XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. irigoien 00175 Euskal toponimoetan bukaerako -heta hori lokatibo kasuetan -hetan -hetara -hetako eta abar erabiliko zela argi dago eta gero nominatiboan *(h)ek edo -ak jarri beharrean izkribatzaileak -heta bezala uzten zuten, agian erdaraz ere -eta bukaera bazegoelako toponimian. (31). Egun Bizkaiko leku askotan baserri bat baino gehiago dagoenean izen berekoa, nominatiboan -ak plurala ipintzen zaio. Jakina, inesiboan -etan izatera bihurtzen da. Erdarazko dokumentuetan erdarazko plurala jartzen zaio halako kasuetan. Esaterako Magunas, ajurias eta abar.

2. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. irigoien 00175 Lehen esan dugun bezala artikulu plural zaharra -ek zela hontzat hartzen baldin badugu, eta berez jatorria hek demostratibo pluralean zuela, -hetan, -hetara eta gainerako lokatibo kasuak ere argitzen dira, zeren hek demostratiboarenak besterik ez direla argi baitago.

2 emaitza

Datu-estatistikoak: