XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera poesia inzag 0299 banatzen ezta denean,
eta biyotzak gelditzen daki
ostera lanbro artean,
zergaitik nere goizeko izarra
ezta, ez bizi lurrean
joantzan ni dena illun lajata;

2. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak b. larraul 0024 Jesusek erantzun zion: Nik erabakirik neukan pekatarientzat zu sare izatea, inpernuko sugarretan erori ez ditezen; pekatuaren gau illunean bizi diranai argi egitea; etsita daudenai itxaropena ematea; damuturik daudenenzat berriz goizeko lanbro gozoa bezala izatea.

3. 1969-1990 euskara batua poesia emakume olerkariak 0145 geldi geldi
lainoz jantzi haiz heure baitan sor dadin
isiltasuna
urrutian da
hark bere esku enborgainera luzatuari begiratzen dion lekua
eta mosu ematen dio
eta laztandu egiten du bere eskumutur dizdizaria
hire gogoa osoan hartzen din orain
haren gelditasunak
baina haren jarrera hiregana
lanbrotan heltzen zain
haren sorbalda hamaika angelukoak bakarrik du
ahots garbia
eta atzera egiten dun burua
Distantzia bere jantzia bezain amaiezina da.

4. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0237 Eta ez naiz harri / ez haize / ez ur / ez lore / ez zuhaitz / ez hodei / ez lanbro / ezta zakurraren putza ere.

5. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0087 Behera begira doa Miren karrika buztian zehar, lanbroaren azpian; ihintzagarrez estaliriko urregorria da bere burua.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0007 Eta Lima, hiri handietako kontraste beretsuekin baina beti lanbroaren pean, maindire gris haren pean fantasma bihurturik...

7. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0053 Alde batetik, ez zitzaion iruditzen etxe hartan beste inor egon zitekeenik, baizik eta bera bakarrik zegoela, bera bakar-bakarrik, eta nahiz-ta etxe hura izan alde hartan ohikerak agintzen zuen bezelakoa, halataz ere bere amets irudi hartan, etxe hura harrigarrizko itxurakoa zela iruditzen zitzaion, eta inork inoiz Drakularen jauregi beldurgarriaren orma teilatuak gogoratzen baditu itzal-lanbru nahastuan erdi galdua laister konturatuko litzateke zein modutan ikusten zuen Martak bere etxea, hara, mendi-tontor baten gainera aldatua, saguzar marruti batzuen hegakaldien azpian, etsai kaltegarri batzuen bizileku eta kabi bat izango balitz bezela, eta tristura haundi batek zaztakatzen zion barrena han bere burua modu hartan ikusirik, kobildua, izerdi hotzez bustia, hortzak kirrizkadan eta geldi ezin konturik....

8. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0083 Bi gizon haiek, zut-zutik jarrita, itsas aldeko lanbruetara bihurtu zituzten beren begiak.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0019 Lanbroaren artean ibar estu bat eta zenbait baserri zuri abertitu zituen.

10. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0104 Eguerdiz gero hor nabil bidetik irtena eta noragabe, hostoa haize eta lanbrotan bezala.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kirolak 1975 0032 Zirimola apartsuek inguratzen zituzten haitz mutur guztiak, eta hauts bustizko lanbroa sortzen zen sakonetik.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak habe 0103 Adibidez: lanbroa goiz sartu da gaur herrian eta zure oroimena ekarri dit mendietan behera.

13. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak zug 0094 Giza-lanak odoyik eta lanbrorik gabe izatea, gauza zalla da, noski; gizonak berekin daramazki-ta betiko txurriyoko zirpillak.

14. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0084 Araba`ko pagadi auek eta Naparroa`ko Illon, Leire, Izaga, Izko ta Kodes mendietakoak, antziñako oian-baso izugarrien ondarrak besterik ez dira, eguraldiak ere orduan geiago laguntzen zienez; orain arte iraun ba`dute, mendi-gaillurretan maiz itsasten diran laiño ta lanbroei esker iraun dute.

15. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1988 0001 Kontrabandoa eta honek berarekin duen klandestinitate mundua lanbroa bezain euskaldunak dira eta ez da harritzeko tarteka untziren bat hondoratzea edo Goardia Zibilaren eskuetan erortzea.

16. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. lertxundi 0001 Orain dela hogeita bost urte, urriaren 30ean, Pio Barojaren bizitza poliki-poliki, lanbroa mendiratzen denean bezala, itzali zen.

17. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0001 Goizeko argitasunak emoten dauan poztasunak eta lanbroaren freskotasunak arindu ebezan nire lehen pausuak.

18. 1991> euskara batua bertsoak l. beloki 0043
Burua bero, aurpegi zurbil
eldarnioaren lorratz
jazotakoa ez da ahazten
oldozten den bezain erraz.
Noizbait ernetu ziren suharrak
lanbro artean badoaz,
nola goiza, hala arrats
sentimenak nahas-nahas,
esentziaren beharraz.
Itsumustuan maitemintzea
bihurtzen da guztiz garratz
amodioak piztu behar du
astiro urratsez-urrats.

19. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. cillero 0084 Izenak adierazten duenez, bi harkaitz biki dira, 300na metro inguru dutenak, eta hortik San Francisco osoa begiztatzen da lanbrorik ez dagoenean.

20. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. cillero 0084 Lanbrorik ez zegoen eta une batez hiriaren mapa imajinarioak diseinatuz amestu genuen, gure gogoko auzoak eginez itsasondoan edota muinoen inguruan.

21. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0039 Jaxinto, Imanolen aita, soldadu zen, soldadu profesionala, eta beti zebilen batetik bestera gerra egiten eta horregatik hari buruz zekiena lanbroetan gordeta bezala agertzen zitzaion mutikoari, inoiz inon zehaztu gabe.

22. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0128 Likea balitz bezala irristatuko zen lanbroa leihoko argian behera.

23. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskal margolariak 0104 Ondarroako Saturraran hondartzako labarrean lekututa, itsasoaren ikuspegi honetan kostalde bizkaitarraren eta gipuzkoarraren irudi bat eskaintzen digu, beronen lerroa goizeko lanbroen artean han urrunean nabari delarik.

24. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak i. olea 00127 Lanbroak eta eguraldi gordiñak biriketan egindako armearme-sareak kentzeko gogoa bazeukaten batek baiño geiagok.

24 emaitza

Datu-estatistikoak: