XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa jag 0165 Ikusi gure Jesus ona larru gorrian, odolez eta zauriz beterik, ikusi bere sorbalda larrutuak; ia ia ezurrak ere agiri dira.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa je ber 0427 Lurra ez baita larrutua nehon, belharrak estaltzen baitu eremu guzian, gaineraino helducheak ere baikira, gerendari beha egoiteak ez gitu orai hanbat lazten.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak dass-eliss 0375 Ez da ezagut-errechagorik bere buru eta lepho larrutuekin.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak je euskg 0016 Bakarrik, pentzeak iduritu zauzkit mehexko eta guneka larrutuak: ezagun dute engrais chimiques horiek bortxatzen dituztela apur bat.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak je bur 0015 Denak diren bezala erraiteko, ene pala eta zakur lagunaren gatik, beldurrez ikharan nindoan ihizien oro zilo eta larrutuak urrun ageri ziren gordegietarat, hara ta bizkatcha mutur luzeek ausik nindezaten edo zorrino zikin sorhaio batek, bere uharra begietarat zirristatuz, alderat itsuturik ezar.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lab 0001 Datorren urtean, J. l. gure agintariak guk izendaturikoak baldin ba'dira: araudia edo zor zaigun askatasunaren puxka bat bederik zure bitartez biurtzen ba'digute, orduan, euskaldun guziak batera oiu egin al izatea nai genuke zintzurra larrutu arte: ¡GORA GIL ROBLES!!.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1904 0001 Hiriak baino buluziago, larrutuago kampañak.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1904 0001 Laurentchek: Zertako? - Ernestek: Ez duzu ikhusten bada nola ari daukuten Eskual-Herri guzia larrutzen, haitz, ametz eta gaztena guziak mozturik daramatzatela.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1914 0001 Hiri batean soldadoak ere heien alde jarri dire, eta guziak elgarrekin lothu jendearen larrutzen.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1924 0001 Hoien solasen arabera, iduri du bizirik larru letzazketela, zoko batean atzemaitearekin.

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ol izb 1495 10. Menditik egurra ekarri gabe, ta basoak ebakitzeke, errekiña ayentzat iskilluak izango bait-dira; ayen larrutzalleak larrutuko ditute, eta, ayen erazleak erantziko ditute: - dio Yaube Yaunak.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa manzi 0106 Ikatz gorituak gorputz-zati bigunenetan erabilli zizkioten mingaña eta aoa surtako ikatzak aoan sartuta erre zizkioten; ezten gorituaz gorputz osoan dana zulatu; buruko larrua bizi-bizirik kendu, oñak moztu eta ankak, ezurrak ikusteraño larrutu... aragi zati puzkak nun-nai ebaki, erre eta jan zizkioten...

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0041 Guzien elepide izanik, axanpa gorriz okiturik zeuntzan non-nai; baña, beste iñon baño gorriagoak Alexanderi'n ikusi: zertan estu estuan, goseak ilda, ta izurriteak txurtenean yota, minki atsekabeturik zeuden: illobi artatik iges egiten zutenak zigor ukaldika larrutu egiten zituten, txiki-txiki egin arte.

14. 1940-1968 lapurtera-nafarrera haur-/gazte-literatura gh 1958 0348 Harri kozkorretan kolpatuz, ote sistetan larrutuz, atheratzen da biderat.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak habe 0072 Santiagora joan ginenean, nafar bi ikusi genituen erreka bazterrean labanak zorrozten; erreka horretan edan eta hiltzen ziren zaldiak larrutzen zituzten.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak habe 0072 Gure zaldi bi hil ziren eta nafarrek berehala larrutu zituzten.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0061 - Zuengatik izan ezean, Laurent-en korsariek narrutu egingo ninduketen; ba dakizue hori.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. pontesta 0063 Eraileak saiatu ziren igotzen, baina enborraren erdialdera iritsi zirenean, irristatu eta lurrera erori ziren, eskuak eta hankak larrutuz.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. pontesta 0176 - Sendagileak agindu dit jartzeko, oina larrutu egin dudalako.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0277 Zeren eta,(esan zuen) bost yahoo artera berrogeitamarrentzat beste janari botatzen baduzu, bake-bakean jan ordez, elkar larrutzeko prest oldartuko bait dira gainera, dena beretzat hartu nahi izango duelarik bakoitzak; eta horregatik, morroi bat bidaltzen zela haien ingurura kanpoan jaten ari ziren bitartean, eta etxean zeudenak lotuta edukitzen zituztela halako tarte bat utzita elkarren artean; zaharrez edo istripuz akabatzen bazen behi bat, houyhnhnm batek bere yahooentzat hartu ahal izan aurretik, auzokoak taldean etortzen zirela harrapatzera eta, gero, nik deskribatu bezalako borrokaldia gertatzen zela, atzaparrez egindako zauri izugarriekin bi alderdietakoen artean, nahiz eta gutxitan izan elkar akabatzeko gai, guk asmatu bezalako heriotz tresna egokirik ez zutelako.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa hiriart-u 0312 (...); bazter guziak ezar ditzala buluzirik, larruturik, hormaturik, ereilea ez da lotsa, badaki primadera jinen dela.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0038 Aitortu behar da, Frantzia ederraren omenez, belzlari frantsesek gibelean utzi bide zituztela gainerako guztiak beltzak larrutzeko lanbidean, zeren kolonietako mintzairan zigor frantsesaren izena hedatu baitzuten.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0045 Gero etxera eraman eta larrutu zuen.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0088 Kontua da orain dauden lekua ere ez dela segurua... Eta orain harrapatzen badituzte, larrutu, garbitu egingo dituzte.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. irigarai 0139 Dena den, gizakiak ezin iraun zuen luzeegi orai artio bezala, berezko jatorria galdurik: mendiak larrutzen, errekak eta ibaiak pozointzen, itsasoa ondatzen, giroa zikintzen, iri eta bizitoki itsak eraikitzen eta haien denen erdian gizakia, besterenaturik eta gainerat deus gertatuko ez bait litzaion.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0024 Harrizko tresnak egokiak ziran animaliak larrutzeko, baina ez aurpegiko uleak ebakitzeko.

27. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. ugarte 0124 Pipertuek zebiltzan aro artan ziralazko muga-zaiñek, norbait larrutu bear bailuketean.

28. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0011 Zugaitza ondotik botatzeko ez-eze, adarrak soildu ta enborra larrutzeko ere, aizkora erabilli oi zuten bereziki.

29. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0084 Baso edo oian auek ain gorrituak daudenez, ikuspegia zearo larruturik ageri da, txillardi ta otadiak ugari diralarik.

30. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0084 Urrengo joera, itsas-ontziak egiteko ta burni-oletarako egurra ateratzea izan zan, zugaiztiak larrutuz.

31. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. manzisidor 0066 - Eztarria larrutua dezunean, gazitutako urari limoi tanta batzuk dituan urarekin gargarak egiteak on egiten du.

32. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0002 Haitzak moztu dituzte, pentzeak larrutu:
Denetan sortzen dire burdin lantegiak.

33. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa hiriart-u 0140 Zorigaitzez, gaia badute nasai, gerla ari baita nun-nahi: auzoen eta herritarren artean kalapita, mendekio, tzarkeria, eta batzutan odol ixurtzeraino; erresumen artean, zoinek zoin enganatuko, larrutuko; zoinek zoin sekulakotz errautsiko.

34. 1991> euskara batua antzerkia r. agirre 0012 Eta ez ezazu larrututako arkume-aurpegia jarri.

35. 1991> euskara batua ikasliburuak kultura klasikoa/dbh 00057 Lehen lana. Herkulesek Nemeako lehoia hil eta larrutu behar zuen. Ahotik sua zerion basapiztia zen Nemeako lehoia, eta ez zegoen haren azal trinko eta gogorra urratuko zuen gezirik. Heroiak, dena den, bere beso sendoez ito zuen lehoia eta, basapiztiaren atzaparrak aizto zorrotz gisa erabiliz, larrua kentzea ere lortu zuen. Handik aurrera lehoiaren larrua halakret gisa erabili zuen eta burua kasket moduan

36. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/2 0093 Animalia larrutu eta tripak atera ondoren, ondo garbitu...

37. 1991> euskara batua poesia j.l. otamendi 00215 biztanlerik ez bada nire egoitzetan
zein kaletara
zein aberritan eraman hezurrak
zorion zahagi zuriak hortik zehar hustuz
larrutuz jainkorik aingeru-ezpata sutuekin
bekatu sailean
zeinetan bilduko nituzkeen
jibaro kaskezur harroak
semaforo itsasoaz maiteminduak
kafesne katilu pozoiz beteekin

38. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0042 BIDEXIGORRA
HAREN eskuaren itzala paperean badabila. Arratsalde
apalean, patio hutsaren perspektiba garratza leihoan
haixturrez moztua. Begiak haize idorrak xukatuak
dizkio.
Eguerdi guziz, bidea xigortua dago. Usaian, eskuin
hartzen du, behereko bidexka hura, zokoraino. Bainan
gaur, arrosa kolorezko lore punpulen inguruan, erle,
liztor, uli beltz, leztafin eta eltxoen dantza eroak izitu du.
Ezin kondatuzko izidura. Gibelatu da bide horail
errautsuan. Harri koxkor bat oinetakoaren barnean
kokatu. Min. Gibelatu da polliki, polliki.
Igan du bertze xendra, mendixka ilunaren kaskoraino
doana. Haizeak ito. Haizea sartu hezurretaraino. Han,
zolan, Lizarra. Usteltzen doazin erdi aroko eliza
gorrantzak. Haize kolpe batez, elorriondoaren arantz
sistek aurpegia larrutzen. Han, hango beheitian, atari
xahar xahar batean, arrain ikaragarri bat bekatariak
idesten. Denborak harria porroskatzen. Urdindura.
Aditzen ditu santioko beilarien kalaka aferatuak.
Hamairugarren mendetik heldu diren maitaleen ele
murmuratuak, Egiaren izenean torturatzen ari
dituztenen orroak ere...

39. 1991> euskara batua literatur prosa y. arrieta 00016 Eginak egin ondoren, Txomin lurretik jaiki eta basurde hil berria larrutzen eta zatitzen hasi da haizkoraz.

40. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0060 Erregek urtero milaka soldadu bidaltzen ditu eta nik arnasa hartzearekin bakarrik larrutu eta zerura botatzen ditut beren hezurrak.

41. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0233 Badago beste bat ere, ospearen arabera azkenengoetarikoa ez dena, baina bere ohoreagatik izenik emango ez dudana, Habakukek aipatzen dituen kanpadendetatik: Larruak Madiango lurrean nahasita dira larrutua izan zen Bartolomeren larruaren aipamena egiten duena.

42. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 1001 Aipu horretan agindu bezala, urte berean eta Yakin-en, kupidarik gabe larrutuko du Txillardegiren Leartza gizarajoa.

42 emaitza

Datu-estatistikoak: