XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0067 Beraz, hil ala biziko jokoan ezin gehiagoraino sarturik gertatzen da, eta are, ahaleginetan nahi luke egoera hori gainditu frankoen eta bisigodoen erresumak, bakoitza bere aldetik, indartzen ari diren memento honetan, eta berdin geroago, arabeak erasotzen eta asturiar monarkia eraikitzen denean.

2. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0093 Hil-ala-biziko arazoa izan ohi zen lur horiena.

3. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0666 Gizakia atomoaren indarraz jabetu denetik (1945), zientziak ekarri duen ezagumendu honen erantzukizuna nork eta nola administratu, da gizadiaren hil-ala-bizizko arazo ideologiko eta politiko larri eta astunena.

4. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0078 Hil ala biziko arazoa da, beraz, euskarazko komunikabideen hau: (...).

5. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0006 Behean: Gorputzaren organo eta ehun minberek arreta handia esijitzen dute. Garuna eta hilalabiziko organoak arriskugarrienak direnez, hobeto babestuta daude. Giharrek eta antzeko ehun sinpleak, zaurituta gertatuz gero errazago berritzen dira eta horregatik giharre askok larruazala beste estalkirik ez du.

6. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. gereño 0025 Beraz, burruka hil ala bizikoa zen, eta dilema honek eman ziezaiekeen heroitasunaz, kuraiaz eman zioten aurrea Konbentzioaren soldaduei.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. irazgoiti 0126 Batzordearen lehen helburua: Herriaren beharrizan premiazkoenekin erlazionatutako eta estatuarentzat hil-ala-biziko diren sailetako grebak bertan behera utzi araztea.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balea eta euskaldunak 0041 5. Dinosauruekiko hil ala biziko borroka.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0021 Nik uste dut Euskal Herriak bere nortasuna baiezteko daukan hil ala biziko premia horrengatik dela, bere herri-nortasuna kulturaren errorik sakonenetan bilatuz.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1989 0045 6.- Hala ere, Euskararen eta Euskal Herriaren hizkuntz genozidioa ez da gelditu, bere herio abiadura moteldu dugu, besterik gabe, eta Konstituzio-Estatuto-Amejoramendu 10 urte hauek ez dute, funtsean, ezer konpondu hil ala biziko auzi honetan.

11. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak azurm 0001 Agonia: arrainarentzat ura bezala, ezker abertzalearentzat hil ala bizizko trantze larria baita.

12. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. garmendia 0001 Berria irakurtzean gogoratu naiz Gary Cooper que estás en los cielos hartan kontatu zigula zeinen gaizki pasa zuen medikuak hil ala biziko operazioa egin beharra zeukala adierazi zionean.

13. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0060 - Adibidez, hil ala biziko borroka bat... esan zuen Arthurrek.

14. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0136
ETA zelan adierazi hitzez hitz
itsaso ezkutu eta izenik gabekoetan
populatu gabeko irletan
kalamahastien azpian
karramarro malgu zango iletsuen
eta barekurkuiloen arteko
burruka izugarria.
Esan dezagun hil ala bizikoa dela,
ezen eta karramarro biguna
maskor bila abiatu eta
maskorrik ez badu hutsik kausitu
maskor beteaz jabetzen ahaleginduko da,
maskorraren jabea den
barekurkuiloaren kontra.
Eta karramarroa gainbiziko da,
barekurkuiloa akabatuz,
ala babesik gabe geratuko da
behin eta betirako.
Zer esan karramarro bigunen larritasunaz,
zer esan barekurkuiloen bildurraz,
zer esan erdi banatu ezineko maskorraz.
Zer esan itsasoak
munduaren azalean zabaldu zirenetik
irlak itsasoaren azalean lekutu zirenetik
bakerik gabe, treguarik gabe,
ia etenik gabe
dirauten gerlei buruz.

15. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1997 0023 Liga bukatzeko zazpi partidu gelditzen dira eta norgehiagokak hil ala bizikoak izanen dira.

16. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. egaña 0003 Hauxe da, azken finean, gure hizkuntzaren hil ala biziko egoera gainditzeko inportanteena.

16 emaitza

Datu-estatistikoak: