XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak a. prego 0069 Sabino Aranak esan du jarrera hauek agirian uzten dutela espainolisten izaera intolerantea, baina ez dutela beldurtuko, ez atzeratuko aurten bertan egingo diren hauteskundeetan diputatu postua lortzeko duen helburuan.

2. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0213 (...), Itun Zaharreko justizia orokorrezko eta Itun Berriko grazia orokorrezko mezua... guzi honek edozein sasifederi buruz igaroestu edo intolerante bihurtu zituen Judaismoa, Islamismoa eta Kristautasuna.

3. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. leizaola 00078 Zenbaitzu setati dabiltza euskaldunak zenbait jokaera intolerante eta gerrazalerekin erlazionatu nahian, baina gure historiak ez du horrelakorik adierazten. Juan José Ibarretxe, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordek Arabako Batzar Nagusietako lehendakari izan zenean, Arabako aintzinako agiriak katalogatu zituen eta arabarren berezitasun garrantzitsu eta iraunkor, eta beraz euskaldun guztiena, elkarrizketarako eta negoziaziorako duten izaera irekia dela dio, borroka ez dutelarik batere atsegin. Hitzarmenetarako izaera horri esker egin dute aurrera euskaldunek historiako gora-beheretan.

4. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. leizaola 00080 News, bad news atsotitz anglosaxoniarra, hau da, berriak berri dira txarrak baldin badira, dagokigun gairako ere baliagarria da; tolerantzia ez, intolerantzia soilik baizik, berri bilakatu daitekeen neurrian. Adibide bat jartzearren, Espainiako telebistetan Euskal Herriari buruz aipatzen diren hamar berritatik bederatzik biolentziarekin zerikusia dute. Informazioa ematearen ikuspuntutik bidezkoa izan daiteke, baina etika aldetik justua al da? Ez al da gauzak murrizteko era insolidarioa eta, hortaz, intolerantea izango?

5. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. leizaola 00080 Horrela ba, argi utzi dut, nire ustez behintzat, gizartean toleranteak intoleranteak baino gehiago direla eta egunetik egunera ematen diguten berria intolerantzia den arren, ez dela herritar gehienek ontzat ematen duten balorea delako eta herritar gehienen jokaera intolerantea delako, baizik ezohikoa eta zitala delako, erregela ez, salbuespena baizik delako, horri buruz hausnarketa batzuk egingo ditut.

6. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. leizaola 00081 Tolerante izateko ausarta izan behar da. Gauza ez da neutraltasunean estalitako orrik izaera akritikoan oinarritu guztia onartzea. Norberaren banakotasuna eta talde bateko kideak garela onartzen baldin badugu, tolerantziak baditu bere mugak, legezkoa izan nahi baldin badu behintzat. Gainontzeko herritarrei biolentzia erabiliz berena ezarri nahi dieten banako edo taldeak bezain intoleranteak dira axolagabeak, koldarrak, beldur izateagatik edo beste arrazoiren bategatik, eratu den sistemaren injustizien aurrean edo demokraziak izan ditzakeen gabezien aurrean isildu egiten direnak, hori, intoleranteekin bat etortzea dela aitzakitzat jarriz.

7. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. leizaola 00081 Tolerantzia osoa izan behar da eta ez partziala. Ezin daiteke etxean tolerante izan eta etxetik kanpora intolerante. Tolerantzia maila ez da neurtzen, hain zuzen ere, kidekoen direnekin duzun adeitasunaren arabera; baina bai ostera, desberdinekin, kidekoak ez direnekin eta adiskide ez direnekin duzun begirunearen arabera.

7 emaitza

Datu-estatistikoak: