XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa comunio santua 1906 0116 Bere emazte eta umeac, icaraturic, erregutzen diote, utzi deguiola gueldiric; baña alperric; bada guero baño guero sutuago eguiñic, josten du paretian, azotatzen gogor, eta zauritzen du lantza batequiñ.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera poesia barb 0386 Lau mila urthe hartan errebelatua,
Harat hunat herrestan zabilan mundua,
Noiz ere, zuk, bihotza lantzak zilatua
Agertu baitzinion, odolez hustua
.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera poesia barb 0386 Geroztik nor bederak, hirrisku orotan,
Badaki norat egin, eskapatzekotan:
Lantzak eginikako zilo handi hartan
Laster gorda dadila, nor bere onetan!
.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa urruz 0076 Ezagun da lantzetaz erdi-erdian jo dedala, ainbeste zikinkeri botatzen duenean.

5. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia iratz 0059 Jesusen ganat HELTZEAN, ordukotz hila zela oharturik, ez ziozkaten zango-AK HAUTSI; bainan, soldadoetarik batek bere lantzaz sahetsa zila-TU ZION eta berehala jalgi zen odol ETA UR.

6. 1969-1990 euskara batua antzerkia k. santisteban 0016 Siriako intsentsu ke bailitzan, Bako, bere futan pinuzko gar kiskalgarria duela, arrapaladan abiatzen da, eta bere lantzez alderraiak kilikatzen ditu eta bere heiagorez zirikatu eta bere adats samurra haizetara askatzen du.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0103 Poliki-poliki, harria, hezurrak eta zura lantzen ikasi zuen animaliak hiltzeko, gero eta forma egokiagoa emanez (haizkora, lantza, mailua, eta abar).

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura f. ibargutxi 0030 Ondoko morroi bati lantzaz erasotzeko agindu zion orduan printzeak.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura f. ibargutxi 0030 Honek lantza altxa orduko bere ezpataz menderatu zuen Zedrikek.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. garmendia 0051 Karku jaiki, lantza hartu eta oihanera joan zen korrika.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. garmendia 0051 Orduan Karkuk gehiago pentsatu gabe, lantza hartu eta gainera saltu egin zion.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. berasategi 0188 Joanes egoera larri samarrean zegoela konturatu zen eta borrokan erabili zuen lantza hartu zuen.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0078 Vaniak ezpatakadari lantzaz eutsi zion.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0078 Ezpata lantzaren punta ukitzean mila zati egin zen, zarata karrankaria eginik.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0078 Vaniaren lantza aurrean, aizkora, buztina balitz bezala, apurtu egin zen.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0078 - Hau deabrukeria duk - oihu egin zuen -, deabrukeria...! Ez zuen jarraitzerik izan. Vaniak lantza erabili zuen haren buru gainetik eta jipoi ederra eman zion.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. dupac 0047 Bere boz larriaz Prai Mathiasek oihu egin zuen tupi mintzaira eta umaua hizkuntza elkarrekin presan nahasten zituela: Arkuak lurrera! Lantzak Lurrera!.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0094 Elurrak urtu artean gezi, aizkora, lantza eta sastagaien zorrozten ihardun dugu, baina gainezka dira ibaiak eta gailur gorenek bakarrik diraute zuri.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0052 Bost ehiztariek arrak txabalina eta lantzez hiltzen zituztenean samaldak harrapaladan ihes egiten zuten.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0069 Gizonak aurretik zihoazen, eskuetan lantzak zituztela, eraso nahi liekeen edozein animalietatik defendatzeko.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0032 Bestela, moztuko dizut adar hori nire lantzarekin eta hondoraino amilduko zara zure erlategi guztiarekin.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0084 Horrela, bada, bere lantza hartu, eta beste agurrik gabe aldegin eta urrundu egin zen Erdiko Belar.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0084 Orduan lantza jaso eta animalia erraldoiari jaurti zion.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kondairan zehar 0048 Lantza luzez harmaturik joan ohi ziren soldaduak, bost gizonek elkarren ondotik ezarririk zuzen aurrera begira eusten zituztenez.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak legazpi 0054 Gulesko alor baten gainean beso harmatu bat gorunzka lantza hatzemanik duela koroa batez azkendua.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. alkorta 0009 Gurdietan taxuz jarrita daramatzate buruoskolak, eskutuak, burdin-sarezko atorrak, lantzak eta ezpatak.

27. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa salmutegia 0090 1T. Etor eta ikusi Jaunak egiñak, lurrean egiten dituen arrigarriak: Ark oi ditu gudak lurrean alderen alde geldierazi, uztaiak xeatu, lantzak puskatu, babeskiak kixkali.

28. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak lek 0512 Eta, ola, bere burua bearturik arkitu zuan, Baroja`ren aurka lantza bat puskatzeko.

29. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak lek 0513 Bere biotzeko Andereño kutun zuan Euskeraren alde lantza bikain bat zatitutako zaldun elegantea.

30. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1985 0062 Iltzailleak beren aiztaga edo lantzaz sastiatu zituzten.

31. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1985 0062 Ogei ta amaika urte besterik ez zuen gizona, lantzaz zulatuta il zan gurutzean.

32. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0134 Emana kurutzearen itxura lantzarekin.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0001 Arratsalde beheran zeruertzaz batera makaldu egiten zan honen pausu eta gogo arina; bizitzaren nora ezean bidenabar etozanak; zaldia galapan, hauts artean, lantza eskuan etorren metalezko zalduna, bide osoa egun berean egiteko asmoaz, baina burdinoriaren itsu-mutsuan bideko edertasunak ikusi ezin eikezana; ordurarteko bizimoduari lepoa emon eta beste non-edo-non bizi-itxaropenen bat aurkitzen joiazanak; nekearen nekez, paradisutik urten barriak, narraz eta tarraz ebilzanak, eta halan da guztiz be euren astirotasunean aurrera; bidean gelditutako beste batzuen hazur eta gorpuen lorratzek asmatu azoten eusten hainbat jazoera.

34. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0199 Izatez, barritzean modernotu egin dabe baina Zugastitarren armarri zaharra mantenduaz: tamaina desbardinetako lantza biren erdian dagoan arbolaren aurretik, igaroten ari dan itxura egiten dauen animalia dager.

35. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00191 Zaldia zuten eta euren tresna nagusiak lantza, ezpata, mazoa eta ezkutua ziren.

36. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0076 Armak erabiltzen dakiena da gudaria: ezpata, arkua eta aizkorarekin batera, lantzak eta ezkutua ere erabiliko ditu.

37. 1991> euskara batua ikasliburuak argia/3 0086 Brontzezko kasko astun bat, ezpata eta lantza handi bat zeramatzan.

38. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00040 Emaizkidazue duela hirurogeita hamar urte gerran lagun ditudan kota eta lantza!

39. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00040 Lekobidek lantzari heltzen dio eta bere besoak ez du erantzuten.

40. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0024 - Eta lantza horiek... hain dira luze eta astunak!

41. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0024 - Apustu egingo nuke zaldi txiki batez eta lantza txiki batez erraz hartuko nituzkeela mendean beste morroi guztiak esan zuen Sir Itzulipurdikarik.

42. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0024 - Zaldi txiki bat eta lantza txiki bat errepikatu zuen sorginak pentsakor.

43. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0051 Sir Itzulipurdikari makurtuta zegoen zaldiaren lepoari helduta zegoenez, Txapeldunaren lantzaren punta buruaren gainetik pasa zitzaion arriskutsu.

44. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura gurutzadetara 0005 Zaldi gainean ibiltzen, ezpata eta lantzaz borrokatzen eta nola parte hartu beste gerlari batzuekiko gatazketan ikasi zuen.

45. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00098 Etiopia hegoaldeko harri falikoak. Kultura askotan zakila lantzekin eta beste arma batzuekin parekatzen dute.

46. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. olaetxea 0045 Armak: lantzak, gezi-puntak, labainak, ezpatak, e.a.

47. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. olaetxea 0059 (...) adibideak Henaio eta Alto de la Cruz-eko aztarnategietan aurkituriko su-burniak, Carastako burdinezko lantza (zilarrezko damaskinatuekin apaindua dagoena) K.a. V. eta Igo mendeen artean kokatuko litzatekena, eta La Hoya-n azaldutako lauburu moduko eguzki-irudi metalezkoa, espazio obal batean kokatua dagoena.

48. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lantziri 0152 Artzain batek auzoko satorzulo batean aurkitutako brontzezko lantza batek ospa dezake Akitaniako konkistaren bururapena, Kristo aitzineko azken mendearen bukaera aldera. (J.L. Tobie).

49. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. urbeltz 0052 Solstizio egutegi honetan bertan badaukagu mairu eta kristauen beste festa bat, lantza kofradia bateko totem gisa agertzeaz aparte gizaki basatiaren irudia ere, hartzaren paredroa, zaiguna, hemen otsoa da mairuaren irudiaren esanahia hartzen duena.

50. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. urbeltz 0052 92. Juan Loboren festa; dantzan lantzarekin (Alfredo Feliu-ren argazkia) (Kutxa fototeka. Gipuzkoa-Donostiako Kutxaren Argazkitegia).

51. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0233 Eta horrela, jainkoaren borondatearen interpretatzaile bere burua eginik, apostoluak lantza, balezta, habaila eta bonbardaz horniturik bidaltzen ditu gurutzeratuaren alde predikatzera.

52. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0261 Kamioia ur-hartunetik sarera konektatu ondoren, kamioiak ponpa zurgatzaile/bulkatzailea du tutu eta lantzen bidez ura presioz jaurtitzeko.

53. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0261 Arrazoi hau dela eta, lantzek, erabilgarriak izan daitezen, zorrotadaren aukera ezezik, beste aukera hau ere eskaini behar dute.

54. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0261 Aparra eratzeko eta erregaira jaurtitzeko, espumogeno-deposituari tutu bidez lotzen zaion lantza berezi bat erabiltzen da.

55. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0261 Ura lantzatik irteten denean, espumogenoa zurgatzen du, era honetan Venturi efektuaren bidez aparra sortuz.

56. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0029 aiztaga. iz. Burdinazko ezten batez hornitutako haga, lantzaren antzekoa.

57. 1991> gipuzkera bertsoak amabbiz 00171 Gurutzea zutikan jartzeko
gaizto asko juntatuta,
jasoa zuen lantza zorrotzak
beso azpian sartuta.
zeuden blasfematzen,
zintzoak errukituta,
ta kanpotarrak ikusten zeuden
gertatua arrituta.

58. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0824 (Ai! zenbat erretzen duen ur horrek!) edo kurutzea hartzearekin (Tresna horren aipatzeak berak lotsatzen nau suzko lantza batek zaurtzen banindu bezala).

59. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.l. zurutuza 0004 Lantza eskuetan, bazetorren bakoitzarengana borreroa, eta bi lantzakada gurutzaturekin aldenik alde zeharkatzen zituan martiriak.

59 emaitza

Datu-estatistikoak: