XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zuberogoitia 00118 Behin Zairen, Askapenerako Herri Armadako kideekin elkartu ziren, haiek oihan erdian zeukaten kanpamentuan. Helburua entrenamendu base bat prestatzea zen. Ez zen lan erraza baina; Nasserrek jada iragarria zionez, kanpotik etorritako militanteak izaki, handia zen eurekiko mesfidantza. Hara bestela zer zioen Alexis izeneko gerrillari kongoarrak: "Ez geneukan formazio politikorik. Nik ezin nuen ulertu zelan etor zitekeen zuri bat beltzoi laguntzera, batez ere gure borroka zurien aurkakoa zenean. Jende askok oraindik ideia okerragoak zeuzkan.

1 emaitza

Datu-estatistikoak: