XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia r. artola 0250 Zure anayak lagun
egiñaz alkarri
zaituzte illunpetik
argira ekarri;
au etzaio egiten
edozeiñ chankarri,
zure ama To'osak
leku ortan jarri
zaitu, zure onran ta
beti apaingarri.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa a latsibi 0145 Adonak, andra Isidorari lagun eginda, botikan sartu zanean Norentzakoa da? enzun eban barrukoaren agotik.

3. 1900-1939 gipuzkera antzerkia abar 0016 ¡A! badator... gorde dezatan... eta Jaungoikoak lagun egin dezaidala.

4. 1900-1939 gipuzkera liturgia eliz-cantachoac 0011 Ama maite Maria,
Eguiguzu lagun,
Zure bitartez Jesus
Icusi dezagun
.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0067 Prantziskok, Benardo anaiak eta Pilipe Longok lagun egiten ziela andik San Benitoren semeen etxeondoan, Subasio egoaldetik dagon Sant Angelo di Panzo deritzaion komentura aldatu zuan.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ardi 0072 Belaun-buruetan indarra zuten Leaburuar guztiak Urkietan ziran (1) Bat ez, besteak. Isabel goiz-baxkari bat eginta, zeinuketa entzun zuenean, Gazteluko apaizaren etxera joan omen-zan eta Ibarrerako aldapa-bururagino geyentsuak lagun egin ziguten.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0331 Onelako gertaera asko arkitzen ditugu Padua'ko San Antonio'ren kondairan, eta baita beste Santuenetan ere, ta berak aditzen ematen digute, nola santuak etortzen zaizkigun lagun egitera, auen onran Mezak ateratzen ditugunean.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0331 Irriparre arrigarri orrek zerbait esan naidu, esan zion Pasidea'k, berari lagun egiten zion apaizari.

9. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak i. omaetxebarria 0027 Ta amonatxok suiñari:- Orra munduko gauzetan beretan ere Jaungoikoak mezazaleei nola lagun egiten dien! Ikasi, Jose Joakin!.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00003 Militar-fachista hoiek egiazko Gurutzedunak balire, beren egiteko nagusienetako bat auche lukete: Espainia-ko Laterri (Etat) osoan, giristinoeri ta giristinotasunari lagun egin; Laterri hortan diren Erri-alde giristinoenak, tchalokatu ta loriatu, eta eman eredutzat (imitagarritzat) bertzeeri, giristinotasunean atzeracheago ta epelcheago diren Erri-aldeeri.

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa m.a. urreta 0076 Nere barrenean pakea ta alkar-maitasuna sortzen dan garaian Urtzi'ri lagun egingo dion goi-argian biurtu nai nuke.

12. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak i.m. manzisidor 0160 Lantegiko txoko guztietara begiratu, eta txoko bakoitzak, zenbat gauza ekarri zizkion burura? - Or egoten nitzan, aurra nintzanean, eta Amak ekartzen, nituenean lantegira, San Jose'ri lagun egitera... Ortxe egon oi nitzan jostatzen... Or lan egiten zun nere aitak... Beste exerleku ortan aritzen zan Ama iruten, edo soñeko zarrai arabakiak jartzen.

13. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. arozena 00001 Jasanak jasan, ainbeste urteen atzipe, neke ta biotz miñen gañetik itxaropenaren dirdai biziak begietan ñir-ñir egin oi badizute oraño, ordea, zatoz nerekin; egidazu lagun idazki onen ausnarraldian.

14. 1969-1990 bizkaiera poesia karmel 1971 0008 Lamindano'ko Ama Birjiña
dimatar danon Zaindari:
eskiñi daioguzan berari
geure biotzak ugari.
Goratu daigun sendi guztiak
lagun egiñik alkarri
.

15. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker gernika 0008 Yontxu'k ezin lagun egin izan eutsen.

16. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. zubikarai 0011 Zer gertatu leikean, Rudolf Hess bere ordezko zanari lagun egitera Hitler Britani Andira eroana izan balitz?.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. goikoetxea 0101 Emaguzu egunean eguneko ogia, barka gure gaiztakeriak, egiten dizkiguten gaizkiak geuk ere besteei barkatzen dizkiegun bezala, eta lagun egiguzu proban gaudenean.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. dorronsoro 0065 Ez gaitu ohorea galtzeko beldurrak larritzen, ez ohoretsuago izan nahiak lo hartu ezinik jartzen ere; ez dugu artekariak mantendu beharrik, ez eske-idazkiak eramateko, handizkiei lagun egiteko eta mesedeak eskatzeko, goizegi jeiki beharrik ere.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: azkune mendia, iñaki: zezenak euskal herrian, v-xii 0008 Baina, bestalde, sakrifizio honetan, ostiral santu honetan, dena festa eta bizipozaren gainezkaldia da, eromena, sakrifizioak ez dauka ezer tetrikorik, bihotza ez du erru sentimenduak hestu-larritzen, baina pozkidak eta garaipenak zabal irekitzen du: ezertan ez dirudi, kristautasunetik ezagutzen dugun sakrifizio ilunaren erakoa, erritoan erakusten diren eta sakrifikaldi jokoari lagun eginez komunitateak desarroilatzen dituen sentimenduei bagagozkie.

20. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0001 Izan ere, alkarri lagun egiñez ederragoak gera.

21. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1973 0001 EGI orren alde AGURen zuzen joka dezagun, lagun egin, adizkide, zure utsuneak gogor eragin zigunoi.

22. 1991> euskara batua ikasliburuak gure aita/2 0105 Guk barkatuko diegu beti,
min ematen diguten guztiei.
Emaiguzu, Jauna, barkamena
on-ona zara, errukitsua.
Iraun denak barka ahal ditzagun,
egiguzu, Jauna, beti lagun.

23. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0057 Amari lagun diezaiokek fregatzen edota aitari lagun egin.

24. 1991> euskara batua liturgia abendualdia 00020 -Neke eta ezinean dabiltzanei lagun egitera etorri zinen Jaun askatzailea: zatoz zamapean daudenak askatzera eta behartsuei berri ona hots egitera.

25. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. lizarralde 00077 Hasteko, aurreko ezkontzaren ondorioz Ignaciori ondasunak eta eskubideak hobetu zitzaizkion, baina bere aitaren etxean bizitzeko baldintzarekin, garai haietan alarguna baitzen. Etxe eta mahai berean izan behar zirenez eta batak besteari lagun egin behar zionez bakoitzak ahal zuen neurrian egin behar zuten lan.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00309 Bere oinarrian, ordea, nia errepresentazioa, hots, berez erabat kaskala den errepresentazio bakuna besterik ezin dugu ezarri, eta honetaz ezin da esan adigai bat denik ere, baizik adigai guztiei lagun egiten dien kontzientzia soila dela.

27. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0053 13. Badakit batzuek uste dutena unitatea, adimenduan beste ideia guztiei lagun egiten dien ideia bakun edo ez-konposatu bat dela.

28. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0053 Unitate hitzari erantzuten dion horrelako ideiarik daukadanik neuk ez dut aurkitzen; eta baneuka, uste dut aurkitu egin beharko nukeela; izan ere, bera izango luke etxekoen nire enteleguak, beste ideia guztiei lagun egiten omen dienez gero eta zentzazio eta gogoeta era guztien bidez hautematen.

29. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0135 halako eran, non batek hagineko minetan laguntzen duen, besteak erturrenak zaintzen, hurrengoak osturiko ondasunak bihurtzen, hark untzigaleretan lagun egiten, honek ganadua zaintzen: eta horrela gainerakoek ere.

30. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. zavala 0093 Gure aita, ordurako xar-xarra zegoan, da bere oñez bai, bañan bestek besotik lagun egiñez joan zan elizara.

30 emaitza

Datu-estatistikoak: