XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak eglu iii 0400 14.1.4. Hizkuntza batetik bestera alda daitezkeen kontzeptu nozionalak.

2. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. elosegi 00448 Oraingoz 12 Testuen itzulpen-unitateen paralelizazio automatikorako programeria gaurko ikerkuntzaren gaia denaren ezaguera izan, eta beste hizkuntza-pare batzutan horretarako aplikazioak badirela jakin arren. horrelako lanik egiteko tresna automatikorik ezagutzen ez dugunez, banan banan egin behar izan dugu, segmentuak mugatzeko irizpideak taxutzea bilatuaz. Irizpide formalik ezean, traduktologian eta semantikan oinarritu behar izan dugu erdal terminoak garraiatzen duen balio nozionala euskarazko zein testu-segmentutan dagoen zehazteko.

3. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. elosegi 00448 Baliokidetzaren supostua egiaztatuz, paralelizatutako testuotan, ordena-zenbaki bereko paragrafoetan, ia hutsik gabe aurkitu dugu erdal terminoen eduki nozionalari dagokion euskal testu-segmentua. Besterik da, oraino egin gabe dagoen azterketa, itzulpen-zehaztasunari dagokion balorazioa.

4. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. elosegi 00448 Zailtasun asko aurkitu ditugu euskal segmentuak mugatzerakoan. Izan ere, hainbat kasutan, euskal testuan, izen-sintagma-mailakorik gabe, esaldi-mailako ala paragrafo-mailako baliokidetza (Zierer: 1979) aurkitzen dugu. Esan nahi baita, IS egitura sinpleko erdal terminoaren ordainetan, erlatibozko perpausadun ISak, aditz-sintagmak edo esaldiak aurkitzen ditugula hainbat kasutan. Balio nozional hura garraiatzen duen segmentu laburrena mugatzea batzutan ezinezkoa da, bereziki beste informazio gehigarririk ez eramatea nahi bada; esaterako, transposizioak eta modulazioak (Vinay J.P., Darbelnet J.: 1977) dauzkaten itzulpen-baliokideetan. Adibidez, administración de justicia-ren euskal baliokidetzat zuzenbidea eragiten dutenak segmentua aurkitzen dugunean, edo contrato de adhesión nozioa adierazteko euskaraz amore emate hutseraino iristen den moduz eroste itzuli denean.

5. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eglab 0082 Gradu hauek balio nozionala ere badute, leku denboratik at dagoena eta batez ere kontaketan edo elkarrizketan erabiltzen dena:

5 emaitza

Datu-estatistikoak: