XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera poesia j. artola 0458 Soñu egok festarik bada
naiz emen ala kanpuan,
iñoiz atzera gelditu gabe
borondatez zera zu an;
esagutua zaude Gipuzkoan
Bizkaya ta Naparruan,
nolako biyotz nobleko alaba
zeran zabiltzan lekuan
.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. lassalle 0206 Dakiguna ere da, barne gerla hori aphezen eta aberatsen edo, hobeki erraiteko (nahiz erdaraz), delako noble edo aristocrat-en kontra zela jokatu.

3. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa arti mundu 0241 Esku merkeak behar zirela industriarako!. Zuen zelaiak, zuen soloak, zuen herriak, abandonatu zenituzten, Gaztelako lur noble eta benedikatua bakartadean utzi zenduten, eta hona hemen galerazko lur maradikatu honek trukean zer eskeintzen dizuen: miseria eta premia!

4. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0059 KLITO - Orain ontzi noble hori saminez beterik dago eta begietatik ere gainezka dariola.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. iturbe 00008 3.- Mendeleev-en ondoren aurkitutako gas nobleek talde oso bat betetzen dute.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. iturbe 00096 Beste batzu oso nobleak dira, korrosioa biziki ongi suportatzen dutenak.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0086 Beste alderdi bat, salbuezpenezko probintzien status juridikoa ukitzen zuena, jenderik gehiena nobletzak kontsideratua izatean zegoen; kaparetasun kontzeptua hain funtsezko gauza bilakatzen zen euskaldunentzat, non askatasun pertsonalarekin identifikatzen eta nahastekatzen zen..., euskaldun ororen kaparetasuna defendatzen zen, praktikan gero, hiritargo osoa zutenen hesparrura mugatzen bazen ere.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0093 Lege berdinak idatzi nituen noblearentzat eta noblea ez zenarentzat haien arteko ezberdintasunak kontutan hartu gabe, eta modu zuzen batean bakoitzari berea emanez. (SOLON).

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0120 Jaunen morala bere balioen taulaz ezaugarritzen da eta honelakoa da: indartsuak dira jaunak, nobleak, menperatzaileak, bizi-betetasunaren sentimendua dutenak.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0018 Eta tartak, pastelgintzaren alaba nobleak, irainduta sentitzen badira bere ahizpa apalak bezala pizza izenaz deitzen dituztelako, orduan beraientzat okerrago.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0105 Eta San Josek Ama Birjina sentitzen zuen era berean, arimaren gesturik nobleena gizairudi bizikor batean harrapaturik geratzen den bezala, horrelaxe sentitu nahi izaten zuen Alejandrok Damiana, airean marraztu zuen azkeneko gestu noble hura bere oroimenean betirako zizelkatuz.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. pelaez 0067 Noblea, leiala, fidagarria eta beti egia esaten duten horietako inozo bat, inozo bakarra behar bada.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0056 Ecorté-aren mahaitik baztertzean, Españako nobleetako batekin erreparatu nintzen, atzerriraturiko afrantzesatua, hamabost egun lehenago Turena-tik iritsia zena.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0124 Tipi-tapa etorri nintzen nire gurasoek Verona aldean duten jauregi ederretik non neska noble gazte batek desio ditzakeen apeta guztiak gozatzeko ahalbidea bait nuen, oinutsik eta soinean fratrum minorum-en ordenako habito lakarra jantzirik, inork nire neskatilatasunari igarri ez diezaion neure adats luze horailak ia hilearen zuztarretaraino mozturik.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. iturbe 0271 Bestetik, metalurgian erabiliko ziren mineralen identifikazioan eta analisian eta metal nobleen (zilarra batez ere) lorpenean.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.b. aierbe 0071 Hala, behin hau frogatuz gero, guztiz onharturik ematen da iskribuetan Oreitia familia kondizio noble eta garbiko jendakia zelako, edozein herritan bizitzeko gaitasuna, karguak hartzeko eta beste nornahi gipuzkoarren antzera hemen berekoen faboreez gozatzeko.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak artea eta gizona 0080 Mezu erlijioso bat zion ekarri Kristautasunak munduari, Artearekin ze ikusirik ez zuena, pixkana pixkana itzaltzen zihoan zibilizazio haren baitan aurkitu zituen gauza eder eta nobleak arreta handienaz jakin zuen bereganatzen, eta mundu guztiari argi egingo zion egunsenti berri baten argitasuna eman zion izpiritualitate sakonaz.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bertsolaritza 0065 Bistan dago andere noble batek eta guduetan kanta bat egiten zuenak beste eskola batekin, beste giro batetan eta beste entzuleentzat egiten zuela bere bersoa eta zer esanik ez plazan, edo ez dakit nori burla egiteko bertsoak jartzen zituen profazada edo lotsagabe batek.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0206 Bankeru ahaltsuek, prestamoak, bai noble, bai erregeei egiten zizkieten.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0256 Erregearen borondate onean sinesturik, Tyler harengana mantsoki joan zen; baina, traizionatua, hots, salatua izan zen, eta nobleek ezpataz jo eta hilda utzi zuten han bertan.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0009 Nobleek ez dute begi onez ikusten merkatarien jokabidea.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0009 Jatorriz, gehienean, ez da noblea, herritar soila baizik.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0137 Noble dejeneraturen bat edo, apika, marinel zangarren odolekoa (euskaldun jatorra, dudarik gabe), etxe ondo zahar baten jabe eta leinu ohoragarri bateko seme.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ekurtek 1984 0128 Nobleari dagokionez Andu Lertxundiren Hamaseigarrenenan aidanezen birrargitaldapena egin zen martxoan.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lehenzikloesper 1987 0104 - Aurrez aurkitu den erlazioa, balentzi elektroi kontzeptua erabiliz adierazi (IK): - Elektroiak gas noblearen egitura hartzeko duten joera gogora arazi (IR).

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lehenzikloesper 1987 0104 Zelan beregana lezake atomo honek gas noblearen egiturarik hurbilena? Suposa ezazu orain Cl-zko atomo bat.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lehenzikloesper 1987 0104 Zelan beregana lezake atomo honek hurbileneko gas noblearen egitura? Eman dezagun atomook bata bestearen alboan daudela.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. azurmendi 0304 Harmarri eta armarioetako abere enblematsurik ez du herriak gorde: euskaran ez dago jatorri noblea erreibin dikatzeko abere noblerik.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. goihenetxe 0060 Jadanik Euskal Herrian noble batzuk ihes joanak ziren, hala nola Baionako gotzaina, Mgr. de Villevielle; Goi Nafarroara joan zen eta handik 1790eko uztailaren 12an bozkatua izan zen Elizaren Konstituzio Zibila salatu zuen, Europatik eta Erromatik Pio VI.ak eta Prusia-Alemaniako Printzeek prestatu eraso diplomatikoarekin bat eginez.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. urkia 0218 Ospitale hau, 1769.eko Probizio Errealez sasikumeen etxe izateko asmokoa, hauzotar noble batzuren batzarrak zuzendua, ondasun gutxikoa izan arren, itxura onean mantentzen da herriaren limosna anitzi esker.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: azkune mendia, iñaki: zezenak euskal herrian, v-xii 0008 Jendoste baten bistan eta atsegin haundiz, bizi-boterearen irudirik nobleena, dotoreena, maltratatu, umilatu, burlatu, porrokatu egiten da, musika eta sarraskizko alaitasun-uju eta odol-isurketazko, zaleek artea eta liturgia eta kritikoek basapiztikeria izugarria kontsideratu ohi duten bizitzaren eta heriotzaren drama ikaragarrizko batean.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balea eta euskaldunak 0231 Dirubide ederra zen balenketa, inbertsio ona benetan; eta merkatariek ez ezik bertako nobleek ere, hantxe enplegatuko zituzten beren kapitalak, mozkinak ugaltzeko asmoz.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. azkune 0751 Zezenak, satai onekoak, nobleak eta suharrak izan ziren, baina Chicuelok luzitzerik ez zuen lortu.

34. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa f. portu 0104 Onetarako gaztigatu zuan zer zijoan egitera, eta andra on au portalera zaneko, an zeuden Kabildoa, Bilguma, zaldun eta guiza nobleak, erribarruko beste gende askorekin.

35. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa f. portu 0110 Gurutze au dago Gipuzkoako lekurik zoragarrienean, emendik ekusten dira san dituan probinziaz gañera, arkaitz, mendi baso eta oyanak, agiri dira zelay-soro, ibar eta sagasti mardulak, agiri dira Uri, Erri eta borda uso churiak diruditenak arbol tartean, agiri dira burni bide, Irun eta Endayaco Estazioak, agiri dira Burdeosko munu, Bayonako barra, Biarritz-ko erri, Sokoa-ko gaztelu, Ondarrabi eta Endayko portu eta Mr. Abadiren jauregi galanta, ` agiri dira ichaso zabal, Bidaso-ibai eta errecacho garbiak, agiri da Justiz aomen aundikoa, lotsatua bezela chara-tartean, agiri da Guadalupeko Elizachoa bere dorre alayarekin, agiri da gure uri noble, leyal errutsu eta beti piela bere murru auratuakin, agiri da... baña bukatu dezadan zer agui dan, Aita Aranak gurutze onen peañan escrita zegoala kompondu zituan bi itz neurtu ooekin.

36. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. artzalluz 0015 TREBIÑO`ko biztanleak, bertako auzoen antzera, bi Estadutan banatzen dira: nobleak eta orokor edo jeneralak (banaketa au Araba`ko Anaidi batzuetan ere ba-da ta Castilla`n orokorra da).

37. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. artzalluz 0015 Nobleak, urteoro, uztaillaren 25`an egiten dute beren billera ta Trebiño`n bildu ere biltzen dira.

38. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak euskerazaintza 1988 0025 Nafarroa`ko Korteak iru maillatan zegon eratua: nobleak, eliz-gizonak eta erria.

39. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak euskerazaintza 1988 0025 Nobleak (ricos homes infanzones y caballeros) 55 aulki zituzten; Eliz-gizonek, 10; Erriak 27.

40. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa f. krutwig 0141 Campbell Gardunaldeko oso familia noblearen ethorkikoa zen...

41. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. goihenetxe 0166 Ohore eta aginte gose zeuden bai nobleak bai hiritako ordezkariak, goren mailako alor politikoa zaindu nahi zuten beren interesen indarpean.

42. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. goihenetxe 0166 Erregetzaren gorespena eta lehentasuna segurtatzeko, erret aginteari oinarriak emateko, ohizko erakunde zahar nobleziadunen eragina ezeztatu edo mugarritu behar zen, bereziki nobleek beren artean sortutako gudateak eta anarkia gaindituz:

43. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. goihenetxe 0166 Nobleziaren eskupera eroria zen justizi ekintza, jaun-errenta bilketa, nekazariei nobleek zizkien legez kanpo kentzen petxa eta beste zerga anitz, erregearen onespenik gabe.

44. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. goihenetxe 0171 Gero erret administral karguak erosi zituen, ofiziodun bihurtu, titulu nobleak lortu eta beraz erregeak eta jaurgoak osatzen zuten mundura heldu.

45. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak zubk 0001 Nik ez dakit gure kantu zarretan esaten diran nobleak edo ta magoak diran.

46. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. ezkurdia 0001 Andre noblearen hauziak

47. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. ezkurdia 0001 Eta mundu loreztatu eta pittin folkloriko horren erdian, pastelaren gindak, andre guztiz nobleak.

48. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. etxebarren 0001 Tartean nobleren bat ere bazegon.

49. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak k. izagirre 0001 Eta artikulu borobil bat egin duzu armarik nobleenaz.

50. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1974 0001 Aitor bear, argi eta garbi jokatzen dutenak, nobleak dirala, baiña ezin ukatu pekatariak ez diranik.

51. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1989 0003 Baretasuna eta moderazioaren alde mintzatuaz batera, etengabe gogoratu zuen iraultza japonian ere leher zitekeela, baldin eta goikoek gorteko partaideak, ministrariak eta nobleak, herriaren eskubideei jaramonik egin gabe, beren agintea erabiliz segitzen bazuten.

52. 1969-1990 zuberera antzerkia a. aguergaray 0043 Mauletarrak begietan tin,
Zeren Nublik hor beitira.
Segûr eztûn aphûr ausart
Mithikileko erretora!

53. 1969-1990 zuberera antzerkia m. heguiaphal 0016 SIPOI
Prinze prinzesa nubliak Jinkuak egun hun duziela
Eta bizitze luze bat hanitx osagarriekila.

54. 1969-1990 zuberera antzerkia m. heguiaphal 0016 LENPOI
Hau duziela jaun anderiak Traversiako kuntia
armadetan duzu eta ait'ama nublen semia.

55. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0034 Amaitzeko, gizartea ere aitatu behar dogu; Erregimenduan agertzen diran pertsonak ikusita, antzinako nobleek boterean jarraitu ebela esan behar dogu; holan, Sarrikoleatarrak, Goikoleatarrak edo Sarriatarrak agertzen dira.

56. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak eaegut 1995 0015 1610: Felipe III.aren aginduz, gipuzkoar guztiak leiñargi edo "noble".

57. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak muskiz aha 0072 Antzinako Erregimenean, Gaztelan ez zan ulertzen noble edo aitonenseme bat industria- edo merkataritza-jardueretan aritzea.

58. 1991> euskara batua antzerkia l. haranburu a. 0017 Esan nahi dudana zera da, Paris urruti aurkitzen dela eta guk, hemengo nobleak, ez dugula behar hainbat indar bakea gure kabuz mantentzeko.

59. 1991> euskara batua antzerkia l. haranburu a. 0101 Benetako frantsez nobleak iruditzen zaizkit neri.

60. 1991> euskara batua ikasliburuak gizarte zientziak/dbh 00076 Hurrengo mendeetan joera hau zabaldu egin zen, eta horrela, jaurerriak (jaun baten agintepeko lurraldeak) azaldu ziren. Hauen buru nobleak edo elizgizonak zeuden.

61. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00191 Nobleek gerretan parte hartzen zuten eta, bake garaietan, ehizan aritzen ziren eta torneoak egiten zituzten.

62. 1991> euskara batua ikasliburuak j. etxeberria 00200 Gorteko dantza: dantza hau nobleek erabiltzen zuten.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0083 - Bai, dena oso noblea!

64. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0083 - Magdalenak Emilie goraipatu zuen bere intentzio noblea zela eta.

65. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. azurmendi 0005 Eta iberiarrak arraza noble eta harrokoak direnez, beti daude burrukalari handiei beren miresmena erakusteko prest.>

66. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. azurmendi 0040 Momentutxo bat besterik ez, atzerritar nobleok!

67. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 00117 Garai haietako kronikek diotenez, Pedro de Ugarte handikiak lau seme-alaba izan omen zituen bere esposa guztiz noble eta prestuarengandik: bata, Domenjon izenekoa, Inperioaren zerbitzari leiala, nabigatzaile trebea, sukar gaiztoek eraman omen zuten hilobira Yukatango lurraldeetan, hango indiarrak eta emeak baketzera joana zelarik;

68. 1991> euskara batua literatur prosa i. garbizu 00043 Piztia noblea behia, alde guztietatik okelaz betea, baina onena tira errea da.

69. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00183 Bizitza harmoniko bikain batez gozatzeko, zientziak eta filosofia bezain nobletzat kontsideratzen zitean gorputzaren beharrak asetzea.

70. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0025 Banituen lagunak (zeuok barne) baina maiteago nuen adiskidantza adiskideak baino; beroa zen haienganako nire grina, baina jatortasunaren atzetik batipat; neure baitango sentipen nobleak ferekatzen nituen.

71. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0188 Zein den aintzagarria berari begiratzea guri agertzen zaigun lanik nobleenean, munduaren sistema handian!

72. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0080 Soldaduburuen zein gorteko nobleen artean ikusia nintzenez, ez dagokigunen bat maitatu ohi dugu gehienetan, eta horrek aurreratzen digu zahartzaroa.

73. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. galarraga 00051 Halatan bada, 1705eko planoaren (9 irud.) oinarrian printzipio hauek aplikatzearren, ziurta dezakegu mailaz igo berria izan den Hiribilduak, 1662an Felipe VI Erregeak Hiri Noble eta Leiala titulua ematean, guztiz itxura trinkoa agertzen duela. Oraino Plaza Berria trazatu gabe zegoen Hirigunearen Erdialdean.

74. 1991> euskara batua saiakera-liburuak erlijioak munduan 00042 Gisa honetan, lehenengo hiru kastak noble edo garbi bezala ezagutzen dira. Brahmanak, esaterako, kutsaduratik ihes egitearren edo, begetarianoak izaten dira eta ez dute alkoholik edaten. Arau hauek ez dira hain zorrozki beheragoko kasta horietan gordetzen.

75. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. iturbe 00083 Antzeko arrazonamendu bat egin daiteke oxido ioiaren kasurako, zeinaren konfigurazio elektronikoa hau baita: eta espezie hau egonkorra da, gas noblearen konfigurazioa duelarik.

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak dantza 00023 Bestalde, besteei, leku itxietan egiten ziren dantza arrotzei, zikin eta higuingarri deritze Iztuetak, eta era berean kritikatu egiten ditu Gipuzkoako nobleak, aitonen semeak, itzelezko zaletasuna omen zutelako kanpoko horiek dantzatzeko eta euren herriko dantza garbiak, aldiz, plazan dantzatzeari uko egiten ziotelako. Honetan, Aita Larramendiren iritziekin bat egiten du Iztuetak nabarmenki.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00048 Berri triste bat adierazi beharrean naukazue, eta ziur nago hiri honetan eragin duen hunkimendu triste bera egingo diela irakurleei. Bada Donostian poeta guztiz herrikoi bat: bertako semea, ikasketez urri, baina argitasun harrigarrikoa, irudimen bizi eta oparokoa, suhar eta sentimendu goi eta garbiz beteriko bihotzekoa; poeta hau Ossian antzeko bat duzue probintzia hauetan; bere kantak, askatasunaren kontzepturik nobleenean oinarrituak, ahoz aho dabiltza hala ondra nazionalaren defendatzaileetan nola dama aristokratikoaren gelan errezitatuak edo baserrian, mendian, mendeetako zuhaitzaren gerizpean eta ohiko dultzainaren doinuan.

78. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 00197 Hemen pieza liturgikoak aurkeztuko ditugu, bestela esan, urregintzako obrak, oro har metal nobleetan, urrean zein zilarrean, egindakoak (Gaur egun urregintza eta zilargintza esanahi berarekin erabiltzen dira).

79. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00019 Normalean, emakumezko noblea ezkondu egiten zen.

80. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00019 Emakumezko nobleak zeukan beste bide ohoretsu bat komentuan sartzea zen eta aukera hori, normalean, prima ez ziren alabek hartzen zuten.

81. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elexp delitu 00065 Nobleen zigorrak

82. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elexp delitu 00065 Zeintzuk izango dira, bada, nobleen delituei dagozkien zigorrak, nazio gehienetako legeen zati handi bat hauen aldeko pribilegioek osatzen dutela jakinda?

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elexp delitu 00065 Nik ez dut orain aztertuko ea nobleen eta herri xehearen arteko herentziazko bereizketa hori egokia den ala ez gobernu batean, edo beharrezkoa den monarkian; ezta egia denentz nobleziak erdiko botere bat osatzen duela, bi muturren gehiegikeriak mugatzen dituena; edota, litekeenagoa, bere buruaren eta besteren esklabo den gizatalde bat osatzen duela, konfiantza eta itxaropen isuri guztia esparru txiki batean gordetzen duena, Arabiako basamortu hareatsu ikaragarrietan nabarmentzen diren islatxo alai eta oparo horien antzera

84. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00139 Gaizki eratutako aristokraziak zorigaitz hori du, nobleek aberastasunak dituztela, eta hala ere ezin gasta ditzaketela; luxua, neurritasun-espirituaren kontrakoa izaki, legez kanpo utzi behar da.

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00199 Horrela, botere legegilea nobleen gorputzari eta herria ordezkatzeko hautatutako gorputzari emango zaie, eta talde bakoitzak beren biltzarrak eta eztabaidak izango ditu, eta ikuspegi eta interes desberdinak.

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00199 Aipatu ditugun hiru botereetatik, epaitzekoa, nolabait esanda, ez da ezer. Bi besterik ez dira geratzen; eta neurrian ibiliko badira, botere arau-emaile baten premia dutenez, nobleek osatutako gorputz legegilearen partea oso egokia da horretarako.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00199 Nobleen taldeak oinordekotzaz iraun behar du.

88. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.r. aizpurua 0001 Gaur egun dugun atmosferaren antzekoa zen atmosfera hura, hau da, ur-lurruna, karbono (IV) oxidoa, nitrogenoa, sufre (IV) oxidoa eta gas nobleak zituen.

89. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.b. orpustan 0069 Jentila lehengo erdal hiztegian noblea zen (Oihenartek Joana Erdoikoaz erranen du bakarrik aitor'alaba): maitasun gortesean gira (XII 6), menturaz Garaziko jauregietan.

90. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0176 Hitler, hala ere, berak bere arrazaren xederik nobleentzat aldarrikatzen zuen gauza berberaz besteak akusatzearen kontraesanaz jabetu bide zen nonbait, eta kontraesan hori arrazionaltzen saiatzen da juduei buruz esanez, haien kontserbazio-senak ez daukala aryarren domeinurako jauginean aurki daitekeen ezaugarri idealistarik.

91. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. apalategi 0166 Izatez ere, hori da, dudarik gabe, kasurik maizena, zeren eta horiek izendatzeko mintza-molde hauek aurkitzen baititugu: goikoa eta behekoa, zaharrena eta gazteena, noblea eta herri-xehea, indartsua eta ahula, e.a.

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak artistas 1995 0024 Erromako Academia Española de Bellas Artes-i egundoko zortea otu zitzaion, berandu baino lehen izan baitzuen eraikin zoragarri bat, Obra Pia de Santiago y Monserrat-en babesean eraiki zena, eta bere patiorik nobleenean, estua bazen ere, Errenazimenduko arkitekturazko joia ospetsuenetako bat aterbetzen zuen:

93. 1991> euskara batua saiakera-liburuak artistas 1995 0024 Quirinal-en, Espainiako Enbajadaren ondoan, Espainiako Akademiaren egoitza, nobleenetako bat da bere jeneroan, Erroman dauden guztien artean.

94. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0067 Orduan lengoaia berean behartsuen hizkuntza eta aberatsen hizkuntza aurkitzen dira, plebeioen hizkuntza eta nobleen hizkuntza, hizkuntza kultua eta hizkuntza arrunta.

95. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. angulo 00109 Gure ustez, frogaturik dagoenez etxearen garrantzia Euskal Herriko gizartean, Espainia eta Europako erresuma gehienetan, baiezta daiteke familiaren eta kulturaren munduarekin lotura bat dela, bai eta ekonomia eta politikarekin ere (bestela, inoiz ez genuke ulertuko merkatari eta noble etxeen estrategia, Euskal Herrian bertan edo munduko beste esparru askotan finkaturik dauden euskaldunen kolonietan).

96. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00023 Noble legebiltzarkideak desagertzea onartu du Londresko Lorden Ganberak

97. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00023 Datorren azaroaren 19an Elizabeth II. erreginak Erresuma Batuko Legebiltzarraren saioa ofizialki irekitzen duenean, han ez dira izango ondorengotza eskubideengatik urteetan zehar izan diren ehunka noble.

98. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00023 Lorden Ganberak herenegun gauean onartutako erreformaren lehen zatiaren ondorioz, 751 lord nobleetatik 92 besterik ez dira geratuko aste gutxi barru.

99. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00023 Aldeko botoa eskatu zuen Jay baronesak, ganberako liderrak, bere iritziz Komunen Ganberari dagokiolako erreforma erabakitzea. Eskerrik asko eta gero arte, esan zien nobleei.

100. 1991> zuberera saiakera-artikuluak j-l. davant 0065 Zûberera trebea da, eûskara xotil, noble, zainharta.

100 emaitza

Datu-estatistikoak: