XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa lh 0233 ¿Zergatikan utzi dezu iraultzen zure masti inguruko arri-orma? Orra non oraiñ sartzen diren zure ondasunak galtzeko, bidez-bide dabitzanak....

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or scruz 0028 Gizagajoa an bizi zan pake pakean, baiño barrena irauli ta nastu egin zion Euskalerriaren aldi txarrak.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ir lapur 0053 Beingoan, nere zaintzaleak bizkarrean jotzen nau azkarki, ta oiu egiten dit gogor: Ots, aurrera! lasterrago ibilli! - Burua iraultzen dut, nere jotzaleari auxe esateko asmoan: Zuk agindu egin dezadakezu, baiña jo zergatik egiten nauzu? Baiña nere burua iraultzean, nere arrimena! Zer dakuste nere begiak? Kaputxino aundi gaitz bat nere aurrean!.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1931 0001 Josu'ren esakunez be ondartzean iragitako etxia edozein axek darijola jarri ta iraul dagike, atxarri ganian iragitakua barriz, axe erauntsijenak, uin apartsubenak jota be zutik geldituko da, zirkiñik barik ixango da.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak i. omaetxebarria 0001 Qui tollis ura batez ere edonori biotza iraultzeko egokia, alegia.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1932 0001 Euskalerriko zelai belartsuetan, beiak, makinak lurra iraultzen ari diran landetan; artaldeak bildots zuriz alaitzen diran lekuetan ixiltasuna; nagusi dan baso bakarretan; erri eder aundietan aur politak, aur kristauak, aur garbiak, aingeruak ikusten ditut.

7. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak a. urrutia 0008 Altsubaik aulkijetatik irauli dauz; apalaik, ordian, gora jaso abestu leban Jaungoikuaren Amak Luka deunak legezko Goizparra I 52.

8. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0092 Olerkariaren goi-arnasak iraultzen ditun tokian, bertan gozo egiten dute apaldi oiek.

9. 1940-1968 gipuzkera poesia or 0004 7- Asi da, ari da
iruten, ariltzen,
ekin eta yarrai
bilbatzen, eiotzen.
Ari-albiñua
sei notak atontzen:
aiek itzul, iraul,
iñoiz ez aspertzen
itokin antzera
biotz au xulatzen.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa arti mundu 0253 Gogo lotu-ezin bat formatzen zaio bihotzean Ezteberi, beste makulua gizon eroriaren buruaren gainean apurtzeko. Baina haren begiak ikusten ditu, eta negarrez beterik daude. Haur inuzent baten begi ikaratuak dira, bildurrez eta herabez beterikako begiak. Irauli egiten zaio bihotza Ezteberi, begi haiek Petri Motzen begiak ekartzen dizkiotela gogora.

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde 16 seme 0121 Ibar'ek diñonez (1) Ikus:Genio y Lengua, 120'gn. orrialdea, Aita Larramendi'k euskeraren alde irauli zun indarrik geiena itzaldi bero antzutan eta alperrikako eztabaidetan txautu zitzaion eta Astarloa'ri bide bertatik jarraitzeko atea zabaldu zion eta zorigaitzez, Astarloa'ren eragiña, naiz-ta era apalagoan Arana-Goiri'ganaño eldu zen.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zugker 0290 (16) Ta etsai gaiztoa barruan zeukan gizona ayen gañera irauli zan, eta biren jabe eginda, azpiratu egin zitun; eta etxe artatik biak, larru gorritan eta zaurituta, iges egin zuten.

13. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ol izb 1055 17. Bere auzian lenbizi itz dagiñak, zuzen dirudi; aren aitzikoak, etorrita iraultzen duño.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0105 Zenbakiarekiko egiak dituzu aldi ta aldeak zear neurriaren benetako lege ta arau: edonon ta edonoiz aurkez aurke ditugu ta buruan ditugu, ta buruan iraultzen dugunaren noraezeko zerkia (elementu) dugu, Kant'en iritziz.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0029 Bat-batean, egundañoko ekaitza sortu, tximistak odeiertz zabala istatu, ostotsak burrunba egin ta oñaztarriak irauli omen zun.

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. iztueta 0031 Lurreko biztanleetara begirada labur bat irauli dezagun.

17. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak kandida amaren bizitza 0123 Eztitasun arek, gertatzen zitzaigun guzia aren biotzean iraultzeko indarra ematen zigun; eta, esangaitz dan lasatasunez eta pozez uzten ginduan, gogo-bizitzari ekiteko leiaz.

18. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak or 0188 Baiña bai berriro guzia itzuli ta irauli ere.

19. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak smitx estropak 0029 Gipuzko guzia gaur Donosti'ra irauli dala esango nuke.

20. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak smitx estropak 0029 Antxen dabiltz batera ta bestera deadar ta bulla tartean ixil-ixilik beren gogoko posturaren bat egokitu artean, eta une orretan kezka aundi gaberik beren diruak irauliko ditute.

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak muxika 0014 Goldeak oraindik irauli ez ditun eta kardubera eta arrantzak nagusi bakar diran ainbat soro ikusteak ez dizu miñ ematen?.

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak f. etxeberria 0479 Emen ere, orriak batera eta bestera irauli bear Olabide'renean.

23. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak f. zubiaga 0016 Trenera igon diraneko, Mirenek belarrira iduli dautso Jabiri:
- Iñaki orren isillekoa jakin bear dogu....

24. 1969-1990 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0089 Udagoien ituna! Lore bako gogaldi,
aldez besteko uda-barri, euzki aul, amets-
lilluragarri, zertan maitasunok irauli?
Udabarriz il ziran, urrezko egun batez!
.

25. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0118 Urteen irauliz otel biurturik, oraintsu arte ospe aundikoa izan da.

26. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0030 Arrituta gelditu ziran bertako guztiak esandako egaztiak euren begiz ikuskatuaz, eta euren barruetan iraulten eben zer izan zeitekean jazoteko zana; ontan, Aliterse Mastorida gizaguren zarrak, bere adiñekoen artean zoriak ezagutu ta gerta-gauzak adierazten nabari zan bakarrak, ondoguraz itz-egin eutsen, esanaz:

27. 1969-1990 euskara batua antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra), 53-61 0058 Eta oraingo bide honek galbidera garamatza, atzerakada etengabean goaz, eta egoera hau irauli beharra dago, Txapela biziko bada eta horretarako borondatea eta kemena falta ez bazaizkigu.

28. 1969-1990 euskara batua antzerkia j.a. aduriz 0063 Gaixtakin.
Tzarrafer, hitzartu gintuan,
lur eta bazter guztiak
behar dizkiagula irauli
itzulipurdikatu denak.

29. 1969-1990 euskara batua antzerkia d. landart 0058 BATITA - Bai. Genuen lur peza izpia, irauli, ontu, landu eta; erein haziak ematen zigun urtekoa... doi doia, eta hori guretzat aski...

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak baietz/2 0066 Oraindik baratze txikietan belarra segaz ebakitzen dute eta gero eskuareaz biltzen dute, lurra haitzurraz eta laiaz iraultzen dute, haizkora erabiltzen dute.......

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0031 Bestenaz, herrialdeon jokabidea da lekuko, zeren batzutan Nafarroarat iraultzen bait ziren eta Gaztelari atxikitzen zitzaizkion beste batzutan.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0149 Baina biolentziaren medioz soilki irauli ahal izango da aparato politiko burgesa.

33. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. lizarralde 0051 Behar-beharrezkoa zen, zeren haizeak izugarrizko balantzadak eragiten baitzizkion eta bazirudien barruan zeudenak irauli egin behar zituela halako batean.

34. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura oihanaren deia 0057 Behin eta berriro irauli ziren elur hautsetan.

35. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0183 Erasoa ikaragarria izan zen jendea jendearen atzetik irauli beharrez.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0017 Beraz, uhinen esku utzi genituen geure buruak, eta ordu erdi barru, txalupa irauli egin zuen iparraldetik bapatean etorritako enbatak.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0021 Eta Jainkoaren upagileek ere iraultzen zituzten beren upak.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. zarate 0035 Iraultzeko garaia eta eraikitzeko aukera. Negar eguna eta parre eguna. Erosta aldia eta dantza aldia. Laztan giroa eta laztanak uztekoa. Bila ibiltzeko mugona eta galtzeko zoritxarra. Zaintzeko denpora eta jaurtikitzeko denpora; urratzeko eta josteko, isilik egoteko eta mintzatzeko, maite izateko eta gorrotatzeko. Gudarako aldia eta pakerako aldia...

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde jj-2 0392 Ondoren, Petiri'k exertzen lagundu zion eta hitz egitea berari zegokiola igarririk, barruak eman zion xamurtasun osoa azal zakarpean bihotz onbera bat baitzuen gorderik gure koblariak hitzetan irauli zion, haurraren lasaigarri: - Maider, etzaitez ikara gizon-hiltzaille baten ardurapean zaudelako.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0086 Eta traktoreari esker, zeren, iraultzeko arriskua bazuen ere, edozein moetatako lurrean gora igotzeko gauza bait zen, Gracia pasealekuaren azken-azkeneraino sartu ziren.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. sudupe 0030 Egintza honen bidez, proletargoak iraul egin dezake gizartearen estruktura ekonomikoa, produkzioko erlazio burgesetatik erlazio sozialistetara pasatuz.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 0059 Harreman sozialak eta errejimen sozio-ekonomiko desberdinen edo eraldatuen edo iraulien gainetik jokabide berdintsuak aurkitzen dizkiogu botereari.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. biritxinaga 0272 Ikuspegi algebraiko batetik, ondoko ekuazioak plano errealean adierazten duen kurbari konika esaten zaio: edo, laburzki, ; bertan, matrizea errenkada-matrize bat da, hain zuzen x zutabe-matrize iraulia, eta A edozein matrize erreal simetriko.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kirolak 1975 0118 Oraingoan mashie bat hartzen eta arduraz zuzentzen ikusi zuen, makila estiloz irauliz.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak garraioa 0016 Nabigazioa erauli duen beste tresna bat giroskopioa da.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0081 Iraultzak, jarraikitasuna hausten duen eta borondatean, kreatibidadean oinarritzen den asmoak, eta batez ere, osotasuna irauli (eta ez osotasunaren barruko zatiren batzu zuzendu bakarrik) nahi duen asmoak, zientziaren onespenik alferrik itxarongo du, esaten digu Sorel-ek.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0072 Oiseau de passage deitu ohi diren horiek ere, indarrez beterik iritsi arren, kolonietako administrazio-giro eskasa nekez alda dezakete, are gutxiago goitik behera ezer iraul.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gte 0033 Burgesiak erakunde zaharrak irauli ezkero, orduan izango omen zan garaia burgesiaren kontra jokatzeko.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gte 0108 Legeak, gudaroste ta ertzainak gogor erasotzen zien eraikitako antolabidea (status quo) iraultzen saiatzen zireneri.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak marxismoa 0121 Eta kolonial zanpazioaren sistima gainditzeko, berriz, herri hauk bortxaz iraultzeko prestatu behar dira, zeren, Europan, kolonialismoaren menpeko diren herriek ezin bait dezakete karidadezko laguntzarik itxaron menperatzaile kolonialisten partetik.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0064 Iraultza egitea nola ez dugun mundu guzian batera egiten aberri bati bere antolaera ekonomiko eta sozio-politiko zaharra iraultzea eta berria osatzea da.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0043 Gerra aurreko belaunaldiak ezin irauli izan zuen mundu hori, aski menturatu arren.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nafarizendegia 0013 3.6. Zenbaitetan, posposizio edo generikoen kasuan, izen erdalduna euskarara irauli da, horretarako oinarritzat beti ohizko euskal hitza hartu delarik.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0049 Janaria, atzekaldetik (urdaila tortsioaz geroztik iraulia dago) sartzen da, aurrekaldean estilo garbi bat desberdinduz.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0029 Herio-haizeak gela zeharkatu du, ilea harrotu dio agureari, sukaldean sartu da lapikoak biziki irakin dezan, guztiek entzun dezaten, ohe albora bueltatu da, mesanotxeko botika-kaxa multikoloreak irauli ditu eta, azkenik, sartu den bezala irten du ohe ertzeko lehio bakarretik.

56. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0068 - Nere gaztaroa ta nere diru geienak politika burruketan, diputadutzan, irauli ditut ta emen nago nauen bezela.

57. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0108 Giro baten morroi ez izateko, norbait gerala adierazteko, ohiturak ito egin gaitularen aitzakiaz, orain arteko guzia irauli nahi izan dugu, on edo txar zan begiratu gabe, eta ona edo txarra aukeratzen genun ajolatu gabe.

58. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl i 0020 Ura guriñaren gozoa! Begiak zuringoz iraulirik adieraziko zuan eztitasunaren atsegiña.

59. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1981 0029 Hots, lur hau behar dugula berritu, eta osoki larre joana baita, errotik behar dugula irauli.

60. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Gaizki ematen du iraulitako gurdiak.

61. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Zenbat gauza ez daude iraulita!.

62. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. lertxundi 0003 Jeneroari tripak ateratzen Garbi dago Paul Auster-ek izan duen asmoa: jeneroa irauli, ironiaz tratatu....

63. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arostegi 0001 Zuek ere, gazteok, gure antzera, apaltasun bearrean zaudete; egia osoaren jabe, zuek ere, ez zerate sekulan izango; leengo guzia ez da azpiz gora iraultzekoa; kondairan zear ez da guzia txar; Tradiziotik gauza onik ere jasotzen dugu; eutsi oei; ez mezpreziatu eta gutxietsi zuek baiño zaarragoak.

64. 1991> euskara batua antzerkia pe. zabaleta 0156 (Aszentsorean sartzen da dena irauliz eta itzulipurdikatuz.)

65. 1991> euskara batua ikasliburuak historia eta artea/dbh 00196 - Frantziar nekazariek zergatik iraultzen dituzte Espainiako fruta eta barazkiz beteta doazen kamioiak?

66. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0048 Eltzean irauli zuen, eta honek gainezka egin zuen ia.

67. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00211 Nekazariak golde okertuarekin iraultzen du lurra: hori da urteko lana, hortik eusten die baserriari eta biloba txikiei, hortik abelgorri-saldoei eta merezita duten zekorrei.

68. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00239 Gero, kemena berbilduta eta indarrak berrituta, gudaldira abiatzen da eta, buruz aurrera, ahaztuta dagoen etsaiarengana doa, olatuak, itsasoaren erdian zuritzen hasten denean, magala zabalean eta sakonetik harrotzen duen bezala, lurretara harkaitzen artean iraulita soinu handi bat egiten duen bezala eta, mendi bat baino ez txikiagoa, etzan egiten den bezala; eta azpiko urak zurrunbilotan irakiten du eta hondar beltza gorantz botatzen du.

69. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0079 Mutur batetik bestera ari ziren irteeraren bila, guztiari heltzen zioten beren esku indartsu baina itsuez, dena iraultzen zuten, leku batetik bestera aldegiten zuten, gauzak lurrera erortzen utzi eta gero oin azpian zapaltzen zituzten.

70. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0139 Bekokia igurtzi, hatz luzeez bibotea bihurritu eta hankak mugitzen zituen liburuko orriak agudo iraultzen zituen bitartean.

71. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0050 Brontzezko txakurra erori egiten da, eta irauli.

72. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0050 Eta itsulapiko irauli batetik txanponak ateratzen diren era berean, brontzezko txakurraren barrutik kalibre ttipiko balak hedatzen dira elur gainera.

73. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0032 Alde batera irauli zen.

74. 1991> euskara batua literatur prosa txiliku 0078 Baina honek, hankaz jo eta irauli egin zuen.

75. 1991> euskara batua saiakera-liburuak autonomoak 00186 Horretarako, lehen urrats bezala, estatu espainiarreko estatu kapitalista irauli behar zela zioaten VI. Asanbladakoek, eta, ondorioz, estatuko indarren batasuna eta estatu mailako antolakuntza estrategikoa planteatzen zitean. Eta horregatik, Euskal Herri mailako estrategia edo independentzia aurrehelburu bezala hartzea, planteamendu exclusivista, batasunaren aurkako eta burgeskeria zela zeritzotean Estatuko herrien arazoa, Leninek zioan bezala, sozialismoa eraikitakoan autodeterminazioaren bitartez erabaki eta konponduko lukek.

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak autonomoak 00186 Bestalde, Euskal Herria bi estaturen menpe egonik, estatu frantziar eta espainiarraren aurka borrokatu behar geniala defendatzen genian V. Asanbladakoek. Eta noski baita ere, gure estrategia horretatik abiatuz, estatu espainiarreko eta frantziarreko beste herriekin borroka batuak ere beharrezko ikusten genizkian, irauli nahiko estatuak gureak bezala haienak ere etsaiak bazituan.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00054 Polbora-usaina itzela zen Easo Plazan; itsasotik eta Urumea ibaian zehar lehorrera sarturiko kresalak ez zuen lortzen erre-kerua itotzen; nik, nola ez, hiri-paisaian geologia gozoagoak atzeman gura nituzkeen jarrera animoko hobeak sortzeko, ze Donostiaren ohiko xarma, tamalez, hondamendizko apoteosi maskalera iraultzera zihoan.

78. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. ramirez de la piscina 00021 Kazetari-gaiak ongi asko egituratu behar du bere lana, gertaeraren gakoak atariko lerrokadan kokatuz eta kontakizunaren garrantzia iraulitako piramidea deritzon eskema famatuaren arabera ordenatuz.

79. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. zubiaga 00110 Banaka desobedizitzea ongi dago, baina desobedientzia kolektiboak irauliko du benetan Sistema eta orduan hartuko du Erresistentzia Zibilaren zentzua, alegia, telebista itzalitakoan sentitzen duzunean milaka lagunek gauza bera egin dutela.

80. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. amonarriz 0084 Gaur egun, egoera irauli den hainbat lekutan zabaldu beharreko diskurtsoak justu aurkakoa beharko lukeela dirudi: zuek zarete gurditik tiraka ari zaretenak eta helduen exenplu eta ohituren aurka, zuek zarete euskara berreskuratzen ari zaretenak....

81. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0643 till v.t/v.i. goldatu, irauli, luberritu, ildokatu .

82. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0643 tilt v.t/v.i. iraulkatu, irauli, makurtu .

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 0046 Zinema ozenak filmatzeko eta jokatzeko moldeak irauli zituen.

84. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0013 Behatz artean landarea mantendu lurraren kontra eta lorontzia irauli.

85. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. azkorbebeitia 00027 Are gehiago, irakurketa ezberdinetara heltzeko aukera hori eskaintzeaz gain, poema ugarik (Inongo lekuak eta Ezagutzen duzu gure herria?, kasu) poemak dioena bera zalantzan jartzen du edota egin berri dugun irakurketaz duda-muda ernarazten gure baitan, dela galderen laguntzaz, dela paradoxen bidez, dela aurretik esandakoa hitz edo lerro bakar batekin irauliz.

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i.v. de sarasti 0040 (...) lurraldea frantziaratuta edo independentziara jota egoera iraultzea eta noraeza ekar zitzakeen, gizartearen bizkarrezurrari batere onik egin gabe.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0135 Hango hark, gurdia irauli arren zaldiak inolako minik gabe ekarri ahal izan ditu etxera.

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0145 5. leku batean bi aldiz irauli Bi aldiz gauza berean huts egin.

89. 1991> euskara batua saiakera-liburuak mundua 1993 0019 Alde onetik begiratuaz, alabaina, lurraren etorkizunarekiko ardurak haziz doaz munduko bazter guztietan, egunen batean suntsiketa iruliko delako itxaropena eskaintzen digularik.

90. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. laka 0102 Bestetik, Amerikako mendebalde eta erdialdeko [] bokala, esaterako red [] gorri, fur [] larru, far [] hitzetakoa, albokarialakoa da: mihiaren punta egoera domalera (iraulira) altxatzen da, baina ez da sabaia ukitzera heltzen.

91. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. azkarate 0570 Irauli: hiztegietan du, baina txalupa irauli egin zen.

92. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. perez 0076 Bere burua Urkixotarren samaldan ikusten duen Mitxelena(2)Esanak oroiterazten dit hor daudela, Oteizak oldar bizian eraso dien etsaien artean, Urkixotarrak direlakoak ere: badirudi gainera, eta ez ninduke horrexek minduko, neure buru tristea ez dabilela honengandik urruti. Hizkuntzaren gorputz ustelkorrari, ustelduari ez bada, lotuak daudelako, hura pizten duen izpiritu biziari jaramonik egin gabe. (1963e: 118). Horrek ez du, halaz guztiz, esan nahi Mitxelena Urkixoren miresle itsua denik. Bestetan esan dut gehiegixko iraultzen dela, ene iritziz, Urkixo geure ondasunak besterengandik hartutzat edukitzera: asko hartu izan dugu eta hartzen ari gara, baina ez seguru aski hark uste zuen bezanbat. (1965h: 147). ezin bat etor daiteke (...)

93. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. apaolaza 0017 Fariseuen judu-erlijioa berriro indar-berritzen asia zen, Jerusalen-go jauretxea iraulia izan ondoren (70).

94. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0005 Zergaitik ez zaien ba, Españi ankaz gora iraulia izatearen errua euskaldunei jaurti izan?

95. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0822 Gauza larriak behar dizkizuet erran ampsup14; Kontuz hartzekoak dira Luzifer-en solasak. Ez du irririk eta DSA 7 honetan Teresaren ordezkoetarik bat bezala da mintzo. Hamar gezurren artetik bizpalau egia handia adierazten dizkie Teresaren komentuko lagunei. Haren mendekoek Palladiar jolasak (Andere Vaughan-en erakaspenetarik) darabiltzatelarik, Luzifer-ek Bibliako solasak ditu oinarri hartzen, haien aldea irauliz, Tentamendu Mendian egin zuen bezala..

96. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0055 - Jainkoak begira gure etxe hau sal!
Badakit, aspaldidanik,
ene aitasok erranik,
eltzurre bat badela gordea gure lurretan.
Zorigaitzez, ez baitakit nik ere, xuxen, zointan!
Bainan, apur bat bermatuz,
eta, beharrez, nekatuz,
segur, han edo hemen duzue kausituko!
Harro beraz lurra, ogia bildu orduko.
Iraul zazue ere, barna!
Eman haitzur-aldi bat ona!
Aldi bat baino, bietan hobe!
Ez utz zehe(5) bat ikertu gabe! -

97. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j. irigaray 0255 Alta bazakien oihan handian zela, ur handi bazterrean eta alde orotarik urez inguraturik; bizkitarte zeruko lorian, hain segur zeruan aurkitzeaz non, bere biziko usteak irauliz bapateko haize batek hartu zuen, bere baitan ziolarik: urak, oihanak, Espainia, mundua...

98. 1991> sailkatu gabeak egunkariak h. etxeberria 00003 Euskaraz nola esan asmatzen ez dakidanez, (ez etorri nigana diztiranta eta antzeko pitokeria errazekin), sukar baten menpe egoten naiz nire gutiziaren zama zelabait irauli artean.

99. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0013 Erabaki honek ez du inolaz ere esan nahi bapatean den-dena irauliko denik; epe batzuk ezartzen dira erabakitakoa progresiboki, prozesu leun eta gehitzaile baten buruan errealitate bihurtzeko.

99 emaitza

Datu-estatistikoak: