XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1932 0001 Bestea gorrizta ta adar-zabala, Kokua.

2. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0163 Gorristea da, ta atzeko iztarrean izpil piztietan narruaren kolorezko ez diran uneak zuriak ditu.

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak j.m. bergara 0038 Lurrean ar-losa ugari ikusiko, urdin eta gorrizta kolorez, aruntzago eta aundiago, erdialderago eta txikiago.

4. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0058 Itxuren arabera, oi ez bezelako untxi ñimiño, luze, gorrizta, labe zaarraren ormatik urbiltxo igarotzeko zan, eta orduan ustekabez erasoko ziokean.

5. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0050 Haren azala gorrista zen.

6. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura batx asth 0020 Karrera egin eta ikuilutara erretiratzen zirenean, purrusti eta kejaka hasten ziren:
- Ai ama! zein nekatua nagoen!
- Ai ene! hau hanketako mina daukadana!
- Ezin dut hola jarraitu!- zion gorrista batek .

7. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura batx asth 0027 - Ez, gaztigu ikuilutan ez!- eskatu zuen zaldi gorristak beldur beldurtuta.

8. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. irigarai 0050 Han hemenka mahain eta aulkiak, bai eta besaulki eta sofa batzuk ere; mahain gainetan eta paretetan zenbait argimutil. Argia apala eta gorrixta.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0009 Goian, hodeiak, zuri eta zuristak, gorri eta gorristak, hori eta horistak, kolore guztiak nahasten ziren ihauteri bizi batetan.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak izeta nigarrez 0068 Etzuten ezagutzen, baina salatariak mutillaren xehetasunak emanik, poliziek bazakiten atorra gorrixta batekin zegola eta oinetakoak ere bertzetaik desberdin.

11. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0080 Atoloietan, kolore gorrixt, ori edo arrezko gurpil baten erdian, urtegi epel eta bero bat izan oi da: zingiratxoa.

12. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0064 Aipatua zan Londres guztian bere bizar luze gorrizta; txukun zaindutako bizarra, baiñan ugaria, aurpegi guzia betetzen ziona.

13. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. ugarte 0021 Gaztelaizeak sorkaldera bilduez zaroen laiño matasa lodiak galerazten bai ziotzen aitu bide zen illargi laurdenkiari, ta moltso bakoitzaren egaletan margo gorrixtaz uztai meea baiño etzen nabari, edo-ta, iñoiz-bein, izarren aldaerak uzten zituzten ixuski antzo, txingar zirrarak goi zabaldian.

14. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0112 Mueta onek besteak baiño gutxiago irauten du izotzarekin, bustiarekin edo leortearekin, eta jasota gero ere bestea baiño zaillago baita kontserbatzen, onen ordez gero eta geiago: GOIZEKO BARATXURI GORRIXTA, egiten da.

15. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0112 Aleen inguruko azalak gorrixtak ditu, baiña buruaren gaiñeko azala zuria.

16. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0112 Baratxuri arrunta udaberrian ereiten da, eta batzuetan udazkenean ere bai; gorrixta au, ordea, neguan.

17. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0162 Lerra ere goi aldera ugari zegoen ta tarteka txopo makala ostoak margoz aldatzen, muskerra uzten ta gorrixtak artzen.

18. 1991> bizkaiera bertsoak a.m. aldekoa-otalora 00120 Oizen altzoan belaunen puntan
Andikoa ageri da,
eguzki printzak egunsentian
gorrizta ei dau dirdira,
marti-billotsak ta txanbillotxak
salto ta kantuz ai dira...
udabarria sikira,
iritsi jaku ta tira!
Baratz horretan amodioa
aspaldi loratu ei da
bizipozaren amets urdinei
bihotz erditik begira.

19. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 00118 Egun batzuetan hantxe jarri nituen arrautzak. Oilo gorrixtak ere bi edo hiru jarri zituen nire pilan eta oilo beltzak hiru edo lau.

20. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0046 Ima, Mertxe, Asun, Ana. Maite nuen ahuntz esnearen
bila joaitea. Zuekin. Ilunabarreko bide gorristaren
bazterrak gure solasetaz betez. Esne lodia pitzarretik
hurrupatzean, lur horail hartan sortu belarren usain on
guzi haietaz ginen asetzen. Betetzen. Mozkortzen.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Karrika huts kiskailduak.
Arratsaldeko bi ordutan. Kortina berde beheitituak.
Ilunabar gorrietan, berriz elgarretaratzen ginen bide
errautsu gorrantzak ametsez apaintzeko.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Arto landa haren erdian
gordeak, gure lehen zigarreta elkarri pasatuz erre
ginuena. Orhoitzen zaizte ote? Bestetan behi gorrien
aintzinean egiten ginituen lasterrak, atzenduak? Zuetaz
argazki ttipi bat baizik etzaut gelditzen. Horitua.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Ibero haundia badoa
mantsoki. Uda hartan, zikoinek jauregi zahar utziaren
kaskoan, beti bezala, prestatua zaukaten beren ohantze
haundia. Haurrek, karrasika junparazi zituzten amu luze
batzu beren esku muturretan altxatuz. Uda guziz bezala.
Xori lerdenen hegada apainduak puskatu nahian. Guk
egiten ginuen bezala.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Ene hango azken udan, ikusi
nuen nola bota zuten plazako jauregi gorria.

21. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0095 Gero, oskorriak, hodei gorriztak, arrats gorriak, goiz gorriak eta bestek ere, eguraldi onaren edo txarraren adierazle dira euskal sineste herritar askok diotenez.

22. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0080 Sexuaren arabera, kolorea ezberdina edukitzen dute: arrak horiztak eta emeak gorriztak izaten dira.

23. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0186 Mami mehea, higrofanoa, gorrizta, hankaren oinean laranja kolorekoa, zapore mingotsekoa eta arbi usain ahulekoa.

24. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0186 Garrantzi praktikoa: Ez da jangarria, bai, ordea, susmagarria, kolore gorriztako Cortinarius guztien antzera.

24 emaitza

Datu-estatistikoak: