XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa or tormes 0041 Illeta aitatu dodan ezkero, Jainkoak barka begit orduan gizatasunaren aurka egon izana, iñoz ez ta.

2. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak gmant 0069 Bere bizitza ta gizatasuna bearr dan lez goraltzeko, gizon yakitunenak be aldi asko bearrko leuke.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa v. aizpuru 0070 Gazte garbi onek bezela esan litzakezueke zuek ere beste zital aien ostera, bai, baña itz antzekoakiñ t'abots aundigoakiñ, guk ere atsegin maitatzeko eskubidea nai degu, bana ez iñolaz abereki guramen ori, zerekoitasun besterik ez dana, lazkeri ta gaiztakeri besten iturburu dana, ez baizik, gizatasunezko maitetasun eskubidea, bere oikor edertasun t'ondorengo espalpen jakiñ argitsu pen; ez zentsu utseetik sortutako maitakerie, ez baizik, bi bizi garbi elkartutakoetik (bi lañu elkar tximistatuetik txinparta argia sortzen dan erara) sortzen dan biozkada iturria, ez oldarka itxua, legun, xamurtua, adimen ta naimen zuzen bide pen argitua ta dena sustrai ezeriz, bien berekoitz ukaldi osoen, guraso gazte oen jasoi sendo ziurrena bere aurguntz sengie altxatzeko.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa alt lb 0096 Arriturik eta izuturik jákin zuan, Dol. Jaunak, berri geizto ori: batetik, basatikeririk aundiena zerizkiolako; bestetik, Francotarren gorrotokeriaren aurrez-aurre, Euskal-Gobernuaren Kristautasuna ta gizatasun, garbi ta aundiki agertzen ziralako.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0144 Bada orzaude ceraden gucia, ala Jaungoicotasunean, nola Guizatasunean.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0144 Naicoa zan Jesus ona, ez ni bacarric ececic, bai ta munduco guizon eta emacume guztiac santutzeco, Sacramentu orretan ipintzea zure Gorputzaren zaticho bat, baña ez, jarri nai izan cendun cere Gorputz guztia, Zure burua, zure beguiac, zure belarriac, zure auba, zure mingaña, zure pechua, zure biotza, zure escuc eta oñac, osoro gucia, aditzera ematen didazula onela, zure bizacaya edo miembro sainduequiñ, santutu nai dituzula nere bizacayac, eta sendatu nere guizatasun gucia.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0464 Gucialduna danac, guizatasunaren utsatasuna, guztiz cearo-ta garbi ezagutzen dunac becela, ematen dizquio oni doañez, goratasun onean bici dediñ, bertute zoragarriac, batez ere deitzen diradenac jaincoquindecoac edo teologalac, ceñetatic lenengoa, au da fedea, dan bere jatorrriz edo jayotzat bertuteric ederrena, eta dembora berean guztiz bearrena: bada au gabe, ecin liteque bat bacarric ere salbatu.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0490 Jesu-Kristoren Gizatasun au Irutasun guziz Santuaren ispillu guziz garbia, lurreko tesoro guziak baño askoz geiago balio duan joia, apaizak Jaungoikoari aurkezten dio, ez era batera baizik askotara.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 4) Zaindari Deun onen omenezko jai gurenak eralduten ain zintzoro leyatu dan Euzko-Gastedija'ri zorijonak egin eta euzko-errijaren eskakixun bidezkuai erantzun dautsen erri-ordezkarijai be bai, eskakixun onek, ba, zuzutza ta egijaren alde legez eta gixatasunaren azkatasunik donienak babestuten dauzala.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak basarri 00002 Zuzentasunean, gizatasunean, eta gañuntzeko alderditara munduaren arrigarri izan diran euskaldunak, euskaldun anaiengandik lelo au entzuten egon bearrak malko ixurtzen yartzen gaitu.

11. 1940-1968 bizkaiera liturgia emeza 0043 - Guztiz maite ori: Jaungoiko gure Salbatzaillearen errukia ta gizatasuna agertu da: ez zuzenbidean guk egindako ezergaitik, bere errukiz baiño, salbau gaitu, jaiotza barrirako bateoan Espiritu Santuz gu barrizturik.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa aemil amgazt 0022 Sales-tar Prantzisko Doneak dionez, bere Semearen gizatasuna esaterako, Adan eta Ebarena bezelaxe, ongi atera zezakean ezerezetik.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0060 Orain, berriz, (Politeia'ren VII'gn. idaztian dionez) gure gizatasuna, gizabideak argitu izan ala ez, irudi onen arauz iduri ezazu: arpe antzeko lurpeko tegi batean zenbait gizon iduri itzazu; argiari irikitako ataria, aurrekalde luze osoan zabaltzen da.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a.m. garate 0047 Onela inhumanitas itzaliko da eta onen ordez humanitas'en magalpekoak izango: gizatasuna ta gizontasuna bat biurtuaz.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak k. agirre 0043 (Orrela iritxitako pakea, benetakoa ez litzake izango; axalekoa ta gezurrezkoa baizik; indargabeko alkartea, gizatasunik gabe eginda).

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak r. irizar 0043 Munduaren gizatasun evoluziorako kooperazioa hontara egin behar da: gizonen lurreko itxaropena Ebanjelioagan ukatzen ez dalarik eta Kristoren eta bere Erreiñuaren izpirituak munduko errealidadeak xuxpertzen dituelarik.

17. 1969-1990 euskara batua bertsoak maiatz 1989 0018 Gizatasuna irten zitzaion
orduan ere golkotik
txistu artean denoi esanez
maite zaituztet oraindik
.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0108 Hauek, gehienetan, gai mitologikoetan dute beren etorria, goi-hatsa; hala ere, gizakiaren gisara moldatuak daude, horietan ere gizatasunak agintzen du.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. legasse 0010 6) Lur, mintzaira eta gizatasun hauk oro, Kosmos unibertsalaren Ilargi berri bat bihurtuko lirateke ordu hartan.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0280 Ala gizatasuna eta libertadea zer diren ere ez al dakizue? - Amorrazioak etorri itzela zemaion.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak b. muxika 0259 Gorputzez txiki dan aur bat, azitakoan eta adinera iritxitakoan gizatasun baten jabe egiten dan bezela, sendotza artu duen bataiatuak ere osotasun bat lortzen du; kristau berria sendotua dago, adinekoen eginkizuna betetzeko lain da.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gasteiz 0010 Baina gizatasun erlazionatuzko mundu pupulkatu honek errealitate praktiko, hunkipen estetiko, babesgune eta esperantza bihurtu beharra du.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0139 Inglaterrako iraultza Jainkoaren erreinuaz mintzo da; Frantziakoa, justiziaren erreinuaz; Errusiakoa, gizonarekiko baliapenaz askaturiko gizonaren erreinuaz eta bere buruarekin adiskideturiko gizatasunarenaz.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0050 Bi arrisku hauek aldendu nahi ditu, kapitalismoarena eta pertsonaren gizatasuna ito lezaken giroa, baina egia esan, erabakitako aukera ez da kapitalismoaren aurka borrokatzeko egokiena.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gte 0093 Gizona lanaren bidez dialektika ta aurrerabidez bere burua sortzen ari da (Selbsterzeugungsprozess) ta izadian eta gizatasunean tinkatzen, ez ordea Hegelen Idearen araura.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0116 Batez ere gizona zer den, gizatasuna zertan datzan azkenean eta funtsean, hiltzea zer den, problemak plantearazten dizkioten fenomenuak, dira.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0144 Gizatasunaren abstrahikuntza bat funtsean.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0042 Saclay-ko eta bestetako ijeneruek esango digute bide onetik goazela; eta argitasun eta gizatasunezko etorkizunari buruz, geu ari garela geure saila egokiro prestatzen.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kristau bidea 0556 Gainera, izadi indarrak gainditzen dituelako, mirariak harreman hestua du graziarekin, Jainko seme-alaben mailara jasotzen gaituen graziarekin, eta orobat, Nazareteko Jesusen gizatasunaren aparteko jasokuntzarekin: gure artean bizi zen Jainko Semearen (Jn 1,14) gizatasunetik zetorkion jasokuntzarekin alegia.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0105 Baina orain, gizabanakoa produktu soziala delako tesi sozialistari sentidu historikoa, familiarra, komunitarioa, herritarra, nazionala, eman eta desarroilatu ordez (nazionalak euskaldunon ahotan izan ohi duen adieran), nahiago da indibidualismo liberaleraino atzera jiratu, justu ezkerra propioki ezagutarazi duena suntsituz gizatasunaren eta pertsonaren kontsiderazioan....

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinesterik eza 0311 Besterik baizik, bere gizatasunaz erantzirik geratzen da sarritan, tresna huts bihurturik, berak ibilian jarri duen teknik abiadak bazterturik, bere ahalizatearen giltzapeko eginik.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinesterik eza 0311 Ahalmena zertarako? Nahitaezkoa da jakitea ahalmen horrek zertarako balioko duen: egiazko gizatasun bat eraikitzeko ala suntsitzeko.

33. 1969-1990 gipuzkera poesia karmel 1988 0106 5. Idatzi dituzunaz,
Aitortzen egia:
Zutik dago engoitik
Eusko Aberria.
Geroak zu, artuko
Ba`ziña abestia...
Gizatasun onaren
Azken-eresia
.

34. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa andoain'go erriak 0161 Baita ere euskaldun batzuei begiratuta ikusten degu, egi sustraitsu au; Kristautasuna ez dijoala gizatasunaren aurka, benetako kristautasuna ezin leikela joan benetako gizatasunaren kontra, benetako errikoitasunaren aurka.

35. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0103 Nortasunik eta gizatasunik aski ba-du, erdi-zoroaren itxurak egin ba`ditu ere.

36. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j. gaztañaga 0058 Indarkeria, gezurra da, gure sinismeneko egiaren aurka dijoalako ta gure gizatasunaren egiaren kaltean dijoalako.

37. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. lekuona 0237 Ataundarrok bere gizatasuna geiago ederesten degu.

38. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1977 0001 Buruzagirik gabeko gizarte batetan beharrezkoak dira hezketa, organizazioa, zuzentasuna, gizatasuna.

39. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zer 1986 0001 Asteartean, Lauaxeta'ren gizatasuna ta Euskalerri'ko eta Europa'ko olerkarien ezagupena Lauaxeta'gan (L. Arostegi Aitak).

40. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... boletinobss 1971 0002 Buru-ezikeran dala, Fedeari buruzko gogoetan dala, Fedearen espresio-bide ta jokabideak dirala, gizartean artu-emanak izateko moldeak dirala, gauza-baliotsueri diogun minberatasuna dala, edo ta gizatasun, erlijio ta apaizgintzaren aldetik nortasuna eratzea dala: gauza auetan guzietan, naiz munduaren ta naiz Elizaren aldetik, billa gabiltza; eraberritzeak eta aldaketak ditugu.

41. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... boletinobss 1971 0003 Ala ere, naiz emengo naiz aipagarri dan Gazteizko seminarioataz itzegiten zanean, ba-dakit, garai bateko apaizgai talde ugariak ikusita, konprenigarri zala orduko ots aundiko itzak erabiltze ura; batez ere kontuan edukirik eta bidezkoa da aitortzea ikasle ta irakasle askoren gizatasuna ta apostolu-bizitza, Jaunari eskerrak, gauza agirikoiak zirala.

42. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... herria 2000 eliza 1978 0001 Ez dago den dena eginda, baina orain arte, gizatasunez beteriko Aita Santu bat ikusi dugu, hurbilekoa, gure artekoa, ebanjelikoa, kuriapetik sortu ez dena... desberdina.

43. 1991> euskara batua antzerkia pe. zabaleta 0156 GIO: Hau bai dela gizatasuna...

44. 1991> euskara batua ikasliburuak erlijio katolikoa 2 00037 -Zenbait artistak, Michelangelo kasu, Jesusen gizatasuna agertzen dute bete-betean, harmoniaren eta edertasunaren eredu gisa eta haren jainkotasuna, aldiz, ahaztu egiten dute, antza.

45. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. merkader 0040 Neonezko argiak ikusi dituk urrutian, kotxeen zarata entzun, baina hire auzategiak aspaldi gizatasuna galdu zuela hauteman duk.

46. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00063 Baliteke, emakumeen eran jarrita, beste gizonezko guztiek makurtuegi ikustea euren burua, baina hori eta gehiago merezi zuela Ritak erabaki nuen eta ez dit horrek kolokan jarri nire gizatasunik.

47. 1991> euskara batua literatur prosa k. biguri 0019 - Aberria ezin da egon gizatasunaren eta justiziaren gainetik!

48. 1991> euskara batua literatur prosa k. perez 0024 GURE PIRAMIDEEK IZAKIETAN ZEHAR EMANDAKO BIZITZAREN GARAPENA ISLADATZEN DUTE: MIKROORGANISMOAK URETAN SORTU ETA ARRAIN BIHURTUZ; ARRAINAK, HEGATSAK HANKA BIHURTUTA, URA UTZI ETA GIZATASUNERA IRITSIZ ABERE-MAILAKETAN ZEHAR.

49. 1991> euskara batua literatur prosa k. perez 0034 GIZATASUN INDIARRA TAHUANTINSUYO OSOAN ZEHAR HEDATU ZUEN GIZON HANDIZ ETA LEGEGILEZ OSATURIKO EJERZITO BATEK: OINARRIZKO ARMATZAT BERAIEN PAREGABEKO ANTOLAKETAREN SINESMEN OSOA ZUTEN.

50. 1991> euskara batua literatur prosa k. perez 0036 MISTIKA INKAIKOA... BERE GIZATASUN SAKONA... IZADIA ETA KOSMOSAREKIKO BERE ELKARTASUNA... BETI GOGORATUKO DIRA, BETI KANTATUKO DIRA, INSPIRAZIO ETA JAKINDURIAREN ITURRI IZANGO DIRA.

51. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0056 Gida apropos baten antzera seinalatzen du, XVIII. mendeko gizatasunaren idealak, Shaftesburyren virtuosoak, estuasun hauetatik libratzeko bidea.

52. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0056 Azkenean, noiz edukiko du gizatasun harmonikoak idealaren erakarmena, behialako moduan?

53. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. bilbao 00010 Gogo honek, zintzotasunaren bidetik ospera abiatzen denean, eragin eta indar ugari eta baita omena ere izaten ditu eta ez zoriaren beharrik, zoriak ezin baitio inori eman ez kendu gizatasuna, lanzaletasuna ez beste antze ongarririk ampsup2;. Zoria eta gizonaren ekinaren artean, lehenengoaren garrantzia azpimarratzen zuen Salustiok Katilinaren zimarkua-n (Catil., VIII, 1), honako honetan bigarrenarena gailentzen den bitartean. Baina hemen ere agertzen du aurrerago zoria dela askotan gertakizunen gidari: ikus lug., XCIII, 1; XCIV, 6; CII, 9.

54. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elexp delitu 00085 Zigorrak leundu ahala, espetxeetako zikinkeria eta gosea kendu ahala, errukiak eta gizatasunak burdinazko ateak zeharkatu eta justiziaren ministroen bihotz estu eta gogorretan gobernatu ahala, legea aztarna ahulagoz baliatu ahal izango da norbait atxilotzeko orduan.

55. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.m. arrizabalaga 0070 Ba, histori hori eta beste zenbait jakiteko eta Imanolen gizatasun haundi horretan (1,90 m. luze gorputzez eta zurrunbilo bat bezain sakon animaz) murgildu eta bere barnean ordubete batez arakatzeko asmoz, elkarrizketa baterako elkartzen gara.

56. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0388 Ez baldinbetan, batere gizatasunik eta umorerik baduenak! Alde guzietara baita hori ondragarri.

57. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bakearen dk 0122 Horrela, exotaldearen partaideak gizatasunik gabeko bezala pertzibitzen dira.

58. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bakearen dk 0122 Deslegitimizazioa kategoriaturiko taldearen gizatasun ezeztatutzat har daiteke ere (Swartz-ek Bar-Tal-i 1985. urtean egindako iradokizuna), beraz, biolentzia kulturalaren elementu bat izan daiteke.

59. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. oihartzabal 0126 Hobespen horretaz zeuen buruak laudatzen dituzue; nik koldarkeria gehiago kausitzen dut hartan, gizatasun baino.

60. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. arregi 0011 Zaletuen artean Indurainen kiroltasunak oihartzun berezia sortzen badu ere, zer esanik ez bere gizatasunak.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 1281 Bere bizitza izpiritualeko une jakin batean, bizitza kontenplatiboan, Kristoren gizatasunaren garrantzia gutxiesten zuten izpiritualitate-teorien lilurapean jautsi zen Santa Teresa ere.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 1281 Santa Teresak irakurritako testuek zekartenez eta bere kontseilari batzuk defendatzen zutenez, kristaua izpiritualitatearen maila batera iristen denean, Kristoren gizatasuna harentzat oztopo bilakatzen da eta, horregatik, gizatasuna utzirik jainkotasuna hartu behar du bide gisa.

63. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 1281 Baina hutsegite horren bidez, esperientziaz alegia, ikusi ahal izan zuen, Kristoren eta beroren gizatasunaren laguntzarik gabe, kristau-bizitza erabat ezinezkoa zela.

64. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/94 0084
Arrazoi hori ezin litzake
inori ongi iritzi,
oaingoan behintzat gizatasunik
ez digute erakutsi,
nola arraio hartuko degu
jauna hoiekin pazientzi?
eraretuai sosak kendu ta
berak txaletak erosi.

65. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0002 Gizatasun eskasa eduki behar da Jose Ramonen erasoak salatzeko.

66. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1997 0004 Bide horiek sustatzen, txalotzen, itxuraz janzten edo ametitzen dituztenen lotsagabekeria, koldarkeria eta gaixotasun morala kondenatu ditugu; eta lagun horiei gauza bat baino ez diegu eskatu nahi izan: gizatasuna, alegia.

67. 1991> sailkatu gabeak egunkariak b. latiegi 0050 Aspaldidanik, adiskide maitea izan dutalako, eta alkarrekin lan egiñak geralako, ongi ezagutzen dutan gizona dela, eta beti bere gizatasunaren eta bere apaiztasun sendoaren, miresle izan naizela.

68. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. pagola 0003 Eta gure seme-alaben nigar, oinaze eta espetxe aldare batzuetan erakustea behar den liturgia sentikor guziarekin ez nahikoa gaurtik, garen kenka trixtean, Euskal Aberri arazoa behingoz aurrera ateratzeko gizatasun eta zorion bideetarat.

69. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... baleike 1996 0012 Gizarteak gizatasuna kendu dio jendeari, hau da aspaldian ikusi dudan txerrikeriarik haundiena eta pena ematen dit.

70. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. beristain 0016 Gizakiak bakea eta barruko ongizatea behar ditu gizatasunez bizitzeko.

71. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. beristain 0016 Gogorkeriarik eza da gizatasunez hitzegiteko modu bakarra.

71 emaitza

Datu-estatistikoak: