XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa je ber 0427 Errekaren mazelak larre idor izan gatik eskuin ala ezker, arkaitz mokor batzuek han-hemenka beltzuritzen dituztela, begikoago zaiku halere eta laketago Izpegiko erreka: sei kilometra baizik ez baita ere luze, egiaren den bezala aithortzeko.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa je ber 0427 Iragaiten dugu azkenekotz Ibañetako lepoa, hainbertze mende huntan hainbertze miliun gizon, hanitzak armadetako soldado, bere arteka xabalari esker bidatu dituen lepoa badira ezkerrago bertze lepo batzu, gerlariak haukietan gaindi sartzen baitziren Nabar-Goitin; Doniane-Garazin barna Fiheralarreko mazeler goiti ziren hetara heltzen.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0405 Kalitza eder da elizan, bainan ez da berdin, sortzen delarik esku gainean edo mazelaren erdian.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak haurren arthatzeaz 0021 Haurrak heldu ziren, ba, gizen, mazela zabal batzuekin, ttripa lodi bat, bainan flako, zarphil eta ez ontsa.

5. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia m. erdozainzi 0441 Oihartzunak zoan
Mendi mazeletan
Urrun-urrunean
Zeruko lorian.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0048 Ordurako zuriak zeuden inguruko mendiak, gailurrak eta mazelak.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gorbea 0068 Iparrekialderantz, sigi-saga doan ganadubidean gaindi, txilar, elorri eta garoaren artetik, babestoki xume batetatik igaro ondoren Atxaen eta beren lekune harritsuen oinetan dagoen mazela igotzen hasi ginen.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gorbea 0068 Bagoen artean, gure ezkerretara alanbresia genuela, behi eta txahal gorriska franko biltzen zuen mazela batetatik aurrera, 955 metroetara iritsi ginen, bidearen alde bietan arantzehesi lineak luzatzen zirelarik.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gorbea 0139 (...) Hegoekialdeko mazelera atera ginen, Araba eta Bizkaia arteko mugan, 1370 metrotako garaieran.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gorbea 0139 Txilarrez estalitako mazelan, Mururako bide gandorduna hegoaldera utzi ondoren, ezkerretara jo genuen zeharka Egillolarrako iturriaren bila.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gorbea 0139 Laster bukatu zen mazela tipila eta bagadian barneratu ginen.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0018 Tartean dagoen mendikatearen ipar-mazelek (Gasteizko Mendiak, Entzia-Izurrieta, Urbasa, Andia, Lokiz eta Sarbil) eta baita, 1500 mm. erauntsi dituzten Pirineotako mendisaihetsek ere, udan sasoi sublehorra erakusten dute, kostaldean denaren antzekoa.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0018 Hego haizea Uda garaiko hilabeteak freskatzen dizkiguten ipar haizeak hain ezagunak baldin baditugu ere, ez da gutxiagorako hego haizea, gure ipar mazelan tipikoa den bere goritze, lehortze eta udazkeneko eta, batez ere, neguko atmosferaren gardentasun areagotze efektuarekin.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0039 Ameztiak Lehen aurreratu dugun bezala, ameztiek, dibisoriako mendikate silizeotako eguteran hedadura haundiko oihanak eratzen dituzte, mazela kantauriarrean gailurrak eta egutera aldapatsuak harea gainean okupatuz, baita haran azpialdeak eta mendiska hareatsuak, arku subkantauriarreko mugaldean.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. santisteban 0011 Harrobi hauetako asko ustiatzen hasi ondoren bertan behera utzi zituzten, eta orain beren orbaien nabaria utzi dute gure mendietako mazeletan.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. santisteban 0112 Berehala eskuinaldean aldai belartsu bat hasten da, mazela erdian mendia inguratuko duelarik.

17. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak r. idiart 0110 Larrun mendiko maxelan sortua, Piarres-ek menditarrak maite zituen.

18. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak soeg 0001 Ibili gira Uztaritze, Kanbo, Itsasu, Luhuso, Heletan gaindi, Saint Pierre apez nagusiak zion bezala, Baigurako mazelak uda azkenak urrez estaltzearekin, iratze hostailak ez duela nihungo eremu xoragarrieri, den gutieneko zorrik.

19. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1969 0001 Ibil-tresna hori lehertu da mendixka baten mazelan.

20. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ibilien dima 00108 Hemendik Ekialdera begiratzen baldin badugu, Larrunganek, Eskuak... eskaintzen diguten panoramika beha dezakegu eta beherago, mazelan, marmola ustiatzeko harrobi txiki bat ikusiko dugu.

21. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. camino 00008 Andiko gain haietako mazeletako herrietako alorretan agostero ibiltzea ez zen lanbide gozoa gero, abuztuan goizeko hiruretarik gaueko hamaikak artean lan egin behar zen nagusiarendako hiruzpalau pezetaren truke, nagusiak garia zazpi pezeta kiloa salduko zuela jakinik, gainera; inoiz, bestalde, nagusiarenean goseak egon beharra zegoen eta etxe batzuetan tratua gogorra zen.

22. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lantziri 0095 Sarako usotegiak deitutako dorrearen Mendebaldetik 400 metrotara, Tonbako errekaren goialdeko mazela batean, 8 metro diametroko tumulu harritsu bat ikus daiteke, erdian hilgela bat daukana, E-HEra orientatua.

23. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lantziri 0095 Izen bereko ordokian dago, Atxuria mendiaren Iparraldeko mazelan.

24. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lantziri 0114 Hiru harrespileko multzo hau, Haltzamendiko mendebal mazelaren luzeran doan artzain-bidetik goraxeago eraikita dago, mendi-oin baten abiagunean, (...).

25. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lantziri 0134 Peña Albako Eko mazelaren zelaixka batean eraikiak dira hiru tumulu-harrespil horiek.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lantziri 0214 Larrañeko errekatik goiti Larrañeko lepora doan bide zaharra Orhi gailurraren indargune batean zehar zihoan, gero Erroimendiko lepotik iraganez, tontor beraren Ekialdeko mazelan zehar joateko.

27. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0405 Arratsaldea da, eta Via Apiako mazela luzea igo ahala, Albano mendietarantz, atzera begiratu eta ortzia oskorritzen ikusten dugu eguzkia sartzearekin (...)

27 emaitza

Datu-estatistikoak: