XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak gmant 0069 Mendieta abak diñonez sendatza emoten ebanean, mitrea kendu eta aita besoetakoak alde egin bearr izaten eben, naikoa zala adirazteko.

2. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak lantziri 0094 Belonak urtegietan edo akuariunetan atxikitzeko nekeak dira, zeren eta laster masail-hezurrak hauts bait litzakete pareten edo mitren kontra.

3. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0030 HIROXIMA LOREZ ESTALI ZEN
MARINA kanpora so dago. Zerua iluntzen ari. Haizea.
Igande arratsaldea. Etzaizkio batere gustatzen igande
arratsaldeak. Erraten elakike nundik datorkion alergia
hori. Marrats-lore kolkoak ari polliki polliki idekitzen.
Hemendik hamabortz egunetara lore ubel pikor usaintsu
guziak zabalduko. Haize grisak inarrosten ditu. Martxoa.
...Martxoaren lehendabiziko egunean zendu zen. Hor
hil zen. Geltokian. Burdinbideen laberintoa. Sarea. Sare
metalikoa. Ez. Enuen ezagutzen. Biloak kizkurrak omen
zituen. Beltzak. Nik argazkia nuen bakarrik ikusi. Etzana
zagon luze luzea. Profesionalak. Lan errexa. Mugan ziren
erraiteko moduan. Metro andana bat. Bertzerik ez...
Ximixta batek ebakitzen du zeru goibela
Ortotsaren burrunbak mitrak daldarazten. Ezagun zen
goizetik denbora hunek etzuela gauza onik ekarriko.
Marinak airearen sapa, elektrizitatez haunpatua, abantxu
hazta lezake. Lehen euri tantak erortzen hasten. Ttitta
ilunak zimenta idorrean. Leihoa idekitzen du, euriak
idetzartzen dituen usainetaz mozkortzeko. Errauts bustia,
belar pikatu berriaren usain goxoa, marrats-loreen
perfume zoratzailea.

4. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0066 CARPACCIOren SAN GIORGIOrekin
NEGU gorrian badoa
zaldizko bat maitasunez
zelai hotzean lauhazka,
bide berriak asmatuz.
Dragoiaren hiltzera
doa zaldun bihoztoia.
Mitrak bafadez bustitzen,
bazterrak hormez xuritzen.
Aurpegia ilun bazoaz
gorputz ustelen gainetik,
bazoaz eta bazatoz,
zelai hotzaren mugatik.
Tracy Chapmanen mintzoa
abenduko goizargian.
Begiratu ninduzun.
Eta zureak zitaizken
nekuskien negar-hatzak
eta eneak, behar bada,
zure aurpegi galdua
altxatzen zuten besoak.
Carpaccioren margo hartan
zu.

4 emaitza

Datu-estatistikoak: