XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera antzerkia k. eleizegi 0036 Kontxexi: ¡A! ¿Ibon al da naspilla onen guzien korapilloa? Bereala egingo ditugu bada orrenak: lepazamarretik eldu ta, onera etorri bearrko du aidean.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa jag 0165 (...) aren bizkarra zigorrezko ta korapilloz egindako astingaiakiñ urratzen.

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak inzag 0125 iñoiz utzi bear zayo, medar ta zezela danari, alako toki goitiya, ez noski berari dagokiyolako, bai ordea, aldiz-aldiz jakinduriyak baño geiyago, maitetasunak esan lezakelako, ta korapillo oni, eltzen diyot nik, estualdi ontan, zerbait ere belarrondoa zuritu nai baldin badet.

4. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j.v. landa 0132 Gatz gabeko jakirik, artu ezin duten bezela, ezin dute ordu erdi batian gezurra ta korapillo gabeko itzaldirik iduki.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1936 0001 Idazki onekin azkatzen det gaurko nere lepoko korapilloa eta lenago bañan lasaiago geratzen naiz, bukatuaz oraingo esan bear nitubenak batzokiaren eta geuren onerako.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lab 0001 Ontan dago korapilloa.

7. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa abeletxe gazig 0038 Maian yezarri zaneko, serbilletea artu ta kokotean korapillo andia egiñaz, paparretik dindiliz yarri eban.

8. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg 0240 Ain zuzen be, auxe da Edesti-jakintzaren korapillorik zaillena: gizarteko jazopenetan Jaungoikoa'ren eskua oartu.

9. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0082 - Korapillo gabea nauk, utzi idak seme-billa joaten.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0082 - Korapillo gabea aizela egi borobilla dek... baña beti aurrera joatekotan.

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zait 0260 Orra korapillo askatzeko oi dugun bidea, Idazteunaren uts eziña ere onarturik.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gure mixioak 0012 Gazteak euren korapillo ta gora-berak azaltzeko etzuten itz aukeratuen billa burua autsi bearrik.

13. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa netx lbb 0054 Baiña artean Juanarentzat etziran bukatu korapilloak.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0058 Zenon'en garaian, ordea, giza-gogoari biurriki kuku-egiten dizkion benetako korapillo zaillak edo, zimardika utsak, gazte azkar aren itzetan eze sortzen ziran.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak g. garriga 0123 Yaurlari berriaren yantzia, bizarra, lodi ta txikitasunak arriturik zeurzkaten gertaketaren korapilloa ez zekiten notin guziak, baita zekitenak oro, anitz ziranak.

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0089 Inperativoan nire ustez bigarren pertsonetan bakarrik: egin zak ik. Subjuntivoan, berriz, bigarren pertsonan ere erabilgarri ote den eztakit... Erlatibu tankeran, berriz, indikativoan ere arbuiagarri derizkiot, bigarren pertsonan izan ezik, ots, ik ikusi dekan etxea. Zokoak obeto arakatuz makiñatxo bat korapillo geiago sortuko litzaizkidake; baiñan, ainbestean aski dugu.

17. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak mde 0010 Henri Bergson Yaunak aatik asmo berriak ekarri ditu korapillo ori urratzeari buruz (Irakur aren liburua: Matiére et Mémoire. Essai sur la relation du corps à l'esprit).

18. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak j. yurre 0080 Konturatu bear degu, emen barruan korapillo au dagoela: Eliz-Gurasoak etzutela nai, alegia, bat egitea Elizaren santutasuna ta fraideak ta monjak daroaten santutasun-biziera.

19. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a. artola 0073 Baiño, gauzak egiten asten geranean, problemak eta korapilloak alde guztietatik sortzen dira.

20. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak ibiñ 0117 Idaztia mamiz. - Korapillorik aski biderdiratzen zaizkio Bidalien Eginaken iruzkinlariari.

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak azurm 0026 Gaur ez du bere idoro lanean estratu zeatzik aurkitzen pentsamenak; antxiñako huri eratxietan ondarrak antzo, prolema guztien erraiak nahasi ta biurri, korapilloz josiak baiño.

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak or 0519 Eta izkuntza zaillera baldin ba'goaz, or daukazu Lebi'tarren Liburua, dena korapilloz betea.

23. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak air 0010 Polizia-nobela bezala bai, leena da, eta irakurleak ikusiko duen bezala, interes haundienarekin segitzen zaio asmakizunaren korapilloari.

24. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Amaika korapillo azkatu ta ainbat koska berdindu bear izaten dituzte mixioetako katolikoak oetako sozial lantegiak sortu ta iraunerazteko.

25. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l.m. satrustegi 00001 Au dana emakumearen nortasuna ta askatasuna zapaltzen dituzten korapillo batzuk besterik ez dira; eta emakumeak korapilloen bearrik ez du, guztietatik askea izan bear du.

26. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... lab 00001 Azkenengo, korapillo guztiak askatuta, euskeraren problema dan bezela gelditzen da, eragozpen eta guzti, baiñan ez Unamuno'k itxumenez erabakitzat utzi zuan antzekoa.

27. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak erlijoeo/4 0043 Taldean jarrita, guztiok batera, gizadiak gaur dituan beste buru-auste batzuk ere, pertsona asko ta askok eten gabe sufrituaz, korapillo ta kezkak, aurkitu ta askatzen jarraituko duzute.

28. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker gernika 0008 Amak, goiz aretan, buruko txori ori ipiñi eutsanean, txori orrek gozokutxatil-korapilloa dirudi, esan izan eban Santi'k.

29. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0010 Korapilloak ugarituaz doaz emen.

30. 1969-1990 euskara batua antzerkia i. irizar 0068 Arrazoi bat baino gehiago aipatu izan da korapilo hori askatzeko: adibidez, Oñati baztertu samartuta Arabako mugan kokaturik zegoela, orduko herririk handitxoenetakoa zela, ez genuela hemen Gipuzkoako euskararik erabiltzen eta abar.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak p. zabaleta 0018 Zintzurra korapilo batek estuturik, eta bapatean Auñamendi hegaletako irudi lainozuak malko bilakatzen zitzaizkiolarik, itsumen tristeak hartu zuen eta abestu Gaiarrek inoiz berdinduko ez zuen moduan maitearen galtzea!.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0038 Jaun jakitun eta horretan trebatuek zuten quipu landua (korapiloz osatua, alegia) ulertzeko aski oroimen eta jakitate.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0038 Horretarako arduradunak (oroimen-dohainez horrela jantziak) buruz jakiten zuen quipu-aren lokarritxo eta korapilo bakoitzak zer esan nahi zuen.

34. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/7/oho 0041 Orain arte narrazioak zein estruktura duen ikusi duzu, hau da, ekintzak nola sailkatzen ditugun: hasiera, muina edo korapiloa eta bukaera.

35. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/7/oho 0042 - Gure irakurgaian honela gertatzen al da? Non dago hasiera, korapiloa eta bukaera? Zure ustez, arrazoirik ba al legoke orden normal hau aldatu nahi izateko?.

36. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0179 Horrenbestez, ba, Misterioa ta Korapiloa batberdin ez diren ezkero; ta bien artean holako alde haundia tartetzen den ezkero, Izate Filosofian ez da biko edo bitarteko hori nahasi behar.

37. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0179 Norbera osatzen duten soin-anima atalen joskunetara begira Korapiloa askatzeko ez, baina, norbere burua jakiteko lainean ihardun beharra du.

38. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0179 Beste batzutan, berriz, ordi bihurtzen da adimena bere irudikizunetan, bidea galtzen du, ta ez du Korapilorik azkatzen.

39. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0017 Baina katutxo beltzarena zegoeneko amaitua zuen arratsalde hasierarako, eta horrela, Alice besaulki handiaren alde batean kukubilkatuta zegoen bitartean, erdi berekiko hizketan, erdi lotan, katutxoak pilota jolas eder bat egina zuen Alice harilkatu ahaleginetan ibilia zen artile mataza batekin, eta berriro erabat desegin zuen arte alde batetik bestera bueltaka ibili zen; eta hantxe zegoen artilea, tximiniako tapizean barreiaturik, dena korapilo eta mordoilo, katutxoa erdian bere buztanaren atzetik korrika.

40. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0167 Atreyuk eztarrian korapilo bat zuen.

41. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura satr 0137 Arnas-estuaz sudurretako korapiloak ezin askatuz botatzen zituen bideko ufadak * sentitzen zituen mutilak.

42. 1969-1990 euskara batua poesia j. urain 0029 Ene gogoan zaitudan hori
nahi zinduzket,
arrats honetan
neure gaukide atxiki,
eta nahi nuke
zure hats epela
ene aurpegian sentitu,
nahi nuke zure txeraz
ihiki ase
zure lohadarren
korapiloan lot.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa durangoipuin 1985 0025 - Andereño, begira nolako korapiloa egin zaidan.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. arrieta 0026 Belaunikatu zen mutikoaren ondoan, estali zion larruaz oina eta korapilorik gabeko hariaz joste itxurak egiten hasi zen, ahapeka sorginek entzun ez zezaten honela esanez: Zaintiratu / zain urratu,/ zaina bere tokian sartu!.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0087 Ene ustez, arazo honen korapiloa argazkian datza.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0034 Orain luza iezadazu buztana, korapilo sendo bat egingo dizut zumeetatik zintzilikatzen den sokarekin.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0034 Ez zaitez ardura; korapiloen dago amuarrain onek arrantzatzearen gakoa. Horrelaxe.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0028 Etxauntza misteriotsuan barrena ausartu nintzen, entzundako istorio goitiarraren korapiloaren begira, hiru pertsona akatu zituen trajeria.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0038 Ez daki zer esan eta ez da erraza korapiloari irtenbidea topatzea.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde jj-2 0325 Ardoak saldukeria beltza egin zion Pette'ri, bere asmoak iñori ez jakin-arazteko ideian baitzegoen, baiñan bazkaria amaitu baiño lehenago mihian egiñik zeraman korapilloa askatu zitzaion eta bihotz barnean gordeta zeramazkien lerak Pasiones, hego-aize zakarraren antzo, hanpatuta atera zitzaizkion ahotik, etsaiak erre ta kixkali nahi zituen sutea bailitzan.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0006 Orduraino kezkatan euki ninduen Joane Agirre ene osabaren izen korapiloak Bordele-n topatu zizun argi.

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0076 Artzaina jartzen da bere lekuan, lotzen du zakua, korapilo gogorrak egiten ditu, ahari taldea hartu eta badoa.

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0056 Zuk lotu soka lepoan, nik korapiloa egingo dut, horretarako abila naiz, eta gero zuk tira.

54. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. elias 0040 Halako korapilo bat egina zuen eztarrian eta harraskan platera utzi ondoren irten zuen atarira, norako asmoan zen ez zekiela.

55. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. dorronsoro 0039 Zuk, jauna, bitxi horren bila bazatoz, jakin ezazu ez duzula zeurekin eramango ezkontzaren lokarriz eta korapiloz loturik izan ezik; izan ere, makurtzekotan, uztarri santu horren azpira makurtu behar du birjintasunak; hori ez bait litzateke galtzea, zorionezko iturri daitezkeen azoketan erabiltzea baizik.

56. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0088 Korapiloa egina dago!.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak vill 0325 Ororen artean har-eman izanik, nahi ditugu euskararen korapiloak eta hauziak galbaetu eta ahal dela argitu, eta gure mintzaira hau gai bihurtu gaur eguneko bizimolde, arazo eta kulturaren sujetak tratatzeko.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. oregi 0032 Born-ek aurkitu zion korapillo horri bere askapidea, ugiña ale batek toki baten egoteko daukan zoriaren neurriaren adierazgarri dela ikusi zuenena.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. muxika 0096 Kanta hauek gure errian oso sustraituak zeudela ikusirik (korapilloa askatu egin bear) kantutegian ez sartzea iruditu zan egokiena, naiz eta elizkizunetan abesten jarraitu, denboraren denboraz, gure erti-gogoa aldatuaz, liturji ta elkarte kutsu geiagoko pentsakeraruntz joango geralakoan.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak r. manjon 0013 Izan ere, behar bada bere bizi-arazoen korapiloa sendiaren menean ezin izatea da, txarto hezitako ume bihurria bailitzan.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0161 Gera bitez hemen galderak, gorapiloak askatzeko lehenago, 2. puntuaren amaian, eman ditugun giltzen aipamenarekin batera.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak t. sarasola 0066 Eta korapiloa orduan eta askagaitzago bihurtzen da: zeren eta, Ertamerika geografikoki kokaturik dagoen lekua kontutan harturik, Estatu Batuek beren laugarren mugatzat hartu bait dute; eta bertan, munduari ezezaguna zaion militarizazio-prozesu beldurgarria gertatzen ari da.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak t. sarasola 0072 Zein den, beraz, gure korapiloa: klaseen arteko borroka nazionala, herrialde proletario batek egiten duen borroka?.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. arejita 0500 Talde edo aldra honen inguruan benetako mikro-gizarte bat sortuko da, bere arazo, arau eta korapiloekin.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.b. aierbe 0079 Zurbano eta Monzon Esteban Biografia hauen zerrenda osatzean, deiturak alfabetaren arabera sailkatu ditugunez, urrezko korapilo bezala datorkigu idazlan honi amaiera emateko Seguran izan den herriko seme ospatsu eta aipagarrienetariko hau, ez bere jatorrizko nobleziaren gatik soilki (1) Honen aurreko adigarrienen artean (Zurbano, Araban, dute beren jatorrizko dorretxea) Joan Zurbano aipatuko dugu soilki hemen, San Bartolome Eskola Nagusian ikasle izana, Joan II Gaztelakoaren Kontseilari, eta Zaragozan, Aragoako Erregerekin bakeatzeko 1417an enbaxadore baita bere dohain eta Jainkoak emaniko talentu bereziaren gatik ere.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0049 Lepoan zapi gorria, gorbata erako korapiloarekin.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak arrantzaria 0134 Baina Kantauriar Itsaso suharrak korapiloak desegin eta kortxoak urperatzen ditu; ondorioz urteoro dozenakada gurgila galdu daitezkeelarik.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. kapanaga 0030 Eta izan ere, arazo horrixen planteatzean eta arakatzean dagoala uste dut, euskeraren korapilloa argitzeko bide bakarra.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. kapanaga 0031 Eta korapillo honen askabidea, eretxi honetan aurkitu nuen: fonema hoiek, gizamultso ezberdiñetan sortutako lehen ahoskiak izan behar zutela.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0050 Oker daude oso, mintzatzeko edo pentsatzeko askatu behar ditugun korapiloak askatzen, hizkuntza bigarren mailako tresna besterik ez dela uste dutenak.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0153 Baina hauxe erantsi ohi da gero: Erresuma Elkartuetan ez dagoela gaur indio azal-gorrien korapilorik batere.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0304 Esan behar da, bada, fedearen definizio horrek muga estuegiak dituela, eta hortik gero mota askotako korapiloak metatu direla.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0084 Gaur, aldiz, demokraziaren uste onari eusten zion razionalismo klasikoak aspaldi porrot egin duenean, demokraziaren mito soilak jarraitu egiten du pietate publikoan eta propagandako liturgian, baina bere barne-kontraesanaren korapiloan harrapatuta geratzen da, Ortegak ohartarazten zuen eran in El tema de nuestro tiempo: .

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. aizpuru 0051 Aitortu beharra dago, egun hain errezak egiten zaizkigun eragiketa hauek, lehen urratsak besterik ez direla, hemendik aurrera nahikoa korapilo gelditzen bait da oraindik askatzeko; hauen artean aipa dezakegu adibidez, kromosoma arrotz batean txertatu dugun geneak bere transkripzio-lana aurrera eramateko zeinu molekular desberdinak behar dituela kromosomaren barruan, proteinarainoko prozesua hasteko, noiz bukatu jakiteko, e.a., eta guzti hauek erantsi beharko dizkiogula gene horri, bere lanari ekin diezaion nahi badugu.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k. zuazo 0267 Mugaz handiko gehientsuenek, hizkuntz arazoez arduraturik zeudenetarik noski, nafar-lapurtera literarioari atxikirik ziharduten, hortik goragoko bestelako auzi eta korapiloei ezikusi eginez.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. oñederra 0214 Pentsatzekoa da oinarrizko kontzeptuak eztabaidatzetik goragoko nahaste eta korapiloak uxatzeko bidea etor dakigukeela.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0174 Hortakoz ezin exito bat kontsidera liteke, postfrankismoan entseiatu den eztabaida etikoa: eta arrazoi nagusia, nire ustez, izan zen, biolentziaren bai / ez (kondena / apologetika) korapiloan endredatu izana alfer-alferrik.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k. zuazo 0011 Izkribuok ulertzeko izan zitezkeen korapiloak, korapilo hauek askatzeko bera baino lehenagokoek proposatutako irtenbideak, irtenbide hauetaz zeuzkan eritziak eta Mitxelenak berak egindako ohar eta iruzkin anitz aurki ditzakegu bertan.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k.d. izpizua 0005 Asko kezkatzen du arazo horrek, eta korapilo hortatik irteteko asmoz, literaturak ideologiarekin dituen loturak aztertzeari ekingo dio gero Ideologia Dialogikoa deituriko saioan, eta ez hortan bakarrik.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. zuazo 0175 Deklinabidearena zen, izenaren morfologiaren barruan, askatu beharreko korapilo nagusia.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0157 2. Sin.: Alanbre arantzaduna. Alanbre galbanizatuarekin bi alanbre txirikordatuz eta tarteka-tarteka material bereko punta zorrotzeko korapiloak sartuz egiten dena.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1989 0022 Korapilo horren irtenbideak, aldiz, ez dira errezak.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. zunzunegi 0210 Baina, berak geroago esan zuenez: Barruko korapiloan kateaturik eta askatasunera irten ezinik bazebilen oraindik, maitatzeko gaitasunik etzuelako eta eskerronekoa izaten ere asmatu ezinik zebilelako omen zen azken batean.

84. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak erlijoeo/4 0040 Amabosteko ontan, beraz, iru illabeteko azkena da ta, Gabon-jaien zai gaudela, munduak ditun korapillo ta buruausteak askatzen jardungo dugu, anai arteko mundu baten edertasuna apurtu duten korapillo ta auziak askatzen ain zuzen.

85. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0012 Korapillo ori ere askatzen ba`daki: urratu dituen txindurritegietako buztiña jango du.

86. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0112 Askatu da korapillo au - esan zuenBasakatuak.

87. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0112 Bere lagunak loturik zeuden lekura eraman zituen Katheryn eta Joe, aien esku eta oiñak askatzeko asmoz, eta korapilloak askatzen asteak galdu zuen Skros.

88. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0101 Korapilloz beteta ko sei edo zazpi lokarri ba-zeuzkan bere soñean, eta zapi batek estutzen zion agoa.

89. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. iturbe 0049 Gauza bat eta bestea korapillo egiñik zerabilzkiten beren buruetan.

90. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 - Kostako zaien, neska, Prusi'ko mariskal guztiei, askapenik gabeko korapilloak askatzeko i bezain trebeak izatea!.

91. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak k. garmendia 0006 Bakoitza bere bizitzako korapilloan.

92. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak etxde 0206 Arrazoiketa honen ondoren, beste korapillo baten aipakizun egin nion, alegia, boskarren eta seigarren ahapaldiko prima xalanda zaharra baldin ba`da, zergaitik deitzen dion Etxahun`ek, batere beharrik gabe eta nahaspilgarri, prima.

93. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak umandi 0054 Margo ederrenetako gerokoa, gaur ere, euzkerak gure aberriari eskeintzen diona; bere indarrez eta bere almenaren bidez, orbanak izan ditezken korapillo ta koskak, askatu ta legundu al-izango ditu; guretzat eztago ortan ezpairik; bide zabala aurrean idekirik daukagula ikusten dugu; beraren barna ibiltzeko bearrezkoa dan asgiro sortzea guri dagokigu, eta sorterri ta kondairaren aurrean, ortxe gure erantzukizuna.

94. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0350 Ori ala ba da, gizakumeak ez du askatasunik esanaz amaitu zuan Jon Kalbin`ek, grazia ta askatasunaren arteko korapilloa.

95. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0350 Baiña ori esanaz, ez zuan korapillorik askatzen; korapilloa ebaki egiten zuan; misterioa desegin.

96. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa etxamendi 0007 Bizkitartean hori ere Begoñak eta haren lagunek aditzen zutela iduritzen zitzakon Goñi-ri eta koropiloa idekitzeko nekeago baizik etzen.

97. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0289 Hargatik mutikoak aita ezin ikus, koropilo hori desegin arte.

98. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0289 Harentzat gizonak badauka sortzean ainitz nahiaren koropiloa.

99. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0289 Haurra sartzen delarik adinekoen mundu kankailean, haundi nahiaren koropiloa ixkuiltzen da, bilakatzeko guti izeitearen koropiloa.

100. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.j. iribar 0001 Korapiloa askatzeko senarra psikoanalisi sinplifikatuaz baliatu beharko da, Marnieren iraganean gertakizun ilun bat aurkitu arte.

101. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak azurm 0001 Ia ez baitakizu, non dauden korapiloak....

102. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Lapurdiko mera multzo batek aterabide baten beharra garbiki agertu du, beraz, gauzek antola daitezkeela iduri dute, ezen eta korapilo horrek badu aterabide, eta hauxe da: errefuxiatuei berriz ematea lehenago zuten errefuxiatu politikoen Estatutoa.

103. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Nasketa, korapilloa, ezin-konpondua... Kanpokoa ezer gutxi balitz bezela, eliz-gizonak berak sokatiran, batzuk batera ta besteak bestera.

104. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. esnal 0001 Orduan atera ta eman omen zion Pañuelo baten muturrean Punta, ertza korapillo eginda, an omen zeuzkan Billabonan irabaziak eta etxetik eraman zituanak.

105. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ja. muñoz 0001 Kikili eta Kokolok askatu beharko dute korapilo hori.

106. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1990 0002 Gainera, gorputz eta psikearen arteko lotura estua denez, horrelako korapiloen Arazoa berri izateak asko laguntzen du gaitza sendatu ahal izateko.

107. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak k. errotaetxe 0001 Baina, korapilo aundi horretan, ez da erraz ikusten zein dan benetako jokoa eta egilearen asmoa.

108. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak b. kapanaga 0001 Gaiñera, mendebaltarra edo ekialdekoa izan... bada bai gure artean korapillorik.

109. 1991> bizkaiera ikasliburuak hizkilimin/3 0101 Egin lokarriaren muturrean korapiloa.

110. 1991> bizkaiera ikasliburuak hizkilimin/3 0101 (Behar izan ezkero egin beste pare bat korapilo ere, lokarria zulotik ez pasatzeko moduan).

111. 1991> bizkaiera ikasliburuak hizkilimin/3 0101 Lokarriaren beste muturretik tiratu, eta halan korapiloa pote barruan geldituko da.

112. 1991> bizkaiera ikasliburuak hizkilimin/3 0101 Egin korapiloa lehengo moduan.

113. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0073 Oroimen gabe gelditu zait bihotza: korapiloak estutzen du.

114. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0089
Mila deabru, guztiz ezina!
trikimailuren bat erabili duzu
Korapiloa nuen ezinobeki egina.
Baina indarraren ordua heldu da,

115. 1991> euskara batua ikasliburuak i. urbieta 0040 Aurretik ongi berotutako orratza erabiliz ontziaren azpialdea erdi-erditik zulatu, bertatik nylonezko haria pasatu eta barnealdetik korapilo sendo bat egin.

116. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0021 Zenbait tokitan ostrak elkarrekin eransten ziren eta, korapilotan ateratzen ziren.

117. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkuntza/7 0145 - Eta zein gai darabil korapiloan? Zer diosku?

118. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkuntza/7 0145 - Nola lotuko zenituzke hasera - korapiloa - bukaera testu honetan?

119. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0077 Korapiloa askatu

120. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. goikoetxea 00112 Asko kostata, baina azkenean lortu dut buruketaren korapiloa askatzea.

121. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. goikoetxea 00113 Ezinbestean eta larridurak kinaturik mihia dantzan hasi zait eztarriko korapiloa askatu nahian:

122. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00017 Orduan bai nahastu ninduela amamak! Amamaren berba-joko horiek nire korapiloen piloa baino korapilatsuago ziren.

123. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0139 - Baina komando bat osatzeko bi mando behar dira gutxienez, eta nik asto bakarra daukat erantzun zion Kakaztok, hitzen korapiloan galduta, ohi bezala.

124. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. bengoetxea 0043 Onespena eta gaitzespena, aurkako bi sentimenduren arteko borrokan eman nituen bi egun haiek eta, ondorioz, ostiral hartan sekulako korapiloa nuen buruan, (...)

125. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. aldatz 0075 Aurrera ekin nuen irekitzearekin, papera kenduta zegoen eta azken estalkia kendu behar nuenean sabelean korapilo batek listuali bidea galerazi zion, geldiune horren ondoren, irekia nuen kutxa eta hara!

126. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0241 Izarei korapiloa askatu, lixatu eta txukun-txukun egin zuen ohea.

127. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00106 Atsoak korapiloa askatu, estalkia kendu, barrura begiratu eta atoan lurrera jausi zen, hankaz gora.

128. 1991> euskara batua literatur prosa a. egaña 00186 Sena handikoa nintzela ni, eta sen horri esker asmatu nuela korapiloa askatzeko zein begizta-muturretatik tiraka hasi.

129. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00042 Kontserbatorioko azterketa prestatzen aritu zen joan den ikasturtean, eta oso urduri ibili zen; urdailean korapilo bat egin zitzaion.

130. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00082 Gereziondo batetik zintzilik aurkitu zuten, bere jertseaz eginiko korapilotik zintzilik.

131. 1991> euskara batua literatur prosa l. oñederra 00065 Garai hartantsu, gauzak korapilotan etortzen baitira eta tximistaren ondoren trumoia entzuten den bezala, Luisi atzerrira joateko aukera iritsi zitzaion.

132. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00039 Kezka haundiak bazterrean lagata, korapilo txikiak askatzen ahalegindu nahi zuen.

133. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00042 Komodako ispiluan korbataren korapiloa egiten ari zen bitartean, zera esan zidan:

134. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00421 Orobat, Oxford tankerako zapata gorri ilunak ere bazituen; lokarriak aska ez zekizkion, korapilo bikoitzaz lotuta zeuden, kontu handiz.

135. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0035 Bistan da egunkaritik ezin dela korapiloaren azken muturra nola askatu den besterik jakin, baina Baltyren ibilerei eta ibilera horien kokalekuari buruz dabiltzan zurrumurruetan oinarriturik, handik-honerako nolabaiteko interpretazio batez osatu dut denok jakin dugun istorioa, denok dakigun zer hori,(...)

136. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0059 Zutitu egin da, beraz, bi eskuak gorbataren korapiloari erantsiak.

137. 1991> euskara batua literatur prosa goli 0053 Hau minbizia duk eta Jesukriston korapiloa egin zaik eztarrian, eta etxerako bide osoan zehar ez haiz kapaz izan ezer ahoskatzeko, ez eta malko txikiena isuritzeko ere.

138. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0014 Kapitaina! zeruharriek, urjauziaren indar irekiek mehatxatzen gaituzte, sugeen korapiloak, kateen zigor-hedeak, sumindura betienekoaz kutsaturiko herrialdeetan garaile hedatzen dira;

139. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0235 Irrifarre atsegina egin zuen eta Doci korapiloa egin zitzaion zintzurrean.

140. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 0065 Ez zen korapilo samurra askatzen.

141. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0210 Eta eztarrian korapilo bat egin zitzaidan.

142. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. mungia 00026 - Batzorde Teknikoa. Hizkuntz normalkuntzarako teknikariak, planaren koordinatzaileak eta HABEko ordezkariak osatzen dute Batzorde Teknikoa. Batzordekide horiek, eguneroko martxak sortzen dituen korapiloak askatzeaz gain, hurrengo urratsak aurreikusten dituzte.

143. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. alberro 00070 Bost ahapaldiok, istorioaren sarrera osatuko lukete. Seigarren ahapaldiak ehiztariari sarrera ematen dio; zazpigarrenak, elkarrizketari ematen dio bide; 8-9-10- eta 11. ahapaldiak, Madalen eta ehiztariaren arteko elkarrizketak betetzen dituzte: hau da istorioaren korapiloa; 12.ak, istorioari amaiera ematen dio gatz puntu batez.

144. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a.i. morales 00069 Antzera, ahozko zenbait jenero, sermoia kasurako, egituratuago egoten dira ahozko kontaketa baino. Azken jenero honek irekiagoa dauka bukaera, baina, hala ere, errepikatu ohi diren ezaugarri multzo bat dauka (hasiera/kokaera, korapiloa, konponbidea, hori guztia denbora eta partaideak jasotzen dituen marko baten barruan).

145. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j/j. aizpurua 00050 Zalantza guztiak argituta eta korapilo denak askatuta egin zen apaiz.

146. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. cillero 0023 Korapiloa askatu ezinean, zirt edo zart egin eta hariak hautsiko ditu Bryonek, bai adiskidetasunarenak, bai leialtasunarenak.

147. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.l. goikoetxea 0797 Ez ote da korapiloa beste era honetara askatu behar?

148. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0111 Itxuraz askaezin diren korapilo asko eta asko ezabatu egiten dira berehala honako ideia hau baztertzea erabaki bezain laster, hots, jendeak bere egintza, pentsamendu eta hunkipenen kausa uste dituen zioak direla nahitaez, benetan modu konkretu horretan jokatu, sentitu eta pentsatzera bultzatzen dutenak.

149. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0176 Kontua da horietan aurkitu behar direla (horretarako daude eskuliburuak, adituak, etab.) Bruner-ek korapilo estrukturalak deitzen dituenak, hau da, egitura tematikoaren lotura-sistema bezala jokatzen duten kontzeptu gakoak aurkitzea.

150. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0302 Platonen elkarrizketen kronologi auzi hain bihurriaren korapiloa askatu, Platonen estiloa estatistikaz aztertuz askatu ahal izan zen, neurri handi batez.

151. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0111 Saia gaitezen, korapillo zail, neketsu eta garrantzitsu onentzat al dugun aska-biderik zintzoena billatzen.

152. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak a. arrinda 0017 Naiko korapillo badago tartean emen askatzen asteko.

153. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak s. kalonje 00158 Pekatu dan gauzik nik ez diot eskatzen,
nere asmoetara ez balitz prestatzen.
Alper alperrik nabil burua puskatzen,
korapillo gogorra zailla da askatzen.

154. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. agirre 0048 Horregatik, beharbada, Euskaltzaindiaren ateak zabalik dituela esan diotenean ere, ez da alteratu eta Zorroagan okupatzen duen despatxu monastikoan edo etxean, bi alabatxoak oheratu eta ahopeka kontatutako ipuinekin lokartzen dituenean, ordenadore aurrean eseritzen denean, euskal lexikoari buruzko korapiloak izaten ditu gogoan.

155. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. agirre 0048 Aurki Euskaltzaindiko aulki bigunetan eseriko da eta gramatikari buruzko korapiloak askatu behar direnean, abots mehe baina gozo bat entzungo da, inoiz Joxe Migel Barandiaranek okupatu zuen eserlekutik.

156. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0007 Hauteskunde giroko adierazpen, aurkezpen eta abarrekoak ohi baino ugariagoak badira ere, aspalditik hasi ziren, eta denborarekin barreiatu egin dira, korapilo handiegirik sortu gabe.

157. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0006 Tinka ezazu eta egizu korapilo bat.

158. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0006 3. Ontzia paperaren erdian ezar, zola korapiloaren gainean pausatuz.

158 emaitza

Datu-estatistikoak: