XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jos 0182 Ganera, Eladitxo errukigarriari emoten deutsoezan naibage mingarriak, nigaz adiskidetasuna daukalako, egunaro geituten dabe nire maitegurea, ta menturaz, niri legez jazoko jako berari be.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jos 0266 - Ez dogu jakin nora joan dan, ta estutasun mingarriak igaro doguz goizeon berori billatuten!.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0251 Gorputzagazkoa, baraua ta beste gorputzari mingarri iakozan neke ta zigorrak.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or scruz 0014 Joan dira gure Fueroak, esatea mingarri ba da ere.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ir ykbiz 0011 Zortzigarren egunean etorri ziran aurra billebaitzera (1) Israeldar mutilki guziai yaio ta zortzigarren egunean egiten zitzaien zeremonia mingarri bat zan,(...).

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0020 Milla aldiz bai entzun zituan, bakartasunaren erdian jarrita zegoala, urrutiko trumoiaren orrua, ekaitz aizearen durundia, artzaiaren deadar luzea, egurgillearen aizkorakada neurtua; basaurdearen arnasotsa, otsoaren alaraua, azeriaren zaunka, beorren irrintzia, mozoloaren oiua, basauntz bildurtiaren zalaparta; abere arranen dulun-duluna, ardien bee negartia, suge zarraren txistua, belien garraxi latza, sosoaren txortxorra, txori kantari askoren txiotxo alaia, errekastoen poll-polla, zugatz ostroen pir-pir biguna, eltxo gogaikarrien zunburruntxoa... itz gutxitan esateko, izakiak berez dituan ta mendi basoetan diran abere, pizti ta sortutako gauza guztien amaigabeko soñu txiki ta andi, ixil ta bizi, garratz ta gozo, mingarri ta eztitsu, pozkor ta ikaragarrizko danak.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0210 Au ezta esatea, indarca, borchaz eta estutuaz ateraeraci bear dala negarra, eta mingarri eta penagarri izan bear balitzaye becela damua, heriotza edo munduco beste ez-bearrac dirala bide guertatzen dan becela; ceren orañ diogun damua, borondatearen eguite edo lana dan, eta dago, ez beguíac negar asco issurtzean, ezpada biotzác becatuen gorrotoa artzean, gauza ciertoa bada ere, iñoiz ugari ematen dituela biotzac negar oríec.

8. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak lab 0253 Gertaera mingarri onek ematen zion asarreak eraginda GWALARNek lanari ekin zion ta baita ere Bretoitar erri gaxoaren-ganako maitasun ta errukiak bultzata, lenbailen ezjakin artatik atera zedin.

9. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak inza azalp 0065 Bere gogoz pekatarien itxura ta guzion erantzuntzale edo kittotzale egin zan ezkero, eriotzarekin pekatuak merezi zittuan mingarri guziak Jesus'en gain erori ziran.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 Eta irugarren au zen mingarriena an izan zan bateri entzuteak, agizki egin zuala Labaka jaunak Patrizio Gloria del País Basko zala esatea.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 Abertzaletasunaren txinparta piztuaz eratu da nolabait Buru Batzarra, emendik sartu dira Eusko Elkartea ta Emakume Abertzale Batza, ta igaro dan azkeneko igandez egin dan jaia, gogoangarri izango da batzuentzat, naiz mingarri artu norbaitzuk.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 Utzi bada seta dolor eta mingarriak; eten, bear dan aldetik ari zipotz ori; bada jakin, abertzaleak ezgatozela iñoren txori-izugarri izatera.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Aurreragoko idazkai batean España'ko erriketa edo politikatzaz itz egitean ESATEN GENDUN socialistak oso mindurik aurkitzen zirala azkeneko auteskundiak ezkeroztik, orduan eraman zuten uste ezbezelako jipoi garratzaren eraman eziñagatik; eta geroztik, gauza aundiyak egiteko ziran arren, ordukotxe tankera mingarriyan aurkitzen dirala dirudi, oraindik.

14. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0135 Rekete - (D. Martin'ekin buruz-buru) Mingarri zait apaiz bat emen ikustea. Ez zan ori gertatuko, ordea, zu errelijioa zaintzera datozenen alde jarri baziñan, eta ez gorriekin naasita ibilli, bizkaitar lotsagalduok bezela.

15. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gure mixioak 0012 Mingarri zitzaien nunbait.

16. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa b. iraola 0437 Argiago esateko: belauneko tuberculosis edo: Nola-nai-ta ere, ebakuntza edo operazio mingarria egin bearrekoa.

17. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0029 Adimenaren bide bakarraz barna, Yainkoaren egia arkitzea oso luze ta mingarri izaten da, zenbait onbideratuen atzeak erakusten dunez.

18. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0143 Llorente'k arrazoi zun gauz askotan, mingarri ba'zaiote ere euskozale amorratuei.

19. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0067 Ez nuke iñor salatu nai, mingarriago baita niretzat arria jaurtitzea arrikada jasotzea baiño.

20. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak a.a. cardaberaz 0023 Gazte onentzat gertaera au mingarria izan zitzaion; baña beste aldetik erlijioso aiek pozgarri izan zitzaizkion; bada ikusirik gazte onen Modesti, Batutasun eta Obedientzi guztizkoa, guztien biotzak irabazi, eta Prudentzi, Zelo ta maitetasunaz tratatu zuten; eta bera ere bizi guztian esker onekoa izan zitzaien.

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak goazen lourdes'a 0007 Ori egiten badute, beren eta besteen pekatuz asarretuta zegon Ura aldeko jarriko zaie, Arengandik Zeruko grazi ta atsegiñak artuko dituzte ta gañera mingarri zaiena ariñago biurtuko, gure Salbatzallearen itz gozo auek diotenez: Atozte Nigana lan eta nekepean zabiltzaten guztiok eta Nik bizkortuko zaituet... ta biotz barnean atsedena arkituko dezute (Mt 11 28-9).

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. iraeta 0056 2. Bañan, bada, beste bat, oñaze auek guztiak baño ere, oraindik askoz mingarriago dana: Jaungoikoaren zerua galdu izana; gaizto galduak galdua bait-dute betiko Jaungoikoarekin bizi izatea.

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. iraeta 0056 Baldin Absalon'i, bere aita Dabid'en arpegi maitagarria ikusi gabe egotea, erbestean bizi-bearra baño mingarriago izan ba-zitzaion, zer izango ote-da, Jauna, zure arpegi gozo maitagarri ori ikusi gabe, beti-beti bizi bearra?.

24. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak or 0188 Mingarri da.

25. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... euzko deya 1959 00001 Astungarri da nornairentzat atzerrialdia ¡baño zenbat areago agureentzat! Auxe ola izanik, Eguberri jayok kasi-kasi mingarri zaizkigu: bestetan baño zorrotzago sentitzen baitegu etxemiñaren deadarra eta eztenkada.

26. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. gereño 0120 Itziar-ek, bere gogortasuna galdu gabe, beste galdera mingarri bat jaurti eutsan.

27. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0058 Tximista baizen arin, Uzi elur-gaiñean iraulkatu zan, ozka mingarritik jareitzearren, etsaiari amorru itzelaz jarkitzen zitzaiola; baiñan lepotik atzitua izanik, ezin zezaken burua bere aukeran erabilli bestea zauritzearren.

28. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak l. baraiazarra 0008 Begietako zauriak: Oso mingarriak izaten dira, eta zorabioak ekarten ditue.

29. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak akes 0061 Kurutze mingarria ipiñi deutso Jaungoikoak bere errian bertan, Aytonan.

30. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0279 1825 urtean gertaera mingarri eta odoltsua egon zan Etxebarri'n, Urrian'ren erdian.

31. 1969-1990 euskara batua bertsoak maiatz 1989 0015 Horrez gainera egin behar dut
beste gaitz baten aitortza:
Zenbat bihozmin, mingarri, krudel..
zenbat mesprezu ta lotsa...
eman dizkidan ene alabak
urratzeraino bihotza...
Ene irritsen krabelin zena
eta ametsen arrosa,
orain basati horrekin dabil
zoriontsu ta airosa.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0213 Esan beharra dago, bestalde, zenbait animaliak hobe lukeela maiztasun horiek ez entzutea, zeren gizaki gaiztook asmatuak bait ditugu arratoiak uxatzeko hauen belarriarentzat mingarriak diren ultrasoinuak sortzen dituzten aparatuak.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0228 Mingarria eta tragikoa da gure bizitza morala mundu fenomenikoan.

34. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kalakari iv 0067 mingarri izan zitzaion eta mingarri izango balitzaio bezala.

35. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. ruiz de aostri 0021 Euskaldunek beren erakundeak hain maite izanik, haiek galtzea mingarri izan behar eta halaxe izan zen.

36. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. elordui 0022 Palanka eta giltzei bueltak emanez min handia, barruan zauri mingarriak izango balitu bezala, jasanarazi zioten.

37. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0111 - Hori gauza mingarria zait, ordea, eta nahiago dut elkar ikusten dugunean aho-mihiz hortan gainen mintzatu, ezen ez lumaz.

38. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0059 Berriketan denbora luzez egon ondoren, hau esan zion lagunak Peruri: - Hik hor barru-barruan daukakan arantze mingarri hori kentzeko bide bat eman zidak oraintxe buruak.

39. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0121 Baina Txipik esan zien: - Lagunok, hitz iraingarriek * iraingarri: mingarri ez dute ezertarako balio.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0212 Baina nire etsipena mingarria eta ustegabekoa izan zen.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0018 Ez, utikan! Eta doi erdikusitako irudi mingarria ezabatzen du borondate kolpe batez.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0066 Zinez mingarri litzaidake horiek ahoratu gabe Paristik aldendu beharra.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa peillen 0043 Kalaako Aize horrek hain dit susmur mingarria ekarri.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0094 Zein irain ikaragarri eta jasangaitz! Gu, Airatan Lehen Aitaren semeok, lur hauetako fruitu sustraituok, honenbesteraino irainduak! Anborren suak kiskalduko al ditu su mingarritan!

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0042 Mikelen oihuak gero eta mingarriagoak dira. .

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0042 Mikel honez gero ezin deskribatuzko oinaze betea da, munduko erditzerik mingarrien guztiak biltzen zaizkio, oldozmena ere ez zaio funtzionatzen, (...).

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0150 A, hori bai, gauzarik mingarri eta saminena den burmuina txikiagotzen dinatenean...

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0197 Arrazoiaz ohartu zenean bakarrik gertatu zitzaion mingarria anaiaren jokabidea.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0044 Prozesu mingarri hartan zehar behin baino gehiagotan izan ninduen solaskide; eta zuregandik askatu ahala, gero eta menpekoago nuen nik.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0097 Aitonak bastoiaz seinalatzen zizkidan berak harrapa ezin zitzakeen tokiak eta ni arantza azatz mingarrian murgiltzen nintzen.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0056 Informazioan aurki zitezkeen xehetasun mingarri eta agian gezurrezkoen aurka, tribunaletara jo zezakeela eta inolaz azterketa zeraman poliziaren baitan filtrazio-gunerik azalduko balitz, seguru egon zitekeela, ezezagunen kontrako salaketa sar zezakeela eta eskubideko zuena lortuko zuela.

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0071 Katharinaren umorerako, hau saltsa mingarria zen, okerrago oraindik, norbaitek gainean eskuz idatzi zuela: Hauek dira benetako kariziak.

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0015 Mingarria behar zuen izan, eta ez zegoen asko agoantatzerik horrela.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak h. knô*rr 00692 Hitzok mingarri izan bazitzaizkion ere, Odon gazteak iritzi eta gomendioaren zuzentasuna onartu zuen.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak hitz 1976 0024 Beraz, doi bat mingarria suerta badaiteke ere, holako indarretarik bat ere mugimendu edo erakunde abertzale iraultzailerik ez dagoela erran beharrean kausitzen gara.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. urretavizcaya 0503 Eta eremu mingarri honetan aurrera egin baino lehen, Bizenta Mogel aipatu nahi dut.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. urretavizcaya 0504 Arrarotasun mingarri honek ez digu kalidadez gehitzen.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0118 Eta, beraz, niretzat inolaz ere ez da biolentzia, Euskadik gaur daukan problema larriena, pertsonalki mingarriena bera izan arren.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i.m. barriola 0309 Antxin-antxinatik osaketa lanean diardutenek edonoren esaketa txar edo maxiaketetara ondo oituak daude: itz samurrak entzuten batzuetan, eztenkada mingarriak besteetan, oraingoan Maisu Juanek bezela.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bertsolaritza 0119 Eta, joku guztietan gertatzen den bezala, atzera geratzen denarentzako mingarria da.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ega 1984 0068 c) Gertaera mingarria ezezik zatiketarako bide suertatzen omen.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ega 1984 0068 d) Mingarria eta mingotsa izan ezean aberatsa gerta dakiokeela herri bakoitzari.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0018 Hortaz, merezimendu bakar bat aitortzen diot neure buruari: neure kezkaz eta larritasunaz gain, giza-kondairaren aurpegi jasangaitz bat, etengabe denontzako aldakuntza mingarrien sortzaile (eta onartu ezina, beraz) azaltzen saiatu izana.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gte 0031 Halere, berarenganakoa baino etxeko besteenganako Karlen hoztasuna mingarriago zaio.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0056 Bi dira gure uretan bizi diren espezieak: (xabiroi txikia), izen arruntak dioen bezala tamaina txikikoa, oso azalean bizi ohi dena eta bainuzaleei ziztada mingarriak eragiten diena, eta (xabiroi zuria).

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1989 0045 Egoeraren gordina aitortu beharrean gaude, eta zergatien arakatzeari ekin, mingarria izan badaiteke ere.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak fisikaren historia 0150 Experimentu ondo mingarria, baina oso baliozkoa; lehen ere Von Kleist-ek, elektrizitatea metatzerakoan, deskarga bat jasan zuen, hura artifiziala, geroagoko zartada elektrikoen aintzindari.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0197 Gorritasun ubel eta mingarriak, urtaro hotzetan agertzen direnak, ume eta adoleszenteetan bereziki, sudurrean, belarrietan eta gorputzadarretan (behatzak eta orpoa izan ohi dira lekurik usuenak).

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0221 Bere ezaugarri kliniko nagusia zenbait artikulazio edo giltzaduraren tumefakzio mingarria da, aldiberekoa edo bata bestearen jarraikoa.

70. 1969-1990 gipuzkera liturgia ileta-elizk 0133 Gertaera mingarri batek bildu gaitu emen.

71. 1969-1990 gipuzkera poesia karmel 1988 0106 4. Gernika-erreketa,
Zuretzat mingarri:
Senideak an zenitun,
Oso errukarri.
Ondoren asi ziñan
Egiten aldarri...
Arerio gaiztoa
Utzi lotsagarri
.

72. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0100 Masaillean jo eta iraiñik mingarrienez iraundu ba`lu ere baiño geeiago minberatu zuen Carol`en begiratuak, Eugene`ren barrena.

73. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño eltz 0141 Mingarria da, izan ere.

74. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0086 Banuan zuen itz oien bearra une mingarri ontan.

75. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0002 Alemaniako aldizkeriek ere, mingarri nituan.

76. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0121 Horrela esanaz, aukera hori mingarria bezeIa agertu diteke, bainan ez da egia; aukera, askatasunean bizi danaren ordaina.

77. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0121 Batzutan nahiz mingarri gertatu atsegin zaizkigun bi onen artean bat aukera beharra, etzagun ahaztu hori dala gure askatasunaren nehurria.

78. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak umandi 0165 Gizonen artean, egiazko alkartasunean, edozein gizonak bere eskubideen izarian jasan lezakena, beste guztientzako mingarria ere izan bearr-izango litzake.

79. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.j. iribar 0001 Mingarriagoa oraindik ETBk duen erdal katean neguko zenbait saioek uztailan jarraitu bait dute.

80. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ene bada! 1990 0001 Min gogorra dugunean baino ez gara arduratzen eta orduan masaiak mingarriagoak izaten dira eta reabilitazioa luzeagoa.

81. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1973 0001 Bear dularik, sendagai mikatzak arrerazten dizkio, ala ere, ta ziztako mingarriak ere bai.

82. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1974 0001 Utsik mingarriena, abade bere lagunena izan zan, bat bera be ez zan azaldu... nun ete-ziran?.

83. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. gereño 0001 Ta karidadea eskatzea, gauza mingarria da.

84. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1982 0001 - Eta zein arrazoi dela eta hartu nahi duzu erabaki mingarri hori?

85. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. agirretxe 0001 Baña alderdi mingarri batzuek ere izan zituan gure Batzarrak.

86. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. agirretxe 0001 Okerragoa ta mingarriagoa dan beste zerbait ere esan bear da.

87. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0001 Galerarik mingarrienak, ordea, uretan bizia galdu dutenenak.

88. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak punto y hora 1982 0001 Etxekoen aurkako egur mingarria da batez ere.

89. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. erzibengoa 0002 Zoritxarrez, honek kezka mingarriak sortarazi zizkion, berak, agian, gutxien espero zezakeen pertsonaje ospetsuengandik zetozkiola ikusirik gainera.

90. 1991> bizkaiera literatur prosa m.a. mintegi 00141 Izan ere, une estu haretan oraindino mingarriagoa jakon porrota bizitzea hari batetik zintzilika izatea baino, begi-bistan egoan.

91. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0122 Biotzaren aldetik ori izan eban bere bizian bere burua bakar-bakar ikusteko unerik mingarriena.

92. 1991> bizkaiera literatur prosa aititeren mokoa 0016 Maitenaren aurpegi polita ikusi barik: aitite eta biok egiten genduzan Zubialderako ibilaldi irrikatu, zoragarriak gogoratuz, aititeren artepeko isiltasun mingarria ikusi behar ez banean be.

93. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak l. baraiazarra 00022 Eta onelako gauzak, Onalde maite, usterik onenaz egiñak ixanda be, mingarrijak ixaten dira.

94. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak l. baraiazarra 00022 Guk, bizkaitarrok, beñepein, gipuzkoar geure anaya maitien gipuzkereatzaz, mingarri dan ezer eztogu egiten.

95. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00050 GAZTEA: Ezer ez. Oso mingarria da iragana gogoratzea.

96. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/dbh 00149 Gogoan izanik garai honetako euskaldunak elebakarrak zirela gehien-gehienak, are mingarriagoa egiten zaigu Bizkaiko Batzarretan, hau da, garaiko erakunde politiko batean, euskaldunek jasandako iraina.

97. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 0040 Ez dut inoiz ahaztuko agur mingarri hura: begira egon ginen Stuttgarteko geltokiko eskaileretan behera amona nola zihoan, gure begien aurretik desagertu zen arte.

98. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 0090 Jebenhausen-era iristean jakin genuen egia mingarria.

99. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0030 Dotrinaz gain gauza gehiago ere ematen bait zituen: beldurra, masailekoak, txertu txikiak (besoan egiten zituen zimiku mingarri porrokatuak)...

100. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. linazasoro 0041 Erabaki irmo eta mingarri hark, ordea, beste arazo azken eta funtsezko bat planteiatzen zidan, estetikarekin edo artearekin zerikusi handia zuena, zerra mekanikoa han ikusi arte hartaz jabetuko ez banintzen ere.

101. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0035 Marinak haurrik eztu. Haur bat nahi du. Nahi.
Marinak negar egiten gogotik euriak kukutzen baitu.
Marinak ñiniak ikusten dituelarik oihu egin lezake.
Karrasi.
... Bertze argazki bat. Neska ttipi loriagarria. Aingeru
bat. ahoz goiti. Hila. Begiak ez arras hetsiak. Hila...
Hotz du. Eztu Gernikaz orhoitu nahi. Eztitu
Gernikako haur hilak ikusi nahi. Iduritzen zaio erotuko
dela. Laster egiten du hondartzan. Eztezakezue deus
haren kontra. Deus. Fitsik. Laster egiten du.
...Zerutik ere etor daitezke. Zerutik ere. Zerutik etorri
ziren Gernikan. Zeru eragotzia...
Marina ezpondaren bide hertsira ailegatu da. Gaur
ezta iduzkirik ikusiko.Xirimirri. Euri erridaua.
Hezurretaraino sartzen den horietakoa. Gaueko
altzairuzko oihuak, kristalezko karrasiak, nabal
xorroxtatuzko oinazeak egunsentiak eztizkio goxatu.
Euri erridaua. Hondarribiko argidorre distirantak itsaso
iluna argitzen du aldizka. Eguna oraino egun eztenean.
Marinak gatzaren gusto mingarria senditzen du
zintzurrean.
...Apirilaren hogoitaseia zen. Astelehen arratsalde goxo
batez, marrats-lore pikor ubel argista usaintsuak
zabalduak zirelarik. Primaderan...

102. 1991> euskara batua literatur prosa t. irastortza 00186 Zer da zailago: zaldi bati eustea ala korri egiten uztea, eta geu izaki eutsita daukagun zaldia, zer, mingarriena biotan: eutsia izatea ala gure indarren jolasari amore ematea?.

103. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00012 Andoniren garrasiek zulatzen zidaten orain garuna, Mexikarraren belarrondokoak baino mingarriago.

104. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00054 - Hori mingarriago da...

105. 1991> euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 00569 Trajedian, ostera, on desberdinen artean aukeratu behar da, onak txarrekin nahastuta etorriko dira, aukeratu beharra bera ere mingarria izanen da, sakrifizioak ezinbestekoak izanen dira eta, soluzioan, irabazleak ere zeozer galduko du.

106. 1991> euskara batua literatur prosa a. egaña 00150 Zuloa sumatu nuen urdailean, gose sotilarena baino mingarriagoa, eta taberna barrenera jo nuen.

107. 1991> euskara batua literatur prosa r. ilintxeta 00039 Bai uxatu, desegin, aire bihurtu behar ditu ideia mingarri haiek, baina azken aldi honetan hori ez da horren erraza.

108. 1991> euskara batua literatur prosa p. diez de ulzurrun 00035 Dardarka zegoen larritasunez, halakoxe mingarria zitzaion pauso hori eman beharra, eta eztarria zotinez gainezka zeukala ohartu nintzen.

109. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 0070 Zeruan lainoak leku bat egin dio ilargiari, eta trenaren txistua, lehenengo aldiz gauean, ez zaio emakumeari mingarri suertatu.

110. 1991> euskara batua literatur prosa goli 0051 Exploración provisional rectal digital delakoa izan duk, halere, mingarriena, batez ere medikuaren hatzamarrak, gomazko zerbait babestua eta ahalik den sakonen hiltzatua, gorantza okertu eta zeozer arraroarekin topo egin duenean.

111. 1991> euskara batua literatur prosa goli 0053 Baina apur bat lasaitu haizenean, lehenengo uneko negargureari baino beste sentsazio sakonagoak, mingarriagoak jarraitu dio: bizitzaren porrota, nonbait hutsune handia eta konponezina, beste gizaki normalak baino makalago, gutxiago haizelakoa... eta bapatean gainera, duela hiruzpalau urte atzekaldetik izandako zenbait esperientzi bitxiz oroitu haiz, zeintzuetan sekulan ez pentsatzeko agindua aspaldian emana hion heure buruari.

112. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0091 Eta laster suertatuko zen jazoera mingarri batekin ene buruan elkarturik ez balego, ez nukeen hemen aipatuko.

113. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0092 Eta horixe zen, hain zuzen ere, mingarriena; bere neska gizon arrotz bat seduzitzen zekusan, eta aurrean egotearen pribilegio mingotsa zeukan; gertutik zekusan zein itxura daukan eta zer dioen engainatzen duenean (engainatzen zuenean, engainatuko duenean); bere ezfideltasunaren objektu izatearen ohore paradoxikoa zeukan.

114. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. azkue 00162 Alegia, eta gure gaiari dagokionez, A zuntzek abiada handienez bideratu ohi dituzte seinale sinaptikoak eta batez ere ukimenari eta tenperaturari lotuta dagoen informazio somatosentsoriala bideratu ohi dute. A zuntzek aldiz, meheagoak izanik, A zuntzek baino motelago garraiatu ohi dute kinada sinaptikoa, eta bai informazio somatosentsorial mingarria zein ez mingarria eramateko gai dira. Azkenez, C zuntzak sano meheak dira eta ez daude mielinaz inguraturik, eta ondorioz zuntz hauetatik zehar garraio sinaptikoa moteltasun handiz gauzatu ohi da. C zuntzek, bestalde, minarekin lotuta dauden zenbait seinale sinaptiko garraiatzen dute.

115. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00077 Erreflexoterapia oso eraginkorra da orekarik eza modura agertzen diren gaixotasunetan. Masaje hau egiteko, oinean zati eta puntu mingarriak bilatu, bereziki bermatzen ez diren zati konkaboetan.

116. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00099 Oin zolako barneko sahetsa (zati konkaboa) bizkar barrenaren ordezkoa da. Bertan daude puntu mingarriak, bizkarreko molestiekin lotuak. Minak arintzeko, puntu horietan masaje suabe bat egin, gero eta presio gehiago eginez. Atzamarrak edo hatz koskoak erabili.

117. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00109 Bereziki mingarriak izan daitezke (dismenorrea), edo odol galera gehiegizkoa izatea (metrorragia) eta bolada batez desagertzea (amenorrea).

118. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00017 Hauen artean, noski, garai bateko lagunenak izan ziren mingarrienak.

119. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. iriarte 00350 Alabaina, politikoki mingarriena, Nafarroaren egoera da.

120. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. zalbide 0154 Unamunok, era bateko zein besteko Euskalerri-zaleen mingarri, nola-halako arrazoibidez jantzi baizik ez zuen egin besteek, lehenagotik, hotz-hotzean iragarria.

121. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ehbertsol 0058 Olerkari donostiarrak hil arte kalbario latz eta mingarria jasan zuen; izan ere, sei hilabetez egon behar izan zuen ohean, zangoak etsaiaren granada zela eta guztiz deusezturik eta hain luzea zen agoniaren sentikizun tristeak berarekin zituela.

122. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.k. igerabide 0026 Nahimen eta ameskizun larriak besterik gabe bultzatzen dituen fantasia mingarria egiten da, eta, bestela ere, gizarte honetan nahikoa badugu horrelakorik, gehiagoren bila ibili gabe; horri alde egiteko, amandre ipuinen fantasia miresgarriak haurraren ni-ari iturri agortezinak eskaintzen dizkio, barne gozagarri eta larritasunen aringarri.

123. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. sagastizabal 0022 Harritzekoa ez, baina mingarria bai, euzkera garbi-garbija baitugu.

124. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. sagastizabal 0069 musukista. Laztan mingarri bortitzak maite dituena.

125. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. beltran 0119 Baigorrin esate baterako, sozialki gaizki ikusia zegoen ezkontza batean (gizon zahar eta neska gazte baten artekoa) edota inguruko norbaitek egindako beste edozein zentzugabekeriaren aurrean (izan zitekeen gazteek ezkontza zela eta eskatutako ardoa ez emateagatik ere), hori salatzeko, alde batetik broma eta burlaz (trufatzeko) osaturiko eta bestetik serio, mingarri eta salagarriak ziren Toberak izeneko antzezpen moduko ekintza publikoak antolatzen zituzten.

126. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. oihartzabal 0162 On harrigarriak ekar ditzake hitzak, baita zauri mingarriak eragin ere.

127. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0303 Bertsotan ederki aritzen omen zen, baina, ziztatzaile samarra izaki, bertso mingarriren bat medio, haserraldi gogorra izandu auzoko batekin eta, ez zuela santa sekula bertsorik gehiago botako egin omen zuen yuamentue, eta baita bete ere, ageri denez.

128. 1991> euskara batua saiakera-liburuak estilib 0012 20. Ez da argazki mingarririk argitaratuko, adibidez, istripu edo hilketetan: hildako desitxuratuak, zauritu larriak...

129. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. azkorbebeitia 00040 Beraz, arazo nagusia ez dago harian nahiz katean, ez dago horrenbeste edonongo errealitate mingarrian, mundu zoroan, gugan baizik.

130. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0027 Gerra-ondoren ura
txarra zan danentzat,
baiña guztiz gogorra
basarritarrentzat:
laboreen erdiak
Estaduarentzat;
ori zan mingarria
Azkaraterentzat.

131. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0094 Naiz eduki zeru-antza,
badezu arazo latza,
mingarria ta garratza:
belar txar batek ia ito du
gaztediaren baratza;
agintari Jaunak, altza,
atera orren arantza,
galdu gabe esperantza.

132. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak s. kalonje 00158 Neskatxa batengana nago txoraturik,
pausorik geienetan artaz oroiturik.
Nik ezin det gabean berriz egin lorik,
neretzat ez da gauza mingarriagorik.

133. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 00018 GAL mingarria bezain emankorra gertatu zitzaion ezker abertzaleari. Minari etekin haundiak kendu izan dizkio.

134. 1991> sailkatu gabeak egunkariak i. beristain 00038 Eta galdetzen dut: ez al da zailago eta mingarriagoa zorioneko izan nahi eta ezina?

135. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1997 0038 Azkenean mingarria izan daiteke eta momentu batean, gainera, hautatu egin behar da.

136. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1997 0038 Erbesteratuen seme-alabek, mingarria egiten bazaie ere, momentu batean nongoak diren hautatu behar izaten dute.

137. 1991> sailkatu gabeak egunkariak b. latiegi 0030 Ez ote zerbait mingarririk gertatuko?

138. 1991> sailkatu gabeak egunkariak berron 0057 Eta, erantzunik gabe gelditu zan nere galdera; edo-ta, obeki, mingarri gertatu zan erantzunaren ixilla.

139. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. arozena 00004 Pakinkoren ustez erakundeak dira laguntza gehien eskaini behar luketenak eta azkenean, guttien egiten dutenak. Lesakan bertan badira adibide mingarriak: futbol zelaia, joan den urtean estreinatua.

140. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00023 Beraiek usaintzean, fisiologiako liburuetan agertzen ez zen sentimen-neurona bat bideratzen baitzen sudurretik burmuinera, subkontzienteko oroimen mingarriak goxotu eta ezkaiaren usainaz laztantzen zituena.

141. 1991> sailkatu gabeak poesia i. baztarrika 0017 3.1.- Jesus da Osasuna.
Jauna, Zu zara Osasuna.
Guri Bizia ematera etorri zinen gugana,
guri egokiera berriak ematera
eta gu etorkizun berrietara zabaltzera.
Jauna, Zuk zabaldu egiten dituzu gure bihotzak
eta hegoak ematen dizkiozu gure askatasunari.
Zuk sendatzen dituzu gure zauriak,
eta geure buruen jabe
eta gure senideen zerbitzari
izatera deitzen gaituzu.
Zuk, bizitzako aldarte mingarriak
osasuntsu bizitzen laguntzen diguzu,
eta geure txikitik helduak izaten.
Eskerrak Zuri, Jauna,
gure bizitzan parte hartu nahi izan duzulako
eta, gu azkeneraino maite izanik,
zeure jakinduriaren berri eman diguzulako:
maitasunak bakarrik ematen duen
osasuna eta salbamena. Amen.

141 emaitza

Datu-estatistikoak: