XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Nik uste, ekin geniokela beste bide batetik, euskera nola edo ala gaur bertan izan leikela giza artekoa.

2. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zeleta 0053 Igande arratsalde batean Konseju-Zar-eko ardandegian Koxkote Zarra ardoa-bañore mozkorrago egokera kupiragarrian zegoala oarturik, besoetatik artu eta bere etxera poliki-poliki nola edo ala eramen genduan Konseju'pean pelotan genbizen mutil koskorrak, eta eskaratz edo sukalde erdian utzi gendun, lurrean etzanik.

3. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. navarro 00142 Horrela, goiko hiru espresioek gauza bera izendatzen dute; zentzua ere izendapenarena bera da. Askotan ordea, hizkuntz espresio baten izendapena bat da, eta beste bat zentzua; horrela, gora eta gora-ren izendapena eta itzulpena arriba y arriba da, printzipioz; zentzua ordea besterik da, euskaldunontzat hori himno ofiziala da eta: eta espresio hori, hain zuzen ere izendapen eta zentzuaren arteko desfasearengatik, itzulezina da. Beherago ikusiko dugunez, halako desfaserik literaturan eta lirikan batez ere, oso maiz gertatzen da: horregatik zenbat eta literarioagoa izan testua, orduan eta zailago da itzultzen; batzuetan, erabat itzulezina ere bada. Halakotan, itzultzailea aukera bat egin beharrean aurkitzen da: edo eta izendapena itzultzen du (arriba y arriba), zentzua galtzen delarik (ohar bat ipiniz agian, adierazpenaren zentzua azalduz); edo zentzua itzultzen du (himno erdaldunen bat ipiniz adib.), eta izendapena galdu egingo litzateke. Azkenik, dagoen-dagoenean utz lezake, itzuli gabe: hemen hori litzateke noski aukera egoki bakarra (berriz ere, oharren bat erantsiz). Askotan ordea, nola edo hala izendapena edo zentzua aukeratuz itzuli egin beharko da.

4. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak p. zabaleta 0013 Biharamonean Konrado eta hiruak bildurik neurketa berri bat egin zuten eta erabakia harturik gelditu ere: Sebastian Julian gazteak hogeitabat urte kantari-munduan egitekorik bazuela eta horretarako nola edo hala ikastera norabait joan beharra zeukala.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak mathast 0007 Badu haurrak bere bizitza inguratzen duen ideiarik asko, nola edo hala parte hartzen bait du bizi duen giroan.

6. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. berasategi 0234 Robinekin batera, Mariana nola edo hala askatuko zutela agindu zuen.

7. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. berasategi 0254 Batzuek beren errege bakarraren alde lan egiten zuten bitartean, besteek nola edo hala beren borondatea ezarri nahi zuten.

8. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 00060 Nola edo hala hark bertan jarraitzen du.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0162 Askok ziotenez, baldin barrabaskeria hura nola edo hala hirian kanpatzen bazen, pentsa zezaketen gobernariek beste Esquilache baten matxinada edo zerbait okerragorik ez zela faltako errudunak epaitu eta urkatzeko.

10. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0054 Jendea lehertzorian edireiten zen, nola edo hala aienatze haren askabidea edo gutienez, erantzun bakegarriren bat eskatuz.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0251 Berriro ekin nion ereduzko nekazal etxaldeak eta garastapen-ubideak bisitatzeari; bete egin behar ziren orduak, nola edo hala.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0026 Urteetan aurrera zihoan eta egun batean ala bestean hil behar zuela eta, Atarrabik sakristauari deitu zion: - Hik ondo dakik konsagrazio unean bakarrik izaten dudala itzala eta, nola edo hala, une hartantxe hil behar diat... bihar meza-garaian, itzala nire alboan ikusten duanean, hil egin behar nauk.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0078 Bottetik zazpirok nola edo hala bettittu, karabinero kaxotara igo eta hauen eta matronaren aurrean guzti horretaz, pausoz-pauso, ederki ari ginela, hara non hasten den berriro karraxika nire perikito petrala: - Trrramando-(kon)trrrabando!... trrramando(kon)trrrabando!!!.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. egiguren 0315 Aterpean, elurretatik babestutako zoko bakarrak halakoxeak dira, eta bertan jaso dugu, nola edo hala, Sarkisek ekarritako kanpaina-denda.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0041 Bazetorren notizia Jaurlaritzak, Santander utzita, itxasoz alde egin behar izan zuela, nola edo hala.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zerbitzuan 1986 0021 Eta alderdi horretan ene ustez Udaletxeek izan behar dute, hain zuzen ere, gaur hain sakabanatua dagoen taldeari kohesioa emango diotenak, zeren zerbitzu guztiak nola edo hala beren eskuetatik pasa beharko bait lukete.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak b. urkizu 0064 Nola edo hala gidatutako egoeretan ikaslea ondo ibiltzen da normalean, hizkuntz elementu horiek gabe hitzegiten hasten denean.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. lasagabaster 0145 Garai horretako edozein nobelagilek guttien onartuko lukeen gaitzespena, moderno ez izatea litzateke noski: bere garaikoa, egunean egunekoa izan nahi du euskal nobelak nola edo hala eta oroz gain, eta modernotasun horren pean kokatzen da gainerako guztia.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. lasagabaster 0151 Baina, errealitatetik abiatu da beti, nola edo hala, munduan izan den nobelistika nagusia.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. zalbide 0198 Guzti horren ondorioz, bere inguruan behin eta berriz agertuz doazen tresna, gertaera, aurkikunde, kontzeptu, fenomeno eta ezaguera berriak nola edo hala izendatu beharrean aurkitzen da gizona, bere hizkuntza hori aldian aldiko beharrizan berrietarako egokitu eta zorrozteko premian: izendatze hori normalean beste bizilagunekin (azken batez hizkuntz komunitate osoarekin) batean burutu behar izaten du hala ere gizabanakoak; bere kabuzko izendapen-hautespenak gutxienak izaten bide dira beti ere.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0006 Sistema guzti hauek ORNODUN guztiengan agertzen dira eta, nola edo hala beti egoitza berdinean azaltzen dira.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hitz egin! 0047 Adieraz nola edo hala beti euskaraz gizon hari eta gizonari datiboen arteko diferentzia.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. garzia 0019 Hori da gure Damaskoko bidea, bide hori egin beharra dago nola edo hala, eta, ondo egiten bada, gero ez da prolemarik egongo.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. urcelay 0091 Nola edo hala egindako jarlekuen gainean ekingo diote lan gustogarri horri.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. butron 0014 Organismo ororen baitan azaltzen da, nola edo hala, bere zelulen barruan, plasman, jatorrizko ingurune hori.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ensunza 0010 Masa, objektu materialen propietate intrintsekoa da, indarrak gorputzaren gainean buruturiko akzioa eta gorputzak bere higidura-egoeraren aldakuntzaren aurka jarritako eragozpena determinatzen dituena; beraz, masa, nola edo hala, objektuen inertziaren neurria da.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0079 Hala egingo balute, nola edo hala nereganako maitasuna gutxitu egingo litzateke.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0028 Nola edo hala, bizarra sendotzen hasten denean, berriz, hasierako pozaren ondotik damua etorriko zaio.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. azkune 0751 Bostgarrenean berriz, nola edo hala amaitu zuen lana.

30. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0098 Nola edo ala, eusgarriak jartze ori, landareak 40 zm. dituenean egin bear da.

31. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak eskolarteko bertso viii 0016 M. Hango neskatxa hura
begira dudala,
T. nik eskuratuko dut
nola edo hala,
M. nekin ez da ibiliko
zurekin bezala,
T. mango igoa du-ta
ageri nazala
.

32. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1983 0001 Euskaldun guztion batasuna, nola edo hala egiten saiatu denik ezin uka.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1985 0001 Azkenik, esan behar da ABT-ko arduradunen ustez, zentro honen funtzionamendua positibotzat jo daitekeela, geure helburua, zona bakoitzeko eskakizunei erantzutea bait zen, eta hori, nola edo hala, egin dugu.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. esnal 0001 Ura ere pagatu gabe, nola edo ala eskapo egin omen zuten, eta beintzat aiek ere itzegiten jardunak.

35. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. lasa 0001 Latxaga idazle bezain ibilkari ezaguna ta biok or gabiltz, alkar asko ikusi gabe, baiñan geienean bide berperatik, leen noizbait gure izan zen eta gaur ere nola edo ala zertxo bat gurea den Errioxa, batipat Garaia, gurenganatu naiean.

36. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. agirretxe 0001 Nola edo ala arindu bear litzaken bakardade izugarria.

37. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... k. sarasola 0001 Bizi egin behar nola edo hala; biziari eutsi!

38. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak l. baraiazarra 00022 Onalde delako horrek, hemen azaldu dituen arrazoi sakonen eta agertu duen adeitasunaren aurrean, zer egingo? Bertsolaria izanez gero, nola edo hala erantzun egin behar; bestela isilik egon eta kito!

39. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 0059 (Dabidek bizkarrean jaso eta, liburuaren pisuak makurturik, nola edo hala eramanen du)

40. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak polizia 1998 00080 Su-armak erabiltzea azken neurritzat joko da, eta armatua dagoen norbaitek kontra egiten duenean edo poliziaren nahiz beste norbaiten bizia nola edo hala arriskuan jartzen denean bakarrik erabili ahal izango dira, bestelako neurriak erabiliz atxilotzea edo menderatzea lortzen ez bada.

41. 1991> euskara batua ikasliburuak a. prego 0084 Epipaleolitoko gizakiak, ordea, Neolitoaren aurrerapenen berri izan zuen nola edo hala, kolonizazio baten bidez edo beste modu batez.

42. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter/ubi 0341 Hurrengoetan, berriz, bi eretako joerak tartekatuz agertzen dira (geldimina-hegamina...), azken hiruretan hegamina nola edo hala nagusitzen dela, poetak irtetea erabakiz, ebatziari arinegia baderitzo ere.

43. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00026 Nire etsaiak, ahoa loturik baina lehengo asmo makur berberekin jarraitzen baitzuen, nola edo hala lortu zuen nik neure buruari desohore egin niola iradokitzea borroka-zelaitik alde egitean.

44. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0065 Bideren bat egon zitekeen, eta nola edo hala aurkitu behar zuen.

45. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0096 Bitartean, Baltasar magoa, Austerlitz epotxa eta zirkuko gainerako kideak kezkatuta zeuden: Baltasar, zirkua kangururik gabe geratu zelako, baita Zotzengan loratutako bere amets hark mutilarekin nola edo hala lotzen zuela uste zuelako ere;

46. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0013 Lurrean eseri zenean, Eneko soinekotik tiraka hasi zen, zangoak nola edo hala estali nahian.

47. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0046 Shangai berriz, adarrari eusteko burruka latzean, nola edo hala ezpata gerritik ateratzeko moldatu zen.

48. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0092 Beste batzuetan, ostera, kontu egiten nuen ozeanoa hegazkinez zeharkatzen zuten abiadore batekin etorriko zinela, nola edo hala moldatuko zinela haietakoren batekin aireratzeko eta gero portuan ene zain egoteko.

49. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00032 Nola edo hala zeharkatu genituen hainbat herri: Valentzia, San Juan de los Morros, eta azkenik, San Fernando de Apure.

50. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 00054 Brageta aldean plastoi ederra nabari zen, baina jertsearekin nola edo hala ezkutatzen ahal nuen.

51. 1991> euskara batua literatur prosa pa. zabaleta 0246 - Begira, ohostu dizkidaten idazki zahar haietan zegoena berriro nola edo hala berridazten saiatu beharko dut.

52. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. leizaola 00082 Duela hogei mende esan zuen Senekak: Sólo una cosa nos puede dar la paz: el contrato de la indulgencia mutua. Gaur egungo kazetariek erabiltzen dituzten hitzak erabilita, nola edo hala, denok birgizarteratu behar dugu gizarte berrian.

53. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arregi 00155 Eta ez da harritzekoa izango Jainkoak, ni sortzean, ideia hori niregan ezar zezan, langileak bere lanean inprimatzen duen bere ikurra bailitzan. Eta ikur honek ez du izan behar lan horretaz ezberdina. Baina Jainkoak sortu nauenez, sinesgarria da berak bere irudira edo antzera sortu nauela nola edo hala, eta sinestekoa da, halaber, nik antz hori (Jainkoaren ideia biltzen duena) burura dezadan nia bururatzen dudan ahalmen berdinaz.

54. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 00162 Gainera, esku-liburuen egileek pedagogiarako baliatu ahal izango dute hiztegia aukeratzeko bildutako materiala. Ez dute nola edo hala moldatutako bi edo hiru elkarrizketa hutsetara mugatu beharrik izango, metodorik gehienek ohi duten gisan, eta benetako testuen iturri jariokorrean edaten ahalko dute.

55. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. murua 00104 Washingtonetik zetorren aginduari men egitea apatxeen heriotza-zigorra sinatzea zela bazekien Milesek eta, Geronimorekin-eta hitzartutakoa betetzea ezinezkoa izango zuela jakin arren, nola edo hala bere promesak erdibetetze aldera, apatxeak tren batean sartu eta Florida bidean jarri zituen berehala, Washingtonen baimenik gabe.

56. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00265 Ezkontza nola edo hala gizarteko bizkarrezurra izan arren, herri gehienek onartzen dute ezkontza ezegonkorra eta zorigaiztokoa mantentzea ez duela merezi eta dibortzio-motaren bat izaten dute.

57. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: azul. donostia / san sebastián, 15-20 0015 Eskolara hasi berria, artean, ohi ez bezala, ama ikastetxepera nork daki zer arrazoirengatik bila agertzen ez eta, nola edo hala etxerako bidea bakarrik egin behar izan nuelarik.

58. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l.m. bandres 0065 Agintariek nola edo hala honen berri izan zuten eta Tolosatik deitu egin zioten ager zedin, baina apaizak ez zuen kasurik egin; orduan batailoi bat bidali zuten Hernanialdera bere bila.

59. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l.m. bandres 0135 Euskalerrian Haziendako ministroari, Marraco jaurari, Kontzertu Ekonomikoa ezabatzeko borondatea leporatu zitzaion eta honela uztailaren 29an Bilbon Udal desberdinetako ordezkariak elkartu ziren ekintza horri nola edo hala kontra egiteko.

60. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1996 0050 Oro har, denok gara, nola edo hala, modaren jarraitzaile, baina denok ez gatzaizkio modari lotzen ustezko modernitate horren gailurrean egon nahi dugulako, ezpere gutaz inor ohartu gabe lasai ibiltzeko gogoa dugulako.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: piarres ii, xi-xl 0010 Nola edo hala, esan liteke bigarren honetarako aurkezpen edota prestakuntza dela lehenengoa.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0017 Izan ere, ekainerako ibaia nahiko jaitsita zetorren, baina euri bortitzen sasoian, abendutik maiatza arte, uraren maila asko igotzen zen, hamabost bat metroko gora-behera ere egon zitekeen, eta oholez oso modu txiroan eraikitako etxe haiek mehatxu hartatik salbu gorde behar ziren nola edo hala.

63. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0052 Garai bateko afan hari, nola edo hala asebete behar hari, dastamen landuago batek egin dio leku.

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak jorge de oteiza 0123 Konparazio hori nola edo hala mesedegarria gerta dakiguke alderdi bat baino gehiagotan.

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.r. aizpurua 0136 Beraz, nola edo hala gure bizitza suntsiaraz dezakeen biziaren beste formaren bat ba ote da?

66. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. lartategi 0054 Ez ditut agertuko, besterik gabe, euskaraz eta ingelesez hedapen semantiko desberdinak dituzten egoerak 20. Horiek ere oso interesgarriak dira, jakina. Burura datozkit poemok itzultzen topatu ditudan aditz bi. Bata da to growl, bestea to pull out of somewhere. Lehengoa marruka/marru egin euskara daiteke, edo bestela marru haserreak egin (zuzenena, baina, letaginak erakutsiz marru haserrea egin edo antzeko zerbait da). Bigarrena zaldi lasterren hizkuntzari dagokio, baina ezker-eskuinetara begiratu gabe nonbaitetik arineketan irten berri den pertsona bati halaxe esaten dio Bukowskik poema batean; beraz, inondik trostan irten edo zaldiak lez atera euskara genezake. Zuzenena, berriz, hipodromoko zaldiak lez edo izan liteke hipodromoko hizkuntza bereziaz ari garela iradokitzeko (argi utzi al dugu, baina?). Nolanahi ere den, azken hori euskarak huts egiten duen gizarte karakterizazio baten adibide dugu., ezpada arbitrarioki eta arreta erakartzeko helburuaz (aitor dut) hizkuntza mediatiko-hondakinezkoa deitu dudan horri nola edo hala lotutakoak.

67. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0072 Inbiriaren ezpala
zurkeri gaiztoa dala,
oien azpian dagona erten
nola edo ala.

68. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0043 Emakumearen jokabide ona, bere ingles traketsean, nola edo ala eskertu zion Yon'ek.

69. 1991> sailkatu gabeak egunkariak i. esnaola 0003 Garrantzizkoena nola edo hala tresna mantentzea ez, baina helburua lortzea baldin bada, alde bakoitzak bere gain garraiatu dezakeen zama alde batera utzi behar du.

70. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. arozena 00005 Hasieran txabolatan nola edo hala lo egiten bazuten ere, 1965. urte aldera lantegiak etxea eraiki zien lanean ari zirenei, ur beroa eta guzi. Etxe aitzinean ageri dira, bertzeak bertze, Arantzako Patxiku Bergara, Primitivo Errandonea, Florentino Sein eta Panttaleon Errandonea eta Lesakako Isaac Altzugarai eta Guillermo García.

71. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. iturbe 0036 Marikarmenek sinetsi egin zion, eta nola edo hala jasan zituen handik aurrerako belarrondokoak.

71 emaitza

Datu-estatistikoak: