XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia j.a. goiria 0465 Goxian-goiztik oittik jagitta
eldu, naz zure oñeta,
urtero legez ikerraldi bat
Gorbea zuri egitta
.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jos 0111 Josetxok, sendotu zanean, jarraitu eban len legez Txotxo Tontorren txalupan: goizean goizetik joaten zan egunaro txalupara, ta itxasora joan-etorria egin, txalupa garbitasunak eta beste arazoak amaituten ebazanean, etxeratuten zan; ikasi ebazan arrantzuko bizibidean egiten zirean arazo guztiak, eta ekandu zan itxasoan ibilten, eguraldi onakaz zein txarrakaz.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa irakatsiak 0017 Demporaric onena da gossian gossecua; eta alan gabian oera zuazanian ondo izango da Iracurtia astiro, puntu bacochian cerbait gueldituta, liburuchu onetan illaren egun bacocheraco dagozan consejuetatic bat, baitabere iracurri ciñaique gossian, orduan astiya badaucazu.

4. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0072 Goizean-goiz jagita joan larriñera ta eskatu ebanez jazo zan: zarpa edo artulea iñontzez ezo-ezo egoan eta inguru guztia legor-legor.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizondo loreusain 0098 Orrelakoak txori'ren bat arrapaten badute, arretaz artu ta min eman gabe etxera eramaten dute; zapi batzuek berotu, aietan sartu ta su ondoan jartzen dute; ura esne, ogi-mami, edo oien antzeko gauz'en bat ematen diote, ta indartzen bada, pozak zoratzen jartzen dira; goizean goiz, txoria ikustera; otorduetan, onen-onena txoritxo arentzat, aora jaten ematen diote, eskuetan artu, ondo ezi, kayola berrian jarri-ta leyora atera... orrelako gauzetan arizen dira: iltzen bazaye, berriz,¡ura naigabea! zenbait aldiz negar eta guzi egiten dute.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ardi 0142 Gaur zortzi, goizean goiz, emendik orrerako bidea artuko degu.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa manzi 0055 Jaietan ordea, (morroiaren itzak dira) goizean goizetik esaten genun agurtz ori; arratsaldean, beste morroi bat etortzen bai zan nere ordez, ta arekin beste bat esaten zun.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0296 Goizean goiz oneraspen aundiaz meza santua entzunda, Erromatik amarr amabi kilometro zegoan baso batera joaten zan, eta egurr-zamak eginda, ogi ta gañerako beste jan gauzen orrdañez saltzen zituan.

9. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak a lamiak 0109 Eguberri-goizean goizik, ez berak bakarrik, bere iloba (nere arreba) gaztetxo biri, bakoitzari linai bana gerrian sartuz, ekin ta ekin aria irun-arazten zien.

10. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. olaizola 0003 Goizean-goiztik gure eliza zarreko eskilla aundien ots aundikorrak esnatu ta jayaren oroitzak lasterr gure biotza eztiki gozatzen zuban.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1933 00006 Tolosarrok entzun al izango gendun Jainkoaren itza, goizean goiz oieko epela utzi bearrik gabe, egoki-egoki zetorkigun garaiean.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1917 0001 Goizian-goiz oitura zarreko sopa-jana egin zan.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1930 0001 Jaia gutxi gora bera onela izango da, aurreko egunian txanboliñagaz biribilketa; egunian, goizian goiz barriro biribilketa, Deun Laurentz"n jaupa, bertsolariak ezpata-dantza, oturuntza arratsaldian eusko batzarra eta abar.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Enara, erriyan, da mota alaya, goizetik arratsera bere ega ederrian, dabillera elbita xomorro atzetik bira ta bira gora ta bera kalietan ta goizian goizetik bere kabi ertzetik banatzen danian bere abesti xamur ta eztiyak.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 Erri dana, gizon eta emakume, Jaunartzen izen zan goizean goiz; zortziretako mezetan, abesti ta abar, eleikizun polita egin zan umetxoen lenengo jaunartzea zan-eta; gure ikastolako mutiko txiki batzuek ere ikusi nituan Erriyo leio ta sapailloak apainduta egon ziron kolgaduraz.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 Ez da alperra goizean-goiz jaikiko.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1931 0001 - Egubeldi ederragaz egiñ ixandira Errega'tar Deun Erroka jaxak goizian goiz asizan jentia Erregatzera umore onagaz, amarretan jaupa abestua txonitzagaz eginzan txadona guztiz gintez beterik egonzan gero guztia zugatz azpixetara toki billa ibilli zirian bertan bazkaltzeko arratzaldian erespotz soñuan ondo aixian eiziran gaztiak.

18. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1931 0001 Ama Miren egunian goizian goiz jaupara eldu zan erri guztixa.

19. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1905 0001 Goizean goizik haurrak eta oro mintzo baitziren: agian aro ederra eginen zuela, haizeak zerutik hedoiak haizatuko zituela, eta holako.

20. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... junior 1927 00030 -Biarr goizean goiz Donosti aldera noala-ta, ? bada-ez-bada zerr-edo zerr nai ote dezuten edo !

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0032 Gauza yakiña da: yudu guziak goizean goizik esnatu-ala Yainkoa goretsi ta eskuarpegiak garbitzen zituten, illobiak bezela kutsatzen baitzun loak, erioaren irudia izaki.

22. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0068 Zoin urrun barreatzen baita harri erautsia, eta hain urrun chutitzen, goizean goiz, laboraria!....

23. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1961 00001 Larunbatean goizean-goizik hedatu da berria Challes jenerala hiru lagunekin jazarkunde baten buru jarri zela aitzineko gauean, eta arrotz parachutista errechimendu batek, Alger-eko gobernu-etche guziez jabeturik, hango buruzagi frantsesak arrestaturik ezarri zituela, Gambiez jenerala eta Morin gobernadorea barne.

24. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker gernika 0008 Goiz aretan goizean-goiz jagi izan zan, Foruen plazan dagoan Zirilo'ren dendara joateko.

25. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. zubikarai 0065 Egun orretan, goizean goiz, Askatasun-Agiria izenpetu ebenen artetik iru urkatuak izan ziran: Patrick Pearse, 37 urteko lege-gizona ta idazlea, irlandera-zale gartsua; Thomas Clarcke, 58 urteko matxino-zarra, amabost urte kartzela latzetan emondakoa eta gudara bein eta berriro azpertzeke biurtzen zana; Thomas Mac Donagh, 38 urtekoa, Unibertsitatean ingelera-irakasle eta Irlanda'ko Antzoki-sortzaillea.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. setien 0071 1) Goizean goizik jeiki eta fabrikara edo sorora doa zuen aita.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m.a. unanua 0003 Orain dela urte asko, eguzkiak gogor jotzen zuen ekialdeko herrialde batean, kaniketan zebiltzan ume batzu goizean goizetik....

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. elordui 0018 Goizean goiz iratzartu zuten gure tanketxua; oraindik, goitik adi-adi begiratzen ari zen ilargi urdinska ikus zitekeen.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0142 Erreginaren aurpegiak sorpresaren irudia islada zezakeela espero zitekeen, zuei edo niri gertatuko litzaigukeen bezala baldin eta goizean goiz geure logelako leihoan neskaren bat eserita ikusiko bagenu.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. albisu 0013 Goizean goiz jaiki, lapiko batetan bazkaria hartu eta basora joaten zen iluntzerarte Koxme.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0058 Goizean goiz jaiki zen, eta ahalik lasterren, mendira abiatu zen.

32. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. izagirre 0016 Logelak ere handiak dira; goizean goiz, izugarrizko zarata ateratzen duen kanpai baten sokari tira egiten dio atezainak.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.a. elkoroberezibar 0056 Goizean goiz, kaletarren zurrumurruek iratzartu ninduten.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa durangoipuin 1985 0065 Goizean goiz artzaina ardiak hartuta gorantz zihoanean, norbait ikusi zuen bere txabola inguruan berari begira.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0048 (...): goizean goiz maitinak, arratsalde-erdian bezperak eta gau hertsian konpletak errezatzeaz gain, Jaungoikoak opaldu dizkidan enparauko orduak Abatetxeko bibliotekan gorderik dautzan jakituriaren iturri gardenetatik edateari emana ematea.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa n. urbizu 0053 Gogoan dut larunbata zela, egun hartan ez bait nuen ikastolara joan beharrik izan eta etxean geratu nintzen, anaia zaintzen; aita, aste osoa negozio bidaia batean igaro ondoren, goiz hartan itzuliko bait zen eta ama goizean goiz irten bait zen etxetik bere bila joateko.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.e. ituarte 0031 Aldegin nagiok! Bihar goizean goiz pasatuko naiz hemendik eta herrian gertatukoen berri ekarriko dizut... (Irten egiten du).

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0059 Goizean goiz jaiki zen Erik.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0069 Goizean goiz ea zerbait harrapatu zuten ikustera joateko zirenean, armiarmak bere semeak bildu zituen eta bakoitzari jazki berezi bat jarri zion, gero sastraka artean gorderik jarri zituen eta esan zien: - Ezer harrapatu badugu, birritan eztul egingo dut, orduan zuek irtengo zarete banan banan gauden lekura agertuz.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0009 1. Goizean goiz Urriko goiz bat zen. Jones andrea gosaria prestatzen ari zen sukaldean.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0059 Goizean goizik, hara gaberik ere jakin nuen Bengoetxea garajeak ez zituela bere ateak zabaldu ere egin.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. egiguren 0315 Gau osoa, behin sikiera esnatu gabe, segidan iragan dugu amets luze batean, baina goizean goiz, espantuz beterik, burdin-hots zakar bat ailegatu zaigu lainoak ezkutatzen zituen erresuma urrun haietatik.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. monasterio 0115 Goizean goiz ohetik jaiki, arropa edonola jantzi eta kalera presaka irten behar dudanean, egunari gorroto handia diodala konturatzen naiz.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak sm 0272 Lehen bisita 1968ko urriaren 5ean egin genuen, Euskaltzaindiak Arantzazuko Bilerak zituelarik, goizean-goiz aprobetxatu genuen ostera egitea.

45. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak jesusen jarraitzaile 1985 0048 Goizean goiz artzen zituan Don Boskok berekin gazteak eta egun osoan zoriontsu egiten zituan: abestuz, ibillaldiak egiñez, joku eta jolasen bidez, aspertzeko tarterik gabe.

46. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño txori 0093 Orregatik, goizean goiz, zaldiaren bi aldeetako saski banatan jarri zizkin esne-marmitak eta erdi-erdian zama aundi ura, ondo lotua, belar onduzko sorta aundi bat egin eta aren barruan, eraman-ekarri batekin ondo bildua ta estalia, eta lasai-lasai zetorreken, oi bezela, etxera.

47. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak in: nork bere bidea, 9-17 0012 Bere lana egiteko, Juan Jose Irazusta goizean goiz jeikitzen zan, iru t`erdietan-edo.

48. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. oñatibia 0024 Paris`tik ogeita amar bat kilometrotara zegoen eta luze-iritzita ta iñorako irtenbiderik ez zenean, bertara joan eta bere asmoak betetzen aalegintzen zen; oien artean nere anai Joxe, goizean-goiz bizikletan irten eta Instituto Pasteur`era joan oi zen bakteriolojia ikastera; bertan zegoela, Venezuela`tik gai ortan ikasia zen beterinario baten eskea etorri ta bera bidali zuten.

49. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0027 Goizean goizo atera ziran beren baserrietatik, demaren lekuko izateko irrikimenez zetozen baserritarrak.

50. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak pelota 0056 Goizean goizik eguzkia da agertua arrabotan,
haize hegoa ere epelik, guzien goxatzekotan;
amets ederren egin arazle izana zira askotan,
gure haurñoak ere zugana etortzen dira pilotan,
ta zuk emanik zoin amultsuki pilota hartzen besotan.

51. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak zubk 0001 Eguaztena, 12. Goizean goiz, poza.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak f. larrea 0001 Orain goizean goizetik txandak jarri dira, ikusleak pila ez daitezen.

53. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. zumalabe 0001 Proiektuaren bigarren puntuan, Produktoaren zehaztasun teknikoak izenburupean, honela ageri da: ... igandero goizez argitaratuko da, goizean goizetik gisa horretako gainerako egunkarien ordu berean salgai ipiniko delarik.

54. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zabala 0002 Igoaleko loa Alde ederreko loa, askoz ere lo hobea izaten zen artzantzan ibili nintzeneko txabolako kamaña iharreko Idorra, lehorra lo freskoa! Hura bai ondo deskantsatzea! Motellak Mutilak, orduan goizean goiz airoso Arin, argi, erne jeikitzen ginen!.

55. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.l. azkue 0001 Eguberritako goiz batean, goizean goiz jeiki eta erritxo batera joan zan.

56. 1969-1990 zuberera antzerkia etxahun iruri 0015 Intxauspeko alhaba dendaria,
Goizan goizik jostera juailia.
Nigarretan pasatzen dû bidia.
Aprendiza kontsolatzailia.

57. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak eaegut 1995 0018 OTOITZA EDER, GOIZEAN GOIZ

58. 1991> euskara batua antzerkia a. iturbe 0161 Zerbait esan edo, behintzat, zerbait eskatu behar didanean, hor agertzen dun goizean goiz ni klasera eramateko aitzakian.

59. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/4 00018 1. egoera: Zure gurasoekin oporrak amaitu, eta bueltako bidaian goizean goiz atera zara, eguna aprobetxatzeko.

60. 1991> euskara batua ikasliburuak oporkoad 0041 Goizean goiz jaiki, azkar-azkar gosaldu eta hamarretarako plaza berrian nengoen, bertatik abiatzen baitzen ordu horretan Erraldoi eta Buruhandien kalejira.

61. 1991> euskara batua ikasliburuak oporkoad 0063 Goizean goiz, etxabereak dauzkaten baserrietan, ez da iratzargailu elektronikoren beharrik izaten; izan ere, oilarren kantak edozein esnatzeko modukoak izaten baitira.

62. 1991> euskara batua ikasliburuak sexuinfo ii 0038 Batzuetan, negar asko egiten duenean, pixka bat haserretzen dira gurasoak, ez baitie lo egiten uzten eta goizean goiz lanerako altxatu behar baitute.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0075
Goizean goiz irten dut
Iruñetik oinez
Gasteiza iritsi naiz
hanketako minez
Gasteiztik Bilboraino
autostop eginez
Bilbotik Donostira
joan naiz hegazkinez.

64. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. olarra 0074 - Eta aitaren eskopeta bizkarrean zuela baso aldera joaten ikusi omen dute gaur goizean goiz esan zidan emakumeak ikaraturik.

65. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0033 Polizia Frank Steelen bila ari da, berrogei urte inguru izango ditu eta, azkenekoz, Llanvoy geltokiko trenbidean ikusi dute gaur goizean goiz.

66. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0066 Gaur egun, oraindik ere, sarritan esnatzen naiz goizean goiz, eta gauza hauek idazten ditut mahaiko argiaren pean.

67. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0088 Erregetza nahi dutenei eskatzen zaie bihar goizean goiz Alperrontzi Boskarrena errege-ohiaren jauregira azal daitezela.

68. 1991> euskara batua liturgia itxi atea 0083 Gure arteko emakume batzuek, berriz, harrituta utzi gaituzte: goizean goiz hilobira joan eta Jesusen gorputzik aurkitu gabe itzuli ziren; eta bizi zela zioten aingeruak ikusi omen zituzten.

69. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00064 Cachazatan itota zegoen goizean goizetik, besaulkiaren altzoan ia ehortzirik.

70. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00076 Goizean goiz esnatu gara, lo errea eginda.

71. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0195 -Viejo-a hara joaten zen goizean goiz, atea zabaltzen zuen, bideko hartxintxarrak txukundu, eta loreak ureztatzen zituen, gasolindegia ireki baino lehen.

72. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0019 Gero, kontu handiago edo gutxiagoz, ohera eramaten zituzten lo egin zezaten, goizean goiz, uholde ilun baten antzera sirenaren orroe haserreak airea urratzen zuenean, lanerako esnatzeko.

73. 1991> euskara batua literatur prosa k. perez 0064 ERASOTZAILEAK, HOGEI, HOGEITA HAMAR ETA GEHIAGOKO TALDETAN, NEKAZAL HERRIETAN OLDARKA SARTZEN ZIREN, USTEKABEAN, ILUNKARAN, GAU ERDIAN ALA GOIZEAN GOIZ.

74. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0081 Egunero paseialditxoa egiteko ohitura hartu genuen; goizean goiz abiatzen ginen gehienetan, ihintzez diz-diz zeuden belardietan zehar; oihan ertzeraino iristen ginen; bidean astintzen genituen urratxek blai uzten gintuzten pasadan; hodeiertza zabaltzen zen supituki; Auge haran hedatsua zen; urrunean itsasoa susmatzen zen.

75. 1991> euskara batua literatur prosa i. tapia 0223 Rieux, kezkaturik, haren etxetik pasa zen goizean goiz eta ez zuen aurkitu.

76. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0210 Eta igande hartatik hiru hilabetera, goiz batean, goizean goiz, Antonirekin ezkondu nintzen eta harez gero Antoni-aita izan zen, eta nire semea Antoni-semea, harik eta Toni bakarrik deitzen hasi ginen arte.

77. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0095 Goizean goiz jaikia nauzu eta lehenik azken hogeitabost urteotan egin dudana egin dut, hau da nere obra bisitatzera joan nauzu.

78. 1991> gipuzkera antzerkia a. albisu 00171 Eta esaten ziran auek guztiak, kezka aundi sortu zuan Tolosako liberal artean... Eta 1870.ko irailaren 6an iru Mikelete agertu ziran Ernialde-n goizean goiz...

79. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. apaolaza 0167 20 1 Izan ere, zeruetako erreinua, goizean goiz bere maastirako langilleak artzera atera zen etxe-nagusiaren antzekoa da.

80. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/94 0060
Dirudienez bidali nahi dit
bere partetik agurra,
baina niretzat goiza dator oin
beroa eta samurra,
asko ez dakit entzundakoaz
ulertutako apurra:
basureroak eroan diola
goizean goizik txakurra. (bis)

81. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00018 Horrek ilara luzeak sortu zituen, eta denbora asko behar izan zen egoera normaltzeko. Araban goizean goiz itxita zen Altube mendatea, eta kateak behar ziren Opakuan, Herreran eta Barrerillan.

82. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. iturrioz 00022 Goizean goiz joaten dira lanera eta gauean ez dute ateratzeko ordurik.

83. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. barandiaran 00026 Itoitzekin Elkartasuna taldeko hamar kidek eskalatu zuten atzo goizean goiz Londresen jarritako Milurtekoaren Noria, Europan zehar hil honen hasieran abiatu zuten SOS Itoitz salaketa kanpainaren barruan.

84. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1993 0040 Goizean goiz hasi eta gaua bitartean, Goiko-Balu abesbatzako partaideak ibiliko dira kantari.

85. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0038 Orain bertan ere, egun guztia libre daukat, baina goizean goiz ere asko ibiltzen naiz dio.

86. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1996 0011 Amak, goizean goizerik bazkaria eginda, etxetik urteten eben eta meza aurreko zein etxera biurtzeko ordu luzeetan ezkontza konponketan ibilten ziran.

87. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. iribar 0015 Sakrifizio handia da goizean goiz jaikitzea eta entrenatzea, baina ez zait hainbeste kostatzen.

87 emaitza

Datu-estatistikoak: