XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa baizk ipuin 0006 Egunian-egunian, edurr-egunetan be, artaldia zaintzen eban, mendirik-mendi, oyanik-oyan, bein baño geyagotan otso uzuben arrtian; baña ezeban mutikuak bilddurrik, eta gaba elduta txabolara bigurrtzen zan, mendi-abestiren bat abestuten.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa baizk ipuin 0006 Askotan, eguzki odoltsuba mendi-ostietan jasten zanian bere azken-izpijak ibarr-sakonera bidaltzen, geure artzaintxubak begizten ebala, otoi samurra bere ezpanetatik Goiko Jauna'gana igoten zan, bere guraso-aldez eskatzen; eta sarri, otoi-egijala ulu uzuba entzuten zan, eta lasterrtxe otsua agirtzen zan antxe.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa baizk ipuin 0006 Mendittarrak lez sendua; oyanetako aberiak lez uzuba.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0139 - Izuak ekarri nau.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ipuiñak 0082 ¡Mutiko gaisoak! ¡Aren ikarea ta izue ta estualdie!.

6. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak bprad 0244 Lengo denbora zar-zarretako kristaben izu eta atzerapena Mendikota-n dadukagun lurrusperako, zertatik omen datorren esatera noa.

7. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak lh 0101 (...) otoitz-gai mamintsu ta Egungakarian dauden Done, Doatsu ta Agurrgarri guztien bizitzak idatz ditzala!¿Zeruko lore garrbiak eskupian dauzkana zerrgatik lurraren lore arrgal, ustel ta marrgulduak biltzerakotan apalduko leite? Guk arraultzak eskatzen diozkagu, ta arrk ¿eskeñiko dizkigu sugeak? Apaiz jaun bat orrelako egikizun txarren arrtean leporaino sarrtua guk ikustea ¿ez ote da izi ta lotsagarria?.

8. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa je ber 0428 Bizpahiru orreagatarrek ihardesten daukute ez dakitela; bertze batzuek, hitzik erran gabe, beren sorbalden goiti-beheitiaz eta begien larritze harrituaz, erakusten daukute beren ez-jakinarekin batean halako ahalge izi bat, guretzat berdin bitchia segur nola baita gure galde pikor tupustadakoa heientzat.

9. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa onaind 0105 Izuak geldierazten dau nire errazoia; ondasun-goseak batetik eta bildurrak bestetik, eratzita naukie.

10. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa onaind 0111 Ezbearren bat izan dabenai ondo datorkioe alegi au: aurrenik, izuak jota, igesbide bat gura dabe; gero, igesbide ori aurrean daukeenean, bertatik atzeratu naita dabilkiguz.

11. 1940-1968 euskara batua literatur prosa arti alegia 0076 Lau arratoi ikusi zituen: Bata guztiz lodia, bestea guztiz argala, hirugarrena ixua, eta laugarrena, ankaz gora bere buztanaren icalarekin burrukan egiten zuena.

12. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lek zigor 0026 URDASPAL:
Zer zan ori? ametsa al-zan?
buruko ille danak zutik ditut...
Zer zan, baña?
Ezurretara izua, ikara, sartu didan ori, zer ote-zan?
Gure Erri maitearen kalteren bat?...
...Il zitzaigun Gartzea;
ta aren seme Santxol oraindik ume da;
aren inguruan, berriz, Erio dabil,
beletzar antzera,
sarraski-billa...

13. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa loidi 0093 Ederki asko igerri zuen Garaidi'k aren izua; irakurriala nabarmenagoa, geroago ta biziagoa.

14. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa loidi 0093 - Eta... zerk eman dizu izu ori?

15. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gure mixioak 0087 Alaia, atsegiña, urrezkoa du biotza ta ikaragarrizko izua ezkontzeari.

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0041 Gero, etxean barrena ortik ara asi zan ibiltzen, zurubiak gora ta bera, ta aren atzetik ixil-ixil yudu zarrak izuz larri; ayen nagusi Pilon larogei urteetakoa zan.

17. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... azkatasuna 1947 00001 Baña, norbaiten iritziz, ez omen da gure gaztediari emateko aolku guzizkoa, euskaldunok lenago ere naikoa uzu ta motz agertzen omen gera gizarteko artu-emanetan, gizalegearen aurka dagon orrelako beste aolkurik gaztediari eman gabe.

18. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0075 Hori zan hori izua! Eta zoroaldi batetan bera ere di-dau jaten baeban?.

19. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0013 Galtzoria ikusirik, izuz menperatutako Malgu'k iges egin nai izan zuan, baiñan marrazoa gero ta urbillago zetorkion.

20. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0103 Iltzatuak bezela, Alu ta beste kumeek, zegozen tokian gelditu ziran, eta gero, Alaia'ren eriotz-zinkuriñek eraginda, izu gorriaren menpe txaraka lodian babesturik, zenbait ordu iraun zuten.

21. 1969-1990 euskara batua antzerkia a. valdes 0067 (Musu eman behar dion momentuan, telefonoak jotzen du; Allanek salto egiten du eta ikaragarrizko izuak hartzen du).

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kimika 1990 0071 Izuaren garaia zen.

23. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0070 Hoiek jatorrizko izua oroiterazten dute beti.

24. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0070 Kierkegaard: Jatorrizko Izua Gizakiaren jatorrizko izua gehienik aztertu ta erabili izan duena, bere idazlanetan heiagora auhengarriena jalkitzen duena, Kierkegaard izan da.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0028 - Berdintsu zaio. Kargatu gabe emango dizut eta inor bidera irtengo balitzaizu makilaz baliaturik, atera pistola, apuntatu kargaturik bailitzen (1) Kargaturik balitz bezala eta izuak eraginda hanka egingo du.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0148 Izuak eraginda, monjak eta emakumezko erizainek, ikaragarrizko garrasi eta lantuak egin zituzten.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura zelina 0089 Izan dut zer esanik, izan da misterio, izu eta negarrik...!.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. forcada 0032 LU ere nekatuta zegoen, otsoekin izandako izuaren ondoren batez ere.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0030 Hainbeste hurbildu ziren animaliengana, non izuaren izuz zoratu behar zutela bait zirudien.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0018 Izu hartan Queequeg belaunikatu zen eta kuxkurtuta trebetasunez ezpeleta azpiraino ziriki-zaraka heldu zen, soka mutur bat amulartean lotu zuen eta, bere buru gainetik pasa zen batetan, beste muturra ezpeleta gainera bota zuen eta kateatzea lortu zuen.

31. 1969-1990 euskara batua poesia emakume olerkariak 0077 Hain begi zuriak ixten dituen izua, probatua izanen da,
hiru kopatan serbitua
olatuen itzalpean.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. arrieta 0060 - Nik ez - erantzun zien, izuaren izuz zurbildurik.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. zabaleta 0017 Horregatik ez zuen izurik izan, eta txanbelaua zuhaitz adarretatik jaitsi zenean, errierta eman zion.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0049 Eta, ikaratu ez zitezen eta izu egon ez, bi hitzetan esan zien Enekok printzesa haiei zer gauza egin beharko zuten, eta biak banan-banan, sokaren medioz, gora jaso eta etsaiaren atzaparretatik betirako askatuak izan ziren.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0089 Hurrengo uztan, andregaia bilatzeko aitzakiatan Nafarroako Sakanera ere jo zuen igitara, baina Araba eta Nafarroako mugatik nahiz alde batera nahiz bestera ezagunegi zen Maikila, eta neska denek, izuka huts, alderatzen zuten.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0076 Izua barreiatu zen guzion ahoetan.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0011 - Kasilda! Kasildak, bero, aurrera egin zuen, adiskidearen izua gora behera.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0126 Oroiterazi nion, lehenengo arratsa zirkuloan pasa ondoren Bonnetik Kô*lneraino nola itzuli ginen, nekaturik, dohakabe eta lurjota, eta nola trenean, taigabe, esaten zidan: hain xamur zara, hain xamur, nola nire sorbaldaren gain loak hartu zuen, eta noizpehinka iratzarri egiten zen, urduri, kanpoan errebisatzaileak geltokien izenak esaterakoan: Sechtem, Walberberg, Brûhl, Kalscheuren, aldiro, izuarekin ikaratuz, eta nik bere burua nire sorbalda gainean ipintzen nuela berriro ere, eta Kô*ln Mendebaldean atera ginenean, nola esan zidan: - Hobe genuen zinemara joan izan bagina.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0109 Argazkiek, eguerdian, eta eguzkia non aurkitzen zen kontutan harturik eginda, aurpegikera erabakiorreko neskatxa alai bat erakusten zuten, shorts batzuekin soilik jantzia, titiak estaltzeko brusa bat jaztea ez bait zitzaion bururatu, eta izu antzeko aurpegia jartzen zuen mutiko nerabe begi handi eta azpegi zehatz-zehatzeko bat.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0080 Eta ni neu ere, algaraz hasi naiz besterik ezinean. Hura izua!.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. dorronsoro 0104 (...); erabat izu, zozo eta mutu geratu zen Andres, harri gogorrezko estatua zirudiela.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0130 Izua, nolabait esatekotan, nire barnean zegoen iadanik; izua nire baitara zegoela ordurako bertaratua, alegia.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0013 - Bai, baina orain zerbaitek edo norbaitek izua sartu dio gorputzean eta bere izena eta egin zizkidan deklarazioak ez aipatzea eskatu dit.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0052 Guztiok leloturik atzera egin genuen, eta izuz beterik ikusi genuen zer gertatu zitzaion nire osaba gizarajoari Kakarraldo erraldoi deabru hark bere aliketez heldu zion eta bere hatzetan zintzilik min ematen zion!.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0149 Egin behar izan zuen dena, berriro gizon bat izateko: lanbide batekin, kolega batzuekin, horario batekin etxetik lanera eta gabean etxera ibiltzeko, madarikatu izu bat izan gabe, zuloan desesperatuta.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0021 Egia esateko, diferente agiri zaizkit niri Unamuno, Baroja eta beste asko, izu honen argira begiratu ezkero... Baina Salbatorek bere hilnahieza sartu nahi izan dio bere Herriari.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. hartsuaga 0020 Ikus dezagun adibide gisa Plutarkok Erromako populuaz luzatzen digun irudia (7) Plutarko 31,5: Beren arimak izuari emanak, ez baitaude beren gorputz kamuts eta motelduak baino burrukarako prestuago. (Plutarko 31,5).

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kristau bidea 0437 Kontzilioak, bakearen alde lehiatzen diren Estatu agintariak aupatzen ditu bereziki: Beren goi-goi mailako karguen ardura handiz akiturik, baina erantzukizun handien ezaguerak bultzaturik, izua dioten gerra baztertzen saiatzen direnen eta, halaz guztiz, gauzek beren izatean duten korapilotasuna ahantzi ezin dutenen borondate onari eutsi egin behar zaio (Eliza egungo munduan, 82. zenb.).

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak osabide hezkuntza 1989 0254 Guzti hori eskuan izanik, gure gazteen errealitatea zehazkiago eratu ahal izan dugu, izu gehiegirik gabe.

50. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0236 Bitartean, izan zuan Luter`ek, bere izkuta-tokian, barru-borrokarik naiko; Bakartasunak bere barrunbeko izu eta salbamenari buruzko bildur guztiak birpiztu bait zizkion.

51. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa mde 0090 Ala ametsaren iratzartzalle den Iparralderantz ziran ote joango, beren urratsak oian sakonetan barrura ezkutatzera, edo-ta, itsas-nesken dantza-leku izandako arkaitzetan exerita, ugiñen eta beren biotzen musika uzuari entzutera?.

52. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. iturbe 0093 Izuak artu zuan Karmele goitik beeraiño!.

53. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa jjirazusta 0092 Izuak dituk eta sudur ona zeukatek, (...).

54. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl i 0020 Zaldi uzua ere, noizpait ezi aal izanen zuan; astorik ordea ez da ageri, edesti aurreko euskal gizonak, duela amabost amarreun bat urte edo, aitzuloetako ormaetan egin zituan abelirudietan.

55. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia f. nesprias 0002 Bakardadean duzun izia
Desegingo da
Ilun argia.

56. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Lehenengoan, kobazulotik datorren mundu bortitza irudikatzen du: izuen genesia (obertura, larru ikara, eztanda, auria, oihanean eta estigmak), fantasia beltza (magma, erretaula, alegoria, racconto 1. racconto 2 eta espeleofobia) eta atabismoak (zirrarakoak, lilura zurbilak gauean, amiltzean, amaren altzotik, oihaneko drama eta herio).

57. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j. sarrionandia 0001 Iraultza industrialaren hastapenetako garaian lekutzen da filmeko giroa, laborari giroa eta giro urbanoa nahasiak beraz, eta klase kontraesanak oso agerrekoak, izuaren gainean sostengatuak hain zuzen.

58. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Haatik, pertsonalen izua heuren gainean egoten da ia partidu guztietan, batipat pivotengan, errefortzuren falta zeharo nabaria baita.

59. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. arrinda 0001 Izan ere Lakuntzako Peru artzaia kristautasunez kutsututa daukazue eta itz-jario biurtu jaku; besteeri izua ez jake oraindik biotz-barrendik aldendu; baiña, ori bai, Teodosiori lagundu dautsoe eskuak eta oiñak kateetatik askatzen.

60. 1991> euskara batua ikasliburuak zer irakurri 0142
1. Bizitza.
2. Maindirea.
Mila.
3. Laiak egiten dituen pertsona.
4. Noka, du.
Iparraldean, izu.
5. Behizain.
Kanpo, landa.
6. Lurretik hurbilen dagoen planeta.
7. Antzezlea.

61. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. elortza 00066 Jaitsi naizenean, pozik nire aurkikuntzengatik, baina ganbarako bisitaren arrakasta eskasarengatik apur bat atsekabetuta, gauaz larritu nauten izuak ia ahaztu zaizkidala igarri dut.

62. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00089 Egun luze eta latz haietan sakoneraino sartu zidaten izuaren mamua bere gordelekutik irten eta nitaz jabetu zen.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00089 Nire atzetik ote zebiltzan berriro? Izua aurpegian marraztuta nuelarik begira gelditu nintzaion. Beldurrak erraiak jaten zizkidan.

64. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0065 Hain arma arriskutsua hain animalia basatiaren eskuan eta erabiltzeko oso gai zela ikusteak sortutako izuagatik, gizona zer egin ez zekiela gelditu zen pixka batean.

65. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0066 Izuak gorputz guztia kurritu zien dardara hotz batez.

66. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0027 Baina adorea da gizon guztiek lor ez dezaketen dohaina, eta gizon izutua haizearen menpe dagoen hosto modukoa da, eta berarentzat ez dago besterik, ezpada bere izua; eta horrek bultzatzen du nahi ez duena esatera eta egitera.

67. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0155 Isiltasunak izua eragiten zieten.

68. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. narbaiza 0146 - Oi! Urruneko ahotsak izu itxura du.

69. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0076 Arropa lehortu eta izua pasatu ondoren kontatu zion Bittorik bere historia osoa.

70. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0057 Alperrontzi erregeak izuz beterik begiratu zuen aintzirara.

71. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0109 Baina izuaren ondoren, haren begi handian begiratzen baduzue, umetxo bihurtuta ikusiko duzue zeuen burua.

72. 1991> euskara batua liturgia garizumaldia 00030 Ez zaitu ikaratuko gauezko izuak,
ezta egunezko geziaren ziztuak;
ez ilunpetan dabilen izurriak,
ezta eguerdiko hondamen galgarriak.

73. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 00066 Une honetan Naima te bat eskaintzera etorriko balitzait, ixua baino errazago izua aterako litzaidaike, beldurrak airean bainago, lo egin ezinik eta, erotuko ez banaiz, zerbait idatzi beharrean.

74. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00226 Dominazioaren mekanismoek ez ditek, lehenago bezala, izu eta terrore itsua sortzen.

75. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00030 baina ez bat-batean iratzarrarazteko bezain premiazkoak, ez mehatxua edo izuaren usain nahastezinak bezain premiazkoak, esatera, bi adibide funtsezko baizik ez emateagatik.

76. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00282 Gizonaren solasak sortarazitako izuak arnasketa galarazten zion.

77. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0100 Bob izuak ordea, ez zuen batere begi onez ikusi kontserbatoriora joatearen kontu hori, kontserbatorioa, umeak zaldi haragiaren gisan kontserbatan sartzen zituzten lekua ote zeneko ustea baitzeukan.

78. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0242 Eta Johnengan pentsatu zuen, elizako atzealdean eserita, isilik eta loguraz beteta, begietan izaten zuen harridura eta izu hartaz guztiari so.

79. 1991> euskara batua literatur prosa pa. zabaleta 0246 - Horretarako beldurra eta izua behar dituzte faxistek.

80. 1991> euskara batua literatur prosa pa. zabaleta 0246 - Batez ere jendearengan izua sortzeagatik.

81. 1991> euskara batua literatur prosa pa. zabaleta 0246 - Izua sortzeko?

82. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0039 Horrela, zahartzarorik ez, ez eta arriskurik: izua ez da frantsesa.

83. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0068 Gure ume txikia hilobiratuz geroztik gau batzu paseak bide ziren; berandu samar oheratu ginen eta zenbait ordu neraman lokarturik, nik uste, emazteak iratzarri ninduenean, izuak soilik ematen duen sendotasunaz niri helduta zegoelarik.

84. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0097 Badirudi bere izuak bakardadearekin harremana duela, zeren, distantzia kilometro kontu hutsa ez den bezala, bakardadeak ere askotan ez dauka jendea egon edo ez egotearekin zer ikusirik.

85. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. sagastizabal 0049 Ai amatxo, atzera egin nuen tentazioaren aurreko izuak jotakoaren gisa, esku baldarrez maleta ireki, hau erantzi, hori erantzi, kantzontziloak erantzi... Jesus.

86. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0272 Nazio guztietako liburu sakratuak izu bitxi edo naturaz gaindiko hauetaz beteak izan arren, nik ez dut aurkitzen arinkeria handiagorik, zeren, mila zio natural ezberdinek sor dezaketen emaitzak, naturaz gaintiko zergatia duela segurutzat emateko, aldez aurretik ikertu beharra dagoen, beste kausa guztietarik baten batek ez duela obratu, eta hau, noski, ezinezkoa da.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ae ituna 00124 Konturatzen ote dira, izua eta ikara eragiten dituzten fanatiko hoiek, nolako kaltea egiten dioten herri honen askatasun bideari? Konturatzen ote dira, nolako indarra hartuko lukeen gure herriaren nahiak, indarkeria utzi eta dauzkagun instituzioetatik guztiok batera lan egingo bagenu?

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. amas 00050 Agerkera nahiko basati eta demoniakoak ere izan ditu behin baino gehiagotan, izu eta ikaralarriaren mugataraino bultzatzeko kemena zutenak eta, hastapenetan behintzat, adierazpen oraindik landugabeak kanporatu izan ditu, gordinak bezain zakarrak.

89. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00090 Giharrak astun dituk eta giltzadurak zurrunduta dauzkak, zentimetro bakoitza korritzea ikaragarri neketsu egiten zaiala; hik, ordea, ospa egin gura duk. Bularretik hurbil saihetsean duan balak min egiten dik, eta Senosiain soldadua bragetan pixa egin duala ohartzen baduk galdua haizake, izua hatzen eta betazalen dardarizoan ezezik ezpainen urduritasunean antzemanen baitik.

90. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00162 - Neska, zeu ere geldi, bestela kartutxera honetako balak burura hustuko dizkizugu! -Aurpegira so egin nien zehatz, eta, hain zuzen, soldaduak guk bezala izuz beteta zeudela ohartu nintzen.

91. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00162 - Itziarko lurretan zaudete. Itxaspe han duzue, Deba herria behean, itsasoa, berriz, mendi horren ostean. -Berriro begietara fijo so egin nien inolako izurik ukanen ez bainuen, eta galdera egin-: Zuek ere ihes al zatozte?

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00162 Buru egiten zuenak txamarra desegoki zeraman, alkandora kanpora eta lepoan painelu zuria izerdia lehortzeko. Gazteenak musaje zurbila zuen eta tximaje latza kopetara erorita, halako irri idiota izua disimulatzearren noiz-noiz jalgitzen zuela. Zaharrenak niri:

93. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00052 H. Arendtek izua eta indarkeria ere bereizten ditu: Izua eta indarkeria ez dira gauza bera; indarkeriak botere oro suntsitu ondoren ez duenean amore ematen, baizik eta botere osoz jokatzen diharduenean, egon ohi den gobernu-mota da izua.

94. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00052 Izuan oinarritutako gobernuak sistematikoki jazarri ohi ditu herritarrak, beren atomizazioa bultzatuz; horrela, sistema hauek beren burua suntsitzera jo ohi dute, etsaien kontra ez ezik, azkenean laguntzaileen kontra ere jotzen baitute, botere ororen beldur baitira.

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00052 Horrela, izuaren gailurra izan ohi da polizi-estatuak bere kideak ere irensten hasten denean, eta azkenean bere botere osoa galtzen duenean.

96. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00085 Gainera, izu bidezko bakearen zaleek (uste sendoaz baino gehiago, bake beharrez) desiratzen duten helburuaren araberako razionaltasunak ez du gizadia Estatuburu baten erabaki irrazionaletatik babesean jartzen, ez eta munduko politikaren erantzukizuna dutenen maniobra arriskutsuetatik salbu ere.

97. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00085 Egia esan, gizadia konformatuko litzateke, zirkunstantzialki, ezer hoberik ezean, izu bidezko bakearekin, baldin eta elkarte bateko eta besteko politikak ez balitu arriskuan jarriko bi erregimen etsaiek defendatzen dituzten balio eta printzipioak.

98. 1991> euskara batua saiakera-liburuak intelektuala 0205 Bitartekoak: Líster dibisioa, indarra eta izua medio ordenu zaharra berrezarri zuena.

99. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0077 Mekanismo hau gizabanako batzuek izaten duten izuzko larritasun-oldarretan ikus daiteke.

100. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0172 Indiar zaharra behin baino gehiagotan saiatu zen semearen eskaria betetzen, baina ibai bazterrera heltzean ezin izan zuen inoiz jasan suge eskergak eragiten zion izua, eta beti arrapaladan itzuli zen etxera, beldurrez ikaran.

101. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0083 Berri txar orrek sartua zion
berebiziko izua,
konturatu zan galdu zuala
bere sendiko maixua,
gizona il zan baiño lenago
alargundu zan gaixua.

102. 1991> gipuzkera literatur prosa a. zavala 00155 Urteen buruan, igartu ordea. Baiña aren egurra oso ona bildur eta izuen aurka. Emakumeak noiznai Rokaforteko erretorearen etxean ate joka: - Umea izuak artuta daukat. San Bartolomera noiz joango giñake?

103. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1994 0028 Zuk eta zure neskatxak neri
ez dit gaur ematen izu,
jakin ezazu, Aitor, laguna,
kokoteraino naukazu...
behin behar eta bion etxetik
alde egingo dut, aizu,
gaur neska horri bezela neri
eskertutzen badidazu.

104. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00008 Nahasmena. Orson Wellesek esana: Borgiatarren Italian, gerra, izua, pozoinketa eta odol isurketak nagusitu ziren 30 urtez. Baina Michelangelo, Leonardo da Vinci, eta Errenazimendu guztia sortu ziren. Aitzitik, Suitzan, bakean, demokrazian eta anaitasunean bizi izan dira 500 urtez. Eta zer sortu da? Kuku erlojua.

104 emaitza

Datu-estatistikoak: