XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0370 Enea ere, ez gutxigo, geziak nagierazi belaunak noiztenka ibillia eragotzi ta oiñatzarri izanagatik, Turno'ren jarrai doa, gori ta adoretsu astoratuaren oiña bere oiñez zapaldurik: eiza-txakur batek iñoiz, ibai-ertzak geldiazia edo egats gorrizkaren ikaraz esituriko oreiña aurkitzean, ibilli bizkor ta zaunkaka erasoten dio ari; oreiña, jakiña, lakio ta ur-ertz goenez ikaratua, igesari emanda milla bideetan zear itzuri nairik ari da, irteiera billa; unbriar biziak, ordea, ao-ortzak erakutsi ta kirriskatuz arin bai arin geldiazten du; oratu ba'lu bezela, masail-ezurrekin kurrizkatzen ere bai, ziria sartzen baiña koska utsalak.

1 emaitza

Datu-estatistikoak: