XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kortazar serm 0106 Eta ikustean berriz Jesukristo gure Erredentore maiteak, Jaungoiko ta gizon egiazkoak, erampetu zituan atsekabe ta mezprezak, bere biotzeko amorioa, biguntasuna ta pekatarianako errukitasuna, saiatu biar gera bera irudikatzen edo imitatzen ta bera bezela mansoak ta humillak biotzetik izatera: Discite á me quia mitis sum et humilis corde Math c XI v 29.

2. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ibiñ virgil 0144 Idilitik iaso du elkar-izketa onen mamia; Teokritu'k, Komata eta Lakon'en arteko lipizta bezala, Bergili'k, Menalk eta Dameta'ren artekoa idurikatzen du.

3. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 00007 Honela irudikatzen da hori: (AB): AB bektorearen modulua

4. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 00026 Planoko bektore finkoetatik, bektore-ekipolentziaren bidez, bektore askeetara (oroitu hauek bi eragiketa mugaturekiko espazio bektorialen egitura dutela) iristen zen, eta haien planoa Vsub2 bidez irudikatzen.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 00333 c) X aldagai aleatorioaren banaketa, bere probabilitate-funtzioa irudikatuz (probabilitate-diagrama) eta bere banaketa-funtzioa.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. zabaleta 0079 6. Zein dira poliedro erregularrak? Irudika eta adieraz itzazu bakoitzaren berezitasunak.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. zabaleta 0079 7. Zein dira poliedro irregularrak? Irudika eta adieraz itzazu bakoitzaren berezitasunak.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. zabaleta 0085 44. Irudika eta egin ezazu, piramide erregular baten desarroiloa, zeinen oin karratuak aldeko 25 milimetro baititu eta alturak 5 zm.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. zabaleta 0085 45. Irudika eta egin ezazu piramide hirukiar erregular baten desarroiloa, hirukiaren oinak aldeko 3 zm. eta alturak 58 mm. dituelarik.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. zabaleta 0085 46. Irudika eta egin ezazu piramide-enbor erregular baten desarroiloa, bere oinen neurriak 25 mm. eta 16 mm. izanik eta bere aldeko ertza 45 mm.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. zabaleta 0085 47. Irudika eta egin ezazu piramide-enbor erregular baten desarroiloa, bere oinen neurriak 30 eta 22 mm. direlarik eta ertza 56 mm.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. zabaleta 0091 78. Zeintzu dira zilindro bat osatzen duten elementoak? (irudika).

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. zabaleta 0091 79. Nola aurki daiteke zilindro baten aldeko azalera? Irudika ezazu zilindro baten aldeko azaleraren desarroiloa.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. zabaleta 0091 80. Nola aurki daiteke zilindroaren azalera totala? Irudika ezazu zilindro baten azalera totalaren desarroiloa.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0329 11.- Irudikatu koordenatu-ardatzetan hurrengo puntuak .

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0103 mn sekzioko momentu makurtzailea eta indar ebakitzailea positiboak direla suposatuz, habearen ezkerraldeko zatiak elementuarengan duen eragina V indarrak eta M momentuak irudikaturik dago, 57(a). irudian adierazten den bezala.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. kortabarria 0016 Plastikotasun-indizearen eta likido-mugaren baloreak plastikotasun-kartan irudikatzen dira (ikus 1.2 irudia).

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. kortabarria 0016 Puntu irudikatu hauk sail desberdinetan jaus daitezke, hala nola CL,OH, etab.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. setien 0133 Maiz askotan, hala ere, pertsona bakarra mintzatu orde, elkarrizketa bidez eta pertsonaia desberdinak idurikatuaz adierazten zuten.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. setien 0133 - Eta zein pertsonaia izan zen hobekien idurikatu zuena?.......

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkliter/bbb/1 0042 - Pansart (sabela), tripontzikeria irudikatzen duena.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0034 3.4.- Irudika ezazu bektore bat 3,5 unitatetako modulua duena eta gorantz doana.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0034 3.5.- Irudika ezazu beste bektore bat 4,5 unitatetako modulukoa eta horizontalarekin 45ampdeg;-ko angelua beherantz eratzen duena.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0073 Imanek bezala, edozein korronte elektrikok bere inguruan eremu magnetikoa sortzen du (Oersted-en saiakuntza), eta hau indukzio-lerroez irudikatzen da.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0065 Ordezkaria R letraz irudikatuko dugu .

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0028 ... Zer esango ote luke martiztar batek Europa zezen batek bahiturik irudikatzen duen aintzinako baxuerliebe bat ikusiko balu?.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0028 Arkume bat urrezko koroarekin ikusiko balu malefizioa edo sorginkeria irudikatu nahi zela pentsatuko ote luke?.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. etxeberria 0017 Balio-taula eginez, eta guzti hau irudikatuz: .

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. etxeberria 0169 Zenbaki konplexu bat bi zenbaki errealez osaturik dagoenez, ardatz cartesiarren sisteman ere irudika daiteke.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zientzia eta teknika 1986 0087 8. Ekologistarentzat zer irudikatzen du puzzleak? Zein zentzutan dira bizidunak puzzle baten piezaren antzekoak?.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zientzia eta teknika 1986 0271 Ardatz koordenatuetan batetik maiztasun-tarte horiek eta bestetik dezibel-maila irudikatuz, soinu baten identifikazio totala lortu dugu; honi soinuaren espektroa deritzo.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zinetika 0197 Esperimentalki 29. Irudia lortu izan zen glikolentzat 1g Kv pH-aren arabera irudikatzean.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. irazabalbeitia 0073 XIX. menderarte, orduan ezagutzen ziren elementu eta substantzia desberdinak irudikatzeko zenbait ikur erabiltzen zen.

34. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/7 0240 Arabiar abeltzantza irudikatzen duen XIII. mendeko miniatura.

35. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/8 0049 Handiago irudikatuko duzue, hobeto ikus dadin.

36. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak a. sarriegi 0026 Aurreko azterketa guztia, aplikagarria da P konpresio-karga pean den 1.4. irudian irudikatutako zutoin edo zutabe labur batena bezalakoaren kasuan ere.

37. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak a. sarriegi 0026 1.5. irudiak, lotura honen xehetasuna irudikatzen du, non trakzio-barraren gainean diharduen P karga, urkilari bi zatiak lotzen dizkion (...).

38. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak a. sarriegi 0465 Formula honek, zutabe lerden eta laburrak irudikatzen dituzten bi grafikoekin elkartzen den kurba ematen du.

39. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. etxezarreta 0043 Nire itxurari beste begirada bat bota diot, farregura pitin bat irudikatu dute nere ezpainek eta noraezean aurrera jarraitu dut.

40. 1969-1990 euskara batua poesia emakume olerkariak 0129 Hire begiak lo egon daitezenean
eta nahiz bestetandik,
ni, lurtar eta deslai, ikusten segi dezaanean
heure burua zainez eta hezetasunez oparotuz,
eta agian, nire gorputza beste bazterren batean
aldez aurretik irudika dezaanean.

41. 1969-1990 euskara batua poesia emakume olerkariak 0145 Bere gogoak uraren patinak irudikatzen ditu
argi ematen duen leihoa
sutan erdiurreztatuak erretratoak
eta zure hatzak
leiho baten
markoaren, koadroaren
iluntasunean
pausatzen dira,
eta zure hatz moreztak deika daude
.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0017 Zoramenez, aho zabalik, hara eta hona zebilen lama, eta azkenean miresmenak hartuta Budaren apoteosia edo koronazioa irudikatzen zuen goierliebe baten aurrean gelditu zen.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0017 Lotus baten gainean eserita ageri zen Maisua; lotusaren hostoak hain zeuden sakon irudikatuak, non harritik aske zeudela bait zirudien.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa imuj azbel 0076 Besterik gabe beraz, irudika dezagun Albizturretik hurrun ez den baserriz inguratutako bailara hura, 1936.eko martxo aldean.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0012 Mutu nahiz Marisukaldes zituen Hilariok herritarrentzat tipo konstantea gainetik kendu ezin etengabeak irudikaturiko ezizen.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibe 0617 Neurtu zuen, bada, hiria neurtagaz; 12.000 estadio 12.000 estadio: txatal honen eta hurrengoaren sinbolismoari buruz, ikus 7,4. Agian, Joanek Jerusalen irudikatzen du hemen bekatuzko aintzinako Babiloniaren neurriekin: hau esan nahi bide da: bekatua ugaldu zen tokian Jainkoaren errukiaren grazia gehiago ugalduko dela eman zuen.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txiliku 0011 Honek garezur bat irudikatzen du eta ondo egindako garezurra dela esatera ausartuko nintzateke, gure anatomiaren zati honi ohiz ematen zaion itxuraren arauera, eta zure kakalardoak honen antzik badu, munduko kakalardorik arraroena izan behar du dudarik gabe.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. olaberria 0036 Inoiz ikusi al duzue zenbait elizetan hilen moduan jantzitako pertsona bat irudikatzen duen brontze zahar horietako bat?.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.e. ituarte 0041 Neuk asmatu dudan estatua bat kopiatuz irudikatu dut, eta berak daraman gerrikoan, sorbaldan eta eserita dagoen tresnan bere izena grabatu dut.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.e. ituarte 0058 Politak iruditu zaizkidalako irudikatu ditut.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0097 Paret-arrakaleko armiarma beltzaren gisa irudikatu zuen Beatrice.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. azkune 0033 Kremaileraren hortzak marra etenez irudikatuak daude, eta torlojo amaigabearen profilaren pare-parean daude.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. intxausti 0042 NOLA EMAN GORPUTZEN PROPORTZIO ZEHATZA MIKROSKOPIOAREN BIDEZ IRUDIKATZEN DUGUNEAN

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. intxausti 0043 - Guzti hau kontutan harturik, edozein irudi bere proportzioarekin irudika dezakegu.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. agirre 0081 Britania Handian bertan filmatu den spot horrek, ondoren etorriko den ikasgaiaren elementu funtsezkoenetariko bat irudikatuko du eta iruzkin ozen baten bidez programak duen gaiaren edukia aditzera emango zaio ikasleari oso hitz gutxitan.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. agirre 0081 Estudioa Gaiaren aurkezpenaren ondoren, estudioan eginiko sekuentzia bat emango da, bertan bost aktoreko talde batek estudioan antzeztu duen sketch baten bidez hizkuntz funtzio berezi bat irudikatuko duelarik.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. agirre 0081 Britania Handian bertan filmaturiko sekuentzia laburrak dira hauek eta ikasgaian aditzera eman nahi den hizkuntz funtzioa irudikatzen dute.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak elhuyar 1981 0409 Autore hauek irudikatzerakoan bi zuzen erdietsi zituzten, non beren ebakigunea 190ampdeg;-n atera bait zitzaien.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1981 0312 1.5. Espazio-eraketa baitaratu eta irudikatu.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1981 0312 1.6. Denbora eraketa baitaratu eta irudikatu

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1981 0312 Lehen azaldutako espazioan dauden gauzen eraiketan, marrazkiaren bidez irudika daitezke bai harbelean nahiz paper batetan...

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. kortadi 0074 Herriaren aurpegia irudikatzen du, beronen nortasuna eta historia espresatzen ditu.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. kortadi 0128 Ez daiteke artista bat irudika, mentura batetan ezik, pasabide batetan, hutserako saltaketan ezik.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0093 Horra hor, beti bezala, jabekuntzaren eta aurrerapenaren eragileak: idurikatu beharra, eta inguramenduarekin ados jarri beharra batetik; eta, kidekuntzari buruz, idazten ikasteko beharra (Eskolako moldiztegi-teknikek eragina eta sustatua).

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0093 Jabekuntza honetan, ondoko pausu hauek aurkituko ditugu:
- nagusiei idurikatuz, grafismo-bihia (besteak beste, azpimarratutako sinatura izan zen hori Baliren kasoan; baina beste kasoetan, beste eredu bat izan daiteke lehen hozia);
- lerro-ilarak, eskailera gisakoak edo kurubilka, baina ezelako bereztasunik gabeak;
- lehendabiziko sinu berezien agertzapena, ondokoen zurkaitz gisa erabiliak: ikurrik xinpleenak izaki (t,o,e,I,i), alegia eskuak azkarrenik mendera ditzakeanak.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. mendizabal 0014 Orduan ikasleak nahastu egingo dira, edo denbora asko beharko dute eszena irudikatzeko, denbora hau ikasgaiaren helburuei egokiago ekiteko eman litekeelarik.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0446 Sagarra
Bi gauzen sinboloa da: a) tankera esferikoa duenez, unibertsoa eta osotasuna adierazten ditu; Jesus haurra eskuan sagarra duela irudikaturik agertzen da sarritan; b) bestalde, gizakiaren irrika lurtiarren eta * grinei jareitearen sinboloa da; horiek menperatzeko zentzua du sagarra ez jateko aginduak.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak d. amundarain 0024 Irudi eskematiko eta bukatugabeak dira; hain zuzen ere, ahuntzen bat edo beste salbu, ez da erraza zein animali mota irudikatzen duten esatea.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak d. amundarain 0024 Hor irudikatzen diren animali moeten barietatea izugarria da; izan ere, bisontea askoz nagusitu arren, ba daude elurroreinak, oreinak, zaldiak, basazezenak, ahuntzak, saigak, sarrioak, azeriak, arrainak, hegazti bat eta suge bat ere.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0070 Parkeko zoluan bi marra paralelo egin ditzakezue, 15 zentimetrotako tartearekin, adibidez eserita zaudeten aulkitik iturrirainoko bidea irudikatuko duena.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. haranburu 0049 Ondoren hau esanen diogu: Preferentzien jokoan, kondairaren zati zarela irudikatu behar duzu.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lehenzikloesper 1987 0325 24. Kalkulatzeko makina edo taula erabiliz, funtzio trigonometriko errazak irudikatu.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lehenzikloesper 1987 0193 2. Zenbait puntu emanik, sistema cartesiarrean irudikatu.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balad 0009 Bestalde, kasu bakoitzean adierazgarrien deritzegun aldaerak sartu ditugu, euskal tradizioan balada bakoitzak duen bizitza ahalik eta ongien irudikaturik gelditzeko moduan.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. elorza 0019 Ez dira batere ezagunak beronen propietate fisikoak, baina muinak jasaten duen presio bortitzagatik (3 200 000 kilo zentimetro karratu bakoitzeko), burdinak sustantzi trinko bat eratzen duela uste ohi da, alegia, likido gisako orea, nahiz eta berez, ezagutzen edo irudika genezakeen beste fluidoz guztiz bestelakoa.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. kortadi 0295 Bihotzaren zauriak, morearen erdian aurkitzen den gorriak irudikatuak, gizonen esperantza.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ormaetxea, nikolas orixe: quito-n arrebarekin, 21-35 0025 (...); bataiagabeen haurtegia eta garbitegia datoz ondoren (V), anaia linbokoaren oharkizunak ere entzun daitezkeelarik, Dantek haiei buruz oker esanak Nikolari nola zuzendu behar dituen adieraziaz; eta azkenik, piztuera eta zerua, (XI-XII), Nikolaren zeru-amets jostalariaren bitartez irudikatua gehienbat, euskaldun saindu eta dohatsu dantzariekin batean, beste askoren artean Iztueta zaldibiarra eta Perrando amezketarra ere tartean direla.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0077 KLIMOGRAMA BAT EGITEN IKASIKO DUT Plubiograma urteko hilabete bakoitzean eguneroko eurien Batezbestekoa irudikatzeko era grafiko bat da.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. zabaleta 0029 Horietako batean, Jordá-k Altamirako 3. saindutegian kokatzen duenean, zeinu grabatu bat ikus liteke, marra inskritu anitzez osatutako angelu zorrotz bat irudikatuz.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak meteorologia 0018 Koloretako mapetan, meteorologi zerbitzuetako arauzko mapak kasu, fronte beroak lerro gorriz eta hotzak urdinez irudikatzen dira.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak meteorologia 0253 Biharko mapa nolakoa izango den irudikatzea gauza bat bait da, eta beste bat, nahikoa desberdina, bihar edo etzi halako tokitan nolako eguraldia egingo duen esatea.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. arregi 0032 Unibertso hau espazioan irudikatzeko beste laugarren dimentsio bat beharko genuke, horregatik, nolakoa den ideia egiteko bi dimentsiotako kasu bera adierazi dugu 9. (a) irudian.

83. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Lehenengoan, kobazulotik datorren mundu bortitza irudikatzen du: izuen genesia (obertura, larru ikara, eztanda, auria, oihanean eta estigmak), fantasia beltza (magma, erretaula, alegoria, racconto 1. racconto 2 eta espeleofobia) eta atabismoak (zirrarakoak, lilura zurbilak gauean, amiltzean, amaren altzotik, oihaneko drama eta herio).

84. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. etxezarreta 0001 Suiza imajinatzerakoan mendi elurtu bat, inoiz hutsik egiten ez duen kanpandorreko erloju bat, behi bat eta ez sartzerakoan eta ez ateratzerakoan izenik eman behar ez duzun diru kutxa bat irudikatzen ditut.

85. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arregi 0002 Memento honetan, sentimenduen segurtasuna falta delarik, amaren irudiak garrantzi haundia hartzen du: amak babesa eta sentimenduen lasaipena irudikatzen ditu.

86. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1990 0001 Chanson de Rolanden pasarte bat irudikatzen duen zine eskena bat da - dudarik gabe zaldun kementsuak Espainiarantz abiatzen direnekoa (778 aldera).

87. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00253 Egunez mugek ez dabe izten infinitua irudikatzen, baina gauez bertan zagoz eta zure pentsamentu eskandaloso bat espazioan erabat aske eta detektagatx nabigatzen ikusten dozunean, ahalguztiaren hegal bat joten dozu, beste zenbat eukiko dituen ez badakizu be.

88. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak a. arejita 00006 Eta bestetik, edozein gai, arazo edo gogoeta irudikatu leiteke trama soil baten bidez.

89. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak hezkaraudia 1999 00134 Arreta jartzea kostatzen zaio; ulermenak hobera egin duen arren, lanak burutzeko jarraipideak ulertzeko eragozpenak ditu. Giza irudia irudikatzen hasi da (zapaburua).

90. 1991> euskara batua ikasliburuak historia eta artea/dbh 00120 - Definitu edo deskribatu irudikatutako pertsonak edo eszenak.

91. 1991> euskara batua ikasliburuak historia eta artea/dbh 00366 Plaza, Giacometti, 1949. Giacomettiren irudietan eskultura afrikarraren eragina nabarmena da; gizakiaren bakardadea irudikatzen du.

92. 1991> euskara batua ikasliburuak historia eta artea/dbh 00366 Beste eskultore garrantzitsu bat Alberto Giacometti (1901-1966) italiarra izan zen; eskultura afrikarraren eragina nabaria da bere lanean, batez ere hasierako lanetan. Bere lanen gai nagusia giza irudia izan zen eta honek gaur egungo gizarteari sentitzen dituen angustia eta beldurra irudikatu zituen.

93. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00049 Mapek espazio erreala zehatz irudikatzen dute, baina espazio hori oso tamaina txikian irudikatzen da.

94. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00049 Mapa batzuek mila aldiz txikiago irudikatzen dute errealitatea, beste batzuek ehun aldiz txikiago e.a. Errealitatea zenbat aldiz txikiago irudikatu den adierazteko, eskala erabiltzen da.

95. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00055 Denbora lerroa iraganeko garaiak irudikatzeko modu sinpleena da.

96. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00060 Aldarearen inguruan familia inperiala dago irudikatuta, bakea ospatzeko sakrifizioa egitera doala.

97. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00060 Erliebea oro har oso aberatsa da adierazkortasunari dagokionez eta erretratuetan ere pertsonaia bakoitzaren nortasuna irudikatzeaz ez dira ahaztu. Aipatzekoak dira, era berean, Trajanoren koloman espiralean dauden erliebeak eta Titoren arkuan daudenak.

98. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00060 - Bigarrena, estilo arkitektonikoa izenekoa zen. Bista engainatzen saiatzen ziren eta, horretarako, gela bat, adibidez, sistema arkitektonikoak irudikatuz handitzen zuten.

99. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00060 - Hirugarrena, estilo apaingarria zen. Arkitektonikoaren oso antzekoa, baina kasu honetan erlaitzak, lorontziak, horman izekitako koadroak, etab. irudikatzen zituzten, benetakoak izango balira bezala.

100. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00060 Irudikatzen zituzten gaiak desberdinak ziren, mosaikoaren kokalekuaren arabera. Azpimarratzekoak dira Ponpeiako Fauno-ren etxean aurkitutakoak eta, Espainian, Ifigenia-ren sakrifizioari buruzkoak, Ampuries-en.

101. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00111 [Biluzia] bizitzaren zergatia egiaztatu eta areagotzen duen guztia transmititzeko biderik egokiena izateaz gain, gizakien munduaren helbururik adierazgarriena ere bada berez. Eskultura grekoen garaiaz geroztik biluziaren garrantzia erabat ulertzen lehena Migel Anjel izan zen. Aurrez ere ikertu zuten zientifikoki, jantziek biltzen zuten figura irudikatzeko baliabide gisa. Biluziaren helburua biluzia bera zela ohartu zen Migel Anjel eta bere artearen helburu nagusi bihurtu zuen.

102. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00158 Hortaz, barrokoarenak ez ziren baloreen eta printzipioen aldeko apustua egin zuen neoklasizismoak: kurbaren ordez lerro zuzena, konplexutasunaren ordez erraztasuna, emozioaren ordez arrazoia. Printzipio hauekin, Iraultzarekin batera sortu zen gizarte berriaren artea irudikatzea lortu zuen.

103. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00208 Arteak ez zuen irudikatzeko soilik balio, ikertzeko eta sentsazio eta ezagutza desberdinetara iristeko ere balio zuen arteak.

104. 1991> euskara batua ikasliburuak erlijio katolikoa 2 00037 Jesukristoren irudia: Hasiera batean, kristauek ez dute Jesusen irudia irudikatzen.

105. 1991> euskara batua ikasliburuak gizarte zientziak/4 00101 Unitate honek badu, gainera, beste helburu bat: datu estatistikoak erabiltzea, irudikatzea eta ulertzea, alegia.

106. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00166 12. irudian iman zuzen bat irudikatu da.

107. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/5 0037 Bi mapa hauek Txindoki mendia irudikatzen digute, baina batek modu batera eta besteak beste modu desberdin batera.

108. 1991> euskara batua ikasliburuak i. eguren 0078 Eskuinaldean irudikatutako teklak kurtsorea gora, behera, eskuinaldera edo ezkerraldera eramateko erabiltzen dira; gezien norabideak agintzen duen aldera, hain zuzen. (Editorean).

109. 1991> euskara batua ikasliburuak x. goia 0055 Paisaje ondo moztu ondoren, itsatsi kartulinetan eta idatzi ondoko datuok: zer leku irudikatzen duen, non lortu duzuen, zein egunetan egina den argazkia, eta lortu duenaren izena.

110. 1991> euskara batua ikasliburuak beleko 0111 - Beste pertsonak, hauen izakerak, egite moduak eta beren mugimendu ahalmenak begiztatu, ezagutu eta irudikatzea.

111. 1991> euskara batua ikasliburuak fisika pr. 1995 0250 Bertan, geometriak irudikaturik daude tinta eroalearen bidez, eta elektrodoen arteko potentzial-diferentziak sor daitezke korronte jarraiko iturriaren bidez.

112. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00085 Osziloskopioaren pantailan puntu argitsuaren ibilbide bertikalaren eta horizontalaren koordinazioaz irudikatzen da seinalearen forma, ibilbide konposatu hori behin eta berriz leku beretik doalarik.

113. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/dbh 00044 - Hitzaldia eman entzule-talde baten aurrean.
- Hartzaileak irudikatu eta kontuan izan.
- Nire hitzaldia hartzaileei egokitu.
- Ideia nagusiak aukeratu eta ordenatu.
- Entzuleei begiratu.
- Adibideak jarri entzuleriak hobeto uler dezan.
- Euskarriak erabili (eskemak, gardenkiak, marrazkiak, argazkiak...).

114. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00007 - Zenbait marrazki-teknika gogoraraztea eta objektu bat perspektiban, bere bista eta guzti, irudikatzea: oina, aurretiko bista, eta profila.

115. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00021 Zirkuituak irudikatzeko sinbolo eta eskema elektrikoak erabiltzen ditugu.

116. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00091 Egiptoar baxuerliebe honek Akenaton faraoia irudikatzen du Eguzkiaren izpiak jasotzen; ondoan ditu bere emazte Nefertiti eta euren sei alabatako bat.

117. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. elortza 00096 Irudikatzen nuena baino are ederragoa zen.

118. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. goikoetxea 00113 Hemengo hotzak, infernua beroarekin irudikatzen bada ere bakardadeak eta mamu-deabruen ziztadek mailukatzen dute ene loa.

119. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0171 Zutikako emakume bat irudikatzen du.

120. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. jimenez 0094 Begira, egin ezazu Euskal Herriko kostaldea irudikatzen duen marra luze bat.

121. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0102 - Aise irudika dezakegu Laurak.

122. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00090 Jamalek egin zidan kontakizunean ez dut ping-pong partidarik irudikatzen.

123. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00011 Buruan zurrunbiloak zebilkidan irudia ezin izan nuen interpretatu, ezin izan nuen izpiritu hegaskor hark irudikatu zidan amaren mezua deszifratu.

124. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00157 Bakearen ikurra irudikatu zuen paretetako batean.

125. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00196 Gutun horiek dira gelditzen zaidan ondasun bakarra; soilik haiek irudikatzen didate oraino nire bizitza edertzen duen sentimendua.

126. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00500 Kendu baitizkidak, ez nire begien aurrean berriz irudika haien irudi hondoragarria.

127. 1991> euskara batua literatur prosa r. ilintxeta 00043 Egunotan bere etxe multzoko hormak ari dira zaharberritzen. Duela bi egun begiak pausatu zituen oso kantu ederra txistukatzen ari zen langile batengan. Lehenbizi bizkarrez ikusi eta berehala hasi zen aurpegia, begi urdinak, sudur fina, ezpain meheak, irudikatzen. Gaztetan telefonoz enpresetako ordezkariekin hitz egiten zuenean bezala, ziztada bat nabari zuen bihotzean. Ziztada epela, goxoa eta bizigarria denbora berean.

128. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00160 - Orduan ikusi nuen armiarmaren eraztuna gaumahaian jarraitu zuen Mr. Kendallek, eta Ryokoren urratsak irudikatu nituen apartamentu huts hartan.

129. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00039 Ez zuen Hansek egindako ekintzen aldetiko ezer zehatzik jakin nahi izaten eta beldur hartatik babesteko, artazi irudikatu batzuekin zekien mozten euren bien arteko harremana: alde batera geratzen ziren Hans eta bere ibilera guztiak, beste aldera bien artean zeukaten mundua.

130. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00032 Hirurak biltzen zirenean zer egingo zuten irudikatzen pasatzen nuen eguna, baina nire irudimena mugatu samarra zen garai hartan.

131. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00102 Telefono atzean hasperenak goraka zihoazen, eta ahotsak ez zuen ezer esaten, nik ez nuen haren kontakizunen beharrik: hots, arnasestu eta hasperenetatik irudikatzen nuen zakila gogor-gogorra zuela, bere zainak lehertzeko moduan nabarmenduko zirela, bere mutur distiratsua adurra dariola zegoela, korritzeko zorian, erremediorik gabe...

132. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00030 Zalantza superstizioso batek egiten zion ausiki kontzientzian irudikatzen zuenean eguzkia ibaiaren gainean zegoenean biztanleek lo jarraitzen zutela bere erruz, eta, bat-batean iratzarririk, argiak zorabiaturik, galdetzen zutela oihuka non zegoen behar zen orduan bere deiadarra egin ez zuen almuedanoa, errukiberagoak esango zuen.

133. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0099 Irudikatutako arriskua erreal bilakatu zen orain, (...)

134. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0137 Nire oroimenak ere ez zidan hain mardul irudikatzen.

135. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0064 Han behean, plaza zabal maskor formako batean inor ez dabil; harlauzek alfabeto asmagaitz bateko zeinu-lerro halakoak irudikatzen dituzte, lauso baina nabari.

136. 1991> euskara batua literatur prosa txelis uhaldean 0009 Inoren historia pertsonala kontatu ez eta, haatik, askotxoren historia propioa, xehetasuna gora xehetasuna behera, ohi ez bezalako indarraz irudikatzen du maitasun paregabeaz.

137. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0089 Baina hain sakona izan zen nire ametsaren zirrara, hain perfektua nigan nire lagunaz sortu zen ideia, bere hitzez eta izaeraz, ezen oraindik irudika bainezake nire burua iradokizun filosofiko baten eragipean bailitzan; erromatar jakintsu hura bere Egeriak iradokitzen zuen bezala.

138. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0202 orain, ordea, burbuila hura lehertzear zen, zaldi zuria irrintzi beltza egitera baitzihoan aurki... eta ez, Konradek ez zuen irudikatu ere egin nahi Violetarik gabeko bizitzarik...

139. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0101 Neronek ez daukat haurrik, beraz irudikatu baino ezin dut sentitzen bide duzuena.

140. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. galarraga 00032 Hain bikain irudikatu lurraldearen gain, nahiz eta marrazkia ez neurri handikoa, izenburutzat Environs de Bilbao, 1836ko data daramana, ongi ikus dezakegu soilki Silvestre Perezen Planoa egokitzen zaiola zehaz-mehatz geografiari, gainerakoek orientabide higienista eta idealari atxikitzen zaizkio, I.E.ko norabidea jarraituz A. Lazaroren Planoa, 1862koa, edota kasu bakoitzean ahalik eta gehien bilbotar jurisdikzioaren mugarrietara bilduz, Alzola-Atxukarroren Planoa, 1876koa, edo zabalpenei egokituz, Epaltza 1900, Ugalde 1904 eta Guimonen Planoa baita 1904koa.

141. 1991> euskara batua saiakera-liburuak matematika 1998 00017 Hala trompe-l'oeil delakoetan, nola freskoetan edo nonahitik begiestatuta ere, ikusleari so daudela diruditen erretratuetan, joko hutsaren aurrean gaude beti eta beti. Helburua ez zen natura zehatz-mehalz irudikatzea, ilusio optikoa sortzea baizik.

142. 1991> euskara batua saiakera-liburuak matematika 1998 00068 Hiru esfera horretako irudi zentrala gainazal lau baten gainean marrazturik dagoela adierazteko, gainazal baten gainean hiru dimentsioak irudika daitezkeelako baliabideaz baliatzen da Escher. Grabatua izango balitz bezala hartu den lan hau, kontzepzioaren ikuspuntutik ikusita, lorpen nabaria izan da. Beste garai batean trebetasun handiko grabatzaile baten maisu-lana izan bide zen.

143. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arregi 00131 Bururatuko zait gainera elikatzen naizela, mugitzen naizela, sentitu eta pentsatzen dudala, ekintzaok arimari atxikitzen dizkiodalarik. Baina ez naiz geldituko arima hau zer den pentsatzen, edo geldituta ere irudikatuko dut oso bakandutako haizea, sua edo etera dela, nire gorputzeko parterik sendoenetan zabaltzen dena.

144. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00167 Eta, gainera, ohiko hitzak erabiltzeko, kanpoko gorputzak aitzinean hor bagenitu bezala itxuratzen dituzten giza Gorputzaren afekzioen ideiak, gauzen irudiak deituko ditugu, nahiz ez dituzten gauzen itxurak marrazten. Eta gure Izpirituak horrela kontenplatzen dituelarik gorputzak, erranen dugu haiek irudikatzen dituela.

145. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00167 Eta orain, errakuntza zer den adierazten hasteko, nahi nizueke ohartarazi Izpirituaren irudikapenek ez dutela, berenaz, errakuntzarik edukitzen edo, bestela errateko, makurtzen baldin bada Izpiritua, ez dela hori gertatzen irudikatzen duelako baina, bakarrik, hor aitzinean balitu bezala irudikatzen dituen gauzen existentzia ukatzen duen ideia eskas duelako.

146. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00167 Zeren eta, existitzen ez diren gauzak bere aitzinean hor dauzkala irudikatzen duen aldi berean Izpirituak baleki gauza horiek ez direla egiazki existitzen, ez da dudarik irudikatzeko ahalmen hori bere izaeraren bertute baten kontu ezar lezakeela eta ez bizio baten gain; orozgainetik irudikatzeko ahalmen hori bere izaera soilari balegokio, erran nahi baita (1. Zat., 7. Def: arab.) librea balitz Izpirituak duen irudikatzeko ahalmen hori.

147. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00291 Nor edo nork zerbait egin badu, besteak Poztasunez hunkitzen dituela irudikatzen duena, Poztasunez hunkitua izanen da halakoa, bere buruaren ideia bere Poztasunaren kausa bezala lagun daramala, hots, Poztasunez kontenplatuko du bere burua.

148. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00291 Baina, alderantziz, halako horrek zerbait egin baldin badu besteak Tristuraz hunkitzen dituela irudikatzen duena, Tristuraz kontenplatuko du bere burua.

149. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00291 Besteak Poztasunez edo Tristuraz hunkitzen dituela irudikatzen duena poztasunez edo Tristuraz hunkitua izanen da, horrenbestez (27. Prop. arab.). Baina nola gizakia (2. Zat., 19. eta 23. Prop. arab.) bere buruari ohartzen den ihardutera determinatzen duten afekzioen bitartez, orduan, norbaitek zerbait egin badu, beste guztiak Poztasunez hunkitzen dituela irudikatzen duena, Poztasunez hunkitua izanen da halakoa, horren kausa bera dela ohartzearekin, hots, Poztasunez kontenplatuko du bere burua, eta alderantziz. H.B.D.B.

150. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00291 Bestalde (2. Zat., 17. Prop. Korol. arab.) gerta baitaiteke norbaitek besteak hunkitzen omen dituen Poztasuna irudipen hutsa izatea, eta (25. Prop. arab.) norbera saiatzen baita Poztasunez hunkitzen duela irudikatzen duen guztia bere buruaz irudikatzen, erraz gerta daiteke bere buruaz loriatzen dena harro izatea, eta bere burua denei maitagarri zaiela uste duelarik, denei gogaikarri izatea.

151. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.l. odriozola 00440 Badirudi Manet-ekin izandako harremanak aire zabaleko lanetan eta paisajismoan barneratzeko tentazioa eragin ziola, baina bide horretatik urrundu egin zen, bere izaerak beste gauza batera bultzatzen zuelako: tamaina naturaleko irudiz osatutako koadroak, marrazkiaren indarra eta inguruneko efektu atmosferikoak irudikatzea zituen gogoko.

152. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.l. odriozola 00441 Horren guztiaren ondorioz lanek ezaugarri hauek zituzten:
a. Xehetasunak alde batera utzi eta hazpegiak nabarmentzen zituen errealismo sintetikorako joera.
b. Konposizioaren deszentratzea, irudiak koadroaren ertzetara eramanez.
c. Konposizioetako atmosfera eza. Hori lortzeko difuminatuaren efektuak baztertu eta irudikatutakoaren koloreak faltsutu egiten zituen.
d. Konposizioaren atzealdean erlieberik eza.

153. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. camino 00023 Bestalde, Oltza zendeako Ibero herriko guruzpide otoitz bat ere ezagutzen dugu, eta pentsa liteke bertako hizkuntza ezaugarriek Iberoko iragan mendeko euskara leial irudikatzen dutela.

154. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00121 Alabaina, gizakia natura kontrolatzen eta botere naturaletik (amaren boteretik) askatzen joan zen heinean, faloa bizi-emaile moduan agertu zen eta gizonezko heroia, jainkoa, goi-mailakoa den ororen (kulturaren) egile gisa eta behe-mailakoa (natura), senezkoa eta inkontzientea, emakumezkoak irudikatzen duen irrazionaltasuna garaitu zuen.

155. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00121 Horrela, emakumeak, gaizkiaren haragitze bihurturik, emakumezko-ezaugarriak irudikatzen zituen jainkorik gabe gelditu ziren.

156. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00023 Eta errazagoa da bat edo gutxi batzuk irudikatzea agintzeko borondatearekin, ezen guztiak obeditzeko borondatea dutela imajinatzea baino;

157. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. pikabea 0652 Berau ausarki ikusiko da ikur palatalak irudikatzerakoan.

158. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak g. piedra 0120 Ikustarazi ondoren, hura eta aipatzen duen, eta egoeran irudikatzen den, gauzakiaren arteko lotura semantikoa ezarririk, hezigaiari eskaintzen zaio, beste slide, kartel edo argazki batetan, stripp-filma denean, hitza bera, izendatutako gauzakirik gabe.

159. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. gil bera 0132 Nork zezakeen idurika, asma ala sospetxa, alajainkoak, mistiko bat sortuko zitzaigula, zeini eta guri, noiz eta mende honetan?

160. 1991> euskara batua saiakera-liburuak karne ampamp; klorofila 0009 Baina gaztelaniazko grotesco-ren etimologia, barregarri zentzuan, italianozko grottesco-ren grotto-ri atxiki beharko litzaioke, lehendabiziko erromantikoen irudimen pseudo-basatian hainbestetan ageri diren fantasiazko leizeetan harkaitzaren laztasuna irudikatzen duten arkitekturazko apaingarriak hain zuzen.

161. 1991> euskara batua saiakera-liburuak karne ampamp; klorofila 0010 Ameztoyren pinturak eragiten duen txundimenaren lehen jatorria bere akaberaren araztasunean primitiboaren araztasunean ez ezik bere orotasuna irudikatu nahian Antzinako maisuen ezaugarria hau ere badago ere, azalera leun horren gain ezarri eta irabiatu egiten duen, eta geuri ere zirrara eragiten digun falsilla pautatua, izpiritu deszentratuarena, neurrigalduarena (wild) da, hain zuzen.

162. 1991> euskara batua saiakera-liburuak karne ampamp; klorofila 0010 Nahasirik datoz, eta hasieran aipatu dugun garaiz kanpokotasunezko fasera itzuliko baga berriro hemen, mundua orainik nork irudikatuko zain daukala uste duen margolari sinesterraz, sinesbera samarraren entusiasmoa, eta arima bere samin guztiekin begien aurretik igaro eta pasatzen ikusi duenaren deitorea.

163. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: azul. donostia / san sebastián, 15-20 0019 Bada itsasoa aipatu eta, bere baitarako, hondartza eguzkitsu jendez betea irudikatzen duenik...

164. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: azul. donostia / san sebastián, 15-20 0019 Etorkizuneko Donostia irudikatzera jarrita, ez dut beren buruak aristokratatzat jo eta, Donostia aristokrata bat nahi dutenen asmoan parte hartu nahi.

165. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. gomez 0392 23 Hauxe da, izan ere, erronkariarrek berek zenbait bokalen sudurkaritasuna irudikatzeko maiz erabili duten metodoa. Testuen berrikusketa arina egiten badugu, metodo beronetaz baliatzen bide dira ErDot, GarO eta GarO2 deitu ditudanak behinik behin. HualDot eta HualEb-ek, aldiz, gainean puntu bat duen n darabilte (amplt; n ampgt;), geroago Bonapartek (ik. Astete, 1869) amplt; V ampgt; ohizko diakritikoaren truke aldatuko duena. Mendigacha bidankoztarrak amplt; n ampgt; erabiltzen du, noizik behin txikiagoa eta altuxeago ezarria agertzen delarik ere: amplt; n ampgt; (Irigoienen (1957) edizioaren datuen gainean ari naiz, ez baitut Mendigacharen gutunak ikusterik izan). Zenbaitetan Mendigachak nasal dioen ohar bat eransten du hitzen gainean. Halaber, Azkueri idatzitako bederatzigarren gutunean betiere Irigoienen arabera 1903ko urriaren 29ko data duen hartan alegia, honako hau oharterazten dio: Ene gein ona: Albertencia bat biardaud egin obeki ssakintzan, itz anisstan, nea, pronunciatadigu sudurrez letra isaribage, cainnola, aintza (cabra), artzaina (pastor), lun (lino) eta berze anich; escribitandaudan aldioroz zomait itz sitenbada edo sitenbarimada isarendud antzineko itzetan bikala (Irigoien 1957: 128). Antza denez, asmo horretaz aldizka baino ez zen oroitu, geroko gutunetan bi motatako n-ak arrunta eta txikiagoa eta ohardun zein gabea txandakatu baitzituen.

166. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urgell 0406 orain ere bere aldetik gramatikazko arrazoiak (Azkueren hitzetan: Izkira bakoitzari aots bakar bat dagoka Euskal Izkindea 29.or.) dakartza, morfema bereko hots berbera bi grafema ezberdinez irudikatzearen kontraesana erakutsiz.

167. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: mendiguren e., xabier: bekatuaren itzala, 193-215 0196 Badakigu, soziologikoki EH hori badoa hiltzera erremedio gabe; baina gutxienez gure imajinario poetikoan, maite-maiteki transfiguratu eginen dugu eta paseko hegaztietan edukiko dugu irudikatuta zeruan betiko, udaberrioro berri gure gainetik hegan iparraldeko bizileku mitikoetarantz, hotzak hasten direnean hegoalde urruneko beroaren bila erritmikoki pasatzen udazkenoro.

168. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. sagastizabal 0042 Denbora dexente pasa zen; gaurko begiekin, Berto zigarro ugari erretzen irudika dezakegu, urduri (...)

169. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. oihartzabal 0197 Ezin irudika dezaket eta nola jokatuko nukeen, eta ulertu ere ez dut ulertzen horrelatsuko lan batek zergatik eskatzen duen eguneroko ordu bat hainbeste hilabetetan zehar.

170. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eima 1995 0120 Eragigaiak eta eragiketak era geometrikoan aurkezten dira; horrela, ikasleak buruz errazago irudikatu ahal izango ditu emaitza zuzenera eramango duten bide posibleak.

171. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. fernandez 0141 Zoroastrismoa, segi dezagun irudikatzen, pentsa litekeen erlijio zuzen, ireki eta ederrena da.

172. 1991> euskara batua saiakera-liburuak barojatarrak 0108 Bere lehen obran bertan 1900. urtean argitaraturiko Vidas sombrias kontakizun bilduman, bada itsas giroko edo gaiko zenbait ipuin: Playa de otoño, Angelus eta Grito en el mar izenburukoak adibidez, edo arrantzaleen bizimodua irudikatzen duen beste labur bat, A la pesca izenburukoa, Hojas sueltas 7 Hojas sueltas, I. Madril, Caro-Raggio, 1972, 330-333. orr. delakoan argitaratu zena.

173. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arte modernoa 0092 Zentzu estuan, argi dago dripping teknika ezinezkoa litzatekeela irudikatzeari eusten dion lana izanez gero.

174. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arte modernoa 0092 Keinua eta imajina lotzen dituen iharduerak ia ezinbesteko baldintzatzat eskatzen du azken horren irudikatzerik ez izatea.

175. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arte modernoa 0092 Bigarren zentzuan, irudikatu beharrik ez izatean kontzientzia, irudikapenak egiteko ezinbestekoa dena (historian zehar gutxienez irudikatzea manipulazio deitu dugun iharduera moduari loturik egon da), bigarren mailara pasatzen da, eta pintatzaileak beste maila batzuetan bila dezake inspirazioa, eta ihardueran ere kontzientziaren salatze lana ere txikiagoa da.

176. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila batx 1994 0050 Erreakzio kimikoak irudikatzea. Estekiometria.

177. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0201 Irudika ezazue, arren, orain, sarri ematen den gizon horietako bat, hots: legeak ahantzirik eta ongizate publikoaren ia-ia etsaia dela, bere gurariak asetzera dedikatzen dena, plazerretara emana, kultura gaitzesten duena, askatasuna eta egia arbuiatzen dituena, arazo publikoen osasunaz baino gehiago beste edozertaz arduratzen dena, baina, bestalde, guztia bere nahiari eta probetxuari begira egiten duena.

178. 1991> euskara batua saiakera-liburuak fiskim/bbb 0187 2. Irudika ezazu zuzenki elementu hauetaz osaturiko zirkuitu elektriko baten eskema pila bat, bi bonbila seriean, etengailu bat eta amperemetro bat.

179. 1991> euskara batua saiakera-liburuak fiskim/bbb 0187 b) Nolako muntaia egin behar dute erresistentzia neurtzeko? Irudikatu eskema bat.

180. 1991> euskara batua saiakera-liburuak rol sexualak 0086 Munduko herri guztiek eta pertsona orok eskubidea du bere etorkizuna nolakoa izan behar lukeen irudikatzeko, dagoen bezala onartu ordez.

181. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0231 estatua Gizaki zein animalia irudikatzen duen harri, marmol, metal, zur edo abarrezko irudia:

182. 1991> euskara batua saiakera-liburuak mekanika eta uhinak 0145 Bestalde, bi distantzi apsidalen arteko ibilbidearen forma ezagutuz gero, ibilbide osoa irudika daiteke, erradio apsidalekiko simetria gordetzen bait du.

183. 1991> euskara batua saiakera-liburuak mekanika eta uhinak 0381 13.23. irudian, ezker aldean irudikatu den (13-105) indarraren parean, (13-107) ekuazioan azaldu den erako erantzun-funtzioak irudikatu dira b eta g indargetzearen parametro desberdinen kasuan.

184. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0031 Gilgamesh epopeia Bodjazkalen irudikaturik dago akadierazko zati batean, hurritazko eta hetitazko txatal laburrekin.

185. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila batx 1994 0160 7. Estatuak merkatu-ekonomiaren sistemetan dituen egitekoak adibide esanguratsuekin azaltzea eta irudikatzea, eta erabiltzen dituen tresna garrantzitsuenak identifikatzea, ekonomi ihardueran duen egiteko gero eta handiagoaren alde onak eta txarrak aipatuz.

186. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0009 Puntu (.), gurutze (x) edo zirkulu (o) baten bitartez irudikatzen da.

187. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. de txurruka 0067 Beste alde batetik goi mailakideek gerkar maisuekin gerkarra ikasi eta eziteaz arduratu ziren, gerkarren apainkeri garden eta gogoak ere idurikatuz.

188. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0318 handik hala gizadia zuhaitz zabal baten maneran irudika genezake, adarrak herri-nazioak, gizabanako bakoitza adaska bat, udaberrian sortzen dena eta bere ostoak berdetuko dituena bizialdi efimero batean.

189. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1993 7753 Hirigintza eta Lurralde Antolaketarekin zerikusirik duten eta erabat beharrezkoak diren teknika-arloetan lanik egiten ez dutenek irudikatzeko lan-tresnak eskura ditzaten, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen menpeko Lurralde eta Hiri-Ikasketetarako Euskal Eskolak Hirigintzako eta Arkitekturako planoak interpretatzeko ikastaroa antolatu du.

190. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1993 7754 1. Ikusizko munduaren nondik norakoak;
2. Geometria laueko sarrera;
3. Proiekzio-geometriako sarrera;
4. Irudikatzeko sistemak;
5. Eskala;
6. Sinbolismoa, eskalako arazoari lotuta;
7. Planoen interpretazioa;
8. Hirigintzako eta arkitekturako marrazkiak kodetzea;
9. Topografia;
10. Irudi bidez adierazitako hirigintza-figurak;
11. Proiektua aurkezteko arauak;
12. Praktikak.

191. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1994 0031 Eta nire ustez behintzat, ez zuen lan txarrik egin, produkzio sofistikatu eta ederra da, zenbait unetan geldo samar irudikatuko bazaigu ere, amaieraraino ikustea merezi duen filmea izanik.

192. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dirassar 00008 Holako kondaketa, ez idurika, ainitz gostatzen omen baita...!

193. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00023 Zuk baserriari buruzko irakurgai bat ekartzen bazenuen, nik belarretan eta kamisetarik gabe irudikatzen zintudan, eta bihotza zoro baten moduan saltoka nabaritzen nuen.

194. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0001 Orain berriz, presondegira sartu gara eta bertan ikusitako, irudikatutakoa kalera zabaldu nahi dugu, baita gartzela guztietatik hedatu ere.

195. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0027 Atzealdean, Patxik lehoiak, pailazoak, eskuketariak irudikatzen ditu bere buruan.

195 emaitza

Datu-estatistikoak: