XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab usauri 0249 Asarre edo kopetillun egoten ziran bakoitzean, gu ere goibeldu; zoriona berekin ba-zuten, gu alaitzen gintzaizkien.

2. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j.v. landa 0186 Mariak berekiñ zituan zeru-lurrean zabaldurik zeuden animako aberaztasun guziyak; gurutzearen oñean goibeldutako Siongo alaba garbi sortua, zeruaren esanak: beti eguiñaz bizituagatik, urkamendiyan, seme gurutzetuaren onduan oso naigabetua daukagu.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. lassalle 0206 BADAKIKEGU denek nola 1789ko nahasmenduan eta bereziki, 1792tik lekhora, Terreur deithu demboran, anhitz itsuskeriaz izan zela Frantzia belztua eta goibeldua bezala.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa a. etxarri-aranaz 0007 Ejitotik berriz itzultzean, zure poza Arkelao erregearen bildurrez goibeldu zan.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak l. mitxelena 0124 Entzun dituzunek eztakit onik egin dizuten, ezpaitut garbiro ikusten zure lerroetan poztu ala goibeldu zaituzten.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak l. mitxelena 0125 Zenbait poztu egingo da, argia azkenik sortu delako, eta sortaldetik datorren argia, berriz ere; beste zenbait, ordea, goibeldu, euskerak antziñako ugartetasuna galdu duelako.

7. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia e. laxague 0061 Jesus handia, hor goibeldua, Fedeaz zaitut hortcet ikusten.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak p. alkain 0005 Hurrengo mapetan eguraldia goibelduta dagoenean heltzen den irradiazio eguzkitiar osoa adierazten da.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. garmendia 0082 Besterik ba da, halaber, zuen habian, zuen etxategian: zeren goizeroko egunetariko zazpigarrenean (domeka deritzote bekaizti hauek) otoitzak gorantz igortzen zituztenkal, edo zuen aurkako eraiki batzar berri horietako eskilek ukitu bestez barrura belaunikatu haragi arolen antzutasuna igarri orduko; nahiz otoitz malgu gezurtien berneirrikek hitzez hitz amatatu aiherrak sotanapetik ilkhi bezainez eta oihartzun gurentzen diren bakoitzean, ziur, oihu bat sortzen bait da, oihartzunaren zintzat, Ortzi goibeltzen duen deihadar itsu bat.

10. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa saski-naski 1985 0044 Egazti ura bakarrik arkitzen nunbait, estalpe artan, eta zearo goibeldu zan, eta jakiña!, bere leengo etxerako itzul-miñaz edo..., eten gabeko karranka zaratatsuari eman zion, eta ez ixiltzen.

11. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak zug 0094 Ez bitez lekoreratu; begoz gurekin illunabarrak goibeldu ez ditzan.

12. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0391 (...) Irakasleak egin zion itzaurrea ta onek dioanez, egilleak ondo ezagutzen du ibar artako euskal errazaren egoera, ta batzueri geiegi iruditu arren, etsimen-tanta sotillez goibeldua datza.

13. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0002 Zeru-gaina ke beltzek baita goibeldua,
Orai nun da bidean,nun argi, nun zeru?.

14. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak pelota 0044 Guk ez dakigu gauza nola zan:
goibelduta bai laiñua,
askotan ala entzuten degu
ba-dala trumoi soiñua.

15. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. olazar 0001 Berba orreikaz goibeldu ta atzeratu egin zan eta bere euskera ikasteak bertan bera itxi zituan.

16. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0150 Igarri egin dau, Nortxuk, benetan horixe gogozko dozuna, ezpanen hegaletatik dariotsun zahi-birrin gozoa ikusi dauanean eta, hausnar zelan egiten dozun begira daukazula, igarri egin deutsazu, zuk zeuk be, ikustaldiaren azken uneak luzatzeko ahaleginetan dabilela, begiak erabat goibeldu egin jakoz eta.

17. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 00007 Lehen hain nexka bixia eta alaia zena, zeharo goibeldu zen.

18. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00026 Ez koldar, ez errudun ez nintzelako sententzia ematera zihoazen, eta nire neskalagun loretsua prozesioan itzuliko zidaten besoetara; baina une hartan ustekabeko gertakari batek goibeldu zuen guztion poza.

19. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0092 Eskolan aski ongi pasatzen dut, eta baita lagunekin jostatzen ere; baina gauez, ohera joaten naizenean, goibeldu egiten naiz zeharo...

20. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0176 Docek pausu bat eman zuen harengana eta seko gelditu zen, kopeta goibeldurik.

21. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0077 Ispilutik, goibeltzen eta gabetzen doan orbaina da hiria muinoaren gibelean.

22. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.l. antsorena 0017 Ohar hau egiten badugu, hona arrazoia zein den, zenbait alditan adierazpen desegokirik erabili dela alegia, gure musika-tresnaren panorama historikoa goibelduz.

23. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. gil bera 0294 Mina nitaz kanpoan bada, ahuleziak eta ilaundurak ez naute kasik goibeltzen.

24. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0138 Ainbat goibeldu ziran
gure euskal erriz,
egunkari ta irratiz
zabaldu zan berriz.

24 emaitza

Datu-estatistikoak: