XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa muj 0224 Ez det nik bakarrik esaten; ez degu euskaldunak esaten; errdaldunak esaten dute, ta errdaldunak ez dute guregatik beiñere geiegizko gauzarik esaten.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa comunio santua 1906 0015 Santutasuna dago amorioan, (1) Jaquiñ bedi, emen eztala itz eguiten Espiritu Santuaren doaia dan Jaungoicoaran beldurraren gañian, baizic escrupulu gueieguizcoaz, gauz onac eguitetic aldentzen gaituan beldur guezurrezcoarenean Oraiñ bada: amorioac aldentzen du beldurra; bada beldurra daucanac sufritu eguiñ bear du, eta baita galdu ere on guziac baño obea dan, eta gure adimentuac eta biotza Jesucristogan gordetzen dituan Jaungoicoaren paque ori.

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak inza azalp 0104 Aberats aundia bada bat, au da, santu aundia baldin ba'da ta irabazi geiegizkoak ba'dittu arentzat, Eleizaren kutxara dijoaz bere geiegizkoak eta nola ainbat bai dira eleizaren umetan berentzat bearr duten baño askoz geiago irabazten dutenak, oien irabazietaz beste guziok aberastutzen gera.

4. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0125 ZALDUNA - Pikopean al zaude edo...? Esaten ari nintzaitzun, mikrofonoa, gramofonoa, magnetofonoa, radio, televista ta gañerako dibertsio...
ANDREA - Geiegizkoak dira...... zurekin konporme nago.

5. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jaukol 0114 Berez arritzeko gauza etzan; nere andreak, artean ederra ta gaztea izanik, ta ain ez-jakiña gañera, bere senarraren bearra oartzea; nere igesa, nere pekaturik aundiena, ta Jaungoikoak, ez ote geiegizko gogortasunez, zigorkatu nai izan zuana...

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak p. iztueta 0044 Aurreko filosofarien izadiari buruzko geiegizko leloa utzirik, gira-arazoak aztertzen dizkigute.

7. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak k. agirre 0043 - Liturjia bera beartsu diraneri begira egiten aldegu: apaltasuna, gehiegizko aberastasunik gabe, izkera argi ta errexa...?.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak l. mitxelena 0125 Geiegizko baderitza norbaitek esan dudanari, irakur beza astiro Lahovary jaunak gure artean, Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País 14 (1958), 227-257 (eta leenago, II (1955), 249 eta urrengoak), argitara zuen artikulua.

9. 1969-1990 bizkaiera antzerkia larrak 0103 OTSEIN - Zu yaun orren antzezlariak zu osatu zareala entzunik, barre-antzerkiren bat antzeztuteko etorri dira: eta izan be, geiegizko gotiluntasunak zure odolak leitu egin dauzala-ta, motelkeriak zorakeria dakarrela-ta, zure osagilleak egokitzat dabe zuk olango antzerkirik ikustea: ori dala-ta, ba, aik uste dabe ongarri yatzula olango antzerkirik entzun eta zure gogoa ta biotza poztu ta argitzea, pozak eta biotz-argitasunak gatx askori ateak itxi ta bizia luzatzen dabelako.

10. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa osk atorra 0107 Bide batez bere biajeetan gehiegizko denporea geratzen jakonean, beste fabrika bateko jostailuak eta txantxetako gauzatxuak eskeintzen ebazan dendetan.

11. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak l. baraiazarra 0035 Gaitz onen sustraiak asko izan daitekez; baiña ona emen geienetan zertatik etorten den: Geiegizko tensiñotik, indarketa gogorretatik, biotz-zarrasta (emoziño) biziegietatik, alkoholkeritik eta abar.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak l. oihartzabal 00018 Gehiegizko bota-behar batez gero eta zuhaitz gutxiago dago basoetan.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. goñi 0022 Gehiegizkoa litzateke eman beharreko pauso guztiak aktibitate konkretu batez estal daitezkeela pentsatzea.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. amenabar 0025 Euskal irakurleak bereganatu, ugaldu eta gehitu nahi baldin baditu, liburu erlijioso eta zientifikoaren gehiegizko didaktismotik askatuko irakur tresna batzuk, hain zuzen, irakurgaiak jarri beharko ditu idazleak haien eskuetan.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/8 0082 Dena den, abiadura txikiekin aritzean, beste era batetako oztopoak ager daitezke, hala nola marruskaduraren kausaz gerta daitekeen gehiegizko eragina, higidura laster frenatuz.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0048 Fondo propioak ez dira hain errentagarriak, gehiegizkoak direlako.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0056 Edo beste modu batera esanda, gehiegizkoa dirudi bezeroen zorrak epe luzerako maileguekin ordaintzea, horrek dakarren kostu gehigarria jasanez.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kimika 1990 0133 Bestalde, badaude printzipioz kaltegarriak ez diren substantziak, baina gehiegizko kantitateetan daudenean kaltegarri bihurtzen dira.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/5 0081 Odolari giltzurrunetan kentzen zaizkio gehiegizko ura, eduki ditzakeen toxikoak eta behar ez dituen hondakinak.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natura/oho 0038 4. Behin denbora hori igarota, garbitu mikroskopiorako prestatu den muestra ur distilatuaz eta ondoren hor geratu den gehiegizko ura xukatu.

21. 1969-1990 euskara batua ikerketak elhuyar 0086 Labur bilduz: Eskolak, lanak, eta komunikabideen aldetiko inolako laguntzarik eza, eta hauek familiarekiko ukan duten indar-harremana, gehiegizkoa gertatu izan zaio azken honi eraso bortitz guzti hori berak bakarrik jasan ahal izateko.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0024 Gehiegizkoa da hau eguerdi baterako, pentsatu zuen Benek.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0058 - Aitaren lozioa! Gehiegizkoa! Bizarra ere kendu al duzu?.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0040 - Gehiegizkoak dira Mizmiz katutxoaren bihurrikeriak. Gehiegizkoak!.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. gartzia 0055 Ibanek, orduan, emakumeen maitasun agerpenak gehiegizkotzat jotzen zituen.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0137 Orbel geruza lodia egiten zuten, zapaltzean irristakorra eta usaitzean gozoa baino gehiago, gozoegia, halako gehiegizko gozotasun hil-zorizkoaz; eta gauetan hosto jada ihartuen itzala pausaje neurtuz taupadatzen zen barroteekiko leihoan.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 0067 Erori zatzaizkit
erori
besotatik:
Gehiegizko zama
.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0020 Norberaren autosufizientziara (irrifarrea eragiten dio orain hitz honek) ohiturik zegoenarentzat iharrausia gehiegizkoa izan du, ez zukeen esango besterik gabe baztertua izatea hain anker izango zitzaiokeenik.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0020 Dieweg-eko pake hura, era berean, kanposantu-pake bihurtu bide zitzaion; ixiltasuna gehiegizkoa, eta Luc kanpoan zegoen orduak ugariegi eta luzeegi.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0065 Sobera egunetan inorekin hizketatu ez denaren antza, fraseak gehiegizko parreez ebakitzen zituen.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.e. ituarte 0011 MADAV: Ume gaixoa! Egun guztia barruan edukitzea ere... Gehiegizkoa da....

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. urretavizcaya 0505 Sinplifikazio gehiegizko batez esanda, textilgintzak edo ehungintzak burdingintzak baino lan gehiago eman dio emakumeari.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. sarriegi 0249 Lanera honek, etengabeko esfortzu arrazoitsua egitea du ezaugarri, hots, egun batean nahiz bestean gehiegizko gorputzeko edo buruko nekerik gabe irauteko modukoa egitea alegia.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. sarriegi 0249 Gehiegizko iharduera litzateke azkeneko hau, baina neurtzerakoan baliagarritzat hartu beharrekoa noski.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak t. sarasola 0072 Eta hori gehiegizkoa da.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. lasagabaster 0139 Gehiegizko ausardia eta atrebentzia galanta, noski, gure praktika literarioan arbola urri eta zurbilek literatur abentura aberatsago baten baso zabal eta ugaria ikustea eragozten didateneko aldiotan.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak egoeraren definizioa 0189 Euskaldunen arteko % 5 edo 10eko batek bakarrik ikusten baldin badu gehiegizkoa eta alferrikakoa euskara gaztelaniarekin parekatzea eskola-mailan, portzentaia hori % 30etik gora igotzen da erdaldunen artean.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. urrujulegi 0036 Hau guztia, ordea, gehiegizkoa gertatu zaio orain arte.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. bizkarra 0014 Gaur egun desnutrizioaren beldurrez gehiegizko elikadura dago; nork daki ez ote den hau izango guda zibil eta honen osteko ondorioa; eta ez gara konturatzen benetazko desnutrizioa desnutrizio psikikoan edo maitasun faltan dagoela.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0561 mundukoi, adj. (lit.) Mundu hontako gauzetara gehiegizko zaletasuna agertzen duen pertsonaz esaten da. Ik.munduzale.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1982 0086 b) Gehiegizko sailkapena - esperientzia globalizatzaileak.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1985 0178 Metodologia hau aplikatuz, orientabide hauek izugarri errazten dira, nahiz eta hasiera batetan gehiegizkoak iruditu oso programa luzea edukitzeagatik.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gasteiz 0036 Bere arimaren arima definitu nahi izan bazuen, posibilista modura jokatu behar izan zuen bere osotasunaren kaltegarri izan litezkeen gehiegizko aurkaketarik gabe bere nortasun propioari eutsiko bazion.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. ansola 0020 Hortik sortzen da defizitgoa, gastuaren gehiegizkoa alegia, eta honek darakar ekonomiaren inflazioa.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. ansola 0020 Esan dezakegu, beraz, USA-ko inflazioa gobernuaren gehiegizko gastuak erakarri duela.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. ansola 0101 Kapital eginkorraren metatze bizkorrak ez zuen gehiegizko inflaziorik sortu, Frantziaz landara.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0076 Eta kasu hauetan beren konponbideak hautatu dituzte landareek, eta uraren lurrinketa gehiegizkoa moteldu.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0034 Azpimarratzekoa da nola, ia denbora berean, mutur bateko eta besteko aburu okerrak baztertu zituen Eliz Irakasgoak: gehiegizko razionalismoa alde batetik, eta arrazoiaren desbaloratzea, bestetik.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0015 Bi salbuespen: A eta D bitaminak, hauek kopuru gehiegizkoetan ahoratzen badira, hiperbitaminosi izenaz ezagutzen diren egoerak sortzen bait dituzte.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lécluse-ren hiztegia 0104 Lehendabiziko saioan Harrieten euskara-frantsesa hiztegia erabili genuen eta, aitzin begi kolpean larritu, Léclusek beti adibidetzat jartzen dituen mailebu gehiegizko horietakoz betea bait dago; badirudi, hain zuzen, horien zerrenda egiteko bederen Harrieten hiztegi hau erabili zuela: . (15) Lehenago ere (ASJU, XIX-1, 9-50) markatu bezala Harrietek bazuen asmoa (507) liburu berri bat emateko, argitaratzera iritsi ez bazen ere. Liburu berean, bidenabar, izango zen orobat zati bat (ibi.) zeren eta .

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. loizate 0062 Zentzu honetan, esate baterako insulinoma bategatik (insulina ekoizten duen tumoreagatik) pazientearengan aurkituko genukeen gehiegizko insulina -kopurua, nahiz eta zentzu orokor batean eta hasierako definizioari jarraituz Tumore-Markatzaile bat izan, ez genioke insulinemia (odoleko insulina-kopurua) altu horri T. M. izena emango.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. azkargorta 0070 Horregatik dugu ezinbestekotzat gaur egun militantearen erreinbindikapena, baina prozesu subjetibo gisa funtsean, bere euskarritzat barnekotasunean planteiaturiko politika batekin, PC klasikoaren militanteak zeukan marxismo deterministaren aurka alde batetik, eta gaurko gizarte burgesak bultzatzen duen gehiegizko indibidualkeriaren aurka bestetik.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.e. laboa 0087 2.3. Faltsazionismo metodologiko sofistikatua. Zedarriketa-erizpidea erabat aldatuko da: teoria bat zientifikoa izango da bere lehiakide edo aintzindariarekiko edukin enpiriko gehiegizko bat korroboratuta badu.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.e. laboa 0087 Faltsaketaren erregela zera izango da: T teoria faltsatuta dago baldin eta soilik baldin T` proposatzen bada ondoko ezaugarri hauek betetzen dituelarik: 1. T`-k t-rekiko edukin enpiriko gehiegizko bat du.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.e. laboa 0087 3. T`-ren edukin enpiriko gehiegizko horren zati bat korroboratuta dago.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ormaetxea, nikolas orixe: quito-n arrebarekin, 21-35 0031 Hitzekiko auzi hau izan zen, bestalde, Orixe eta gerra-ondoko belaunaldi gazteen artean zabalduz joan zen hesiaren arrazoietarik bat, hots, aldi berrietako jende ikasiaren gehiegizkoa, edo Euskaltzaindiak berak 1959an agertarazi zuen euskal hitzei buruzko agirian gomendatzen zen erdaratikako hitz etxekotuen eta erabilera.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak agenda 1990 0010 Zuzperraldi honek idazle kopuru berria dakar berekin, baina joera honi gehiegizko garbizaletasunaz ukitua dela egozten zaio.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak argitaraldi berrian 0007 Gehiegizkoa zitekeen liburuaren horrelako kondenazioa, guk daukagun eskuartekoaren urria ikusi eta gero.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak adminlan 0126 Horregatik erritmoak badu bere garrantzia, tekla guztiak abiadura berdinez pultsatu behar direlako eta beraz, kontuz ibili behar dugu, gehiegizko abiadurarik ez hartzen, idazten ari garen abiaduran azaltzen diren zailtasunak gainditzeko gai izan behar bait dugu.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0227 Geruza hau, biosferaren gainetik dago eta Eguzkitik datozen izpi ultramoreen gehiegizkotik babesten gaitu.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0019 Errealitatea agortu egin dela esatea gerta liteke, eskierki, gehiegizkoa izatea.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0012 Hitz horiek, azken erromanikoaren ulerpen erlijioso zorrotza daramate berarekin, eta estilo berriaren ezaugarriak azaltzen dituzte: zorroztasuna eta soiltasuna, eta barne izpiritualitatea gehiegizko dekorazioaren aurrean.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0045 Irudiek eta ikonoek, Behe Erdi Aro guztian zehar, pausuz pausu, erromanikoko eskematismoa eta gehiegizko sinboloak alde batera uzteko joera izanen dute.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0023 Baina presen eraikuntza, gehiegizko arrantza eta batez ere ibai eta itsasbazterretako kutsaduraren ondorioz, espezie hau desagertuz joan da.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak osabide hezkuntza 1989 0154 ZURGINTZA Lantegitik, Lak eratzen dira, okumezko oholtzan, barnekaldea hutsik dutela, zirkuitu elektrikoen muntaia barruan kokatu ahal izateko eta gehiegizko kargarik izan ez dezaten.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0021 Gehiegizkoa ere bazen, noski, komunitateak orduan banakoaren gain zuen itzala eta aginpidea.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0046 Hizkuntzaren nortasuna eta identitatea zaindu, gehiegizko nahaste eta aldaketatik hizkuntza gorde.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0173 Makrosomia Gorputzaren gehiegizko garapen edo tamaina.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0221 Arrazoi nagusiak ondorengoak dira: karenako lesioak, bere oxigenazio-funtzioak alteratzen direnean, zilborresteko odol-zirkulazioaren eragozpen eta oztopoak, eta umetokiaren gehiegizko uzkurgarritasuna (hipertonia, hiperzinesia, umetokiaren erretrakzioa).

70. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0079 Burua naastuerazten digute zenbaki guzti oiek; eta alaz ere, gure eguneroko bearrak etzaizkigu geiegizkoak iruditzen.

71. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0108 Utsune bat ere bada, ordea, zure buruan: geiegizko aundinaikeria, alegia.

72. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. begiristain 0029 Izan ere, zenbat aldiz geiegizko buruausteekin geure baitatik atera egiten gera; gerok gera, baiña ez gaude geurongan.

73. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. lekuona 0237 Gai ortan ondo dagokio geiegizkoa bada ere Ortega y Gasset-en esana: Euskaldun izatea, beste gabe, adierazpenari uko egitea da.

74. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm 0076 Bere geiegizko diru zaletasunak, amona bi aldiz txerria antzeratzea eraman zun.

75. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl ii 0833 Gizartean diruzaletasun geiegiak euntalako okerrak dakazkian bezala, erleen eztirako geiegizko irrixkeri onek dakazki kalterik gaitzenak, iñolako kezka apurrik gabe, bide zuzenez eta ekiñezko lanaz besteek egindako irabazietatik lapurretan ekingo bai diote.

76. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1982 0020 1 Altuna.
Ez geralako oso
trebe ta listoak
zuzen kantatu naian
hauek arrizkoak;
zuen txaluak berriz
hain geiegizkoak
guretzat etzerate
beinepein gaiztoak.

77. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gao 1989 0004 Hitzarmen honetan paktaturiko alokairuak jarduera arrunt bati dagozkio, honela ulertuz langile ertain batek arrazoizko esfortzu iraunkorrez zuzendaritza trebe baten pean, gehiegizko nekerik gabe eta pizgarridun ordainketa baten estimulurik gabe garatzen duena.

78. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1988 0001 Horren edukiaren adierazpena egiteari ekin baino lehen, ordea, zera esatea komeni da: Soin-hezkuntza eta kirola, bere izakera dela eta, herri-agintariek suztatu beharreko ekintzapide direla ere, horietarako arioa ezin zaie herritarrei eskuetatik kendu eta, horretan nolanahiko gehiegizko eskuhartzeak eta ihardutze-arau zorrotzak eta zehatzak jartzezko joera guztiak zentzurik gabekoak lirateke.

79. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1977 0001 Hala ere, bere iritziz, herri guzietako ekonomiek dituzte elkarrekiko loturak, eta ergelkeria bat litzateke, industria ugari duten herrialdeek, gutiago dutenei beren laguntza ukatzea, pagu balantza mailako gehiegizko diferentziak guzien kaltetarako baitira azkenik.

80. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1989 0001 Tabakoaren erasoari aurre egitea ezin da inolaz ere gehiegizko izan. J. ANDONI REQUEJO.

81. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1989 0001 Halere, mutilari lehen garaipen handia iritsi zaiola eta, ezin oraindik gehiegizko ametsik egin.

82. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0002 Lpan zehar konponketak iradokorrak gertatzen dira, ez dira inoiz gehiegizkoak.

83. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1990 0001 Gehiegizko kolesterola! Bost urte besterik ez eta dagoeneko hasia da kolesterol-arazoekin.

84. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1990 0002 Maite de Aranzabal pediatra gasteiztarrak gai honen inguruan ikerketa bat egin du eta heredentziaren eragina frogatu du arteriosklerosian eta gehiegizko kolesterolemian.

85. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. kazabon 0001 ZAZPI
Postretarako soilik mamia
beteko al da kupela,
bizkotxo pixkat, ta flan txiki bat
gehiegizkoa ez dela;
tarta ere jan egin beharko
ondatuko da bestela
Fruta freskoa osasuna da,
ondasuna da pastela.

86. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1988 0002 Ez hori bakarrik, behin baino gehiagotan paperak galdu egin ditu erabiltzen dituen kalifikatiboak gehiegizkoak direlako.

87. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1973 0001 Geiegizko gauza batzuk kendu dizkio, bearrik gabeak.

88. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. kintana 0001 - Basapiztiak, kalterik egiten ez daben artean, bakean bizitzen utzi behar ditugu; eta kalte egiten dabenean, kalte hori zuzentzeko neurriak hartu, gehiegizkoak hilaz, sekula ez danak.

89. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. landa 0001 Eta monopolioarena gehiegizkoa da; ezinbestean kultur munduan monopolioz beteriko herri honetan prentsa, irakaskintza, Koldoren eta Ibonen hiztegigintza,e.a.- hori arrazoibide bezala jartzea (kasurik onenean) adarra jotzea besterik ez da.

90. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak i. uria 0002 - Gehiegizkoa, prentsan atera gaituk, irratitan, mahai-ingurutara deitzen hasi zaizkiguk... Gehiegizkoa, ze gu mukitsu batzu besterik ez gaituk oraindik, eta hau ez dik inork esaten.

91. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... boletinobss 1971 0002 Egi onetan ziur egoteak sortzen dizkigun kezka ta ardurak ez-lirake geiegizko arazo izango, ori beste eramankizunik ez ba-lukete.

92. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak amoroto 0053 Laburtuz, 0-25 urte bitartekoen kopurua oso handia izanik orokorrean gazte izaten jarraitzen dauen biztanlegoa, pertsona helduen kopuru ez gehiegizkoagaz.

93. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00063 Karbono dioxidoa ez da toxikoa errekuntzatan sortutako gas gehienak bezala; hala ere gehiegizko neurrian atmosferan, berotegi efektua eragiten du, hau da, tenperaturaren igoera lurrazal inguruan.

94. 1991> euskara batua ikasliburuak fisika/3 0132 Bestetik, industria kimikoarentzat hain beharrezkoa den petrolioa erretzea gehiegizko galera dela uste dute askok.

95. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00035 5) Ertzain batek isun bat jartzen dio gidari bati gehiegizko abiadura dela-eta. Ertzain horren arabera, gidaria 90 km/h abiaduraz zihoan eta gune horretan baimendutako gehienezko abiadura 60 km/h da.

96. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/dbho 00230 Beharrezkotasun unibertsalaren aldarrikapena gehiegizko jarrera zientifista litzateke, hau da, zientziaren egia goraipatzea, zientziak lortutako egia bakarra balitz bezala.

97. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00166 Gatzek sistema indargetzaile edo tanpoi bezala duten zeregina bihotzerreak eragindako gehiegizko azido klorhidrikoa neutralizatzeko hartzen dugun sodio bikarbonatoaren zereginaren antzekoa da. (HC03-) bikarbonato-anioiek klorhidrikoaren H+-ak neutralizatzen dituzte eta azidotasuna murriztu egiten da (pHa handitu egiten da).

98. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0019 Gehiegizko abiaduraz ibiltzen dira auto asko eta asko hiri barruan zein errepideetan: kaleek ez dute zertan lasterketa-zirkuitorik izan.

99. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. aldatz 0079 Zalgurdiak ateratzen zuen hotsa gehiegizkoa zen eta gu handik oharkabetuki igarotzeko eta segidan konturatu ziren gure biziarekin akatzeko prest ziren jendeak.

100. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0091 Gehiegizkoa zen Amaiarentzat gertatzera zihoana.

101. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0076 Hura gehiegizkoa zen, Georgeren amak ulertzeko.

102. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0061 Ahalmen hori gehiegizko bihurtzen bada, hil egin behar nauzue.

103. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. muguruza 0035 Betidanik iruditu zitzaion bere semea nahiko pertsona berezi samarra zela, baina gaixotzean horrelako itxura azaltzeari gehiegizkoa irizten zion.

104. 1991> euskara batua liturgia garizumaldia 00050 - Iguzu, izan dezagula arreta eta maitasuna, ez gauza handietan bakarrik, baita eguneroko gorabehera txikietan ere, eta gehiegizkotik aldegin dezagula, senide behartsuei laguntzeko.

105. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00090 Ehun urte lehenago han gertatutako izugarrikerietan pentsatze hutsa, gehiegizko ordaina zen, ni bezala, Bahiako Arte Garaikidea ikusteko asmo soilez etorritako turistarentzat.

106. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00140 Patioan, aitzitik, espekulazioak indar egin zuen eta ia egunero nagusitzen zen bertsio ezberdinen bat: ama superiora probintzialaren gelari eraman omen zutela; presoekiko konfiantza gehiegizkoak beharturik trasladatu omen zutela...

107. 1991> euskara batua literatur prosa a. egaña 00081 Beheko ezpainaz goikoari ausiki egiten zion behin eta berriz, behekoaren indarrez goikoaren tolestura gehiegizkoa lixatu nahi balu bezala.

108. 1991> euskara batua literatur prosa l. oñederra 00052 Elisabethen pozak, gehiegizko pozak ito egiten du, erantzukizunaren pisuak gainezka egiten dio, baina ez da gauza ihes egiteko.

109. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00027 Banekien neurrigabekoa eta gehiegizkoa zela gutizia hura ezagutu berri batentzat, baina ezin geratu nuen antsia oldartsu hura inola.

110. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0093 Samek zorrak noiz ordainduko zain; bazitekeen ustekabeko tentaldia gehiegizkoa izatea.

111. 1991> euskara batua literatur prosa m.j. garcia 0028 Hau gehiegizkoa da.

112. 1991> euskara batua literatur prosa i. ugarteburu 0023 Neure osasunaz gehiegizko kezka duen bat besterik ez naiz, eta ez gaixo larri bat.

113. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0025 Beren tesiari eusteko jarri zuten gehiegizko suharrak berak galarazi zien agian auzia.

114. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00051 Baina gehiegizko izerdiak deshidrazioa ekar dezake eta orduan galdutako ur eta gatz mineralen gabezia errekuperatu behar da. Horregatik, sauna, lurrun bainu edo eguzki galgatan egindako ibilaldi baten ostean ur minerala edan behar da, ez hotzegia, zeren tenperaturen arteko alde handiegia txarra baita.

115. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00099 Lunbagoa bizkarreko beheko zatian kokatzen da; jarrera desegoki eta gehiegizko ahaleginetatik sortzen da. Bizkarreko herniek zialgia eragiten dute, berau min mota bat da: zain ziatikoaren estutasunak eragindakoa izanez, hanketaraino zabaltzen da.

116. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00109 Bereziki mingarriak izan daitezke (dismenorrea), edo odol galera gehiegizkoa izatea (metrorragia) eta bolada batez desagertzea (amenorrea).

117. 1991> euskara batua saiakera-liburuak matematika 1998 00017 Iruzur egiteko gogo hutsagatik eginiko iruzurra. Pintoreak iruzurrarekin gozatzen du eta ikusleak ziria sartzen uzten dio nahita, mago baten trikimailuei begira balego bezala. Hain da handia hain gehiegizkoa gertatu ohi den espazio-sugestioa, non soilik ukimenak lagunduko baitigu gainazal baten gainean kokaturiko irudia dela erakusten.

118. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sm 00126 Hitz gordinak direla? Hala ere, gehiegizkorik ez da historiaren une nekegarri honetan.

119. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. haranburu 00096 Kanpoko arauekiko gehiegizko begirunea azpimarratzen denean, besteengandik bereizia den nortasunik ez da garatuko.

120. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. haranburu 00096 Familia batean, aitaren ausentziak oso luzeak direnean, haurraren dependentzia gehitu egiten da, aitaren faltagatik amarekiko gehiegizko menpetasuna sorrarazten baitzaio.

121. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. txakartegi 00050 Gehiegizko negar primarioa, normalaren modukoa da, baina gehiago irauten du.

122. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. txakartegi 00050 Beste gauza bat ondorengo gehiegizko negarra da: gosea, B.E.P.J ., laktosarekiko jasanezintasuna, otitisa...

123. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. txakartegi 00050 Intrinsekoen artean arazo fisikoa egon daiteke (behi-esnearen proteineiko intolerantzia, esate baterako ), eta kasu honetan ondorengo gehiegizko negarra izango litzateke.

124. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. txakartegi 00050 Baina ohikoa, adiurrearen aurretiko joera bat edo atalase baxua edo tenperamentu zaila izatea da (gehiegizko negar primarioa).

125. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00106 Arrazoi guztien artean sendoena gehiegizko arrantzak eragindako arazoek flotaren hazkundea galaraztea izango zen, antza.

126. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00106 Lanean hasi zen unetik, Donostiako flota Bizkaiko Golkoko hurreko hondartzetan aritzen zen nagusiki, baina hondartzak txikiak izanik, eta inguru horietan beretan flota frantziar handiago bat ere ari zela, Arcachonen basea zuten arrantzuntziak batik bat beste estatu batzuetako arrastontziekin batera inolaz ere, hondartza horiek gehiegizko ustiapenaren zantzuak erakusten zituzten nonahi XIX. mendearen amaierarako108.

127. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00106 Eta baliteke kaien gehiegizko ustiapena ez izatea arrazoi bakarra.

128. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak x. letona 0010 Nik 24 urtez bizi izan dut dena erdaraz, eta horren zama gehiegizkoa da.

129. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. lema 0050 Adibidez, Oñatin ere urte beretan izan zen gehiegizko hilkortasuna (13)Ik. Juan Jose MADARIAGA ORBEA, Actitudes ante la muerte en el valle de Oñati durante los siglos XVIII y XIX (Doktorego-Tesia), Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen-Zerbitzua (mikrofitxa), 1991. 417. or..

130. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. lema 0050 Andoainen familia asko pobrezian eta premia gorritan bizi zela ezagutarazten digu gutun horrek (muchedumbre de familias miserables), baita pertsona behartsuen kopurua gehiegizko eta harrigarria zela ere (excesivo y extraordinario número de indigentes).

131. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. manjon 0995 Dena den, gehiegizko generalizazioen kontra ohar erazten gaituzte: menperatua luze samarra denean -la ere erabiltzen omen dute idazleek.9 Dana dala ziurtasuna adierazten daben aditzak izan arren, esaldi menperatuak luze samarrak diranean, konturatu barik, -la esaldi ezaugarria ere erabilten dabe sarritan idazleek, zaharrek eurek ere (Arejita 1983: 77).

132. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0168 Batzutan krema koloreko entonazioa ere bai (Apunte de Ricardo Baroja muerto, 1953, lumatxoz eta tintaz, gehiegizko hoztasuna ekidinez).

133. 1991> euskara batua saiakera-liburuak intelektuala 0205 Bolloten-ek Lísterren gehiegizko ankerkeria aitortzen duten iturri komunistak aipatzen ditu.

134. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1993 0101 Erakunde horiek amarekiko laguntza sanitarioaz burutu dituzten ikerketetatik ateratako ondorioetan oinarritzen diren eritzi batzuek erditzeko unean erabiltzen diren medikalizazio prozedura gehiegizkoak salatzen dituzte, ezen hainbestetaraino hedatu dira, non gero eta gutxiago jakiten baita erditze normal bat zer den ere.

135. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: loramendi: olerkiak, 17-20 0019 Adizkera trinkoetarako erakusten duen joera gehiegizkoa ere garaiari zor dio: daror, daskeingu, digoan, digart... euskal tradizioan errorik ez duten erabilerak dira, Loramendiren garaiko tradiziotik kanpo, jakina.

136. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. aranalde 0013 Badakit norbaiti gehiegizkoa dirudiokeela lehenengo puntuko beti hori.

137. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gipuzkoako flora 0072
- gure herrialdeko ibaien egoera kaotikoa, kutsadura fisiko-kimiko eta organikoari dagokionez;
- habitaten eta ibarren suntsipena eta substratu morfologikoen aniztasunaren desagerpena, oztopo fisikoen eta presen eraikuntzaz gain, espezie horien migrazio eta elikadura-mugimenduetan eragin negatiboa dutelarik;
- urte askotan zehar egon den espezie horien gehiegizko arrantza;
- ibaiak espezie klonatuekin birpopulatzea, eta seguraski kasu askotan birpopulatuarekin batere erlaziorik ez duten beste arroetako aleekin.
Honek eragin handia izaten ari da espezieen garbitasun genetikoan eta aniztasun biologikoan orokorrean ere.

138. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0024 Catón-ek edozein janaldiren aurretik hartzeko aholkatzen zuen, gehiegizko janaria eta alkoholaren ondorioak ekiditzeko.

139. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. oihartzabal 0232 Esanen dudanak ez du gehiegizko garrantzirik izanen zuretzat, baina neurri berean gertatzen da esangarritsuagoa niretzat.

140. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0009 Lorontziak erabat ureztatu, gehiegizko urari alde egiten utziz.

141. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0015 Gehiegizko hezetasunaren ondorio izan ohi da.

142. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kirolentrenamendua 0127 Aktibitate fisikoak bihotz-odol sisteman duen eraginari dagokionez, sistema honen funtzio nagusiena gehiegizko oxigenoa giharretara garraiatzea, eta anhidrido karbonikoa bertatik kanporatzea da.

143. 1991> euskara batua saiakera-liburuak barojatarrak 0156 Palacios-ek, gehiegizkoa baina hala ere benetazkoa den enfasiarekin, honako hau idazten du: Espinosa-ren lana, nahiz eta pertsonaien bizitasunean garaitu, barojiar muga aurkitzen da.

144. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arregi 0158 Hodei beroan diren baldintzak gehiegizkoak dira supernoba bakar batek sortuak izateko.

145. 1991> euskara batua saiakera-liburuak harluxet he 0140 alkalosi. iz. MED. Odolaren gehiegizko alkalinotasuna.

146. 1991> euskara batua saiakera-liburuak harluxet he 0140 alkatetxu. iz. Herri edo eskualdeetan gehiegizko eragina duen pertsona.

147. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zuzenbhizkera 0142 Hiztegi mailan ondokoak aipa daitezke: gaztelaniazko lege eta administrazio kontzeptuekiko autonomia eza, gaztelaniazko esamoldearen kalkorako joera eta maileguetarako gehiegizko joera.

148. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zuzenbhizkera 0203 Era pasiboa ez da hizkuntza arruntean erabiltzen eta era horren gehiegizko erabilerak xedapena ulergaitz bihurtzen du.

149. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0208 Ez dute gehiegizko garrantziarik. Salbuespena: fetoproteina

150. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0261 Ur-hornidura gehiegizkoa denean, soberan dagoen ura atzeko aldetik irteten da.

151. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. alonso 0114 Finalerdietara bidean Aretxabaleta, Hernani eta Zumarraga gainditu zituzten, baina Azkoitia, ondoren txapeldun bilakatuko zena, gehiegizko gertatu zitzaien Txikuri eta Bakerori.

152. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. gil bera 0162 Zeren nire auzoan, gerra zibil hauen zuzengabekeria luzearengatik jada zahartuak baikara hain gehiegizko egoera batean,

153. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1998 11703 j) Behar diren neurriak hartzea kirola eta kirolariak helburu politiko, ekonomiko edo bestelakoen gehiegizko esplotaziotik babesteko.

154. 1991> sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 00022 Garai bateko orru aiek geiegizkoak izango ziran, orduko apaiz eta praileak izardi-patsetan jeixten ziran pulpitutik; baiña oraingo au ere, ez ote da geiegikoa?

155. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0006 Baina gehiegizkoa irudi zait Ardantzari egin dion gutxiespena, isilik egoteko.

156. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1992 0034 HBri, bestalde, 21eko nibela nahikoa iruditzen zitzaion, honen filosofia langileen artean oreka sortzea izanik arlo guztietan eta EUDELek proposatutako nibela gehiegizkoak iruditzen bait zaizkio.

157. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.a. arrieta 0048 Bestalde, egia da gaurko garaiak nahiho kezkagarriak direla, arazoak ugari ditugula han eta hemen: krisi ekonomikoa, gainera hain luze doana; honekin batera langabezia; politika arloa zikindua eta maltzurkeriaz zipriztindua; ekologiaren aurkako okerrak, nuklear erasoaren beldurra; gehiegizko giza jendetzaren ugaritzea hirugarren munduan eta giza jaiotzaren urritzea Europa zibilizatuan (I); alkoholaren; drogaren eta IHES-aren (SIDA) izurritea...

158. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0004 Sanzek azaldu zuenez, alderdi guztien zuzenketetan kontraesanak antzeman dituzte, funtzionamenduko gastuak ugaltzen dituztelako, nahiz eta guk aurrikusitakoak gehiegizkotzat jo dituzten jendeaurrean.

159. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0010 Gehiegizko ideologizazioak, elkarren arrotz geratuak, norberak sortutako mundu artifizialean bizi izanak eta noraezak barreiatutako abertzaletasun hori bildu eta adoretu beharra dago.

160. 1991> sailkatu gabeak egunkariak p. ituarte 0012 Adituen iritziz, diru xahutzea eta iruzurra normalak dira armen negozio horretan, eta baita haiek ekartzen dituzten ondorioak: gehiegizko marjina edo mozkinak eta, herrien kalterako, agintea duten bakar batzuren aberastea ere.

161. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1994 0024 Zinemaldiaren beste ezaugarri nagusi bat pelikula gehientsuenetan erakutsitako gehiegizko biolentzia izan da.

162. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak npao 1999 00009 Azpimarratu behar da Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren filosofia eta praktika nerabearen erakundez kanpoko jarraipena egiteko: alegia, programotan aritu izandako adin txikikoen oreka lortu nahi dugu, instituzioen inhibizioaren eta menpekotasuna sortzen duen gehiegizko babesaren artean, guztia ere, banan-banakako tratamendu normalizatzailea emanez.

163. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elgoibarren 1993 0001 Ez al dugu gehiegizko konfidantza erakusten Europa delako horrekiko gure ekonomiaren euskarri guziak desegin eta bere eskuetan gelditzen garenean?

164. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. beristain 0016 Gogorkeriarik ezaren mezu hau lider politiko eta buruzagi baten ahotik ateratzeak gehiegizko berezitasuna ematen du.

165. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eskolako kiroletan ere gaitz arrunta 0017 Oraintsu atera dute Michel Poueyts eta Joxean Unsainek Euskal Pilotarako Urratsak liburua eta horretan ikus daiteke inon baino hobeto filosofia berri hau, ariketa guztietan elementu korrektorea sartzen baitituzte lehia gehiegizkoa izan ez dadin eta kirolari eskasek ere kirola egin dezaten.

166. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1992 0017 Ekologistek esandako beste gauza batzuek ere gehiegizkoak edo goiztiarregiak ematen dute.

167. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1992 0017 Behean, gehiegizko ekoizpena desegiten Frantzian.

168. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1992 0018 Horrela, diruaren akuiluak gehiegizko ustiaketa dakar.

169. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1992 0018 Teoriaz, kontrola daiteke gehiegizko ustiapena politika eta erabaki egokien bitartez, baina egiatan oso da zaila, ze presio demografikoa ez baita hor tartean dagoen faktore bakarra.

170. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zehar 1993 0027 Futurismoaren jarrera intelektualak koadro bereziki disoziatua azaltzen du, izan ere jenioari emandako gurpen gehiegizkoaren eta pentsamendu politiko elitistaren ondoan, hau da 1919ko urte-inguru hartan faxismoaren sistema totalitario italianoaren alde ateratzera eraman zuen pentsamendu politikoaren ondoan, kritika sozialeko konpromisu bortitz bat ere eman baitzen eta mentalitate artistiko multimedial bat gainera, aurrera begira jartzen zena eta teknikaren baliabide modernoak artean sartu eta emankor bihurtu zituena.

170 emaitza

Datu-estatistikoak: