XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak etxegintzaoztopoak 1984 0082 4.- Ibilgailuak hostopeetan, lore-hespiletan, plazetan eta oinezkoentzako berarizko aldeetan sar ez daitezen jarritako ditxo edo mugarriek gutxienezko 0,95 metroko bitarteak utziko dituzte, kurpil-alkidunak eroso igaro daitezen; ditxo edo mugarri-lerro bakoitzaren atze-aurretan, eta hoien luzera guztia hartzen dutela, berarizko lauxazko zerrenda bana jarriko da, metro bateko zabalerokoa, itsuei traba bat datorrenaz ohartarazteko bide.

2. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. kalzada 0276 Etxeak ttipiak ziren, lauzaz eginak; teilatua lastozkoa nahiz zohizkoa izan ohi zen.

3. 1969-1990 euskara batua poesia i. zabaleta 0017 Mozkorrari ibilian
lauxak zizkion oinpean
ipintzen, eror ez zedin oinazera.

4. 1969-1990 euskara batua poesia i. zabaleta 0040 Ahal banitza
lauxak leundu!
Ahal baneza
lur joritan, eta bakarrean,
esangura errotu... banu!

5. 1969-1990 euskara batua poesia i. zabaleta 0074 Baina poetak
ihiaren azalean,
ura bezain leunean,
lazdurarik ez zuen ikusi nahi.
Ametsaren lautadan,
lautada aberatsean,
harririk ez zuen ikusi nahi.
Nekatuari ibilian
lauxak zizkion oinpean
ipintzen, eror ez zedin oinazera.

6. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak sm 0274 Bai losa hauek eta bai harripilako materiala, dolmena bera dagoen lurra berdin, hareharrizkoak dira.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak sm 0275 Bost metro inguruko zulo bat du erdian eta metro bat baino gehiago sakon, non aurkitzen diren hobiaren bi losa handi erorita.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lf 0056 Hil-hobiko lauzak Etxahunen bertsu hau ekartzen du: .

9. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00152 Bo, bedeinkasiñua, ba, atzenian, akabatze giñuanian, e, ardo-sopia einda ... bo, gue aittitta(k) pa, erresau be aek eitte otzan, a isete san jefioi tta ... oixe erresau aek! Erresaixua be igual, bertan, aek, e, eunik esaban laatzen erresaixua erresau barik, e? ... atzenian, ba, ogixa tostau, e, an ataka, seian, losa gaiñian, da sopak eiñ kasuelara, lurresko kasuelara, ta ardaua bota ta an, e, irakiñ da egosi, da asukarra bota ari dda gero ardo-sopia.

10. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0116 Kurutzearen hasiera puntua txapel gainean dagoan lauza mehe bat da, aurrekaldean Kristo kruxifikatua eta atzekaldean Amabirjinea Umea besoetan eta oinetan erdi-ilargi bat daukazalarik.

11. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00020 Plazaren erdian horiz pintatutako harrespila zegoen. Honen ertzetik etxola guztien atariraino lauza horiz eginiko galtzada iristen zen, Eguzki Jaunaren irudikapena, hain justu.

12. 1991> euskara batua poesia t. irastortza 0073 GAUEZ adiaka ari diren hegaztiak dituzu
eta lotiek ez dituzte ezagutzen.
Inora abia ez daitezkeen harrizko hegaztiak
dituzu,
eta inork ez ditu despeditzen.
Ez da adierazirik esistitzen
harrizko lauzatan,
adieraren leiha bakarrik.
Ez da adierazirik esistitzen
gautxorientzat iluntzean ere,
esanahia bakarrik,
adiaka.
Gauez adiaka ari diren hegaztiak dituzu
eta lotiek ez dituzte ezagutzen.

13. 1991> euskara batua saiakera-liburuak industri ondarea 00040 Makinen etxea harlangaitzez egina dago eta bi isurialdeko teilatua du; ez du elementu apaingarririk eta baserri-ingurunean erabat integratuta dago, gainontzeko etxeen itxura bera baitu. Presa, grabitatezkoa, Elorregi Jauregiaren ondoan dago eta harlanduz egina egoteaz gain, lauzak ditu gailurrean, ubidea ez dago estalita eta presaren eskuinaldetik irteten da, harlangaitzez eginda dago eta makinen etxeraino 300 bat metroko ibilbidea egiten du.

14. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0018 Zorua lauzazkoa da gurutzaduraraino eta puntu honetatik aurrera hilobiak hasten dira.

15. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0023 Beherakoan, Munieta baserritik pasatuko gara; behin baserria igaro ondoren eta gertuko bihurgune batean hareharrizko lauzaz osatutako galtzada zahar bat hartzen da.

16. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0643 tile n. losa, lauza.

17. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arabako zubiak 0309 Zubibidea horizontala da erabat; lurrezkoa da gaurko egunean eta baditu oraindik lauza bakan batzuk, garai bateko harrizko zoladuraren hondarrak.

18. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa a. luku 00052 Zakurrak berekin jarraikarazten zituen beti, eta ostatu zokoan beren lekua bazeukaten, leihoaren ondoan, kanpoko alboaren itzalean, tripa lauzen freskuran, Radjah erdian, seme alabak poxiño bat gibelean, muturra aitzineko paten artean.

18 emaitza

Datu-estatistikoak: