XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0304 2.ª- Gose diranai jaten emon.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0304 Jatorrduan eske datorrenari jaten emon; lotsatiak diralako eskatzen ez dabenai, etxera eroan.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa zam 0113 ¡Euskereak emongotsu yaten! Euskera utsean berba eginda ez zeunkez irabaziko, irabaziten dozuzan legez, egunean ogei erreal diario... - Miz, miz, miz....

4. 1900-1939 gipuzkera antzerkia elizdo atzetorkia 0012 KATA.: Ez bada; txoriari jaten ematen ari nintzala erre zait.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa b. gerra 0017 Eta ortik jaten ematen zien Elizak toki askotan beartsu askori.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizondo loreusain 0098 Orrelakoak txori'ren bat arrapaten badute, arretaz artu ta min eman gabe etxera eramaten dute; zapi batzuek berotu, aietan sartu ta su ondoan jartzen dute; ura esne, ogi-mami, edo oien antzeko gauz'en bat ematen diote, ta indartzen bada, pozak zoratzen jartzen dira; goizean goiz, txoria ikustera; otorduetan, onen-onena txoritxo arentzat, aora jaten ematen diote, eskuetan artu, ondo ezi, kayola berrian jarri-ta leyora atera... orrelako gauzetan arizen dira: iltzen bazaye, berriz,¡ura naigabea! zenbait aldiz negar eta guzi egiten dute.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ipuiñak 0082 Emon osten iaten, aldagarriak bere emon ostezan da lotara bialdu ninduen.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1936 0001 Gustijai gobernubak jaten emon biarr leuskioe.

9. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0313 Zatoze, ene Aitak onetsiok; euki egizue munduaren asieratik gerturik dagokizuen jaurerria; gose nintzan ba ta jaten emon zeusten, egarri ta edaten.

10. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0028 A. Domini - Jaten ematen dizute, eta gutxi al da. Bego gañerakoa, or konpon!

11. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0114 Kasilda - Beti gerri-eder! Kopla oiek ezkongaietan izaten dituzte. (Galdezka) Zer eman nezaioke jaten? Zer derizkiozu?

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0084 Ez arin jokatu, jendeak eman bear dizu jaten-eta.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak jaukol 0079 Saltzalleak ziri ederra sartu zion; argal-xamarra izan arren, bei gaztea zala oraindik eta bost illabete ernari zeramazkiela, ta jaten ematen bazion gizendu ta egingo zion txal edo txokorrakin irabazi ederraren jabe egingo zala, ta engañatu zuan Permin gizajoa.

14. 1969-1990 bizkaiera antzerkia altuna 0100 ¿Gure umiai jaten emon-eziñik gabiltzalarik, beste umerik dakastazu?.

15. 1969-1990 bizkaiera antzerkia altuna 0100 ¿Zer ixango da gugaz? ¿Nork emongo ete-dausku jaten?.

16. 1969-1990 bizkaiera antzerkia altuna 0100 Ormatxorijai be ¿ez-ete-dautse jaten emoten? - senarrak erantzun eutson.

17. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak i. malax 0021 3. Alkar lanean:
Bilatu eta ebaki irudiak: gurasoak umeak zaintzeko egiten dabezan ekintzak: zaindu, irakatsi, jaten emon, etab..

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak katekesilagung 0005 ETA ZUEN ZERUKO AITAK EMATEN DIE JATEN.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/4 0192 - Eta gainera otzanak, mantsoak izan daitezela; ezpere, kosk edo hatzaparka egiten badute... nork emango die jaten, e?
- galdetzen du Mertxek.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0051 Ondorioz, etengabeko ureztapenera behartua egonda ere, biztanleria trinko-bildu bati ere jaten eman zekiokeen.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0141 Zer egin dezakezu? Soroko lanetan lagundu. Animaliei jaten eman.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura zelina 0070 Jangelatik kanpora hasi ginenean, Bixarrek aparte hartu ninduen eta esan zidan: - Badakizu zein den Rosa, ez?, jaten-eta ematen dizuen gazte hori.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura amazonetako indioak 0026 Gero bere xabolan sartueraziko dut jaten emango dio eta agintaritzan parte hartzeko eskatuko dio.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. zubiri 0012 Ez digute sekula sotora jaisten uzten, baina barruko patioan oiloak eta mazustak daude, eta zetarrak modatan jartzen direnean ikastolako ume guztiak datoz hosto bila zetarrei jaten emateko.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. uranga 0054 Hemendik aurrera, geuk emango zioagu jaten zakurrari.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0069 Nire alorra txikiegia da nire seme-alabei jaten emateko eta ez dago lurrik beraiek haziko direnerako.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. monasterio 0083 Ikuilu garbietan badira txerriak, zaldiak, behiak eta ardiak eta aletegietan abereei jaten emateko belar eta ale ugari.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. intxausti 0317 Burdingaiaren ekarreramanak askori ematen zion jaten: 500 bat zamari (mando eta zaldi), 450 bat gurdi eta 600 bat itzain ziren garriatzaileak Bilbo inguruetan, Industri Iraultza hastean (1865).

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jesusek 1986 0114 Jesusek orduan:
- Ez dute joan beharrik, emaiezue zeuek jaten.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0057 Bildots honen ama hil egin duk eta jaten eman behar zaiok.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0077 Larre eta bideetan hazten da eta gizonak abereei jaten emateko ereiten du.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. alkorta 0046 Bihi pila handiak euki behar ditu beti Krac-ek harresi barruan bizi diren ehundaka animaliei jaten emateko.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0018 Bai, gure Jesus maiteak multiplikatu egin zituen arrainak eta ogiak, bost mila arrain eta zazpi mila ogirekin bost laguni eman zien jaten.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0018 Bost mila arrain eta zazpi mila ogirekin bost laguni eman ziela jaten gure Jesukristok esan nuen.

35. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0241 Kristobal - Jaten ugari eman bear olloai.

36. 1969-1990 gipuzkera bertsoak a. zavala 0216 Joan Jose omen degu
bei orren jabia,
errukirik ez duen
ajolgabia;
etzaio akordatu
jaten ematia,
naikua egiten du
zutik egotia;
ezurra sobria,
mamiya gordia,
bizitza pobria,
joan zaio kordia...
ez naikua jan balu
arto alia.

37. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0030 Nere bale-kume maitiari jaten emateko, izkira kopuru aundia bear dut.

38. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0108 Sorreratik hasi ta bere Semea biali zun arte, ekaitzean babeski izan zaio, burrukan gidari, basamortuan lagun, gose zanean jaten eman dio, egarritzean edaten.

39. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0044 Artzulo onek ateka du bestaldetik ere, ta etsaiak ez zekitela andik ematen zizkien jaten beren lagunak, Zalagarda izeneko morroi baten bitartez.

40. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1987 0001 Honen arabera jendea lanean jarriko da ura putzutatik ateratzen, irrigazio sarea zabaltzen, etxebizitzak jasotzen, ordainez jaten emango zaielarik.

41. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. esnal 0001 Eta, berriz ere lengo ostatura Jan eta lo egiteko etxea joanda, apaldu omen zuten ederki, eta bertso-saio bat edo bi etziran paltako, ala gobernatu Jaten eman, elikatu ezkero.

42. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. larrañaga 0001 Bere biotz zabalak etzuan iñola ere onartzen txikizio ura, baiña gizon bakarra zanez nola egin gerrari gerra? Ederki arkitu zuan bidea gizon onek: goserik zegoanari jaten eman, zaurituak sendatu, eta bearrik zuten guztieri bere etxeko ateak zabaldu.

43. 1991> euskara batua ikasliburuak bi ta bi/2 0126 Zaindariak 12 arrain behar ditu pinguino bati jaten emateko.

44. 1991> euskara batua ikasliburuak bi ta bi/2 0126 Zenbat arrain behar izango ditu 5 pinguinori jaten emateko? ... arrain behar izango ditu.

45. 1991> euskara batua ikasliburuak hitza/5 0117 Bueltan, senarrari astoari jaten emateko agindu zion.

46. 1991> euskara batua ikasliburuak sexuinfo ii 0038 Garbitu egiten dute, bainatu, jantzi, jaten eman...

47. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00045 Zeren, pentsatuko zenuten bezala, izena neuk ipini nion txakurrari. Hasieran neuk ematen nion jaten eta neuk ateratzen nuen paseatzen.

48. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0019 Sorgina beraien ondoan bizi zen, eta uhaza Otsandari, beren alabatxo ederrari, jaten emateko nahi zuen.

49. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. galparsoro 0013 Gosaltzeko fuerte eman beharko diet, biak ere oso xuxtarrak bait daude; edozeinek esango luke ez diedala jaten ematen.

50. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. azurmendi 0040 Kia! Jaten ondo ematen diegu eta!

51. 1991> euskara batua liturgia itxi atea 0071 Gose baitnintzen, eta zuek jaten eman zenidaten; egarri nintzen, eta edaten eman zenidaten; arrotz nintzen, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixorik nintzen, eta ni ikustera etorri zineten; espetxean nengoen, eta Niregana etorri zineten.

52. 1991> euskara batua liturgia itxi atea 0071 Orduan zintzoek erantzungo diote: Jauna, noiz ikusi zintugun goserik, eta eman genizun jaten; edo egarri, eta edaten eman?

53. 1991> euskara batua liturgia itxi atea 0071 Gose bainintzen, eta ez zenidaten jaten eman; egarri nintzen, eta ez zenidaten edaten eman;(...)

54. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00107 Eta egunero, amak bularra atera eta anaia txikiari jaten ematen zionean, han izaten nintzen ni.

55. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 00051 Umearekin jolas egiten dute. bainatzen dute, kalera ateratzen dute, jaten eman ere bai eta pardela aldatzen iaioak izan litezke (bizitzan besterik egin ez balute bezala moldatzen dira batzuk).

56. 1991> euskara batua literatur prosa a. ibartzabal 0016 Etxera iritsi orduko, alferrikakoak izan ziren Mookhori zerbait janarazteko ahaleginak, eta azkenean Pulengek Mookhori semea kendu zion, lasaiarazteko eta haurrari zerbait jaten emateko.

57. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0075 Baina Dannyri jaten emateko promesa zoro eta gartsu hura egin zioten arte, ez zion eman Pilonek esanahi pertsonalik Pirataren altxorrari.

58. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. aranbarri 0021 Nik ez dakit horrelakoak inor komentzitzeko esaten diren, ala komentzituei jaten emateko.

59. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0009 Egypton, Kristo aurretik 2.500garren urtean egindako zizelketa batean ageri dira esklabu batzuk ahateei jaten ematen.

60. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0020 Gaur egun pinuz, etxez, zelaiez edo errepidez estalita ikusten ditugun inguru guzti horiek, 20-30 m-ko haritz ederrez beteta zeuden; haritz horien artean, zumar, gaztainondo, ezki, lizar eta gereziondoak ere hazten ziren, ehundaka animalia eta friztiri jaten emateko adina zuhaitz eta zuhaiska.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0062 Helduak, gelditu barik ehizatik habiara eta habiatik ehizara bueltaka, lokatzezko habian zain dituzten txito gosetiei jaten emateko; txitoak, gehienetan, atetik mundu berriari begira eta janaria noiz etorriko zain.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0163 Aldi berean, gizonaz gaindiko izakitzat daukate animalia, jainkoxkatzat-edo; hura herrian eduki, zaindu eta jaten ematen dioten aldian, onurak zabaltzen ditu, bereziki izpiritu gaiztoen saldoak urruntzen ditu, etengabe aritzen baitira jendearen zelatan, ondasunak lapurtuz eta gorputzak gaixotasunen bitartez hondatuz.

63. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elao 1997 1212 Horri eskumuturrekoen oraingo sistemak duen fidagarritasun urria gaineratuz gero, inor ere ez litzateke harrituko une jakin batzuetan zenbait kasu gertatuta ere, hala nola nahasteak, hutsegiteak, lanbideko axolagabekeriak eta beste. (Adibidea: Mendaroko herrian, Gipuzkoan, lehengo abuztuan gertatua. Ospitalean egun batean lau haurtxo batera suertatu ziren, eta beharrezkoa izan zen 30 orduan baino gehiagoan zain egotea ama bik in situ frogatu ahal izan zezaten, hain zuzen, jagoten, jaten ematen eta laztantzen ari ziren jaioberria ez zutela beren ondorengoa, beste ama baten alaba baizik).

64. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. loidi 0019 Ondo bizi izaten da hemen, zer esango dizut... jaten ematen diguten lekuan, ondo.

64 emaitza

Datu-estatistikoak: