XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa b. iraola 0028 Ara emen, gutxi-gora-bera, apaizaren mintzaera edo izkera: Beatzetako eraztun, gorbetako orratz, belarrietako, eta beste onelako zenbait urrezko apain, garriai ezarrita erabilli oi-diran arribitxi dizdiratsu oietako baten izena dala Jema? Izen au ez dala Santa izena?

2. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa b. iraola 0028 Ta ez al-liteke egunen batean nexka au izen ontako lenengo Santa izatea? Onetzaz ganera, zion, zeruan dauden Santu guziak, ez al-dira Jaungoikoaren koroieko arribitxi edo jema eder-ederrak?

3. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. mendizabal 0015 Harri bitxiz apaindutako zera bat zen sultanaren jarlekua, toldo diztiratsuak egiten zion babes.

4. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0111 Zena zela, hiri guztia deseginik geratu zen baina filibustariak errautsetan ere urrea, zilarra eta harribitxiak bilatu egiten zituzten.

5. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0067 Eta azken batean, kulto estrabagante, bere gisako eta basati hauen azpi azpian, maila guzietakoak anaitasun giroan ikusteko grina ezkutu bat ikusi beharko da, urre eta harbitxiz jantzitako elizkizun handizu horietan aurki genezakeen baino areagokoa, agian.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0214 Hemen, urrezko bordatuak zituen alkondara gorriz, eta lepo aurrea eta esku muturreak ertz urreztatuez eginda zituen beroki harri bitxiz jositako hartaz jantzita, zegoen Sir Anthony Sherard, bere harmadura zilar-eta-beltz hura behekaldean pilatuta ageri zuela.

7. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibe 0617 Hiriko harresiaren oinarriak era guztietako harribitxiz zeuden apainduak: lehenengo oinarria jaspez, bigarrena safiroz, hirugarrena kalkedoniaz, laugarrena esmeraldaz, boskarrena sardonikaz, seigarrena sardoinez, zazpigarrena krisolitaz, zortzigarrena beriloz, bederatzigarrena topazioz, hamargarrena krisoprasez, hamaikagarrena jazintoz, hamabigarrena amatistaz.

8. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0099 Bertute horiek hemen, eta harribitxiak zerri-askan, berdintsu dira! Zabarkeria onesten, kirtenkeria txalotzen da.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 0919 Bainan, sailkapen hauetan ez ahaztu irudi eta metafora tradizionaletan ere ilogikak bere presentzia duela, ezen-eta irudi zaharretako zure hortzak perlak iduri, edo-eta zure ileak urre izpiz muinez ilogikoak, burugabeak (irrazionalak) dira, ezen-eta ez baita posible urrezkoa den ilerik ematea, ala harribitxi edo perla den hortzarik konstatatzea.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. apalategi 0113 Beste 16ak diru, seilu saltzaileak dira gehienak, bi bat edo harri bitxiena direla.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. setien 0104 Zernahi koloredun gauza erabiliko dute apaingarritzat: lore, haribitxi, barakuilu-maskor, etab.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. elorza 0141 Marfila, ebanoa eta faraoien gorteko edertasuna mantentzen zuten harri bitxien bila joaten ziren urruti haietara.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. odriozola 0010 Urre eta harri-bitxizko gauza haundi bat zaintzen du etengabean.

14. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa uxola 0012 Mendi ospel aldean ez bakarrik, bide baztarretan ere, eguzkia sartzen ez zan baztarretan ere oraindik goizeko intza dir-diraz betea azaltzen zan arripitxizko dir-dai ta edertasun emanik belar buru ta osto gazte garbiei.

15. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00040 Berak gladiadore onenak entrenatzen zizkian. Hi harribitxi landugabea hintzen. Normalean, gizonak ez dik gizona hiltzen eta, are gutxiago, entrenamendu berezirik barik eta herorrek, ume mokoa artean, hil huen gizona.

16. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00080 Ordu txikitan kale ilunetan zebiltzan mozkorrei sakelaren pisua arinduz hasi ninduan. Etxeetako leihoak bortxatuta andereen bitxi eta harribitxiak komodetatik lapurtuz jarraitu ninduan.

17. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00211 Beste batzuek itsaso itsuak zirikatzen dituzte arraunekin eta burnira oldartzen dira, erregeen areto eta ataburuetara sartzen dira; honek suntsitzeaz mehatxatzen ditu hiria eta penate errukarriak, harri bitxian edateko eta sarrar purpuran lo egiteko; besteak ondasunak ezkutatzen ditu eta lurperatutako urrearen gainean lotaratzen da; hau, zurtuta, rostretan harritzen da; beste hau txaloek utzi dute aho zabalik, plebearen eta aiten jarlekuetatik bikoiztuak; poztu egiten dira anaien odol isuriaz eta etxeak eta ataburuak aldatzen dituzte erbesteratzearen truke eta beste eguzki baten pean datzan sorterri bat bilatzen dute.

18. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0289 Jesusek, berriz, ez bota txerriei zuen harribitxiak esan zuen Mendiko Hitzaldian.

19. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0289 Harribitxiak dio Eliz Arteko Bibliak ere, denok entzun izan dugun margaritak ezagunagoaren ordez.

20. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tutankamon-en hilobia 0024 Jainkoen estatuak altxarazi nituen urrez eta elektroz, lapislazuliz eta bestelako harribitxiez apainduta1.-Estela hau bertatik testuren bat zarpailtasunez itzuli dugularik, Tutankamonen ia monumentu guztiak bezala, geroago Horemhebek ebatsi zuen

21. 1991> euskara batua saiakera-liburuak harluxet he 0276 (...) harri bitxien neurtzailea.

22. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskal margolariak 0066 Ardura hau argi eta garbi ikusten da bordatuen, enkajeen eta harribitxien detailean, eta oihalen kalitatean.

23. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0201 Gainera, ipin iezaiozue honi bere bertute guztien batasun harmoniatsua adierazten duen urrezko idunekoa; gero, harri bitxiz beteriko koroa, dituen bertute heroiko horien guztiengatik gainerakoengandik nabarmentzea komeni dela ohartarazteko.

24. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0201 Hala eta guztiz ere, gauza batetan bai badirela apalenak; urrea, harri bitxiak, purpura, eta bertuteen eta jakituriaren gainerako ezaugarriak soinean eramateaz aski dute

24 emaitza

Datu-estatistikoak: