XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera administrazio-idazkiak jauparijak 0008 e) GUDAL-JAUPARIEN eskubideai zor yaken itzala yabongo dau, eurentzat bereiztuaz onangoak: ikurrin onespenak, txadonkizunak, etab., JAUPARI-SAILA'rentzat laidorik izan ez daiten.

2. 1900-1939 bizkaiera ikasliburuak euskeraz irakurteko 0044 Guraso ta beste nagosiei itzal-izan.

3. 1900-1939 bizkaiera ikasliburuak euskeraz irakurteko 0044 Yardukizunak: Zer yagon bear dogu garbirik? Zergandik iges bearr dogu? Zer ez dogu esan bear? Nortzuei itzal-izan? Nortzuek dira gure nagosiak? Esastazuz Yaungoikoaren agintza batzuek.

4. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa kk ab 0060 Nok adirazo an ixan zan arritasuna? Nok azaldu noraño goratuba ixan zan Peru Makur kaikuaren jakindasuna? Len barre purruztadaka artu eben agure zimela, orain Seneka berbera euren artian agertu bailitzan, lotsa ta itxal andijaz begiratuten eutsoen.

5. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0182 Iñoiz, esatez edo egittez, okerren bat egin ixan ba'dautsubet, edo, edozelan dala, biarr ixan dautsubedan itzalik edo lotsonik ixan ezpa'dautsubet, azketsi egidazube, ondo usterik eta obeto eziñian egiñiko utsak ixan dira-ta.

6. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jaym 0196 Sapatu gabeko amarretan juan ziran Zugatza-aitta'ren azpira Agaton eta Amele, dirubakaz; Agaton'ek jarri ebazan dirubak lurpian irazkijak ziñuban lez, ta gabeko amaiketan echeratu zan, Amele bakar-bakarrik toki itzal atan ichita.

7. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0097 Enparau donaustietan, Jauna'ren etxeari, edo deun-irudiari, edo gorpuzkiñai, edo Jesukristo'k bere odolaz gorritutako gurutzeari lotsea galdu ta irain egiten iake; baña donauste onetan, Jesukristo berberari lotsea ta itzala ta begirunea galdu, ta irain egiten iako.

8. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0177 Gurasoai lez itzala, mendetasuna ta maitasuna zorr dautseguz.

9. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0177 - Zergaitik zorr dautsegu itzala Eleiz-gizonai?.

10. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0177 - Eleiz-gizonai itzala zor dautsegu, Jaungoikoa'ren eta Andra Maria'en urrengo, almentsu ta nagosi diralako.

11. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa d.m. bernaola 0041 Eta beste bein diño (Salm.68,8. Operuit confusio faciem meam) Lotsiac ostendu deust neure arpeguia: eta bere Aita Beticoaz berbaz jardun dala, contetan dau larritasun au andienencotzat esaten dabela (Salm.68,20. Tu scis improperium meum et confusionem meam, et reverentiam meam) Zuc daquizu niri ezarten deustezanac eta nic dodan lotsa eta nire itzala.

12. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa irakatsiak 0016 (...) adorauco dozu aimbat itzal ta erreverenciyaric andiyenagaz: eta esquintcen deutsazuzala berari ceure arimia, ceure, eguilla eta Jauna leguez, ceñegandic artu dozun izatia ta daucazun guztiya, esango dozu humiltasun eta ustebetiagaz erregu labur au: Neure Jaungoicua, neure eguillia, neure Aita guztiz maitetzallia: arguitu eguizu nire adimena ceure, argui errañu bategaz, ezagutu daguidan ondo ondo, zure aurrian euquitera noian meditaciñuan, buruan erabiltera noian eguiya santua: issiotu eguizu nire viyotza viciteco beti, zure espirituac eguiyaatan eracusten deustan era ta moduan.

13. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0164 Iñoiz, esatez edo egitez, okerren bat egin izan badeutsuet, edo, edozelan dala, bear izan deutsuedan itzalik edo lotsonik izan ez badeutsuet, asketsi egidazue, ondo usterik eta obeto eziñean egiñiko utsak izan dira-ta.

14. 1900-1939 gipuzkera antzerkia alz osaba 0035 KLOLKO - Leñargiak, ospetsuak, itzal aundikotzat, beti, ezagutu izan dituzte.

15. 1900-1939 gipuzkera liturgia euskal-kantak 0017 Amparu billa gatoz
Zure itzalera
Esanaz mantxa gabe
Sortua izan zera
Jaunak ikusirikan
Zure garbiera
Pozez dizu esaten
Guztiz zera ederra
.

16. 1900-1939 gipuzkera poesia iraola 0436 Aurra jarriya zeukan,
siaska xarrian,
gozoro lo zediyen
leku itzalian;
ostozko estalpian
guztiz epelian,
maitatubaz aizecho
bigunak bidian,
aurchuari agurka
pasatzen danian.

17. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. arrue 0291 Kaletik gora aurkitzen da, ba, euskal bizikerea; aritz eta pagoz jantziriko basarte itzal gozodunetan geure asaba goragarrien lege garbia.

18. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. garbizu 0040 - ¡Bai zera! Itzala.

19. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizdo ees 1911 0249 Mendiyan bera erreka ujaltzuak bizitazun ariñean beren etzalekuetatik jaikita, soruak ondatu zituzten ta baserriak elur zendoez ertziturik illobi itzalak bezela ageri ziran.

20. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizondo loreusain 0261 Itz batean; Jaungoikoari emandako etxeetan egokiak ez diruditen gauzak egin ez ditzaten, Jesus'en Irudiak etxekoai itzal eta bildurr eman bear die.

21. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa juan m. lertxundi 0038 -¡Alajaña! emakumeak itzala bezelakoak dirala igarri dezu, Pello: argiya aurrean badaramazu, itzala atzetik dijuakizu: jartzazu argiya atzean eta aurrean itzala daukazu.

22. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or mi 0115 Zorion dute eltxoek, urrutira estu-iduri duten zugaz-lerroetako itzal ozkirrian!.

23. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or mi 0145 Itzuli iozute begi-argia, Santak, beti itzala ta itzala, eriotza baiño okerrago da ta.

24. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0169 - A! Zure itzala izateko eznaiz duin!
- Ezta orregatik!
- Bai, biotzak adierazten zidan: utsa naiz, oinpean darabiltzun autsa bezela naiz, Zabaletako morroia!.

25. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb 0024 Itzalean hobeki zaizte segur...... Bainan, zer arnoa! Ez duk, ez, holako Ahunchkiko urik.

26. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb 0205 Eta geroztik, badut uste bere itzala lehenago galduko zuen Piarrek, bere makila galduko zuen baino, ezen, haur tchar bat oraino zelarik, aitaren makila behar zuen jaunak eskuetan... lokartzeko!.

27. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa michel garicoitz 0025 Serora beltchen Igoneco Comentua hastetic hazi ttikitto bat bezala zen, bainan hazi ttiki hura arbola eder eta handi bat bilhacatu da; eta zenbat nescato gaztec ez dute causitu arbola haren adarren azpian itzal salbagarri bat, zenbat arbola haren pean ez dire izan beren familien, Elizaren eta herriaren ohoreac!.

28. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb piar i 0217 Iguzki guti begietan Sempereko plaza ederrean, goizeko hamekak eta erdietan; bainan, itzal ere arras guti, pilotariek bederen.

29. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. blaise 0095 Oroz gainetik emanen dute etsenplu ona zinki eta bararik gabe bermatuz beren itzalen khentzera, guziz ere kanporat ageri direnak, eta bertzen behaztapagarri litazkeenak.

30. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa zerb bahnar 0137 Annameko aphezek berek aise balukete itzal hori: horra zertako ez diren gu bezen begi onez ikusiak hemen gaindi.

31. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jnn bihotz-2 0088 Jainko semearen gizon egitea, eta, bertze hitzez mintza nadien Jainkotasunaren gordetzea gizontasunaren itzalean etzen bertzerik, baizik ere, Eskritura Sainduak diona, harren ezteustea.

32. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa leon imit 0344 Horra non ziren aphez, mezaren emaiteko eskuarekin jarrai zite meza sainduaren khartsuki emaiteari, behar den tenorean, eta zure bizia dadila izan itzalik gabea.

33. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak gh 1933 0207 Bainan fraideek ere beren itzalak ba; eta iduri luke Behauneko gehienak etzirela oro gibel onekoak.

34. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0192 Bainan cho! itzalik gabeko ichkilinbarik ere ezta, eta bertzalde ez bide doako chochoari belearentzat beltz-ka artzea.

35. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1917 0001 Arratzaldian tanbolin txistu soñua entzun genduneko ¡gure anka-otsa! Jolastuten gabizala ikusi nituan Onaindia'tar Jon, Altube'tar Seber, eta Pertika'tar Jon, partikaretan eskuak sartuta itxel begira.

36. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1930 0001 Egin barri illobi gomutakija, lotsa on eta itxal andiduna zala esan eutsan, Gotzañak txaunburuari.

37. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1931 0001 Lerroux'ek abertzalian itzala dauko begi aurrean, eta laster igaroko dala zaletasun ori diñoan arren eztakigu ba, otsik entzungo da aldunbatzarrean.

38. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1935 0001 ¡Mendiz bera itzal illunak jausten ziran! Ta geure belbilla arrtu-ostian arinka Bilbao'ratu giñan.

39. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00001 Eta libertate ta askatasun aundi horrez eta eskual-maitasunaren itzalean eta geriz-pean, sendo, mardo eta bortitz asi da Eusko Langile Alkartasun arbola, bai eta eman ere igali ta fruitu ugari ta baliotsuak.

40. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00001 Gorriek ere itzal aundia zioten ta bera ontaz baliatzen zan jende txearen gogoak irabastearren.

41. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lab 0001 Oraindik gaztea izanagatik, ez ditu ogeitamasazpi urte besterik, eta politikan berria, bere itzala bazter guzietara irixten da.

42. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1904 0001 Ez dute pazote baten geirik; ez itzalik, ez belharrik, ez urik.

43. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1914 0001 Hutsian khausitzen badutie, Hour-juntako gaiski-egiliak beno bertan-ago bilduren dutie itzalialat: .

44. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1924 0001 Nahi dituenak agertu ditu eta bertzeak itzalean utzi.

45. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak gipuzkoarra 1910 0002 Israelgo Jainkoarenganako itzala inguruetako errietaraño zijoan.

46. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1914 00002 gixartean maittetasuna, errukia, onduguria ta lotsia alkarrentzat zabaldu ta irakatsi biarrian, gorrotua, errukirik eza, gaizguria, lotsagaldukeria ta ondasunen kaltezko gudia zabaldu ta irakastian; ta oindiñok txarragua dana, nausiaguentzat lotsia ta itzala, ta agimendunentzat menbetasuna barik, ziñesbakuek gustia bestera irakatsi ta egiten dabe, nausiauei lotsarik eta itzalik artun ezaz; eta agimendunei, euren agimena ezautu nai ezaz; elexa legez einddako ezkontza deunak, euren naikeriz ausiyaz, eta gixon eta erriak naztu ta itxulaztuta; alkarr oso galtzeko gudea eurei ipiniaz.

47. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibarg 00004 Gustiak itsalez begiratzen zituen bere ule zuriak, eta gogo arazo gustietan bere eretxira itzuliten ziran.

48. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... armus 1907 00118 Behin batez, iratziak, khaparrak, elhorriak, gardiak, errebollta bouiltabatez hasi ziren oihuz : Fuera fuera haltzak, bagoak, lecharrak, haritchak ! Gu noumbre handiagoan girelarik, haien itzalian bethi ithorik bezala gira : fuera, fuera, orok dugun ukhen bardin aire, argi eta itzal ! Ordian ordian ageriko eta ezkirenez oro bardin izanen gisa oroz !

49. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... armus 1907 00118 Hortarik ageri da eztakiela nountik loth aphezen hutsian edireiteko, hanitch jentek, egun, eta hutsaren itzal baten gatik ere, jaoz litakiela aphezaren gana haren chehekatzeko ahal balie.

50. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa osk amont 0124 Ez, azkenean mendekatuta geldituko nintzan; puntu huntaz esana eta erabagia zegoan azken hitza... bainan nere deliberamenduaren ziurtasunak berak baztertu egin behar zuan arriskuaren itzalik ttikiena bere.

51. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0184 Ganera Idatzi au aldatu edo iyeki barriak atera nai irarri ezkero, ta orretarako eskua daukan, eleiz-gizon batek izenpetu ta ikurraztu, Idatzi auxe ba'litz lez itzal aundiz artu ta gor egizue.

52. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak c. jemein 0050 Zaitegi'k egiten daustazan uarrak egokijak dira, ta ni berarekin nago, batzuk eta bestiak, bakotxak gure erara euzkeraz idatzi biarr-dogula; baña bakotxak be gure ustiak zabaldu ta aldeztuteko eskubidea dogu, bestienai itzal-ixanik.

53. 1940-1968 euskara batua literatur prosa arti alegia 0076 Lau arratoi ikusi zituen: Bata guztiz lodia, bestea guztiz argala, hirugarrena ixua, eta laugarrena, ankaz gora bere buztanaren icalarekin burrukan egiten zuena.

54. 1940-1968 gipuzkera antzerkia arti seme 0342 ANGELICUS - Horregatik jaio zen Birjina bekatuaren itzalik ere gabe. Horregatik bidali zituen aingeruak lurrera, zerura jaso zezaten, etzedin gure Bitarteko zerutarra heriotzeko trantze torpetik igaran.

55. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ibiñ virgil 0144 Ikus: idiek goldeak daramazkite uztarritik eskegita, eta eguzkiak, etzaterakoan, aunditzen ari itzalak bikoizten ditu, ala ere ni, maitasunak erretzen nau: maitasunak ba ote duke iñoiz neurririk gero?.

56. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zug 0026 Zerbaitegatik utzi du Espiritu Santuak ixillean eta itzalean Andre Maria'ren bizitzako aldi luze au.

57. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zait 0260 Orainarte, Erroma'ko agintarien itzalak amaika bidar eriotzetik atera du; ayen gogo zuzen, beso sendo ta sen ona ezagunak zitun.

58. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa vill 0152 Otoitza, Jesus eta Mariaganako debozio berezia, Jainkoaren aginduak zintzo betetzeko ardura eta Kristoren ordez dagoan Elizaganako itzala eta menpetasuna: oiek danontzat dira, eta ain zuzen, oiek dira Sorazuren bizitzatik danok jaso bear ditugun ikasbide nagusiak.

59. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0292 Teukrotar-ak, ordun, urrundik ikusten dute nola auts beltzezko odei bat otoz-otoan moltxatu ta zelai-zabaldegietan itzalak jeikitzen diran.

60. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ayalde 0154 Lenengo egunetan txoriak beldur oi-dira nire itzalaz, bañan ni presuna ez naizela konturatzean lagunik ausartena bialtzen didate probalari.

61. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0105 Izadiaren berezko indarren ezaguera sakon, ta erabateko nagusigora zeraman bidea lenik erakutsi zuten gizon iakitunen aurrean itzalez gure txapela kendu ta burua makurtu bearren gaude.

62. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. iztueta 0027 1) Ikusi ta irakurritakoan babestuaz, beraren esanak bai omen du itzal.

63. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0157 Etxea toki guren, bizi ta illen bilkura dan ezkero, bertako biztanle guztiak ein batean arkitzen dira; ortik, nunbait, sortu zan etxearekiko eta ango biztanleekiko orren itzal aundia.

64. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0157 Toki batzuetan itzala bezelako dira, eta gerixeti deitzen die, Bizkaian batez ere.

65. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0157 Zerbait egiteko edo eskatzeko arimak lugaiñeratzen diranean, argi, itzal, mukulu-beltz iduripean agertzen dira, edota ots berezi batzuez ezagutarazten.

66. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. mendizabal 0003 Espiritu Santua etorriko da zure gain, erantzun zion aingeruak, eta Goikoaren indarraren itzalak bilduko zaitu.

67. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. mendizabal 0003 Eta gelaren itzaletan Maria, leioko argi-ixuritan apika, edertasunezko gar batek bildurik.

68. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. mendizabal 0013 NEKALDIA Jesusekin bide bazterretako aizeak artuaz, mendiartetako usai gazia- eta naranjadietako urrin mardula arnastuaz, eguzkitan edo euritan bidegiten, gabez eta egunez, egarrik eta goserik, begi txarretan eta begionetan, Maria Jesusen itzal ixilla izan da.

69. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak smitx unam 0406 Amets bat, bai jaunak, iduri bat, itzal bat, gure Calderón-ek ain galaiki neurtiztu ta antzerkitu zigunez

70. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0070 Itzal berezia

71. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0070 Aukeratze orri esker, itzal eta begirapen apartekoz zaitu zuan Yabe'k.

72. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lek 0061 Bai bada: Euskaltzaindiak bait-du ortarako itzal ta aginterik aundiena euskalzale guztion gañean....

73. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0070 Frantziako Erreboluzioa ezkero, ainbeste ideia berri erne ta errotu dira sakonki gaurko munduan: adibidez, giza-eskubideak zaitu bear dirala, presunari itzala ta errespetoa zor zaiola, giza-kontzientzia beartzea ez dala zillegi, t. a..

74. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jakin 1958 0003 Itzal aundiegia eman baidu aurten Lourdes'ek Yakin'lariok konturatu gabe gelditzeko.

75. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a. artola 0072 Itzaren eskuratzea, ez da geldi egotea, ikuslea edo entzulea alperkeri gozatsu baten itzalean gordeko balira bezela.

76. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lek 0125 Izkuntza bat ezin litekeala bizi jakintzazko prestigiorik gabe, jakintzazko itzalik gabe.

77. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lek 0126 Jakinduriaren itzala nai luke iritzi onek gure Euskerarentzat.

78. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lek 0126 Bañan iritzi onen, sobera aurkako beste iritzi bat ere bai baitdegu: Ez digula bat ere mesederik egiten, Universidadeetako jakintsuak Euskerari ematen dioten itzal eta prestigioak.

79. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lek 0126 Jakinduriaren itzala bearrezkoa degula, batzuek; eta jakintsuen itzalak ez digula bat ere mesederik egiten, besteak.

80. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lek 0126 Linguisten itzalak, alegia.

81. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lek 0126 Azpeitiko ta Oñatiko euskera nolakoa dan ikasteak Euskeraren batasunari kalterik egiten ez dion bezela, jakintsuak beren Katedretan eta Universidadeetan egiten dituzten Euskerari buruzko azterketak ere, ez diote kalterik egiten Euskeraren bizitzari, mesede baizik, bere itzalaren jakinduriaren itzalaren mesedea baizik.

82. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lek 0126 Hunmboldt batek, eta Bonaparte'k, Van Eys'ek, Schuchardt'ek, eta Ulhenbeck'ek eta Gavel batek Euskerarentzat izan duten ikasi-naia eta eman diguten itzal ederra, Euskera baserritar-izkuntzat zeukatenen aurrerako oso onuragarri ta goragarri izan zan XIX gizaldia zear.

83. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia larz hilespos 0015 Ori al da Libur Santueri diezun itzala?.

84. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0372 Besoak zabal emazu daukazun guzia
Zure bizian sar dadin Jaunaren bizia,
Zure itzalez bertzetan zeruko Argia.

85. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia j.p. soudre 0350 Sinhesten dut hola,
Axularrek nola
Garraitu zuela
Satan nai bezala;
Aztaparretan utziz bere itzala.

86. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia gh 1967 0352 Herriaren bihotzian,
Elizaren aintzinian,
Hil-harrien bazterrian,
Arbasoen itzalian,
Gaztiak dira lorian,
Leherrinak, izerdian,
Gizonki beren jostetan,
Pilota-plaza garbian.

87. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa gh 1953 0146 (...) alkate jaun onaren larderia eta elizattoaren itzala: urus izaiteko, zer zuten bertzerik galdatzen?.

88. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa jetchep 0044 Zer nahi Kattalin gorri bazunan, paruxaren osto perden, itzal eztian.

89. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. erdozainzi 0012 Hor da haunditu eta arizan maxtruguntzan, Josepe, bere Aita hazlearen sahetsean eta bere Ama, Andre dena Maria Sainduaren itzalean.

90. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak satr 0011 Emen iruzki delarik, an itzal....

91. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1944 00001 Han-hemenka aphez batzu gerthatu dira, ez baitzioten Alemanari beltzuri handirik egiten. Bainan ez litake zuzen heien itzalean gorde diten bertze zonbaiten balentriak. Egun aphezpiku bakhar batzu aipha ditzagun.

92. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Amerikanoek eta Anglesek onhartu dute Rusoek heda dezaten beren itzala beren auzo batzuetarat, eta Titori muga hobechago batzu uzten diozkate.

93. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Egunezko unguriek, zorigaitzez, itzal bat bazien ezi Mauletar batek begiala pelota khaldu bat ukhen du eta lotsa izateko da ondoramenak handitto diratekian.

94. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 GAICHTAGINAK.- Baionako polizak Charles Guillard deithu mandren bat itzalerat bildu du: 32 urthe ditu. Aspaldian haren ondotik ba omen zabilan!

95. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lab 00001 Ostegun ta Ortziral saindu egunez gure erri geienetan elizkizun eta prozesio itzalenak ospatu dira.

96. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1959 00001 Saindu hori zen... presondegi bat, errege ohiek ederki baliatzen zutena, gostukoak ez zituzten guziak haren itzal handirat igortzeko, chendraz, jujetarik pasatu gabe.

97. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Bainan itzalik gabeko arbolik ez baita, asi zitzaizkitan itsaso gainean hedoi murruka batzu biltzen: nere maiteak egun batez uts egiten zuen gure junta lekurat eta haren ez etortzeaz kanore gabeko aitzaki bat ematen zautan; gauza horrek aldiro bihotzean xiimiko egiten zautan.

98. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... mde 00001 Bainan zenbait Judu geiago itzalean egoten direnak, publikoaren ixillik, ez ordea finantzetako espezialisten jakin-ezean...

99. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eman 1967 00001 Eztira itzali españarrek biztu zituten sugarrak, eta eztira itzaliko Arbola Santuak, azke ta libre, antxiñako gure asaben denboratan bezala, bere itzal ederra Euzkadi guztira zabaldu arte.

100. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... euzko deya 1959 00002 Baino gaur gure biotz-begiak bizi diranenganutz dijoaz eta Ixaka'renaz batera Larrañagatar Erramun'en kutixi gozoa sortzen zaigu, Iñurrategirena, Azkue'rena, Zumeta'rena; gure gazte-egun aietan babes eta itzal izan zitzaizkigun ainbat eta ainbaten kutixia...

101. 1969-1990 bizkaiera poesia s. muniategi 0106 Araxe, nintzanera, baserritar atarietara
gogobidetzen naiz urratuz aintziñatar azala;
araxe, oinbide amesgarrien sorburuetara,
dastatuz gora zetorren bizitza aren itzala
.

102. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0072 Batzutan, salduta ikusten dira eta nire senarraren itzala billatu.

103. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0079 Bakartadearen itzala eukan Toba`k, edo odolaren irakiña.

104. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0075 Ez zan asko falta gaueko itzalak guztiaz jabetu eitezan.

105. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0096 Atari hezean, zintzilik dagoan bonbila hitsak horitasun apalez janzten dau mailadia, eta horma zartatuetan itzal zabalak dibujatu.

106. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0161 Amabostero etxean dogu asteburua gurekin emoteko, eta izan be, bera datorrenean badirudi eguzki izpi batek etxe goibel onetako ituntasun eta itzalak uxatzen dauzala.

107. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0148 Itzal eta maitasunaz bere erregiñari begiratzen ziola, aren soiñetik usain bereizi pizgarria zeriola oartu zan Ernaia.

108. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak angosto'ko ab 0084 VIII gizalditik XII'era erromaniku tankerea zabaldu zan eta irudien adierazpena itzal aundikoa zan: Aulki baten jesarrita, esku eskerrean umea eta umeak eskoian sagarra dauala.

109. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk itxasa 0055 ITXASO BETEKO MOSKORRA EUKI. Moskor itzala arrapatu.

110. 1969-1990 euskara batua antzerkia zubk 0026 Urak ugarixuak sortzen dauz gibelian.
Ugarixuak kantu itzala dauke goizian.
Goizetik itzal jagitekotan
naiago bizi nire etxian, eta errian,
txoriak libre ikusten diran mendian,
mandazaiñak ur bako ardaua erabilten daben bidian.
Maixua naz, eskola maixua,
sarri logortzen jaku maixuei txistua.
Arrain presku ugariz ase nazue,
baiña lendik dauka arrainak ura naikua.
Nik irabazi nai, erakutsi ordez
ta baita biziari gustua emon.
Ba nua emendik, ba nua,...

111. 1969-1990 euskara batua antzerkia i. elias 0022 MALEN - (Zutitzen da bapatean haserre). Ez dezazula mesedez, barrerik egin! Gure aurrekoak, gure guraso eta aitona eta amonak, zerbaiten gatik izan diote berari itzal apartekoa! Gainera, zure aitonaren nahi bat da aker beltz hori etxean izatea. Berak zaintzen dituela dio, etxean ditugun abereak... Aker beltz hori dugulako etxean, abereak gaisotzarik gabe direla dio aitonak.

112. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde 0089 Galtzagorri-k hori entzun orduko, Axular-en atzetik (gibeletik) beste norbait zetorrelakoan, atzaparrak rau! bota omen zizkionan; baina, besterik ezean, Sara-ko erretore jaunaren itzalarekin gelditu omen zen eskuartean.

113. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde 0089 Axular, geroztik denek diotenez itzalik gabe bizi izan zunan.

114. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde 0089 LUIXA - Gizona itzalik gabe? Ja, jai! Eguzkirik ez denean, noski!

115. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kolorea 00153 Ikusmen barru gauedela, zenbait faktore agertzen zaizkigu gauzak bereizteko, forma, argiak eta itzalak, eta, zer esanik ez, kolorea.

116. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/3 0054 Eguerdian itzal hau motzago dela eta Iparraldea adierazten duela ohartu.

117. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/8 0039 Irakurtzerakoan eta idazterakoan, argiak uniformea eta egonkorra izan behar du eta ezkerraldetik etorri behar du itzalik sor ez dezan.

118. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/1 0197 Eta ke hori, zer da?........... (tabako kea / itzal bat / airea / lurruna).

119. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0153 Geroz eta areago, itzalez begiratutako erakundea zen Eliza, klase boteretsuek ere maita zezaketena alegia.

120. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. etxeberria 0160 11.1.- 35 m altuera duen dorre batek 18 m luzerako itzala sortzen du.

121. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. olanga 0084 Orixe, Lauaxeta eta batez ere Lizardi olerkarien zantzoa eta itzala nabariegiak ziren artean eraberritzea gauza zedin.

122. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0251 Baina, horregatixe hain zuzen, erreformatzailearekin jendaurreko negoziaketa bat edukitzeak haren itzala areagotu baizik ez zuen egingo.

123. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0251 Gerrate gogor eta anker honen aurrean, Luter behartuta aurkitu zen jokabide sozio-politiko jakin bat hartzera, printzeen alderdiari bere itzala emanez.

124. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kalakari iv 0122 Haatik, eklipsearen fase osoaren aurretik, 18,29tik aurrera, itzalak ilargiaz nola jabetzen diren ikusi ahal izango da, ez bait da, noski, fase osoa bapatean hasten.

125. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kalakari iv 0122 Dena den, prismatikorik edo teleskopiorik erabiltzeko aukera izanez gero, zehaztasun handiagoz segi daiteke itzalak ilargiaren esferan zehar eginiko bidea.

126. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0111 Itzalak Itzalak gorputz opakuen atzetik argiztatuak direnean sortzen diren zonalde ilunak dira.

127. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0111 Itzalen itxura eta tamainua hauen menpean dago: gorputz opakuaren tamainua, objetu argitsuarekiko kokapena eta bion arteko distantzia.

128. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0111 Itzal eta argiaren zonaldeen artean bitarteko argitasunaren beste alde bat egoten da.

129. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0111 Guztiz argiztatuta eta itzalean ez dagoen zonalde honi argitzal zonaldea deitzen zaio.

130. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0111 2. Itzal txinatarrek ondo pasatzen lagun diezazukete.

131. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0111 Argiaren fokua / Oztopoa / Itzala / Argitzala / Pantaila / Itzala eta argitzala / Eguzkia / Ilargia / Lurra / Eklipse osoa / Eklipse ezosoa / Eklipsea.

132. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak eem hizkliter 0078 Ortzea garbi goialdean, itzalak higikor lurrean, arnasgarri haize-bala freskuak, eta landare-usain... osasuntsu.

133. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0127 EOMa ziztu bizian mugitzen zen errepideen paretik ibili behar izaten zuen bakoitzean eta ezein motoristak ez zuen ezer ikusi ahal izan, beren buruen gainetik ihesi zihoan itzalen bat edo izan ezik.

134. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0016 Aietan itzal aundikoena bakarrik zan mintzatzen zana.

135. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0013 - Isilduko al zarete? bota zuen Aristidesek indartsu, Pantxoren ondotik handiena izateak ematen zion itzalaz baliatuz.

136. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. forcada 0032 Onddoen azpian kokatzen ziren, ointzarren gainean, eta itxaroten zuten gauak piskana eta herabez planeta osoa bere itzalez estali zezan.

137. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ipuin harrigarriak/2 0022 Orduan atso gaizto hura, umea magalean hartu eta, itzalean patxada ederrean jarri omen zen.

138. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0121 Gizon hura hain zen zikoitza, odolki bat zintzilik jarri eta bere itzala jaten bait zuen.

139. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. arratibel 0050 - Nagusia herrira joan zait zaldi eta kotxe bila - erantzun zion emakumeak - eta bero handia egiten duenez, ni hemen geratu naiz itzalean, bera etorri arte.

140. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura batx nikol 0016 Bakarrik gelditu zenean Nikolasa etxe aurreko zelaira joan zen, eta sagar baten itzalean jarriz, gutunaren estalkia apurtzen hasi zen.

141. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0058 Amaia, Arsenio, Itzala, Erretratua, denak zeuden joanda, beharbada betirako.

142. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0096 - Horiek ez dira bi izartxo... begi hizlariak dira... ez al duzu ikusten atzean itzal beltz bat? Bera da!.

143. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0121 - Munstroak jan beharra du, ikusten duzuenez, ez bait da egia alerotako itzalez elikatzen denik; (...).

144. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/3 0096 - Baina nola? Nahastu berriro ere? Itzalaren muturrean seinalea ondo egin dugu eta...

145. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/3 0096 - Itzala markatu dugunean, edota gauerdi aurrea edota gauerdia pasata izango zen.

146. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/3 0096 - Ez daukagu erlojurik, eta gainera hemengo itzal guztiak sorginak direla iruditzen zait.

147. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. azkune 0061 Bestetik, Saknussemm hiru zulo haietatik bati jarraitu zitzaion; hain zuzen, Ekainaren azken egunetan Scartaris gailurraren itzalak erakusten zuenari.

148. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. azkune 0061 Beraz, Scartaris-en itzalik ere ez genuen ikusi.

149. 1969-1990 euskara batua poesia p. ezkiaga 0065 Maiteago dut
geroaren amu lilluragarria
egun joanaren itzal iluna baino..
Maiteago dut
bizikletaren txirrina merkea
jet supersonikoen siren hotsa baino...

150. 1969-1990 euskara batua poesia i. zabaleta 0017 Horra,
bertso gutxiko
poetaren
itzal gabeko
zazpigarren errainua.

151. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0036 Ez dut ikusi itzalera joan zenez geroztik, 23an edo 24ean.

152. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0137 Orbel geruza lodia egiten zuten, zapaltzean irristakorra eta usaitzean gozoa baino gehiago, gozoegia, halako gehiegizko gozotasun hil-zorizkoaz; eta gauetan hosto jada ihartuen itzala pausaje neurtuz taupadatzen zen barroteekiko leihoan.

153. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0137 Hiltzaile beltza gauero leihoratzen zen, hesian errenkadan jarrita leihopean biltzen zirenekin batera kantatzera, eta aurpegia barroteen itzalak koadrikulatzen zion hostoen harat-honat etengabean.

154. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0017 Izadian integratuta, atlanteek izadiaren erritmo guztiak beren barnetaupadetako bariazioetan irakur zitzaketen, batzuk besteen itzalak bailiran.

155. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. casenave 0050 Eguzkia altxatzen ari lehioan; itzalak, abokadua, apaiza, soldadoak kartzelan bortizki agertzen zaizkio; kanpoan, sei harma tiroen oihartzunek gorputz bat eskatzen, bilatzen prestuki bilakatzeko edo pareta batean punpatzeko.

156. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. casenave 0050 Itzalak, marrazkian lotuak, koloretan irentsiak; inor ezta salbatuko; eguerdirako, harmak umezurtz geldituko.

157. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. casenave 0050 Bart, ametsetan itzal feminino bati eratxikia izana da; enamoratua; bizkar, zango horietan giltzaperatua.

158. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. casenave 0050 Eta sorbalda horik, ile labur horik maitatu ditu Josebak, debaldetan, atzetik, hurbildu gabe; luzaz segitu du aurpegiaren deskubritzeko, bainan egiazko maite aldietan bezala ez du ikusi; beti zerbait tresbeskan; itzalak aurpegia begiei kentzen edo ezkina batek ebasten.

159. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 0013 Iturriek eta errekatxoek
bere ohe gainetaruntz
etengabeko etzana:
Eta itzala zutik eguerditan.

160. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. sarasua 0124 Gainera, bago haien itzal zabaletan, inoiz inork ukitu gabeko perretxiku-tokiak aurkitu genituen.

161. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. pelaez 0067 Zuhaitz bat bere hosto berdeekin, ikusi nuen txoko argi batetan, nere izena izkribratuta zuen eta izenaren erdian iltze buru haundi haundi bat sartuta zuhaitzaren odoletan, bihotzeraino, ikusten nuen guztia bihurtu zen berde eta koloretsu, loreen eta tximeleten dantzan argi, eguzkiaren eta mendiaren edertasunaren osasuna, belar heze berdeetan etzan nintzen, zuhaitzaren adar hostodun berdeen itzaletan.

162. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. pelaez 0067 Eta haunditzen eta haunditzen izena nere itzal. Gainean erori zitzaidan ni erabat zapalduz, ni suntsituz.

163. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ijitoaren poleoiak 0111 Uztailaren 16an berriro iskanbila: B29 bonbardero batek bonba pila bat botatzen du isla gainera, kokotero sail guztiak ametrailatzen ditu, eta bere itzal zabala itsaso barruan urruntzen da.

164. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0115 Sabel hori biguin epel eta hezearen kontra bere biguintasun epeltasun eta hezetasun errepelenteak sentituz, eskuak zain urdinez jositako bular horistatuen leuntasun koipetsuan irriztatuz, xilbor korapiloak hersten duen, eta itzal beltz horretan galtzen den masa biguin horren misterio iheskorraz jabetu nahirik, itsas haserrearen burrunbadak, mendebalaren xistu zorrotzarekin nahasturik apenas estaltzen duten maldizio betikoa isilarazi nahiean.

165. 1969-1990 euskara batua literatur prosa peillen 0054 Halaz ere Frantzitik bidaldu soldadoek, fellaga gudarien itzal eta eskupetik ateratzeko etxetik kanpo bota gaituzte eta smala izeneko kanpoetan bildu.

166. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. urretavizcaya 0019 Egia esan, Carmen topatu arte ez nuen ezagutzen begietan mugitzen diren itzalez bizi den espioitza goxo hori; doinuaren gora-beherek adierazten dutena asmatu nahiean emandako minutuak.

167. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. urretavizcaya 0041 Aurpegia ez bularra bueltatu niregana eta lanpararen itzalak zure aurpegiaren forma du, esan zidan.

168. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. goikoetxea 0036 Eseri, otoi, hemen, itzalean, nik garbitzeko ura ekarri bitartean.

169. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. irigarai 0037 Eta horrela, ezin sinetsi duten gertaera hunen itzalean, gaur egun ere bizi dira alabak, suia, billobak eta Maddalen.

170. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0077 Hilketa nardagarriaren desoseguetan abaildurik eta itxuraz bigarren semea noiz jaioko ote zain dago artegatsu, nonbait gogoan etengabe dabilzkion itzal goibelengana betirako biltzeko baimenaren antsian.

171. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0095 Baina, zer nahi duk, gertakarien sailean hire izena ikusi orduko, nahasian eta tropelka esnatu dituk nere barruan aspaldiko txori beltzak. Itzalak.

172. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0094 Haundia zen, bada, ikaskideek zioten itzala.

173. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0053 - Gizon buru arina! erantzun zuen haxeroak duintasunez, zeure buruarekin barre egin nahi baduzu, egin ezazu, haatik errespeta itzazu besteen aldi tristeak; zanpatzen dugun lurra zorigaiztokoa dut eta ez dakit kantatzen hildakoen belarritan heldu ziren gurutze baten aurrean txapela erantzi eta aitaren egin zuen; gero, goibel, harrigarrizko irudimenak izango bailituen: Zangarin, erran, ez duk ikusten gurutzearen ondoan... itzal bat... mamu bat?

174. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0094 (...) eta hizjariora prestatu zen okasio guztietan Hilario, Manuel noiz agertuko, beti ere Pilarren xehetasunei jarraika baino itsasaldera jotzen zuen miradorearen etxekaldean Manuelen itzal eiharra noiz ikusiko bezala eta etxearen atzekaldean haren ihesa ikusiaren irudipena zuela eta lehendabizikoa kontutan hartuz boskarrena zitzaion bixitaldi hura izango zuela azkenekoa bota zion Manuelen emazteari.

175. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0193 - Baina edozeinen itzala aingeru goardakoaren froga bezala kontsideratzen duen pertsona batetaz zer espero daiteke? - erantzun zion aitak eztabaidaren gorabeherak jakinda gero.

176. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0255 Baina zuena ezagutu diat, eta itzal batzuk izatera kondenaturik dagoen mundu hau ezagutu ondoren, ez zekiat zer esan.

177. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0084 Beheko suaren argi hori nagia okerka galtzen zen sukaldeko zolu ertzetan, eta andre exeri bien itzalak soilik mugitzen ziren, haruntzago eta handiago, nondipaiteko haizeek astinduak iduri.

178. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0096 Denak, bai, nekatuak arras; ez gutxiago sutondo beroan betibateko tik-tak eta zirt-zarten kontrapuntu etengabean zai egonak, kainaberadi eta sasarte ondotik itzalean itzal ibiliak baino.

179. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0026 Atarrabi haitzulotik kanpo zegoen eta etsaiaren ahalmenetatik kanpo... bere itzala, ordea, barruan zegoen artean, eta etsaiak harrapatu egin zuen.

180. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0026 Urteetan aurrera zihoan eta egun batean ala bestean hil behar zuela eta, Atarrabik sakristauari deitu zion: - Hik ondo dakik konsagrazio unean bakarrik izaten dudala itzala eta, nola edo hala, une hartantxe hil behar diat... bihar meza-garaian, itzala nire alboan ikusten duanean, hil egin behar nauk.

181. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0015 Tangaly-k ustekabean dantza utzi eta hain azkar desagertu zen, besteek haren itzala ere ia ez zutela ikusi.

182. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0013 Momentu hartan bertan itzal bat agertu zen zeruan, eta arrano bat oldartu zen beherantz, harria balitz bezala.

183. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0009 Gau argian, ilargiaren itzala eguzkiarena bezain nabarmen agertzen zenean, ez zen batere harritzekoa otso-aulia urruti batean entzutea, eta bestez-beste etxetik kanpora ateratzea gogoratzen bazitzaion, hau ikusten zituen saguxar hegalariak beren gomazko hegalekin, karraxi bizian, beren buru gainean bueltaka....

184. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0031 Noizbait irakurri izandako lerro batzuen itzal-beltza sumatzen zuen inguruan....

185. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0053 Alde batetik, ez zitzaion iruditzen etxe hartan beste inor egon zitekeenik, baizik eta bera bakarrik zegoela, bera bakar-bakarrik, eta nahiz-ta etxe hura izan alde hartan ohikerak agintzen zuen bezelakoa, halataz ere bere amets irudi hartan, etxe hura harrigarrizko itxurakoa zela iruditzen zitzaion, eta inork inoiz Drakularen jauregi beldurgarriaren orma teilatuak gogoratzen baditu itzal-lanbru nahastuan erdi galdua laister konturatuko litzateke zein modutan ikusten zuen Martak bere etxea, hara, mendi-tontor baten gainera aldatua, saguzar marruti batzuen hegakaldien azpian, etsai kaltegarri batzuen bizileku eta kabi bat izango balitz bezela, eta tristura haundi batek zaztakatzen zion barrena han bere burua modu hartan ikusirik, kobildua, izerdi hotzez bustia, hortzak kirrizkadan eta geldi ezin konturik....

186. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0112 Ispiluan iltzaturiko itzal biluzi baten moduan norberak bere burua gaitzestea, galde eginez, begiradari beti galdetuz, (...).

187. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. olaberria 0036 Ai ene! Bera eta hilargiaren artean oihaldutako buru harrigarri baten itzal beltza zegoen kokaturik....

188. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0052 Bigarren etxearen ondoan bere itzal jiganteak orman proiektaturik ikusi zituzten.

189. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0052 Max-ek anartean zutik eta ixilik segitu zuen Beatrizen itzalaren abiada segurua.

190. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. dorronsoro 0013 Itzalean hasi ziren dantzan, Toledo kalean; eta, jarraiki zetozkienek korro handia osatu zuten berehala.

191. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0052 Armairu apaleko itzal ubelean iratzargailua betibateko joan.

192. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. egiguren 0315 Itzal bat atzeman dugu lainoen artean ozta-ozta.

193. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0020 - Ez dut denborarik hartu - esan zuen, baina beste zerbaiten itzala somatu zuen Susanek.

194. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0071 Nik, txikitan, kukurrukaturik ohean, haien mozkor-orru eta burrukak entzuten nituen, eta kanpoko argiek gelako sabai-paretetan proiektatu itzaletan presentzia misteriotsuak ikusten nituen. Eta katuak.

195. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. muxika 0061 - Aginbide onek seme-alabeengan gurasoenganako itzala eskatzen du.

196. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. lertxundi 0113 Julio Cortázar bezalako idazle bat hiltzen denean arriskua bait dago, laudorioak mereziak dituen ala ez zalantzan jartzekoa, urteroko gurpilak harrapatzen dituen beste hainbat eta hainbaten itzalaren pareko jotzeko arriskua bait dago, eta horrelakoetan bait dira beharrezkoak orain arte bezalako preanbuloak: Julio Cortázar-ekin gaztelerak XX. mendean eman duen idazle haundienetarikoa joan zaigula adierazteko, gizonaren limite-egoerak Julio Cortázar-ek bezain ongi inork ez dituela jaso esateko, ipuingintzari maila literario bete eta autonomoa eskaini diola aldarrikatzeko.

197. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. muxika 0095 Lana nekez egin da, bainan erantzukizunez eta zaarrengandik jasotako ondareari itzal aundia ukanaz.

198. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1975 0029 Aitzitik, proletar diktadurak artean zapaltzaile izan diren klase haien gain igortzen du bere boterea, herritar klase xumeen faboretan: azken hauentzat, beraz, proletar diktadura babes eta eskubideen itzal gordetzaile bat da, burgesiaren hatzapar bortitzetatik.

199. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lf 0054 Jandarmek biltzen dute; eta, 1845-eko agorrilaren 11-n, Pau-en da itzalean.

200. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. urretavizcaya 0503 Beraz, Bizenta bera bezala, elizaren itzalean ikasiak.

201. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j-l. davant 0002 Halare aitortu behar da bere euskaldungoari ez diola uko egin zeren, euskal departamenduaren xedea huts eginik, beste bat haundiagoa asmatu zuen; frantses inperioaren itzalean eta honen baitan, Euskal-Herri osoaren batasuna eskatu zion Napoleon inperadoreari: Inperioaren bizpahiru departamendu berri egin dezaztela espainiar lau euskal herriek eta frantziar hiru euskal herriek...

202. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak g. lasarte 0082 Pepe Rebolledoz esan dugu, Marijoren itzal txikia zela; beste hainbeste esan beharko genuke Joseri buruz.

203. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. arregi 0037 Gainontzeko guztia, gizon-kondaira-kultura, Hirutasun barruko gertatzearen itzal bat besterik ez da, alegia bat, ispilu bat.

204. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. arregi 0080 Bere bigarren aldian gizatiarra ere onartuko du, bainan ez gizatiar lez, jainkotiarraren itzal eta ispilu huts bezala baizik.

205. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. garitano 0213 Baina egin dezagun, onenean, Gizartearen gehientasunak izendatu duela Gizarte horri eskainiko zaion Guzien Ontasuna, orduan ere minoriari itzal bat zor zaio, hain zuzen Guzien Ontasunaren izenean beti.

206. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. agirre 0007 Laister, instituzio honen itzalak ekarririk, urteetan zehar pintura saila bereganatu dituzten kolezionista askok beren obra nagusiak eman izan dizkiote National Galleryari.

207. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. lete 0034 Inguratzen duen edertasun guztiaz jabetu nahirik, bere indar-ahalmen guztiz argi-itzalen ekilibrio deuseztagarri hortaz mintzatzen zaigu.

208. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. pagola 0124 Alderdi barruan, eragin eta itzal handiko gizona izan da Garaudy.

209. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.b. aierbe 0079 Lehenengo bi ordezkaritza hauekin Zurbanok probintziaren estimua nagusiki irabazi bazuen ere, eta froga ugaririk bada hori egiaztatzeko, Alkategoarekin irabazi zuen herritarren jaramon, itzal eta begiramenik handiena, izan ere jendearen ezagutzan ez bait zuen Zurbanok bezainbat lan eta buruhauste beregain inork hartu herriaren hobakuntza eta herritarren ona bilatzeko.

210. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. agirre 0002 Nazio ahaltsu baten itzalean bizi da Kanada, Estadu Batuenean, alegia.

211. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. agirre 0034 Funkias izenez ezagunak aintzinatean ostodi ezaguna dute zoruak itzala behar duen tokietan baliogarri dira.

212. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. agirre 0051 Hortensiak osto galkorreko dira, eguzkitara nahiz itzalean haziko dira; Ifar Ameriketatik eta Asiatik datoz.

213. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. goia 0011 d) Ilargiaren eklipseetan itzal kurboa ikusten da Ilargiaren azalean.

214. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. amundarain 0006 Inoiz, maisu gazte baten alargunak, ofiziale baten itzalean, lantegiaren nagusigoa eskuratzen zuen, eta horrela, han lan zegitenen har-emanak kapitalista itxurakoak bihurtzen ziren: batetik, lantegiaren jabea; bestetik, langileak.

215. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. sagarna 0029 Lehenengoek, burgesi mailakoak ez izan arren, itzal handia bait zuten gizartean.

216. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0081 Ohar batzuk berriz ere itzaletik irteten ari diren hitzei buruz: auci: (aussi), boucou: (beaucoup), fautau: (photo), eta abar.

217. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak satr 0094 Ez du muga gabeko zeru garbian itzala izan nahi.

218. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. arriaga 0074 Axularren itzala ere bere arima zen.

219. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. arriaga 0074 Izpirituek eta iratxoek, adibidez, ezuten itzalik.

220. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. arriaga 0074 Horregatik Axular ere itzalgabe bizi bait zen, ezen izatez Axular osoa.

221. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. arriaga 0074 Mezerdian itzalakin bat egiten zuenian zen bene benetan Axular.

222. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. kapanaga 0206 Eta hilleri izan zaien itzal eta begirunea.

223. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0083 Horregatik, fede hitza ez litzake ezagutza buruzkoarekin bat-batera erabili behar, nahiz eta ezagutza hori ebidentzia zuzenekoan, zientzi-aurretikoan edo zientziazkoan oinarrituta egon, nahiz eta norenbaten itzalari lotuta egon; zuzeneko nahiz zeharkako ebidentziari itsatsita eta lotuta bait daude itzaldun horiek ere.

224. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gasteiz 0010 Ezer ez zitzaigun axola, ezpada harri horren hitza, itzal baten hasperena, edo egun batez karrika hauek ibili zituzten eta bertan betiko oraturik gelditu ziren urratsen oihartzun erreala.

225. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak naturorienta 1984 0222 2.3. Bizkar emaiozu argi-fokuari, zeina zure burua baino altuago egongo bait da, zure itzala pilotarengan proiekta ez dadin.

226. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. otaegi 0017 Itzalak.

227. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. otaegi 0017 Egunaren bukaerako eguzkiak, lurraren koskak eta irten-guneak duten itzala, egun-sentiko argiak baiño gehiago luzatzen du.

228. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0016 Lizardi-k basoa, fagadia itzala gisa, maitasunezko maila goren eta barrenkoira jasoko du euskararen erlazioa.

229. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm izadia 0015 Dena den, izan baitu asko eskarmenturik, idi taldeei errespeto eta itzal piska bat ba die.

230. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0172 Itzalaren maitale diren zuhaitzen adaburuek egiten dute hirugarren maila: zenbait palmondo, kakao-arbolak, orkideak eta landare igokariak aurkitzen dira hemen.

231. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k. zuazo 0272 Euskaltzaindiak abian zetorren joera bati bere babesa eta itzala eman izana da, honetan, gertaerarik azpimarragarriena eta, horrekin batera, batasuna burutu eta kudeatzeko ardura hizkuntzalari aditu eta euskararen berri sakona zeukaten euskaltzainaren hots, Koldo Mitxelenaren esku utzi izana.

232. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. kortadi 0289 Beti errealitatea izango du abiapuntu, berau sentsazio, itzal, bizikizun, ñabardura edo estilizazio bakuna bada ere.

233. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0017 Ama Sorazuk ildoa urratu du, bada, bai bere saindutasunaren entzuteagatik eta bai haren obrek iritsi duten itzalagatik ere.

234. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0011 Argia ondo sartzen da ingurune garden batean, baina gorputz opako batek oztopatu egiten du bere jarraipen lerrozuzena, itzalak deitzen ditugunak sortuz.

235. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0011 Argiaren eta itzalaren arteko joko honetan, itzala da funtsezko elementua: gainera Etienne Silhouette-k 1754ean erabilia, bestalde, bere abizena ezaguteraziko zuten perfil-sail bat egiteko.

236. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0015 Argazkiaren jaiotza ofizialaren hamarkada berean eta hurrengoan jaiotako pintore gazte talde bat, hala nola, pintoreak, argia atzemateko borrokan lehiatuko dira, ulertuz ororen azpian argia dagoela eta argia dela, objektua bera aparte, gauzak bere kontrako itzalarekin modelatzen dituena.

237. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0059 Uretatik pittin bat urrunago, eta gehienak arantzadun diren zuhaixken itzalari esker, baliteke zumartzuri autoktonotako (Populus alba) makaldi bat eratzea, bertan, lizar hostotxikia (Fraxinus angustifolia), sahats zuria (Salix alba) edo zumarra (Ulmus minor) gisako zenbait zuhaitzek, uholde-kontrako defentsa gerriko bat osatzen dutelarik, bata besteari, otsahiena (Humulu lupulus), basa mahatsondo eta esparragu (Arparagus officinalis) bezalako lianez loturik daudela.

238. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. odriozola 0022 Demokratikoki aukeraturiko zaharren batzarraren laguntzarekin, Kethuda-ren itzalean bizi dira denak laterriak erakundetu eta kontrolatzen dituen aldatu ezineko arauen babesean.

239. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. odriozola 0024 Hilobiak iturrien ondoan agertzen dira, txabolak egoitza aberatsen itzalean....

240. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. odriozola 0049 Sarritan ahazten da harema, itzal haundia zuten bi emakumeren egoitza zela, sultana kutuna bat, sultanaren ama, kaisel-herriko bigarren pertsonaia; eta lehengo kadin bestea, sultanaren lehen emaztea.

241. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bitez 0102 Itzaleztatzeko erabilitako koloreei dagokienez, inpresionista frantsesekin identifikatzen da berriro ere, itzala berdin isolaturiko argia kontzeptuan, eta beraz itzaleztatzeko erabili diren koloreak koadroko pinturan erabilitako berberak izango dira, baina beratuak.

242. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bitez 0102 Ez ditu itzalak disimulatzen, inpresionista galesek bezala, objektuen atzean, ikusi ezin diren lekuan ezarriz, eta hala egiten badu ere, ez dio uko egiten itzalguneak ateratzeari, argiari buruz aritutakoan jadanik aditzera eman ditugunak.

243. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0017 Horregatik basatien eta antzinako herrien artean, razionalismoak eta materialismoak itsutu eta ezgaitu gabeko herrietan alegia, aztiak itzal haundia du, egiazko eta sakoneko jakitunaren itzala hain zuzen.

244. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0021 Gehiegizkoa ere bazen, noski, komunitateak orduan banakoaren gain zuen itzala eta aginpidea.

245. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. azkune 0640 Zalduendoren zezenkoak hil zituzten, itzaletik ikustea 2 pezeta eta eguzki aldetik 1`5 pezeta kostatzen zen nobillada hartan.

246. 1969-1990 gipuzkera antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra) 0097 - Baina oraingoan ere berandu egin zaion, mendi-egalak utzi orduko itzal beltzak inguru guztiak maindirape zituzten; etzan bidean ezer ikusten eta aurreko ilun-abar bietan bezala, han urbil xamar zeukan ostatuan gaua ematea buruak eman zion.

247. 1969-1990 gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0083 Alderdi asko ditu berekin
pagadik dauzkan basuak,
erauntsi eta otzean babes,
beroan itzal gozuak;
udazkenean, danak batean,
perretxiku ta usuak,
ondoa berriz garbi-garbia,
an indarrik ez du suak,
pagoa sartzen saia bear du
gaur Euskalerri osuak.

248. 1969-1990 gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0083 Euskalerriko mendi-gaiñetan
eta mendi-magalean,
pagoz jantzitzen saia gaitezen
danok luze-zabalean,
maitasun ori sortu dezagun
baserri eta kalean;
eguzki beroz joaten bagera
jota erdi makalean,
orduan pozik zein ezta jartzen
pagoaren itzalean?.

249. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0043 GAIKIAK ARGITZEA / ARGI TA ITZALAK

250. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0043 Argi indarrez argitutako gorpuzkin batek, alderdi bat argitsu dauka ta bestea itzalean.

251. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0043 Itzala garki edo gorpuzkiñean bertan dagonean, berea dala esaten da.

252. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0043 Itzalaren bidez laukian agertzen diran gaikien sakontasuna neurtzen da, argitako eta itzaleko inguruen artean sortzen dan alderantziz.

253. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0043 Gaikia prismatsua danean, argitik itzalerako joera arinagoa da, ertzagatik.

254. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0012 Illun-abarrean, aien itzala luzatzen danean, elefanteak ba'dijoaz.

255. 1969-1990 gipuzkera liturgia illetak 0013 Arrazoibide auek direla-ta, begirune eta itzal aundia izan zaie kristauen artean illerriei ere.

256. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0057 Ez dauka diruaren itzalik, bai, ordea, zuzentasunaren berezko doaia.

257. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa andoain'go erriak 0176 Euskeraganako gogoa ta zaletasuna berriro piztutzen asi ziran neurrian, berriz ere Don Manuelen itzala euskal-gaietan zabaldu zan, txalo ta goralpen batzuen bearrean, bera ez ba zegon ere.

258. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa mde 0036 Sutondoan, zitzailluan jarririk zegoen Theresa, eta garrek haren itzal lerdena dantza erazten zuten ormaren gainean.

259. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. linazasoro 0019 Gerra denboran espetxeratu zuten itzal aundiko errikoseme ongillea.

260. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa tiro tartean bertsotan 0085 Ogei ta bi urte kunplitu zaizkit
mundura sortu nintzala,
orain artian nunai eman det
gizon tajuzen (1) gizon tajuza gizon tajuzkoa itzala; (...).

261. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño zigor 0165 Bazeukagu pixka bateko itzala, bitartean uste gabekoren bat ez bada gertatzen.

262. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak benito s. 0286 Adibide batez, antziñako Euskal Errian denok dakigu ze eragiña eta itzala izan duten, bai kristau fede eta bai kultura bideetan, lekaidetxe aipatuok: Kogollako San Millan, Najera, Albelda, Leyre, La Oliva, Fitero, Iratxe, Irantzu, Valpuesta, Oña, Bujedo, Barria, Estibalitz....

263. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0006 Itzal aundia zuen Japon'go maisuentzat.

264. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. gorospe 0063 Inglaterra`n egiten duten lana dala-ta galdutako aurrak arkitzen bezela, erailtzalle erakundeak apurtzen, gizartearen goralmen eta itzala lortu dute ta baita gizonezko ertzañena ere.

265. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak in: afrika'ko gerra. 1859-1860 0009 Ori, gure iritzirako, aitorpen aundia da; gure bertsolaritzaren indarra eta itzalaren aitorpena.

266. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0001 Kaleko saltsa-perretxikoak eta salda muturrak txoritan utzirik, goiz-goizeko ibil-aldian, ametsetan, lora-artean, erriko parke nagusian nintzala, beti ere polliki-polliki, beti ere ene ametsari jarraituz nintzala, orduan lorak ez zapaltzearren ximeleta izan nai nuan aske-aske loren gainean egan ibilteko, alako batean, belar berdean exerita, Fagus Selbatikus arro baten kerizpean, pagoaren itzaila sorginkeriz puzkatuz, neskatil bat ikusi aal izan nuan.

267. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm eskl iv 0032 Eta larrua legortu ondoren eta ontarako itzalean eta zintzilika uzten da, zatogilleak pikatzeari ekiten dio.

268. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0122 Iruña Iriak naiz erregearen itzala euki, gotazien agintaritzapean bizi dala.

269. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0122 Noiztik dator gotzaiaren itzal aundi au?.

270. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0009 Au gogotan izanik, izkuntzalarientzat bakarrik ez da jakingarri, baita edozein gizaseme jakitunentzat itzal aundiko ta begiramengarri dugu.

271. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak umandi 0165 Ta ordua dugu gizonak aintzakotzat artzeko, bai ta itzalez eta adeiez beterik gizon guztiengan, norberak berarengan ikusi nai duena begiratzeko ere.

272. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl i 0352 Kaiolok goizaldera eta arratsaldera ipiñi bear izaten dira, ginga beroko txolartetan, albaitanez, erabat ez kentzearekin beintzat, itzalean, eguzki gorritan burniariok erretzen iartzen bai dira eta erleei egalak xixkarratutzen zaizkie.

273. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl i 0518 Ameika ipui zar, sorgiñedesti, iturrietako lamin eta gertaera bildurgarri ialki izan da gure baserri zaarretako suete kuttunetan, artazuritzetan, galdorraparitan, gauerdiko goru lanetako atso bilkuretan argizari gar motel oien erraiñuetara, itzal utsalak dantzan bildurgarri zebiltzateno inguru guztian! Oraintsuagoko, arroriobeltzaren argia, ketsua, keartsua, usai txarrekoa, burukomin sorgarria eta guztiz zikiña bai zan, indarrargi garbia asmatzearekin itzungi ziran besteok oro.

274. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0039 Orain gaiñera, integrismoa mardultzen ari zan urte auetan, Navarro Villoslada naparraren itzala zebillen errege-nai aren gaiñean, eta biziro onuragarria izan zitzaion itzal ura, tajuzko gizon egokia bait zan benetan Biana'n jaiotako politikari yayo eta izlari ta idazlari ospetsu au.

275. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia iratz 0009 (Hiru artzain gazte, sasi baten itzalean jarriak.)

276. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia j. pochelu 0230 Deus ez den barne batean, hiru emazte, usaiek koropilaturik, itzalak gudukatzen dituzte.

277. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia j. pochelu 0230 HORTENZA - Italak!
PALMIRA - Zer?
MARGITA - Dudak.

278. 1969-1990 lapurtera-nafarrera bertsoak xa odol 0123 Arbolak bizi deno baduke itzala,
beraz balaike fruitu ekar dezakela;
bainan nork du nahiko, nork duke ahala
Aldude ezartzeko lehen zen bezala?.

279. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia m. courougnon 0010 Zazpi
bi aldizkilako
urte
batean
urtarrileko
itzalean
esku
batek
garbitu
ditu.

280. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia f. nesprias 0002 Gaitzeko gaztelua ezin hartuzkoa
Fantasmen itzala leihotik dirdira.

281. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia x. soubelet 0049 Itzal ilun barnetik, boz galdu hori marmarka ari
Haren baretasun tristia nahas eta nahasiz...
Nere arimaren barnean, ozena dantzut, oiharzun ezti,
Haizea heiagoraka ta bihotzak urduri.

282. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia x. soubelet 0049 Nere leihotik itzala, nigar xotinka, ikusten dutenean
Zilbor hesterik gabeko haurra erditzen ari denean,
Haizar mutiririk ez da ja nabari, eginbidea bete ondoan,
Itzala emari dago ta fite izanen ama.

283. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa hiriart-u 0215 Herria eta Eliza, nola maita biak batean, batak besteari itzal mikorik egin gabe?.

284. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa onaind 0099 - Arrats-bera da onezkero nire gorpua, bere barne itzal nengiana, eortzita dagoen tokian: Napole'k dauka ta Brindis'eri kendu egin diote.

285. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa onaind 0099 - Orain, nire aurrean itzalik ez ba'da, ez zaitez arritu, zeruko izarrak ere ez bait dute itzalik egiten bata-bestearen izpi-erraiñuz.

286. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa onaind 0100 Nire itzala nigandik arkaitzera bait zijoan, buru egiten zutenak argia nire eskui-aldeko lurrean ebakia ikusi zutenean, gelditu ta zerbait atzerantza egin zuten, eta berekin zatozten beste guztiak ere, zergatik jakin ez arren, beste ainbeste egin zuten.

287. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa l. etxezaharreta 0040 Besteak, itzal batzu urrats ixilka apartamendu ttipian harat honatka zabilanak.

288. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak air 0123 Duela urte parrasta bat, gure autoreari buruz itzalditxo bat egin nuen Donostian, 1953 urtean; Euskalzaindiaren itzalean, guk abiatu ginituen itzaldi haietako bat.

289. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1984 0034 Bainan, zernahi izanikan ere, ez zen itzalik gabeko eskualdea: tokiko jainko faltsuen ohoratzeko, gizonak hilik, eskaintzen ziozkaten.

290. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak iratz 0010 Egun heietan, Eli profeta, mortuan barna egun baten bidea egin ondoan, sasi baten itzalean jarri zen eta herioa deitu... Eta huna nun Jaunaren aingeruak unki zuen erranez: Jeiki zaite eta jan.

291. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1978 0022 1567-an, zortzi urte badu Karranza itzalean dagola, azkenean Pio bortzgarrena, Aita Saindu berria, garrazki mintzo da: Erromarat ez bada auzi hori igortzen, eskomikatuak izanen direla auzi-egileak.

292. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j.a. irigarai 0091 Eta alor honetan ez daiteke aipatu gabe utz Aita Celestino Caparrosokoaren itzala; Arrigarri izengoitia zerabillen eta herri-beherakoa zen.

293. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j.a. irigarai 0133 Loakartuxea dagoela iduritzen baldin bazaigu, demaiogun indarrik, pizt dezagun; ertsia eta okertua baldin badago zuzen dezagun eta euskeraren arazoetarako beharrezko dugun itzal haundiko mintegi zabala bilaka.

294. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak a. arkotxa 0038 Halere zenbait kolorezko margoek badute indar berezi bat, hala nola ordulariaren itzala (1987), Andres eta Ni (1987) edo Etxe berdea-k (1986).

295. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak r. idiart 0111 Santa Cruz eta Matalaz bezalako apez baztertu eta gaizki ikusiak ere gogoan zauzkan, itzalak baino hobeki ikusten bait zituen haien bertuteak.

296. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak pelota 0056 Eskual jokorik ederrena da, hori ez diot apalik;
lasterkatzaile miresgarria, ez dauka bertze itzalik,
xoria bezain erne badoa, alta ba ez du hegalik.

297. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1982 0123 28 Lizaso.
Sinistu gero haundia dala
ezkontza baten itzala
bainan ohartu ginaden biok
alperrikan gebiltzala,
naiz eta izan garai batean
maitetasun zerbitzala
betiko haserratu baino len
apartatu gaitezela.

298. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Frantziako gobernuak itzalik eta begirunerik bazion ere apezpikuek ez zuten hain begiko eta Zokoara bidali zuten, elizarik eta apaizetxerik ez zegoen auzora, 1952an.

299. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. orbe 0001 Ametsak baino zerbait gehiago dastatzeko aukera ere izango genuela sinesten hasiak ginen alderdi politiko abertzaleek baten hutsegitea zen penagarria eta itzal bakarra kanpainari baietza eta laguntza ematen ziotela aurkezpen ofizialaren egunean egiaztatu ahal izan genuenean.

300. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.j. iribar 0001 ETBkoek bere bigarren izena jarri diote Gure asaba zahar maitatuaren itzala, baina gure artean Los corceles de fuego izenarekin ezagutaraztera eman zen, eta bere zuzendariak Sergei Paradzhanovek nazio arteko onarpena lortu zuen berarekin.

301. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Federazioak, euskararen aldeko langintzan denok elkartzeko itzal haundia behar du.

302. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1983 0001 Iturri diplomatikoetatik heldu diren berrien arauera, azkeneko lau aste hauetan, Pekinen bertan, poliziak hogeita hamar mila pertsona hartu ditu preso eta itzalean sartu.

303. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1983 0001 Itzaletik argitara.- Ana eta Eileen Gilaspie ahizpek irlandar abertzaleen beroa sentitu dute Dublin hiriko aireportuan.

304. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1987 0001 Hamabost urteko itzala bi arrazistari.

305. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.j. iribar 0001 Botetik txupatzen ari direnez gero ikasle azkarrak bihurtu dira eta berehala ikasi dute defentsarik onena, besteren izena galtzean dagoela eta lotsarik gabe jartzen dira gure agintariak kritika lanean, beren erruaz nahasketaren itzalean aterpe bilatu nahian.

306. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Guretzat ez da il Artetxe; oso urrean nabaitzen degu aren itzala.

307. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak a. arozena 0001 Picasso abizena aipatze utsak alakoxe itzal nabaria sor oi dunez, ez da arritzeko 15 egunetan 42.000 ikusleren emana izan dala jakitea.

308. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. iturbe 0002 Barrura sartuko nintzateke gustora, itzala Geriza egongo da gainera, eta frexkoago, baina lehengo aitona eta bere alaba itzultzen badira, kapaz dira hemen ze demontre egiten dudan galdetzen hasteko.

309. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.l. iriarte 0001 Elkarrekiko etsai diran gurasoek ere, tamalez, aurki galtzen baitute seme-alaben itzal eta errespetoa...

310. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0002 Euskalerri osoaren aurrean ez-ezik, emendik kanpora ere jendearen, albistarien eta agintarien aurrean itzal aundia irabazi du Jaurlaritza osoak, baiña batez ere Garaikoetxea Lendakariak.

311. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak n. de felipe 0001 Kolegioko patioan foballean egin, denok tropelean pilotoiaren atzetik (orduan ez zuan taktikarik ez eta beharrik ere) izerdi patsetan izan arte, eta gero ondo lehortzeko saloian lasai jarrita aste horretarako Padre Aspuruk hautaturiko pelikula sanoa ikustera (aizak!, Konpainia utzi, ezkondu eta politiko trebea suertatuko duk gero, Padre Arzallusen itzalean); hori izaten zen eguneko errematea, handik irtenda ilun baitzen eta hamarretarako etxean egon behar...

312. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1983 0001 Aturri Ondo batasunaren gain muntatua zen biltzar hori eta alde hortan doakigun II-garren Kultur aste hori doi bat argitu duke, bere itzal eta asmoekin.

313. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Ikuspegi horiek gaurregun eztabaidagarri dira menturaz, bainan oroitu behar da noiz agertu ziren eta herri menperatu baten adierazgarri den euskal ikurriñari zahar kutsua kausitzen badiote frantses amorratu batzuek, ez lukete jaun horiek ahantzi behar zer menskeriak atera diren ordu haietan, herri zapaltzaile baten itxura zeraman hiru koloretako bandera frantsesaren itzalean.

314. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak punto y hora 1982 0001 Europa osoa pasa nuen, Turkia ere mutur batetik bestera, Iran atzean gelditu zuen... baina tipo haiek nire itzala bihurturik nituen.

315. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. altuna 0001 Eta jakiña! akats kaltegarri orren jabe dan gizakiak, nai ta abertzale bere burua egin, ez dau bere aurrekoantzat bear dan begirunerik, ez itzalik eta, gitxiago aginpide baten zelan edo alan ipinten dabenean.

316. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.j. goenaga 0001 Elizak ez du behar aginte politikoaren itzalik eta laguntzarik bere egitekoa betetzeko.

317. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arostegi 0001 Ia ezertan aldatu eziñezko eliza baterako eginak; Aurretikoengandik jasotako oiturei, santu eta sakratu Zeritzaten; Errespetagarriak ziran betiko gurasoenganako begirune-itzala... Agintarienganako menpetasun itsua... Orain arte ezaguna zuten kultoa apaiz jantziak, Elizako legeak...

318. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. elustondo 0001 Rusia indartzeko, Rusiaren itzala Europan zehar aunditzeko biderik egokiena itun horiek izenpetzea da.

319. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. etxeberria 0001 Ekialde Hurbileko matxinadan, Arabe eta Juduen arteko gudaketaren gainetik, Yanki eta sobietdarren itzala dago.

320. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ihintza 1990 0001 3. (Peñagarikanok)
Hoitabat urte bete dira gaur
Frantzisko Mari hil zala,
joan zen bainan oraindik ere
bizi da bere itzala.
Hizlari trebe, gizon alaia
eta guztiz serbitzala,
orain dagoen toki hortatik
danok babestu gaitzala.

321. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... r.j. fuster 0001 Bi txolarrek ur gardenetan
musukatzen zuten beren itzala
egarriaren premia latza
lasaitu nahian
.

322. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0001 Espaloietako farola barrokoek argi horiz itzalen ingurumariak margotzen zituzten.

323. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0001 Itzal bat eskilaratatik behera abiatu zen, mailak banaka, binaka eta behin baino gehiagotan, hirunaka iraganez eta bide zuzenetik hurrun legokeen lerroa osatuz.

324. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0001 Atea zabaltzea lortu zuenean, itzalek irentsi zuten.

325. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... kezkak 1987-88 0001 Argi xumeak lerro batean zeharkatzen du gela, neure itzala medio.

326. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... kezkak 1987-88 0002 Pospoloa piztutzean, lanparatxoaren argipetik at dauden mamu itzalak argitzen dira.

327. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1990 0001 Eta harago, itzal bat, aurpegi betaurrekodun baten itzal luzaka, beste guztien artean aise antzemangarria.

328. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1990 0002 Eguzkia eta itzala kontrajarrika eta elkar topaka ari dira.

329. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1990 0001 Pazientziaz mihatuz gero, garai hartako beste zenbait adibide ere agertuko lirateke, izenik gabe eta Cairo modernoko etxesail altuen itzalean daudenak.

330. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. altuna 0001 Geien bat, gure eretxi apalean, laterriko agintariak itzalez baiña ezetariko alaitasunik gabe artuak diran bitartean, euzkotarron ordezkariak, gure agintariak geruago ta txairoago, adizkidetasun geiagoz ta maitekorrago artuak diralako, geruago ta obeki, zelan ezagutuaz doiazen gure gizonon almena ta Euzkadi'ren eskubideak.

331. 1969-1990 zuberera poesia j-l. davant 0139 Horuntz ekitoltzean, hemen itzalean,
Kolore desberdinez buldozer berdina
Jasaiten dugu hego eta iparrean.

332. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0133 (...), Tarkin'en 3 TARKIN, Erroma'ko lenengo erregeetatik zazpigarrena ta atzenengoa yatsu emen. Onen seme Sesta'k, lizunkeri-lera eutsi-ezinak bultzauta, Lukertze emakume on-maratz eta sendi urtenekoa ta eskondua, indarrez eta gabaz, laidotu ei eban. Yozokune baltz-iguingarri onek asarre bizitan yarri ebazan Erromarrak, eta iguinaren iguinez erregea ta erregeak bein betiko ortik zear bidali ebezan eta errege-agintza-ordez Erkal-agintzea sortu-azo. oinkada lizunekaz badoa bere asmoetarantza mamien bat, itzalen bat ba'ledi legetxe.

333. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0172 (...) gau-gedarrik entzunazkero sentzunak otziturik geldituten yatazana; eta iñori zer itzalik entzunazkero, buru-narrua yagi ta ikaratu egiten yatan, bizia an ba'legoan lez; zer ikaragarriz narruak artu-alean anditurik nago orain; eriotza- gogaiak egunean-eguneango dodaz-eta, zerik itzalenak be ikara bat bera be ezin emon dauste.

334. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0172 Ibili dabilen itzala baño ezta bizitzea; antzezlari errukarri yatsu; antzeztegian dagoen bitartean bein arropuztu, bein asarratu egiten yatsu ta, gero, ez dozu aren barririk geiago; ergelaren ipuin dirudi; zarata ta bizitasunez betea, baña mamirik bagakoa.

335. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0204 Olako orduetan, beragana urreratu, besotik eldu ta gogor deadar egin apostoluekaz: Jauna, arriskuan nago; itzala da au; ezin geiagoan nago; atera nagizu ekaxpe onetatik.

336. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak markina-xemein 0173 Bestelakoetan, ez daukagu itzal handiko eraikin honeen ganeko agiririk eskura; izan be, informazino hori biltzen daben agiritegietara jotzerik ez dogu izan.

337. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0154 Baina, emakume hareek ez eben eztabaidarik sortu, euren agoetan ez zan Elizaganako mormorrik entzun, isil eta apal, santutasunaren itzalera jasan eben bereizkeria hori.

338. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0018 Itzalean egonen zinezten biak bultta bat, bakearen emateko doia.

339. 1991> euskara batua antzerkia a. goenaga 0038 Zure itzala alde guztietatik ageri zait.

340. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 0140 ALKATEA.- (Pantailan alkatearen itzala ikusten da) Eguzkiaren desagerpena fenomeno bitxia da benetan.

341. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 0140 (Beste pantailan, detektibe klasikoaren itxura duen antzezle baten itzala agertuko da)

342. 1991> euskara batua ikasliburuak historia eta artea/dbh 00366 Profeta, Gargallo, 1933. Bolumen imajinarioekin jolasten du eta soslaiak eta soslai horiek dituzten hutsuneek sortzen dituzten itzalak erabiltzen ditu.

343. 1991> euskara batua ikasliburuak historia eta artea/dbh 00366 Espainian, eskultura berria lantzen saiatu ziren lehenengo eskultoreen artean Pablo Gargallo (1881-1934) nabarmendu behar da, hainbat joera artistikotan parte hartu baitzuen. Bolumen imajinarioak lantzen saiatu zen eta horretarako soslai muxarratuak eta hutsuneetan sortutako itzalen plano handiak erabili zituen.

344. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00208 Musa kezkagarriak, De Chiricorena. Itzal luzangak, erdi-hutsik dauden plazak, eskultura klasikoak, perspektiba tradizionala... dira elementuetako batzuk. Harrigarria da koadroek ematen duten bakardade- eta malenkonia-sentsazioa, non errealitatea eta ametsa nahastu egiten diren.

345. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00038 Izan ere, ibaiertzeko landaredia garrantzi handikoa da; lurzorua babestu, higadura galarazi eta uholdeak ekiditen dituela eta egiten duen itzala garrantzi ekologiko handikoa dela frogatua dago.

346. 1991> euskara batua ikasliburuak e. genua 0044 ITZALAREN JOKOA II

347. 1991> euskara batua ikasliburuak e. genua 0044 Kontzeptuak: Itzalaren teknika eta berak ematen dizkigun aukerak.

348. 1991> euskara batua ikasliburuak e. genua 0044 Prozedurak: Itzalaren teknika erabiliz, gorputz-adierazpenaren bidez, pertsonaia eta egoera ezberdinak adierazi.

349. 1991> euskara batua ikasliburuak e. genua 0138 - Itzalak.

350. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/5 0006 Eguzki ordulariak nola funtzionatzen duen eta itzalen bidez orienta gaitezkeela konturatzea.

351. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/5 0006 - Makila lurrean zut-zutik sartu eta sortzen duen itzala behatu.

352. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/5 0006 - Itzalaren luzera neurtu.

353. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/5 0006 Lurrean egin itzalak markatzen duen marra eta ipini zer ordutan egina izan den.

354. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/5 0006 Itzala luzatu ala laburtu egin da?

355. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/5 0006 - Nolakoa izango da itzala eguerdian?

356. 1991> euskara batua ikasliburuak la salle taldea 0016
B Oso denbora handiko lapur
E egiteko eta eskale ibiltzeari.
T Katilukada bat salda askoz hobeto sentitzen
E hartu ondoren du bere burua.
T Izan ere, Txohik aspaldian
R Zaharregia zen lan uko egiten zion
S gaztaroa utzia zen.
U Hori besterik eskuratu,
O gutxian itzal bihurtu zen Txohi.
A ez duzu alfer horrek!

357. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0014 Izeba Karmen jarraiki zitzaidan, baina itzalean etzanda ikusi ninduenean, estalpean, jiratu egin zen.

358. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkuntza/7 0049 Kupida gabe ematen zaio denbora askoko itzala.

359. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0028
- sorginkerietarako ukenduak egiten ditu
- esaten dioten guztia sinesten du
- hegan ibiltzen da erratzaren gainean
- bere itzalari ere beldurra dio
- ezin izaten du bakarrik egon
- dena aldrebes ulertzen du
- printzeak apo bihurtzen ditu
- edozer gauzak dardaraz jartzen du
- denek engainatu egingo dutela uste du

360. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. sarasola 00123 Nire anaiaren bistak, hain zorrotza izaki argi ikusten du guk itzala besterik ikusten ez dugun lekuan.

361. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 00006 Gauean zehar, hots misteriotsuak entzuten ziren, eta itzalak logelako aire guztiaz jabetzen ziren eta bazirudien ito egin behar zutela.

362. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. elizondo 00010 Izan ere, ni damu naiz orain, baina aukeran nahiago tamala, hobiaren itzala baino.

363. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 00025 Donostiarrek ere bazituzten beren bertsolariak, eta hauentzat ez zuten errenteriar baten itzalik nahi.

364. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00032 Buztin-egunekoaren ondoren, gainetik kentzeko planak pentsatzen hasita nengoen, zeren itzala bezala atzetik izango nuela uste bainuen. Baina benetan konbentzigarririk ez zitzaidan bururatzen.

365. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. bengoetxea 0058 Bi minutu geroago, aita eta biok sukaldeko armairuaren neurriak hartzeko metroa zabaltzen ari ginela, pasatzen ikusi nituen, bi itzal isil, jangelarantz.

366. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0061 Lehenbiziko orria pasatu orduko, beste itzal bat jarri zitzaion gainean.

367. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0012 Horixe esan didate arestian, aitortu egiten du itzalak aitzingibelik gabe.

368. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0012 Itzala jesus batez desagertu da.

369. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0012 Itzalei barregarri gertatzen zaizkie Zazpimintzoren ibilkera haserretua eta ahots lotsagabeak baizik aurkitu ez dituen lurralde ilun hau lehenbaitlehen uzteko jorana.

370. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0114 Isaac-en aita edo ikulua zaintzen zuen morroia, edo neskame bat izango zelakoan zeuden, baina ez zen horrela; itzaletan arakatuz Isaac-en aurpegia ikusi zutenean, bularrean zuten izu-korapiloa askatu zitzaien.

371. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. etxarri 0030 Ama da logelan mugitzen den itzala.

372. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. etxarri 0030 Musika, eguzkia, amatxoren itzala gelako horman.

373. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0027 Atearen kristaletik zehar bi itzal antzeman nituen.

374. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0182 Estolderiaren zokorik urrunenetan geratu zen, urre koloreko itzal baten antzera, eta bienbitartean betazalik gabeko bere begiak adi-adi zeuden.

375. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0013 Itzalak itzal=sombra gero eta handiagoak ziren, eguzkia mendien atzean ezkutatu ahala ahala=segzn, a medida que.

376. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. linazasoro 0020 Baina artean hogeitabi urte besterik ez, eta denbora zein kilometro ugari zituen aurretik ikasi eta urrats sonatuagoak emateko, bere aita urguilosoaren itzala gainditu eta ohorez barreiatzeko.

377. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0125 BEHE-LAINOAREN mihisea urratuz,
koadroaren edergarri,
eguzkiak basoa sutan du jarri.
Argiak eta itzalak nahastuz,
kolore batek beste bat du sortzen:
udazkenaren pintzela ez da agortzen.

378. 1991> euskara batua poesia j.l. otamendi 00209 hainbat gizon joanak dira zeruko ordekara
hainbat amodio
hainbat itzal eskuetan deseginak
eta Lurrak bere biran daramatza hegaztiak
hondogabeko aintzirak

379. 1991> euskara batua poesia j.l. padron 00045 Gorputzaren leku orotan
nabaritzen dut
ematen ari den pauso bakoitza.
Zuhaitzen itzalek leihoetara
hartu dute.
Ez da lur jota geratu.
Ez dago zauriturik.
Ezta harriturik ere ez.
Ene bihotza, ate batetik desagertzen
ikusten dut.
Hustasuna bide bat da.

380. 1991> euskara batua poesia batx erregina 0021 ERREGINA TTIPIA
ERREGINA ttipia bezain goibel, oh bad dandelion
lehiatzen da primula (eri gartzelatua) salako lehiorat
eta esan zenezake: ez naiz aienaturen ekiaren zantzutik
ez zarela lerraturen itzal bioleta horretan pausatzeraino
baina zu ez bazatoz (oh bad boy) hilen da bakardadean
kikara xurian prisioner, bere petaloak binaka bildurik

381. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0042 BIDEXIGORRA
HAREN eskuaren itzala paperean badabila. Arratsalde
apalean, patio hutsaren perspektiba garratza leihoan
haixturrez moztua. Begiak haize idorrak xukatuak
dizkio.
Eguerdi guziz, bidea xigortua dago. Usaian, eskuin
hartzen du, behereko bidexka hura, zokoraino. Bainan
gaur, arrosa kolorezko lore punpulen inguruan, erle,
liztor, uli beltz, leztafin eta eltxoen dantza eroak izitu du.
Ezin kondatuzko izidura. Gibelatu da bide horail
errautsuan. Harri koxkor bat oinetakoaren barnean
kokatu. Min. Gibelatu da polliki, polliki.
Igan du bertze xendra, mendixka ilunaren kaskoraino
doana. Haizeak ito. Haizea sartu hezurretaraino. Han,
zolan, Lizarra. Usteltzen doazin erdi aroko eliza
gorrantzak. Haize kolpe batez, elorriondoaren arantz
sistek aurpegia larrutzen. Han, hango beheitian, atari
xahar xahar batean, arrain ikaragarri bat bekatariak
idesten. Denborak harria porroskatzen. Urdindura.
Aditzen ditu santioko beilarien kalaka aferatuak.
Hamairugarren mendetik heldu diren maitaleen ele
murmuratuak, Egiaren izenean torturatzen ari
dituztenen orroak ere...

382. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00038 Bigarren bidegurutzera heldu baino lehen, Turkoren itzala sumatu zuen bere hanken ondoan.

383. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00070 Orain zailagoa izango zen harrapakina ezustean harrapatzea, hurbildu orduko, bere eskuaren itzala sumatu eta oihuka has baitzitekeen, giza presentzia sumatu bezain prest, piztia ttiki, ilun eta beldurgarri hura.

384. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00070 Alpargatak erantzi eta bere gorputzari itzalik sortzea eragotziz, (...)

385. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 00098 Naimak gauaren itzalek baino arinago alde egin du, ni gosaltzeko bat ere gogorik gabe utzirik.

386. 1991> euskara batua literatur prosa y. arrieta 00016 Mina soingainekoaren itzalean ere.

387. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00056 Gainera, elizkizunak merezi dituen itzal eta seriotasuna galduak nituen aspaldidanik.

388. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 00245 - Eborak Arostegi jauna ikusi zian gau hartan, Ezkerti, Bittoriano, Mitxel eta beste Muskuilu biak han zenbat itzal eta norenak ziren, argiturik nuen, azkenean ere!- bakarrik geratu zirenean haien artera etortzen bera. Oker ez banago, zelatan izan genian madarikatua, gure artean generabilen guztiari adi.

389. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00121 Ikatzez egindako marrazkiak zeuden paretetan: hosto eta abartxoak behetik gora kiribiltzen, ezker-eskuin itzalak sortuz grisetik beltzera.

390. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00092 Zazpi bat urteko mutikoak ilargiaren itzalak margoturik zeuzkan aurpegi eta belaunetan.

391. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00108 Loreekin batera, itzal koloredunak.

392. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0039 Kortxozko zuhaixka desproportzionalki hazi zen, eta eguzki argitik at utziriko itzal malenkoniatsu batean isten zuen patioa.

393. 1991> euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0014 Ileak haizeetara, alde batera eta bestera kulunkaldi luze-luze hartan, Izeba Maripiren barrea besterik ez zen entzuten, bere itzalak beheko ur urdina urratzen zuen bitartean.

394. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0228 bada, hartara jar badadi, somairakurle jatorrak, nahiz garbi ez ikusi zer lotura izan dezaketen, bere arterako bada ere, nobelagile izan nahi bide zuen Uraren Kalapita Gaitzaren aurreko Itzal Aroko artikulugile itzalago horren elefikzio bakar honekin nahiz hori ere daitekeena baita idazlearen bizitzako pasadizoren batekin.

395. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0150 Besteek elkarri begiratu diote, eta supituan gauza bera gogoratuko bailitzaien leiho aldera jiratu dira apaizaren itzala ikustera.

396. 1991> euskara batua literatur prosa m. garmendia 0103 Eta berdin itxuratzen ziren itzalak lurrean, uretan, bideetan, murruetan.

397. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0072 Eguzkia bera ere itzal bila zebilek!

398. 1991> euskara batua literatur prosa j. eizagirre 0203 Haien begiak itzalak miatzen zituzten.

399. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0030 Azeria, Emudek lotan zegoelakoan, itzal bat bezala ibili zen hormatik, mingranondora hurbildu eta batere hotsik egin gabe igo zen zuhaitzera.

400. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0036 Gauza xelebrea zen haur gorputz hura horrela ikustea, aktoresa merkeek bezalako burua zuela, itzal ilunez betetako sastraken erdian.

401. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0082 Soliora iritsi aurretik ere lortu nahi izan zuen Pio V.a izatekoak Capella Sixtinako biluzkeria gordin haren kontra neurriren bat har zedin; artistaren itzala handiegia izan, ordea.

402. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0111 Eta haietxekin zegoen, hirurak itzaletan.

403. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0008 Ezarian-ezarian bertaraino ari zaizkigu luzatzen hango minareteen itzalak.

404. 1991> euskara batua literatur prosa m. garikano 0021 Itsasgizon batek Admiral Benbow-n ostatu hartzen zuenean noizean behin kostaldeko bidetik Bristolera zihoazenen batzuek egin ohi zuten bezala, ateko gortina artetik zelatan egoten zen salara sartu baino lehen; eta horrelakoren bat aurrean baldin bazuen, itzala bera bezain ixilik geratzen zen.

405. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0014 Han eroetxean, noraezean ibili zen hasieran, itzalak eta ilunak handik eta hemendik hesitu balute hezala, espazioak eta denborak nahastuz -bere mendea Erdi Aroarekin edo eroetxeko terraza Sotoviejoko gaztelu erdi eroriaren almenekin, non herritar askoren esanetan printze mairu baten arima baitzebilen penatzen, haizearekin batera negarrez-, baina ezari-ezarian argiak iluna urratu eta urdinguneak eta ostarteak zabalduz joan ziren adimenaren beltzean, handik urtebetera Sotoviejorako bidean jarri zutelarik Manuela, bere jaiotetxera, ustez sendatuta.

406. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0060 Eta andre Enriquetak, antxume-buru kutiziarekiko andre haren semeari musuan antxume bat ikusi ziola kontatzen zuen, belarri eta begiko itzalekin eta guzti.

407. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0210 Mertxikondotik itzal bat atera zen ihesi, txori bat zen.

408. 1991> euskara batua saiakera-liburuak athletic club 00031 Zilarra lortzea hain zaila zenez 1908an Athletic taldea Madrilgo sukurtsaleko jokalari batzuekin indartu zen eskualde mailako txapelketan parte hartzeko, baina ofizialki aurkeztu gabe. Berriro itzalak nagusi zirela, lehendakari aldaketa etorri zen: Alberto Zarraoak hartu zuen errelebua.

409. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zozoak beleari 00119 Itzala diagu txikito!

410. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zozoak beleari 00119 Norbere itzala duk maitearen eta zalearen ezaugarriak biltzen dituen hori.

411. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00067 Azitraia berez mendi hegietan eta eskualde idor eta harritsuetan sortzen da, gehienetan eguraldi epeletan. Oso belar aromatikoa da, udan eta udazkenean loratzen dena. Bere loreak eta hostoak erabiltzen dira, itzaleko tokietan, aire zabalean, lehortuta. Bere bereiztasun askoren artean sabel laxoaren kontrako eraginkortasuna nabarmentzen da, oso astringentea delako.

412. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00151 Salikaria Europatik dator eta eskualde heze eta hotzetan aurkitzen da. Udaberri amaieran eta uda hasieran biltzen da, osoki loratu baino lehenago. Itzalean eta airean lehortzen da eta ontzi itxietan gordetzen. Salikaria astringentea da; beraz, ona sabel laxoak sendatzeko.

413. 1991> euskara batua saiakera-liburuak garuna 00285 Irudian, Roger Penrose matematikari eta fisikaria dugu. Penrose kezkaturik dago gogamenaren eta garunaren artean dagoen harremanaz eta horren lekuko da berriki argitaratu duen Gogamenaren itzalak izeneko liburua. Penrose-ren eritziz giza garunaren funtzionamendua ezin da ordenadore baten bitartez simulatu.

414. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pilota 00027 Itzal sakona uzten du Pedro Yarzak joaterakoan bai profesionalki nola pertsonalki, kantxatan gizon arroa eta handik kanpo gizon apala izanik.

415. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. saizarbitoria 00035 nazionalismoaren nagusigoa, oraintsu arte izan duen fidagarritasun etikoa, besteak beste, frankismoaren aurkako borrokan irabazia; frankismoaren eta espainoltasunaren arteko harremanaren itzala, indarkeriak eragindako beldurra ere bai, beste askoren artean faktore horiengatik sentimendu asko, espainolismoarena barne, lozorroan bezala mantendu dira gordeak,

416. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak sm 1212 Euskara txukun erabiltzea beharrezko izango zuen Axularri itzala kendu nahiz ibili zen deabruak.

417. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak sm 1212 Gure klasikoen maisua buruz-buru aurkitu zuenean, itzalgabe uzteko arriskuan agertu omen zen eta kosta zitzaiola estutasun hartatik irtetzea, J.M. Barandiaranek bildu zuenaren arabera, deabruak itzala galerazteaz arima gabe utz zitzakeanez.

418. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak sm 1212 Bere irakasaldiak eta bere mintzaera zoragarriak ezagunak dire eta hekien itzala menderen-mendeetan atsegin izanen zaie gure ondorengoai.

419. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.m. arrizabalaga 0070 Ez dakit Donibaneren irudia Imanolen itzala, ala Imanol Donibaneren irudiaren itzala den.

420. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. cillero 0017 Bestalde, Motorreko Mutilaren itzala sentitzen dugu nobelan, benetako pisua duelako bai argudioan, bai Rusty Jamesen bilakaeran.

421. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. cillero 0017 Rusty James hasieran parte hartzaile da, denetarik egin behar du anaiaren itzalari eusteko, baina azkenean ikusle bilakatzen da, ohartuta ezin dela anaia bezala izan, ez dutela elkarren antzik ere, eta ezin du ezer egin anaia heriotzatik begiratzeko.

422. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. cillero 0017 Auzoan itzala handia zuen, oso gaztea izanarren larderia hotz batez nagusitzen bait zen eta taldeko buruzagia izan zen burrukako garaietan.

423. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. eizagirre 0043 Aipatzekoak dira, Jakin-ekin batera Zabal eta Zehatz aldizkariak, nahiz eta lehenengoak bezainbeste ez iraun, bere garaian euskal kulturaren munduan itzal handikoak.

424. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0041 Modernismoak itxura desberdinak hartu baditu ere, Hegoamerika, Iparramerika, Portugal, Espainia, Ingalaterra, Frantzia eta Alemanian, eta beraz guztion kontu ematea zail bada ere, ingelesez, frantsesez eta gazteleraz idatzitako modernismoaren itzala nabaria da Potten eta, geroago ikusiko dugunez, Obabakoak-en.

425. 1991> euskara batua saiakera-liburuak karne ampamp; klorofila 0010 (...) irudi horiek ikusgarri diren gauzen gorputza salatzen duen itzala bezala ageri dira, kontzientziaren desarrazoiak sortzen dituen inkontziente naturalaren fantasmak balira bezala.

426. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kazetjardun 1991 0063 Ondoren, beste hizkuntzetatik jasotzen duguna geurean esateko baliabideak aurkitu behar ditugu anglizismoak, oso ondo ikusiak eta erabiltzen dituena itzal handikotzat hartu arren, maiz alferrikakoak direlako eta izan, badugulako errealitate bera izendatzeko geure geurea den era.

427. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0168 Bienabe Artiak, inpresionistak bezalatsu, denboraren iragankizunak naturaren gainean duen eraginaz kezkaturik, sarritan isladatua du argiaren aldakortasuna motibo bat eta beraren interpretazio-serie ezberdinetan, ingurugiroaren efektuez jabetzeko bere sentiberatasun fina frogatuz: honen lekuko ditugu Isla de los Faisanes (1960 eta 1964), Muelle de Fuenterrabía Bidasoaren gainean (1953ko bertsioak) edo Itzeako dorretxea, elurrez, eguzkiz edo itzalez, Bidasoako Beran.

428. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0040 Bere atzean, itzala ematen diolarik, sekulako antenatzarra ezarri dute.

429. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0020 750 metrotik gorako eskualde guztiko itzalak pagadiaren azpian daude, Amildegi batek edo bestek eta batez ere muinek eta haranek pagadien hedapena gordetzen dute atmosferaren hezetasunari esker.

430. 1991> euskara batua saiakera-liburuak orhipean 0040 Agerketa hauek era askotakoak izaten ahal ziren: argiak argiliak, itzalak, hotsak, etab.

431. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.l. antsorena 0105 Ez zion horretarako itzal handiko gizona eta taldeko lider izateak gutxi laguntzen.

432. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hd kulturak 0078 Eguzkiak gogor jotzen duen garaian gizaki eta animaliek biaoa (gaila deitzen dutena) egiten dute itzalean, bestela deshidratatu egingo liratekeelako.

433. 1991> euskara batua saiakera-liburuak xarb 0110 Beste batzu itzalean gelditzen zirela erran zuen lehen mintzaldian Ximun Haran-ek, geroan haien beharrik baldin bazen, orduan agertzeko.

434. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. apalategi 0098 Arazo hau, nire ikuspegitik erabat nagusia, gure eztabaida guztien atzeko itzalean geratu da.

435. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskal margolariak 0104 Horrela bada, kontraluz efektu batez ebakita, lehenengo planoetako haitz ilun eta zorrotzak, gaueko itzalak inguratuta oraindik, erabateko zehaztasunez eta garbitasunez azaltzen zaizkigu.

436. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. oihartzabal 0126 Naturalezan ez den guztiak badu bere itzala, eta gizarte zibilak gaineratiko guztiek baino gehiago.

437. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 0090 Gauzen hain praktika hedatua zeukana izaki eta, gainera, filosofia zabal eta aldi berean zuhur eta berritasun guztien jakingura batek argitua, ezinbestekoa zen haren hitzek itzala izatea eta bere inguruan zeukan ohore morala eta kausa handi guztietan eman zuen laguntzen oroitzapena oraindik gehiago nabarmentzea, Buisson jaunak kausa horien alde bere bizitza osoa eskaini baitzuen.

438. 1991> euskara batua saiakera-liburuak telleriarte 0052 Juan Antonio itzal handiko pertsonaia izan zen, herrian eta, batipat auzoan.

439. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0334 Proiekzio-planoak opako direla kontsideratuz, plakaren berezko eta plano hauetara jaurtitako itzalak marraztu.

440. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0334 8. zuzenkia, puntu argitsu batek argiztatzen du eta itzala jaurtitzen du proiekzio-plano horizontalera.

441. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0334 1 . Itzala marraztu.

442. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0334 2. Profileko zuzen baten zuzenkia aurkitu, puntu berorrek argituta plano horizontalera itzala proiektatzen delarik, baina itzal horrek lehengoarekin beso berdineko gurutzea osatu behar du.

443. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0334 Solido hau argi-izpi paraleloek argiztatzen dutela kontsideratuz, plano horizontalera jaurtitako itzalaren ingurunea marraztu.

444. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0334 1. r zuzenak konora jaurtitzen duen itzala urdinez.

445. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0334 2. Konoaren berezko itzala eta horizontalera jaurtitako itzala gorriz.

446. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0334 3. Tetraedroaren berezko itzala eta horizontalera jaurtitzen duena, eta konoak tetraedrora jaurtitzen duena gorri eta urdinez marraturik ere bai.

447. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0334 Bi soluzioak aurkitu eta bi karratu opakoen berezko itzalak eta argia ra ezkerretik dutela bi karratuek jaurtitzen duten itzala marraztu.

448. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0334 L.L. E-O norabidea eta sartaldeko argia horizonte gainetik ra izanik, berezko eta proiekzio-planoetara jaurtitako itzalak marraztu eta zuzenak triangelura jaurtitakoa ere bai.

449. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0334 13. laukizuzenak eta fokuetatik jaurtitzen duen itzala marraztu.

450. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0334 Itzalen marradura proiekzio bakoitzean argiaren norabidearekiko gutxi gora-behera elkartzut egingo da.

451. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0334 Zirkunferentzia horrek mugatzen duen zirkulu opakoak proiekzio-planoetara jaurtitako itzala marraztu.

452. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. peña 0183 lama-ikasketak burutu omen zituen Puthalan, Tibeteko itzal haundiko monastegian

453. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. arrieta 0066 erruduntasun-sentimendu gaizki sendatu baten mamua ote?, jaso (eta jasan) dudan hezkuntza erlijioso larderiatsuaren itzala, agian?, erro sakonagoak dituzkeen fantasma pamerial baten errainua?...

454. 1991> gipuzkera literatur prosa a. zavala 00155 Toki atsegingarria au. Iturri eta errekaren marmarra; urbiltzerakoan, igelak putzura salto; lore txuriz jantzitako elorriak, itzal ederreko makalak...

455. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0046 Alabatean, inguruan iñor gabe gelditu zan Yon Jai-Alayko edantokian, eta serbitzariak ere dana bildu ta barrura joan ziranean, bakartasunaren itzal illuna nabaitu zuen bere biotz ondoan.

456. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. zavala 0009 Olako gerra batek itzala luzea bear zuan, nai ta nai ez.

457. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. apaolaza 0392 Gurutzearen itzala ageri da emen dagoeneko.

458. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa a. luku 00052 Zakurrak berekin jarraikarazten zituen beti, eta ostatu zokoan beren lekua bazeukaten, leihoaren ondoan, kanpoko alboaren itzalean, tripa lauzen freskuran, Radjah erdian, seme alabak poxiño bat gibelean, muturra aitzineko paten artean.

459. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. xarritton 00133 Uste dut gisa horretan ezohiko bidetik abia litekeela gure gogoeten itzulia: ezen oroitzen naiz, Klaudio Harluxeten gorputza pausatu dugularik Irisarriko elizaren itzalean, Emile Larre errotorak irakurri digula Klaudiok berak HERRIA astekarian aitzineko Pazkoetan izkiriatu artikuluaren pasarte bat, honelatsu zioena:

460. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.i. salaberria 00086 Itzal edo gerizpe aundiko arbola da eta ostoak erorkorrak ditu, ostoekin batera lore ar eta emea sortu oi dira eta andik igalia edo fruitua pagotxa deritzaiona etortzen zaio, basopiztiak asko estimatzen dutena.

461. 1991> sailkatu gabeak egunkariak b. latiegi 00040 Bi izen ziren abizen ori eraman zuten itzal aundiko gizonak.

462. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0016 Eta suaren, txikizioaren, harrikadaren eta basakeriaren errainu, itzal, ke, hauts, zikin guztia iraultzaren eta abertzaletasunaren distiratzat jotzen duelako ezker abertzalea eta abertzaletasuna ari dira indartzen eta españolismoa ahultzen.

463. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.a. arrieta 0048 Azkenaldi honetan, Europako literaturak (Camus, Huxley, Moravia, Sartre, Cela...). Estatu Batuetakoak (Hemingway), Dos Passos, Faulkner, Steinbeckekin...) Hegoamerikatakoak. (Cortazar, Vargas Llosa, Sabatto, Neruda...) itzal haundia izan dute.

464. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1992 0005 Ohizkoa duten zuhurtasunarekin, eta ihardunaldi ekonomiko euskal mexicarren itzalean.

465. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1993 7767 - Euskaltzaindia
- EITB (Euskal Irrati-Telebista)
- OHOko hiru euskara-irakasle (irakasteredu bakoitzeko bana)
- Euskal deklamazio alorrean berariazko itzala duen jakitun bat.
- Euskara Zerbitzuko bi kide, hizpidez baina boturik gabe (hauetariko bat, epaimahaiaren idazkari)

466. 1991> sailkatu gabeak egunkariak p. ituarte 0012 Azken unean badirudi Europa izutu egin dela, beste neurri gabeko gerra-mamuaren itzala ikusiz, eta bere ezintasuna aitortuz jo behar izan ditu Estatu Batuaren eta Errusiaren ateak laguntzaren billa.

467. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dirassar 0008 Itzalak itzaltei, ukan dezatela halere merexi duten bezenbat arrakasta !

468. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1997 0018 Arrailaduren itzalak marraztu du abian den Espainiako zentral zaharrenaren historia eta hau ixteko aldarrikapenak kalea hartuko du datorren larunbatean.

469. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elgoibarren 1993 0001 Ametsak bizi ez ditugun errealitateak izan litezke, edota denboraren argiek gure bizitzan sortzen dituzten itzalak.

470. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elgoibarren 1993 0001 Ametsak amets, krisiak mendebalde osoan bere itzala zabaldu du eta Euskal Herriak ere haren eragina nabari dezake.

471. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... erlezantza 1998 00029 Itzal handiko gizona iruditu zaigu, apala eta jakintsua. Agian, jakintsua delako apala. Bizitza oso baten ekarpena jasoko dugulakoan hurbildu gatzaizkio.

472. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0001 Baina egun horietan batik bat, itzala, errepresioa ere daukagu gogoan.

473. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0036 Hamar urte itzalean eta orain berriz kalean, inoiz baino bakarrago.

474. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0036 Hamar urtez itzalean, giltzapetuta.

475. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.m. irazu 0044 Hiru aldiz txapeldun izanak, han eta hemen beste zenbait txapel eta sari irabazitakoak jadanik gerri lodiko pagoak ziren bertsolaritzaren basoan, eta ño, itzal gehiegi landaretxo batentzat!

476. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.m. irazu 0044 Lehenengo egunak estuasun eta kalbarioz beteak suertatu bazitzaizkidan ere berehala ohartarazi ninduten Hernaniko taldearen asmoa ez zela inori itzal ematea, laguntzearena, argi ematearena baizik.

477. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.m. iturralde 0009 Bi mundu hauek elkarren kontrakoak izan arren, ez dute beren artean muga hertsirik edo igoezinezko harresirik, elkarrekintzan ari dira baino, eta batak, handiagoa delako, bere itzala hedatzen du bestearen gainera.

477 emaitza

Datu-estatistikoak: