XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera ikasliburuak euskeraz irakurteko 0040 Baña batzuek uts-egin dabe.

2. 1900-1939 bizkaiera ikasliburuak euskeraz irakurteko 0040 Zer ete-da oba, beluti ala tinel izatea? Ikastolari uts-egitea ondo egiña alda? Uts-dagianak ezer ikasi al'legi? Ezer ez dakiana, ezertarako gauza izan al'ledi? Ikastolan zer egin dozu? Irakasleak zer egin dau? Zer, ostera, beste ikasleak?.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa a latsibi 0145 - Biar, ez gero ut esan ez utsik egin, biar geurean bazkalduko dozu maisuagaz batera.

4. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa irakatsiak 0017 Beguiratu eguizu arduraz euretan utsic eguiten ete dozun, eta cegaitic: eguizu aleguiña, ezagututeco ondo zure pecatuen sustraiya, aterateco.

5. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa p.l. zaloña 0184 Gure lagun urrkoa neke edo prremiyan arrkitzen bada, guk ari, al izan ezkero, lagundu biarr diogu: osterontzean, gere eginbiarretan uts egingo degu.

6. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak jbdei 1923 0098 - Zer esan gura daben baño zer esaten edo zer egiten dabenari begiratzea, izango dala onena, uste nik, utzik ez egiteko.

7. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak laux 0363 Jai orrek gora-bera, olerkarijak gitxittuten joyazan ostera eta 1554 urtian olerkarijak utz egin ebelako edo pantzeraz idazten eban Ronsard'eri lora-urdiña bidaldu eutsoen.

8. 1900-1939 gipuzkera liturgia peregrinatio 0023 Ona emen gure liturji urtearen sorrera; uts egin gabe esan dezakegu Jerusalengo alderdietan egiten ziran elizkizunak izan zirala gure liturji atsegiñaren iturriak.

9. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0168 Biotz guztien jabe banintz, diranak ekarriko nituke zure oñetara utsegin dutelako damuz urratuak.

10. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.i. uranga 0435 Atsegintasun aundiya eman ziyon amaren erantzuerak Luchi-ri, eta len bañan arreta aundiyaguakin echeko eginkisunai jarraituko ziyela esanaz barkaziyua eskatu ziyon amari egin ziyon galdeerakiñ utsegiten bazukien bezela.

11. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizdo ees 1911 0258 - Leitzadiko jaunari diotan zintasunak uts egin bearko dit, opalben orrek baño lenago; aker doneagatik zin diyotzut, Endo.

12. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. furundarena 0028 ¿Zenbat agintarik, uts egiten du zuzen bidea, utzirikan lege on zarrak alde batera, eta artutzen du oker bidea, ikusirikan au dala, bere sakela betetzeko, laburr bidea?.

13. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or mi 0145 Elizeko argiontziren batean pipa biztu al dut? edo Gurutzea lorrean erabili al dut astalarretan yudu baten antzera? Zertan utsegin dut, Yainkoaren urte gaizto, oinbeste ikusteko? Ez al zen aski niri aren eskua ukatzea? ta gaiñera berek oñaztatu dute!....

14. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or scruz 0028 Probintzietan zeuden soldaduak, gobernua utzita karlistengana etorriko zirala agindu, baiño uts egin.

15. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak i. omaetxebarria 0026 Ta etzegoan oker; meza-kontuetan batez ere gure egunetako gizonak errezegi uts egiten baitute.

16. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak muj 0539 Elizanburu ibilli zan erritik urruti, ta biurtzean, ona zer zion bere biotz ibilokiari:
¿Zer duk ere bihotza, saltoka barnean?
¿Ote duk uts eginen errira eltzean?.

17. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j.v. landa 0017 Nere Kristau biotzekuak; bizi-bearrak lanik asko ematen digu; animako etsay zitalak larritzen gaituzte utzik eguin gabe ibilli bear dagun zeruko bidean; ikara ta beldurra datozkigu biotzera, ordu charrian eguinda daduzkagun charkeriyak gogoratuaz beste gabe; animako illuntasun, gorputzeko gaitz, ta beste larritasunak ikutzen gaituztenian, oroitu gaitezen maite-maite gaituan Ama Maria-kin.

18. 1900-1939 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0300 Ez zakiat zahartzeak edo zerk egiten duen hori, bainan niri zangoek huts egiten daitatek.

19. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa zerb gh 1927 0442 Mezarik etzuen huts egiten gehiago Mariluzek, phesta handiari buruz.

20. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa lf 0520 Behinere ogiak etzion huts egin Micheriari.

21. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb 0206 Nola huts egin zuten elgar Piarrek eta Ñakerok?....

22. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa catjauf 0078 I. Botua da Jaincoari haren gogoraco cerbaiten hitcemaitea, chedearekin, huts egiten bada bekhatu izanen dela.

23. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa ip 0042 4n Aita amer zor duzun amorioari, errespetiari, obedientziari huts egin duzunez; obraz; hitzez; gogoz; beren beharrunetan sokhorritu dutuzunez; buruzagien pian bazira, noula zerbutchia egin duzun.

24. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lander 0066 246.- Salbatore, baba lore [L], (Aroa bide onez dohala adiarazteko) 247.- Azken hilak, paga zorrak [BNC], (Besta egiteari, huts egin nahi ez duenaren hitz bat, - bere gisan zuzena; azken hilaren gain izatekoak direnaz geroz, aintzineko guzien hartzekoak, (Voir le nampdeg; 67).

25. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak satarka 0001 Onen ganian emengo Udala'k azkenengo batzarrian erabagija artu eban jakiñen ganera ipintia Perea (gobernadoria) ekarri dayala Durangora garija, uruna edo ogija, errija larri-larri dagola-ta; jaramonik ezpadau eiten... ¡or konpon!! esanagaz etxera duazala kontzejal gustijak, dana bertan-bera itxita (1) Bizkai'rako dakarren garijaz egindako ogijak Santander'era bialtzen dabez Bilbao'ko ogi-ola jabiak, itxuraz gobernadorian baimenaz. Atzo orixe agertu eben emengo txinelak Basortu'ko geldokijan. ¡Joko ederra orixe! Arrayetan ba, ogijak uts egin ba`bai, geniño polita parau beiyakuk.- KIRIKIÑO.

26. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1931 0001 Ontarako abestiak ikasi bear dira, larunbatean asiko dira ensayuak, aldezuten guztiok utz egin gabe etorri.

27. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak i. omaetxebarria 0001 Goazen ainbat laisterren eleiz-sarrera uts egin ez dezagun.

28. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 -?Luistarra alzera? ?Bai? gaur dezu ordua alegia illeroko jaunartzea, ta ez utzik egin goiz ta arratsaldeko elizkizun.

29. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1901 0001 Dezagun beraz aipha zertan duen laborariak gehienik huts egiten bere ongarrian, ala gutiegi eginez, ala egiten duen hura eginez gaizki.

30. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1901 0001 Hoben dute buru orotarik: edo chuhurki derabilate guti bildu dutelakotz, eta hortan dute huts egin, azken aldian erran dugun bezala.

31. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1904 0001 Norbaitek zion joan den aldian, Chikitok huts egin zuela, Camboko partida batean.

32. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1905 0001 Zer nahi izanik, oihanchka batean sartzera zoalarik, ttapa, ttapa, hor heldu zaio hamar hurratsetan aintzinerat, begi handi batzuekin, beharri handiago batzuekin... erbi bat ederra, Donibaneko ihiztari batek aintzineko astean huts egina.

33. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1905 0001 Huts eginik eman dauku kazeta egile langileak: izitu bide direla zakitenak.

34. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1924 0001 Pilotari zaharrer ez bide zaiote hambat partida ederra iduritu; lehenago bazabilkaten pilota gorasko plaza buru batetik bertzera eta zombat aldiz, hutsik egin gabe! Doniandarrak hamabi joko-aratuak eta Saratarrak hortzetan zauden; orduan atzarririk egin zuten salto bat zortzi jokotaraino: bainan hartara geroz bortz joko baino bat egitea errechago baitzen, Doniandarrek eta Itsasuarrek sartu hamahirugarrena.

35. 1940-1968 bizkaiera liturgia emeza 0638 Efren santuaren otoitz onak ez daigula, Jauna, uts egin;(...).

36. 1940-1968 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0018 Likon zar arek orduan egin
eutson: Kemenak ez, indarrok uts
egiten dauste. Nazana orain
ezezgarria yatzulako utz?

37. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa sm zirik 0030 Nola konpondu aiz azkenera arte utsik ein barik jokatzeko?.

38. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa sm zirik 0030 - Zelan eingo najuan ba uts, lantzian lau pelota etortzen jatazen da nai ta nai ez lauretarikoren bat azertatzen najuan.

39. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0313 Zergaitik? Ona: Ziñez diñotzuet areitako norbaiti orrela uts egiten zeuntsen bakoitzean Neroni egiten zeusten.

40. 1940-1968 euskara batua literatur prosa arti alegia 0116 Gauza bat kontacen baitdute hegaztina ibiltari hauetaz, beren bidajeetarako bilcen direnean, konseilu harcen dutela elkarrengandik, luzaro konseilacen direla elkarrekin, eta batzuk zelatan geracen diren bitartean, beste batzuek, hux egiten dutenei, beti esistitu ohi duten exa-zikoiniei deicen dietela, eta hegaztina libreen bidajean ez abiaceagatik, oso gaicki tratacen dituztela.

41. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0126 ANDREA - Orain ere piztu bear izaten ditugu elektrizidadeak utsegiten digunean.

42. 1940-1968 gipuzkera antzerkia netx lbb 0203 Sendagaillu miresgarria, sendagaillu azkarra, utsegiten ez duan erremeioa... MAKILIXKA!... Eskatu botika guzietan.

43. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zugker 0178 (31) Simon, Simon, begira: Satanas'ek eskatuak zaudete, garia bezela baiean garbitzeko: (32) baña Nik otoitz egin det zure alde fedean utsegin ez dezazun; zuk, berriz, zuzpertzen zeranean, sendotu itzazu zure anaiak.

44. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa vill 0095 Ba-nuan naiko lan karidadearen aurka uts egin gabe bizi eta bien erdian irauteko, denak elkartu ta batu naiean.

45. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak juan azurmendi 0015 Baiña Jaungoikoak berak esana da eta Jaungoikoak ez dezake utsegin.

46. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak or 0027 Guk verbo dativo dalako zait, zaizu, orrekin oinbeste naspilla gabe gauzak esaten ditugu; dit, diot eta oiekin ere bai: Vox eum defecit = Mintzoak utsegin dio.

47. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak or 0027 Defuit officio (orain ederki, de officio) = Lanbideari uts egin zion.

48. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak or 0043 Jokabide soillean si onek agiz gertaera dio; eratxikian berriz baldiñezkoa: si vis pacem, para bellum = pakea nai ba'duzu guda gertu ezazu (emen alare latinez baldiñezkoa da berez, si velis); si hoc dixisti erravisti = au esan ba'duzu, utsegin duzu (au esan duzunean utsegin duzu); si hunc librum leges, laetabor = liburu au irakurr ba'dezazu, poztuko naiz (irakurriko ba'duzu ez ongi euskeraz).

49. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak aranzazu 1965 0213 24 ordutan bira osoa emanaz, au da 360 gradu minutu batean gradu laurdena jotzen du, eta nola Illargiaren arpegia guretzat 1/2 gradu baten zabalera eskeintzen digun, naikoa genuke segundu baten aldearekin bialtzia ez uts egiteko.

50. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lfn 0005 Zerk uts egin du? Diruak. Faute d'argent, c'est douleur sans pareille.

51. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0050 - Errazu, Engrazi... Jakiterat jina naiz... Zerbaitetan huts egin dautzuta?.

52. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak katixima 1940 0145 Chede zina: Ez ditut sekulan huts-eginen goizeko eta arratseko othoitzak.

53. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. errecart 00001 Laborarientzat ere lana, ez dako gure eskualdetan huts eginen, bainan lana ongi pagatua, ez dezan ogia alcha galzetan, esnia sal galzetan, bizi dadien haren lan baitezpadako borthitzak emaiten daizkion dretchuen arabera. Salzekoa badu bainan zombat gauza falta, bestigailu arnes; egoitza trichte eta zikhin, argi eskasa, ura urrun, bideak tzarrak, sosa ere chuhur; gaztek nahi familia bat moldatu, etche bati lothu eta memento huntan ezin asma ere hori egiten ahalko dutela, orai miliuna hurbil behar delakotz, etche bati has eta has lotzeko.

54. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Arku, aldara, tore eta berdura, zeru-lurren erregina iragan den bide eta karrikak, ezin ederkiago aphainduak ziren. Hots, denek ohoratu dugu gure Ama ona eta ez da dudatzeko, gure jaun erretor onak eta Ama Birjinarekin dabilan jaun misionestak erran daukuten bezala, zeruko graziek ez daukutela huts eginen holako fedea erakutsi duten herritarrer.

55. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1959 00001 Segur gira gauza hoien buru direnek ez dutela huts eginen. Denbora berean arrakesta gehiago emanen diote bestari eta Aramburu jaun aipatua ohoratuko.

56. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1960 00001 Nahasmenduak huts egin

57. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1961 00001 Bainan heien jokoa ezin gorde dute, eta De Gaullek preparailuak egin arazi ditu huts egin dezaten.

58. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1962 00001 Ez hutsik egin! Deneri ongi ethorri.

59. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Bainan itzalik gabeko arbolik ez baita, asi zitzaizkitan itsaso gainean hedoi murruka batzu biltzen: nere maiteak egun batez uts egiten zuen gure junta lekurat eta haren ez etortzeaz kanore gabeko aitzaki bat ematen zautan; gauza horrek aldiro bihotzean xiimiko egiten zautan.

60. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1968 00001 Arbillaga gazteak egin ahalak egin ditu, bainan sobera jo nahiz, pilota eder zonbait huts egin ditu.

61. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. agirre 00001 - Bai, Jaungoikoari eskerrak, aurten ere iru lau egun bakarrik utsegin zetiat.

62. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... lab 00001 Unamuno jakintsu garaiak nola eta zertan uts egin zun erakustea.

63. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak f. zubiaga 0109 Poloniok esanera uts egin dauenean, zemaika ikusi gura dau.

64. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0061 Gaiñera, ez zan arazo zaillik, bidean ondo itsasia egoan berebillaren usaiñagaitik, eta olan uts egin barik niñoan.

65. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0013 Morroitzaren saria ezinbestekoa dogu etxe onen alogerea ordaindu aal izateko, eta onetan Mikel'ek ez dausku utsik egingo.

66. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak n. barrenetxea 0029 Siniskai orrek auxe adiarazoten deusku: Aita Santuak, Elizaren buru danez ta aren izenean, sinismenari ta ekanduei buruz, irakasten deuskunean, ezin dagikela utsik egin ta gotzai oroen gaindiko lendakaritza, be, beregan daroala beti.

67. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1987 0153 Lur harritsuan ereindakoa, hitza entzuten dauana da: lehenengoan pozik hartzen dau; baina susterrik ez dauko bere barruan, ezta iraupenik ere; eta hitz hori dala-ta erasoa eta nekea sortu orduko, behingoan hutsegiten dau.

68. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1987 0335 Gauza guztiak barri egiten ditut; hau da, Jaungoikoa beti da leiala; ez deusku huts egingo; agintzen dauana, bete egiten dau.

69. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. urkiza 0083 Idazlearentzat bardin bere liburuak; danak ilusiño bardiñez eta ames uts egiñak, naiz-ta erakusketa egikeran batetik bestera bardin-ezaz konturatu.

70. 1969-1990 euskara batua antzerkia f. telleria 0050 KAZETARIA: Horixe, etsaiari gerra! (Pistola atera eta tiro egiten du, baina huts egiten du.)

71. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde amaiur 0041 OILLOKI - Gogor lan egin duzue, mutillak. Oraingoan ez diagu huts egingo Erronkari'ko adur gaiztoko saioan bezala. Noren ardurapean zegok Donibane Garaziko gaztelua?

72. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/2 0013 Batek huts egiten badu, kanpora doa.

73. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/2 0013 Marrazkian jertse marraduna daukan mutikoak huts egin du.

74. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/6 0093 Zuzenbidean hutsegiten duena, jokotik at gelditzen da.

75. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0021 Elea-ko Eskolak (Parmenide) eta Efeso-ko Heraklito-k, berriz, k.a. VI. eta V. mendeetan, Physisean hutsegiteke den hori, izaki hori, aurkitzen du, hots, Logos edo diskurtsu arrazoitua eta Nous edo adimena.

76. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak jokobild 0268 Huts egiten duten bakoitzean hurkatuaren marrazkia osatuko dugu.

77. 1969-1990 euskara batua ikerketak elhuyar 0086 Badago hemen desegin beharreko nahastea, zenbaitek maltzurki iraunerazi duena: Euskara horrelako proba-banku eta itolarrian jarri dutenak instrukzioa, kultura unibertsala, zibilizazioa izan omen dira; eta proba horretan, agi denean, huts egin omen du euskarak: ez omen da gai, antza, garai eta denboraldi berrien eskakuzunei erantzuteko.

78. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. laboa 0053 Gizonezko batekin erabiliko dudan lehen aldia da, baina ez dago arriskurik, beraz huts egiten badut... argituko den bakarra nire porrota izango da.

79. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. arana 0115 - Lehenengoan huts egin dugu - jarri zuen fraide zaharrak jakinaren gainean.

80. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0145 Proxperori hasiera hartan gauza batek deitu zion atentzioa: jendeak zeinen erraz hutsegiten zuen lanera.

81. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0167 Belaun bat lurrean tinkatzen saiatu zen, bere lurraldeko kanpamenduetan entzun izan zituen kontaketa eta abestietan huts egin zion eta Haur Enperatrizaren oinetara erori zen, aurpegia lurraren kontra geldituz.

82. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0309 Baina huts egin gabe hitz egin behar dugu, Bastian.

83. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0010 Hori ere, hutsegitea alegia, eguneroko kontua izan ohi da.

84. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura oihanaren deia 0057 Baina horzkadak hutsegin zion.

85. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0140 Ez dezagun tiro bat ere hutsegin.

86. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0179 Ile baten tartez huts egin zuen bull-dogak.

87. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. azkune 0010 Marta kezkaturik zegoen. Honela zioen ikaraz: - Ez dugu gauza onik. Nire bizitza guztian lehendabizikoz gaur egin du huts mahaira nagusiak.

88. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. berasategi 0128 Bazekien bere fama geroz eta handiagoa zela, baina... Hainbeste jendek eskaintzen zion bere konfidantza...; ezin zuen hutsik egin.

89. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. berasategi 0188 Sheriffak huts egin zuen eta muturrez aurrera erori zen.

90. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1990 0013 Hala ere, Jainkoaren deiak huts egingo luke, baldin eta erantzuteko prest leudekeenak aurkituko ez balitu.

91. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0032 Usoaren hegada hestu eta tinkoaz
hegan noa
hegadarik huts egin gabe
pagoaren adarretan
joan zen udaberrian
egindako habia desegindurik.

92. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. sarasua 0129 Lehenbizikotik, adiskide egin ginenetik, zuri ez hutsegiteko, desilusionatu ez zitezen, gizon on bat bezala agertzen saiatu nintzen.

93. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0049 Hutsik egin gabe denetara joaten nintzen; unibertsitateko giroa eta batez ere neure ikaskideak ezagutzearren.

94. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0020 Ez dakit ez ote dudan hutsegin Toyota hau lehengoez gain onartzean.

95. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. goikoetxea 0090 Beraz, bada, ez huts egin.

96. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0065 Ez zegok hutsik egiten ez duen gaizkilerik.

97. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0069 Hotza dago bainugela gaur ere huts egin digu programagailuak, kaka zaharra eta berria!, lehen ukitu bat demaie betazalei ur beroskaz leun-leunkiro igurtziz eta dutxara doa.

98. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0123 - Nola diozu hori, Vincent?. Sistima horrek ez dit inoiz huts egin. Eta zuk zeuk ere praktikatu duzu.

99. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. elias 0040 Guk, gauzarik txikienean hutsegin ez gero berriz, zigorra galanta.

100. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0112 Harearik gabeko harea-erloju bat (sekula ez du huts egiten horretarako zerbaitek gertatu beharko luke).

101. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak h. knô*rr 00692 Hurrengo urtean, jakina, ez zuen Oñatiko Batzarrea huts egin.

102. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1973 0032 Ez dugu onartzen sindikatoak, laborari ttipiek huts egin eta, erraten dion hau Ez zira ontsa jokatu.

103. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak elhuyar 1985 0176 Huts egin duen zubiak bi irtenbide ematen die gobernuei: osatu ala hondatu.

104. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak elhuyar 1985 0176 Tunelgintzak huts egiten badu gobernuek tunela urez gaineztatzeko aukera merkea dute.

105. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 0919 Dena dela, poetak (eta edertzaleak) bere lan estetikoaz ikuslea emozionatzea lortu badu (nahiz-eta poetikoki zergatik ez jakin) lan ona egin du eta ez du hutsik egin bere edergintzan.

106. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j-l. davant 0002 Halare aitortu behar da bere euskaldungoari ez diola uko egin zeren, euskal departamenduaren xedea huts eginik, beste bat haundiagoa asmatu zuen; frantses inperioaren itzalean eta honen baitan, Euskal-Herri osoaren batasuna eskatu zion Napoleon inperadoreari: Inperioaren bizpahiru departamendu berri egin dezaztela espainiar lau euskal herriek eta frantziar hiru euskal herriek...

107. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j-l. davant 0002 Era bat huts egin zuen euskal jakobinismak.

108. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0117 Egoera hortan ez da bere gustora senditzen, zerbaitek huts egiten dio.

109. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. apalategi 0081 Trukean, ikerlan hau eta bere antzera egindako edozein irakurtzen duenak ere etikak hutsik egiten ez diola irakurtzera behartua dagoela gogoratzen diot.

110. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. hartsuaga 0125 Bi justifikabide hauek hutsegiten dute ordea euskal mitologian.

111. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. hartsuaga 0125 Bestalde, klaseak eratzeko babes teologikorik ezaren ondoan, indoeuropar justifikabide ondorengoak hutsegiten du baitare, zeren erakutsi dugun legez bertutea ez baita giza klase baten ondare exklusiboa, gizaseme ororen ezaugarria baizik.

112. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. hartsuaga 0160 Zeruko gorteak eta gainontzeko munduek osatzen dute kosmos hau, eta hauetako batek edota hauetako baten zati batek hutsegingo balu, gainontzeko guztiek kosmos erren bat osatuko lukete, osotasunik gabeko kosmosa, eta hortik dator munduari muga sinbolikoak ipintzeko kezka, Lur osoa sinbolikoki kosmosean integratzeko kezka.

113. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. etxeberria 0069 Bere burua kritikatzean bi puntu hauek aipatzen ditu Propp-ek: 1) Morfologia idatzi zuenean, gaztea izanik, laburregi azaldu omen zituen bere iritziak, denek ongi ulertuko ziotela uste bait zuen; baina hortan huts egin zuen, eta esaten zuen zenbait gauzak agerketa zabalagoa behar zuen; 2) Morfologia hitza erabili beharrean, adierazpen zehatzagoa zuen beste hitz bat erabili behar zuen, konposamendu edo antolaketa hitza, adibidez.

114. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. oregi 0046 Gaurregun kanpotik doitu daitezkeen urrats-doiztailuak ere ba daude, eta bai behar denean, adibidez huts egiten duenetan baino lan egiten ez dutenak ere.

115. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.a. arana m. 0456 Lehenean idazlanik gehienak bildu ziren, baina hor zeuden Euskaltzaindiaren artxiboan lotan, babesleak huts egin bait zigun.

116. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e.l. adan 0028 Eta, hutsegitearen aurrean, beren buruak erruduntzat jo zituzten lehen une batez: ezetza eta gorrotoa norberaren kontra itzuli ziren, jarrera burgesak alderdien barnean bilatzeko sektarismo itsuenean eroriz.

117. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. gametxo 0146 Hor ebidentziarik dakusanari, eta ondorioz arrazoiaren ahalmen-mugak estudiatu beharrik ez dagoela dioenari, erdiz-erdi hutsegiten duela erantzungo nioke nik.

118. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ubillos, juan antonio: christau doctriñ berri-ecarlea, v-xxiv 0019 OHARRAK Oharrak deriztet honako hauei eta ez zuzenketak, maiz zaila baita, arriskutsua bederen, honako forma hau edo horrako hori hutsegitea edo makurra dela esatea.

119. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. berruezori omenaldia 0042 Eta oso-oso gutxitan huts egiten zuen.

120. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak v. cortes 0179 Funtsezko elementuetariko batek huts egiten zuenean, dokumentuen produkzio eta artxibaketan aldakuntza onurakor edo kaltegarri bat gertatzen zen eta hala jarraitzen du gertatzen.

121. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak v. cortes 0179 Lehen gaiek huts egiten bazuten ordezkatzaileak bilatzen ziren, adibidez, Pergamo-n papiroaren ezagatik pergamuak erabiltzen ziren, edo ta Foruetan, edo Jaime I.aren kantzileriaren erregistroetan, Valencian fabrikaturiko papera.

122. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0113 Adibidez, urliak hitz egiten zion sandiaren aurka: orduan Sorazuk ezin zuen isilik entzun horrelako marmarrik eta gutiago esamesetan parte hartu, eta inoiz horretan erortzen baldin bazen edo hutsik egiten bazuen, ez zen otoitz egiteko gauza izaten, harik eta egindako hutsa konpondu arte.

123. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0059 Neurri hauek huts egingo balute, objektuaren atzean dagoen airea bizkarrean kolpeak emanez konprima, daiteke, biktima aulki gainean makurtuta jarriz eta lau kolpe bi omoplatoen artean emanez.

124. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0059 Honek ere huts egiten badu, biktimak oxigeno gutxi izango du eta konorterik gabe geratuko da.

125. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0077 Gilbortu. Luzera dezente eta sekzio txiki samarra izaki beren luzeko ardatzaren zentzuan konprimituta egoteagatik erditik konbatu eta deformatu, huts egin eta hausteko joera azalduz.

126. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0013 Jendaurrean hutsegiteko beldurrak, edo are okerrago, elkarrizketaren kontrola erabat galtzekoak, gehien motibatutako ikaslea ere etsi erazi dezakete.

127. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0103 Huts egiten dutenean, galde diezaiotela entzuleari nola konta daitekeen grazia handiagoz.

128. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0019 Hutsegiten bazuen Ezezagunak kaxara pasatzen zituen hitz horiek.

129. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. zabaleta 0030 Ahaide nagusien ahalegin horrek huts egin zuen; zenbait lekutan, ordea, zalantza handitan bazen ere, gauzatu egin zen.

130. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0025 Alkoholarekin arazoak dauzka eta huts egiten du lanean.

131. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinesterik eza 0183 Behin eta berriz lur jota bere nahietan hutsegin duelako.

132. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. azkune 0331 Beste idazle batzuk Azpeitiko zezenplazan (oraingo herriko plazan) hildakoa Jose Bentura Laka zela aitortzen badute ere, urtea finkatzerakoan huts egin dute.

133. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. azkune 0751 Mariano Rodriguez-ek berriz, ezpataz huts egin zuen.

134. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0339 I GIZASEMEA - Kaletarrok ez degu uts egingo.

135. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak aita'ren etxera 0041 Zuk jarritako maite-legean
ez genduke nai utsegin.

136. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño eltz 0072 Argiñak esan zionez, etzuela amabost metrotik tirata, puñalarekin utsik egiten....

137. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño txori 0058 Maite dit semea eta, utsegin ez dezan, orregatik esan zioat dakidana dakidan bezela.

138. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. aierbe 0185 Betiko atsedena lortzen badet, eta itxaropen orrek ez deidala utsegin, emengo gure bizitza oso laburra edo oso motxa dala nik pentsatzen det.

139. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0007 An il zan, biotzak uts egiñik 1901`ko iraillaren 9`an.

140. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak lab 0037 Tolosa`ko San Juan Festetara joatez gutxitan utsegin zuan ulertu erraz danez.

141. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. bastarrika 0029 Bederatzi kilometro ta erdian landetan barrena, gutxik irabaziko balieteke ere Gordon Pirie ta Chris Brasller`i, danak dakite Orienteering jokuan utsak litezkenak dirala, ta indarrez irabazten diran minutuak errex galdu litezkela bidea artzean uts eginda.

142. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak etxabu 0308 Erri batean ontan uts egiten da ta bestean artan.

143. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak d. garmendia 0106 Araba errietatik ere ez dute utsik egiten.

144. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak bu errenteria 0193 Bortizki estutzen du gaixoa eta... horra, bere sumo onak ez dio utsik egiten!....

145. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1985 0086 Katekesisean dabiltzan beste txikiek ere ez dute utsegin bear, batez ere 4'gn eta 5'gn maillakoek.

146. 1969-1990 lapurtera-nafarrera bertsoak xa odol 0317 Lagundua naiz gizon emazte jatorrez,
askotxoren alderat betea naiz zorrez;
ez naiz hasiko denak izenda beharrez,
hartzedun haundienak huts egin beldurrez.

147. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak nafbt 1990 0017 Olano:Entzun zaidazu arren zuk seme
ez nizuke nahi hutsegin
ta aita jator baten modura
orain nahi dizut hitzegin
baldin zuk bigarren ama hori
ez badezu gaur atsegin
askatasun osoan zaude gaur
gelditu edo aldegin
.

148. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gao 1989 0012 Langileak, aldez aurretik oharteraziz eta egokiro justifikatuz, lanean hutsegin ahal izango du, ordaintzeko eskubidearekin, ondoren adierazten diren arrazoietariko batengatik eta denbora horretan zehar: a) Ezkontzagatik: hamazazpi egun natural.

149. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egunk 1990 0001 JOSE LUIS KORTA. - Nik hutsegiten ez baldin badut, aurten ekarriko ditugu.

150. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egunk 1990 0001 Nik hutsegiten ez baldin badut, aurten berriz ere banderak ekarriko ditugu.

151. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. manterola 0001 Beste edozer lanetan ari diranak bezalaxe bertsolariak ere beurek nai baño geiagotan egingo dituzte utsegiteak, ta arek zuk esanda bezela esango ditu gauzak.

152. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. manterola 0001 Nik uraxe ez nuen utsegingo, al bazan beintzat.

153. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak bbarand 0001 Batean nik utsegingo det, urrengoan besteak.

154. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak a. aizpuru 0001 Gure osaba Pedro zena pilotazale amorratua genuen eta ez zuen ezergatik partidu hau galtzen, baina meza nagusira ere huts egin nahi ez.

155. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1989 0001 Euskal Autonomi Elkarteko Irakaskuntza Ertainetako hainbat irakasle-kidegoetako plantilak zehazteari buruzko 1989.eko urtarrilaren 24eko Aginduan, otsailaren 10eko E.H.A.A.-ko 28. alean argitaratutakoan, huts egin zela konturatu ondoren, horri buruzko aldaketa egin zen 1989.eko otsailaren 24eko Aginduz (martxoaren 28ko E.H.A.A.-ko 58. alea); horiek horrela, Sail honek honako hau XEDATU DU:

156. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1990 0001 IRALE programako ihardunetan 1990-91 ikasturtean parte hartzeko onartutako ikasketa-elkarteen zerrendan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren urriaren 31ko 218. zenbakian argitaratutakoan, huts egin zela ohartuta, egokia den zuzenketa egiten da ondoren.

157. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Ez dut jaialdi bat ere hutsegin izan.

158. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Hala ere, oraingoan ez nuke hutsegin nahi.

159. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Baina askok aipatzen omen dute Puerto Ricoko independentzia ere; horretan, huts egiten duela askok, esan zuen Panamako kantzilerrak.

160. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1986 0001 Gainera, aurrekoan bezala hizlari edo solaskide iaio eta sonatuak eramanez gero (Argiñano, Murua...), formulak nekez egin dezake huts, eta estraineko saioan behintzat asmatu egin zuten.

161. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1985 0001 Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 1985.eko Urtarrilaren 11ko 8garren alean, Agindu hori sartzean huts egin dela ohartuta, hemen ondorenean dagokion zuzenketa egiten da: Nahiz laburpenean, nahiz barruko orrialdeetan: Agintariak eta Lanarigoa zatian, Norgehiagoka eta Lehiaketak zatiatalean ageri den Agindu horrek, Euskadi Osorako Erabakiak izeneko zatian agertu behar du.

162. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. etxezarreta 0001 Suiza imajinatzerakoan mendi elurtu bat, inoiz hutsik egiten ez duen kanpandorreko erloju bat, behi bat eta ez sartzerakoan eta ez ateratzerakoan izenik eman behar ez duzun diru kutxa bat irudikatzen ditut.

163. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.m. v. de mendizabal 0001 Zuek eta zuen mezulari leiala duzuen Bizarzuri jatorrak ez diguzue nire adinekoei hutsik egin.

164. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1988 0001 Lanean, zenbait hankasartze eta huts egitearen ondorioz, orain arte lortutakoa galtzeko arriskuan zaude.

165. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0001 Harrez geroztik Albertiako zita hutsik egin gabe bete da.

166. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1989 0001 Bazkaldu direnean atso gaztetuak
Kontrapasetan dire hasi zorotuak:
Hots, begira huts-egin, zioten atsoek,
Jostatu behar dugu gaur hemen guziek
.

167. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1969 0001 Bidani-ko ballara zoragarrian jasotzeko asmotan omen ziran; baña poztu egin giñan asmo aiek utsegin zutenean, Erniopeko ibar paregabea erabat itxusi geratu bear zualako.

168. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Huts egin ondoren, sindikatuak agiri baten bidez Koordinakundearen aurkako salaketa gogorrak botatzen zituen: adibidez ikasle mugimenduaren batasuna edo sindikatoak egindako mobilizazioak hondatu nahi zituela.

169. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak soeg 0001 Burrunba gorago, eta burrunbatuak huts egiten badu, ixiltasuna barnago, bihotzetan!

170. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Nekez erran ditake osoki huts egin duela, nekeago beharbada funtsezko ondorio zerbait ukan duela.

171. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Egia erran, arrunt gaizki eremana zuten ospitalerat eta zonbeit egun barne hogoi aldiz huts egina zion bihotzak; aski artaren bortxaz atxikia zuten bizirik.

172. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arostegi 0001 Beste askotan gerta dakioke, oker jokatuz, uts egitea.

173. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ihintza 1990 0001 Goizeko hamarrak aldian Bujedotik, telefonoz, Joan nagusiari deitu zion Xanti anaiak, gogoihardunak bukatu eta gero: San Asensiotik dei egin dit Larrazabalek esanez, huts egin gabe joateko San Asensiora, handik gero San Lorentzora igotzeko.

174. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... aizu! 1987 0001 Ez gara gu izango bere programari huts egingo diogunak ezta filmera faltatuko garenak ere.

175. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1957 0001 Banaka batzuk uts egin dabe ta gañera mutil asko, ogei inguru, joaten dira Eibar ta Elgoibar'era lanera.

176. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura txantxangorria 0067 Danok pentsatuko dozuen lez oraingoan gure lagunak ez dabe hutsik egin: txantxangorriak zelangoak diran, arrautzak noiz ipinten dabezan, zer jaten daben, euren habiak zelangoak diran...

177. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak p. atutxa 00081 Argi ikusi bear dogu gaur gure EUSKALERRIAN, itz onen esaera aldetik nai ta sarituak izanda, zeozer geiago egin bear dogula, ainbeste arazo eta ostopo basterrean alboratzeko, gure NORTASUNA Argi eta Dirditsu agertu daiten; orrela bakarrik ikusi gaituelako gure inguruko erriak, eta konturatuko dira, Eguzkiaren azpian, beste Norbaiten errañu edo gerizpea dagoela, uts edo uko ezin-jakona egin.

178. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00032 GAZTEA: Lezioak ematen ari zara, baina lehenengoan huts egin duzu.

179. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00074 GAZTEA: Zu, Leo eta Luciano. Hirurok diru bila ibili eta ibili, eta hirurok huts egin.

180. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0042 Ez zaizu iduri zuri hutsa egiten ahal duzula trenkatzean.

181. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0058 Patxik egin zuen hutsa, hiriak onetsi manifestaldi batean izan zen eta poliziaren probokazione bati ihardespen zuzen gisa analisatu dugu.

182. 1991> euskara batua ikasliburuak microsoft 2000 00047 Aurreko puntuetan ikusitakoa praktikan burutuz gero, huts egitea erraza da oso.

183. 1991> euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0061 4.4. irudi honetan adierazten denez, ab errematxearen diametroa behar adinakoa ez bada, loturak huts egin dezake mn ebakiduratik.

184. 1991> euskara batua ikasliburuak i. eguren 0022 Argi eta garbi dago hori, hainbeste daturen artean pertsonak errazago huts egiten du eta.

185. 1991> euskara batua ikasliburuak j.a. mujika 0113 7. Onenak ere huts egin dezake noizbait.

186. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. gomez 00136 - Zure kezka ulertzen dut, benetan... azkenik emakumeari huts egin ezin dezakeen akiakula otu zaio Diruaren bila noan bitartean sartu zintezke gutxienez. Etxe hau ez da oso segurua hor kanpoan itxaroten egoteko.

187. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. gomez 00140 Larrosegiak ziren orduan gauzak. Onartu nahi ez banuen ere, banekien amaiera hurbil zegoela... Eta ez nuen huts egin.

188. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00082 Urduri geunden azken unean zerbaitek huts egingo zuelakoan. Baina ez zuen ezertxok ere huts egin.

189. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00064 Joxemartinek adarra jotzen zion, Leonardo balentria imitatzen saiatzean huts egiten zuenean.

190. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0050 Baliteke poliziak, nik neuk bezalaxe, etxearen atzealdea aztertzea; baina, egin bazuten, ferrades horiei angelu horretan begiratzean (eta hala egingo zuten), ez zuten hauteman zabalera handi hori, edota, edonola ere, huts egin zuten behar bezala kontsideratzen.

191. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0079 Huts egin zien, tamalez.

192. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. azurmendi 0041 EZ DIEZU HUTS EGIN NAHIKO, EZTA?

193. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0066 Labeak itzaliz gero, ikaragarri garestia omen da berriro piztu eta martxan jartzea; horregatik langileak txandaka aritzen ziren, asteburuetan huts egin gabe.

194. 1991> euskara batua liturgia f. olariaga 0106 [364] 12. araua. Ez dugu bizi garenok geure burua joandako zoriontsuekin alderatzen ibili behar; izan ere, honek Agustin santuak baino gehiago daki, beste Frantzisko santua edo are gehiago da, onean eta santuan Paulo santua da eta horrelako gauzak esatean, ez bai da gutxi hutsegiten.

195. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00090 Maria nire alde zegoen, banekien nitaz fido zela eta ezin nion huts egin.

196. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00044 Horregatik ez genuen inoiz ere hutsik egiten.

197. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00040 Ez ziren ordea aukera horretaz baliatu eta huts egin zuten berriro ere jaurtiketan kanpokoek.

198. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 00207 Huts eginez gero, akabo.

199. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00348 Doi bat laketua zitzaidan hura neure mendeko azpikari bilakatzea bederen, eta bigarren mailako rolak joka zitzan nire mendean orobat hartzea: badakusat ordea ez dela horretarako gai; badu halako lañotasun ergel bat zuk baliatu duzun sendabideari ere amore eman ez diona, nahiz ez duen sendabide horrek sekula huts egiten;

200. 1991> euskara batua literatur prosa r. ilintxeta 00039 Gainera lan honetan hasi nintzenetik, duela bost urte, ez du behin ere huts egin.

201. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00019 Denetarik kontatu nion, nola hasi berria nintzen ikasten eta etsamina bat huts egin nuela Matematikako klasean.

202. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 00024 Han ez diat ez hutsik egingo.

203. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00063 Astean behin edo birritan joaten nintzen lehen, hutsik egiteke, arroka bakartiren batera, edo murru zaharren batera eta hantxe garbitzen nuen burua, kainaberaren harian baino, beste ezertan pentsatu gabe.

204. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00054 Huts egin du, hegaldian supituki aurrez aurre aurkitu baitu Keparen ahurra.

205. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00017 Eta berak ez zion Mr Greenleafi huts egingo.

206. 1991> euskara batua literatur prosa suetena belfasten 0183 Bideo kamerak ere ezin hutsik egin, eta atzean datorkigun land-roverretako baten gainean dator Spielberg, lehendik ere filmatuak dituen autoak eta bidaiariak berriro filmatzera.

207. 1991> euskara batua literatur prosa a. ibartzabal 0077 Familiakoek behin eta berriz eskatu zioten Dikgopiri Nkwengen geratzeko, baina haren iritzia aldarazten huts egin zuten.

208. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0129 Negatibo-positibo prozesurik gabe atera ditu bere ikusmenak Santa Clara-a-Velha-ko argazki gordinak, kamerak huts egin duen unerik desaproposen hartan.

209. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0009 Futbol entrenamentuaren ordua zuen zoragarriak eta egun biz behin huts egiten zuen zurekin egoteagatik.

210. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0043 Ez zirudien beti propio tentatzeko asmoz genbiltzanik konturatzen zirenik; izan ere Samuelek, sekula hutsik egin gabe, bere ustez ez zutela hil behar erantzuten baitzuen.

211. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0078 Oraingoan huts egin zuen.

212. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0074 1. Asmorik onenez eta Eliza amarekiko maitasunik beroenaz hasitako ikerketa honetan huts egin dudala iruditzen zait.

213. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0107 Huts egin ote dut? Karitatea heriotzaren serora izango ote zait?

214. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0137 Honek ez dit hutsik egin!

215. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0044 - Ikus dezakezunez - zioen - , ez dut hutsik egin.

216. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0071 Adoreak huts egin dio.

217. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 0065 Eta ijitoaren aurpegia ikusi zuen: sudur zuzena, ezpain lirain mugikorrak, eta begirada sarkor adierazgarria begi beltzetan, zeinek bai baitziruditen Yvetteren gune bizi, deskubritu gaberen batera tirokatzen zutela, huts egin gabe.

218. 1991> euskara batua literatur prosa txelis uhaldean 0080 Huts egin behar al zioten elkarri ordubete guzti honetan zehar

219. 1991> euskara batua saiakera-liburuak erlijioak munduan 00013 Alde batetik, etnia batetik bestera aldatu egiten direlako eta garaiaren arabera ere bai. Eta beste aldetik, espiritu, mana eta arima horiek Mendebaldeko bati, kanpotik begira jarrita, bere irizpideak huts egiten dizkiotelako. Batez ere, espirituaz mintzatzean.

220. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. maia 00111 Iraultzaileek nahi edo espero zuten baino askoz txikiagoa izanik ere, aldaketa gertatu egiten da. Zenbaitetan, denboraren joanarekin baino ez da agertzen zein sakon gertatu den aldaketa. Horrexengatik huts egiten dute historian zehar erabateko kontrairaultzako ahalegin gehien-gehienek, Trentoko Kontzilioa edo Vienako Kongresua bezalako gertakariek agerian uzten duten gisan (lehenbizikoa, Erreforma erlijiosoa deuseztatzeko ahalegina izan zen, XVI. mendean, eta bigarrena, berriz, Europako mapa politikoa berregiteko ahalegina Napoleonen inperioaren amaieran).

221. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arregi 00017 Hori kontsiderazio baten bitartez gertatzen da Descartesengan, alegia balitekeela gu izaki guztiz ahaltsu eta aldi berean makur baten menpean egotea, zeinak gure izpiritua hainbesteraino maneiatu duen, non huts egin dezakegun, nahiz eta gure judizioa subjektiboki erabat ziurra izan.

222. 1991> euskara batua saiakera-liburuak musikaste 00122 Pedro Corosola izan zen erraztasunik handienak eman zituena eta horrela MUSIKASTE 76 eta 80rako kontratatu genuen. Patxi Corostolak Orkestra Nazionalarekin aritzeko ohitura zuen eta bera ekartzeko biak ekarri behar ziren. Félix Lavilla kontratatzeko ahaleginetan behin baino gehiagotan egin dugu huts, mota guztietako arrazoiengatik, gaisotasunak barne, jada sinaturik zituen konpromezuak bertan behera uztea behartu zutenak.

223. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 00388 Eta merkataritza-kontratuen egikaritza eta konplimenduan nahitanahiez gorde beharrekoa izaten den fede ona, hori izanik demandatuak urratu duen alderdia, esklusiban banatzeko itunari buruzko konpromisoei huts eginez eta konpetentzia desleialean hasiz.

224. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak u. larramendi 00073 Gainera, ereduak huts egiten du, elkar baztertzen duten zuzentasuna/jariotasuna bereizketari eusten diolako, ez baitu aintzat hartzen, zereginak doituz, zuzentasunera bideratutako jariotasun-jarduerak ere abian jar daitezkeela (Willis eta Willis, 1987: 15).

225. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elosegi 00083 Eta huts egingo balu? Jendeak zigortu egin dudala pentsatuko dik eta jokalaria lur jota geldituko duk.

226. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elosegi 00083 Eta huts egin zuen.

227. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arruti 00035 Azkenean ez zien hutsik egin.

228. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arruti 00134 Bazekien mundu osoa egongo zela bertara so eta ez zuen ezerk huts egiterik nahi.

229. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00085 Bertan osagarri moral bat aurkitzen dutenek ez dute nahitaez huts egiten: horien ikuspuntua gerran soilik moraltasun eza eta usteltzea aurkitzen dutenena bezain egoki justifika daiteke. 71 Gerraren apologiaren gaia aipatzen denean, berehala etortzen da burura J. DE MAISTRE-ren filosofia kontrairaultzailea: gerra jainkotiarra da bere baitan, munduaren lege bat denez gero,

230. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 00337 Dogmak aldatu egiten dira eta gure jakitea engainuzkoa da; baina naturak ez du huts egiten: bere joaira ziurra da eta ez du ezkutatzen.

231. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak g. markuleta 0106 Ez al diet, bada, beti, eskuzabal
eskaintzak egin jainkoei?
Huts egin al du sekula nire besoak
aberriaren aldeko borrokan? Ez al du akaso
arerioaren haserreak
nire bularraren horma jo?
Esan al dezake beste horrenbeste
nire aurka ari denak?
Begira nola larritzen den,
Corinto, Coronea aipatzen baditut.
Umil, nire erru bakarra
aitortuko dizuet, o epaileok:
amore eman nion maitasunaren balakuari
dagoeneko gaztetasuna
pasiorako aitzakia ez zaidalarik.

232. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak b. del teso 0097 Edward II eta Sebastiane lanen sortzaile zenari sekulan huts egin ez zioten lagunek, Tilda Swintonek, Nigel Terryk, John Quentinek, hots, HIESaren musua jaso zenetiko izkribuak irakurtzen zituzten oinazeak beteriko ahotsaz.

233. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.b. orpustan 0062 Bainan, orokorki behatuz, Oihenarten neurtitzaren luzetasun zuzena guti gurutzatzen da Etxeparerenarekin (hunen Kontrapas-eko) laueko iduria dudazkoa baita: errepikatuz, zortzikoa!), laburrenetik hasiz: 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 12 eta 14, hau bakarrik kopla zaharrean, nahiz Oihenartek zion, huts eginez aldi huntan, errima bageko neurtitza zela hirugarren neurtitza, beraz zazpi silabako biga, hamalaueko baten orde!

234. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.b. orpustan 0066 Hizkuntzako aldaketak ohargarriago dira, nahiz hemen ere baliatzen duen Etxepareren laugarrena hitzez hitz (alda ote zezakeen, nahi izan balu? uste dut baietz!), bainan bakar bat lekuz aldatuz, hiru elisione 'ta sinalefa emanez, Etxeparek bezala eta neurri berean, nahiz hunek laugarren bat huts egiten duen (zortzi silaba: Ait(a) et(a) ama ohor(a) içac / Ait'et'am'etzac ohora).

235. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0031 Oraindik ere hurrunago joan gintezke bai geografian eta denboran honelako egitura aurremodernoak topatzeko, baina oraingoz historizitate bati huts egin ez diezaiogun, kasuistika antropologiko edo konparatibo batean sartzeko arriskuari ekidinez, Erdi Aroan behintzat izan direla esango dugu.

236. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ametseninterp 0057 Ametsaren esanahia aurkitu dugula sinetsita egon gaitezke, eta erabat huts egin.

237. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. agirretxe 0182 Askotxo izaki eta aitatzen hastekotan ez genuke inorekin hutsegin nahi.

238. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0107 Horregatik huts egiten dute horrelako aldaketaren bat beharrezkoa den ekintzetan....

239. 1991> euskara batua saiakera-liburuak s. ott 0092 Eihera-eskubideen bila ibili naiz, ehotzeko eskubidean etxez etxe jarraipen-transmisioa (aldikatû) errotazio-ordena (ûngûrû) finko baten arabera zegoelako, hau da, iharduera ekonomiko eta erritualeko hainbat alderdi gobernatzen dituzten bi oinarriak aplikatzen zirelako (eihera-eskubideen transmisio sistematikoaz berri eman zidatenek hutsik egin gabe azpimarratu zidaten hori).

240. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0145 5. leku batean bi aldiz irauli Bi aldiz gauza berean huts egin.

241. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pgoen 0662 Egia da zenbait alor berritan sartu beharrak berekin ekar dezakeela huts egiteko arriskua.

242. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a.i. morales 0083 Eskolan bertan ondo hartzen dituzte gauzak, baina kontuak huts egiten du kontrola falta denean.

243. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. lartategi 0054 Ez ditut agertuko, besterik gabe, euskaraz eta ingelesez hedapen semantiko desberdinak dituzten egoerak 20. Horiek ere oso interesgarriak dira, jakina. Burura datozkit poemok itzultzen topatu ditudan aditz bi. Bata da to growl, bestea to pull out of somewhere. Lehengoa marruka/marru egin euskara daiteke, edo bestela marru haserreak egin (zuzenena, baina, letaginak erakutsiz marru haserrea egin edo antzeko zerbait da). Bigarrena zaldi lasterren hizkuntzari dagokio, baina ezker-eskuinetara begiratu gabe nonbaitetik arineketan irten berri den pertsona bati halaxe esaten dio Bukowskik poema batean; beraz, inondik trostan irten edo zaldiak lez atera euskara genezake. Zuzenena, berriz, hipodromoko zaldiak lez edo izan liteke hipodromoko hizkuntza bereziaz ari garela iradokitzeko (argi utzi al dugu, baina?). Nolanahi ere den, azken hori euskarak huts egiten duen gizarte karakterizazio baten adibide dugu., ezpada arbitrarioki eta arreta erakartzeko helburuaz (aitor dut) hizkuntza mediatiko-hondakinezkoa deitu dudan horri nola edo hala lotutakoak.

244. 1991> gipuzkera bertsoak amabbiz 00093 Ondorenean Birjiñak esan
zion Jesusi benetan:
Barka eidazu uts egin badet
nere eginbearretan.
Erantzun zion: Ama nerea,
ipintzen nazu pozetan;
Aitaren naian jarriko zaitut
Lege Berriko gauzetan

245. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak s. kalonje 00158 Garbi azaltzen ditut nere maitemiñak,
danok ez dabilzkigu iritzi berdiñak.
Burutazio asko dauzkat utsegiñak,
ontzat ez dizkit artzen maite atsegiñak.

246. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak e. larre 0463 Uste dut asko eta asko aurkituko ditudala bihar eta etzi, zerrenda hontan hutsegin ditudanak, bai-eta hemen zareten nor-nahik ezagutzen ditutzuen asko ere.

247. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00022 Asier Lopezek zuzenduriko traineruak argi eta garbi erakutsi zuen faborito nagusia zela Kontxarako txartela eskuratzeko, eta ez zuen huts egin.

248. 1991> sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 00022 Gaur, nolako telebista alako umeak, esanda, ez det uste asko utsegingo degunik.

249. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00031 Eskoziak menpean izan zuen Ingalaterra, baina ez ziren aurretik jartzeko gauza izan Loganek hiru zigor kolpe huts egin zituen, eta azkenean Ingalaterra nagusitu zen.

250. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0024 Alderdi Laboristaren arabera, egun Israelek Siriarekin dituen elkarrizketek huts egiten badute aurreratuko dituzte hauteskundeak.

251. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0017 Matra-Lagarderek libera sinboliko bat soilik ordaindu behar zuen talde osoaren truke, baina operazio honek huts egin zuen joan den astean, Pribatizazioen Batzordeak ez zuelako gustuko TMM Daewooren esku geratzea.

252. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ja. agirre 0003 Kontatzen dutenez, sariketan parte hartzeko izendatuta zeuden bertsolari batek huts egin zuen.

253. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gte 0005 Sekula hutsik egiten ez duena.

254. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1997 2432 Langileak, iragarri eta justifikatu ondoren, lanari hutsegin ahal izango dio, ordainsarirako eskubidearekin, lizentzia edo baimen gisa jasotako arrazoiengatik.

255. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1997 2433 12 hilabete baino gutxiago duen seme-alaba baten edoskitzaldia dela eta, emakumezko langileek ordubetez lanari hutsegiteko eskubidea izango dute, ordu hau bitan banatu ahal izango dutelarik.

256. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0004 Miguel Castells GALen atentatuetan zauritutakoen senideen akusazio pribatuaz arduratzen den abokatuak Jose Amedo eta Michel Dominguez kondenatu zituen erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen atzo, Epaimahaiak froga azterketan huts egin zuela argudiatuta.

257. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0004 Miguel Castellsek aurkeztutako errekurtsoaren arabera Judiziamendu Kriminalaren Legearen 849. artikulua hausten du epaiak, froga baloratzean huts egin dutelako eta beraz epailearen hutsa frogatzen delako.

258. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1992 0004 Idigorasek ziurtatu zuen Ajuria Eneako Ituneko zenbait alderdik HBrekin hitzegiteko adierazi duten prestutasunak arrazoi bakarra daukala: Alderdi hau baztertzeko itunen taktikak huts egin duela ikusi dutela, atzo igorritako ohar batean adierazi zuenez.

259. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00008 Baigorri, Aldude, Ortzaize eta Elizondon gaindi kultur hatsa bultzatzen du BASAIZEA elkarteak, apirileko aste ondar guzietan, bihi bat ere huts egin gabe.

260. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00008 Meza ondoko jauziak ez ditu inork huts egin nahiko eta bazkarian elgarretaratu beharrak dira 800 presuna.

261. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00008 Ondoko larunbatean, apirilak 17, Bertsuzaleek ez dute huts egin nahiko Xabier AMURIZA Urepeletik bi urratsetan, Aldudeko zinegelan emanen duena Xalbadorren bertsuetan finkatu ikusgarria.

262. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak aretxagazeta 1996 0013 Tortolisa hartu edo behar bezala jarri aurretik pelota erortzen bazen huts egiten zen eta hurrengoak jarraituko zuen.

263. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak galtzaundi 1995 0007 Inguruko berri fin-fin hutsik egin gabe ekartzea berealditako ekarpena izan da.

264. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1997 0020 1991ean programatu gabeko geldialdiak apirilaren 18an lurrun kutsatua erregulatzen duten balbulek huts egin zutela-eta, nazioarteko eskalan lehen mailako istriputzat sailkatu zena, ekainaren 18an eta irailaren 18an eta 30ean eta abenduaren 13an.

265. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1997 0020 1993an zehar zentrala gutxienez 4 aldiz gelditu zen: martxoaren 21ean erregaiaren osagai batek huts egin zuelako, apirilaren 1ean balbula batek huts egin zuelako, irailaren 15ean giza-oker batengatik eta urriaren 14an turbina batekin froga bat egiten ari zirelarik.

266. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... erlezantza 1998 00031 Ant.- Bai, oiloaren ipurdia den bezalaxe xelebrea. Ez dakit zer dagoen gure artean: inbiria den, zentzurik eza edo... Hemen konturatu behar da klimak, loraldiak, eguraldiak, etab. asko mugatzen gaituela. Leku asko dago erleak jartzeko, baina saiatu egin behar da leku egokia bilatu eta inori kalterik ez egiten. Garai batean guk Akurrika aldean (Hernanitik Arano aldera) edukitzen genituen erleak. Beno, han eta hemen. Hemen uztak huts egiten bazuen han seguru eztia eta alderantziz ere berdin.

267. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... villabona maingua 00008 Ez zuen sarritan Iartzak hutsik egin bere partiduetan, baina, pilotari baten jardunean ezinezko da beti urre izatea; halakoetan, bere amorru eta grinak gaiztoak ziren benetan, epaile eta enpresariak ikaratzerainokoak.

268. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... villabona maingua 00008 Bere zaletasunak ez zion huts egin garaipenen harrotasunak amaitu zirenean; beherakada hasi zenean, Hego Ameriketatik itzulita, Euskal Herriko hamaika pilotalekutan jokatu zuen, baita Espainiakoetan eta Parisen ere, eta bere jokoa sarritan garai batean bezain on eta iaioa ez izaki ere, ez zion inoiz beldurrik izan kantxarako bideari; ordurako Pedro Iartza, Villabonako Maingua, pilotazale eta herrikideentzat mitoa zen, urteen joanak itzali ordez oihartzun osoarekin gureganatu duena.

269. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1996 0012 Oneen artean, uts egin barik, jakina, iljantzia.

270. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bertsolari 1992 0008 Bertsolariok ezertan hutsegin badigute sex apellean izan da.

271. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. aristi 0043 Bilatzen dena berdintasuna izanik, idazle eta politikoek ezberdintasunaren estigma hori daukate eta, horrek hutsegitean, maila altu eta bereziko gizarterako sarrera giltza, edo egile eskubideak, edo aurrera begira erreleboa hartuko duena ezagutzeko amistade sorta handia.

272. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.m. iturralde 0008 Lehen esan den arabera, jende anitzek maskaradaren esanahia ulertu ez arren, ohiturari jarraitzen dio eta bertaratzen da hutsik egin gabe, bertako antolatzaileek uste baitute maskarada Zuberoako kultura berpizteko beste urrats bat dela.

272 emaitza

Datu-estatistikoak: