XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia baizk agur 0055 Jon Mikel gurrgarrija, illoba laztanaren
aurrian jezarrita, berari eskutuka,
baña arrpegiz-arrpegi, begirada zolijaz,
joranez, betesten dau. Bein baño geyagotan,
bere begi zolijak eta illobearenak
alkarrez joten dabe; orduban Jon Mikel'en
bekokija tximurrtu, eta Jon'en gorputza
otzikaratuten da. Oro dagoz ixillik
.

2. 1900-1939 bizkaiera poesia laux bba 0108 Oro nintzan azkuraz...
Laster uxatu zendun ain amets gozua.
¡Zeure bijotza dozun erruki bakua!
Yantzija josi barik,
leunki, bildur bagerik
zulatubaz bijotza
sakon sartu zeunstazun jostorratz zorrotza.
Eta neure soñeko tantatxu laztanak
gorri egin ebazan mutillan espanak.

3. 1900-1939 bizkaiera poesia ab 0329 Jakizu zelan obe dan umildadea;
Modestak modu onaz bendau badau aita,
Prantziskak aserratu oi dau agiraka,
Agaitik Juan Antonek laztan alabea
Beti dau, eta zurrau oi da emaztea.

4. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa d.m. bernaola 0353 Eta arima oneec ain azco eta mereciquisun andietacoac izanic, cer gaitic cirean Erregueac, Aitalenac, Igarlac, Beragan sinistu, Bera opa izan, Bera iruditu eta Bera predicadu ebeenac; eta ain beste guizalditan Jaungoicoac aguindu eutsen ascatasun ain osagarriaren fede eta icharopena munduan euqui eta eracutsi ebeenac; baita cirean bere adisquide laztan eta bere gracia eta berbac gorde ebeezanac, eta euren artean baita bere aitac edo asaba araguizcoac izan cireanac; egozan azquenez bertan baturic lenagoco denporetan bere Pasiñoac emon ebazan frutu guztiac; errazoezco gauzea zan euren Erredentzalla eta Salbaguilla izan zanac bere pertsonaz icusi eta eurai alaco ascatasun miragarriaren barri emotea.

5. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jos 0304 -Zer? Ama? Ai neure seme laztana! mosu ta mosu, negar ta negar; ez intzala etorriko iru urtetan, ta zer jazo jak orren arin etorteko? - mosu ta mosu, negar ta negar; erantzi bere ganeko gonea ta batu Josetxo lengo estalkiaren ganetik; mosu ta mosu, negar ta negar; erantzi eragin neskameari ganeko gonea, ta estaldu Josetxo- eure etxe ondora ekarri au Jaungoikoak, eure aita-amen laguntasunaz gatxontzera - mosu ta mosu, negar ta negar; Txomin be negarrez, otseiña ta neskamea be negarrez; danak negarrez.

6. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa aita martin 0009 Zeure, oñetara natorrtzu itxaropen gozuaz Orrban-bako, Andra, miragarrija ta Karmeloko edertasuna zarian, ene Ama laztana.

7. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa aita martin 0029 Karmengo Ama laztan gustiz maitagarrija.

8. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0168 Eruan eben bakaldunak gura ixan eban lez, eta bakandereak, Bertoldin ikusi ebaneko, ba-diñotso: -¡Aemen gure aspaldiko Bertoldin jauna! ¿Zetan yiñarduguk, ene Bertoldin laztana? Gexorik ibilli azala entzun yuat.

9. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa irakatsiak 0254 Ill ciñian zu, Jesus laztana, nigaitic curutze baten; ill nadi bada ni bere, zuri atseguin emotiarren....

10. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa irakatsiak 0255 ¡Marija, neure viotzeco Ama laztana! eruan naguizu arin cerura, emoteco duiñeco alabantzac zugaz batera ceure Seme bedincatuari....

11. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak euzkadi 1908 0081 Ezin dagilla egundo iñok jaurrtin geure buru ganera, Zamakola andijak bere gixaldiko bizkattarren kaltez bota eban agiraka samiña: ¡Bizkaya, Aberri laztana, zeure egunak amattu dira, ta zeure semiak eurak iraildden zabe! ¡Orduban bai ixango geunkela aztun geure il-obi ganian ondorengo gixaldi zindo danen gaizteskunde ixugarri ta mingotz au: Gixon deunge arek, noski esango leukie, Amea ilañik ikusiarren, ez ziran ezer arrminddu, ez eben ezer egin bera osatuteko, ta irri barre itxusi-itxusi bat bere aurrian egiñik, aldendu ziran beragandik, euraen griña zittalak asetzen ebezan bidietan ibiltteko.

12. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak albzur 0047 - Neure anai laztana: arrtuzu orain asmo zintzo ta egizkua aldentzeko ta igesteko orrako espetxe ikarakorratik.

13. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak euzkadi 1908 0080 Nik asko-asko egin gura neukela Aberri laztanaren aldez eztaukat esan-biarrik; au dala-ta be, neure indarr apurrak ondo dezaudaz ta bai-dakit gauza andirik ezingo dodala egin.

14. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak euzkadi 1908 0080 Aintzau daigun anayak
Aintzau Aberrija
Euzkadi Ama laztan
Zinddo ta garbija
.

15. 1900-1939 gipuzkera antzerkia mok 0071 MARITXO, - No, besarrkada ta laztan bat (ematen dio).

16. 1900-1939 gipuzkera liturgia euskal-kantak 0016 ¡Ay ze poza!
Guk biotza
Daukagu lertu nairik
Gure Ama
Txit laztana
Zerala Zu jakiñik
.



17. 1900-1939 gipuzkera liturgia eliz-cantachoac 0011 Nere Ama
Chit laztana
Ni zuretzat
Ar nazu
Amparatu
Ta guiatu,
Zeruratu
Nazazu
.

18. 1900-1939 gipuzkera liturgia eliz-cantachoac 0025 Ona emen zure oñetan dana,
Ama ta Erreguiñ laztana
.

19. 1900-1939 gipuzkera liturgia p.l. zaloña 0063 Eta zuri agur eguinda guero, echera biurtzen naizenean, eta bidetik, basotik, menditik edo nagoan tokitik, nere neke-aldietan eta estu-larrietan nere biotzeko zispuru eta deiak mendi-oste onetaraño bialtzen dizkitzudanean, ez ¡arren! ukatu niri, ene Ama laztana, zere esku onguille orren laguntasuna.

20. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0329 Damu det, Jauna, biotz biotzez
Zuri min eman izana;
Ez dizut berriz miñik emango,
Nere Jaungoiko laztana
.

21. 1900-1939 gipuzkera poesia inzag 0298 zabaltzen daki, munduak iñoiz
amak bezela besuak,
berarengandik laztan eder bat
arturik ume gaxuak!
daki arpegi eder gorrian
jartzen amaren musuak...
aztutze ez diran musu galantak,
barrendik irtendakuak!

22. 1900-1939 gipuzkera poesia ea 0136 Izumak atsegin damait...,
zori laztan, gelgarriya,
ta urretxindor-leyak bere
jardun gozoen eztiya.
¡Maitagarri naiz, mendi-mendiko
lilien aizpa txuriya!
.

23. 1900-1939 gipuzkera poesia iraola 0436 ¡A! ¡laztana! esango
zuben onenian,
sentitubaz negarra
samin barrenian
.

24. 1900-1939 gipuzkera poesia iraola 0437 - ¡Ixo! izar laztana
¡ez naiz apartian!
¡arren, ixil zaitia
au egin artian!
.

25. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ldi 0188 Gure bizitoki maitagarri ontan guztia dirudi Jainkoa'ren ala gizonaren edermenak igortzia: laztan oien bidezko ume da ertia.

26. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0121 Nere aita ill uan testamentua egiñ, sakramentu santuak artu, eta etxeko guziai laztan bana emanta, baña automollean iltzen danak eztik orretarako astirik izaten.

27. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa eguzk itzaldia 0122 Beti ezkutuan eukiteko gauzak be ez dira-ta, kristiñau guztientzat ain atsegintsu ta pozkarri dan egun onetan, geure gogoak jaso, biotzak idegi, barrenak zabaldu ta zeruko Ama atsegin eta gozo oni geure eraspen eta maitasuna, geure eskarron ta zaletasun laztana agertu ta erakutsi bearr dautsaguz; geure buruak eta geure gauzak, batez be geure gogo-biotzen landara ta kimuak diralako maiteen doguzan gauzak; geure gogamen, asmo ta gurariak eta oneik azaldu ta adierazteko darabilgun geure euskerea, zeruko Ama laztantsu orren eskuetan ipiñi bearr doguz.

28. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa eguzk itzaldia 0128 Auzpaztu gaizan ba bere oñetan eta gogo beroz, biotz osoz esan dayogun: Ama gozo, Ama samurr, Ama maite, gure asaben ekandu onez bizi nai dogu; siñestez asabak baizen sendo, oituraz aek baizen zindo ta garbi iraun nai geunke; baña arerioak geure siñesmena illundu ta geure ekandu onak zikundu nai dauskuez-ta, Ama laztan orrek zeure magalpean arrtu ta jagon gaizuz.

29. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizdo ees 1911 0249 Eguzkiak bira eginta bere argiez lurra laztan berritu zunean, agertu zuan ekaitzak egin zuan lan zitala.

30. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. furundarena 0029 Eziñ esan aña, zú politá, Emana zú bada, zúk laztana, ¡Bai! maitetasuna, dizutana, ¡Ai! konparatzia da ezinª.

31. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa b. gerra 0027 Egun ori Eliza Ama Santak donkitu dio Jesusen Biotz laztanari, ta kristau zintzoak, jaunartu ondoren, egintza ederrak egiten diozkate bertan Jesusen Biotz maitagarriari.

32. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa xavier'tar franzisko 0011 Emeretzi urte bakarrik zitunean ama laztana ta anai, maiteak laga ta, ikasle gogoangarria izateko asmoz Paris'ko Ikastetxe nagusi aipatura abiatu zan.

33. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa jag 0165 Loikeri guziak zigorkadak artuaz ordaindu bearra badauka;¡ikaragarriak izan bearko dute zigorkada oyek! ¡Barkatu, Jauna, barkatu! Ez, ez geiago loikeririk ¡nere Jesus laztana!Begira, gogoan artu ta erabilli zer egiten dun.

34. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ldi il 0135 Ta azkenik ez luzatzeko: oraindik ere eranegun ¿badakizute zer besterik egin degun?... Donosti'ko antzokirik ederrenean, udaaren gorrienean, yendea abea yotzeraño erakarri, ta Euskalerri'ko neskatx aundiki sorta ugari bati (are markesak ere tartean baibaitziran) euskera utsez yardun arazi, Euskerari Emakumeen Maite-Agurra eskeñi arazi, bertakoei ta erbestetarrei oso goitik auxe esanaz: euskeraz itz-egitea, alegia, eztala emendik aurrera izango baserritarren eginbearra: goigoieneko alabak ere arrokiro erabili nai dutela ezpañetan, gurasoengandiko ots eztia dutelako, ta, bear ba-da, euskeraz ari diranean bezin eder ta laztan iñoiz beren buruak agertu izan eztitutelako.

35. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or scruz 0028 Askotan aipatzen zun lenengo karlista-gerraren joera: Marotoren saldukeria; Bergarako besarka edo laztana ta olakoak, ezin burutik uxatu; gabez lorik ezin egin Esna-aldi oietan zertara joko, ta apaiza Merino gerrariaren bizitza irakurtzera jo zak.

36. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa alt lb 0086 ¡Ai ene Jaungoikoa! (zion negar-malkotan) pizti-txar bat bezela íl dute, bai, olaxe íl dute, zure jarraitzaillerik leialena; olaxe íl dute nere Betargi maitea, arimaz eta gorputzez, munduan zatekean giza-semerik onena ta ederrena... Zuk, beintzat, or dézu, zeruan, aren arima gardena; neri, eztidate utzi nai, aren gorputz-illa, laztan goxoz bedinkatzen ere...¡Zer egín bear det nik orain, mundu triste ontan! ¡Eramán jauna, eramán ni ere Betargiren ondora, Zuk, martiri-loraz koroitú, ta zeruratu dezun nere senarraren ondora!....

37. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0432 Milla eta gueyago poz-eracutsi eguiten dizquitzut, eta animatic poztutzen naiz zure Seme chit gozoaren pizte gloriaz beteaz, bere presentzi jaungoicozco, hitz gozo, eta laztan amoriotsuaz eman cizun poz eta atseguiñ-contentuzco ujolagatic Berari esquer gozo eta bendicioac emanaz.

38. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak jbdei 1921 0318 Elizara jun eta Elizara eraman erri guztia itxastarren zaindari dan Karmen'go Ama laztanari eskerrak biotz-biotzez emanaz Salve abestutzera eta irabazitako garaipena eman zizkaten lora-politak Amaren oñetan ipintzera.

39. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j.v. landa 0017 Gaur bertan ere, ez dakit ze igaroko litzaikegun emen gauden batzuei, errugabeko ama laztana bitarteko ez bagendu; bear bada, orainche bertan sulezean guiñake, Maria guztiz santubak gugatik ez erregutzera.

40. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Espetxietan doguzan anaya errugean naibagezko zotiña, ama errukarrien naigabea, neskatil garbijen antsi laztana.

41. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1934 0001 Amaren esanok zauskada galanta egin eutsoen biotzean seme ezkargaiztokoari ta osoro aldaturik, apal erantzun eutsan amari: Ez geyago negarrik egin, ama laztan orrek.

42. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1936 0001 Eretxiz obi orren txiruan
¡ene Jaungoiko laztana!
miñez urratu yatan bijotza:
zer da aurkitu dodana?
Euzko-ekandu, dantza ta ele
illoztu ziran kabijan
arrotzen ele ta oldozkunak
Jaungua'ren ixenean...

43. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak jel 1907 00130 Orra, Amatxo laztana,
Zelai, baratzak,
Soro eta mendiyak...
Atzenik aitzak
Jantziyak dagoz
Lora ederrarekin
Ainbat nai margoz
.

44. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak jel 1907 00130 Au zan nere aberriya
Ama laztana
Eta abenda illezkorr bat
Orr bizi zana
Samin gabea
Jaun Bakarra zubela
Bere jabea.

45. 1940-1968 bizkaiera liturgia iratz 0016 4. Ez zaitut begiz nik ikusten
Baña bai fedez dot siñisten
Sakramentuan zelan zaozen
Jesus laztana gu maitatzen
.

46. 1940-1968 bizkaiera liturgia onaind 0412 13. Zer esan gura dabe onberatasun orren samurrak, eta dei orren laztanak?.

47. 1940-1968 bizkaiera poesia m. juaristi 0218 Urreratuten dan lez
semetxo laztana
itxaropen osoaz
bere amagana,
maitasunez beterik,
ba'nator Zeugana
Zuri gaur eskeintzera
gure erri dana
.

48. 1940-1968 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0018 Era berean, izan nintzana
ere goretsi bear daustazu.
Dan au zergaitik, Philo laztana,
idatzi dodan ondo dakutsu
.

49. 1940-1968 bizkaiera poesia olerti 1968 0070 Emen daukagu gure aurrean
gure aitatxu laztana
bere bizitzan beti izan dau
sobra ta gañezka lana
.

50. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0050 Olinpiak asarre egiten eutsan umea galdu bear eutsala-ta, baña berak be barrua eztitan eukan alako txera ta laztanak bere seintxuari egiten eutsoezela-ta.

51. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0008 Orixegatik, mendi-gandor aretako abi laztana itxirik, Europa'runtz abiatu ziran ango basamortu-zaleak.

52. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak f. zenarruzabeitia 0031 Jadutarren batzarrak eriotzarako epaia emon eta erbestetarren auzitegira eroan zinduzan, ene Jesus laztana: Jerusalen'go kalietan zeure arerioakandik artu zenduzan irain, lotsari ta ibillera neketsuen irabaziak zerurako eginbearretan neuretzat indar-emolle izan bediz.

53. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0256 Bi atedun etxea barna zinkurina entzun baitut: etxerik laztan egokitu ezkero, etzaizkit ango atsekabeak atsegingarri gertatzen, ene andre!

54. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0271 Ta Iason'en etxe osoari lur-io eragin ondoren, banoake lurralde ontatik semetxo laztanen sarraskiari ta egin dudan ez-egitekorik dongeenari iges eginik.

55. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0271 Ezpaita etsaien parregarri izaterik iasangarri, ene laztanok!

56. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0277 Oi eskurik laztanen ori, laztanen zaizkidan nere semeen ao, iduri, ta arpegi zindo oiek! izan zaitezte bi-biok zorioneko, an bean, ordea.

57. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lek zigor 0084 LORE:
Atozkit, etorri!!
eta lagun gaitzazu, zeruko Ama laztana!

58. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0001 Olerki-idazti berri ori eurrez saldu aal beza euskeraren onerako ta alde-aurrez gure zorionik laztanenak yaso bitza.

59. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ibiñ virgil 0144 Iabea Neree'n inguruan dabillen bitartean, bera baiño ni laztanago ez ote naun izango beldurrez, artzai arrotz onek orduko birritan erasten ditu ardiak, abere gaixoak legortuz eta bildotsei esnea lapurtuz.

60. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jaukol ipui 0051 Gero, auek jaso ta eramatera etorri ziranak Matxin ta Erramon, laztan batean loturik,(...).

61. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa r. galdos 0018 40- Bata bestearen
biotzaren jabe,
laztan baten daude,
ezer esan-gabe...
.

62. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0212 Pilas agureak, ordea, ederto azi zun ardura aundiz, bere semea bai'litz bera laztanez besarkatzen zularik.

63. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0058 Bein zakur bat iotzen ari zan Pitagora-zale bateri auxe esan omen zion, aren lepotik parre egitearren: Ez ezazu io, adiskide laztan baten gogoa da-ta.

64. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0060 Egiaz dana, bat da, baiña, bere baitan atal asko edo ditu; ain zuzen ere, Platon'en aburuz, benetako zer-dana erabateko bata ideatan lakaintzen da, ta banaka banaka geroago ta argiago, urte luzeak zear autematen ditugu, laztanez aztertuz.

65. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0105 Aren urrezko iztarra ikasle laztanen batzuk ikusi omen zuten.

66. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak basarri 0010 Arantzazu'ko Ama laztana bitarteko degula, nik, nere ezerezean al dedana idazteko, ta zuk irakurtzeko, era izan dezagula.

67. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak netx nola 0019 Bitartean, laztan estu bat bialtzen din ire lagun maitiena denan.

68. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak netx nola 0027 Biok laztan estu bana amarentzat, eta beste bana zuretzat.

69. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak netx nola 0027 Bitartean ar ezan ire lagun biotzeko onen laztanik estuena.

70. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0255 Dagoneko ezagutzen al duzu edonork bere burua laztanago duena, urkoarena baino (batzuk zuzen eta bide noski, bestetzuk ordea, irabaziaren ederragatik), baldin aitak ezkontza-atseginagatik oiek laztan ezpaditza?.

71. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0255 INUDEAK.- Orixe da hura, aur laztanok!.

72. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0285 IASON'EK.- Oi seme laztan-laztanok!.

73. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia luzaideko eliz kantak 0016 Atoz gugana Biotz laztana grazi ta doai guziakin, orai munduan, gero zeruan, bizi gaitezen zurekin (bis).

74. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa mde 0132 Xarmanta zelakotz emaitzaz estali zuen: ure-petentak egin zerauzkion haren laztanen ordain-saritzat; zaiak egin zerauzkion, zedazkoak eta satinezkoak, bai eta beste gauza anitz ere, heurgi maite zuelakotz; eta azkenekotz in cauda uenenum haur bat egin zeraukon hoik guztietaz gainera.

75. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00001 Angostoko Andre Mari laztanari
Gure abestia goratzen diogu;
Baita onela ere Zeruko Amari
Euskaldunok otoi-egiten diogu.

76. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiñ 00001 Ogetaz urteak igaro dira arrezkero eta gure Aberri laztana iñoiz ikusi ez dituen bezelako egun beltzenetan sartuta daukagu, ERIO'ren atzapar artean il-zorian.

77. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... azkatasuna 1946 00001 Apurka apurka ba'duaz galduten gurasuaganako maitasun eta dedu ta lotsa agaztuten euren aberri laztana ta maitatuten arrotza.

78. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eman 1967 00001 Naizta garai artan gudu gorria orruka ari Euzkadiko mugartean, Gernikan, astelen artan eta lipar batez beintzat, bakearen laztan beroa zan nagosi.

79. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... altuna 00001 Eta zugandik eldu zaizkigun laztanak, muñak, besarkadak, biotza, maitasuna, zoriona, bizia... guriaren ordañez zutik egongo geran egun eta orduetan, lipar bat ere utzi gabe, zure alde lan egingo dugu, gogor, isituki, agitz, ausarki.

80. 1969-1990 bizkaiera antzerkia altuna 0108 - Eskarrik asko, erbi laztana.

81. 1969-1990 bizkaiera antzerkia k. gallastegi 0114 Abade ikastetxean ez dago gero gurasoen laztanik eta bigunkeririk.

82. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak f. zubiaga 0016 - Zeozer artuko dozue, laztanok Izeko Marik sagarrak eta txokolatea atera dautsez Jabiri eta Mireni.

83. 1969-1990 bizkaiera haur-/gazte-literatura f. zubiaga 0052 - Nondik ibili zara, bada, umea, gau guztian geuri ezer esan barik? - gurasoek laztanez eraso eutsoen zioten Babiri, Albertek, oeperik oepe bere billa ibilli zala, esan euan zuan, Aitak sariz bete euan zuan Babiren logela: gozokiak, edergailuak, muñekak, tebeoak, ipuin marraskituak etabar.

84. 1969-1990 bizkaiera haur-/gazte-literatura a. arruza 0008 - Hemen laztana gaineratu eban loditxuak eta gorritxuak gustatzen jakez.

85. 1969-1990 bizkaiera poesia aurraitz 0033 Begira daukadaz etxekoak
neure kutun laztanak
adiskide, lagun eta auzoak
.

86. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0034 Astoak emen eten egin eban asperen bat jaurtitearren, eta,
- Orduan jarraitu eban, aingeruek egoakaz seiñari laztan batzuk egin dautsoez, eta etorri baizen isillik urten dira.

87. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0034 Lengo egunean, buruan laztan bat egin eustan, eta zorionez ilteko zorian nintzala uste izan neban.

88. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0034 Eta lengo egunean lez, egoakaz aurrari laztanak eginda, alde egin dabe.

89. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0190 Soiñua ta bilketa amaitu ziranean, kapeladunak Itziar'i ziskua emonaz diñotso:
- Ar, neskatil laztan, eure zisku betea!.

90. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa osk atorra 0063 Begoña laztana!, esan eban Mariñoren amak, eta mosu bi emon eutsozan, matraila bakoitzean bat.

91. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0103 Eta ez-arian ez-arian udazkena iritxi zan, eta onekin batera, ego-aizeko sorgindura epelak, basoan urrezko laztanak ezarri zituan.

92. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0061 ROSA - Baina, laztan hori, aulki-bizkarrari lotzen ari naiz. Eta ez hasi aiko-maikotan, ez dut biguntzeko asmorik-eta.

93. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. suraso 0153 - Eskerrik asko, laztana.

94. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0074 Zakurrekin ondo portatzen zirenek ere zurikeriaz eta laztanez betetzen zituztenek eta nahiko janaria ematen zutenek beraiei komeni zitzaielako bakarrik egiten zuten.

95. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. sastre 0071 - O, ama laztana! Zergatik ez zabiltza, lehenago bezala, garbi eta gardena? Zergatik kutsatzen dira zure uhinak lohi hondarraz?.

96. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i.m. de lezea 0065 Lorea: Sugeari? Gaueko: Bai, bai, laztana, sugeari, sugea ere goseak dago...

97. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arrieta 0088 Esan ezinekoa da une hartan gertatu zena: nolako besarkadak elkarri, nolako laztanak!.

98. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0046 - Eta haizearen laztanetara kulunkatzen den landare handi lerden haren gainean? - Haizearen kulunkak onak dira - erantzun zion Txipik -baina gure semetxoak ez lirateke seguru egongo.

99. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0009 - Vania, laztana, mesede bat egingo al didak? Bihar Bazkoko garbiketa diagu.

100. 1969-1990 euskara batua poesia j. urain 0033 Haizeari
nahi nioke galdetu
zergatik ez dizkidan
maitearen laztanak
pago hosto igarrak bezala
ekartzen
.

101. 1969-1990 euskara batua poesia emakume olerkariak 0040 erran huen ahapez ezkaratzeko sumurretako
egur eztian kabitu dira
hegoko ondartzetarik itzuli ainara laztanak
hi ere larrazkenean etxerako?
irlandako lore ubela eskuan.

102. 1969-1990 euskara batua poesia p. ezkiaga 0065 Maiteago dut
neskatxa beldurtiaren laztana
urdangaren keinu ausartia baino...

103. 1969-1990 euskara batua poesia p. ezkiaga 0094 Zimurduraren marrak
ildoa du laztan
jasan dezan denbora
hauskuraren baitan.

104. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0040 itsasertzeko bidai hezea,/ hegoaldeko haize epelaren laztan alaia //.

105. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. solbes 0089 Poliki, poliki, nere laztana, lepoa igurtziz, parkouritu nizuen gorputza, geldiunea, jarraipena, musua, koska, mihien jolasa, behatzen ikerketa zure gorputzaren basamortuan, jarrai nintekeen bimila segundu, segunduz segundu neurtuz, hamar urtetako kartzelaren antzera.

106. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0035 Eta Vasiak bi laztan adeitsu eman zion andereari masailetan.

107. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. zarate 0035 Iraultzeko garaia eta eraikitzeko aukera. Negar eguna eta parre eguna. Erosta aldia eta dantza aldia. Laztan giroa eta laztanak uztekoa. Bila ibiltzeko mugona eta galtzeko zoritxarra. Zaintzeko denpora eta jaurtikitzeko denpora; urratzeko eta josteko, isilik egoteko eta mintzatzeko, maite izateko eta gorrotatzeko. Gudarako aldia eta pakerako aldia...

108. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0052 Behin batean, eta ikustekoak ziren bost urteko mukizu bati horrelako gauzak minik egin gabe azaltzeko aitaren nekeak, serio-serio muxukatu omen zion aitari gaueroko azken laztana ematera ohe ondora joan zitzaionean, aita, hildakoek non dute etxea?

109. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0063 Musu eman zion, grina harrigarri antzeko batekin, eta mutikoak, laztan hura edota itxuraz bera aurkitzen zen putzuaren barreneko hitzak entzun balitu bezala, begi zuri eta gorri batzuk iriki, eta bere ezpain zartatuak mugituz, zera xuxurlatu zuen: - Aterako nauzu honetatik, ezta, Alba?.

110. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0109 Baina orain ez zen berdin; garai bateko umea, emakume batekin lotaratzen zela ongi asko zekien gizon heldu bat bilakatzen ari zen eta sarritan desio gorde batekin ikutzen zuen, liluratuegi haren azalaren berotasun eta emakume gorputzaren eztitasunarekin bere laztanak oraindik amarrugabeak, errugabeak, ez izateko.

111. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0035 - Nola bururatu zaizue lotzea ere... Nere laztana....

112. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0005 Baina, laztana, mahaian eseri aurretik eskuak ongi garbitu behar zenituela esan nahi nizun.

113. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0046 Pentsatzekoa denez, neskatxarentzat oso erakargarria zen gonbite hau, baina halere, esan zuen: - Ai, laztana, ezinezkoa zait! Pentsa ezazu gure amarengan! eta gainera nik ezin dezaket hegan egin.

114. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0201 - Lehen bezain erremindurik, laztana.

115. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. bizkarra 0014 Oso erraza da izaki txiki hori janariz jostea, zailagoa da hala ere, maitasun, samurtasun eta laztanez betetzea.

116. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. urkola 0148 Len esan dugunez, gure Ama xar dan Eliz laztan onek oñetakoak neurriz aundigi utzi dizkigu gaurko gizonontzat eta moztu egin bear ditugu arin ibilliko bagera.

117. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak f. zubiaga 0070 - Eman neri esaten da, laztana - laguntzen dio ama Idoiak lkertxori.

118. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0080 Oartu da neska, emakume beltz aundi arek zerbait kezkagarri badarabilkiala barruan: - Zer ote da gaurko gau ontan nere amatxo laztan au kezkatzen duan gauza.

119. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0096 Gerta daiteke urren daukagun lagunari laztan bero ta oldarkor bat eskeiñiaz agertzea.

120. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. sein 0019 Ibil-bideak, gelak, jan-lekua, biltokiak, guziak gurbil, laztan, legun.

121. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1986 0001 Buruan jarri dizkio amak eskuak, laztanez lasaitzeko:

122. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. iparragirre 0001 Arabean mundua zatitu, Egipto neutralizatu, Siria eta palestinarrak isolatu eta, bere semerik laztanena den Israeli potentzi eta indar guztia eman... Horik dira Libanoko sarraskiaren arrazoin bakarrak.

123. 1991> bizkaiera literatur prosa u. elorriaga 00015 Laztan gitxi bere ez neutsazan emoten, arean bat beratu gurean, baina alperrik.

124. 1991> bizkaiera literatur prosa m.a. mintegi 00118 Baserriaren epeltasuna laztan bat lez izan zan guretzat.

125. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0241 Semea besartean hartu, laztanez bete bihotz ondoan, eta negar sotinka, estu-estu, ito beharrean erabili ondoren, une haretako pozari eutsi ezinik, aginduak emoten hasi zan.

126. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00099 AMONA.- Zer gertatzen zaizu, ene laztana.

127. 1991> euskara batua antzerkia a. iturbe 0071 CAROLINA - Aizu, laztana, ez da hau tokirik egokiena kontu hauetaz hizketan hasteko, baina oso arduratuta nauka zure ama horrek; lehen nere preokupazioekin nahikoa ez dela... oso arduratuta, ordea, e!

128. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 0013 EDURNE: (Aterantz ibiliz) Sentitzen dut, laztana, baina zuk sukaldaritzari buruz ez daukazu ni zorra idea.

129. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 0082 Orain, azken tokea, e, laztana?.

130. 1991> euskara batua ikasliburuak bene-benetan/1 0094 Kontuz ibili, laztana!

131. 1991> euskara batua ikasliburuak sexuinfo ii 0043 Zelula horien biltegia bete denean edo mutila, laztan edo fantasiekin, berotzen denean, kanpora ateratzen da sustantzia hori, hazia edo gizazia izena duena.

132. 1991> euskara batua ikasliburuak sexuinfo ii 0043 Kilikatu egingo zaituzte zenbait pentsamenduk eta laztanek.

133. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkixo 00039 - Har ezazu gorri horietako bat. Baina itzuli bezain laster, dentistarenera, entzun duzu, Jim, laztana?

134. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkixo 00039 - Jim laztana? Panpina? Horra hor, azkenean, Temerario kapitain ausartaren maitale sekretua.

135. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkixo 00084 - Hogei segundu barru suziriak beheranzko bidea hartuko du, Jim, laztana -esan zuen bat-batean Panpinak.

136. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkixo 00114 - Oso erraza, laztana: zure hagin hori behin betiko konponduko dugu, horixe gertatzen da.

137. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkixo 00114 - Ai ene, laztana! Beraz, hau dentista baten kontsulta da! Ni banoa!

138. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00010 Eta, saiatu, saiatzen dira guk deus igar ez diezaiegun. Iskanbilak alboan harrapatzen bagaitu, orduan, gugana hurbildu eta laztan arin bat edo musu lehor bat eman eta, han darraite sesioan, liskar amaigabean.

139. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00045 Arreta pizteagatik, zorotxu baten antzera jartzen zela esaten zioten elkarri gurasoek, jeloskor jartzen zela. Eta, orduan, laztanak, xerak eta losintxak erdibanatu egin behar.

140. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura portuko bakardadea 0062 Oh, Ilargi, Ilargi, horrenbeste maitasun sutsuren testigo, ez negarrik egin Ilargi, ez ezazu negarrik egin; iritsiko bait da zure eguzki laztanarekin elkartuko zaren eguna.

141. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. azurmendi 0048 Uda zenez, igandero Donostiako hondartzan elkartzen ginen, irrifarrak, begiradak, musuak, laztanak,... berehala bukatzen zitzaigun

142. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. azurmendi 0048 Uda zenez, igandero Donostiako hondartzan elkartzen ginen, irrifarrak, begiradak, musuak, laztanak,... berehala bukatzen zitzaigun eguna,(...)

143. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0067 Ama nuen gogoan momentu horretan, eta itsaso zikinean, zirriztu bat ireki zen ur gardenez, eta ama ikusi nuen islaturik, beti bezain laztan, beti bezain irrifartsu.

144. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0021 Pasaportea behar duzu eta ez dakite noren izenean egin, izen ezberdinak erabili dituzulako, ezta, laztana?

145. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0052 - Zer duzu, laztana?

146. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0095 - Lasai, laztana -esan zion Kranky andreak, beste mahai-muturretik.

147. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0036 Oi, ene laztana!

148. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. legarreta 0081 Jainko laztana!

149. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. legarreta 0129 - Jainko laztana, Wonka jauna!

150. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. linazasoro 0034 Aitona, lerroz lerro, gizonak pasioz irakurtzen duen nobelan azaltzen diren heroeen gorabeherekin harrapatua sentitzen da: bi maitaleen pasio historia bat kontatzen da, nola deliberatzen duten, musu eta laztanen artean, azken erabakia.

151. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. muguruza 0052 Ttipi eta Txiki zaunka hasi orduko, ordea, orroak zaunka bihurtu eta bi dozena txakur, uxoak aztiaren painelutik bezala agertuak inguratu zitzaizkien, aurrena usainduz eta ondoren saltoka, laztanen eske.

152. 1991> euskara batua poesia m. zinkunegi 00167 Ama laztana albixte txarra
zaila eta serioa
hitzegitea bene benetan
ona bait da usarioa
zutaz entzun dut urte askotan
kredo eta errosarioa
iadanik nago itoa
izaten beti pijoa
kalean beti arrunt bezela
dirudi dut ijitoa
hemen horrela aspertu eta
Amerikara nihoa.

153. 1991> euskara batua poesia j.l. otamendi 00111 bihar helduko natzaizu
goiza urratzera
gaua orraztera ene eskuekin
bihar helduko natzaizu
pena ehizatzetik
laztan ikastetik zure behakora
bihar helduko natzaizu
gogo zaharrenekin
leiho zabalekin bezperatik
bihar helduko natzaizu
uda ozenetik
negu isilera bion gorputzekin

154. 1991> euskara batua poesia j.l. otamendi 00140 nondik nora joan etxerik ez badut
gaueko lurrunek gogoz hartu naute
galdu zen laztan bat bilatuko dizut
eta izar bat
eta izar bat piztu da gauean

155. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0039
EURIA gustatzen zaio kantoiko
itsu loteria saltzaileari.
Goitik behera euria adokin zimelduetara, eta zeharka
arratseko zintakin. Goroldioa egunen atzekaldean hedatzen,
euria maitasun onetsiak bezain lehun lurrean irristatzen.
Sapaburuak balea izateko ametsak
borobiltzen.
Euria ari, hormako zorion marrazkia ezabatuz eta teilen
kolorea hurrinera arrastatzen. Euria, artesau hatzamarren doinua,
suge erorketa, hitz erorketa ikaragarria munduko hiztegi guzietarik.
Nobelatako dontzeilak leihoetan euriaren laztan eske, euria
beren paineluak hartzen, beren bihotzak tipitzen,
beren ezpainak umeldu eta isilerazten.
Euria, eskaleek bizturiko suak amatatu eta haien erraietaraino egarria lez
hedatzen. Jendea artean haztamuka doa aterri denean baino jantziago.

156. 1991> euskara batua literatur prosa y. arrieta 00016 Miazkada laztan, laztana fereka, fereka oihu eta mina dena ahaztu.

157. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00121 - Neska berri bat ikusiko duzu ispilu aurrean, laztana!

158. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00121 - Zer, gustatzen? Zoragarria zaude, laztana!

159. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00029 Nire esku leunen laztanak zure bizkar izerditutik behera irristatzen?

160. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00106 Elkarri musuka hasi ziren lehenengoz, aldi berean ezpain artean umeldutako atzamarrak tentuz erabiltzen zituztela laztanak emateko; lepagainean, titipuntetan, ipur-masailetan, berauen arteko zirrikituetan...

161. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00023 Zakil handi batekin nenbilen ametsetan, ezpain batzuek gozo-gozo laztantzen nindutela sentitu nuenean; laztana itzuli nuen eta ez nuen begiak zabaltzerik nahi izan; pentsatu nuen Antoniok bere gaueroko menua aldatzea erabakiko zuela gau horretan; itxura oneko gizona zen eta ez zitzaidan inporta abentura bat izatea berarekin.

162. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00420 - Laztana, badakizu ez dituzula bi kikara hartu behar.

163. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00421 Laztana, gorbatako orratza okertuta daukazu...

164. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00421 - Laztana, oso dantzari ona zara - urruma egin zuen neskak gero eta hurbilago.

165. 1991> euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0030 - Asko maitatzen zuten elkar eta, halako batean, ordura arte inork egin gabeko laztanak egiten hasi zitzaion errege bere alaba gazteari.

166. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0058 Ni beltzarana naiz, ilea bizkarrean behera erortzen zait, bularren gainera, eta laztan horrek titi mamitsuen ttonttorrak harrotu egiten dizkit, ai!, hemen bazeunde, titiei heldu eta, bueltan-bueltan, igurtzi, estutu, lasaitu eta nire azal fina atximurtuz nire gorputz osoa hotzikara eta dardarera berpizteko!

167. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0093 Aspertuta zaudelako ezin al liteke ilea moztu, e, laztana?

168. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0093 -Gainera, ez ahaztu laztana jarraitu zuen azkeneko ile muturra txukuntzen zion bitartean, ilea moztutakoan hazi egiten dela berriro.

169. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0093 -Zergatik, laztana?

170. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0093 -Desberdina, laztana.

171. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0008 (...) esan banio, laztana, gurea amaitu da, doilortasunak ez du lekurik hemen, ez nukeen leihotik bota beharrik izango, baina, ziur asko, irtenbide ez-arrazoizko eta teatralak saihets nitzakeelakoan hasi nintzen neure burua konbentzitu nahian larru jotzea gauza naturala dela, gorputzaren eskakizun hutsa.

172. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0100 - Ez laztana esan zion usorik izango ez zuten ogi apurrak bildu bitartean.

173. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0089 - Zuzen jokatu dut laztan baten aukera galtzeko gai ez diren gizontxo horiek mespretxatuz, gure emaztekien garbitasun eta osasunaren parasitoak, hauek gaur egun gurekin batere ados ez daudenean.

174. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0055 - Ixo, ixo, laztana -esan zuen amak ia haserre bizian, ume gaixoaren gorputz xumea bi besoen artean estutzen zuela.

175. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0055 Ixo, laztana, ez egin negarrik honen ozenki.

176. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0079 Haur laztana besoetan hartu eta amarengana eraman nuen.

177. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0074 Hirugarren deia ere kotxetik egin zuen: Istripu bat izan dut, l.a.z.t.a.n.a.

178. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0047 Zuzen ulertzen badio, Anitaren laztanak, Anitaren larrualdeetan eragozpenik barik eta inoiz baino sarriago menturatzeak, haren bolantinak ohean, Onofrek berak atsegin duen zu halan eta bera gainean, gorputza osorik bestearen gorputzera urtuz igaro behar duela sentituz, medikuak gomendatu diona betetzea izan da.

179. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0312 - Eddie, laztana -galdetu zidan-, zer egingo diagu orain?

180. 1991> euskara batua literatur prosa i. tapia 0068 Ondo nago. Zuregan pentsatzen. Laztana.

181. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0032 Gau hartan Bud eta Ollarenetik etxera iritsi ondoren, maindire azpian egon ginenean, Franek esan zuen, Laztana, bete nazazu zure haziaz!

182. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0036 Instant hauetan, Usbek, Munduko Inperioa ere emanen nuke zure laztan bakarraren ordainez.

183. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. txakartegi 00044 Teoria honen bidez, ulerterrazagoa da min-esperientzian antsietatek, depresioak edo minaren beraren kontestuak duten papera; edo, beste era batera esanda, nola beroak, hotzak edo gurasoen laztanak laguntzen duten behe atalasaren estimulazioaren bidez minaren informazioa gutxitzen.

184. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0643 tidy adj. txukun, laztan.

185. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. sagastizabal 0069 musukista. Laztan mingarri bortitzak maite dituena.

186. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pirinioak 1995 0102 Eguzkiari, Marietaren laztanei eta bere altzo epelari esker, egun batean Silvanek lo sakon hartu zuen.

187. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. peña 0185 ... Stalinaren poliziak bahitu eta Odessara eraman izan zuten, han behin eta berriro torturatu, kolpez eta burdin goriez, baina hura gai zen oinazeak ez sentitzeko laztanak bainoago, upanishaden formuletan gogoa bilduz

188. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zubizarreta 0036 Gaur ez dit laztana esan.

189. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zubizarreta 0036 LAZTAN.- Maitea, kuttuna.

189 emaitza

Datu-estatistikoak: