XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak zam 0027 Ikusten naunerako anka egiten deust.

2. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa abeletxe gazig 0136 Luzaro yarraitu eutsan arren, onek anka-egin.

3. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0188 BENTURA - Bazkaldarrak nora joan diran ba aldakizu...?
PRAISKU - Anka egin dute. Or ikusi ditut kale kantoian eroturik bezela aintxintxika zijoazela. Ez dakit nun ezkutatu diran...

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0082 Eta bere buruakin onela ari zan: artzai onak, zuek zerate nere lagunak! Zuek lagunduko diozute bai nere semeari Orreaga'tik anka egiten.

5. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0072 Bapo apaldu ta bapo edan, etxeratzea gogoratu zitzaioneko gaberdi zen eta noski gorako ta beherako tren guziak anka egin zuten aspaldi.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0092 Aldamenekoak anka! edo orrelakoren bat egingo diote-ta.

7. 1969-1990 euskara batua antzerkia f. telleria 0018 FLYWHEEL: Orain nik galdetuko dut: noiz egingo duzu hanka zuk?.

8. 1969-1990 euskara batua antzerkia ke arteko egunak 0055 Ez duzu hanka egingo, ezta? PEDRO.- Ez, segituan nator.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura h. knô*rr 0028 Eta defendatzen bazara, hanka egingo du.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura gabai/8 0038 - Baina Vallespinek hanka egin du.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0028 - Berdintsu zaio. Kargatu gabe emango dizut eta inor bidera irtengo balitzaizu makilaz baliaturik, atera pistola, apuntatu kargaturik bailitzen (1) Kargaturik balitz bezala eta izuak eraginda hanka egingo du.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0038 Baina alfer-alferrik: oiloen artean aurkitu arte ez zuten askatu, eta orduan ere hanka egin ez zezan begira.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. onaindia 0008 Baina hanka egin banuen ez zen izan, jakina, gurutzadan apuntatzeko, neure familiaren kontrako gerra batetan parte ez hartzeko baizik.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0129 Noski, Otxoko eta Axalko Oihantxoko oiloen usnan eta haiek harrapatzeko asmo gaiztoan ere lehiatu ziren, baina piztia haiek gertu zebiltzala igarri zutenean, laster hanka egin zuten etxera hegaztiek.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0149 Ezer oker gertatzekotan ere, Adam-ek hanka egingo zuen handik ordu gutxi barru.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. azurmendi 0192 Eta Mari-ren jeinutzat hartu zutelako, hanka egin omen zuten azkar asko handik.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. irazgoiti 0127 Uztailez Mudjahedin-en buruzagiak (Masoud Rajavi) Parisa hanka egiten du, Erresistentzia Batzorde Nazionala antolatuz.

18. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. oñatibia 0028 Baiñan Arnold bere semeak eraso eta esku-makillaz jo zituenean, idiak bertan utzi eta anka egin bear izan zuten.

19. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0007 Aserretu zan pintorea ere ta ba-zijoan anka egitera... baiña une artantxe, bat-batean, alako burutapen diztirakor bat etorri zitzaion burura emakumeari: - Itxoizu... itxoizu... Nik lanean lagunduko ba`nizu, zenbatean jarriko zeniguke?.

20. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Horiek ere, ordea, abioia noiz hartuko zai, handik hanka egiteko.

21. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. pagola 0002 Gaur egun horietako gaztetxo gehienek ez dute aldegiten garai batetan bezala, dena utzi eta abisu batere eman gabe hanka egin.

22. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak f. ibargutxi 0001 Erniozaleek berehala hanka egingo dute eta erromeria berri bat hasiko da.

23. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0002 Bertrand, marmola bezain zuri, bere senera itzuli orduko anka egin zuen.

24. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0155 Julitxuk ez daki, ohetzar horrek betirako lez iruntsi zinduzan egun berean, ohetzar ugaria eta ohetzar hutsa baino ez dan egoitza goibel horretatik, zimeldu baino lehen, hanka egin guran egozan erizain bietatik batak besteari Ez da oraindik inor etorri? itaundu eutson unean bertan, Julitxu berbera agertzen ikusi zendunik.

25. 1991> bizkaiera literatur prosa f. etxebarria 0143 Arekgana mogidu zan, baña arin anka egin eutsen txantel binagaz Astoara, alan ango tabernan ardaua eta limonada biak eskatzeko.

26. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00062 ... suetxia ... ixeten da a egurra bringautakua obe, e, bestela amen buelta eitten dau, osokua anka eitten dau (...).

27. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00074 Ikara galanta igaro ondoren, eta zorabiatu egin ninduten monstruo haren mugimenduak behingoz amaitu zirenean, posible izan nuen bezain laster hanka egin nuen bertatik, bide batez, inoiz ahaztu ezingo dudan gizakien Jainkoak eginiko putzu handi hura atzean utzi nuelarik.

28. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. gillenea 00030 Katu hiztun bat! Zer katu klase da hori? Hemendik hanka egiteko amorratzen nago.

29. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. alberdi 0017 (...) hain gogaiturik zeukan ezen, momentu batez, dena bertan behera utzi eta hanka egitea ere otu baitzitzaion.

30. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0102 - Tipoa fuerte jarri eta berriro eskatu ditu bere paperak, bakarrik nahi duelako hanka egin, bidaia ordaindu egin baitu, eta aukeratu duen herrialdera iritsitakoan zer egingo duen besteei ez dielako axola.

31. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0150 Hala ere, aurrerako zoroaldi azkar haren erdian gelditzen ginenean, gertatu zitzaiguna ulertzen saiatzen ginenean, gauza bakarra ikusten genuen: sakon-sakonean, jendearen morboa zegoen nagusi; gu modan jarri ginen Abdullah eta Macarena Brown hil ziren arrazoi berberagatik, Xuci gertatu zitzaionagatik, herri hartatik hanka egitera bultzatu gintuenagatik.

32. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0075 Zure diru denak jango zituen, eta lehentxeago edo geroxeago, hark hanka egingo zizun, Tomas.

33. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0066 Apoteak lehorra ikutu bezain laster hanka egin zuen eskarmentaturik, txerritegian hobeto jendilaje honekin baino.

34. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0109 Hala ikustean, denak asmo eta itxaropenez beterik zeuden denboran bezala, baten batek lotsatu eta hanka egiten du, beste batzuek bufaka hasi eta alde egiten dute.

35. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00033 - Erraz egin diek hanka? Jarraika ikusi ditiat.

36. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0134 Orduan Owenek hanka egin zian, baina aldean eramanda Geigerrek Carmeni atera berria zion fotoaren negatiboa.

37. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0069 Honela bada, gure pottoka guztiak bereganatuta hanka egin ziaten.

38. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0107 Nire azken damuek hanka dagite, -bekaizkeriak eskaleentzat, etoientzat, herioaren lagunentzat, era guztietako atzeratuentzat.

39. 1991> euskara batua literatur prosa j. eizagirre 0107 - Atera kopaxka bana puta horiei eta hanka egin dezatela hemendik.

40. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zozoak beleari 00053 Bandadan egin zioten hanka atzeratuari. Aio, Martin. Martinek nora zihoazen galdetzean hegabetetara erantzun zion taldekoren batek, ibilian eta bururik jiratu gabe.

41. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. beltran 0123 Emanaldiaren momentu batean eltzegorra jo behar genuela eta zakurrak honen hotsa entzun zuenean hanka egin zuen zaunka baino oihu edo negar gehiago eginez bere jabearen aginduei inongo jaramonik egin gabe.

42. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0116 Bere burua zaintzen
etziok makala,
erosotik jatea
dauka martingala;
leguna azala,
bizkarra zabala,
aldentzen eztala,
azkena daukala;
bizi nai badu anka
egin dezala.

43. 1991> gipuzkera literatur prosa ataño sask 0145 Gure artean oraindik gudazale asko dago, asierako itxaropen ura uts atera zaienak, eta bizia salbatzezkeroz emendik anka egin bearko dutenak.

44. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.m. iturralde 0009 Laborantzari dagozkion ezaugarri denborazkoetatik nolabaiteko ihesa egin duten bezalaxe, Maskaradek Zuberoak osatzen duen lur-sail geografikotik ere hanka egin dute aspaldion.

44 emaitza

Datu-estatistikoak: