XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia baizk agur 0055 Lurra, euzki-mosurik bage, lotzorran dago;
artzanen begirada zolijak, arranuen
egadeak, ezaunge danaren laño-ostian
ayenatuten dira. Gorputzak aztun datzaz
eta goguak, be bai, kokorro-samarr dagoz
.

2. 1940-1968 bizkaiera poesia s. muniategi 0050 Oinkada arin eta, itxaropenez,
- bai bide zabal eta, bai bide txiorrez -
zelairik zelai,
ai, ze eguzki
ta, aize garbi!
Nerekin nintzan bai, nere
inguma eta, txoriakin;
egada goikorretan,
nerekin nebillen bai,
izatekotan, izan...
nere bidezko bide
eta, ametsik ederrenakin.

3. 1940-1968 gipuzkera poesia s. muniategi 0039 Egun garbi eder batean, oñak bideratuz
Uzta-erditze ikusgarriz, eguzkibera,
ain emea dan goitasun, igarotze legunez
begiak egarbera, Iainko aztarna alaitsuz...
belardi, landa, baso, mendi, arnas berriz
Iparra bigun, gozoki dator bai, lurrera,
ur azaletako uin bereziakin itzegiñez,
alako... bizi-ausnartze, egada biotzgarriz...

4. 1940-1968 gipuzkera poesia s. muniategi 0040 Eta, ekiñaldi bakoitzaren argitasunez...
O, ze egonaldi eder, egada urduriak
norberetza betean eguna eskuratuz!
O, ze gogo-aizeratze, bioztasun garbiak,
goi-ikarazko geroratze ixil-ixillean,
betikoz-betiko, Izadiaren muin-barnez
Eleizpe aundienean Iaungoikoa aitortuz,
gorakunde bizigarri baten baitasunez!

5. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa erkiag 0065 Urtearen azkeneko astea eldu zanean, bere erritxora joan zan Loli, kanpoko edertasun eta bikaintasunik ikusi ostean; eta auek eman oi duten atsegin, gogobetetze eta buru-azkartasuna somatu ondorean, berriro eldu zan bere sorleku apalera, Bilbon lendabizko egadak egindako txori leen bakun eta gurbilla.

6. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa erkiag 0065 Egada nabar eta nabarmenak egiña zan ordurako, iri aundian aurkitu zuan gabirai aura zala-ta.

7. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. kaltzakorta 0097 Gero hegoak astindu eta hegadan joan zan leihozuloan zehar.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/4 0247 Entzumen fineko hegazti honek, edozein zaratagatik susmatzen du bere ehizia; eta hegada bizkor eta ixil batez hurbiltzen zaio ustegabean.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0021 Supitoki, zoargi doi batek sigi saga basoan zehar gurutzatu zuen handik hemenka dardar eginez gelditu, hegada altxatu, abar batean ezarri eta jarraitzen arindu zen.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura r. etxezarreta 0006 Eskiatzearen ordez
irriztaka dabil
hau ez da hegada dio
hau da etzan edo erori
.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura r. etxezarreta 0014 Leiho batera joan da
hegada dotorez.
Fermin mareatu da
Ikara beldurrez.

12. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0031 Aihertzen naiz
ikusirik
ximeletak argitan erretzen diren lez,
nola neskatilek
erretzen dituzten hegoak,
gizonen desamodioetan;
nahi gabe
nortasunaren hegada sendoa
beren buruei ukaturik
sekulorun sekulakotz.

13. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0032 Usoaren hegada hestu eta tinkoaz
hegan noa
hegadarik huts egin gabe
pagoaren adarretan
joan zen udaberrian
egindako habia desegindurik.

14. 1969-1990 euskara batua poesia i. zabaleta 0074 Koruak:
HELDU da ordua
arranoaren hegada heldu
hobenaren erramuarekin
mokoan.
Bukatzen zaio poetari
denboraren harea.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0116 Ba ziren hodei batzuk, oso goiak berauk, eta enara goiztiarrak xioka pasatzen ziren hegada arinez, urdina josi nahirik.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0118 Stop. Dudarik gabe, beren hegada pausatu eta ero samarraz zerusapaian lorratz ikustezinak intsinuatzen dituzten kalatxorien xilioak, uretan plisti plasta ari diren ume eta ume handien karraxi histerikoak baino askozez ere proportzionatu eta atseginagoak dira.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0309 Itzulerako bidaia hartan, Artxipelagoan barrena joan ginen; berriro izan nuen izurdeak ur urdinetan jauzika ikusteko aukera, neure bizitzako azken aukera, noski; behatu ere egiten nuen, baina inolako aurre-zantzurik igartzeko asmorik gabe behatu gero, batzutan, atseden hartzeko, itsasontziko zubiaren gainean pausatzera etortzen ziren hegazti migratzaileen hegada luze patxadatsua; dastatu ere egiten nuen giza azalean hedatzen zen kresal- eta eguzki-usain gozo hura, bertan bizitzen gelditu nahiko nukeen baina, zoritxarrez, ukitu ere egingo ez nituela ondotxo nekien irla haietatik zetorren lurlastan eta lerrinezko lurrin hura.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0007 Eta Huancavelica, Huancayo, Abancay... eta Cuzco, inca lurraldearen hiriburua, eguzkiaren sabeletik sortutako lurra: nola ez gogoratu Andesetako mendi mazelez osatutako Jose Maria Arguedasen poliedro itxurako gorputz hautsiaz eta haren jadanik sufrimendua inon kabitzen ez zitzaioneko suizidioaz, indiarragotzat zuen bihotz hura ezpata zuriak iragana, Limako espazio goibel hertsian kondorearen hegalada mugagabea berraurkitu nahi eta ezinean, Tupac Amaru-ren hilobitik sortzen ziren dei erdiragarrietatik ezinezko ametsak gorpuztu nahian, zumbaylluaren antzera, ezerezaren inguruan etengabeko zirkuluak osatu nahiz jirabira desesperatutan ibili zena.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0007 HALA ERE, bere burua hilarren ez zen Arguedas hil, nik ikusi bait nituen haren begi tristeak ibai sakonenetan harribil distiratsu bilakaturik, nik entzun nuen haren ahotsa Andesetatik behera amiltzen diren erreken gurguraian, nik usaindu nuen haren izpiritua Andesetako gailurretan kondorearen elurrezko hegalada bihurturik, nik dastatu nuen Sacsahuaman gordelekuko harri zirrituetatik zehar isurtzen ari zen Arguedasen malenkoniazko begirada, (...).

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0022 Egin zuen, bada, jauzi haren lumapetik eta zeruan gora jarraitu zuen hegada bizian.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0022 Arranoak ikusi zuen birigarroak luma artetik nola aldegin zion, baina begirakune gaizto bat besterik ezin izan zion bota traidore doilorrari, ezin gehiagoraino bait zegoen ahiturik eta leher eginik bere azken hegada hartan.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0088 Laugarren gorbata bat hartu zuen eta nagikeria faltsuz Colinen lepoan bildu zuen, begiradarekin euli handi baten hegada gogo handiz jarraitzen zuela itxuratuz.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gasteiz 0010 Baina hemen dugu oraindik hitz handien hegada.

24. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak onaind 0063 Zuek ere, gazteok, ez ito basalikitoan; jo aintziña egada azkarrez oien gaiñetik.

25. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. euskitze 0003 VI. Eder dilindan gurina usoek hegada arina beso-zangoek eho digute afaritako irina.

26. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0002 Hegalada baten zarata entzun zuen museoan, gero eta hurbilago.

27. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ikastolagazt 1978 0001 Gaztetxook euskeran egineko leen egada eta pausoak dira nunbait.

28. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ikastolagazt 1978 0001 Zuek egin dozue olako egadarik?

29. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ikastolagazt 1978 0001 Egada bizkorra baiño ez luzea eta beti ere lurrari gara andirik kendu gabe.

30. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0046 Ima, Mertxe, Asun, Ana. Maite nuen ahuntz esnearen
bila joaitea. Zuekin. Ilunabarreko bide gorristaren
bazterrak gure solasetaz betez. Esne lodia pitzarretik
hurrupatzean, lur horail hartan sortu belarren usain on
guzi haietaz ginen asetzen. Betetzen. Mozkortzen.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Karrika huts kiskailduak.
Arratsaldeko bi ordutan. Kortina berde beheitituak.
Ilunabar gorrietan, berriz elgarretaratzen ginen bide
errautsu gorrantzak ametsez apaintzeko.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Arto landa haren erdian
gordeak, gure lehen zigarreta elkarri pasatuz erre
ginuena. Orhoitzen zaizte ote? Bestetan behi gorrien
aintzinean egiten ginituen lasterrak, atzenduak? Zuetaz
argazki ttipi bat baizik etzaut gelditzen. Horitua.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Ibero haundia badoa
mantsoki. Uda hartan, zikoinek jauregi zahar utziaren
kaskoan, beti bezala, prestatua zaukaten beren ohantze
haundia. Haurrek, karrasika junparazi zituzten amu luze
batzu beren esku muturretan altxatuz. Uda guziz bezala.
Xori lerdenen hegada apainduak puskatu nahian. Guk
egiten ginuen bezala.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Ene hango azken udan, ikusi
nuen nola bota zuten plazako jauregi gorria.

31. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00012 Minutuak, orduak... bizitza osoa eman zezakeen mandeuli haren hegadari begira.

32. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa j. ahamendaburu 0017 Norbait dabil ta mendiz mendi, sudurra airean eta nekaezin, ugatzaren hegada mirestu nahian.

32 emaitza

Datu-estatistikoak: