XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00003 Itz hoik, geroztik, on-artu zituzten (eta goraki laudatu) karlista, erre gezale ta katoliku izeneko Espaiña-tiar politiku oroek ere.

2. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1914 0001 Aspaldi hountan aiphaturik, geroago-ta aiphatzen-ago die, merechi beitu haatik aipha eta laida dezen.

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0091 Ordea, galdu ote da usarioa, nork bere burua laudatzeko oitura.

4. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia leon 0013 DENEK.- Zure adoratzeko eta laudatzeko, utz gaitzatzu zeruko aingeru guziekin erraiterat: Saindu,
BATEK.- Saindu,
DENEK.- Saindu zare, o Jainkoa.

5. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia j.p. soudre 0350 Axular laudatu
Nahiko baitugu.

6. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia gh 1967 0351 Lehengo pilotariak,
Oi plaza-gizon handiak,
Mendetan ohoratiak!
Izanikan ehortziak,
Zien esku famatiak
Untsa ziren laudatiak,
Hobietan aipatiak,
Harrian xixelatiak.

7. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1945 00001 Pilotako astea.- Urthe guziez egiten den pilotako astea, gure herrian asi da aurthen. Igande goizean, meza nagusia haundienean kantatua izan da, elizako kantariekilan. Okasionezko predikua egin dauku, Idiartegaray jaun aphezak, gure joko ederra laudatzen zuelarik, arbasoen ohidura zaharrer jarraikitzeraz geroz.

8. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Zer bozkarioa gizon-bihotz hoitan guzietan! Jainkoa nola ez zuten laudatuko, gizonak egin dituelakotz eta Ama bat eman diotelakotz zeruan!

9. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1956 00001 Ez da harritzeko bitoria ederrik ereman baitute gure soldadoek felagen kontra. Lacostek deitoratzen du. Frantziako egunkariek ez baitituzte aski aiphatu gure gizonen garaiak, hainbertze lerro emaiten dituztelarik felagen balentrien ezagutarazteko. Radioak ere behar lituzke gure soldadoen irabaziak laudatu, ez balitz ere etsaien durduzarazteko baizik.

10. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0096 Gizonak begiratuz joan ziren, begitxoak pizturik, aurrean agertzen zitzaiena laudatuz.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0022 Gartsuki laudatu eta gomendatu nizun poeta hau; ez, ordea, nire barne-emozio eta irrikaz zu ohartzerainoko moduan, nahi baina ezin duen zerbait salatzeko beldur denaren erara baizik.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e.l. adan 0034 Albert Mathiez aipatu behar da (3): lan batean (4), Errusiako Iraultza eta Frantziakoa parekatzen ditu eta, irabazteko gaitasuna azpimarratzeko, alderdi leninistaren zentralismo demokratikoa eta frantsesen jakobinismoa konparatzen eta laudatzen ditu.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. urcelay 0091 Haren txistu hotsa! Zein egoki jotzen duen! Erromeria zaleen artean ez da batere izango hura laudatuko ez duenik.

14. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa arti dekam 0068 Gauza hauk entzun zituenena, hala jakin zuen andreak beste zenbait dama bera bezain zuhur, bazirela, nahiz eta noizean behin inor behaztopatzen baldin bazun, eta gogara defendituko zuen bere hitz ederrez Herkulanoren emaztea; baina besteak maiseatzen baldin bazituen bere ongira etorriko zela oharturik, honela hasi zen mintzatzen: Halaxe da mundua! Andre horren santutasuna ez da laudatzekoa!.

15. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak air 0116 Pedro de MADARIAGA izkiriazale bizkaitarraren itzak, euskera laudatzen, diren bezala obe erdaraz, indar geiago dutelako.

16. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Aita Onaindia, bere aldetik, Orixerekin izan zituen harremanetaz mintzo zen eta Orixe behin eta berriz laudatu zuen.

17. 1969-1990 zuberera antzerkia etxahun iruri 0054 Erremestiatzen zûtiegû,
Kunpañia ederra;
Usû ûtzûl zitaie
Barkoxen laidatzera.

18. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 0026 Egun abangoardiako poema bat egin nahi duenak, mekanikagintza laudatu nahi duenak, bizikleta dizu gaia Kuban, oda bat eskainiko ziokeen egun Maiakovskik bizikletari, eta ez Lada autoari edo Kama kamioiari.

19. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0076 - Laudatua izan bedi Jainkoa! - egin zuen -.

20. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elosegi 00059 Hantxe negoen ni, Boliviako heroia, boliviarrak munduko finaletara gidatu zituena, mila aldiz laudatua eta kondekonatua, hantxe nengoen, bai, aireratu aurretik Jainkoaren laguntza eskatu zuen pilotu trebe izengabe baten eskutan.

21. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. rius 00010 Toki guztietan laudatu zuten zendu zenean, komunikabide guztiek aipatu zuten bere heriotza, askok analisi sakonak argitaratu zituzten, baina telebistak ez ziren bere lanari buruzko ziklo bat eskaintzeko gauza izan, eta zinemazaleei, kasu gehienetan bezala, aterabide bakarra geratu zitzaien beren protestak azaltzeko: egunkarietako zuzendariei eskutitzak idatzi.

22. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. oihartzabal 0126 Hobespen horretaz zeuen buruak laudatzen dituzue; nik koldarkeria gehiago kausitzen dut hartan, gizatasun baino.

23. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0167 Baina, hala eta guztiz ere, barregarriena, eskutitzak, olerkiak eta gorespenak elkarren artean trukatuz elkar laudatzen, inozoak inozoa eta ezjakinak ezjakina, ikustea da.

24. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0018 Abestuz, kanta eginez eta salterioz lagunduz laudatzen zuten Jauna edo zuzentzen zizkioten eskariak eta aieneak Jainkoari.

24 emaitza

Datu-estatistikoak: