XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa or tormes 0011 Baita zai ta egur ta txarrantx burusi ta isara, galdu ebazalakoa egin oi eban, eta besterik ez ebanean, zaldizkoai perrak kenduten eutsezan.

2. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0011 Izarak. - Gorputzaren azpi ta gañetik oian jartzen diran oialak.

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0011 Manta. - Izara-gañeko artille edo algodoizko berokia.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1918 0001 Bitxilorez (de margaritas) polito apainduta egozan zelaiak isera zuriz eztaldu yakuz; igeli-zugatzak (los frutales) margo pozgarrikaz darakusben (erakuzten eben) bizitza barria, baña il dira atzera; orlegi ederrez yantzi ziran solo ta solo-mugak (munak), eta illundu egin dira.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak laux 0001 Bide orreitatik juango eta gara? Baña nora joko dogu? Lurraren ganian ixara zurijak dagoz eta zugatzik be ezta ikusten.

6. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa ker apeg 0051 16. Irugarrenez be orixe jazo zan; eta izara lako a bereala zerura biurtu zan.

7. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa j.m. lekuona 0103 GABA
Izar argitan erriratu ziran; Gaba lainozko izara iruten ari zan, neguak eraginda....

8. 1940-1968 sailkatu gabeak ahozkoak a ey i 0216 2. Gaiso bat, ogean ezarritxo dagola, izara nai ganeko estalkiak atzamarrakaz batzen asten danean, beste mundurako maletea egiten asi dala esaten da.

9. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak p. etxebarria 0102 Gobadea be errandonean itesan, es oingo moduen lejiagas da olan, errandonea, barrikea ixite san, puntea kendute, d'an itesan igero, inguruti iminten yakon, barruti e, ixera bigundu batzuk edo, besteak mantxau estaitesan, d'aspien egur me batzuk suloti ure pasau dakion.

10. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak p. etxebarria 0102 Ure botaten yakon goitik, da gero ixerak ite sirean misasko ixerak, erriko misea esaten yakon, etzean auleruek telea itekoak.

11. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak p. etxebarria 0102 Gero Dimen egoan, eta Dimeko aulerue etorte san abixaute d'etorte san mando bategas, d'eroaten ausen arilok ak, d'ekarten auen telori iten auenean, telea inde, ixerok eta iteko....

12. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak p. etxebarria 0102 D'orrik ixerok in bear ixiten sisan, ori esan dune, jabonau da errandonean igero, lelengo ur epela bota, gero ereñotzagas irikine eta usain gosoa artutauen....

13. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0109 Etxeko jaubeentzat errekadu alaiak emon be bai eurei: Joan etxera ta lotan dagonari esan izaraen epeltasuna laga ta trastiak zabaltzen balkoira agertzeko, egun ederra datorrala-ta.

14. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0161 Gero, ganbarako bere lo-gelara joan zan, eta burusi ta izara barriakaz atondutako oera sartu aurretik, antxiña baten egin oi ebanez, leiatillan zear baserrien argiakaz zipriztindutako Gernikalde'ko zabaldi ederra begiztatu eban.

15. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak l. baraiazarra 0026 Gasarik urrean ez badago, izara naiz beste oial garbitu ta plantxatu-barria erabil daiteke.

16. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak angosto'ko ab 0048 Valpuesta'ko abade-batzarraren agirian, 1813'ko urtarrillaren 19'an, Askatasun edo Independencia gudaren erdi-erdian, auxe irakurten da: Lekaide batek Lekaide-Batzarrari, Villanañe'ko Odol-gaisotegian diran gudarien kapitaiak esanda ixerak eta oialak lokarri egiteko eskatu eutson.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 00089 Urrezko izara

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 00089 Sartu eta berehala, urrezko izara bat zabaltzen zuten ohe gainean.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 00089 Hamabitan oilarrak kukurruku jotzen zuenean, izara hartu eta, alde egiten zuten jentilek.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 00089 Behin, etxeko gizonak izara bereganatu nahirik, jentilak ohartu gabe, iltzez josi zuen izara ohe-adarretan.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 00089 Oilarrak kukurruku bere orduan jo zuenean, jentilak, izara hartu ezinik bertan utzi eta, hasarre gorrian joan ziren.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0070 Urtaroko biltegiratze honetaz kanpo, etxeak behar du eguneroko gauzak (maindire edo izarak, toaja, etab.) eta jantziak gordetzeko tokia.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/4 0024 Bai laster ohera sartu eta izara artean beren buruak ezkutatu ere, arnasari eutsi ezinik, eta tuku-tuku bizkorrez kikilduta.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0075 Errenta-maila oso apala denean (A fasea) familia honek ez du harizko izararik erosiko, beraz, elastikotasuna zero izango da (e=0) fase honetan.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0075 Kontsumitzailearen errenta handituz doan eran, harizko izarak erosten hasiko da (B fasea), eta zenbat eta handiagoa izan errenta-maila, hainbat eta handiagoa izango da erosiko duen izara-kopurua.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0075 Errentaren hazkundearekin batera, harizko izaren kontsumoa asko handituko da denboran zehar eta, beraz, errenta-elastikotasuna oso handi izango da.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0075 Momentu bat iritsiko da, errenta-maila oso altua izango dena eta kontsumitzaileari ez zaiona interesatuko harizko izara gehiago erostea, jadanik nahikoa izango bait ditu, eta hauen kontsumoa mantendu egingo da (C fasea).

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0075 Azken fasean (D fasean), errenta-maila haziz joango da, eta kontsumitzaileak nahikoa diru duenez, harizko izaren ordez, zetazko izarak erosi ahal izango ditu.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0075 Hau dela eta, harizko izaren eskaria erori egingo da, eta fase honetan, beraz, errenta-elastikotasuna negatiboa izango da.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura zelina 0070 (...), eta biharamunean gosalaurretik norberarenak jaso, motxila egin, izarak bazter batean pilatu, tapakiak ondo tolestaturik ohe gainean utzi eta... dena prest eduki behar genuela autobusera zuzenean eramateko.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ipuin harrigarriak/1 0006 Eta hala, izara handi bat jarri zuen lurrean zabalduta, eta haren erdian gure asto hori, urrea hantxe egin zezan.

32. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ipuin harrigarriak/1 0006 Eta izara guztia, zimaurturik utzi zuen astoak.

33. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. izagirre 0088 - Izara batzu josi dituzte eta barruan sartu dira.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.a. elkoroberezibar 0056 Suposatzen edo espero duzuenez etxando kafe iratzartu beharko nituen loti horiek, baina ze demontre, ni ez naiz inor horrelakorik egiteko...... edo beharbada bai, beraien adizkide izatera heldu bait naiz... Poliki poliki hasi dira izarak aldendu eta jaikitzen.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0095 Hogeitabat hire gorputza ukitu bezain laster odolez zikindu den izera zuri bat gainetik botatzen diatenean.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0167 Jarraian, izerak ohetik atera, elkarrekin lotu, leihotik behera jarri eta amen batean haietatik jaisten hasi zen, (...).

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0021 Jauna edasi nion bukatzean hain hunkigarririki ikutu dizkidazu barruak zeren hiltzoria izarak baino xurixkago somatzen baitut begiaurrean gorputz harturik; begi xaxta beldurgarri horiek buruan dabilzkit oraindik eta gero ere amets artean izango ditudala ziur nago.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0086 Ea berogailuko termostatoa behar bezala jarrita dagoen, kristalik hautsita, edaritegia behar hainbat hornituta eta izarak hezetasunik gabe?.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak mih 0145 Mozarabe-hizkuntzaren hondarrak biltzean, ez zitzaizkidan ahaztu, esate baterako, euskarazko atorra eta izara.

40. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i.m. atxukarro 0015 Gauean nunbait pasa zaio atake lo ura; jeiki ta or dijoa izaran bilduta etxera ate joka, bere emaztea ateratzen zaio ta orra sustoaz andrea zerraldo lurrera ta ill.

41. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1974 0001 Eta agur mendirako gure ames gozoak! Goizean lo-gelako leioa edegiaz batera jeurt egin eta izara arteko epeletara barriro, arik eta eguerdi inguruan amak Ondiño be or zagoze, alperrontziok! deadarka deitu arte.

42. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1988 0001 ¡Zein baltza, zein baltza dan
izara zuriz jantzitako lurra,
negu gorriaren aize baltz artean
nagositzen danean
aren dizdira biotzge, makurra
goibeldurazko aztundurapean!.

43. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... k. sarasola 0001 Natura osoa geldi-geldi dago izara zuri horren pean.

44. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura txantxangorria 0025 Dana amaituta eta prest egoanean, izara zuri eder bat ipini eben baserri ondoan izeko Petrak ikusi eian hurrengo egunean eta odola hartzera eta odoloste eta buzkantzak egiteko etorri eiten.

45. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura txantxangorria 0025 Dana zuri-zuri egoanez, izeba Petrak ez eban izararik ikusi.

46. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak landaturismodekretua 1999 00029 m) Oheek somierra, koltxoia babesgarriaz, burukoa, izarak, eta manta bi behintzat eduki beharko dituzte.

47. 1991> euskara batua ikasliburuak irudi-hiztegia 0102 Ohean beroegi gaudenean, gaineko izarak eta burusiak kentzen ditugu eta destapatu egiten gara. (16. or.)

48. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. maiz 00122 Kotoizko laino xurien tartetik, kolore bera zuten izarez estalitako mendiak ikus zitezkeen, indarrez baina triste, oso triste.

49. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. aranburu 00029 Neskatila, izarak begi ertzetaraino, hari begira-begira zegoen.

50. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. galparsoro 0013 Santutxoak dirudite, geldi-geldi, goxo-goxo izara artean.

51. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0112 Baina geletako ateak ez ziren irekitzen eta mahukek ez zuten jada ezertarako balio, horrexegatik bilera pasiloan egin genuen, arropa busti, izara eta sakabanatutako kristal hautsien artean.

52. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0112 Arkadiri eta Ramon Garsi jarraitu nien, mendian gora, bidea zabalduz, eta gure atzekaldean lagun ilara berezi bat zetorren, pijaman, erdi biluzik edota izaretan bilduta.

53. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0241 Izarei korapiloa askatu, lixatu eta txukun-txukun egin zuen ohea.

54. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0027 HARTU zinuen pintzel bat, tinda bluiean trenpatu eta
kolore dirdiratsuarekin hasi zinizkion emazteari izterrak
tindatzen, sexoa, sabela, bularrak. Zure marka osoki eman
arte. Inprimatu zen haren gorputz bluia mihisean. Haragi
tindatua ongi zapatu zen tokietan, larruaren zimurrak
pakidermo batenak bezala agertu ziren izara garbian
geografi fantastiko bat sortuz. Bluibluia.
Eta ni, zure bluian sartu nintzan aspaldidanik
igurikatzen nuen kontinente ezezagun ezagun batean
bezala.
Kolore arraro hori jastatua nuen jadanik Giottoren
zeruetan, Kandinskyren zaldizko bluiean, tatamietan,
erreka bazterretako zenbait orhoit-lilietan. Bainan zurekin
bluiak kuadrotik ihes egin nahi zuen, mugak puskatu.
Haur sortu berri sartu nintzan zure itsasoan.
Belogi blui harekin, itsas-zolan ebatsi izaki borobil
bitxi harekin, pintatu nuen ene gorputza. Idetsi nuen
kolore bluia zainetan ixuri zitzaitan. Sumatzen nuen edari
lodia zariola ene barnean. Itsas-zerumugan edan zintudan.

55. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00103 Izarak eta mantak igo egin nituen.

56. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00096 - Behin nebak horietako bat hartu zian eta, ohera sartu zenean, izarei begien pareraino egiten ziean tira erabat izuturik, laborriak jota: uste zian bere ohe gainean, gelako sabaian, putreak zirkuluan ari zirela hegan.

57. 1991> euskara batua literatur prosa y. arrieta 00084 Ohean sartu da, ondoren, kotoizko izara zuri artera.

58. 1991> euskara batua literatur prosa y. arrieta 00084 Gizonak behera egin die delako kotoizko izarei.

59. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00010 Zeruko laino-tontor borrokalariak, konterri liskartuen gisa elkarrekin gatazka gogorretan jardun ondoren, baketuak ziren guztiz, eta elkar harturik eta beren mugak ezabaturik, lerrokatua zuten mataza-gudarostea ortzeko izara grisaren atzean.

60. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00111 Haundi-haundi eginda zegoen Ixabelekin: izaren eta tapaki guztien azpian ere nabaritzen zen haren haurdunaldia.

61. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00069 Izara zimurtsuen artean aztoraturik mugitzen zen, ezeroso.

62. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0008 Il faut bien que le corps exulte dio esaera frantsesak, gorputzak alaitasuna behar duela, alegia, eta oso arrazionalistak dira frantziarrak, izara arteko gaietan adituak gainera.

63. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0148 eta ia denbora ere ez den denbora izpi horretan, imajinatu nuen gelan sartzen nintzela, eta ohean gero, eta izarak ere senti nitzakeen, freskoak lehendabizi, eta epelak Florak libre uzten zuen lekuan, buelta emango baitzuen ni ukitzeko intentziorik ez zuela erakusteko, baina ez ninduen kanpora botatzen.

64. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0253 Hau nekea pare bat aldiz esan ondoren, goiz joan ginen ohera, eta txitxarro errearen usaina izaretan ere erantsia zegoelako sentsazio koipetsuarekin lo hartu nuen.

65. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0103 Aitaren eskuak berea estutu zuenean, adibidez, gero objetu hotz eta astun bat bezala izara gainera erortzeko.

66. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0024 aski arratoi pozoi soberakinarentzat
aski hilabete urtearentzat
aski egun astearentzat
aski hiltzaile polizientzat
aski aizto eta zizpa hiltzaileentzat
eta aski hiltzaile suarentzat
suak zubiak eta geltokiak erreko dituela
eta trenbideak eskailera bihurtuko direla
patioetan gora igotzeko aski luze bai
vodka kaxa hutsen gainean hankapuntetan jarriz gero
gero maindireak erabiliko ditugu
praka zebra kolorekoak eta blues ganbarako
marilynen soineko gorri txirikordatuak
patioetan behera jaisteko aski luze bai
nahiz eta horditu ostean larrutan egiteko
normandiako hondartza dinamitatuetan etzan behar izan
luze lizun biluzik izararik gabe.

67. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0068 Niganantz lerratua zen eta makurturik zegoen burua izaren azpian zuela.

68. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0060 Izaren hotzera, geldian egon ezin duten oin ahaztu batzuetara.

69. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0153 Garai batean, te bila Txinako itsasoetan barrena ibilitako itsasuntzi guztien belak izara erraldoi bat osatuz josita ere ezingo zuketen Dianak eguzkipean zabaldurik zeukan bela ikaragarri harekin lehian ibili.

70. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... berrietan 1999 00007 Josu Unanue.- Parte hartzaileen artetik oso ona. 47 taldeko 150 pertsona etorri dira, hamar urteko ume txiki batek ere parte hartu dau eta ikasteko gogoa dauala erakutsi. Gure arteko harremana total ona izan da. Herriari kritika egin behar dautsagu, inoiz baino izara zuri gitxiago ikusi dira. Igual planteatu behar dogu ia nor hil behar dan gure artean izarak ipintzeko.

71. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1996 0012 Jantziak, oge-estalkiak, izarak, galtzerdiak, gorua goru = goruetan egiteko erabilten dan tramankulua., ispilua, eta abar luzea emaztegaiak eroan bear izaten ebazan eta.

72. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1996 0012 Neskei, goruetan egiten ikasten ebenean, oialak oial = zapi; eun (izarak oialez eginda dagoz). egiten be irakasten eutseen.

73. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiltzen 1997 0023 Egun batzuk pasa ondoren, lehen fraileak Bermeon egiten zuten bezala izara zuri bat estenditu eta erakustean, ikusi zieten.

73 emaitza

Datu-estatistikoak: