XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ardi 0020 - Guk (Martin Lôntxok zioan au ere), eltzekariz, gizaozalez bizi geranok eztegu indarrik mendia mendiaren gainean, Medelek-eta, elurrezko mendi eskerga, erraldoi oriek metatu dituzten antzera, jartzeko.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lander 0602 Zûrphoa - Ongarri metatua.

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0107 Urteak ioan urteak etorri, zarren iakintza metatuz doa, ta gizaldi berriak ustiatu egiten dute.

4. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak or 0009 Egia, bai, zuk ere goxoago egin zenezaken Antigone'n bezala naiz artikuluetan bezala, oinbeste itz zail elkarren ondo samarrean metatu gabe, itzulkizuna berez zailla danean.

5. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zerb herr 1944 00001 Oradour. - Ikharagarria da Pabeko egintza, bainan ehunetan ikharagarriago Oradour deithu herrian Alamanek egin dutena! Herriko gizon guziak tiroka hil dituzte, eta haur eta emazte guziak elizan metatu eta erre! Orotarat zortzi ehun lagun. Zer arrazoinez? Bainan arrazoinik izan othe ditake bulharrean den aingeru ttipia hola erretzeko?

6. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1968 00001 Karriketarik atera harriak metaturik ezarri dituzte eta heien gibelean jarri aterbean, oihuka eta zalapartaka etzirela handik mogituko ixtudiantek galdeginak ardietsi arte.

7. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0017 (Piskanaka argia indartzen hasten da, baina apal iraungo du eszena guztian zehar. Autoak desatalkatzen dituzten leku batean gaude. Txatarra ageri da nonahi, neumatiko metatuak, auto-atakak, eserlekuak, etab.: metalezko egitura bat ageri da nagusi eszenan. Erdian, bi autobus-eserleku eta berauen gainean etzanda gizon bat, ikuslegoari bizkarra emanez. Luzia bastidore artetik deika).

8. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0021 BRUTO - Beste oihu bat egin al dute denek? Txalo horiek, esango nuke, Zesarren gain metatzen ari diren ohore berriak direla.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0223 Urtekoek eduki ditzaketen helburu desberdinen arabera, bi mota bereiz daitezke: a) Urteko kapitalizazioak, kapital bat metatzeko erabiltzen direnak.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0223 Denbora-epe baten buruan, urtero utzi duen diruarekin batera, honek sortuko dituen interesak jaso ahal izango ditu, era honetan kapital bat metatuz.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0288 Maiztasun absolutu metatuak histograman ordezkatzen badira, orduan, histograma metatzaile esaten zaio.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. antiguedad 0092 Neguan, hau sarritan gertatzen ez bada ere, iragazten den ura, metatutako elurraren urtzetik dator.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0017 Datu falta dago, eta bide honetatik jaso daitekeen energia denboran zehar aldakorra denez gero, metatu beharra izango da sobran gelditzen dena.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0038 Kalkulatu: a) Kondentsadorean 30stan metatu den karga.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0038 c) Kondentsadorean metatu den lana.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0154 Azkenik hor metatu den karga osoa Q besterik ez da, hau da: Q = Q1 = Q2 = Q3 =.... Orduan, eta lehen bezala, kapazitatearen definizioa kontuan hartuta .

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0131 Erromak, K.a. VIII. mendetik hasita I. menderarte konkista handiak (italiar penintsula, Kartago barne, iparralde guztia, eta Mediterraneo ekialde eta Greziako erresumak, Hispania eta Galia......) burutu zituen eta zernahi ondasun (lurralde, meategi, oihan eta gizakiak) metatu.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0142 Gasteropodo herbiboro askok kizi lodiskak irensten dituzte, zeintzuak, arandoi batetan metatu, eta partzialki liseritu egin bait daitezke.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/6 0080 Horrela, bada, landareek eliminatu egiten dute aireko anhidrido karboniko gehiegia, zeren, hau kantitate handitan metatuko balitz, kutsa bait dezake airea eta arnastuezinezko bihurtu.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0120 Zb. / Eguna / Amortizazioa / Amortizazio metatua.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0020 Amortizazio metatua + Errebalorizazioa pta. Balio garbia errebalorizatua pta.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0028 PASIBOA. Kapital soziala. Aktiboa errebalor. plusb. Erreserba legalak. Estatutu-erreserbak. Epe luzerako hartutako maileguak. Epe ertainerako hartzekodunak. Ibilgetu materialaren amortizazio metatua. Izakinen baliog. hornidurak. Hornitzaileak. Hainbat hartzekodun. Ordaintzeko merkatal efektuak.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0039 Ibilgetu materialaren amortizazio metatua. IBILGETU GARBIA.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak fisika 1990 0087 Beraz, landareek glukosan energia kimikoa metatzen dute.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.a. fernandez 0051 Azalpen honekin dorsal ozeanikoen geruz sedimentarioaren eza logiko bihurtzen da, azala oso berria da eta sedimento horiek metatzeko betarik ez bait du.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.a. fernandez 0051 Dorsal ozeanikotik urruntzen den ahala geruz hau gero eta lodiagoa dela ikusi dugu, hau ere logikoa da teoria aztertu eta gero, geruz sedimentarioa metatzeko epe gero eta luzeagoa izan bait da.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.a. fernandez 0051 Oinarrizko basaltiko harri eta sedimentoen adina teoriarekin ados dago, dorsal ozeanikotik urruntzen diren neurrian basalto hauek gero eta zaharragoak dira beste berriengatik desplazatuak izan direlako; Ondorioz, ez da arraroa gainean dauden sedimentoek eredu bera jarraitzea zeren dorsaletik urrun daudenak hurbilagoak baino laister metatu bait ziren.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0134 Proxperok udan metatutako belarrak laster jan zituzten behiek, eta orain edozer gauza jaten zuen hango aziendak: lasto eta ote, iratze eta lahar... harrapatzen zutena.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa hiriart-u 0278 - lurraren egiazko jabe bakarra dela Jainkoa, eta gizon bat ez dela sekulan, ontasunak beretzat metatuz, besten lehertzaile izan behar.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. sagarna 00210 Etnologoek adibidez, denboraldi luze samar batetan gizarte batetara joaten dira, ahalik eta gehien hango bizitzan sartu eta ingurukoek beroiek han ikustera ohitu direnean, gizarte hartakoen bizitzak ezagutzen eta galderak egiten hasten dira datoak metatzeko eta gero ondorioak ateratzeko.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. sagarna 0064 Itsaso, hibai eta aintziratako ura lurrinduz eguzkiak euriaren zikloa hasten du, gero ur horrek metatu duen energia potentziala zentral hidraulikotan elektra energia bilaka dadin.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. sagarna 0064 Eguzkiaren energia nonbait meta dadin zai egotea ez zaigu jadanik posible; eguzkitik datorkigun energia ugaria zuzenean probetxatzen ahalegindu behar dugu.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. sagarna 0065 Eguzki energia metatzeko hazkuntza lasterreko landarez ere balia liteke.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. sagarna 0066 Elektra energiaren kontsumo diferentziei erantzuteko, nolabait metatu beharra legoke sortutako energia.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. agirregabiria 0092 6.ean, arazoaren eztabaida eta berari buruzko irazkin batzuk egiteaz gainera, dispositiboaren eratze-prozesuen zehar momentu lineal eta angeluar elektromagnetikoak nola metatzen diren ikusiko dugu.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. agirregabiria 0097 Behin eta berriro aipatu ditugun teoremen arabera, bulkada honek, prozesuan zehar sisteman (eremuan) metatu den momentu linealaren berdina izan behar du.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. agirregabiria 0097 Beraz, karga a i punturaino heldu denean, eremu elektromagnetikoan metaturiko momentu angeluarra, honako hau izango da: zein (18) delakoaren berdina bait da.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.a. irabien 0399 (...); kobreak toxizitate berdintsua dauka, bere sulfatoak aktibitate bakterizida edukiz; nikelak, aurrekoek baino toxizitate handiagoa daukana, zink eta kobrearekin batera agertzen ohi da; kromoak balentzia baxua daukanean (kromikoa) ez du toxizitaterik erakusten, baina balentzia altuetan (kromatoa) kontrakoa gertatzen da, nitrifikazioa galeraziz; berunak, industria eta meatzetatik datorrena, intoxikazio tipikoak sortzen ditu; merkurioak, poluzio-episodio batzuk sortu du, espezie batzutan (maila trofikoan) metatzeagatik; kadmioak, galvanoplastitik datorrena, oso toxizitate handia dauka; selenioa eta artsenikoa, nekazaritza-, industri- eta meatzetatik datozenak, kontzentrazio (kantitate / eguna) permitigarrietan aurkitzen dira.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1976 0012 - Estatuko aparatoak ez du garbiketarik izan, eta horrengatik, burokrazia horrengatik, prolemak metatzen ari dira.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. sarriegi 0080 Gaurko Euskal Herria osatzen duten harkaitzek itsasoan izan zuten beren antzinako jatorria; sedimentazio-prozesu geldian zehar materialak metatzen joan eta une jakin batetan azaleraturik eta indar tektonikoen eraginez tolestaturik, gaurregungo bere geografia osatzen duten mendi eta haranen erliebeari sorrera eman zion itsaso mesozoiko edo zenozoikoan hain zuzen.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak n. balluerka 0031 Honi lotzen zaio herri ezberdinengan metatutako esperientzia zabala; egitura sozialaren, eta kultura materialaren itxuren ezaguera linguistikoak eta bere funtzioak; (...).

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0063 Bioakumulazioa Zenbait elementu edo konposatu kimiko elika-kateetatik zehar organismoetan metatzea.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0042 Behiek ematen duten esnea eramaten diotenean, lehendabizi gaina kentzen dio, gero eragin egiten du gurina egiteko, eta xerra loditan metatzen.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0119 Han bizi den landare-mordo batek, hezatasuna metatu beharrez, loditu egin behar ditu bere hostoak.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak beasain 0097 Eta hemen beharbada, datorkigun etorkizun horri buruz gogoeta egitea komeni litzatekeenez, bihoaz honako Julio Caro Barojaren hitz hauek zeregin horretarako: Uste dut, zera, kultur modu bat bakarra besterik ez kontutan hartzeak duen arriskua salatu eta aurre eman behar diogula, hots, laburreko kultura hau denari alegia, abiaduraz beteari, ez denbora ez eta espazioa ere ezer axola ez zaizkiola dirudienari eta gauza baretsuen balioa defendatu egin behar dugula, gauza naturalena, mendeetan zehar naturak eman izan dizkigun gauzena eta azkenaldian munduan bizitzen ari garen esperientzien arabera, beroriek amaitzeko prest dagoen gizaki-mota moderno honek, errespetatzen ez dituenena; izan ere paradoxa dateke, naturak basotan edo petroliotan edo eta burdinetan, direnak direla, beren helburuekin milioika urtetan zehar metatutako energiak, orain soldatapeko gizontxo batzuk, ez ia milioika urtetan, baizik eta ehundaka urte gutxi batzutan xahutzea.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0304 Esan behar da, bada, fedearen definizio horrek muga estuegiak dituela, eta hortik gero mota askotako korapiloak metatu direla.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak eskola-porrota 0065 OHOko irakasmailak zeharko porrotaren bilakaera azaltzen duten datuak goitik behera irakurriz, ikusiko dugu porrotaren banaketa ez dela konstantea, baizik aurrerakorra eta metagarria, 7.etik 8.erako pasabidean ez bada; 7. irakasmaila, hain zuzen, porrot-tasa handiena metatzen duena bait da.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. rodriguez ibabe 0095 Gainera, 12.800 datu/segundo metatuz, multiprozesadoreak akatsaren unean diren tentsio eta intentsitatearen balio trantsitorioak ematen ditu.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. gartzia 0125 Nekea desagertzen ez bada hondar-nekea metatuz doa.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak biztanleria 1975-80 0011 @- 1976-80koaren inguruan, hirurogeitamargarren hamarkadako bigarren bosturtekoari dagokiona; bost urte metatzen ditu eta horrekin tamaina murritzagoko eremu espazial eta sozialen azterketarako bidea ematen, bere batezbesteko biztanleria epealdian estimatzearen kontura egiten badu ere.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak demografia 1986 0030 Lerrun guztiak metatuz gero, EAU lortuko litzateke noski.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0064 Urteko amortizazioa, ondoko kontuetan abonatuko dugu: 280 Ibilgetu materialen amortizazio metatua.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0064 281 Ibilgetu inmaterialen amortizazio metatua.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0064 Normalean balantzean, ibilgetuaren erosketa-balioa eta amortizazio metatuaren zenbatekoa aparte azaltzen dira, eta horrela informazio hobea lortzen dugu, zeren ondasunen hasierako balioa eta bere baliogaleren zatien konparazioa egiteko datuak ematen bait dizkigu.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0064 Balantzean azaltzerakoan bi sistema erabil daitezke: 1. Ibilgetuen erosketako balioa AKTIBOAN azaltzea eta PASIBOAN berriz amortizazio metatua.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0075 Ez dago oso hedatua baina egoki-egokia da biblioteka eta norbere kasa iharduteko zentruetan programa asko biltzen eta metatzen direnean.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. butron 0037 Honela metatu egiten da eta maila bakoitzeko kide kopurua gutxituz doa.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. butron 0083 Dena dela, poliki-poliki metatuz doa atmosferan eta orduan negutegi batean gertatzen denaren antzekoa gauzatzen da; argia eta eguzki energia iragan daitezke sabaitik eta hormetatik, kristalezkoak edo plastikoak izanik, eta hersgune barruko giroa berotu egiten da.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0017 Arterien paretetan koipea metatzen bada, hauek mehartu eta gogortu egiten dira.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jauntxoak 0149 2. Donostia, aberatsentzako hiria Loraldian metaturiko aberastasun oparoez exkax gozatu ahal izan zuen herri xeheak.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak meteorologia 0057 Beraz, ikusitakoaren arabera, ondoko eskema daukagu polotik ekuatorera: 1- Poloaren gainean antizikloi bat dago; airea bertan metatzen ari bait da, goiko geruzetatik jaitsiz eta lurrazalean isuriz.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak fisikaren historia 0150 1745.ean elektrizitatea metatzeko bi saio egon ziren gutxienez.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak fisikaren historia 0150 Elektrizitatea kondentsadore batetan (hau da, bi eroale-xafla, tartean isolatzaile-xafla batekin) meta zitekeela ikusi zuten.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak fisikaren historia 0150 Experimentu ondo mingarria, baina oso baliozkoa; lehen ere Von Kleist-ek, elektrizitatea metatzerakoan, deskarga bat jasan zuen, hura artifiziala, geroagoko zartada elektrikoen aintzindari.

65. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. iriondo 0057 Biak metatuko dira, eta punturik geien duen bertsolariak jasoko ditu Euskaltzaindiaren txapela eta abar....

66. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa j. casenave 0116 Izerdi hau nolakoa jauzi zaidan? Nolakatu naizen! Mundu bat buru barnean, zerk sarrarazten ote du? Ala gaueko indar gaizkigileen jokoa bakarrik: jendetze hori dena, kanbiakorra, osteka metatua, firrindaka bazter guzietan; iratxo andana horiek baliatzen dikek gogoaren loa.

67. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gao 1989 0007 Ordezkari ezberdinen orduak horietako batengan metatu ahal izango dira, gehienezko osoa gainditu gabe.

68. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gao 1990 0004 Diagrama eta grafikoek aukera eman beharko dute espazio eta denborari dagokienean eraikuntz prozesuaren antolamendu eta koordinazioa nabarmenerazteko eta horren arabera inbertsio metatuak eta hilabeterokoak deduzitzeko.

69. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dv zabalik 1989 0001 Gerora konturatu ziren metatu egiten zela ingurugiroan (17 urte pasa ondoren %39 geratzen zela lurrean) txori batzuek ez zuten lortzen ugaltzerik bere arrautza-koskolaren azala mehegi bihurtzen zelako eta elika-katean biltzen zela gizakiarenganaino iristeko.

70. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dv zabalik 1989 0001 Eta elika-katearen azken maila den gizakiaren baitan zenbat pestizida metatzen ote da?.

71. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dv zabalik 1989 0001 Piskanaka ehun koipetsutan metatzen dira eta gerora nerbio-ehunetan ia lau urte behar izaten dira hasierako kopurua erdira jaisteko.

72. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1989 0001 Geroztik zorrak dituzte egin eta metatu kanpoan, eta orai hek ezin paga, hartzedunak hor dituztelarik galdeka ari turna dezaten maileguz ukan dirua.

73. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. haritschelhar 0001 Badakigu nola etorri diren langile arrotzak, mugak ebaska pasatuz, frantsesek egin ez nahi duten lana ahal duten bezala aurkituz, abereak bezala kokatuz eta metatuz gela, etxola edo edozoin txaboletan, gizonak direlarik bizkitartean.

74. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. larre 0001 Plaia horietan ibiltzen denak badaki han dela jende erlumea egiazki metatzen: iguzkiak bere irriñoa zabaltzen dueneko.

75. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. larre 0001 Ez naiz mintzo Larruna kaskoan egun batzuez plaian bezenbat metatzen direnez: izerdirik gabe haratuak ditu hek San Inazioko treinak.

76. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.r. aizpurua 0002 Orain arte zaborrak bi irtenbide izan ditu: erretzea eta metatzea.

77. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.r. aizpurua 0002 Australian eta Kanadan zaborren %90 metatu egiten dute, EEBBetan %80, Espainian eta Alemanian %75, Frantzian %65, Japonian %25 eta Suitzan %20.

78. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.r. aizpurua 0003 Lehenik, bero moduan produzitutako energia ezin da metatu eta beraz, neguan bero hau erabilgarri izan badaiteke ere, udan bero horren aplikazioa dexentez txikiagoa da.

79. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.r. aizpurua 0004 Hondakin-kantitate honetan metatzen dira, ordea, poluzioak dituen pozoitzaile nagusiak. Zer egin?.

80. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0058 PILUTS.- Ez gaitezela kukugordeka josta, badakigu diruak urrina baduela bainan batzueri aski metatzen delarik (...)

81. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0074 Eta orduan Pilori plazan eraikia izanen den oholtzan, alimaleko aramantza altxatuko dela iganen naiz, buruko xorrotx gorria erantsiko, eta buru has gillotina elktronikoaren telemanua eskutan harturik buru-kuiak pulunparaziko ditut Poissonerie karrikan beheiti portu zaharren kaietara han kargatzeko prest meta daitezen Nafarroako artile balotak bezala.

82. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak herriadminlegea 1999 00189 73. artikulua. Metatzea

83. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak herriadminlegea 1999 00189 Metatzeko erabakiaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

84. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak ellegeak 1987-1990 00157 119. UZTAILAREN 6KO 6/1989 LEGEA, EUSKAL FUNTZIO PUBLIKOARI BURUZKOA 1ELAO, A-I-29(f) 1989ko uztailaren 21ekoa (EHAA 144/1989.07.28). 2 Azaroaren 7ko 16/1997 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak Aldatzekoa, aldatua (EHAA 221/1997.11.18 eta hutsen zuzenketa EHAA 37/1998.02.24). Lege honetan agertzen diren aldaketa guztiak goian aipatutako legeak egindakoak dira: 1- Lehendakaritza. Zuzentza eta Autonomi Garapeneko Sailari eta Sailburuari eta Herriogasun eta Dirubideetako Sailari eta Sailburuari buruz legean egiten diren aipamenak, hurrenez hurren, funtzio publikoan eta ogasun eskudunak diren Sail eta Sailburuenekin ordezkatu behar dira. 2- Arduralaritza-Auzipidetarako Legeari buruzko aipamenak, administrazio-prozedurari dagozkionetan indarrean dagoen legediarenekin ordezkatu behar da. 3 Ikusi Konstituziokontrakotasuneko Errekurtsoa, 663,673 eta 687/1998 metatuak, 6/1989 aldatu zuen Euskal Autonomia Erkidegoaren 16/1997 Legearen 10. atalaren aurkakoa. K.A.ak, 1998ko uztailaren 14ko auto batez, 10. atala etenik mantentzea erabaki du.

85. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak udal zerga 0018 1) azaldutako zifrak ez dagozkio ekitaldi amaieran geratzen diren pasiboei, 1984tik ekitaldi horretara arte metatutako pasiboei baizik;

86. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/1 00493 Zer, nola, noiz eta non produzitu badirudi enpresarioaren esku dagoela eta horrela gizartean metatutako aberastasuna nola erabili erabaki dezake. Ekonomikoki neoliberalismoa kapitalismoa berpizteko gauza izan ez bada ere, gizartearen arloan oso gizarte desberdinak sortarazi ditu. Izandako arrakasta ideologikoa eta politikoa, bere printzipioen ordezkorik ez dagoelako ideian oinarrituta lortu du. Beraz, alde zein kontra daudenek horren arauetara makurtu beharra dute.

87. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00205 Metatu egin daiteke

88. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00205 Behar denean erabiltzeko, metatu egin behar da era desberdinez.

89. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00205 Eguzkiaren energia metatu dugu bero gisa.

90. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00205 Urtegian bildutako ura da energia metatzeko beste modu bat.

91. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00205 Energia garraiatu, metatu, transformatu edo lana ekoizteko erabiltzen denean, honen zati bat energia kalorifiko bero bihurtu eta galdu egiten da.

92. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00221 Alde onak: energia garbia eta metatzen erraza da. Ez du hondakinik sortzen.

93. 1991> euskara batua ikasliburuak estratega game 00123 2) Ibilgetu materialaren amortizazio metatua.

94. 1991> euskara batua ikasliburuak gizarte zientziak/dbh 00028 Garai guztietan, gizadia, Unibertsoaren kontzeptu zabala lantzen ahalegindu da, beti ere esperientzia metatuan eta behaketan oinarrituta.

95. 1991> euskara batua ikasliburuak lan-prestakuntza 00178 - Asteroko atsedenaldia gehienez 14 eguneko lanaldietan meta daiteke.

96. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00043 Harri horiek mota askotakoak izan daitezke eta oso ugariak dira lurrazalean. Harri horietako asko hondo ozeanikoetan metatutako sedimentuen transformazioz sorturikoak dira, denborarekin hondo horiek azaleratu egin direlarik.

97. 1991> euskara batua ikasliburuak gie hizkliter 0028 meta(tu) - hozkirria - liskarra - adurra - printza - hordi(tu) - minbera - egoitza - liparra - abagunea - astin(du) - gotorra - menekoa - oinarria - aierua - fereka(tu) - ebakidura - alokairua - ausardia - dohaina - elea - narda - bihia - igorr(i) - matxura(tu).

98. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz 1996 0156 Sumendiek ere mendiak era ditzakete kraterretik ateratzen den laba solidotu egiten baita eta magma-materiala metatu.

99. 1991> euskara batua ikasliburuak txepetx/6 0063 Aro arkaikoaren azken urteetan ur azpitik ateratako lurretatik zetozen sedimentuak metatzen hasi ziren: geroago Penintsularen erliebea osatuko zutenaren oinarriak ziren.

100. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00300 Zorupean nitratoak metatzea da ingurugiroari begira sortzen den arazorik larriena; izan ere, lixibiazioaren bidez irits daitezke nitrato horiek zorupeko uretara edo azaleko uren ibilgu eta erretserbetara.

101. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00300 Zorupeko hornidura-uretan nitrato gehiegi metatzen bada osasun-arazo larriak izango ditu gizakiak.

102. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00116 Urgaineratutako lurren ertzetan jatorri kontinentala duten sedimentuak metatzen dira eta plaka ozeanikoaren gainean, aldiz, itsas barruko sedimentuak geratzen dira.

103. 1991> euskara batua ikerketak i. mugika 00038 Zenbait ikerlanek adierazten dutenez, igoera honen heren bat gutxi gorabehera PKr moduan metatuko litzateke.

104. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0097 Eta gibelean metatzen dira gai toxikoak, hori seguraski Tillik ere badaki.

105. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0097 - Bai, eta auzi honen makurrena -jarraitu zuen Willik- zera da, jaki batetik bestera gero eta merkurio gehiago metatzen dela.

106. 1991> euskara batua poesia j.l. otamendi 00179 geldi
mende askotako txioak memorian metatuz
habi galduez mintzo dira
taxutuz hegobariko egunentzat mendeku
orbel egina

107. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0051 Nun eta haragia ustelago, uli beltz dirdiratsuak eta
beren haur sortu berriak laketago. Hala iduritu zitzaitan
bederen eni, hango harat-hunat eroak ikusi eta gero.
Dakuskit oraino kabalaren belarri ziloetan metatuak,
haren begi hil urdinduen barnean tirahala jaten.
Erditik idekia, hemeetaz hustua, kosteleta alimaleak
ahoa zabalka. Itsasuntzi baten krosko uzkailia iduri. Uli
berdasta okaztagarrien arroltze mukurretarik, ehunka,
milaka, milioinka, miliarka sortzen, hazten, haunditzen,
gizentzen, loditzen, asetzen ari ziren aztikotetaz, bai,
orhoitzen naiz arras ongi.
Urte andana batzuren buruan, Don Juan Tenoriok
bertze mundutik egin zion keinu bat segitzeagatik, sartu
zen Sevillako Hospital de la Santa Caridadean, eta han,
bat batean, Valdés Lealen Finis Glorie Mundiren izkin
gorde batean zagon lano beltzaren burrunba
apokaliptikoa berriz entzun zen.

108. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0139 - Bihotzeko sua motela denean, kedar asko metatzen da hor barruan.

109. 1991> euskara batua literatur prosa lasa 0315 Argi dago, eta ez da zertan denbora galdu beharrik, literatura ez dela zientzia; ez du mundu objetiboa kuantifikatzen edo neurtzen, ez du balio operatiborik errealitatea aldatzeko, ez da metatuz doan ezagupena, obra batek ez du baliogabetzen aurreko ezein obra...

110. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0035 Azkenik amaitu zuen ikasturte txepelean maiz desiratu eta ukaturikoa egiten bere baitan metatu nahikundeek eta, gorputzaren irtenbidea eskatzen (...).

111. 1991> euskara batua literatur prosa elexp alpe 0077 Mentalizazio falta, haizea, beroa, neke metatua, mapa txarrak, dira bizikletariaren etsai handiak.

112. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hautaprobak 1994-96 00080 Azkenik, arro sedimentarioa ingurune kontinentalekoa izatera pasa zen (flubiala edo alubiala) 7 unitateko narrasti handien oinatzak dituzten harearri gorriak metatu zirelarik.

113. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hautaprobak 1994-96 00097 3 unitatearen materialak energi baxuko ingurune kontinentalean metatu ziren (lutita gorriak), kostaldeko aintzira edo sakonera gutxiko ingurune itsastar mugatuetan eratu ziren igeltso eta beste zenbait ebaporiten tartekatuekin.

114. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hautaprobak 1994-96 00097 Jarraian, 2, 8, 9 eta 7 unitateak ingurune sedimentario itsastarretan metatu ziren hauen eboluzioa ondokoa izanik: itsasertza (2 unitateko estromatolitodun karearriak), plataforma (8 unitateko karearriak brakiopodo, molusku pelezipodo eta krinoideoekin), plataforma hemipelagikoa (9 unitateko karearriak eta marga gris amonitedunen txandaketa) eta azkenik, hidrokarburoen amarriak eratu zireneko korronterik gabeko eta urriki oxigenatutako itsas hondoa (materia organiko ugaria duten 7 unitateko lutita beltz amonitedunak).

115. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak s. mendarte 00010 Larratze intentsiboaren aurrean landareek dituzten askotariko erantzunek sistemari eragin diezaiokete: sustraietako karbono-banaketa murrizten da, eta honek sustraien hazkuntzaren eta biomasaren murriztea dakar, sustraietako nitrogenoaren berariazko metatzearen eta hostoetako nitrogeno-kontzentrazioaren gorakadarekin batera.

116. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak s. mendarte 00011 Aberediaren presioaren eraginez, jaten ez den bazka nekromasa moduan metatzen da eta hau abere-jatorria duen gorotza baino astiroago deskonposatzen da.

117. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak s. mendarte 00011 Arraban abere-presioa altuagoa da eta honek ezberdintasunak ekar ditzake nitrogenoaren zikloari dagokionez ; larratze-presio altuagoak nekromasa gutxiago metatzea du ondorio.

118. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak s. mendarte 00012 Arraban ikusten diren balio baxuagoak ere ulergarriak dira: nekromasa gutxiago metatzen da, honen deskonposizioa azkartu egin baita abereek hartu eta gorotz bihurtu dituzten unetik.

119. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.r. aizpurua 0005 Ikerlari britainiarrek artikulua argitaratu eta gero, NASAko arduradunek sateliteak metatutako datu guztiak berraztertzea erabaki zuten.

120. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ametseninterp 0021 Gure bizialdian zehar metatu dugun informazio guztia zehatz-mehatz jasorik dauka.

121. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.k. igerabide 0059 - Hitzak letanian bezala metatzea, testuingururik gabe.

122. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 0016 Horrelako lan batean, zailtasunak norberaren mugen gainetik metatzen dira.

123. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0333 Gure eguneroko lanetik abiatuz metatzen joaten zaizkigun datuak izaten dira, baina garapen kurrikularrari begira benetan ekarle eta eraginkor izateko, baliteke gure gelari eta honen barruan nagusi dagoen klima didaktikoari buruzko datu, inpresio eta esperientzien multzo guzti horri beharbada halako sistematikotasun eta barne-egitura bat eman behar izatea.

124. 1991> euskara batua saiakera-liburuak s. ott 0267 Landareen produkzioaren eta kontsumoaren arteko desfasea landareak espezifikoki gordetzeko metatuz eta energi gastua ahalik eta gehiena murriztuz konpondu behar izan dira.

125. 1991> euskara batua saiakera-liburuak atlantida 0093 Lurrikarak lurrean denbora luzez metatzen diren tentsioak arintzeko izaten dira.

126. 1991> euskara batua saiakera-liburuak atlantida 0093 Lurrikara zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta handiagoa izango da metatutako tentsioak deskargatzeko foku inguruko azalera.

127. 1991> lapurtera-nafarrera poesia l. anselmi 0028 Horregatik etengabe zihoan
suzko biraoak botaka, metatuz
errekinak golkoan: emagaldu
zonbaiten xera-aizunak eta arnoa.

128. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa a. luku 00130 Biharamunean, ardiak borda zokoan metaturik ikusi zituztelarik otso edo hartzari pentsatu zuten eta ihiztorrak errestoan eman.

129. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak xarb 0107 Pentsatzeko da Heletako idazkariak zoko batetan metatzen zituela paper balios horiek denak.

130. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. iturrioz 00022 Oso garrantzitsua da, hauei besteei baino janari gehiago ematea, arkumea jaiotzen denerako jadanik indarrak metatuak edukitzeko.

131. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1997 2432 Langileak hala nahi badu aldiaren guztizkoa (112 egun) metatu eta erditzearen ondoren hartu ahal izango du metatutako egun guztiak.

132. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0035 Gauzak horrela, eta euskal sinismen zaharraren ariora, apirila da urtearen zilborestea, bizitzaren zubi ezkutua, heriotza bizi berriaren ongarri bihurtzen denekoa, urte guzian metatutako gorotz pilak, edo hobeki esan, heriotz pilak, bizitzara bihurtzen direneko garaia.

133. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1992 0005 Azkeneko egunetan ikusi duguna guztiz kontrako bidetik doa, Nafarroak kapital ondasunak metatzea behar duelako, inbertsio publikoak gehituz, eta enpresa edo jendearen inbertsio pribatuak lagunduz.

134. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00002 Urdains gunea usuago betetzen da urez; ez batere Errobi ibaiak bere izaria pasatzen duelako bainan gune maldagoetariko euri urak horrat fiteago eta maizago metatzen direlako zola horietan.

135. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0005 1200 bat entzule, 150 kantari metatzen zirela ezker paretan.

136. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0010 Beste 24 kartak metatuak dira ahozpez, jokalarien erdian.

136 emaitza

Datu-estatistikoak: