XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera poesia iraola 0438 Goroldiyo gañetik
pasiaz azpira,
bere xanko gorriyak
emanaz argira,
egiñaz noizian beiñ
grabiyol mugira,
azalduaz poz antza
lasai arpegira...
auntzachuen titiya
chupatzen ari da
.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. furundarena 0028 Saint-Etienne-go gañian (Bayona-n) ill-erritxo-bat ikusten dá, goroldiyoz ta untzes jantzirik, orma zarrak dauzka, jartzen bagera andik begirá, Franciyako eta Españiako mendi-illerak, ikusten dirá.

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak netx 0078 Odolgi bigunak azpi gozoa eskeintzen dio nere oinpeari.

4. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0105 Eta goroldioak ia irensten eban bide zidorretik abiatu zan, beherantz, bere arrastoa galdu zan arte....

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak l. oihartzabal 00001 Bera geldi-geldi zegoen karroza hartan, jantzi zaharrak puskaturik eta zikindurik, begiak hutsunera begira galdurik eta goroldiozko malko luzeak ateratzen zitzaizkiolarik.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/2 0051 Barrengo aldea belarrez eta ilez estaltzen dute eta kanpotik goroldioa jartzen diote.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/3 0054 Ikus daiteke batzuk Iparraldean hezetasun handiagoa dutela, batzutan goroldioa, Eguzkiak gutxiago jotzen bait du Iparraldetik.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m.p. ormaetxea 0053 Gaztainondoa, izeia eta goroldioa alde hezetako landareak dira.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m.p. ormaetxea 0053 Lorerik ez dutenak, ordea, goroldioa eta iratzea esaterako, landare kriptogamoak dira.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/4 0236 Habia sasi artean egin ohi dute, lurretik hurbil, belar lehor eta goroldioz kanpotik, eta artilez barrutik.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/7 0277 Goroldioak, irak, onddoek eta algek ez dute lorerik.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gizartez/oho 0103 Ariketak. 1. Nolakoa da klima kostaldean? 2. Elkar itzazu geziak erabiliaz. ira. palmondoa. goroldioa. belazea. sastraka. hosto iraunkorreko zuhaitza. alde lehorrak. alde euritsuak.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak eem hizkliter 0078 Ez uste izan berak apaindura finak dituenik: iturri apala da guztiz, niri gustatzen zaizkidan bezalakoa: goroldioak berdez margotua, iturburuaren xirripa etengabeaz besterik ez du.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. sastre 0025 Bazegoen han goroldioak erdi-estaltzen zuen etxola txiki bat, eta handik metro gutxitara pago gerri-lodi baten azpian agure zahar-zahar bat, lo-kuluxka egiteko jarreran.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0237 Teilatua basoko aidean altxatzen ziren gapirio bipitsu batzuetaz soilik osatzen zen eta hormak, goroldioak estalita zeuden.

16. 1969-1990 euskara batua poesia p. ezkiaga 0124 Lasto hautsak ez du bainatuko
goroldioren ertzeko igela;
pekatu itoaren etxea da,
anima egunetako kandela.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0149 Zaplastada bat eta Uzuriren gorputza goroldioz estaliriko ur berdeetan murgildu zen.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0083 Goroldioa, otea eta almitz zakar ugaria baizik ez zen hazten han.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1985 0190 - Landare munduko kualitate estetikoak gonbaratu eta aztertu: zuhaitz, zain, hosto, landare, lore, alga, goroldio, liken... eta abarrenak (2,3).

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nz 0153 Oroldio, hepatika eta garotan gametak ematen dituzten zelulak azal batek estaltzen ditu, eta hau hautsi artean ez dira haik ateratzen.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nz 0337 Esporok, berriz, bakterien, algen, onddoen, briofiten (oroldio eta hepatiken), pferidofiten (iratze-garoen) eta espermatofiten esporontzietan sortzen dira.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0160 Lan-eguna amaituta, amak ba du denbora bere garbiketaz arduratzeko / Neska murgildariek zaharrei ematen diete goroldia; eta hauek zapaldu egiten dute, ore antzean utzi arte.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. etxaide 0430 Ingurune eranitzetan aurki daitezke, gutxi batzuk itsasoan, beste batzuk ur gezetan, eta gehienak lehorreko inguru hezetan hala nola, goroldio eta likenetan.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0031 Algen gametangio emea oogonioa da; goroldio eta iratzeetan are korapilatsuagoa da eta arkegonioa esaten zaio.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0031 Goroldioetan, kasu, landarearen gorputz nagusia haploidea da, hau da, esporofitoa osatzen du, gametofitoa oso txikia den bitartean, eta aurrekoaren gainean hazten da, bizkarroi gisa.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0031 Horrela gertatzen da goroldio edo iratzeen kasuan.

27. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0162 Ur garbia kantari, gorondilloz bildutako arri borobilen tartean egindako bidetik zijoan.

28. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... r.j. fuster 0001 Ura irristatzen zen ertzetako
goroldioetatik lurreraino
eta eskuak galtzen ziren adatsetan
gorputzak dardarka jarriz.

29. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ikastolagazt 1978 0001 - Ik, Jose, ekarri eizak basotik auntzorria eta oroldia.

30. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ikastolagazt 1978 0001 Neskak esan dauskue orain kortxoki ederrak saltzen direla, lumazko oroldiak eta papelezko edergailluak egiten direla.

31. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ikastolagazt 1978 0001 Oroldi bigunagorik eta fiñagorik!

32. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ikastolagazt 1978 0001 Nire Ikastetxeko beste lagunak ia geienak kaletarrak ziran, euretatik batzuk euskera ba ekien, baiña ez dakie zer dan oroldia, auntzorria edo goroztia.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ikastolagazt 1978 0001 Udaran luma ñabartuaz bere soiña arkaitz eta oroldi legorren antzeko egiten dau, eta neguan famili bizitza itziaz, bakartade zurian, zuriz janzten da edurraren modara.

34. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0034 Baina zuhaitz antzeko garoak eta goroldioak ez ziren usteldu, ikatz beltz eta hauskor bihurtu baizik.

35. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. arretxe 00112 Euron artean sartu zen, txorikumea esku artean hartu eta adar-multzotik kanpo utzi zuen, goroldio gainean.

36. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0073 Berriro etzan ziren beren goroldiozko etzalekuan.

37. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0039
EURIA gustatzen zaio kantoiko
itsu loteria saltzaileari.
Goitik behera euria adokin zimelduetara, eta zeharka
arratseko zintakin. Goroldioa egunen atzekaldean hedatzen,
euria maitasun onetsiak bezain lehun lurrean irristatzen.
Sapaburuak balea izateko ametsak
borobiltzen.
Euria ari, hormako zorion marrazkia ezabatuz eta teilen
kolorea hurrinera arrastatzen. Euria, artesau hatzamarren doinua,
suge erorketa, hitz erorketa ikaragarria munduko hiztegi guzietarik.
Nobelatako dontzeilak leihoetan euriaren laztan eske, euria
beren paineluak hartzen, beren bihotzak tipitzen,
beren ezpainak umeldu eta isilerazten.
Euria, eskaleek bizturiko suak amatatu eta haien erraietaraino egarria lez
hedatzen. Jendea artean haztamuka doa aterri denean baino jantziago.

38. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00273 Baina iturri gardenak eta goroldioz berdatzen diren aintzirak hurrean izan daitezela eta zelaietatik ihes egin dezan erreka mehar bat, eta palmondo batek edo basoliondo handi batek gerizpe dezatela ataria, aldameneko urbazterrak, udaberrian behar den legez, errege berriek erlekumea lehenengo aldiz gidatzen dutenean eta aberasketatik irtendako gazteriak jolas egiten duenean, berotik aldentzera gonbida dezan eta zuhaitzak, bidean, bere aterpe hostotsuetan eduki ditzan; erdira, nahiz ura geldia izan nahiz ibili, sahatsak bota itzazu zeharka eta harri eskergak, geldi ahal daitezen zubi sarrietan eta hegoak zabaldu udako eguzkira, baldin agian Euroak zipriztindu egin baditu atzeratuak edo, oldartua, Neptunon murgildu baditu.

39. 1991> euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 00107 Goroldioa harriaren babeslea ez den, edo herdoila burdinaren babeslea ez den lez.

40. 1991> euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0050 Belar eta goroldiozko ohean etzan ziren eta berehala hartu zituen loak bata bestearen alboan, amesgaiztoen munduan sartzear zeuden errugabetasunaren haurrak.

41. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0086 GOROLDIOAK ETA ETXEKO ESERLEKUEK BAKARRIK EZ ZEKITEN HITZ EGITEN

42. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0086 Goroldioa eta etxeko eserlekuak ziren hitz egiten ez zekiten bakarrak, beste gauza guztiek eta animaliek bai baitzekiten mintzatzen.

43. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0086 Hauek denak goroldioari eta etxeko eserlekuari hizketan irakatsi nahian hasi ziren, baina irakatsi beharrean, denei ahaztu zitzaien hitz egiten.

44. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. erzibengoa 0019 Inor askok aintzat hartzen ez duen
zenbait xehetasuntxo izan dut
neure jostagarri
eta lorkizun urri:
galdutako bide zahar bat,
zenbait trikuharri,
iturri goroldioz estali
ahantzi bat eta gizon-aztarna erdi
galdutakoen antsi,
ilusio edo neke basoetako isiltasunean
galduago baten dindirri
hunkigarri baten hitzerdi
erdi ulertezin eta misteriotan nahasi.
Zuhaitzek eta belarrek eta harriek eta
lurrak dakite nire begion
gutizia luze eta jakinnahi eta ikusgura
biziaren beroa
zenbateraino aritu den sumakari".

45. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: azul. donostia / san sebastián, 15-20 0015 Gogoan dut, oraindik ere han delako, erreten txiki hura, San Martin muinoko urak harresiari lotutako goroldioetan behera zetozenak, biltzen zituena, eta umeteriaren jolastoki berezko bihurtzen zena.

46. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0011 Plastikozko poltsa batean goroldio hezea eta lur-nahaste bat jarri, zauriaren inguruan goi eta behean loturik.

47. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bidaiazient 0087 Azkena ikusitako goroldioak 800 metro beherago zeuden.

48. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lure/3 0209 Lurrean bizi dira, harrien azpian eta goroldioa dagoen lekuetan, eta gehienak detritujaleak dira.

49. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa a. luku 00007 Ur-hasteen biharamunekoa zait gehienik atsegin, mendiko harri eta lohien usaina, ezpel izerleka, orbel lizun eta goroldio bustiaren hatsa hartuz, sablategia arramoldatu duelarik urak.

50. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j. irigaray 0023 Hurbilagotik, aroak zimurtu gabeko larrua, denborak argaldu gabeko ile-gaztaina eta oroldia bezalako bizar-ilauna ageri.

51. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.i. salaberria 00086 Bera azitzen dan ingurua oso ezea da or nekez sortzen dira belarrak, goroldioa ezekiz tamañan datorkiolako ezetasuna.

51 emaitza

Datu-estatistikoak: