XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera liturgia p.l. zaloña 0048 (...) arantza beraren ondoa azpian eta kampanchoa aldamenean dituala, eta iñork ikusi nai duanean, arguiak piztu ta kortina bi, bata bestearen ondoren, jasota, beguiramenturik aundienarekin aguirian ipintzen dala.

2. 1940-1968 gipuzkera antzerkia j.a. arkotxa 0387 POXPOLIN - Asi gaitezen.
ESKALEAK - (Abesten asten dira)
Belen'go portalean
Arbola eder bi:
Bata laranja eta
Bestea madari.
Iriki zazu bada
Kurtiña eder ori,

(Txaboltxoak duan kurtiña zabaltzen dute)
Ikusi daigun bada
Gure Jesus ori.

3. 1940-1968 gipuzkera antzerkia arti seme 0336 Alde batean Abatearen ohea: okolazko tabloi batzuk, arraiak gordetzeko kaxa batzuren gainean. Erdian, eskribitzeko mahaia, landu gabeko harrizko koadrado bat. Lau aulki: kalabo-arbola puntak. Eztago egiazko dekoraziorik, bakarrik oihal beltzezko gortina batzuk.

4. 1940-1968 gipuzkera antzerkia arti seme 0336 Personak sartzeko eta ateratzeko, eztago aterik, gortina hoek altzatu beharko dira, eta azpitik pasatu. Gortinen gibelean, argi more edo gorri batek gurutz haundi baten irudia botako du iruditegiaren gainean.

5. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j.r. etxebarria 0080 (Tokia: Agirre jaunaren etxeko gela handi bat. Leihoak aurreko aldean, kortina luzeak dabezala. Morroi bat dabil, gelako gauzak bakoitza bere lekuan ipinten. Janari batzuk ipini ditu mahai gainean. Txilin-hotsa da ta morroia atera doa).

6. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j.r. etxebarria 0080 (Morroia, txapela hartu ta kanpora doa. Orduan Peru leihora doa ta zabaldu egiten dau ta gizon txiki bat sartzen da ta kortina ostean gelditu. Morroia barriro sartzen da).

7. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j.r. etxebarria 0080 Peru - Urten, Manu! (kortina osteko gizonak urtetan dau).

8. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. olarra 0114 GEORGES (leihoan, gortinak erdi irekiz) - Gaua. Karrika hutsak. Hormen kontra estuturik ibili beharko diat goiza arte. Gero... (Isilunea) Egia jakin nahi dun? Hemen harrapa nazaten etorri naun hona. Habitua jazten denean, azkena ikusten den aurpegiak asko balio din, luzaro gogoratzen bait da. Hirea izatea nahi ninan (VERONIQUE irrifarrea). Maizago egin behar huke irrifarre edertu egiten hau.

9. 1969-1990 euskara batua antzerkia arti teatro 0115 KONTESA - Txordon Pilota'ren desgraziak. Bera da gizon aproposa, bera! Belaun-eskubidearen tratua nere senarrarekin diskutitzera jauregira etorri zanean, berarekin ikustaldi bat izandu nuan. Gero kortinen atzetik biok esandako guztia entzun nuen, eta egia diot, bera da nere ametsetako gizon desiatua. Dontzella denpora komentuan igaro nuanean, horrelako gizon batekin gauero amets egiten nuan... Gero kondea tokatu zitzaidan, eta nere zoritxarra horrela asi zen.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0061 - Ez erabili berogailurik gortina aurrean edo mahai azpitan.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak jalgi hadi/2 0012 Gainera ez da nahikoa etxea erostea, bete egin behar da gero nolabait: oheak, armairuak, kortinak, sukaldeko tresnak....

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0041 Baietz, prest zeudela oholak eta teilak inguratzeko, baita paretak margotu eta leihoetan gortinak jartzeko ere.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0006 Ilargi izpia are distiratsuagoa egin zen eta Sophiek ohetik jaiki eta gortinak ixtea erabaki zuen.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0006 Gortinen parera iritsi zenean, zalantzan egon zen, makurtu eta haien azpitik atera nahi bait zuen bere burua, ordu magiko hartan mundua zer-nolakoa zen ikusi ahal izateko.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0006 Mundua ikusteko zuen irrika hain handia egin zitzaion ezin izan zuela atzera egin eta burua gortinen azpitik makurtuta leihotik begira jarri zen.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0015 Gortinak beti zabalik zeuden etxe hartan eta, leihoetan zehar, goitik behera geldiro erortzen ari ziren elur-maluta handiak nekuskien nik, galipota baino beltzagoa zen kanpoko espazioan.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0132 Guztiz zabaldu eta pixka batez geldi geratu zen gortina berde ilun lodiaren aurrean.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0154 Berdeak ziren gortinak, paretak bezalaxe.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0171 Ziur zegoen Kim hasiera-hasieratik zegoela mutil hura bera gidatzeko jarrita, baina, ausart agertu nahian, gortina apartatu zuen.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0027 Sirena baten soinua euri lanbroaren kortina hezea eta horiztatua urratuz, teilatuetan zehar irristatzen da.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. solbes 0105 Orduan landek eta soroek, lekuz elkar aldatuz, formak berriak osatzen zuten buruan, muina lehertuz, muinaren mamia zabaltzen zen kortina gisa nere begi eta buruaren artean, batpatean burua luze luze eginda autoestopista batekin hasi zen hizketan eta nekusanetik hizkuntza hotz batetan, eskua eman zion eta behatzez aldatu bestea nekatua eta denodatua baitzegoen.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. haranburu a. 0092 Egunen batetan, kortinak jarri genituen bezala, maitasuna eginen genuen.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. haranburu 0011 Aldi berean, logela ondotik, zeinaren atea karnazurizko gortina batek ixten bait zuen, gauzaleen zalapartak iratzarri zuen lagun baten ahots opakua entzun zen: Zer da ama?.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0007 Zure gurasoek eta guk lantzean behin gortinen ertzetik kaleruntz soegiten genuen eta, poliziek gu zein etxetan gorderik geunden asmatuez gero zer gertatuko zen pentsatuaz, urduri geratzen ginen zeuri begira.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0140 Bere aurrean banengo ikusiko luke, bai, sargento purtzil horrek... Baina, ondo pentsatuta, eskerrak gortinen atzean nagoen....

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0061 Terziopelo berdezko gortina luzeek betetzen zituzten gelaren lau hormak.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0073 Estali behar den alderdia zabala denean (kortinak, errezelak, CEL margokiak, super-medium delakoaren laguntzarekin, merkatuko margokiek baino hobeki estaltzen du.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0324 Hanka motza eta azpidun erraboil batez amaiturik, motza, 3-4 x 1-2 zm.zkoa, goiko aldean eta erraboilaren ertzean zuri edo hori-berdexka oso argi kolorekoa, txapela eta hanka lotzeko harizpiko kortina batez horniturik, hasieran zuri kolorekoa eta gero, esporen eraginaz, okre kolorekoa.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0360 Hanka luze eta mehea, batez besteko zinbela, oinharritik lotuak, zkoa, hasieran zuri kolorekoa, gero horixka eta txapelaren kolore berberekoa, kortinaren harizpiko arrasto zuri kolorez horniturik eta heltzean, esporen eraginaz, purpura-beltz kolorez tindaturik.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0007 Leiho zabal hareen aurretik gortinak egozan, oso ondo eskegita, erdialdekoek olatuen itxuraz, itsaso kolorekoak, eta haizeak mugitzen ebazanean itsasoa bera zala emoten eben, itsasoa, baina bertikala.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0007 Ertzetako gortinek, ostera, ez euken tolesturarik eta ondo adierazi ezin daitekean kolore batekoak ziran, ez ziran zuriak, grisak ere ez, ezta kolorebakoak ere, zelan azaldu hareen kolorea?.

32. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak azurm 0001 Gobernari autoritarioenak dira gehien gehien ahalegindu ohí diranak, euren basakeria himno ta intelektual-olesen kortina artean apaindu erazoteko.

33. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00059 AZTIA.- (Burua kortinen artean ageri eta antzerki ekintza moztuz) Barkatu baina ez da oso zientifikoa esatea, herensugeak bizi zirela.

34. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0025 Dontzeilak soineko miresgarri batekin sartzen dira ireki gortinak eta iratzarri egiten dute printzesa.

35. 1991> euskara batua ikasliburuak eguzki erregearekin 0008 Hiritarrak hornitzeko janariak produzitu eta saltzeaz gain Pariseko biztanleek bazituzten beste eginkizun batzu ere: zenbaitzuk ehungintzan iharduten zuten, ehunak egiten eta jantziak, gortinak eta alfonbrak lantzen; bestetzu ateak, leihoak eta eraikintzarako behar ziren erredizak, altzariak eta etxerako tresnak egiten zituzten arotzak edo zurbeltzariak ziren.

36. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. etxeberria 0094 Ezin zion gela iluneko gortina zaharkituari tira egin zirrikitu batetik argia sar zedin.

37. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0066 Sakon arnastu eta kea bota zuenean, laino trinko eta ilun bat zabaldu zen, itsumustuan gauaren gortinak jaitsi zirela zirudien.

38. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0016 Begira kortina horiei, itxita daude.

39. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0025 Kortinak itxita zeuden barrutik; haiek kontu handiz zabaldu eta logelara salto egin zuen.

40. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. legarreta 0025 Benedikt jaunaren pendulu erlojua, sukaldeko gure gortina berdea, gure auzokoak gargarak egiteko erabiltzen zuen ur botila, Brenner anderearen tertziopelo gorrizko besaulki zatia.

41. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. etxarri 0010 Aitatxo barrez hasi eta ez zuela kortinei buruz ezertxo ere gehiago entzun nahi esan zuen, bazuela besterik pentsatzeko.

42. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. etxarri 0010 Baina amatxorentzat kortinena izugarri inportantea zen eta ezin zuen haiei buruz mintzatu gabe egon.

43. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0022 Eta behin sukaldean, berriro neure onera etorri nintzen, hango gortina karratu eta leiho koxkako geranioek gure etxeko sukaldea gogorarazten baitzidaten.

44. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0046 Ima, Mertxe, Asun, Ana. Maite nuen ahuntz esnearen
bila joaitea. Zuekin. Ilunabarreko bide gorristaren
bazterrak gure solasetaz betez. Esne lodia pitzarretik
hurrupatzean, lur horail hartan sortu belarren usain on
guzi haietaz ginen asetzen. Betetzen. Mozkortzen.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Karrika huts kiskailduak.
Arratsaldeko bi ordutan. Kortina berde beheitituak.
Ilunabar gorrietan, berriz elgarretaratzen ginen bide
errautsu gorrantzak ametsez apaintzeko.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Arto landa haren erdian
gordeak, gure lehen zigarreta elkarri pasatuz erre
ginuena. Orhoitzen zaizte ote? Bestetan behi gorrien
aintzinean egiten ginituen lasterrak, atzenduak? Zuetaz
argazki ttipi bat baizik etzaut gelditzen. Horitua.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Ibero haundia badoa
mantsoki. Uda hartan, zikoinek jauregi zahar utziaren
kaskoan, beti bezala, prestatua zaukaten beren ohantze
haundia. Haurrek, karrasika junparazi zituzten amu luze
batzu beren esku muturretan altxatuz. Uda guziz bezala.
Xori lerdenen hegada apainduak puskatu nahian. Guk
egiten ginuen bezala.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Ene hango azken udan, ikusi
nuen nola bota zuten plazako jauregi gorria.

45. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00017 Dutxa zahar, herdoilduak zorrotada bat kortinaren aurka jaurti zuen

46. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0108 sukaldean, ez zegoen leihoa estaltzeko jarritako kortina loredunak; gauero musua ematera behartuta nengoenez, begiak itxita, esku artean hartzen nuen jesusenbihotz labainkorra; argizariaren usaina, mantela eta serbiletak lisatu eta gero, gela ilunean geratzen zena; aitak behin egindako telefono deia, eta nire amaren kolore biziak.

47. 1991> euskara batua literatur prosa batx zeru 0042 Leku gehiena bertan egindako konpartimenduek hartzen zuten komuna edo kafe salatxoa bezalako konpartimendu bistakoak, edo konpartimendu gordeak, plastiko lodiko gortinekin hesituak eta hortik aurrera zortzi bat eserleku baizik ez zeuden.

48. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0051 Pasabidearen ertzeko barandaren gainean zankalatraba jarri eta gorputza luzatu nuen gortinak bai baina estalkirik ez zuten ate-leihoetaraino, eta barrura begiratzen saiatu nintzen gortinek elkarrekin egiten zuten zirrikututik.

49. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0139 Perkalezko gortinez babesturik ohea zegoen txokora joan zen ama; Andrei, mahai alboan eserita, luzaro egon zen haren otoitz eta zinkurinen murmurio epela entzuten.

50. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0077 Ez zuen zorionaz gozatzeko betarik izan; buruan kolpe lehor bat sentitu eta bere begien aurrean gortina ilun eta beltza itxi bait zen.

51. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0176 Carolek gortinak beheititu zituen, gero, airean egindako jauzi baten ondoan, ohatze gainean erori zen, zangoak goiti mugituz.

52. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0110 Bera berriz, harri labainduz egindako buruko batean bezala zubiko begian bermaturik, eskaintzen zitzaion ikuskizunari begira zegoen, izpiritu bat baino urrunagoko bihurtzen zuen karezko kortinaren atzetik.

53. 1991> euskara batua literatur prosa m. garikano 0021 Itsasgizon batek Admiral Benbow-n ostatu hartzen zuenean noizean behin kostaldeko bidetik Bristolera zihoazenen batzuek egin ohi zuten bezala, ateko gortina artetik zelatan egoten zen salara sartu baino lehen; eta horrelakoren bat aurrean baldin bazuen, itzala bera bezain ixilik geratzen zen.

54. 1991> euskara batua literatur prosa x. olarra 0099 Kalte egiten badie, kortina ixten dute.

55. 1991> euskara batua literatur prosa x. olarra 0099 Kortina bota dute Lennox kasuan, adiskide.

56. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0092 Gorputza tente jarri zuen, bere aldaken mugimendu bakoitza sentituz; gortinaren atzetik desagertu zen.

57. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0061 Itzali, bada, aretoan dauden argi guztiak, zabaldu gortinak... eta beha iezaiozue ilargiaren ispiluari, non hemendik gutxira zeruko aingeruak dantzan ikusi ahal izango dituzuen, zerua eta lurra bat eginik, musika eta paisaia.

58. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0061 Itzali zituzten argiak, pianoaren inguruan zeuden kandelenak izan ezik, bildu gortinak, eta areto zabala beste espazio zabalago hartara jaio zen, non neurtezina egiazko neurri bihurtzen den, mugaezina egiazko muga.

59. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. de miguel 0193 Ertza leuna da, baina errezel edo gortinak utzitako kondarrak ditu zintzilik.

60. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. de miguel 0193 Alea gaztea denean, ireki baino lehen, gortina zuria ikus daiteke.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. de miguel 0193 Gortina honek txapela eta hanka lotzen ditu, baina gero hautsi egiten da eta haren zati edo kondar batzuk zintzilik gelditzen dira ertzean, eta alde honetan kolore beltza ikus daiteke, espora beltzak erortzean bertan gelditzen baitira.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 0046 Aulkiak hautsi, gortinak urratu, oihalari su emateko saioak.

62 emaitza

Datu-estatistikoak: