XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eguzk loril 0059 Zeure biotz barreneko zokondoak arduraz arakaturik, egindako gaiztakeriak gomutara ekarrteko alegin egizu: aonen urrengo, zeure barrenean garrbai ta damutasuna sorrtu daiketzuen egi osasunkorrak astiro-astiro auznarrtu, edo obeto esateko, gogoznarrtu egizuz.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eguzk loril 0059 Alde batetik, zeure ogen eta dongakeri orrein samalda izugarria ta euren gaiztakeri ta ezaintasuna, bestetik lasterrtxe letorrkizun eriotz, epainkunde ta barrendiko sua: batetik, Jaun onak egin dautzuzan erruki ta mesede andiak, bestetik zeuk berari egin dautsazuzan laido ta irañak: batetik Jaunaren zugazko ontasun eta maitasuna, bestetik zure beraganako dollorrkeri ta eskarr gaiztoa gomutau ta auznarrtu egizuz: zeure dongakeri izugarriakin lotsaturik, Jaunaren aurrean auzpaztu zaite ta biotz-biotzez esan egiozu: ¡Erruki zakidaz, ene Jaun ori, nitzaz obendi eskarr gaiztoko aonegaz erruki!(Luc. XVIII, 13).

3. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak gmant 0069 Indotarr gaxoak, Entzuleen gaiztakeriz loitutako eskuarrtetik atarateko, egin ebazan alegiñak eta iruntsi bearr izan ebazan garrastasunak gogaldu ezkero; indotarr biotzetan kistarr-egia zabaltzeko egin ebazan alegiñak ausnarrtu berak iragi ebazan, ikastetxe, gexoetxe, ta txiroentzat egin ebazan ostatuak zenbatu; irarrkolea eroan eta egin eta argitaldu ebazan idazti ederrak ikusi; langille ta lugiñen bizitza latza arintzeko arrtu ebazan bideak gogoan euki ezkero; eta au gusti au, irurogeitakaz urteak bizkarrean ebazala asi ta bere bizitzako azkenengo ogei urteetan, gexotia zala, sarritan arri gatxagaz ibilli eziñik.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Arrtu leuzan eta irakurri be, Eneko'k; eta irakurri ta irakurri, eta irakurrija auznarrtu ta mamurrtu, bijotza ikutu leutsan irakurrkixunak, eta gudaritzea jarein eta Urtzi Jaunarekiko otseintzea autatu ta arrerazo.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak a. arzelus 0001 Eta oiek eta zuei gogoratzen zaizkitzuen guziak arretaz ausnartu, ta igandean, guziok, Zaldibar'a.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak eaeg 1936 0001 Batzorde onek, bere ikaskizunak amaitu ondoren, eraikitze lanei buruz ausnartutako asmoa azaldu zuan.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibarg 00004 Baña irakurri, adialdu (estudiau) oldoztu ta ausnartu, Jainkua'ren eskarrak bultza eragion, ziñesmena bere gogoan indarra artuaz joyan.

8. 1940-1968 bizkaiera bertsoak j.g. etxebarria 0033 Ekitaldia aurrera doa.
Bertsoen mamiña ausnartzen
dago jendetza. Azkena da ta...
Iraungo al dogu! Amen
.

9. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0168 Ori ausnartzen niarduan nik,
baiña oso gaitz egiten yatan:
sartu nintzan noizbait Jainkoaren ezkutuan,
eta orduantxe ulertu neban arein ondorena
Egia da: labanarrian jarten dozuz,
ondamendira jaurtiten dozuz:
zarrara itzela emoten dabe beingoan,
eta bildur-ikaraz itzungi ziran.

10. 1940-1968 bizkaiera liturgia emeza 0043 Maria'k, barriz, gorderik eukazan itz guztiok, bere biotz-barrenean ausnartzen ebazala.

11. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa ker apeg 0051 19. Bitartean, Pedro'k ikuskizuna ausnartzen ziarduala, Espirituak esaten eutsan: Begira; iru gizonezko dozuz or zure billa.

12. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0053 Nikanorren agindupean gogozago ekien egoten, maisuaren esanaldi ta jakinbehar ilun eta nekagarriak ausnartu ta eio ezinik, zazpi ahaleginetan jardun baino.

13. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0226 Darraien oldozketak gogoan euki egizuz eta biotz-barruan sarri ausnartu.

14. 1940-1968 gipuzkera poesia or 0004 5- An ari naiz, buruz
Koral bat aurnartzen
nik itzak emanik
azpitik kantatzen.
VERBUM CARO dugu
Elizan entzuten;
ark dit egunero
belarria yotzen,
arek dit agoa
apur bat goxatzen.

15. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zug 0051 Gogoan artu ori, ausnartu ta aintzat euki; bein da berriz eta askotan esan zure buruari: beti-beti!.

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0091 Egunaren akaberan, egunekoa ausnartzean, ez al dizu iñoiz olako lotsa berezi bat eman garraxiaren apostoladuak.

17. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak p. iztueta 0019 Baño asiera ta amaia arteko tarte ori ausnartu bear zenik, ez bide ziran konturatu.

18. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak smitx ama-semeak 0020 Ezer gogoratzekotan, uaxe gogoratu ta auznartu milla bider.

19. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0127 Aingeru izan gaitezen, gure gogaiak aingeruki biur ditezen, gure barruan ausnartuaz.

20. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0295 Ondo ausnartuak ditu ark gure fedeko egiak, onako bertso auek erakustera ematen duten bezela: . Onelako gizonak egin dituen ezpala eztedilla sekula igartu!

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak txill 0044 Argatik, aal dezakedanean, astronomiari buruzko liburuak irakurri oi ditut, edo zeruko fotoak poliki ausnartu.

22. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... anait 1954 00001 Errosarioa errezetan dogunean, Jesus eta Mariaren bizitzako misterioak gogoz ausnartuten doguz gure arima barruan, kristiñau erlegiñoko otoitzik ederrenak Aita gurea, Agur Maria ta Gloria agoz esaten ditugun bitartean.

23. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.a. bastarretxea 00001 Literatura ezta besterik, Sartre'k berak diño lez, norberaren ebanjelioa zabaltzeko modu bat baño, gizonari norberak irakasten dabena eroateko irakatsi ori bizi eta ausnartu daien.

24. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Tirol aldeko Alpes-mendien zear, euskal-abestiak kantatzen pasiatzen naizenean, orrelako elukubrazioak ausnartzea aski atsegiten zait.

25. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak erlijoeo/4 0019 Aurreko guzti au gogoan duzula, beste egunetako ikastaroetan irakurri ta idatzi duzun guztia ausnarturik, laburpen bat egingo ote zenduke Jesus'ek gaur egin digun lenengo agerpenari buruz?.

26. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak erlijoeo/4 0112 Ausnartu galdera au: Zergatik uste duzu zuk, aldikada ontan, ainbeste ta ain ondo lan egin dugula?.

27. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0008 Galdu'k bere arbasoganako gomutapen maitea ausnartzen ebala, antza, isildu zan.

28. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker gernika 0048 Sarritan ausnartzen eban jokabide ori zer dala-ta edo zegaitik ete-zan... gaur egunean Europa'n ezagutzen diran izkuntzetarik antxiñakoena izanarren, zegaitik baztartzen eteeben arela....

29. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker salbaziño/2 0066 Ausnartu zure biotzean.

30. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0019 Ordu luzeetan sakonkiro ausnartu ondoren, New Zelandera bueltatzea erabagi dot, neure partea salduta.

31. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0166 Ondo irakurri ta apur bat ausnartu ba'dituzu, zeuk dakizu nik baizen ondo, ez dirala gitxi-estekoak, txatxarrak.

32. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1987 0153 Ondo hausnartuz irakurri behar dira, patxadaz eta nasai.

33. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1987 0335 Jainkoaren Berbeari buruzko alkarrizketa labur horrek itaun barriak sortuko ditu; katekisteak batzen jakin behar ditu edo, sortu ez badira, sortzen, taldean hausnartzeko:
- Hemen, lurrean, ez gara inoiz ere guztiz zoriontsu izango?.

34. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0021 Ordura arte, ene adiskide prestua, hausnartu hau: Brutok nahiago luke baserritar izan Erromaren semetzat bere burua eduki baino, garai honek itxuraz ezarri nahi dizkigun baldintza gogorren azpian bizi baino.

35. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde amaiur 0012 ANDRE MARI - Gehiegi gogoratzea ongarri ez bada ere, burua zora eta nahas ez dakigun, noizik behin ausnartzea mesedegarri zaigun naiz Iatsutarrak, naiz Azpilikuetarrak nor izan garen orain hamar urte arte eta orain nor garen ohar gaitezen. Horrela, garaia denean, gure aurrekoen lotsarik gabe jokatzen jakingo diñagu. Zuen aita, Joanes nirea, erbestean hil huen, Ihoan eta Katalina gure Errege-Erregiñei jarraituz eta zerbitzatuz. Zuek, ene seme-alabok ere, ideia hortan bizi eta hiltzea beste nahirik ez diñat.

36. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak hezkberegitamua 0012 Eta bukatzeko esan dezagun Egitamua efektiboa izateko, Hezkuntza Berezian murgildurik dabiltzan talde eta pertsonek ausnartua eta bereganatua izan behar duela.

37. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/7 0240 Irakurri duzun guztia ausnartuz, erantzun iezaiozu galderari: erlijioak behartzen ote zituen musulmanak beren etsaiarekin jasankor izatera?.

38. 1969-1990 euskara batua ikerketak txill 0362 Baina arazo hau argitzen ez badakigu, alferrik ari gara aspaldiko kontuak argitzen eta hausnartzen.

39. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0021 Txakurtxo baten antzera, arnasestuka, zuhaitz baten zuloan jezarri eta tarte batez hausnatu zuen, handik berriz agertzen eta arrokaren bestaldera begiratzen ausartu aurretik.

40. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ardia 0004 Jaten duena xarean beratzen denean, berriro ahora etorriko zaio hausnar dezan.

41. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1990 0013 Neure aldetik, honako galdera hauek eskaini nahi dizkizuet, denok hausnar ditzagun: Gure elizbarrutiaren irudiak, gure kristau elkarteen bizitzak ez ote dituzte nahiko indarrez erakartzen gazteak?

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0027 Bakoitza gelaren ertz batean, Ortiz eta Eneko isilik ageri ziren ere, nork daki buruan zeintzu pentsamendu ausnartzen.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0063 Soldaduen baioneten ñirñirrak han-hemenka, ohizko tokietan nabarmendu zituen komandanteak; ordea, ixiltasun goitiarra zen ausnartzen eta espainiarrak festaren hordia dira emanak zirenik inondik inora ez zen han igartzen.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0052 Beste behin, sei urte doi-doi izango zituen, amak janariak eta arropak erosteko txanponak behar direla esan zionean, segundu batzuk, gutxi, arazoa hausnartzen egon ondoan, honela erantzun omen zion: bai, ama, baina txanponak non erosten dira?

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0106 Bere ama! Mutikoak, isiltasunezko hilabete askotan barrena, bere baitan hausnartzen eta mamitzen ibili zuen bere buruan, bere amari galdetzeko zuen zeredozer.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0370 Luzaroan egon nintzen obraren tajuak elkarrizketen tankerakoa izan beharko lukeela pentsatuz, bertan garaiko ahots guztiei hizpidea utzi beharko niekeela-edo hausnartuz.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibk 0170 Mariak, berriz, gogoan jasotzen zituen gauza guzti hauek, bere bihotzean hausnartuz.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0011 Aspertua nengoen ohearen erdia hutsik sentitzen; nekatua, gau erdian iluntasunari begira, loarekin adiskidetu ezinik, mamuak inguruan, bakardadea hausnartzen; gogaitua, mahaikiderik gabe bazkaltzen; galdua nuen dei eta gutun irrikituen zain egoteko ohitura; ez nuen aspaldian argazkirik poltsikoan erabiltzen; ez nintzen norbaiti loreak bidali edo opariren bat egitearren dendaz denda ibiltzen, ezta inori maiteminez poemarik egiten ere.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0025 Ilea aurrera orraztu eta hala estaltzeko asmoa hausnartu zuen pixka batean, baina gero txepelkeria iruditu zitzaion.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l.m. bandres 0033 Einsteinek problema hau hausnartu ondoren, hutsa, Galileoren transformazioan denbora aldaezina bezala kontsideratzean zegoela sumatu zuen.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak jaunaren deia 1973 0193 Katolikoen etikaren eta protestanteen etikaren sustrai doktrinalak eta batzuetan soziologikoak ere aztertzetik asten da, ondoren beren bereizketaen oinarri espiritualak eta teologikoak ausnartzeko.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. baztarrika 0069 80 urteko gizona, baina memoria erne eta izpiritua gazte dituena; gaztetan baserri giroan hausnartutako euskal kultura bizi bizirik gordetzen du gaur ere.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak txill 0060 Maitasunez hausnartzen genituen aspaldiko esku-izkribuak, bainan itxaropenik gabe.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gasteiz 0010 Geure asmoa boz goraz ausnartu nahi dugu: Gizonak etengabe proiektatzen du bere barnetasuna.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0231 Gainera, norbera aski da Eskritura arnastu eta ausnartzeko.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1984 0178 1.5.6. Gaien aukeraketa eta enfokeari buruz hausnartu.
- Edonolako gaietarantz eragin eta bultzatu.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1984 0178 - Ideia ezberdinei buruz hausnartu, gehien gustatzen den hura aukeratu, gaia ezagutu eta sakondu, bozeto ezberdinak egin, era horretan posibilitate gehiago edukiz.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0088 Nola egin:
Talde bakoitzari marra abstraktoak marrazturik dituen orria ematen zaio, nori burura zer datorkion hausnar dezala eta bere oharrak jaso ditzala eskatuz.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0018 Liburu hau eskandalo bide gisa, eta soinekoak urratuz, irakurri beharrean, hau nahiago nuke: ondorio horiek zergatik nagusitu ote zaizkidan, eta egoera antzekotan dagoen beste anitz gizoni ziplo zergatik nagusitu ote zaizkion, astiro hausnartzea.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lanintel 0010 Gure irakaskerei buruz (bai bakarkakoa, bai taldekakoa) eta hauek ikasleen lan intelektualarengan duten ondorioari buruz ausnartzea lortu nahi luke batez ere.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. garagorri 0009 Hauek, txikitandik arnasa hartzen duten bezala, eskolan arrakasta izateko jarrerak hausnartzen ari dira giroaren eraginez: ikasteak etorkizunerako duen garrantzia, ikasteko nekeak geroari begira ekarriko dizkien mesedeak, etab.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m.a. elkoroberezibar 0028 Une batez hausnartzen du, eta egiak begirik ez duela konturatzen da: bidea libre du orain.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k.d. izpizua 0003 A!, eta garbi ere dago ez naizela nire bizitzaz mintzatuko, beraz pentsa ezazue nitaz zuen humoreak eskeiniko dizuena, eta zaudete nire eta praktika sozialaren artean koerentziarik badagoen ala ez dagoen ausnartzeko, azken hauxe baita liburu honetan gehienetarik hunkitu nauen argudioa (nahiz eta gaztelerazko argucia hobeto egokituko litzaiokeen argudio baino).

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.k. arbilla 0325 Euskararen jabekuntza erak aztertzeko eta, eskola giroan, testu produkzioa hobetzeko estrategia pedagogikoez hausnartzeko garrantzitsutzat jotzen dugu helburu hau.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak argitaraldi berrian 0014 Hau da, autoreak lara-larai barruan ausnartzen dituen doinu eta erritmo-kulunkak dira gehienak.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0065 Kristauak eta erlijiosak bete behar dituen gauzak luze eta sakonki hausnartzea.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0134 Aro luze bat hasten da gero Jesusen bizitzeko misterioen hausnartzeari eskainia.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. olariaga 0068 55. Eta honela, gauza hau askotan hausnarturik, hau zioen berekiko: Otoitz egitean eta meza entzutean ere, ez zaizkit hain irudipen biziak etortzen.

69. 1969-1990 gipuzkera ahozkoak in: ustu ezin zan ganbara. txirritaren zenbait bertso eta gertaera 0095 Eskuak igurtziz eta aldez aurretik apari eder ura ausnartuz, baietz, baietz, joango zala.

70. 1969-1990 gipuzkera antzerkia sgarm historia triste bat 0308 ALTZIB - (Batetik bestera paseatzen; hitzak geldi eta ondo ausnartuz esango ditu; hemen ideia bat, eta han, bestea).

71. 1969-1990 gipuzkera antzerkia f. olariaga 0603 - Zuk... ausnartzen, gero bat batean biziaz edo gizadiaz itzegin zenezake.

72. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak bizi oeo/5 0051 Irakurri ta idatzi dituzun guzti auek ausnartu itzazu eta galdera oni erantzun ezazu: ZERGATIK NAI DU JAUNGOIKO GURE EGILLEAK GU GIZONOK BETI AZTEN JOATEA?.

73. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0012 Berak iriki dituen bidexkan zear tirriki-tarraka dijoanean, ausnartzen du.

74. 1969-1990 gipuzkera liturgia illetak 0121 Beiñolako egunak ditut gogoan,
zure lan guztiak ari naiz ausnartzen,
zure esku-lanak ari naiz gogoematen.

75. 1969-1990 gipuzkera liturgia ileta-elizk 0133 Ixiltasunean ausnar ditzagun entzun ditugun itzak (...).

76. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. elustondo 0079 Esandakoak ausnartzen badituzu, orduan egingo dezu presa, ur-geldia; eta arek erabilliko du zure bizitzako makina eder ori.

77. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak b. atxutegi 0001 Baña gora bera oneik ausnartzen nengoala, eztabaida zorrotz bat sortu zan nire barruan.

78. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1972 0001 Ezer ausnartu badezakete gaurko gazteek, Eukaristia ausnartu dezakete jai giroan eta talde giroan egiten bada behintzat.

79. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. etxeberria 0001 Eta euskal hitz berriak erabiltzeko moduak eta baldintzak hausnartu zituen.

80. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... kezkak 1987-88 0001 Folioak aurrera eta atzera, izkribu urdina ulertu ezinean dabilela, nagikeriaz irratia piztutzera altxatzean, gehienekoz leku hobean jar dezake, lanpararen bonbilak kiskali ez dezan, edo eta filosofiaz burua lehertu gabe, latin apur bat ere ausnartzeko.

81. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0001 Hainbeste ikuskizun ausnartu ondoren bide bazterreko txokoa itxi eta ibiltari hasi nintzan.

82. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0150 Igarri egin dau, Nortxuk, benetan horixe gogozko dozuna, ezpanen hegaletatik dariotsun zahi-birrin gozoa ikusi dauanean eta, hausnar zelan egiten dozun begira daukazula, igarri egin deutsazu, zuk zeuk be, ikustaldiaren azken uneak luzatzeko ahaleginetan dabilela, begiak erabat goibeldu egin jakoz eta.

83. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0014 Sarrera txikitxo baten honela dino: KILI-KILI Erakundeak aurten 25 urte betetzean euskerearen egoerea aztertu eta gogoan hausnarturik txarteleko irudi gogor hori asmatu dot eta idazlantxo hau idatzi.

84. 1991> euskara batua ikasliburuak musika 00027 Eta kezka horrek loa kentzen zion. Halako moduz kendu ere, esna ematen zituela gauak, egoera hura konpontzeko irtenbidea hausnartzen.

85. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00011 d) Gizakiak euren ekintzei buruz hausnartzeko gai al dira?

86. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter/ubi 0449 Testuko argumentazio apurrak aurki daitezke hasieran (bistan dagoenak engainatu egin dezakeelakoa esatean) eta bukaeran (kalendarioaren balizko eraberritze batek ekar litzakeen ondorioak hausnartzerakoan).

87. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/2 0033 HAUSNARTU

88. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. gomez 00139 Berak atera ninduen zabortegi horretatik... -solaskide ikustezin eta mutu batekin ari dela dirudi, pizza-banatzailea bertan dagoela ahaztu izan balu bezala. Une batez hausnartuz eta berak bota ninduen berriro bertaragehitzen dio esandakoari.

89. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura z. fernandez 00060 Han atseden hartzeko eta ingurua ausnartzeko ostatuan egun pare bat igaro zituzten.

90. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. aldekoa 00127 Guztia pasatu ondoren erabaki bat hartzea eta Juanen hitzak hausnartuko nituela erabaki nuen.

91. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0042 Bere artean hausnartzen ari zen jazotako guztiaren ondorioak, eta balantzan jartzen.

92. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. olarra 0026 Gauzak hausnartzen hasi nintzen.

93. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0015 Lauraren lata hartu eta amaitu arte edan zuen, neskak solasa hausnartzen zuen bitartean.

94. 1991> euskara batua liturgia igandea 00029 Dena den, egoki izango da Jainkoaren hitza hausnartzeko, Ebanjelioaren ondoren, isilune bat egitea.

95. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00011 Eta eskerrak gaztetxoa nintzen fantasma eta iratxoen izpirituez hausnartzen hasteko.

96. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00279 Ni ere isilik geratu naiz, tarte laburrean entzundako istorio trinko hori hausnartuz, eta gero, Gangaren azalpen mamitsuan nire arreta biziro erakarri duen aipu batez galdetu diot.

97. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00041 Hitz askoren beharrik gabe, hausnartu eta hausnartu, hirurok konbentzituz joan ginen.

98. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00132 - Luzaroan hausnartzen egon naiz eta... beharbada ez da hain txarra Toniren ideia.

99. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00132 - Ba niri oso txarra iruditzen zitzaidan lehen eta are txarragoa iruditzen zait orain, ondo hausnartu ondoren -protestatu zuen Markosek.

100. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00216 Orririk orri jarraitu zuen gidaliburuarekin, begiei lerratzen utziz kolorerik gabeko prosa eta estatistiken gainetik, beste pixka bat hausnartzen zuen bitartean.

101. 1991> euskara batua literatur prosa suetena belfasten 0155 -Noski, lagun handia dut isilik geratu da Sean une batez, irribarrez, bere lagun Jimek guri aitortutakoa hausnartzen.

102. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0022 Lilianek emandako datuak hausnartzeari ekin zion.

103. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0017 Sakonki hausnartu nuen.

104. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. oñederra 00141 Istorio bakoitza, oinohar bakoitza, galdera bakoitza, ispiluaren zati bat: gure nortasun hautsiaren zatiak. Sacksek aurrean jartzen dizkigu bere gaixoenganako erakusten duen begirunezko maitasunaz, plazerraz irakurri eta eroso hausnar ditzagun.

105. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. bilbao 00010 2. Ondo hausnartuz gero aitzitik, ez dela ezer hura baino handiagorik ez ederragorik, eta gehiago duela izaera honek gizonaren arta gabezia, indar edo denbora gabezia baino aurkituko duzu.

106. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. amas 00195 Berezko aitorpen hori gizaki basati eta xaloengan indartsuago ageri dela zibilizazioak findutako gizakiarengan baino, egia da, noski. Baina honek ere aurkitu ahal izango luke beregan horrelakorik, baldin bere barruan, noizbait erlijiozko ospakizun baten inguruan edo bizituriko ordu jakinen baten esangarritasuna soseguz hausnartuko balu.

107. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. agirretxe 00022 Eta egunen batean gogoeta hauek hausnartzen egongo den euskalduna bihotz-bihotzez agurtzen du.

108. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00020 Heziketa liberal egokiak ordea arrisku hauei aurre egiteko gaitu beharko gintuzke. Eta filosofia politikoaren historia, hau da, gizartearen antolaketaz sakonkien hausnartu dutenen obrak irakurtzea funtsezkoa izango da heziketa liberal horretarako.

109. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.m. muxika 00065 Bigarren partean, datuak gehiago hausnartzen saiatu gara.

110. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. urzelai 00200 Euskadi Ta Askatasunak, bizi dugun egoeraren berrikuntza nagusienak ongi hausnartu ondoren hartua duen erabakiaren oinarrian dagoen azterketa eskeintzen du ondoko lerrotan:

111. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 0483 Aspaldiko gaia zuen, Amerikara joan aurretik ere hausnartuz zekarrena.

112. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. agirretxe 0133 Vaticano II.a zabaltzen ari zen giro berria hausnartzen eta bizitzaratzen, berandu xamar hasi ginen.

113. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. lasarte 0057 Medikuak ere beti aolku au eman izan didate: mantxo jateko, ongi ausnartuta.

114. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. ugarte 0188 Leortu, aspertu, oeratu, atxurtu, uxartu, ausnartu, lertu

115. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. apaolaza 0392 Andre Maria ere, eredu bezala jarri digu Lukas-ek gure sinismen-bidean: bere biotzean ausnartu ditu Belen-go gertakizunak (19).

116. 1991> lapurtera-nafarrera ahozkoak pper 0020 Ala esaten zun: Yaten badut banabar alen bat ongi eosi gabia, badut aukera atzera aora ekarri ta azmartzeko.

117. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0014 Parrokietan lan egiten duten bi apaizek eta bi emakumeek ongi hausnartua zeukaten zer-nolako apezpikuaren beharra duen Bizkaiak.

118. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1997 0050 HAUSNARTZEN Lehiaketei bere esperientziatik egin zien so.

119. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0004 Europako azken aldaketa politikoez ausnartu eta euskal kasuarekin duen antzekotasunaz hitzegiten du Euskal Herriaren bake eta autodeterminazioaren alde izenburua daraman dokumentuak.

120. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Iragana aztatu eta igaitekoa aztertu, buruberokeririk gabe, zure ixiltasunean alderdi on eta txarrak aintzinetik ausnartuz, gero urrats alfer edo dudakorik ez emaiteko gisan. Osoki gizona zinen.

121. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00022 Hori dio indioen esaera zahar batek; eta imajina nitzakeen indioak, beraien luma eta guzti, suaren inguruan ideiak hausnartzen. Eta gu, berriz, lanpetuegiak ezer hausnartzeko...

122. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0019 150 salmo hauetan ere, israeldarren bizitzako gorabehera eta pasadizo aunitz eta denetarikoak dauzkagu: batzuk jauretxekoak eta besteak gortekoak, penitentzialak edo eskerronetakoak, garaipen-kantak edo lamentazio trixteak, erromesaldikoak edo legea ausnartzekoak... denen lotura sinesmen eta debozioan datza.

122 emaitza

Datu-estatistikoak: