XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa a beinb 0036 Euskaldun onak munduan dagozan artean, Euskal-erria ezta berez erioko, eztau ez benetako areriok ez izen utseko adiskidek il al izango.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa amurib 1911 0012 Uste ta icharopen onegas sendaturic, o Ama Dontzellia, nator arin aringa zu gana, eta macurturic neure pecatuen pisuaren aspijan negar erijuan etzuten nas zure oñetan.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or mi 0115 Erio zikoitzak atzeman gogo ba'zaitu, neronek akestuko diot sega zarra, ta zuk, bitartean, zumardia barna iges egiñen.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera poesia s. erramouspe 0002 Aldiz chaharra zuhurki dago herioari begira,
Urthe berriko ichtant guziek hurbiltzen dute hobira,
Odola zaiko zainetan hoztu, haren indarrak juan dira,
Zuhaitz idorra ez da ostatzen jinik ere primadera!
.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lander 0067 254.- Habia egin deneko txoria hil ([S], (Biarnesak ere dio: Etxe bat egiten denean, herioa jartzen da hango athegibelean).

6. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1934 0001 ¿Kisto'ren ordezkarijak dirala? Ariago ni, buru-ariñak letz itz-egittekotan: neke askotan ixanago, berein espetxetan egonago, ukaldika ziatubago, erijuak zematubago.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1914 0001 Han daude, han biribil, gizon-hiltzalerik izigarrienak, herioaren hotzak berak beren baitharazten ez dituen erho bakarrez bertzeak.

8. 1940-1968 bizkaiera poesia onaind 0050 Gero, izar-islatan, zerura begira:
Bizi! Erio! Zuen puskak onek dira!
Ezin ak lokia aska... Ta bide mukerrez
Doa pentsati... Ene! oin-lokak top larrez!
.

9. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0256 Laster etorriko zaizu erioaren muga, etorri ere.

10. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0271 Ezpaititu niregandiko aurrok aurrerantzean egundo bizirik ikusiko, ezta emazte uztartu-berriaren aurrik ere eztu sortuko, nere edenez eraginda erio gaiztoz il bearra duen ezkero.

11. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lek zigor 0026 URDASPAL:
Zer zan ori? ametsa al-zan?
buruko ille danak zutik ditut...
Zer zan, baña?
Ezurretara izua, ikara, sartu didan ori, zer ote-zan?
Gure Erri maitearen kalteren bat?...
...Il zitzaigun Gartzea;
ta aren seme Santxol oraindik ume da;
aren inguruan, berriz, Erio dabil,
beletzar antzera,
sarraski-billa...

12. 1940-1968 gipuzkera liturgia v. aramburu 0355 Lanaren sari, erio
Zugatz baten ondoan...
Bakardade larri artan,
Ama, euki gogoan.
Jaunak egin nindun
Mixiolari;
Aintza beti zeruan,
Aintza, bai, Jaunari!

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0032 Gauza yakiña da: yudu guziak goizean goizik esnatu-ala Yainkoa goretsi ta eskuarpegiak garbitzen zituten, illobiak bezela kutsatzen baitzun loak, erioaren irudia izaki.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a. zavala 0175 Ojala ikusi banu - onen eriyua,
alkarri eskatzeko - barkaziyua,
animak irabazi - dezan premiyua,
eindako gaitz guztiyen - erremediyua,
utzi jeniyua
ta inkurriyua,
gure salbaziyua
da oraziyua,
erreza dezayogun - errosayua,
au da katolikuen - relijiyua
. (1) Itzaldi ontan sartuak dauden bertsoak magnetofonoz eman ziran. Nere eskerrak artarako bear zan lana bere bizkar artu zuteneri: Manuel Ugarte, José María Tomé ta José Antonio Iturrioz. Geroztik entzun dedanez, dudan jarria nago ez ote zuen bertso au Pello Errotak botako. Xenpelarren eriotzakoan.

15. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia iratz 0070 Bainan, Kristorekin hil balinbagira, sinesten dugu Harekin ere biziko GIRELA, baitakigu Kristo hiletarik piztua ez dela be-R=rLz= HILTZEN: herioak ez du geihago eskurik Haren GAINEAN.

16. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia othoizlari 1967 0053 Guk badakigu heriotik bizirat iraganak GIRELA, haurrideak maite ditu-GULAKOTZ.

17. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia othoizlari 1967 0053 Maitatzen ez duena herio-AN DAGO; bere haurridea hastio duena gizon hil-TZAILE DA.

18. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak soeg 0114 Herioak jo muina, eta kontzientzia harekin barrea.

19. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak soeg 00001 Ba othe dugu lurraren inharrostearen beharra, ohartzeko, malaparta ditakeela, milafrich erhauts ditakela izarreri buruz: - bihotzean hartzeko, mundu hau ez dela gure bethiereko egoitza; eta ez bagintu herioak eremaiten, lurra litakeela lehert gare zangoen pean?

20. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiñ 00001 Berpizkundea da! Egun orretan Kristok Erio garaitu zuen, orduraño ta arrezkero beti garaile izan dan Erioa bere oinpean zapaldurik.

21. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiñ 00001 Argatik esan zuen Paul Bidali gurenak: Erio, non duk ire garaipena? ilkor geranon iresle danaren gaiñean Kristok iritxi zuen garaipena nabarmentzeko.

22. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiñ 00001 Ogetaz urteak igaro dira arrezkero eta gure Aberri laztana iñoiz ikusi ez dituen bezelako egun beltzenetan sartuta daukagu, ERIO'ren atzapar artean il-zorian.

23. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiñ 00001 Aurtengo Aberri-Egunean ain zuzen ere, indarrez Aberriaren gaiñera etsaiek dakarkiguten Erio ankerra baztertzeko erabaki sendoena artu dezagun.

24. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiñ 00001 Eta ez gera atertuko asmo bikain ori iritxi arte, Paul'ek bezela, askatasun pozez dar-dar geure indar guziekin deadar egiteko: Erio! Non duk ire garaipena?

25. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eman 1967 00001 Ango sarraskia, ango ilbearra! Erio, españarrek bultzatuta, bere uzta negargarria egiten ari zan uri santuan.

26. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0099 Erio, españarrak bultzatuta, bere uzta negargarria egiten ari zan uri santuan.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak eem hizkliter 0249 - pertsonen kontra eritasunak eta herioa bidaltzen zituzten.

28. 1969-1990 euskara batua ikerketak p. urkizu 0044 Beti gertatu ohi omen den bezala, erbesteratuek literatura ugari sortu zuten, sail berezi bat osatzen duelarik, eta bai kanta ezagunak nola Lo Castel de Vilambard, non kontatzen zaigun nola Anne de Lur-ek herioa maiteago izan zuen etsaien eskuetan erori baino lehen, bai dragoi misiolarien kontrako bertso asko idatzi zituzten, nola Bost-ek biltzen dituenak: .

29. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0179 Hori jazoten da, Misterioa den izkizuna " problema " bidetik ikasten edonor ari denean, adibidez, herio Misterioa, beharrarena, lan eginbeharraren Misterioa, neke-beharrarena... problematzat ematen duenean.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0020 Horregatik, alde aurrez bere hil eguna, guti gora behera, seinalatu zaion bati, herio ala heriotza arteko aukera guztia alferrekoa duk.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0020 Esanda dagoen bezala, Kronos hil zen, baina denboraren herioák, denbora huts eta gertaera gabekoaren hiltzeák, historiá sorterazi zuen postumuski.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0126 - Orduan, ez dizkizut itzuliko - eta Niko Artzaiaren ospaldiaz oroitu zen eta: - zer, ez zintuzten atxilotu e? - Haiek ez! Herioa gertu pasa zaidak ordea: (...).

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa hiriart-u 0312 Horra, girixtinoen bihotzetan, esperantzaren mirakulua: harritik sortuko dela lorea, negutik primadera, heriotik bizia.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0069 Aspalditik daki Irla Bakartiko farozainak beti Herioaren adierazgarri den kanta bitxi bat datorkiola marinelari atzetik, baina badirudi marinelak ezin duela deusik egin hortik itzurtzeko, ez dela berak igorritako seinaletaz ongi jabetzen.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. antruejo 0017 Orain arte Iainkoa eta biok horren jakinaren gainean geunden, baiña Herioa gertu dagoen honetan, konfesatzeko beharra sentitu dut, eta geure Iainkoak heriotzeko orduan bere eskumara eramango nauela dakidan arren, lurrean ere neure hoben eta arrazadurak garbitu nahi nituzke.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. elias 0189 Ondoren, sortuko ziren baita ere baginabat erako bertsioak Itziar eta Jazintoren herioeri buruz.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0041 (...), eta mordoska bat inguratzen zitzaionean, urez betetako palangana luzatzen zien eta katuek herioan hastantzen ziren.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak sm 0210 Hara hor herioa non eta zelan atseginago aurkitu zezaketen kezka idatziarazia.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 0076 Kapitalismoa, azkenik, bere ehorzleak sortzen ari da, eta herioak jota dago honez gero: Burjeseriari muturka ari zaizkion klase guztietatik, proletargoa, ez beste, da egiazko klase iraultzailea.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 0076 Burgesiari dagokionez, berari herioa ekarriko dioten harmak egin ez eze: harma hauk erabiliko dituzten gizonak ere sortu ditu, hots, langile modernoak, proletarioak (8) 138 urte ez dira alferrik pasa Manifestua idatzi zenetik hona. Garbi asko dago jadanik ez dagoela bizpahiru sasiazalpen axal-axaleko eta dogmakoi eginez segitzerik. Marxen analisietatik abiatuz, gaurregungo klase eta estrato sozialen arteko kontrastasunak zehatz-mehatz ikertu behar dira. Kapitalismoaren gaurko fasean zernolako klase erlazio eta aldaketa ematen diren sakon aztertu duen autoreetako bat Nicos Poulantzas zena izan da. Ikus, besteak-beste, .

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0017 Gizona agerkizunen (Phainomena) mundu anizkorrean galduta bizi da, sortzen eta itzaltzen, itxuratzen eta itxuraldatzen diren gauzen etengabeko jarioan, herioan denaren (Sein) eta ez denaren (Nicht Sein) edo itxura hutsa denaren (Schein) inpresioen azpian.

42. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0074 Garai batean, Jainkoak erioaren gain zeukan eskubidearekin, gure erioari eskeintza au egin zion Osea igarlearen bitartez: (...).

43. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0002 Emen, dena zen erioa.

44. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak l. egia 0020 Ustel dan guztiaren erioa eta bikain guztien bizia.

45. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak iratz 0010 Egun heietan, Eli profeta, mortuan barna egun baten bidea egin ondoan, sasi baten itzalean jarri zen eta herioa deitu... Eta huna nun Jaunaren aingeruak unki zuen erranez: Jeiki zaite eta jan.

46. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gao 1989 0006 b) Ezkontide, guraso, guraso politiko edo seme-alaben herio-tzarengatik, edota emaztearen erditzearengatik hiru egun natural.

47. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Lehenengoan, kobazulotik datorren mundu bortitza irudikatzen du: izuen genesia (obertura, larru ikara, eztanda, auria, oihanean eta estigmak), fantasia beltza (magma, erretaula, alegoria, racconto 1. racconto 2 eta espeleofobia) eta atabismoak (zirrarakoak, lilura zurbilak gauean, amiltzean, amaren altzotik, oihaneko drama eta herio).

48. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Euskera erioan dagoan garaian, ain zuzen!.

49. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. etxebarren 0001 San Ferminek Litri salbatu zuen heriotik Orain bukatu den denboraldia, toreaketaren historiako odoltsuenetarikoa jo liteke.

50. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. etxebarren 0001 Baina San Fermin portatu zen eta heriotik salbatu Huelvako toreroa.

51. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1982 0001 Batzutan har honek herioz jotzen du zuhaitza.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... aburu 1982 0001 Eremu ilunak sendi ziren hor irriskuz eta beltzez jauntziak, herio nagusiaren erreinu beldurgarria: dio Odolaren Mintzoan.

53. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. alberdi 0001 Mefistofeles-ek: Eta, hala eta guztiz ere, herioa ez da sekula ostalari ongi hartua izaten.

54. 1969-1990 sailkatu gabeak literatur prosa karmel 1974 0070 Bestela eskila joka bereala asiko litzake erioa.

55. 1969-1990 zuberera antzerkia a. aguergaray 0053 d'Oihenart kontsola zite,
Heriuaren ondotik,
Zelian beitzirateke
Saintû gûzieki, botzik.

56. 1969-1990 zuberera antzerkia casve sgrazi 0122 Bortialat juaiten dienak elhûrtiareki
Bakian jar zite ziren Jinkuareki,
Zeren beitzuazte heriuareki,
Jinkuak etzizten ifernialat idoki.

57. 1969-1990 zuberera antzerkia m. heguiaphal 0025 ALDURAN
Ezagutzen ezpanaik ere ni nuk, Alduran erregia
eta ene ezpata duk gizonen herrio handia.

58. 1969-1990 zuberera poesia j-l. davant 0101 Utzi beraz guri hemen
bizitzeko heina kemen
Utz arren guri borroka
Herio guztien aurka!

59. 1969-1990 zuberera poesia j-l. davant 0120 Hi ere hil haiz Txabi Etxebarri-eta,
Baina besteak sortu dira bizi legez.
Hi ere hil, Txikia. Har gatik ordainez
Franco-ren ondokoa tximixtaz airatu!
Gero erori ziren Txiki, Otaegi,
Baina Franco-k herioan zituen segitu.

60. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00066 Menderaezinak dira, jaio eta herio.

61. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00181 Hasiera baten sendagileek egin ohi duten azterketa egin zuen berak ere: mingaina aterarazi, betazalak aztertu, pultsua hartu... eta hartan zebilela Herioa ikusi zuen gaixoaren oinen aldean.

62. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00181 Ikazkina gelan sartu zen eta herioa ohe-buruan ikustean, esan zuen inongo azterketarik egin gabe:

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0058 Traidorea zela leporatu zioten eta orduan Imanolek, herio suhar, laurei eraso zien, eta haiek maila-mailatuta utzi zuten, eman zizkioten ostikada eta ukabilkadez.

64. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. linazasoro 0006 Bagenekien azken amar urteotan, Eriok eraman zuan arte, ez zuala gauza aundirik idatzi, berak ironiz bezala adierazten zuan gisan ixiltasunaren poetikari atxeki zitzaiola, erabateko etsipenak jota, triste eta bakar, seko burutik egiten asia, ez zuala idazteko bearrik, gairik, tenorerik sentitzen edo aurkitzen eta nik al dakit tankera bereko zenbat purrustada geiago.

65. 1991> euskara batua liturgia franmezal 00061 Ez heriok, ez bizik, ez beste izakik, ezingo gaitu aldendu Kristoren maitasunetik.

66. 1991> euskara batua liturgia abendualdia 00102 Senideok, otoitz egin diezaiogun gu herioaren menpetik ateratzera datorren Kristori; eta esan diezaiogun bihotzez:

67. 1991> euskara batua literatur prosa d. martiartu 00093 Herioren garaia baino, garai baten heriotza iragarri zuen luma zorrotzenak hiriko aldizkari irakurrienean, eta gaineko argazkian, Chaibi Ahmed islamiar gudari gaztearen hilotzak zipristindu egiten zuen ia-ia idazkia, sei balazulotan behera zerion odol isuriaz.

68. 1991> euskara batua literatur prosa i. borda 00048 Amodioak ez baldin bazezakeen exilioa eta herioa garait, zertarako zen bada? zion Sarak, bera halaber amodioz hirira joana, Unaxekin osoki ados.

69. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00015 Ez naiz askorik luzatuko hango txikizioaren berri ematen, bertan egon ezean nekez azal baitaiteke nolakoa den Herioren aurpegi ankerrena.

70. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 00093 Heriori atzaparretatik gizon haren bizia zelan kendu nion ekarri izan nahi nuen gogora eta ez nuen besterik lortu ene baitan baleen berbaroa aditzea baino, baleak bertan banitu bezain ozen aditu ere.

71. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0011 Ene denboraren azkenetara ailegaturik, bila datorkidan Herioren hatsa aditzen dut, hotz eta hurbil, idazteko hartu dudan pergamu hau berau ere dardarazten.

72. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0107 Nire azken damuek hanka dagite, -bekaizkeriak eskaleentzat, etoientzat, herioaren lagunentzat, era guztietako atzeratuentzat.

73. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0068 Ezin esan diezazuket, irakurle on hori; ez dago hitzik zuri adierazteko nire buruak, argi edo ilun baina etengabe, jasan behar izaten zuen susmo beldurgarria batzutan ia erotzen ninduen bizitasunez: guztion kaltetan etxean hartu nuen hura herioa edo deabrua haragi jantzian ez ote zen susmoa, alegia.

74. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0098 Haren aurpegiak, herioa bezain aratz eta zurbilak, irribarre aingerutarra zeukan.

75. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0093 Zubian, betiko herioan ziharduten lanean.

76. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. sagastizabal 0039 - Bai, Heriok erabiltzen duena.

77. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0272 Uste duzu, heriok, okasio hauetan mila era ezberdin hartzen dituenak, ez dezakeela animoetan beldur izugarriak eta ia esplikaezinak sorrarazi?

78. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00090 Gure aberria, hala ere, anitzetan jaiki duk kondairan errautsetatik porrota pilatuak mespretxatuz eta herioaren hedadura hatza mendekatuz. Amodioaren piloa materian etzan zenean aberria heriorako prestatu huen, semeek borroka berriak irabaz zitzaten.

79. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00126 Zoritxarrez gerra zitalak inguratzen gintuen, eta itxaropena geroz eta gaitzagoa zen bihotzetan ernetzea... Heriok hertsatzen gintuen geroz eta hurbilago, eta hark inoiz ez zuen esplikazio erosorik izaten giza bizian.

80. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00234 - Zaude isilik... Kapitalismoak asmatu du herioaren makina nagusi hau gerran, eta Elizak aberatsak apoiatzen ditu.

81. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. mangado 00024 Atsekabea eta poza, nekealdiak eta itxaropenaldiak, Herio aurkia.

82. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00196 Heriok bizia ukitzea ez du aski, bortxatu egiten du.

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00196 Baldun Grien-en Herio (argazkikoa) oso neska gazte probokagarriaz jabetzen da.

84. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0040 Shahrazad literaturaz baliatzen da errege hiltzailea maitemindu eta herio garaitzeko.

85. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0040 Liburuotan literatur saioaren amaierak bizitzarako atea irekitzen du, ez herioganakoa.

86. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0040 Obabakoak-en bertan ere, pertsonaien itxuraldatzeak (Dayoub morroia, Laura Sligoren senar Thomas Sheldon, Wei Lie Deshang...) herioren eskutik libratzen ditu pertsonaiok.

87. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0040 Itxuraldaketa hauen kontakizunek aldiz, gu geu herioren eskutatik libratzen gaituzte, betirako ez bada ere, kontakizunek irauten duten lipar majiko horretan zehar behintzat.

88. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0040 Azken egia bilatzen dutenek bakarrik aurkitzen dute herio atearen beste aldean zain (Hans Menscher, Jean Baptiste Hargous-en ejerzitoa...).

89. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0040 Horixe baita modernismoaren zama: herio helburu bihurtzea.

90. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. lema 0044 Ordeinu eta ordeinatzaileen kopuruak eta honelako agirien barne-egitura erakutsi ondoren, herioak sortzen zituen izpirituzko arazoak eta beren adierazpenak azaldu nahi izan ditugu: ehorzketak, hiletak eta anima-kofradiak, hain zuzen.

91. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. lema 0046 Azken finean, herioa da gure ikerlanaren helburua.

92. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 00055 Euskal Herri handiko ikasi edo direlako intelektual gehienak itsas bazterreko mainuetan zitezkeen Xiberuko pago ederrenetarik hor bet-betan herio latzak lurreratu zuelarik, alta inguruko oihana beraz, egiazko nigarrez hipaka entzuten ahal baitzen.

93. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak euskerazaintza 1995 0050 Gure edestia ez du azten, batez ere azken aldia, anaiarteko erioa.

94. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/98 00059 Zure ideia izan liteke
gu biontzako kaltian,
zoritxarrean lotuak gaude
herioren hankapian;
habanera bat bukatu orduko
biok ginake urpian,
ez al da hobe biok hastea (bis)
zortziko txiki batian?

95. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/98 00059 Zerutik dator herio beltza,
hori ez da nobedade;
musaje zuriz baina bihotzak
oraindik dauzkagu trebe.
Zortziko txikin goitikan behera,
zorionekoak gaude!
Lurra lurpea bihurtuko da (bis)
eta zuloa debalde.

95 emaitza

Datu-estatistikoak: