XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0353 Zure alaren indarrez gauza guztiak ezer-ezetik sortu dituzun Jaungoikoa: asieran gauza guztiak atondu zenduzanean, Zure antzera egindako gizonari, emakume-gorputzari giza-soiñetik asiera emotearren, utzi-ezindako emakumearen laguntza emon zeuntson, Zeuk batetik sortuak ezin banandu leitekezala irakatsirik: ezkontz-batasuna, Kristo'ren eta Eleizaren alkartasuna iruditzeraiño donetu zendun Jaungoikoa: Zeuk batu izan dautsozu emakumea gizonari, ta gizabatzetatik lenen au, ez jatorrizko obenaren zigorrez, ez euri-jasaz bere, ez ondatzeko onespenez ondu zendun Jaungoikoa: begiratu errukiz zure mirabe oni, ezkontz-artzean, ba, zure babespean jarri gura dau: maitasun eta otzantasun bustarri bekio: zintzo ta garbi ezkondu beite Kristo'ren gogoz, ta emazte deunen antzeko iraun begi: Errakel baizen maitegarri izan bekio bere senarrari, ta Errebeke baizen burutsu, ta Sare baizen urtetsu ta zintzo: gaiztoak ezpegi ezertxo bere beregandu onen egintzetatik.

2. 1900-1939 gipuzkera antzerkia lab 0013 (Mirabe'ri) Ori da Joxe-Igeltsu'ren....

3. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0175 Mirabe eta menpekoak: Ardura gabea izan al zera etxeko lanetan? Lanik egin gabe egon al zera?.

4. 1900-1939 gipuzkera poesia j. artola 0457 Donostiyako alaba zera
mirabe maitagarriya,
biyotztasunez chit ornitua
birtute onez jantziya;
naitasunezko lore tartian
goxoro kontuz aziya;
bedeinkatua izan dedilla
betiko zure graziya
.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. furundarena 0028 ¿Zenbat mirabe gazte ederrak, galdutzendu peseta-gatik, bere neskuntasuna, zintzotasuna, ontasuna eta osasuna?.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa b. gerra 0144 Bere mirabearen utsari begiratu diolako, gizaldi guztiak zorionekoa deittuko didate.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa b. gerra 0144 Bereztu du Isrrael bere mirabea, bere errukia gogoratuaz.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0117 Prantziskok Masseo anaiaren ogiak berak bilduak baño aundiagoak eta ederragoak ikusirik atsegin aundia artu zuan, ta lagunari begiratuta esan zion: -¡O anai Masseo ez degu onelako ondasunik merezi! Itz auek berriz eta berriz esaten ari zala Masseok erantzun zion: - Aita, nola deitu dezakezu ondasuna gabetasun gorri au, bearr degunik ere ez degu-ta? Emen ez dago mampacirc;izapirik, ez labanik, ez azpillik, ez etxerik, ez mampacirc;irik, ez morroi ta miraberik.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ir ykbiz 0011 Bere gain artu du Israel bere mirabea, ta gogoan du beti-betiko (gure asabei itzeman zienez).

10. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kontu alai 0045 Zeiñ baño zeiñ ederrago diran zeruko bizitzalliak, eziñ zenbat-u (kontatu) ditezke, aingeruak, goi-aingeruak, Serafiñak, Aitalenak (Patriarkak), Igarliak (profetak), Apostoluak, odol-emalliak (martiriyak), aitorliak, mirabe garbiyak (birjiñak) eta gañerako zerutarrak, apañ, eder, pozdun eta zoriontsuak, mintzu ta kanta alaigarriyak darizkiyotela, soñuba juaz saill-egiñik dabiltza; bakoitza zuriz jantziya dabill; eskuetan (palmak) jasuaz, urrezko koroyez burua apaindurik, errege-alkiyaren jabe dala bakoitzak daukan goiko malla azaltzen du; bakoitzak munduko erregien aldian aberats purrakatua dago; ala ere alkarren espagabe, alkarri naitasuna ta leyaltasuna ezkeñiyaz eta batak bestiaren zoriona geituaz bizi dira;.

11. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j. iturria 0295 Ludi ontan Jaunaren aurr onak, morroi zintzoak, mirabe leialak izan-ondoan, zerua irabazi egingo degula uste degu; ta orrtarako beintzat alegiñak egiten ditugu.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak i. omaetxebarria 0001 Eldu giñaneko, an zeuden mirabe neskatillak bide-ertzeko zabal-une jakiñean, erromesai eliz-sarrerako kandelak eskeintzeko gertu.

13. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa onaind 0054 A maiseatzaille dozu, au ondatzaille; zu morroi zaitez, otsein, mirabe, iñoren zerbitzari.

14. 1940-1968 gipuzkera liturgia v. aramburu 0028 Mirabea bazera ¿galbidezko tokietan al zaude edo toki eta etxe txarretara joaten al zera?

15. 1940-1968 gipuzkera liturgia v. aramburu 0195 Aingeruen jana, giza-jan egin da;
Iduriak alde! egizko ogia au da;
Au arrigarria! Mirabe txiroa,
Jaki dezu Jaungoikoa.

16. 1940-1968 gipuzkera liturgia or mb 0708 Mari'k ostera orduan: Ona emen Jaunaren mirabea, gerta bekida zuk esana.

17. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa urruz 0038 Marik berak esan zidan, oraindik egun askoeztala, bere etxera mirabe juan nai banua, soldata ona emango zidala, bere senarraren anaia're ezkongai zegoala, emazte euskalduna nai zukiala ta... ez nua geiago esatera.

18. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa a. oyarzabal 0054 Ona emen Jaunaren mirabea!

19. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa i. baztarrika 0241 5. Etor zakida,
Jauna, lagun,
Zure mirabampecirc;n
poz atsegiñez
nadin goza.

20. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa i. baztarrika 0310 1. Kanta Jaunaren
izenari,
Aren mirabampecirc;k
as kantari.

21. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa aemil amgazt 0135 Gabirel Goi-angeruari baietza ematerakoan, Ona emen Jaunaren mirabea, egin bedi nigan zuk diozun bezela gogo-biotzez, erantzunaz, darakusgu Andre Mari-k Jainkoarekiko bere mendetasunik osoena.

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. mendizabal 0003 Ona Jainkoaren mirabea.

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak g. ansola 0079 Sindikatuek uste dute ekonomiaren erabaki nagusietan obekiago parte artuko dutela baldin ekonomia billakatzen bada politikaren mirabe eta serbitzari.

24. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak netx nola 0015 Agindu zuen mirabe zintzo dezuen.

25. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak netx nola 0015 Beti laguntzeko gaituzu, zure mirabe zintzo ORDEZKOA.

26. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak netx nola 0016 Gaurtik ba-dakizu nun dezun, zure mirabe berri.

27. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0095 FLORINDO - Nire zerbitzari honek zure mirabea nahi du emaztetzat. Ba al duzu eragozpenik baimena emateko?

28. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0095 KLARISA - Florindo jauna... nik neure aldetik mirabea Beatriz anderearen zerbitzariarentzat proposatu behar nuela gogorarazi didazu. Baina zuk zeurearentzat eskatu duzunez gero, bego horretan.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0019 Bestetik, haren eragin ideologikoak trinkotu zuen feudal produkzio sistema osoaren izatea, zeren Aita Saindu eta apezpikuek gizarteko moral arau, ohitura eta legeen ardatz bezala jokatzen bait zuten, inoiz errege eta jaun handien eskomikatzera iristen zirelarik, eta, ondorioz, mirabeek haiekiko zuten menpetasuna urratzen.

30. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1990 0036 Jaunaren mirabeak Jainkoaren Hitza entzutera eta bizitzari txertatzera eraman gaitzala.

31. 1969-1990 euskara batua liturgia d. amundarain 0110 Mirabe honen humiltasuna
Jaunak ikus duelako,
gizaldi denak gaurtik, egiaz,
dohatsu naute deituko.

32. 1969-1990 euskara batua poesia p. ezkiaga 0094 Oltzako sarobea
dagerkit bedarge,
oraila nagusi ta
berdea mirabe.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. goikoetxea 0047 Mariak orduan: Hona ni, Jaunaren mirabea; nere poza, Haren nahia egitea!.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. goikoetxea 0126 Printzesa bat etorri zen hibaira igerira, eta printzesaren mirabeetako batek zarea ikusi zuen, hibai-ertzeko urak zeramala.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. goikoetxea 0126 Hala egin zuen mirabeak, eta haurraz hainbat errukitu zen printzesa non gordeta edukitzea erabaki bait zuen.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0024 Gure etxeko mirabe zahar batek inudeak, alegia kontaturik dakit, bere herriko indianu aberats bat, beltz-tratularia izana, oso mindurik omen zegoen, beronen semeak neska txiro batekin ezkondu nahi zuelako.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. gorrotxategi 0115 Deabruz jantzitako gizonak mirabe ziren.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. dorronsoro 0026 Tenientearen emazte Klara andereak jasoa zuen ijito-neskak haren etxera joatekoak ziren albistea; eta, bera, bere mirabeak eta etxekoandreak, agure erkindua eguberriko eguzkiaren irriki ohi den eran, zegozkien zai, auzoko andere baten etxetiarrekin batera; Zoramen ikusteagatik han bildu bait ziren denak.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. urkizu 0011 Halaber, beste bat Al-Makarik ematen diguna aipatzerakoan Abderraman II.aren mirabe zen Kalem neskatil euskalduna oso abeslari fin eta ederra zela.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. alkorta 0021 Nekazariak, bai bere-menekoak bai mirabeak, beren lurrari atxekita geratu ziren.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. mujika 0111 Neure morroi eta mirabeen gainera ere isuriko dut neure Espiritua, egun haietan (Jl 3, 1-2; ikus Ez 36, 26; 27, 5).

42. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0398 I MIRABEA - Atzo sua danean jotzen dan dandara larria genuen, gero ildakoen kanpaia.

43. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0398 II MIRABEA - Atzo geiegi, gaur batere ez!.

44. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0398 II MIRABEA - Isillik zaude emakumea! Erritan, guri egingo digu, goiz guztian ez degu lanik egin eta.

45. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0398 I MIRABEA - Leiotik begira egoten eta ate atzean entzutzen aski lan ez al genduen bada?.

46. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0398 II MIRABEA - Orregatik lanean jarrai bear dugu, ta ba-goaz, Mantoni.

47. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0398 (Azken puskak eramanez barnera bijoaz mirabe biak).

48. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0087 - Zure alderantzia da, beraz, nere mirabea, Samantha.

49. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0089 An ongi babesturik egongo zera-ta -, eskatu zion Bon-Lucky-Boy`k bizia salbatu-berri zion txeiendar mirabeari.

50. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0074 Orleans Berri'n bertan ere, sarri joan oi zan bi mirabe beltz lagun artuta, ain borroka-leku ziran jende beltzaren auzo naasietara.

51. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0080 Arriturik entzun zuten mirabe gazteek, Mamma Luzy'k Miss BBB etxeko Andereño-aren sentimendu izkutuak ain era lotsagabean nola agertu zituan.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak pelota 0032 Txapeldunak auzoan,
gu aien mirabe;
nagusi ezin izan
irabazi gabe.

53. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Arra nagusi, emea mirabe eta arraren zerbitzuko.

54. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak k. gallastegi 0001 Nire gaztearoan beserri ta errietatik Bilbo aldera mirabe izatera joaten ziran eta andik etxera etortzean erdera motrollo bat egiten eben, euren aundikeria agertzearren.

55. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0025
Egun berriari jantzi berri!
Jolaserako moduan jarri
Ene mirabe mutu,
gaur egiteko zer dugu?
Bizitza osoa dut jolas,
beti atseginezko solas,

56. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0061 Probatu zuen lagunak,
hasieran herabe;
poz-pozik jarri zen gero,
ia arnasarik gabe;
liluratuta zegoen,
gozoaren mirabe.

57. 1991> euskara batua liturgia garizumaldia 00020 Handiesten du nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat neure barruna;
Jainkoa baita nire salbamena,
ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna.

58. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00010 Amak hitz egin zuen nire ordez, eta etxeko, andrearen mirabe geratu nintzen etxe hartan... Mirabe izatea ez da langintza bat, esana egitea da; egizu, beraz, hark agintzen dizun guztia, esan zidan amak.

59. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0059 Senar infernalaren mirabe naiz, birjina eroen galera ekarri duenarena.

60. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0069 Bere mirabe naiz.

61. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0213 Legean agintzen dituen lauak dituenak eta bestainbat ohaide edo mirabe ez ote da akiturik geldituko hainbat jantzirekin?

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak nortasunaren psikologia 00150 Bestalde, gizakia bere irriken eta bulkaden mirabe bezala ikusten zuten beste hurbilketen alboan, Rogers-ek pentsatzen du gizakiak baduela beregan joera bat, aurreratzera, garatzera eta bere burua nahiz errealitatea eraikitzera daramana.

62 emaitza

Datu-estatistikoak: