XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa jesusen 0047 ¡Amaika negar mingots, amaika inkesa edo zizpuru larri egin ebezan gau-egun aetan senar-emazteak!.

2. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak a. urrutia 0146 Gure etxealbokuak, be, esantzerrki berorixe entzuten eben, eta zenbatek Paris'en, amaikak ludijan.

3. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0005 Tomax baño len zenbat izan nituen atzetik! Neronek ezagutzen ditudan amaika nexkatx badaude sukalde bazterretik atera gabe mutilIak begiratzen ez diotelako; nik beintzat ez nuen orrelako estuasunik izan,egunero bat edo beste banuen! mutillak... puf! nai aña, ostikoka ... (Beatzakin zenbatuaz) Josetxo, Juanito, Pako, Iñaki, Pello, Benjamin... Moexto, Anastasio, Goiko-errota'ko Patxi, Joxe, Sabin, Mikel... Zubiaurreko Joxe Mari, Mendizabal'eneko Anton... Urbaneta'ko Federiko... Jon indianua (Bat batean) o! au zarra zan, nere aitona izan zitekiena, izketan ere etzekien, Arjentina'ko gariyak gora, Arjentina'ko beyak bera, besterik etzuan asmatzen (Alai oroituaz) besteak......

4. 1900-1939 gipuzkera antzerkia garit 0016 JOXEPA: ¡Zer diozu!... ¡Kalipornia'ra! Aitaren ta Semiaren...! ¡alajaña! ¿Ze uste dute oyek? ¿Ara juan da beriala aberastuko dirala?... ¡Ai, ai, ai!... Amaika kirten bost pare t'erdi.

5. 1900-1939 gipuzkera antzerkia garit 0025 APAIZA: ¡Alajaña! (jostallu) ¡Iziartxo!... Ori zuretzat ospagarri da! Amaika neska gazte badira (ta sartxoak ere bai) zeiñekin ezkondu ez dutenak.

6. 1900-1939 gipuzkera antzerkia garit 0025 IZIARTXO: Ba... amaika oyetatik batengana dijuala Gorgonio.

7. 1900-1939 gipuzkera antzerkia garit 0051 ¡Amaika makillada artu ditut orrek emanda atzaparretan!.

8. 1900-1939 gipuzkera antzerkia j. karraskedo 0010 Gorgo. - Ba'dira, ba, kalean, arranopola!, esku-leundutako amaika baserritar.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ees 1927 0049 Badira amaika euskaldun euren mintzo ederra aztu dutenak, edo ez dakitenak, eta ez-jakite orretan atsegintzen direnak; eta ¿atsegin orretatik ergelaren ezpaiñetako adurr-jariora, zerr tarrte dago, irakurrlea?.

10. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa m. oiartzabal 0008 Deunak (santuak) beren gogoak gaizkatzeko amaika neke, min, oñaze ta garbai eraman zuten, baña bizitz au amaitu zan, ta gogoa salbaturik, orain beti-betiko zorionekoak dira.

11. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ir ykbiz 0524 Itzuli ziran beraz il-obitik eta guzi ori yakinarazi zieten amaikai ta gañerako guziai.

12. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa manzi 0054 Egunaren buruan zenbat aldiz Andre Mariarengana biotza jasotzen ote zuan! Lanean ari zan mai gañean, Andra Mariaren iduritxo bat zun: amaika aldiz ikusi zuten maitasunez, eztiki, ari begira.

13. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa manzi 0096 Amaika aldiz ideki zitun, eta ordun ideki zitun azkeneko... Urrengo goizean, berari idekiko zizkioten aingeruak, betikotasun zorioneko ateak.

14. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak lab 0253 Arrezkero GWALARNek iru-ilebetez beingo emanaldiaz gañera, amaika lan bretoieraz argitarazi ditu: erti-liburu, ikaskintza idazti, beste edozein motako elerti-lanak dirala.

15. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak a mendib 0139 Amaika adizki bildu al izan ditut.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1933 00006 Amaika eroitzapen zar astindu zizkidaten ene baitan. Mixioak euskeraz ¿nola ordea? Ez baita atzo goizekoa. Gabero, gabero, alajaña, zazpi-zazpitan eleizaratuz gero, Jainkoa'ren itza gure elez entzun... Eta, beti, zaarrez zitzaidan iduri oroimena.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak kk 0001 ¡Gixajuak! Gaitz-egite orregaitik espetxera juan ixan biar ba'genduk, oraingo amaika ta amaika presilijuan uztelduta gayenguazan.

18. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak kk 0001 Ordutik ona, baña, or ibilli dira, batak au esan, bestiak ori erantzun, eztabaida gazbakuan, eta bitartian ¡amaika erijotza bidebako egin dabe doixtarrok itxasoetan! euron itxaspekoetaz ta euron miñakaz.

19. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak a. arzelus 0001 Gaur bi illabete ¡ta lau egun!, arratsaldeko bosteterdiak seiak aldera gure idazkolara eldu, ta gobernadorearen aginduz etxea siluz itxi bear zigutela esan zidaten ezkero, amaika aldiz entzuna naiz: ¡Asteartean irrtengo emen da berriro!.

20. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak a. arzelus 0001 Gure maiteak estuasunik larrienetan zebiltzala jakiñik, gure ezin ezer egiñak amaika bider samindu gaitu.

21. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 ¿Kastaz? Auskalo nungoak: Amaika alderditakoak mantentzen dizkik, erri xar onen errapeak eta.

22. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1933 0001 Amaika aldiz ikusi dituzu, zure seme, billobak, negarrez euskeraz egin eta jo egiten zituztelako....

23. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Gai onetzaz amiaka aldiz itzegin diñagu.

24. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak a. arozena 0001 Mendizaletasunak amaika onura ekarri oi ditu.

25. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00001 Azken ogei urte auetan amaika euskal lan utzi dizkigu,Jaungoiko-zale Argia Yakintza ta beste aldizkingi ta egunkarrietan erraz ditu argitaratuak.

26. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak jel 1907 00206 ?Amaika eretxi badago j ta y, s ta z daren ganian!

27. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1931 0001 Amaika ollo eraman zizkaten pixti zarpatsu ayek.

28. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak gipuzkoarra 1910 0001 Amaika orrelako gizonen arrokeriak irabazi du.

29. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Amaika aldiz Galatas orrek sarrtu baizik ez zuala, iñongo tokietara joaten zitzaion pelota.

30. 1940-1968 bizkaiera poesia olerti 1968 0069 Anai artean ikusi eziña,
dirua dala bitarte
amaika aldiz ikus dot, baña
ortik bizi naz aparte
.

31. 1940-1968 bizkaiera poesia olerti 1968 0070 Amaika izerdi, amaika neke
iruntsi izan dozuna,
lagun zintzotzat ama zeunkala
zeru goietan dagona
.

32. 1940-1968 bizkaiera poesia olerti 1968 0070 Nere ustean amaika aldiz
batuko al gara olanik
gure aitaren gorputzak bai dau
ondiño osasun beterik
.

33. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa sm zirik 0056 Eibar'en be, gutxiago ez izatearren edo, amaika ba-dira kaleko bautizu ori artutakoak.

34. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak c. jemein 0025 Ordutik ona amaika lan egin dabe, bakotxa bere aldetik.

35. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg 0243 ¡Oneik lakoak amaika samin garratz iruntzi-azoten dautse gizakume zintzoai!.

36. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak aranzazu 1964 0316 Amaika txalo entzun zituzten eurak.

37. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak aginaga 0006 Alta ba, antisemitizgoaren kritika amaika bider egina izanki, jarraiki behar duguia holako gauza bati oldartuz, hango utsak behin eta berriz salatuz, azkenik gabeko Affaire Dreyfus batetan murgilduz?.

38. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0067 Hunek galdatu zion: Jo duk bederen jokia? - Chirritak errepusta: Hameka desafio egin ziozkaiat, bainan jotzerat ez nauk atrebitu!.

39. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Bein baño geiagotan, oitura zarren aldaketak leñuaren bizitza ez ezik amaikaren buru-naste sortu izan dute!

40. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Amaika korapillo azkatu ta ainbat koska berdindu bear izaten dituzte mixioetako katolikoak oetako sozial lantegiak sortu ta iraunerazteko.

41. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zubk 00001 Baña, au lana! Diñogunez, eguzki urtea, urtea ta sei ordu ingurukoa da, baña sei ordu oneik be eztira osoak, amaika minuto laburragoak dira: eta urteko amaika minuto oneik, ibilli ta ibilli, egunak dagiez.

42. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zubk 00001 Amaika minuto oneik laureun urtean iru egun egiten dabez, eta Aita Santu onek agindu eban eun urtetik eun urtera bisiesto egunik ez geituteko, baña bai lareun urtetik laureunera.

43. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... azkatasuna 1947 00001 Arrezkero bi adiskide oien artean amaika idazki joan dira batagandik besteagana, ta beti euskeraz, euskera obexeago edo tarxeagoan alik onenean baña BETI euskeraz.

44. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.a. bastarretxea 00001 Gizadiari amaika kalte egindako gizona dogu Sartre eta alan ta guztiz be gure egunetako kultura maixutzat jarri dabe.

45. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bidez 1967 00001 - Amaika aldiz ibilli gara txalupa bardiñean zure aitona zana ta ni.

46. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. arozena 00001 Oraintxe oraintxe beintzat emengo kale barrena ibilli bearrak amaika istillu ditu lagun!

47. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... euzko deya 1959 00001 Sortu zan amaika esanbear igaz gizonak eginiko lenengo illargia lurretik abiatuta eguratseruntz joan zanean.

48. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... euzko deya 1959 00001 Urteen buruan izan dituzte amaika asarre Getari eta Zarautz'ko semeak baino gaur asarrerik ez dago: joan ziran egunen zakonean ainetatu ziran.

49. 1969-1990 bizkaiera poesia egia ta maitasuna 0125 Larrea, zer daukazu?
Zeure izatian
amaika istori da
zure orma tartian;
etzara lotan egon
frutua emotian,
bi milla ta zortzireun
gizaldi batian.
.

50. 1969-1990 bizkaiera poesia egia ta maitasuna 0125 Munduan ezautu dau
amaika kartzela,
egia diñonari
zigorkada itzela;
Kristok agindu eban
maite gaitezala,
zabaldu agindu au
usoak bezela
.

51. 1969-1990 bizkaiera poesia s. muniategi 0135 Olerkari gozo eta samur bezin idazle ona: amaika eleberri, antzerki eta gaiñontzeko idazlan gogoangarrien egillea.

52. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0161 Baiturea egin zanetik amaika nekaldi ta naigabe jasan ebazan Intxalde'ko nagusiak.

53. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak g. urrutia 0060 Amaika bider entzun eta irakurri dogu Horati ertilari ospetsuaren arau auxe.

54. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak g. urrutia 0060 Amaika bider euskal eta erdel-idazleak euren aburuak gizon aren magalpean jarri ta bere ixenaz indartuteko, goiko neurtitzok idatzi dabez.

55. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak in: enbeita, k.: gure urretxindorra. enbeita'tar kepa'ren bertso-lanak osorik 0017 Omenaldiak
Igaro gizaldi-erdiari aurrez aurre begiratu ezkero, ba-dogu bertsolari bat amaika biotzi zirkin eragiña.

56. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. zubikarai 0011 Guda laburtzeaz, milloika bizirik atera, erritarrak eta militarrak amaika oiñazetatik aldenduak izango ziran.

57. 1969-1990 euskara batua bertsoak maiatz 1989 0015 Geroztik, behintzat, inguruetan
ba da hamaika espantu
.

58. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. igea 0138 Garraiabide garrantzitsu honek, antzinean, hamaika buru-hauste eman zizkien Bilboko hiriari eta bertako biztanleei.

59. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak f. rodriguez 0046 Betiko heziketa-mota kolokan zegoen eta praktika-munduan hamaika experientzia berri sortzen ari zen.

60. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/oho 0161 Hamaika tratanterekin arituta gero aurkitu du bere gustokoa.

61. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/6 0059 Hona hemen euskal letretako langile bizkor bat: Txillardegi: Gure aldizkarietan hamaika artikulu idatzi ohi du.

62. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0003 - Oso bapo bizi izan den hamaika asto ezagutu diat nik.

63. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. irazabalbeitia 0073 Proust-en legea hamaika esperimentu eginez guztiz frogatua utzi zuen.

64. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/5 0269 Horrela, Seine edo Rhône sakonaldean hamaika sedimentu sendo utzi zuen itsasoak.

65. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0124 Hamaika gizaseme ari da haizearen energiaz baliatzeko tresnak, aerosorgailuak diseinatzen eta horien martxa aztertzen.

66. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.c. alonso 0023 Kristo zen eta gure hiritar nagusien salaketaz, Pilatok gurutziltzatu zuenean, maitatu zutenek berdin jarraitu zuten zeren hiru egun beranduago agertu bait zitzaien, Jainkozko profetek iragarrita zuten bezala eta beste hamaika mirakuluak.

67. 1969-1990 euskara batua ikerketak txill 0328 4.8.1.2. El imposible vencidoan datozen argibideek, eta are gehiago paradigmek, akats nabarmen bat daukate; egilearen teorien adibide hertsiak diren aldetik, artifizialak izan daitezke agian; eta, horrez gain, hamaika azentu irregulartasun eta hutsune erantsi behar da.

68. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. elordui 0018 Hamaika izar disdiratsu zegoen gau ilunean sakabanaturik eta ortzearen haunditasunean irudi miragarriak egiten zituzten.

69. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. arana 0061 Beraiek ez dira konturatzen, baina hamaika aldiz esaten dizute gauza bera.

70. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0054 Hamaika gauza bururatzen zaio.

71. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura gabai/8 0015 - Donostiarantz abiatu baitira hamaika nudotako abiaduraz... Lasai kapitaina, itxuraketa besterik ez zen.

72. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0084 Zeta profesorea bafaka *bafaka: puzka hasi zen, hamaika imentzio egin zituen, baina begietan ezagun zuen ez zela bera inorekin ostikoka hasteko gai.

73. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0059 - Hamaika nigar samin egiten ikusiko diagu!.

74. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0060 Maindire tartean gorde eta amak hamaika aldiz deitu behar izaten dio.

75. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. mendizabal 0015 Hamaika morroi, esklabu eta zerbitzari ere joan ohi zen atzetik oihanean zehar egiten zituzten ibilaldietan.

76. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0050 Mahaian txantxetarako gogorik inork ez zuenez, ez nintzen ausartu afaltzeko argia itzaltzeko eskatzen, eta plomoak erreko ote ziren zain egon nintzen, batzutan gertatzen bait da hau, eta kasu horretan hamaika jendek gustora asko hartuko zukeen nire linterna, eta afal ondoren aitatxorekin jaitsiko nintzatekeen bodegara plomoak jartzeko argi egitera.

77. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arrieta 0024 Hamaika negar eta malko isuri zen egun haietan euskal etxeetako atarietan senideek elkarri agur egitean; eta, ziur aski, sekulako haietako gehienak ez bait ziren itzuliko.

78. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0040 - Guk ere hamaika eraso sufritu behar izaten dugu.

79. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0018 Kubako abenturak ere ez ziren makalak: Patxik garbi-garbi imajina zitzakeen aititek azalduriko etxe zuri haiek, etorbide zabal eta argitsuak, palmondoz jositako hondartzak, gizonen eskutik jaten zuten marrazo beldurgarriak, uhain berde eta gardenetatik sortzen omen zen doinu liluragarria, gizon beltz erraldoiak esku batez hamaika lagun jasotzen zituztenak, eta beste asko.

80. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/3 0014 Baina, alferrik; izugarrizko enbidia sentitzen zuten barnean... Nork ez zuen guztia emango, halako azal beltz hura edukitzeagatik? Hamaika borroka eta enbata eta haize artean zaildu eta beztutakoa.

81. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/3 0082 Erresuma hura alderik alde begiratu zuen hamaika jendek. Alferrik ordea.

82. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1989 0016 Eguberrietan ez ote gara ibiliko txinar zoroarena egiten? Gizartearen eguberriak ez dira Jainkoaren Eguberri salbatzaileak; hamaika bitxikeriaz beteriko eguberriak ditugu geure inguruan.

83. 1969-1990 euskara batua poesia a. arana 0017 Idazteko, boligrafua hamaika era ezberdinez
mugitzen dakien gaztea nauzu,
ez nauzu lagunurkoa gorrotoz begiratzen duen
bizitza txokoren batean gau ilunen batean
lagatako pasota,

84. 1969-1990 euskara batua poesia a. arana 0017 Gaueko iluntasunak batera batere ez eta
apur bat izutzen duena,
bere ipuin, nobela eta erditzeetan hamaika
egoera ezberdin idatzi dituena naiz,

85. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. casenave 0050 Eta bart arratsean, Anarekin despeditu eta ohizko hamaiketan betiko tabernan esanez gero, bere pisora abiatu delarik, luzaz egona da ibilka, alkolaren sarean ahantzia, kalez kale.

86. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. intxausti 0015 Artxidukearen urruti-mina Giotto, Brunelleschi, Savonarola, Machiavelli... eta hamaika gehiago topa zitzazkean gure gizonak Florentzia-ko kaleetan, edozein ilun-bistetan istoria zaharretik iges eginda.

87. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 0050 Katedral eder
eta gorena,
hamaika bider zanpatua,
milaka hixtorioren
gordailu,
errege batek eta bestek
bortxatua,
hamalau lotsagarrikeriaren
lekuko;
druida jakintsuen
fruitu birsortua,
tenplario eta
bihotz oneko gizonen
kutxa gordea,
misterio sekretua;
Napoleon eroaren
oinazpian laidotua
.

88. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. legasse 0006 Hamaika ikerketa egin arren, ez da haren egilearen aztarnik agiri.

89. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0066 Hamaika bider ikusi nituen eta haietxen jateko gogoz gelditu!.

90. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0016 Behin eta berriz nota faltso batekin insistitzen duen hots metalikoa, kanpai musika arritmikoa, espiral sonoro batetan errepikatzen delako seinale edo konstatazio bakar bezala agertzen da: Hamaika hots metaliko galduek, kariloi musika hamaika aldiz errepetitzen dela adierazten dute.

91. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0027 Hamaika gizakastak jotzen zuen haruntz, fantesiarik zoroenez burua koloka eta jariozko ideia erraz eta deskabalak zeriela.

92. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0010 Pena motel bat, ordea, hamaika negu gorritan hamaika hanemenkari izoztuta ikusi izanak moteldutako pena.

93. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0010 Hamaika saio egin dut honetan, eta hamaika aldiz, jada isekakorra iruditzen zitzaidan irrifar laso hura izan da nire hutsegitearen ordaina.

94. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0046 Asanbladaren ohiturarekin ez hausteko nire izena emango dut lehenbizi: ni hamaika bidai egin duen Guilliver naiz.

95. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0251 Ez nekien, eiki, oinazeak badituela hamaika laberinto arraro, beraietan barrena oraindik luzaroan ibiltzera behartuko nindutenak.

96. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0370 Hamaika goiz Villa Adrianan; ezin konta-ahala arratsalde Olympeiona inguratzen duten kafetegi txikietan; harat-hunat etengabea greziar itsasoetan barrena; Asia Txikiko bideetan zehar.

97. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0193 Eta hamaika ikusleren begiratuak bertsolariaren gorputzean gurutzatu ziren.

98. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0065 Dena dela, argi zegok, gazte gose ausartak izan ere eta, hamaika beltz jende motorraren beroari itsatsita pasea dugula gure denboran kotxe ziztrinetan.

99. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0091 - Heldu ttuk! Txistua jotzeko eta beste hamaika soinu ere imitatzeko abildade aparta izaki, bat bazuen bere-berea: (...).

100. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0113 Ahantzi egiten dute, hizkuntzak, kulturak, gizarteak eta gainontzeko hamaika errealidade kontuan eduki behar direla.

101. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lantziri 0047 Horrengatik, 1828-an, Strasburgoko Eskola Normalaren iduriko beste zenbait ikastegi ireki zituzten eta urrengo urtean beste hameka altxatu.

102. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0152 Egileak? Hamaika Barrutia eta Sor Luisa anonimo...

103. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lasa 0128 Cortazar-en idazlan luzean zehar, hamaika horrelako iduri atxeman ahal dezakegu.

104. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. garmendia 0033 Bainan esnatzen ari diren nazioak hamaika arazo ekonomiko, politiko eta soziali aurpegi eman beharrean aurkitu dira.

105. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. garmendia 0046 Hazten zihoan nazionalismoak ez zion Europari bide komenigarririk eskaintzen: etxean gauzak gaizki eta ezin ba kanpoan hamaika gatazka neketsutan sartu....

106. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0067 Teoria honek harrez geroko urteotan ezagutu dituen goitibeheitiak (oraindik hamaika aldiz haietara itzuli beharko dugu) politikazko gorabeherek kondizionatuta egon dira: fronte antifaxista bateratuak, gudu hotzak eta desestalinizazioak.

107. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak pio baroja 0100 Gaur ezin naiteke honen lerro gutxitan liburu osoa aztertzen has, alde batetik aberatsegia delako eta bestetik hamaika xehetasun eder beregan dituelako.

108. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. saez 0116 Hamaika arrazoiengatik gaurko eta hemengo gizartean garrantzi berezia du, delinkuentzia edo / eta gazteen moldagabeziari dagokionez, heziera espezialaren arazoak.

109. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sagardoa 0196 Hamaika bider ikusten ziren, jo-ta-ke, sagardotegietan, honelako tresnaz lanean.

110. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0109 Hamaika aldiz eroria zen lehen ere Sinu ibaira; baina iguanek bista bereziki ona bait dute, krokodilo erraldoi baten arrastoa sumatu zuen Sinuk errekan, perikospiozko begi atera haiek bakarrik agerian zituela.

111. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. setien 0148 Bi moko molde hauen tartekorik bada hamaika, nor-nola mamutxez ala bihiz baliatzen denaren arabera.

112. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararen liburu zuria 0007 Eusko Ikaskuntza eta R.I.E.V. Elkarteko taldekidea Gizonari eta euskal gizarteari buruzko hamaika lanen sortzailea.

113. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0198 Itziar - Bai amaika mutil galtzen dira antxe....

114. 1969-1990 gipuzkera bertsoak a. mauro 0161 Euzko gazte naizela
jakin ezkeroztik,
Amaika sortu zaizkit
nik ez dakit nundik.

115. 1969-1990 gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0051 Mutikuak e zion
maitasun sakona,
aundigua txakurrak
berari ziona;
umea goizean lo
egiten zan ona,
txakurra amaika aldiz
jaiki-zai egona.

116. 1969-1990 gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0106 Zeure denboran amaika bertso
zoragarrizko egiña,
zuri entzuten egotea zan
guretzat poz, atsegiña;
baiña egun batez sortu zitzaizun
geiago kanta eziña,
naiago nuke beste ezer baiño
berriz asiko baziña.

117. 1969-1990 gipuzkera bertsoak a. zavala 0264 Diruak jartzen digu
amaika jaleo,
danak esaten degu:
Ai asko balego!;
zuzendutzen zalla da
okertu ezkero,
orrek agiñduko du
oraiñ eta gero,
bide ortatik ez det
gauz onik espero.

118. 1969-1990 gipuzkera poesia b. albizu 0245 Amaika jun ta etorri
egin nituen
neska gaztea nintzala.

119. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. alkain 0011 Ura gure poza! Zorion ederrik izan genduan amaika lekutatik.

120. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i.m. atxukarro 0218 Amaika mokaru goxo janaz, bizi izandu ziran senar emazte aiek.

121. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño txankan 0242 Beste batzuak burua jasotzeko, amaika eriotz umil izan dituk Euskalerrian; gure sukaldeetan amaika negar ixil ere bai. Oiek ez dizkik iñork aintzakotz artzen; oien izenik ez dik iñork paperetan jarri; oien guraso, umezurtz edo alarguneiri iñork etziek egunerokorik eskeñi; unibersidadean ikasteko, iñoren laguntzarik ez ditek izan.

122. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño txankan 0242 Amaika olakoren odolarekin bustiak zeudek, onuzkero, Euskalerriko uri, mendi ta itxasoak.

123. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño txori 0023 Amaika bider inguruko baserritarrak egiten ziteken guardi.

124. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño mlanak 0042 Amaika begiratu egiten zizkion argazkiari.

125. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño mlanak 0202 - Baiña, diotenez, amaika negar egiten omen dik ixillean.

126. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak umandi 0029 Bere arerioek, gizonen arteko guda, liskar eta burrukak astantzeko gai izan eztala diñote yardukitzeko; baña ortan eztago kristautasunarentzat errurik; Ludi ontan ori, gizonaren giriñaengatik, eziña dalako, ta gizona bizi dan bitartean, amaika zioengatik, beti pake ta anaitasuna apurtzeko bideak sortzen diralako, gizon aurreratuenen artean ere, ta ori gizadiaren muñean dagoen zoritxarra dala ezin ukatu.

127. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak zeleta 0085 Ondamendi au eragotzi edo ebitatzeko, Arana-Goiri sendo ta gogotsu jarri zan, eta guda edo eginketa gogorrean ibili zan, amaika urtetan, bere osasuna ta diruak galduaz.

128. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak zeleta 0085 Alaz guztiz ere, ordea, Sabin etzan aspertzen bere eginkizunean, gogotsu jarraituaz bere ekiñari; eta ala, amaika urtetan Bizkaia`ri egin zion itxarkun eragiña, arrigarria izan zan.

129. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak berron 0189 Amaika ezbearretan erori ere bai noski... izkera izkuntzatzeko legeak ezarri naiean edo... kultura-gai berriak erabilli naiean... edo fede-esanak eraberritu (ukatu ez noski) naiean.

130. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. oñatibia 0024 Bera izan zen Amerika`runtz abiatutako lendabizitakoa; gero, amaika joan ziran eta aiekin batera, Yon beste nere anaia.

131. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak onaind 0116 Ta amaika itzaldi eder egina genduan, erririk erri, Bizkaia`n, Gipuzkoa`n eta Nabarra`n.

132. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak d. garmendia 0086 Amaika lan eder argitaratu zigun orduko illerokoetan.

133. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0075 Bai metalgintza, bai burni-labe aundi, baita amaika motako lantegi, eundegi ta abar.

134. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0096 Esaterako, barneko poztasun eta alaitasuna amaika eratara adieraz daiteke.

135. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak vill 0266 Kontakizun au ere amaika zertzelada tipi eta konkretuz bete betea dago.

136. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0072 Amaika lurralde zabal galdu dugu euskotarrok mendeak-zear!.

137. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl i 0518 Ameika ipui zar, sorgiñedesti, iturrietako lamin eta gertaera bildurgarri ialki izan da gure baserri zaarretako suete kuttunetan, artazuritzetan, galdorraparitan, gauerdiko goru lanetako atso bilkuretan argizari gar motel oien erraiñuetara, itzal utsalak dantzan bildurgarri zebiltzateno inguru guztian! Oraintsuagoko, arroriobeltzaren argia, ketsua, keartsua, usai txarrekoa, burukomin sorgarria eta guztiz zikiña bai zan, indarrargi garbia asmatzearekin itzungi ziran besteok oro.

138. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia j. pochelu 0240 Asmazazue astiri batez elgarretaratuak hameka emazte ontsa ikasiak, hiru xerri hiltzale emazte, markisa batzu, zerga pagarazalesa bat, bi basa dukesa.

139. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak pelota 0044 Amaika aldiz alkarren aurka
jokatutako lagunak,
pelota baitu bere maitea
aspalditik euskaldunak.

140. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak x. amuriza 0215 19) Gaztelu Tolosatik
mendiko bidera
isileko hamaika
ETAko bilera.

141. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak x. amuriza 0356 3) Esan nian txorizo
edota lukainka
badela zuen goiko
mailan hamaika.

142. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Juzgaduz ezkondu gabea elizaz ezkontzea debekatua badago ere Frantziako legeetan, hamaika ezkontza egina da Pierre Lartzabal Zokoako elizan, bikoteei Euskadirentzat gudari asko ekartzeko aginduz.

143. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Bateginik kanpainan hamaika jaialdi galant

144. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Bitartean, bidaiak, ospakizun ofizial ikaragarriak eta gure kulturarekin zerikusirik ez duten hamaika ekitaldi antolatzen dira, milioi mordo bat gastatuz.

145. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1977 0001 Yurretako herriak, bere autonomia galdurik, 51 urte hauetan hamaika joanetorri eta ahalegin egin du bere nortasun galdua berriro eskuratzeko.

146. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1977 0001 - Beste puntu interesgarri bat hau izan zen: Gaurregun Euskal Herrian hamaika aldiz hechos consumados delako esalditxo hori entzun izan dugu.

147. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1977 0001 Hamaika txalo entzun zuten.

148. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Hamaika ume ikusi dugu, gauza gogorrik eztarrian sar eta arnasa hartu ezinik.

149. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak f. larrea 0001 Hamaika proba egin dira, ehun aldiz nahastu zen meatza ikatzarekin, baina inoiz ez zen hortik burdinik atera.

150. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak i. antiguedad 0001 Hamaika entzuteko gara honez gero!!!.

151. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. euskitze 0002 Lurrak dituen arrazoi sendoz osaturikan zentzuna Euskal Herrian hamaika aldiz gustora asko entzuna.

152. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1988 0001 Azkoitiarra jaiotzez, hamaika aldiz aldatu behar izan du bizitokia bere bizitzako gorabeherak direla eta.

153. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1988 0001 Bai harreman horien barnetik Barrua, bai kanpotik hamaika oztopo Eragozpena, zailtasuna eta traba jarriko dizute, harreman horiek behar den moduan osa ez daitezen.

154. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0001 Estatutoa BIHAR, Iruñean, Herri Batasunak deituta, Estatuto Nazional berri baten oinarriak sustatzeko irekiko duen prozesua zabalduko da, inguru politiko, sozial eta kulturaleko hamaika lagun bilduz.

155. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1982 0001 Milaka etsitaldi jasan behar izan ditugu euskara jakite hutsez beraren irakaskuntzan konprometituak ibili garenok, hamaika aldiz aspertu eta erre ditugu ikasleak, mila bider toki faltan, dirurik gabe (ikasleak ahal zen gutxiena ordainduz, irakasleok ia kobratu gabe...), metodorik gabe, programaketarik gabe, e.a., e.a., e.a.

156. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.r. zabala 0001 Hori dela eta hamaika artikulu eta entseiu argitaratzen ari dira.

157. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1969 0001 Peri ikusgarriak, ganadu bikaiñak, ikullu egokiak, lurgintzako makiña berriak eta onelako amaika gauza erakutsi zizkiguten Santander-alde ortan.

158. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. zapirain 0001 Ikastola demokrazi zabal baten barruan moldatu nai izan zuen, iñongo goitik beerako aginpiderik gabe, amaika ezi-lan egin zitun naiz guraso naiz andereñoekin.

159. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. gaztañaga 0001 Amaika bertsolari agertu ziran illeta-elizkizunean bana abestuz, agur egitera: Igarzabal, Lazkano, Lizaso txapelduna, Larrañaga, Narbaiza, Lazkao Txiki, Murua, Bitor Agirre, Iraola...

160. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. gostin 0001 Dena den, duela bi urte naparrak emandako jipoiaren errepikapena gertatzeko egon badaude hamaika arazo.

161. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1972 0001 Gu, egia aitor dezagun, hamaika gauza ikasi izan dugu bere kronika haien bidez; bere euskera mamitsuaren bidez.

162. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. elustondo 0001 Frantzian, komunista eta sozialisten artean amaika eztabaida izan da, Europa medio dela.

163. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. ugalde 0001 Sarritan, denbora pasa, asmakizunen mamia ulertu ezinik amaika jolas eta solas egin izan dugu.

164. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1974 0001 Gure Euskalerriko mendi ederrak, amaika bider ikusi izan dugu Joakin adiskidea, igotzen; baita, Itxas-Mendi Elkarteak ohitura duen bezela, ume koskorrekin mendirutz abiatzen ere.

165. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. etxeberria 0001 Amaika modutako idazlanak egin ditzakegu, egite soilez.

166. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... aizu! 1988 0001 Bere kontuak hamaika izan dira, ahoz aho kontatuta.

167. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... heziketa teknikoko taldea sortu da euskal herrian 0001 Giza Ekimeneko Lanbide-Tekniko Hezkuntzako Ikastegiek, Teknologi Berrietan gazteen prestaketari soluzioak ekartzen jarraitzen dute, gazteentzat lan kualifikatuak emateko programak bilakatzen dituzte eta hamaika enpresal ekimen sortzeko izpiritu saiatsua indartzen dute.

168. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... heziketa teknikoko taldea sortu da euskal herrian 0001 Estatuak, zerga biltzaile bezala, giza ekimen eza egon den tokietan hezkuntza bermatu behar du, zeren gure antzeko ikastegiak eskualde mugatuetako hamaika giza indarrez adoretuta eta enpresari eta gure herriko hamaika giza indarrengatik zabal-zabalik ezagututa proiektu garapenean.

169. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00253 Honelako hamaika pentsakizun eginda, bueltan etxerantz nentorrela, goizalde beranduan gehienik, neure Dyane kulunkarian ezin nintzen kabitu eta edozein ikuspegi zabaletan geratu eta bide baztarrera urtengo neban, alde bietako ateak zabalik itzita, infinituak leku gehiago euki zegien.

170. 1991> euskara batua antzerkia a. goenaga 0023 Zuk esaten zenuen bezala, hamaika gauza ikasteko jaioak gara.

171. 1991> euskara batua antzerkia a. goenaga 0038 Kalera atera orduko zu zerorri zaren inpresioa egiten didaten hamaika ikusten ditut.

172. 1991> euskara batua antzerkia a. goenaga 0058 IXABEL.- Hamaika gauza ikusi ditu etxe honek.

173. 1991> euskara batua antzerkia a. goenaga 0058 ANTTON.- Hamaika gauza bizi izan ditugu etxe honetan.

174. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0065 JUSSUF: Hamaika aldiz esana diot: bizitzan serioagoa izan beharra zegok!

175. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/1 0156 10. Hamaika lagun inguratu ziren; batzuri itxaroteko eta besteei alde egiteko esan zieten.

176. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0251 Harrezkero, bidenabar, euskararen ortografiako arau jakin bat hamaika ameskaiztoren zurrunbiloa ere izan da.

177. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkuntza/7 0119 Aitak, egoera ura obetu nai zuen eta elkarri laguntzen oitu bear zela, amaika aldiz esan ondoren, bere itzak utsak zirela oartu zen, seme biozgabe aientzat.

178. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. goikoetxea 00112 Errepasu gisa taulak eta neurriak astinduz, hamaika galdera egin dizkigu.

179. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. aldekoa 00102 Harritu ninduen gauza bakarra niri sekula ez aipatzea izan zen, eta zure lagunik minenak ere, hain ondo ezagutzen omen duzun pertsona horrek ere, hamaika urtetan susmatuko ez zenituzkeen gauzak ezkutatzen dizkizula.

180. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00010 Gorputz azpiko hondar-aleek hamaika kontu esan zizkioten, bakoitzak berea besteenaz desberdina; haizeak amodio-ipuinak ekarri zizkion; olatuen murmurioak haurren jolas-oihuak gogorarazi zizkion... Munduaren jaun eta jabe sentitu zen; une batez.

181. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. jimenez 0051 Hamaika fraile esku hutsik, anker izateagatik ospetsuak ziren berrogei hugonoteren aurka.

182. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0074 Besotik heldu, hamaika argudio eskaini, ez joateko eskatu... ez dakit zer gehiago egin genion, baina alferrik.

183. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0134 Xucek hamaika aldiz irakurria zuen ongietorriko diskurtsotxoa.

184. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0066 Danborren erritmo gero eta biziagoari jarraiki dantza egiten zuten, gorputz biluzi baina hamaika kolorez margoztuak zoroki higituz...

185. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. azurmendi 0012 HAMAIKA ALDIZ ESAN DIZUT, OBELIX, OSTRAK INTXAURRAK BEZALAKOAK DIRELA; BARRUKOA BAKARRIK JATEN DELA.

186. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0058 Joxixio utziz geroztik hamaika saiotan plazaratutako gizona.

187. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0140 Bazegoen hamaika gauza kontatzeko!

188. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0021 Adar batetik bestera joaz jaitsi zen, aurpegian hamaika atximurkada nabarituz.

189. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. etxarri 0030 Elvisek ba daki hori, hamaika aldiz ikusi eta entzun bait du pasadizo bera.

190. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. linazasoro 0063 Halako oldarrik hamaika ikusi arren, zin dagit ez dudala inoiz joan den egunekoa bezain horzkada anker basatirik ezagutu.

191. 1991> euskara batua liturgia itxi atea 0079 Orduan bere baitara itzuli, eta esan zuen: Hamaika morroi bada nire aitarenean, nahiko ogi duela, eta ni hemen goseak hiltzen.

192. 1991> euskara batua literatur prosa r. ilintxeta 00039 Orduan ikusten duzu ez zarela batere zoriontsu bizi hamaika arrazoirengatik.

193. 1991> euskara batua literatur prosa r. ilintxeta 00043 Hau guztia hamaika aldiz pentsaketarako gaia izaten du gure lagunak.

194. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 00064 Gogora etortzen zitzaizkidan hamaika unetan, umea izan eta astebetera, edo lehenago, zutik jartzeko gai diren momentutik lanera itzultzera behartuta dauden munduko emakume guztiak.

195. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00220 Egundoko kerua zerion lurrari: hamaika txahal eta behi hil-eta ustelduta ageri ziren zulo hartan.

196. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00132 Zuk uste duzu merezi duela soldata bat eskuratzearren eskolak han-hemenka ematen ibiltzea eta egunero-egunero lan egitea, beste hamaika gauzatarako askatasuna galduta?

197. 1991> euskara batua literatur prosa x. galarreta 0029 Hamaika bat aldiz esan diozu telebistaren bolumena hain altu, arren, ez jartzeko.

198. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0056 Gorputz maitekor hura ondoan nuelarik, gainean jarri, edo bularrak ferekatu, edo muxu luze bat emateko gogoak hartuta egon nintzen hamaika aldiz!

199. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0050 -Sekulakoak esaten zizkidak; jendea galbideetatik eramaten ari naizela, alfer hutsa naizela, zikina, bekataria eta beste hamaika lore.

200. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0113 Besaburuetatik hartu, esnatu, eta Léo Ferréren gomendioari jarraituz zaflada bat astintzeko gogoa ematen zidan, eta gogo horri hamaika aldiz eutsi banion, erraz ulertzeko moduko ondorioen beldurrez izan zen, egia aitortu behar badut.

201. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0218 Hamaika aldiz ikusiko zuen auzoko atsoak, ia izter erditik gora patioan azaltzen, eta neu ere bai, behin baino gehiagotan ikusiko ninduen, gerritik heldu eta, lotsaren eraginez, ez beste deusengatik, barnera sartu nahian.

202. 1991> euskara batua literatur prosa batx behi 0036 Bai, hamaika kolpe hartzeko jaioak gara.

203. 1991> euskara batua literatur prosa batx behi 0058 Baina nik dagoeneko baditut urte batzuk, eta hamaika gauza ikusita (...).

204. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0035 Eta bere barrugirora hamaika gogoeta ilun abaildu ziren, halanola beleak hondakin bazka batera.

205. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0048 Gabrielle bere iraganaldiko nebulosa ahanzten arituko balitz bezala sentitzen zen, bere baitan hamaika amets pizten arituko balira bezala.

206. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0035 Behar zen guztia neukan nirekin: ahots ederra, gorputz liraina, lan egiteko gogoa, hamaika asmo, lagun onak... baina maitemindu egin nintzen.

207. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0008 Eta badudanez, Balkanetako hamaika hizkuntzetan horri buruz diren gauzarik zentzugabekoenak esaten aritzea honekin galaraziko den esperantza, ahaleginduko naiz zubi horren gainean egia guztia, beste modu batera esanda, zer den agerikoetan gezurra eta zer gordekoetan egia, idazten, eta kontatzen horrekin loturaren bat duten eguneroko gertakizunak, jarri dizkioten harriak bezain arruntak, eta hor eman diren nahigabe larriak, dituen arkuak hainbatsu direnak.

208. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0095 Jokaera hark hamaika burutazio sorrarazten zidan, eta gizon hura aztertzen nuenean, halako aberastasun eta pobreziaren nahastea ikusten nuen haren baitan ez nekiela zer sinetsi.

209. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 00237 Garbi dago, Umbral gisako idazle trebe batek hamaika baliapide dituela bere argudio pitsutsu edo astun den trama datual bat bitxi, kontraesankor eta sugerente bihurtzeko.

210. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. etxeberria 00036 Bi adibide jartzen diren tokian hamaika ere ipin genitzake, herri autodeterminatu, independente eta soberanoan, nahi duen aukera politiko horixe kontzientziaz hautatzen duen pertsona autodeterminatuaren mitoa kritikatzeko unean.

211. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. eguzkitza 00055 Gero, euskalgintzan jarraitu du lan egiten eta hamaika artikulu eta hitzaurre (hitzaurreen artean bat Arestiren Harri eta Herri-ren lehen edizioari egina) idatzi ditu.

212. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. murua 00025 Geronimok geroztik hamaika aldiz azaldu zuenez, Janos-eko gertaeren arantza barru-barruan eraman zuen beti, hil arte: Hain kalte handia egin zidaten soldadu mexikarrei mendeku egitea agindu nion neure buruari, eta egun zoriontsuak gogorarazten zizkidan zerbait ikusten nuenero, Mexikoren aurkako mendeku gosez irakiten zidan bihotzak.

213. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. urzelai 00025 Sinatzaileak Donibane-Garazin bildu dira eta hamaika sinatzaile berriren atxikimendua jaso du akordioak.

214. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. urzelai 00075 Lehendakari kargura iristearekin batera Ibarretxek hamaika elkarrizketa eskaera izan du, espero zitekeen bezala.

215. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00049 Sorkari sentikor gisa, hamaika grinaren mende dago.

216. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. camino 0936 Egungo Aezkoako hizkera errata diren gure ustearen aldeko gertatzen da, baina bestelako frogarik ezean, idazleak izkribatu bezala utzi ditugu gure argitalpenean, Dees-ek eta beste hamaikak erakutsiari jarraiturik:

217. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. camino 0019 Nafarroaren kasua, talde etniko desberdinak eta hizkuntza bat baino gehiago bilduaz, hamaika eztabaidaren bizgarri gertatu zaigu.

218. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0026 Iharduera lehiatsuzko hamarkada honetan zehar 24 erakusketatan hartzen du parte, Madrid eta Parisera bidaia ugari eginez, Irun eta Hondarribia bitartean lanean buru-belarri, gehi natura zabalera egindako hamaika irtenaldi bertan bere pintzelak errealitatearen oharkizun zuzenean trebatzera, Bienabek ez du inoiz ahaztuko, halere, tarteka Bidasoako Berara joatea, han Ricardo Barojari beronen oinetxean bisita egitera.

219. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0095 Amaika aldiz nik aditua
lengo aitona zarrari,
aize gorria gorrotoz deitzen
norte edo iparrari
uda guzian ibili zaigu
aurten gure etsai ori
(...)
Zorigaiztoko ipar gorria
kaltegarrizko azia,
(...)
onen mendean otz eta legor
izan da uda guzia.

220. 1991> euskara batua saiakera-liburuak orhipean 0099 Bereiztasun honek entzulearen oroimena azkartzen, sendotzen zuen; hameka bertso ezagunak ditugu behin bakarrik, bapatekoan, esanak izan zirenak jende aurrean eta entzuleek gogoan atxikiz gerorako gorde izan zituztenak.

221. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak jakin 1995 0026 Izan ere, bertsolari, bertsozale eta teknikariek hamaika ikuspuntu desberdin dute gaiaren inguruan; hamaika motibazio, interes eta gusto desberdin.

222. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0024 Berak sortutako olatuan, beste hamaika sukaldarirekin batera, etorri da sukaldaritza berria txanpan igeri.

223. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. agirretxe 0158 Hamaika kalbario ikusiak dira euskarazale iraun nahi izandako monja asko.

224. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 0140 Berak nahi zuen katedra, logika eta metafisikakoa, 1770ean lortu zuen, hamaika kostata.

225. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.r. aizpurua 0194 (...) hedapena bizkortzen hasten denan eta Lurra basamortu bihurtuz kiskaltzen hasten denean, Gizateria Eguzki Sistemako kanpo aldeko hamaika bat mundu desberdinetan ezarrita egon daiteke; Jupiterren Ganimede eta Kalisto planetetan edo Plutonen bertan.

226. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.r. bengoetxea 0015 Hauxe da zuzenbide-munduan hamaika aldiz egiten den galdera.

227. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pyrenaica 1995 0379 Joan diren egunetan hamaika buelta eman diogu jeitsierari; Lhotseko horma soka barik izateak arazoak emango zizkigula pentsatu dugu (eguraldia, haizea, izotz bizia, nekea...).

228. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0038 Zu zera bertsoaren
oiñarri ta abe,
naiz bitartean pasa
amaika naigabe.

229. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0182 Prezintatu zituzten
ainbat errotarri,
alerik irinduta
gero ezin jarri;
egin zuten amaika
gauza lotsagarri.

230. 1991> gipuzkera literatur prosa ataño sask 0015 Maiaren erdian pertzakada jarrita, bakoitza bere kutxarearekin, amaika gizonezko saskigillearekin, txita txikiak orea ontzitik bezela, aldiko bost edo sei kutxare baziran pertzakada artan, eten gabeko atzera-aurreraka.

231. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak x. azurmendi 0179 Gue attek esan oi zon amaika aldiz, praka zampacirc;r batzukiñ estali bizkarra aston ikutue biuntzeko ta ala re sorbaldea zauritu ta zauriñ arrak einda ezautu zola gizona.

232. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. zavala 0273 Amaika aldiz ederki aspertuta iritxiko zan gixaraxoa.

233. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. lasarte 0057 Amaika negar egin nuen nik baso aietan.

234. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak salav 00191 Ni nere lagunekin askotan izana naiz sagardotegi ortan, eta amaika umore eder paseak gaude dalako Erbi sonatu orrekin. Aundi xamarrak esaten genizkion alkarri, baiña aserretu bein ere ez.

235. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0055 Jo lanean, erna, berma, neka,
Bat da lana, lan-moldeak hameka!
Etxeko-jaun laborari batek, beihala,
ezaguturik laster hiltzera zoala,
bainan oraino bere zentzu guziaren jabe,
bildu zituen bere haurrak, lekukorik gabe,
eta erran zioten, mintzoa apal:

236. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/98 00119 Bertsolariak izan dezake
jendeakin arrakasta;
ligatu nahia beti daukate,
badabil hamaika plasta!
Nere alaba hartu dezu ta
a ze nolako zaplasta!
Ta zu zer zera, progre haundi bat
edo igual pederasta?

237. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1994 0032 Doinua: Hamaika aldiz daukazu lehendik.

238. 1991> sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 00022 Berrobi'ko Erretore zaarrak (G.B.), amaika aldiz esan zun, zinearen bidez ugaldu zala munduan lapurra. Gaur telebistan ikusi leizkenak ikusten balego, zer esango ote luke?

239. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1995 0018 Idazkiak euskaraz hartzeko eskubidea aldarrikatuz, Barakaldo eta Bilboko auzitegietan hamaika buelta eman ondoren, azkenik epea bukatu egin zaio eta ez du erreklamazioa aurkeztu ahal izan.

240. 1991> sailkatu gabeak egunkariak r. iraola 0059 Hamaika poetak izenpetuko luke pozik paradoja polit hori.

241. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1997 0004 Halakoetan, ez dute euren iritzia aldatzen, ezta moviola hamaika aldiz ikusita ere.

242. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. gorospe 0050 Bitartean, gaitza aurrera eta aurrera eta egunetik egunera gaizkitzen zijoala ikusirik, ama lenago bezelaxe, aita ere ill egingo zala ta laister umezurtz gelditzeko kezkarekin, amaika estuasunen aurrean aurkitu ziran.

243. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. jimenez 0032 Bi, edo hamaika, euskaraz hamaika horrek duen esangura osoarekin.

244. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak b. del teso 0041 Hamaika aldiz eta hamaika lekutan egin diote ondo merezia zuen omenaldia.

245. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak b. del teso 0041 Hamaika filme burutu zituen.

246. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0002 Zaharretarik eta ttipienetaraino baditugu hameka pare.

247. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elgoibarren 1993 0001 Sarritan galdetu diot ene buruari ametsak zer diren eta hamaika erantzun aurkitu baditut ere batek berak ere ez nau asetu.

248. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... villabona maingua 00008 Bere zaletasunak ez zion huts egin garaipenen harrotasunak amaitu zirenean; beherakada hasi zenean, Hego Ameriketatik itzulita, Euskal Herriko hamaika pilotalekutan jokatu zuen, baita Espainiakoetan eta Parisen ere, eta bere jokoa sarritan garai batean bezain on eta iaioa ez izaki ere, ez zion inoiz beldurrik izan kantxarako bideari; ordurako Pedro Iartza, Villabonako Maingua, pilotazale eta herrikideentzat mitoa zen, urteen joanak itzali ordez oihartzun osoarekin gureganatu duena.

249. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00008 Hamaika entzun ditugu: txikitan hatza zupatzen omen genuen (freudianoek diotenez titiburua) eta horren ordezkoa omen erretzea.

250. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00008 Hamaika gauza esan dira medietan. Bitor Moreno azkarrak Gara-n botatakoak bai izan direla mundialak.

250 emaitza

Datu-estatistikoak: