XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak eguzk itzbik 0592 Iru igidin oneik itz bikoitzetan arrtu daroezan aldakuntzak, guztien arrtean ezaunenak dira, ta euskalari geyenak aitatu dabez; baña aldakuntza oneitzaz orain arrte esan ez dan zertxubait esan daikedala dirudit, eta neure gogora etorri yatan ori zuzen ala oker dagoan, nik baño geyago dakian norbaitek ikusi, azterrtu ta erabagi dagian, neure eretxia azaltzera noa: Esango dodana edonoentzat argiago izan dadin, autu dodazan gayak bana-banan eta urrengorik-urrengora azalduko dodaz.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab usauri 0093 Ta ezer geiago gogora ez zetorkiola, neskameari orduan etorritakoari zerbait esatea ottu.

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak etxeg itzaldiak ii 0157 (...) burutik, berari gogora etorri zitzaion gauza bat egiteagatik, ez: agindu ori lege zarretan ipinia zegoen.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak zerb metsiko 0054 Bai, gu ere orduantche orhoitu ginen Eskual-Herriaz, eta gogorat ethorri zitzaizkun pertsulari famatu baten kantuak:
Herrialde guzietan toki onak badira,
Bainan bihotzak dio; zoaz Eskual-Herrira
.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak kk 0001 Izparringi aretan lan egiten daben idazliak gogora etorri yakuz jabe-aldatze ori irakurri dogunian, eta uste dogu estura andijan aurkitu leitezala baldin gixon zintzo ta lotsazkuak ba'dira.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1905 0001 Beraz boz emaile gaizoen llilluratzeko huna zer ethorri zaioten gogorat eta zer duten onetsi.

7. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak k. iturria 0077 Ta gaur ere, Gipuzkoako Diputazio jauregi ederrean itzegin bear detaneko ontan, ni orduko mutil, koxkorra praille ta apaiz egin-da zuen aurrean azaldu bear naizeneko ontan, euskal kanta uraxe datorkit gogora.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak j. yurre 0080 Oraiñik geiago: bein Elizaren deuntasunaz yarduten ibilli ezkero, bereala etorri oi zitzaien gogora ta esku artera, fraideak ta monjak komentuetan daramaten santutasun-biziera ere.

9. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak l. mitxelena 0080 Aztertu ondoren, galdera bat dator berez gogora: bata eta bestea, bai Peillen'ek diona eta bai beste onako au, ziñetan eta benetan argitara agertuak ote dira, ala ez?.

10. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak l. mitxelena 0126 Au dela-ta, Arrese-Beitia'ren bertsoak datozkit gogora, zuzen edo oker:

11. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. gereño 0029 Eta bere ama etorri jakon gogora.

12. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0052 Agian bere haurtzaroko oroitzapenak etorkiozan gogora, inoiz bueltatu ez zan barku batena....

13. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0193 Gero, gogora etorri zitzaion zertara etorria zan....

14. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak onaind 0079 Gaur-egun, bost milloi ta geiago amak lanean diardue Laterri Batuetan; itaun au, beraz bidenabar bezala datorkigu gogora: nork zaintzen ete ditu umeak, amak lan dagian bitartean?.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak bertsost/8 0062 Isiltasuna nabari zen eta milaka burutazio zetozkion gogora Felisari.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. monasterio 0031 Halako batean bere baserria eta bere lorategi txikia etorri zitzaizkion gogora.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0021 Gogora datorkio inongo planing-ik gabe antxintxika egin ohi zueneko aldia: orduan are azkarrago ibili ohi zen, nekeari uko egiteke, gorputza sufrimenduari inposatzen zitzaion arte, hala behar zuelakoan.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa peillen 0022 Baina, gogora zetorkidak, artzainak errauts zuria ematen diela; behin baino gehiagotan ikusia diat hori egiten; harekin nik ere bilduko ditiat ardiak.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa zerria eta ni 0069 Eta horixe zen niri etorri zitzaidan plazerra; handikiaren erru eta ahuleziak ikusteak indar handiagoak eman zizkidan eta ordurarte ondo konprenitzen ez nuen ene aitona Poliarpo zenak esandakoa gogora etorri zitzaidan Auzoko behiak, errape luze.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0017 Medikuak kontatutakoa etorri zitzaion gogora.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0007 Zure izena, Ainhoa, ene ezpainetan osatzen delarik, gogora etortzen zait egun hura, eta hurrengoko egun luzeak.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0094 Lurrean harri biribil bat ikusten dutenean Izpiritu Hilezkorra gogoratzen dute eta ez zaie gogora etortzen beste tribuetako inor hil behar dutenik, beraiek bezala jokatzen ez badute ere.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0096 Lehenengoa aintzinatik etorrita, gaztetan izan nuen sentimendua, oraindino dirauena; bestea, aitzitik, gogora etorri berria, zahartzarora heltzean gaztetan egin denagatik sentitzen dena, hain zuzen ere.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0160 Eta egunean hiru ordu euskara ikasten zortzi hilabetean jardun ondoren ikasle saiatu bati irten zitzaion hasperena datorkit gogora: Ai, ikasten aritu nintzen hura deklinabidea zela hasieratik jakin izan banu!.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. lasagabaster 0056 Azken erreflexio bat datorkit gogora, ikusle inplizituaren eta errealaren arteko bereizketa horretatik abiaturik: zenbat eta handiagoa den ikusle inplizituarengandiko urruntzea, hainbat eta zailago gertatzen zaio ikusle errealari ulertzea.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. mitxelena 0124 Eta hemen gogora datorkigu ezinbestean zorioneko Euskal Atlas hura, beti abiadan duguna eta, behin eta berriro abiatu arren, inoiz zertzen ez zaiguna.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak garm 0159 Eta zenbaitetan horren garesti ordaintzen den zuhurtasun hau, jendetasunaren adierazpen bezala erabiltzen dudan ezkero, gogora datorkit zuetako askok ezagutuko duzuen eta zeremoniatako maixu ikasi zen Eliz gizon batek ematen zuen kontseilua.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. uria 0068 Puntu honetara iritsita, gogora datorkit Mackey jaunarekin Getxon izandako elkarrizketa bat non esaten bait zuen agintariek herritarrei hizkuntza erabiltzea herritarren beraien esku dagoela esaten dietela eta hori ez da horrela.

29. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa tx. garmendia 0126 Pentsamentu au ere sarri datorkit gogora: Urte guztia ez ote zaigu iñauteri biurtu?.

30. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak lek 0166 Eta euskal-metrikari buruz, lenengo-lenengo gogora etortzen zaizkigun metro-ereduak bertso-ereduak - bi dira batez ere: zortziko aundia esan oi dana, eta zortziko txikia: Ume eder bat adibidez zortziko aundia eta Gernika??ko arbola zortziko txikia.

31. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0008 Gogora datorkit une ontan, Kastilla`ko lurraldean, Sonsoles`ko Ama Birjiñaren baselizara, 1933 garren urtean egin nuan erromesaldia.

32. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0010 Gogora betorkigu, adibidez, Kanaa`ko eztaiaz diona: Erri txikietako eztai-jai zaratatsu aietako batean, albo-inguruetatik jendeak bildu diranean, Maria konturatzen da ardo gutxi daukatela (6) Ikus .

33. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0201 Mokoroa`tar Justo Mari`ren idatzi labur, sakon, jakintsuak datorzkit gogora.

34. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0105 Baiña batez ere, neri Vera`ko ari-izterra dakorkit gogora, segizioan eramaten zuten ari-izterra.

35. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak deia 1988 0001 Gogora datorkit, Bilbon, ogeita amar urte ixilpean egon ondoren ospatu zan 1983.eko IX. Eusko Ikaskuntzak antolatutako Kongresoan On Manuel Lekuona jakintsua zanak (G. B.) gai ontaz esan eustana: "... Joxe Mielek egin dun lana ikaragarrizkoa degu, baiña sortu dituan ETNIKER Taldeak bakarrik meritu andia dute.

36. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0001 Arrantzale batek esan zuna datorkit gogora: - Errezatzen ez dakikela? Joan adi itxaso aundi oietara bizimodua ateratzera ta ikasiko dek.

37. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak a. urretavizcaya 0001 Dudarik gabe, pentsatu nuen, badaki zertan ari den eta lagunak etorri zitzaizkidan gogora enbidiaz ustelduak, espero nuenez.

38. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1986 0001 Beti datozkit gogora lehen urratseko ikasleak: Nor zara zu? Non bizi zara? Zu irakaslea zara? etab.

39. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak amatiño 0001 Eta momentu horretan, argi gorria noiz agertuko zain nengoela, orain dela zortzi-bederatzi urtetako burutazioak etorri zitzaizkidan gogotara eta harro asko pentsatu nuen ahaleginak merezi izan zuela orai dela zortzi urte nekez, pentsatu nezakeela, Arrasateko Udal Euskaltegiaren obrak miatzen ari nintzela, hainbat urte gutxi geroago Laino Guztien Azpitik... ikasle talde bat izango zenik.

40. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak satr 0001 Antziñako garaile ospetsuen zarata mitotsuak datozkik, nahi gabe, gogora.

41. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. erzibengoa 0002 Anekdotatxoa datorkit gogora.

42. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... urraspide 1982 0001 Iragana gogora patrorkigunean

43. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 00129 Euskal nobelaren azterketa garatzerakoan, gogora datorkigun lehenengo arazoa hauxe da: euskal nobelaren guztizko BEREIZTASUNA.

44. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00220 Orduantxe etorri zitzaizkion gogora kolore biziko buruko haiek, ile-mototsak, etxeko ehunezko mahuka nasaiak haina zuri-zuriak, gerruntze grisa, kolorezko zapia bularrean esekita, belaunetarainoko gona gorria, antzineko neskatilak bezala.

45. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00050 Mizar-ko Kuartel Nagusira hots egin zuten unea etorri zitzaion gogora.

46. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. etxeberria 0094 Txikitan Ixabelita Katekistari entzundakoak zetozkion gogora, damutu Jainkoaren aurrean, eta hobeto sentituko zarete.

47. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. alberdi 0045 Behin kalean, gutunaren oroitzapena etorri zitzaion gogora, eta Merçek hura irakurri izatera bestelako harrera egin izango ziokeela arrazoitu.

48. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. alberdi 0073 Orduan trumilka etorri zitzaizkion gogora auziaren irudiak.

49. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0006 Goiz hartan bertan, gogora etorri zitzaion, oso pozik sentitu zela.

50. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 00012 Kapitel gotikoetako munstro likitsak gaur egungo harri berritan kopiatzen-osatzen lihardukeen Artearen Historiako eruditoa datorkit gogora gonbarazio baterako, nahiz eta gonbarazio harroxkoa iruditu ere iruditzen zaidan.

51. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00229 Hartan zegoelarik, ama etorri zitzaion gogora.

52. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 00064 Gogora etortzen zitzaizkidan hamaika unetan, umea izan eta astebetera, edo lehenago, zutik jartzeko gai diren momentutik lanera itzultzera behartuta dauden munduko emakume guztiak.

53. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00024 Eta halakoetan Gloria zetorkion gogora.

54. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00069 Bira egiten zuenetan, ohearen kozkor batek kirrinka egiten zuen eta orduan gogora etortzen zitzaion Marcoren ahots zakar eta txistukaria: Egunsentia ikustean beti esaten zioat neure buruari: beharbada gaur...

55. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00216 Marge etorri zitzaion gogora, une hartan seguraski bere etxeko gauzak biltzen ariko zena Mongibellon, Amerikarako maletak prestatzen.

56. 1991> euskara batua literatur prosa m. hoyos 0057 Eta orduan, behin Bartzelonako denda batean erositako posterra etortzen zait gogora, edo etxean banago, hari begira jartzen naiz.

57. 1991> euskara batua literatur prosa suetena belfasten 0099 Eta bart entzundako plastikozko piloten hotsak etorri zaizkit gogora.

58. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0203 ZIRT-ZART EGITEKOTAN nagoen honetan, nire osaba zenaren silueta lausoa datorkit gogora.

59. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0242 Tarteka, Gabrielengan pentsatzen ari zela, Richard etortzen zitzaion gogora haren ahotsa, haren hatsa, haren besoak oinaze izugarriez; eta gero gorputza uzkurtzen zitzaion Gabrielen ukitua aurrikusiz.

60. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0103 Behin baino gehiagotan egon zen esateko, era hartan makinaren olioa hotzarekin lehortu eta erlojua hondatzeko arriskua zegoela, eta halakoetan, eskuetatik kentzeko gogoaren kontra borrokatzen zelarik, esfera zuri hartan gauzaturiko orduen oroitzapena amesgaiztoek ohi duten zehaztasunez zetorkion gogora.

61. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0379 - Gogora etortzen zaizu fabrikan geroago eta gehiago direla; txitean-pitean harrapatzen dituzte, baina haiek, errekako zarboen antzera, ez dira agortzen, ez!

62. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0035 Gero esaldi hau etorri zitzaion inpentsan gogora: Post coitum tristitia.

63. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0087 Gainera, emakumeari, Hans etorri zitzaion gogora.

64. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0095 - Gogora diatortak kanposantoan izan gineneko eguna, hi itotakoen ganeko ipuinak kontetan eta ni heuri entzuten, ze ni ez nok hemen herrian jaionekoa baina, hataz guztiz be, bertokoa egin nok, umeak eta andrea bertokoak diaukadaz - Luisek buruz polito ikasitako berba purrustada askatu du, kaioek euren karrankotsezko kontrapuntuaz efektukeria areagotuz.

65. 1991> euskara batua literatur prosa m. garikano 0174 Ordura arte, hainbestean; baina une hartan zera etorri zitzaidan gogora, bapatean moztutako gindalesa tinkoa zaldi ostikalari bat bezain arriskutsua izan daitekeela.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 00107 Ameriketara bideko untzian goazela gertatutako gauza xume, baina adierazkorra, etorri zait gogora orain: euskal musika neraman biderako disko gutxi batzuetan, aita eta anaiari entzunarazteko, eta bidean egin nuen lagun ertaeuropear heldu bati, euskaldun bezala!, erakutsi nion CCCko ingelesa entzuteko diskojogailu txikian jarrita euskal disko bat, harro; baina entzuten hasi bezain laster esan zidan: Hori ez da euskal musika, gaurko pistatxo bat baizik, edo antzeko zerbait. Xeyren disko bat zen!

67. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kortazar 00103 Liburua irakurtzen ari nintzela askotan etorri zait gogora Garikoitz Berasaluzeren liburua.

68. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. camino 00008 Mende honetan Ergoienetik Goñerrira bidean erauntsiak eta lainoak iluntzean harrapaturik blai-blai zegoen emazteki bati seca, seca las errápias ziotson erdara baldarrean bere txabolara sutondora eraman zuen artzain ergoiendar batek; hitz egokia ez etorki gogora!

69. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. saizarbitoria 00040 Azken aldian, sarritan datorkit gogora Sabino Arana Fundazioak antolaturiko euskarari buruzko bilera batean, nola partaide batek, arestiko ideia hori azalduz, esan zuen euskaldunok esker oneko azaldu behar genuela belaunaldi oso baten euskararekiko jarrera positiboa zela-eta, hizkuntzaren aldeko aldarrikapen guztiak bereak egin zituelako,

70. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: azul. donostia / san sebastián, 15-20 0017 Une misteriozko horietan, sarri etorri izan zait gogora denboraren gurpilaren irudia.

71. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. aranbarri 0022 Vinader etortzea gogora ez da kasualitatea izango, diot nik.

72. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ametseninterp 0045 Irudi lausoren bat edo amets deserosoren bateko irudiren bat baino ez da gogora etortzen.

73. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. oihartzabal 0092 Horrelatsuko sentipen kritikoak alde batera utziz gogora datorkion guztia adierazi behar du, baita desegokia iruditzen bazaio ere, edo kontura ez datorrena eta zentzurik gabea dela, eta datorkion ideiaz pentsatzea desatsegin gertatzen zaiola suma dezanean bereziki.

74. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. oihartzabal 0092 Psikoanalisiaren arau nagusiari jarraituz, gaixoari gogora datozkion ideien azterketa ez da inkontzientea argitzeko daukagun jardunbide bakarra.

75. 1991> euskara batua saiakera-liburuak jorge de oteiza 0222 Zurezko zutoinez eginak dira eta horren harian euskaldunek eta indiarrek dituzten dantza zirkularrak datozkigu gogora.

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i.v. de sarasti 0008 Mende hori aipatu ahala, ilustrazioa, enziklopedistak, aurrerabidea, hazkunde ekonomikoa eta horrelakoak etortzen zaizkigu gogora.

77. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pyrenaica 1995 0378 Hankak aspaldi gogortu zaizkit; izan ere, oso noizean behin etorri zait gogora bizirik ote zeuden errebisioa egitea.

78. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0004 Julian kontea, noski, aita maitekorra izakita, ez bide zitzaion gogora etorri ere, egiazko erruduna, bere alaba izan zitekeanik.

79. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.i. salaberria 00086 Bukatzeko gogora etorri zait esaldi esanguratsu bat gure baso-mutillak esaten zutena orrelako (pago) arbol bat botatzeko orduan: guk botako zaitugu eta barkatu iguzu.

80. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ja. muñoz 00024 Jarrerarik hartu ezinik Iñigo Aranbarriren poema garratz bat etorri zaizkit gogora: zer lur den hau galdetzeke bizi nahi dut hemen.

81. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0057 Goizuetatik batez ere Eneko Elorrita datorkit gogora: borda, iturri, aska, soro, burni aroko mairu baratzak.

82. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. juaristi 0052 Orduan, zaindu zaitez! hori agurrean sartzen denean, une horrek ikuttu berezi bat izan duelaren irudipena duzu eta gau erdian etxera kotxez itzultzen zarenean, Guardabarrancoren musikaren gainetik etengabe datorkizu gogora agurraren momentua.

83. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Gogora datorkigu Gernikako haritza, hantxe zegoena, zaharraren gogortasun eztiarekin bere haurren bilkuraren zain, aspertu gabe.

84. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arexolaleiba 0082 Aspaldiko flashak zetozkidan gogora.

85. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. larrea 0029 Halere, aurrean esaera zahar ezagun hau gogora datorkion jendea ere bada:

85 emaitza

Datu-estatistikoak: