XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0283 Etxearen gainetik erensuge egadunek dakarten gurdian Medeie ageri da, saiets aldean aur ilak dituela.

2. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0024 Zuberoa'ko Alzai'n darasatenez lehen Azalegi-ko karbian bizi zen Hensugia.

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0024 Herensuge sutan iarri zan eta itsasora egaldatu garrez inguraturik, igarobidean oianetako pagoadar gallenak isatsarekin moztuz.

4. 1969-1990 euskara batua antzerkia k. santisteban 0069 AGAVE - Ekioni eman zenion nire burua, diotenez, herensugearen hortzen uztatik jaioa.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/6 0173 Herensugearekin itun bat egin behar dugu.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 0011 Zein neskatxo erensugeari emanen zitzaion jakiteko zozketa egin zuten, eta erregeren alabari tokatu zitzaion.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 0011 Erregek, orduan, bere erresuma osoan jakin arazi zuen, erensugearengandik bere alaba bizirik aterako zuena, harekin ezkondu eta erregegai egingo zuela.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 0011 Erensugea agertu baino lehentxeago, artzain bat, zakurra ondoan zuela, heldu zen toki haretara.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 0011 Erensugea, burrunbaz, berehala agertu zen.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura h. knô*rr 0017 Baina herensugeak bafatzen du pozaren pozez.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura h. knô*rr 0039 - Lau! Munduan herensuge bakarra naiz, hau egiten dakidana!.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. etxaniz 0075 Lehoiak bezala orroe egiten du.
Herensugeak bezala sua jaurtikitzen du
.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ipuin harrigarriak/2 0009 Herensugeak, ikusi zueneko, heldu hortzez gerri-gerritik eta kanpora zeraman.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ipuin harrigarriak/2 0009 Erraldoiak, bere laguna herensugearen hortzetan hala ikusi zuenean, mailu batez jo buruan eta bertan akabatu zuen herensugea.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ipuin harrigarriak/2 0009 Baina hala ere erraldoiari, bekokia zimurtuta, zorrotz egiten zion: Ea zertarako akabatu zuen herensugea, berak mingainetik itsatsi eta, bizi-bizirik zekarrela, behar zen lekura eramateko asmoz eta.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ipuin harrigarriak/2 0009 - Ba, herensugeak galtzeko zorian hentorrela uste nian nik - erantzun zion erraldoiak.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ipuin harrigarriak/2 0009 Inguru hartako errege batek egundainoko aberastasunak aginduta zeuzkan herensugearen burua eramaten zionarentzat.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0133 Arren, har itzazu zure neurriak hartzerik baldin ba-dago ene senarrari bidaldi hontan ezer txarrik gerta ez dakion, zeren bartarratsean lokamutsak (175) Pesadilla izan baititut ene senarra herensuge (176) Dragón batekin borrokan ari, haren atzaparpetan odolusturik galdu zela.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0237 - Zazpi buruko herensugeak / bihotzean zazpi harpe / hodei gris bat naiz / haizearen menpe....

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0012 Hasieran korrikalari guztiak pare-pare zebiltzan baina laster izarlokak, bakoitza bere aldetik aldendu ziren norarik gabe, izar arinak pixkanaka-pixkanaka ahitu egin ziren, Herensugeari ahoko sua itzali zitzaion eta Orga Handia aurrea hartzen hasi zen eta lehena heldu ere, Orga Txikia, gure Eguzkia eta gainerako astro guztiak oso atzean utziz.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 0019 Pinta ezak, artista,
ezkerraldeko dorrea,
erraldo zelataria;
biziki apaina,
arras dotorea;
baina begi bakar duen
ziklopea
tartaloa;
basajaun eta herensugeren
laguna:
Jentila
azken finetan.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0087 -... Eta Kupido maitasun piztaileak, Morfeo lagun duela, gure ederren gogoak mendera ditzanean... zuek, zaldunok, handikiok, begira ezazue haien loa, defenda itzazue gaueko erensuge eta izpiritu gaiztoetatik, erauzi gaueko ximeletei hegalak eta estali itzazue maitekiro, hilargiaren izpi gaiztoek ez ditzaten ikutu...

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0148 Itsasoko uhinetatik erensuge bat agertu izan balitz, ez zatekeen Gotzon hain txundituta geldituko.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0124 Ixtorio eta elezahar asko entzuna nuen bide-gurutzetako eskale eta koblakarien mintzotik gaztelu-komentu honetan gertatzen ei diren jazoera izugarriei buruz, eta jakin ere banekien nik maite dudan zaldun zaldun-ez-denak oso gogoko dituela horrelako ipuinak, batez ere herensugeak eta gisa beretsuko lelokeriak aipatzen direnetakoak.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0284 Deliberatu nintzen, beraz, eta tearen antzeko infusioa (gerora jakin nuen urriloz eta asma-belarrez egindakoa zela) zeukan kikara scriptorium gainean pausatuz, hauxe esan nion ez bat eta ez bi: - Ez dago herensugerik, frai Augustus.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0284 Zu zeu zara herensuge bakarra.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0065 Hurrengo egunean gorako beltza bortizki hedatu Gogorki zabaldu zen Herensugea-n; (...).

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0007 Behin baten zurrumurru beldurgarri bat zabaldu zen herrialdean eta jendeak hala esaten zuen beldurrak aidean, zazpi urtetako aldia zazpi bider igaro ondoren, Hiriburuko herensugea bere leizetik irten zela eta bidean harrapatzen zuen guztia suntsitzen ari zela, berdin etxeak eta soroak, nola animaliak hala gizakiak.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0007 Galdera guzti hauen erantzunak jaso zituenean, aitarengana joan zen: - Aita, hauxe da nik nahi nuen aukera! Utz iezadazu herensugearen bila joaten eta hiltzen.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0007 Gastonek ez zion hitzik atera baina, erabakita zeukan bezala, prestatu zituen armak, hartu zuen jateko zerbait eta, ezkutaria lagun, gaztelutik irten zen gauez, handik herensugearen gordelekura bideratu zelarik.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0007 Ezkutaria beldurrez dardarka zegoen bitartean, Gaston ametsetan ari zen bueltakoan egingo zioten ongietorriarekin... herensugea hiriko harresietara eramango zuen arrastaka... aitak negar malkotan hartuko zuen eta Ricardo Corazón de Leon-ek foruak zin egitean berekin han egon zen Txikon arbasoaren ezpata emango zion oparitzat... bere argazkia besteen ondoan eskegiko zuten eta....

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0007 Herensugearen leize aurrean zegoen.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0007 Herensugea leizetik irten zen.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0046 Herensugea deitu zioten.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0046 Horrela bada, familia-buru guztiak bildu eta zozketa egin zuten herensugeari eskaini beharreko neska zein izango zen erabakitzeko eta erregearen alabari suertatu zitzaion.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0046 - Mesedez... esan zion neskak artzainari zoaz! zoaz! bestela Herensugeak zu ere hilko zaitu eta.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0046 Geroxeago, herensugea azaldu zen eta artzainak bere zakurrari: - Zesar! Axa horri!.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0046 Txakurrak herensugeari ekin zion eta, sekulako burrukaren ondoren, akatu egin zuen eta mila zatitan utzi.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0134 Alde batetik, beraz, munduko buru-hausteen sistema dago, soluzio eta sasi-soluzioak barne (mundua nola sortu zen, gizona nola agertu den munduan, heriotzaren ondoan zer dagoen, eta abar); eta bestetik, hizkuntza moduko sinboloak, itxurazko pasadizutan haragiturik (lurraren azpitik bi herensuge atera ziren, elefante batek haur bakarra jan zuen, ugaldeen ondoren izadia eta gizadia adiskidetu egingo dira, eta abar).

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0134 Herensugeak ez ziren lurretik atera.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizijator 0092 Lurraren gainazalean dinosauru erraldoi izugarriak ibiltzen ziren herensuge hegalaldi edo pteranodonteek espazioa zeharkatzen zuten; itsasoetako uretan animalia haragijaleak zebiltzan igeri, hala nola, itsas sugeak, iktiosaurioak eta plesiosaurioak.

42. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0061 Aipa ditzagun: iraun-sugea, Lataste'tar suge zitala, berus-sugea ta adardun-sugea.

43. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0048 Lurbiraren beste alderdietan, ba dira, bereiziki ikuskarriak dituzten muskarrak; kamaleoia, kolorez aldatu oi da; Australia'ko moloka , daukan neurriarentzat egundokoak diran arantzez estalia dago; eren suge egalari txikia, margo ederrez jantzia (...).

44. 1969-1990 gipuzkera liturgia salmoak 0056 Leoien eta / suge-gaiñetik / zera joango,/ erensugeak / dituzu ere / zapalduko.

45. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0120 Erensuge, Errensuge, Hensuge, Edensuge, Egansuge, Sierpe, Dragoi ta Lerensuge.

46. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0120 Eta an ba zan lehen Hensugia.

47. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0131 Mugaz bestaldean errokatu ziran, ala ere, aintziña baten beltzuntzetarrak, eta Chaho`k dioskunez, Irube`ko erensugea eran zuen Gaston gaztea ta 1720`ko izurritean Marsella`n kementsu jokatu zuen Beltzuntze gotzaia famili ortakoak izan ziran.

48. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. arrinda 0001 Artzaiek sundituta gelditu dira begien aurrean agertzen zaien ikuskizunarekin: Mikel goiangeruak ezpataz lepoa moztu dautso erensugeari eta lepo barruan irentsita zeuden kateak zatitu.

49. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. arrinda 0001 Lakuntzako Peru da bere onera lenen etorri dana: - Sakana libre da, Sakana libre da, erensugea akabatuta gero! Teodosio lurrean etzanda erensugearen alboan, kapusaia odol-zipriztiñez, oiñak eta eskuak aske kateak ebagi ondoren, arnasarik bueltatu ezinda eta bere penitentziaren azkenetan.

50. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. arrinda 0001 Egia bazan, sartu dedilla kalabazan esaten da gure artean ipuin bat esan ondoren; baita sorgiñenak eta erensugeanak diranean ere.

51. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0182 Jauregia Gangoititarrena izan ei zan, Oleatarrengandik jarauntsia; honeen armarria, urrezko atzearen gainean, goitik beherako marradun xingoleaz osotuta dago, heren-suge berde eta guzti.

52. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00059 JUGLAREA.- (Laud musika) Orain urte asko, herensugeak bizi ziren denboretan, gazteluetako garaian, gertatu zen segidan kontatuko dizuedan istorioa.

53. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00059 AZTIA.- (Burua kortinen artean ageri eta antzerki ekintza moztuz) Barkatu baina ez da oso zientifikoa esatea, herensugeak bizi zirela.

54. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00059 JUGLAREA.- Mundu osoko herri eta kultur askotan herensugeetan sinesten dute.

55. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00059 Gure herrian, Euskalerrian bertan, Herensuge famatuak ditugu!

56. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00078 Karta horiek Herensugearen arriskuaz jakinaren gainean jartzen gaituzte.

57. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00078 Nik txikitan irakurritako ipuin batean holako istoriotxoa agertzen zen eta Erregeak erresumako zaldun guztiei deia egiten zien Herensugea hiltzera gonbidatuz.

58. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0067 Herensugeek sua bota zuten a_otik.

59. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/bbb1 0112 - Ezagutzen al dituzu Tartalo, Anbotoko Sorgina, Herensugea...?

60. 1991> euskara batua ikasliburuak zer irakurri 0030 Herensuge Silabikoa

61. 1991> euskara batua ikasliburuak zer irakurri 0030 Zazpi hitz sortu behar dituzu herensuge silabiko honetan.

62. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0073 Herensugea zeru zabalean batetik bestera ibiltzen eta, gero, pixkanaka-pixkanaka gurdi erraldoi bihurtzen ikusi zuen.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0012 Herensuge ustetsu hitzontzia da, ez da inoiz isiltzen.

64. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0012 Zeu zara herensuge hori, argi dago.

65. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0014 - Herensuge bat naiz, ez dut kalte egiteko asmorik izan, nahigabe erre dut zure ilea.

66. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. elizegi 0028 Iratxoak gertatutakoa kontatu zionean, amandrea abian jarri zen: suzko gurdian igo eta arre esan zien bere herensuge urdinei.

67. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. elizegi 0035 Batzuen ustez gaztelu zahar bat zen, herensuge beldurgarri bat zeukana; besteen esanetan, sorgin eta iratxoak bizi ziren bertan.

68. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. sagastizabal 0049 Bueno, printzesa nire zain dago, izango ahal naiz herensugea menderatzeko gai.

69. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.e. urrutia 00171 Wu-ti-ren aita Enperadore hil zenetik, enperadoregaia artatu eta aita bailitzan hezi zuen Tao-Han Xanbelan eta jauregiko nagusiak bidatuko zuen urrezko herensugez ederturik zen jadezko troinuaren gainera.

70. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0024 Erretablo nagusian, Santa Marinaren irudi gotikoa, ezkerreko eskuan liburu ireki bat duela, bestean herensuge bat heltzen duen kate bat eusten duelarik, era honetan Antiokiako Santa Marina eta Galiziako Santa Marina nahasten direneko legenda gogoraraziz.

71. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ikastola 1992 0018 Ipuineko protagonistak herensugearen kontra borroka egiten duenean, entzuten dagoen haurra bizitzan aterako zaizkion herensuge ugarien kontra borroka egiteko prestatzen ari da.

71 emaitza

Datu-estatistikoak: