XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera liturgia peregrinatio 0019 Elizako otoitzak egin bezin laister, Jesus lurperatu zuten obian zegoen elizan elkartzen ziran, eta emen Apaiz batek Judasen saldukeria irakurtzen zuan... Gure andre onek dionez, jendeak negarrari ematen zion.

2. 1900-1939 gipuzkera liturgia peregrinatio 0023 Jerusalengo eliz nagusira Jose ta Mariak Aurra aurkeztu zuten tokira, Jerusalenera, bertan Erramu egunean garailari sartu zan urira; Jaunak azkeneko aparia egin izan zuen Zenakulo zeritzaion apari-lekura; Olibeteko agoni-tokira; eta esate batean esateko, nekeak eraman, il, lurperatu, berriz piztu, zerura igo, Espiritu Santua etorri egin zanera; leku guzi oietara ba garamazki Liturjiak.

3. 1900-1939 gipuzkera liturgia lzm 0202 Adierazten du Cristo lurperatu zutela.

4. 1900-1939 gipuzkera liturgia elizondo kristpe 0256 Zure Semearen atsekabe-ujola, orduntxe bukatu zan; baña Zuretzat, larriyen larriyenak etortzekoak ziran: Negarrez urturikan, Semearen gorputza besarkatzen dezu; zinzilika zeuden larru ta aragi puskak egoki jartzen, arantzazko buruntziya 1 corona kendu; bere zauriyak garbitu, agurtu ta muñ-egiñ; ezpaiñ eta begiyak itxi; ta arpegi doit-doitsu ura goratubaz, lurrperatzeko garbi-txukun uzten dezu.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ldi 0191 Bitxi iaukal ori, eroak baño areago, guk lurperatu nai bearra!....

6. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1914 00001 Iru gauza iragarri eutsezan Jesusek ikaslai itz onekaz: andik laster ezingo ebela bera ikusi (kurutzan yosia, illa ta lurperatua ixango zalako), ta alege (triste) aurkituko ziala bera barik; baña puskatxo bat geroago (iru egun barru berbiztu zeitenean) barriro bera ikusita poztuko zireala; eta azkenez euren poz au beti iraungo zala.

7. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa alzola 0065 Santa Ageda'ra eruan eta diru-zorro ta guzti lurperatu ebazan, ermiñta-ostean.

8. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0234 Ouremen Baron de Albaiazere sendiaren illobian lurperatu eben Jazintaren gorpua.

9. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak a. urrutia 0031 Beraz ixan lediken gauza da, gaur aurkituten doguzan gizon-azur antxiña lurperatubak Adan baño lenangoko gixonenak ixatia.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0084 - Lurperatu zazute semea; aita berriz lotu, esan zuan aietako batek.

11. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. iztueta 0031 Hallesby'k garbitasun meenean Schfedup'en asmoak gartsuki lurperatzen ditu.

12. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak t. aristizabal 0028 Ezta ba arritzeko, zentsudunak diran gizonak, baserriaren berakoa, begi txarrez ikustea; baserria lurperatzen bazaigu, Euskaldunen izatea, galdutzat eman dezakegu.

13. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l.m. satrustegi 00001 Emakumeak len giltzapetuta zeukaten muga zarrak lurperatu ditu, eta denbora batean iñolaz ere amestu ezitezken eginkizunetan arkitzen dugu, ordun asmatu-eziñezko azken batera bideratuta.

14. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eusko gaztedi 1949 00001 Lurperatzera zeramaten gizon bat.

15. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eusko gaztedi 1949 00001 Ilda zegoala uzte zuten guziak, bañan bide erdian piztu egin zan.Jaikirik esan zion lurperatzera zijoanari:

16. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0132 Orregaitik bere bizitz eskutapenetan erakarriak gara, bere antzekoak, Beragaz batera lurperatuta ta berbiztuta arik eta Beragaz gozartu arte.

17. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. gereño 0120 Lan barik bere ezkontza deseginda, bere izpiritua lurperatuta, gaixorik... Bizitza baten frakasua.

18. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak n. barrenetxea 0030 9-garren Pio Aita Santua, siniskai bi areik oinkatu zituana, Erroma`ko Kaputxinoen elizan dago lurperatua; ta beti dauko bere ondoan argia piztu-ta eta lore barriak ipini-ta, erriak dautson jaieraren ezaugarri.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0080 Garai honen haseran, hildakoak, generalki, kukubilkaturik lurperatzen zituzten: geroagoko gauza izango da erraustea.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0011 Ahalbide guztiak agortzearren, lurpean ere haragi-zatiak jarri nituen, baina bi astez lurperaturik egon arren, ez zen inoiz harrik sortu euliek haragia uki zezaketen kasu guztietan gertatzen zen bezala...

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/8 0126 Tori zure aizkora eta lurpera ezazu tribuko beste arma guztiekin batera.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/8 0126 Arma guztiak lurperatzen baditugu nola ehiza ditzakegu bisonteak? galdetu zuen orduan txirobar haietako batek.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. arrieta 0266 Euskal Estatutoa urte betez isilik eta lurperaturik daukate Korteetan.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0094 Ezin ninan lurperatu.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0094 Timo bere lotarako mantan bildu eta lurperatu egin geninan.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0167 Atreyuk burua besoen hutsunean lurperatu izan zuen eta zirrada batek bere gorputza korritu zuen.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. berasategi 0234 Zuhaitzetatik zintzilikatu zituzten gizonak lurperatu zituzten.

28. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0051 Atean geratu da beldurra. Egunabarrean / elkarri esandako agurrak / lurperatu nahi du, bion basamortuan,/ leihoan zehar dakusadan zeruko argizagia //.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. pelaez 0067 Gutxienez letra bakoitzak mila kilo bai izango bait zuen eta zortzi letrek, imajina... lurperatu ninduten erabat.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0141 Azpileko ehortzaileak Don Kosmeren gorputza lurperatu zuenean, Azpileko kanposantutik tronpeta soinu ikaragarriak sortu ziren; jendeak ez zekien nondik etor zitekeen soinu hura; batzuek deabruaren ekintza zela pentsatu zuten, Don Estebe eta Soroetako Permin bezalakoek batik bat; beste batzuek, hura zela munduaren bukaera, eta aingeruak jaisten hasiak zirela tronpetak joaz...

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0043 Biztanleek hobi bat egin zuten gorpu bientzat, batera lurperatuko bait ziren.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. monasterio 0092 Leku horretan zulo handi bat egin eta zaldia bertan lurperatu.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0028 Urratsek, arrats hartan, Txomin, bere anaia, gurasoengandik ez urruti lurperatuta zegoen lekurantz eraman zuten.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. etxaide 0294 Horbela samurra eta usteltze azkarrekoa denean aneziko ugari egoten da eta beraz materiala berehala geratzen da lurperatua.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. etxaide 0295 Lunbrizido endogeoak sustraietako materialez edo anezikoek lurperatutako zein euriak iragazitako materialez elikatzen dira.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. zabala 0281 ANTZERKIA Gerrate-osteko belaunaldiak, erdi ezkutuan lan eginez, dena lurperatua gera ez zedin lan gogorra egin zuen, eta ondorengo antzerki-berritzearekin zubi gertatu ziren.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. urkia 0218 Administrariak zeraman erregistro liburu batean idazten ziren gaixoen sarrera datak, altak, eta heriotze kasutan, hildakoa lurperatua non izan zen ere.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. lekuona 0063 Munoeta-n (Zesaren zelaia deituriko leku batean, Kambo herritik gertu) bazen urre lurperatua.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizijator 0027 Areago oraindik, lurrazalaren barnean aurkitzen diren substantzia organikoak, esate baterako, zohikatza, harrikatz- eta petrolioi-hobiak, etab., guztiak funtsean garai batean geure planeta populatu zuten eta geroago lurrazalaren sakonean lurperatuta geratu ziren organismo ugariren ihardueraren ondorioz sortu dira.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0015 Garai hartan hil, lur azpian lurperatua izan eta bere existentzia ezkutuaz ezer ez genekiela, orain berraurkitu dugu fosil eran.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0056 Hondoaren gainean bizi ohi diren arrainak dira xabiroiak baina krabarrokak ez bezala, hondo haretsutan; bazkarirako egokia den edozein animali txikiren zelatan egon ohi dira harean lurperatuta eta kanpoan begi biak bakarrik gelditzen zaizkiolarik.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmb 0299 Beraz, bataiatu ez ziran haurrak mairu ziran, eta egoera horretan hiltzen baziran, ia oraintxe arte, jaiotetxearen inguruan edo jaiotetxeko baratzan lurperatzen ziran.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0023 Lurperatzeko erabiltzen duten dinamika, denetan igoaltsua da.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0023 Oina, ezarian ainguratzen da, lehenengo mugimendu dilindari bat eginez lehendabizi aurreko erretraktoreengan eraginez, eta gero, atzekoengan, piskana-piskanaka lurperatuz.

45. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak in: pastor izuela (1780-1837). ezkioko ta segurako itxuak 0019 Maria Katalina au, 1839/VII/26an lurperatu zuten, 57 urte zituala.

46. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1982 0087 58 Mendizabal.
Alde batera bide honetan
barruak hartzen du pena
lagun bat hortxe lurperatu da
adiskide genduena,
berarentzako beste laguntza
badator hor ondorena
eta hauxen da gaur egunean
hemen egin litekena
bera hil da bainan bizirik dago
gu lagunon oroimena.

47. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gao 1990 0012 Transformadore hau lurperatuta kokatuko da lehenespenez.

48. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0002 Asko eta denez idazten duzunean etsaiak lortzen dituzula, idazle zenbait problematikoak direla, erabat axandolo dagoenean bakarrik sariaz lurperatzen dutela idazlea agintariek.

49. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. mimentza 0001 Beraz, Euskalerriak bere askatasun nazionala lortu nai ba-du lagundu egin bear du Estadu burges ori lurperatzera; lagundu egin bear degu euskaldunok Madrid`en Erreboluzioak irabazi dedin.

50. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. arzelus 0001 Guztiok bakea nahi dugu!, Geure harmak lurperatu egin ditugu, Guztiok bakearen alde, etab.

51. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zer 1977 0001 Erbesteko agintari oneik lan eta lan ekin dabe gure jakintza au lurperatzeko.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.r. aizpurua 0004 Irtenbide posible bat lurperatzea izango litzateke, baina ez edozein lekutan, inguruko urak eta zelaiak kutsa bait ditzake.

53. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.r. aizpurua 0004 Zenbait enpresak hondakin-hautsak tratatu ondoren zakuetan sartu eta lurperatu egiten ditu.

54. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1989 0001 Etxekoak etxeko sepulturan lurperatzen ziran oi zanez.

55. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1989 0001 Baña etxekoa zabaldu barri zanean, ildakoa beste sepultura baten lurperatzen eben.

56. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1990 0001 Orregaitik Eleiza barruan ildako baten aldekoa amaituta gero, elexopera joaten ziran, elexopean lurperatuta egozan aurrekoen alde egitera.

57. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1990 0001 Izan be, antxiña-antxiña elexopean izaten zan gorpuak lurperatzea.

58. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1990 0001 Orduko sasoian oraindik Etxebarrin be elexopeari ZIMENTERIO esaten eutsoen erderaz, naizta orduko Eleiza barruan lurperatu.

59. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1990 0001 Eta Abadienak gañera eta beste bi, kanpokoak, eskekoak berbarako, lurperatzeko.

60. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... aburu 1982 0001 Ikus zer bertsu lerroak atera dituen bere adixkiden herioatzearen karietarat: Errexil bertsulari zenaren ehorzketaren ondotik berak erran zautan: Zenbat atseginekin ariko nintzan bertsutan Errexilen gorputza lur-peratu eta, hunen hil-harriaren gainean!

61. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1972 0001 Antxiña-antxiña ildakoak eleizetan lurperatzen ziran.

62. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1972 0001 Orregaitik, baten elizkizuna zanean, azkenean eleiz-bueltan lurperatuta egozen ildakoen alde erregutzera urteten eben kanpora.

63. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0455 Kristautasuna osoan lurperatu dogu.

64. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00054 Badakizu? Barregarria da, gaur egun ere badakit non dagoen lurperatua txakurra, baina meategia betiko galdu zen.

65. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0017 Bizirik lurperatuko gaituztela uste al duzu?

66. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00060 Trajanoren garaitik aurrera, hildakoak lurperatzeko ohitura orokortu zen, beraz, sarkofagoak ugaritu egin ziren; gai desberdinei buruzko irudikapenekin dekoratzen zituzten hauek.

67. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0141 Aurrez egun oso batez beratzen ipini zuen, lurrean zuloa egin zuen, lur onez bete eta hantxe lurperatu zuen.

68. 1991> euskara batua ikasliburuak metalurfisi 0341 Gasak, petrolioa eta beste produktuak garraiatzeko lurperatutako altzairuzko tutuak babes katodikoaren adibide bat dira.

69. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz 1996 0146 Aurreko aro geologikoetan bizi izan ziren animalia eta landareen hondar ugari geruza sedimentarioetan lurperatuta kontserbatu dira, eta beste garai batzuetako bizitzaren lekuko baliotsu gisa iritsi zaizkigu gure egunetaraino.

70. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz ba! 0068 Herritarrek, oso penaturik, baso ondoan lurperatu zuten artzaina.

71. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0128 Haren parera heldurik, amama Laurak ireki eta Pablo luperatuta zegoen nitxora jo zuen zuzen.

72. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. jimenez 0033 Kronikak dioen hurrengoa da Bizargorrik debekatu egin zuela zati haiek, geratzen ziren apurrak, itsasora botatzea edo lurperatzea.

73. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. jimenez 0113 Adibidez, baten bat hiltzen zenean, etxekoek gaubeilan egiten zuten, gorpuari lurperatu aurreko gauan laguntzeko.

74. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0042 Bizidun jendeari ateratako odolaz bizi dira, eta lurperatuak izan ondoren ere banpiroek bizirik jarraitzen dute.

75. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00211 Beste batzuek itsaso itsuak zirikatzen dituzte arraunekin eta burnira oldartzen dira, erregeen areto eta ataburuetara sartzen dira; honek suntsitzeaz mehatxatzen ditu hiria eta penate errukarriak, harri bitxian edateko eta sarrar purpuran lo egiteko; besteak ondasunak ezkutatzen ditu eta lurperatutako urrearen gainean lotaratzen da; hau, zurtuta, rostretan harritzen da; beste hau txaloek utzi dute aho zabalik, plebearen eta aiten jarlekuetatik bikoiztuak; poztu egiten dira anaien odol isuriaz eta etxeak eta ataburuak aldatzen dituzte erbesteratzearen truke eta beste eguzki baten pean datzan sorterri bat bilatzen dute.

76. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00024 Pikondotxoari begira, haren sustraiak noraino lurperatzen ziren aztertzen hasi zen Lolo.

77. 1991> euskara batua literatur prosa k. biguri 0007 Bere emazte Mariana lurperatu behar zuten egunean, etxean bertan egin behar zuten elizkizunera joateko prestatzen ari zela, oheburu gaineko gurutzean pausatu zitzaizkion begiak, eta une batez desafiozko begirada josi zion;

78. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0074 Ordu erdi ondoren edo, lantegi hutsaren izkina batera joaten zen Pirata, kentzen zizkion zakuak gurdiari, eta arratsaldero leku berean lurperatzen zuen aizkora ateratzen zuen.

79. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0014 Kapitaina! tratu txarrik jasan duten animalia guztien salaketek, ohe gainean hozkatuak, odolezko errosetoietan egiten dute aharrausi, harrizko hortzen euriteak eta kaioletako zirin arrastoek, elurrarenak bezain amaitezin diren tapakietan lurperatzen gaituzte;

80. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0059 Bestalde, bi gau dira Mieloxinek gezurrondo-hazi borobilak lurperatu zituela.

81. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0107 Horra! non aurkitzen naizen nire irudipenak eta oroitzapenak lurpera beharrez!

82. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0061 Ez dugu bere senarraren familiarekin lurperatzen *lurperatu: enterrar.

83. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0061 Eta lurperatu ere han lurperatzen dute beti ama.

84. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0061 Hogeitabi lurperatu ditut.

85. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0274 - Tira, tira, Errondal: hire buruari arreta gehiegi eskaintzen dioan bakoitzean, bere gorpua nola lurperatzen duten ikusi nahi duenarena oroitarazten didak, bere heriotzaren berri zabalduta etxe aurrean nor etorriko dagoenarena bainoago -Ni neure baitara bildua ikusirik, hizketagaia mudatu zuen:-Baina, utikan!

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. lizarralde 00032 Hilik jaiotzen ziren haurrak baserriko teilategal azpian lurperatzeko antzinako ohitura.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 00104 Gizarte teknologikoak dialektika hori lurperatzen du, beharren mugimendu librea kontrolatuz.

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. aranbarri 0020 Lehen, horrela erakutsi izan zaigu, eguneko egunkariak lurperatzen zituzten txanponekin batera harria lur gainean jartzean, geroak jakin beza.

89. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. aranbarri 0020 Txanpon lurperatuak.

90. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. sagastizabal 0028 behortzi. Zaldi emea hildakoan lurperatzea.

91. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0262 Neguan eta udaberrian ateratzen da, nahiz eta zenbait ale udazkenean ere ateratzen diren, hostozabalen eroritako enborretan, adarretan edo lurperatutako egurretan sortzen da.

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 0086 Gorpuak lurperatu egiten dira, lehen hildakoen hezurrak kendu eta horien lekuan berriarenak jarriz, buruak Ekialdean eta oinak Mendebaldean dituztela.

93. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0146 Oso maiz etxean bertan lurperatzen dute gorpua, bertan eduki dezan bere bizileku iraunkorra.

94. 1991> euskara batua saiakera-liburuak estilib 0095 -'Atzo lurperatu zuten bere gorpua Zaldibian. (Gipuzkoa)'

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak estilib 0095 -'Atzo lurperatu zuten bere gorpua Zaldibian (Gipuzkoa).'

96. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. arrieta 0076 Zergatik hisikatzen du hainbeste (barkatu: zergatik insistitzen du hainbeste) Lizardik oraindik bizirik beharko lukeela gure artean, goizegi lurperatu dugula hura mertxika-hezurrean, Rimbaud hartaz galdezka etorri zela, bai, baina berarekin solastatzera, ez bera ehorztera?

97. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j-l. davant 00012 Abbadiako kaperan dago lurperaturik Antoine d'ABBADIE, aldare azpian, Donibane-Lohitzuneko gorazarrean emana zioten makilagaz.

98. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j-l. davant 00012 f) Lau urte berantago, l901.ean, Antoine-ren ondoan lurperatuko dute Virginie.

99. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. zavala 0071 Franborough-eko komentuan lurperatua izan zan, aitaren ondoan.

100. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1991 8680 Espazio hauetan erregai deposituak instalatzea, depositua lurreko sestratik inolako elementurik kanporatu gabe lurperatzen baldin bada soilik baimenduko da.

101. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0005 Olaberri Hirigintz zinegotziak bere alderdiak Donostiarako aurkezten duen programaren beste puntuak agertu zituen: Donostiako Plangintza Orokorra onartzea eta martxan jartzea, K orubean Batzarretarako Jauregia eraikitzea, Groseko hondartza zabaltzea, Topoa lurperatzea eta Abiadura Handiko Trena Donostiatik igarotzea eta gelditzea.

102. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0007 Pasaian hildako goardia zibila Valencian lurperatu dute

103. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0007 Francisco Robles Fuentes goardia zibilaren gorpua atzo lurperatu zuten Valenciako Campanar-eko hilerrian.

104. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Lasa eta Zabala, Baionan bahitu eta bide beretik Cadiz ingururaino eraman eta gisu bizian lurperatzea, bi ministro horien denboran, hori ez da oraino jujatua izan, lekuko batek dena salaturik ere.

105. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0036 Baina ez dute nire heriotza lortu, nahiz batzuk nire gorputza lurperatu eta ahantzi nahi izan.

106. 1991> sailkatu gabeak saiakera-artikuluak euskerazaintza 1998 00050 Il zanean, eta berak len orrela eskatu zuelako, mando baten gañean jarri zuten bere gorpua; mandoa, iñork ere eraman gabe, ibiltzen asi zan eta ibili ta ibili, leku berezi batean gelditu zan. Eta deunaren naia betetzeko, an bertan eortzi (lurperatu) zuten eta gañean eliza bat egin zuten Errioja'n.

106 emaitza

Datu-estatistikoak: