XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jos 0304 Lauren artean, alik ariñen eroan eben etxera ta ogeratu eben.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa aita martin 0043 Gogotsu esan daigun ba Ave Marija: Iru biderr belauniko oeratukeran eta jagikeran, otoño onexegaz, Zeure Sorrpen garrbijagaitik neure gorrputz eta ariman zaindu nagixu gaurr, ene Ama.

3. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak albzur 0040 1.en atsegun edo besperako arratzean, irakurrita, astiro, bijaramonako gogorapena; 2.en ogeratukeran eta ixarrtzen zarala ogean, gogoratuta beratzaz; ta 3.en iratzitta bijotzean gogorapen ideko gurapenak.

4. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak jbdei 1923 0223 Osasundunak lo-gurarik gabe oeratu biarr eztu Esnatuta oyan egon ere ez.

5. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak k. basabe 0229 Jazoerac eracusten deuscue, Gomuta zaitez derichon arren edo erregua ta iru Agur-Maria, oetic jaguieran da oeratueran errezetia gaitic pecatari ascori jarichi deutseela Jaungoicuagana biurtuteco doia.

6. 1900-1939 gipuzkera antzerkia j.i. uranga 0014 MIKELA: Ondo goguan daukat, egun batez gure osaba Juan Pello oyeratuzala gaisoturik, eta nola atera ziyoten katillu erdi bat odol.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.i. uranga 0434 ¡Zer zori onekua naizen! Ondorengo zortzi egunetan, etzuben Luchi gaixuak lorik ere egiten bere jostun izan naiko intziriyarekin; lotarako ustean oyeratzen zanean, isten zituen begiyak lo egin naizrik, bañan bere betiko pozezko ametsak zabal arazitzen zizkan, jostorratz eta ari chirrika irudiz ikustearekin.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa lore-illa 0260 21. Gogapea (kontzientzia) aztertu gaubean oeratzean.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa m. oiartzabal 0080 Eriotza beti zure ondoren dabil, zuk ustegabe, zuri gogoa lapurrtzekotan; ta orregatik goizean esnatzean, ez dakizu, arratsalde aretan eguzkia yoan baño lenago zu ere lurretik yoango ote zeran; eta gabean oeratzerakoan ez dakizu, urrengo goizean eguzkia ikusiko ote dezun.

10. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa manzi 0097 Orduan besteak, oeratzeko eta... jardun omen zion, baña erantzunez, bazkal ondoko-kanpaia garaiz bere ordez jotzeko eskatu zion.

11. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0403 Ez harri; amatchi ichoriotan dugu: Haurrak ez ahantz ur benedikatuarekin seinatzea oheratekoan.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1932 0001 Garagartzako ausuan bere gurasoakin bizi dan baserrian oeratuta dago aspaldi ontan Garro'tar Kipri mutill gaste eta gure lagun ona.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1936 0001 Oeratzen danian, janzkijak kenduz kuadernutxu batean idatzi darua: Jakia eta parkak arki-ganian itxi dodaz; zapatak oe-azpijan; alkondarea eskegitta; erloxua arasa-ganian.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak a. arozena 0001 Batetik igandez goiz jaiki bear dun ortan larunbatez goiz oeratuko da, bestetik ez da goiz goizetik ardandegietan sartuta bertako ke zikiñak irintziaz egono baizik aize osasuntzuaz birikak lasaitzen.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1932 0001 Orobat, oieratua arkitzen da, beribillak zerbait min emanda, Olazabal'dar Karmelo mutil txikia.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00009 -Osoan, Jauna. Jan ostean bakarrik ketu edo pumetako agindu zeunstan, eta benetan ekin dautsat eten barik, gosaldu ondoren baskarirarte ekin eta ekin, baskaldu ondoren aparirarte kea barrura ta kea kanpora, ta apaldu ezkero be oeratu arte kea atera ta iruntzi, aotik sartu ta zurretik bota.

17. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa k. gallastegi 0063 Apal ondoan danak oeratu ziran ta Koldo sartu zan Keparen gelara berari gau aretan lagunduteko.

18. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa etxba ibilt 0461 Afari legia eiñda, lotarako gertau ziranian, emon zetsen gelan, Frailliok ikusi eben eurenan eta senar-emaztien gelan bittarte, ez zala oolekin eindako apartagarri argal bat baño; eta diabruak tentauta, jarri ziran, belarrixa zorrotz ool zaarron aurka, jakin gurarik zer moduko barriketia erabiltzen eben senar-emaztiak euren artian, beiñ ogeratzen ziranian.

19. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa etxba ibilt 0489 Eta beste milla itz astun eta samurren ondoren, illdakuan soña luze laga eban lurrian, eta albotik atararik galtzairu zorrotza, bere indar guztiagaz aindu eban biotzera; makurtu zan lurrerutz eta laztandurik illdako Maittia, beragaz betiko lotaratu zan, ezteguetako gauan alkarregaz ogeratu balitzaz bezela.

20. 1940-1968 gipuzkera antzerkia l.m. arrizabalaga 0032 MARTIN IR. - Otoiak egin eta oyeratzera joan zan bai; eta, aren Aita'ri eta Seme'ari eta Gogo Deuna'ri AINTZA esateko era!!! Zenbat aldiz esan erazi didan!!!.

21. 1940-1968 gipuzkera antzerkia l.m. arrizabalaga 0132 BESTEA - Eta, egun auetan oyeratua euki zaitun gaitza, ez ote da Jainkoaren deitxo bat edo izango?

22. 1940-1968 gipuzkera liturgia d. irigoyen 0115 Nor aiz? - galdetu zion oeratu zanak.

23. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0002 Itxas amak lurra
oeratu nai du:
olatu negarra
du bere lo-kantu.
Lotan dago dana:
bai mendi, bai zelai.
¡Itxasoa esna!
Ori du bere epai.

24. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa txill 0085 Xabier'ekiko amets ura izan ondoren bildurrak egoten nintzan oeratzerakoan.

25. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak in: otaño barriola, pedro m. : bertsoak. , 5-13 0012 Argentinan Santa Fe Probintziko Rosarion, etxeko eskaleretan erorita golpe batek oeratu zun gaizki.

26. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak j.j. arrizabalaga 0140 Umiek oeratu, lixibie ekiñ, ankak aunditxute, begi-barrenok illundute, ule-tximak bigurtute, deskanie buru boltan, errementau ez beste danok.

27. 1969-1990 bizkaiera antzerkia larrak 0103 ESKU-MUT. - Yaun zindo, zindo ori, oindiño gau bat naiz bigaitik asketsi, parkatu nagizu, arren; eta ori ezean, eguzkia sartu-arteño; eta izan be, zure osagilleak agirian agindu dauste oraindik eztodala zure oeratu bear, zure lengo gatxera berrien-barri yausi etzaitezan: ba-ditxarot nire buru-zuritze au ontzat artuko dozula.

28. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak erlijoeo/3 0072 Nere guraso ta anaiekin batean apaldu ta bereala oieratu nintzan, amari poza ematearren.

29. 1969-1990 bizkaiera poesia s. muniategi 0105 Neguko gau luzeetan, gaztañak erre bitartean
arako Marimunduko sorgilei bizi-araziz
edo Peru-maritxuzko barregarritasunean
ogera orduko uneak ipuin-ipuinka biziz
.

30. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker gernika 0090 Orregaitik, Claude, Helene ta Santi ez ziran arrezkero beste mutikoen orduan ogeratuko, ordubete geroago baiño.

31. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker gernika 0090 Ogeratu aurretik, eginbearrak amaituta gero, Tys andereñoak gailleta batzuk eta edontzi bete esne eroaten eutsezan.

32. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker gernika 0090 Gabetan be, ogeratuta gero, linterna baten bidez ikusten eban (linternea Aresti'k emondako diruaz erositakoa zan), enparaduak lo egiten eben artean.

33. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0039 Beranduegi oheratu nintzen (liburu astunen artean pasatu neban ia gau osoa) eta horrek bere eragina dauko jagiterakoan.

34. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0013 Senar-emazteek autuari jarraitu eutsoen, eta noizbait beraundu samar izanik oeratu ziran.

35. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa b. otazua 0139 Nezkatillatxuak orduan lorak ogeratu ebazan, seaskatu egongo litzake obeto; maitasunez soiñez-estali, geldi-geldi egon eitezela aginduz eta beingoan eta ekarriko eutsela esanez, alik ariñen osatu eitezen.

36. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa b. otazua 0139 Ogeratu baño lenago, Idak leioko beiratatik begiratu gura izan eban, bere amamaren lora eder eta usaintsuak egozan lekura.

37. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa b. otazua 0139 Apur bat geroago, bere ogean ogeratuta, luzaro gogoratzen egon zan, zein ikusgarria izango litzaken gaztelura joan eta loratxuen dantza bakana ta lilluragarria begiz-ikustea....

38. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0091 Ba-litzake baiña, olan gogortxoa izatea oeratzeko.

39. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak in: enbeita, k.: gure urretxindorra. enbeita'tar kepa'ren bertso-lanak osorik 0024 Goiz baten ondo-ezak jota ogeraturik, osalariak konturatu orduko lan andijak egin ebazan geixuak aren gorputz aulean.

40. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak a. lasarte 0189 Lotsarik ez dok! Nahikoa baneu nik, ez neuskik ezertxo ere esango, baina badakik higatik gauero tripa hutsik oheratzen nazean?, esan eutsan gogor.

41. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak baietz/2 0030 Bazkaldu ere beti ordu berean egiten du eta afaldu beti 9-etan juxtu juxtuan, oheratu beti 10 t`erdietan juxtu juxtuan.

42. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak baietz/2 0030 2. 8 oheratu 8-ak inguruan oheratzen naiz.

43. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gurpila 0022 Segidan, otsoa amonaren arroparekin oheratu zen.

44. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. berriotxoa 0041 - Zorionez ezpatarekin oheratu naiz.

45. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0059 Ilundu bezain laster, Argizarik, arazorik eta estualdirik ez izatearren, atea badaezpada itxi, sua eta argiak itzali, eta oheratu egiten zen.

46. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0082 - Orain oheratuko naiz, eta lotan ahaztuko dut jan gabe geratu naizela.

47. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura zelina 0080 Oheratu omen ziren, horratio, halakoren batean eta goizaldera bai lo pixka bat egin ere, maisuen konpaniari eskerrak, segurasko.

48. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0042 - Ez da egia izango! Mutikoari oheratzeko garaia heldu zitzaion eta oraindik lehortu gabe zegoen egunez jantzitako gabardina zaharra.

49. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0042 - Gure Martin zuen antzekoa balitz bai, hori eta gehiago eskatuko luke baina ez, gabardina bustia jantzirik oheratutako mutikoa beste kasta batetakoa zen eta hitzegiten hasi eta hara zer esan zion Urtzi jainko zaharrak bidalitako Mari Onari.

50. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0011 Urte askotan bizi nahi baduzu, hara hemen aholku bat: MUNDUAN NAHI DUENAK LUZAROAN BIZI OILOEKIN OHERA ETA TXORIEKIN JAIKI.

51. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura oihanaren deia 0038 Ez zen axola, zuloan oheratzean haize izpirik ez bazegoen ere.

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. casenave 0050 Logale da Joseba eta berehala ohartuko duk berandu oheratu naizela pentsatzen ari da, betiko tabernan sartzen delarik; jendeen artean Ana bilatzen; hor dago eserita, irri krudel bat, irri hiltzaile bat ezpainetan.

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0083 Beharbada etxera bueltatzeko beldurrez oheratu hintzen.

54. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. solbes 0026 Zazpirak eta hogeita bostetako autobusa hartu, bi gizon, zigarro bat eskuan, ahoraino, goizeko hotzak eta birikaren erresuminak eragindako estula, bestea, abrigo barruan oheraturik, bufanda, estalki moduan, ahoa tapatuz, sudurreraino, burua okerturik, begi bat bestearen zentinela, eta bere ondotik pasa naizenean, buruko astinaldi batez, begi bat besteari nere pasadaz ohartu dio.

55. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0015 Oheraturik zegoen bere lagun Arkadii esnatu zen eta begiak artean erdi irekirik zituela, bere lagunak festetako trajea eta atorra txuri txuria zekartzala konturatu zen.

56. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0073 Gauean oso goiz oheratu ohi zan: sarritan bederatzietarako oheratuta egon ohi zan, irratia piztuta.

57. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0093 Bai, ni zu siesta egiteko oheratu eta Itziar kanpora irten eta gero Eritegi Probintzialera joan nintzen neure ezagun bat ikustera.

58. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. haranburu a. 0122 Bere haragia soilik nahi izan banu, aspaldidanik elkarrekin oheratuak ginake.

59. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0066 Jaiki, kaleratu, goizeroko bazterretatik arratseroko txokoetara ahal duzun bezala narrastu, ilunarekin batera oheratzeko garai epela noiz etorriko zain.

60. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0011 - Badakizu, Milia, zer den emagaldua izatea? Diruaren truke gizon ezberdinekin oheratzea. Ez da horrela? - Bai.

61. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0119 Horregatik, agian, lehen aipaturiko lege zahar hura, pratikan, pare bat aldiz egin da errealidade, eta bi kasuetan, alkateak ezkonduak izanik, hauzoko andreren batekin oheraturik topatu zituztelako.

62. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0106 Eta mutikoak ere postaldi bakoitzeko idatzi beharko omen zion neskatoari seguru, eta gainera, egunero oheratu aurretik bere orazioak esan beharko omen zituen.

63. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0012 Amaiera honen hurbil badut ere, ez du zertan bertan beherakoa izan beharrik; oraindik, biharamunera bizirik iritsiko naizen esperantzatan oheratzen naiz gauero.

64. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0096 Puskak pasa eta puskak ekarri egin ondoren, agertu ziren behingoan horratio koadrilakoak etxera, hartu zuten zerbait bero bana eta denak ere neka-neka, leher-leher eginak, oheratu ere egin ziren halakoren batean.

65. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0096 Oheratu eta argia itzaltzeak berez zekarkion halako pakea eta patxara, egunak ez bait zion beste behin ere estuasuna besterik ekarri: estuasun eta kezka larri luzea, baina etenik zuen iada. Lo, beraz.

66. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0089 Gero, etxera itzuli eta oheratzeko prestatzen ari zela, Franz zeharo desilusionaturik zegoen.

67. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. elias 0165 Ilunabarrean, nagusia eta etxekoandrea oheratu ondoren izan zuten ama-alabak elkarrekin hitzegiteko nahiko denbora.

68. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. bernaola 0045 Eta horrek bidezko baderitzo etorri berriarekin oheratzeko aginduko ziok, bisitariekin ohi denez, ez da?.

69. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0009 Oparoa izan zen afaria eta asetuen plazerrezko berotasuna sentitzen zuen gorputzean Klodoaldok oheratu zenean.

70. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0048 Hain zuzen ere horixe izaten zen oheratu aurreko Primiren azken betebeharra.

71. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0048 Gero, oheratzeko, lumigasaren argia erabiltzen zuten edo kriseilua noizbait gauez jaiki behar izaten bazuten.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. baztarrika 0190 - Konpletak edo arrats-otoitza, oheratzean egitekoa.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0150 Eta goizero-goizero bere enplegatu lanetara joaten da, zortzi ordu egoten da, etxera itzultzen da, bizitzen hasten da eguna ilundu arte, emaztearekin oheratzen eta jaikitzen da, hiritar bat da, ez markatua, ez sospetxosoa, ez da bizi dardaraz.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. jauregi 0011 Infartoa: Fase aguduan, atseden osoa behar da, gaixoak berehala oheratua izan behar duelarik.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak g. lasarte 0095 Beste liburuetan ere balegoke zer aipaturik, gizonezko horiek maitasunaren, gabezien eta gauaren gaiekin oheratzen direnean.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1982 0014 1. binetaren aurreko ekintza: Maite oso pozik oheratu da zortziretan.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0004 Gaueko hamaiketan etxeratzen da eta, apur bat afaldu ostean, hamaika t`erdietan oheratzen da.

78. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa a. albisu 0008 - Ik bear uan, bai, berekiko esan, eta oeratu zan berriro On Krixpin, baiñan ez luzarorako.

79. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. ugarte 0072 Biaramon goizari eldu bearrik etzutelarik ere, nekatuak izaki-ta, garaiz oeratu ziren, menditik jetxi berri zen gaztea, ta onek egitekoaren itxaroz zeuden bakar batzuek ezik.

80. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa urruz 0036 - Au da, Don Kaskar, gure bizitzaren erdia, beiñ baiño geiagotan oeratu gera, urrengo goizeko gosaria non izango degun jakiñ gabe, baiño ez eskatu gabe eguneroko ogia; eta ala, gosea zer dan oraindik eztakigu, bada nunbaitik ere beti, zor edo lor, inguratu degu.

81. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño txori 0093 Tripa jaten oieratu uan Bear gizarajoa, kontrabandoa galduta.

82. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa j. azpiroz 0100 Apalondoan, kafea artu ta oi bezela kontu kontari egon da oieratzerakoan, amonak esan zidan zenbat babarrun bear zan jartzeko, eta amak erakutsitako moduan katilluan jarri nuan, da Juanitak beratzera bota zuan; da urrengo goizean, zenbat ur bear zuan jarriko geniola.

83. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa j. azpiroz 0100 Ala, oieratu giñan. Urrengo goizean jarri degu amaren posturara Juanitak eta biok.

84. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. lekuona 0237 Goizeko seiretatik jaikitzen danetik gaueko amarrak arte oeratu arte erabat lanari lotua, bearrezko ez dan guzia baztartuta.

85. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia j. pochelu 0220 Arrats batzuz goizeko bederatzi orenetan etzaten gira, beste egun batzuz ez gira gau guzian oheratzen.

86. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0002 Emile Larrek Herria astekarian kontatzen duenez, ostiralean apezpikuaren kontseilu biltzarra amaiturik, asteroko artikulua erdi-idatzirik oheratu zen.

87. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak vozeusk 1984 0001 Eta ordu honetatik aurrera, oheratuaz joaten zeraten denoi: Ondo lo egin!! Agurra, alduenak nahi duenean.

88. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak punto y hora 1982 0001 Oheratu nintzen, baina ez nuen lorik hartu.

89. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. peña 0001 Beingoan ogeratu bear izan doguz.

90. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak z. andonegi 0001 Aspaldi ontan oeraturik arkitzen da baita, Larrañaga Solupetar Kontxa ere, Jose Jabier Mendizabal zanaren alarguna.

91. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... aizu! 1987 0001 E: Gaur egun oso gutxi laster oheratzen naiz eta, baina bai, teknikoki ikusi behar dugulako, militantziagatik (guk ikusten ez badugu nork ikusiko du) eta noski, hemen ere gauza onak egiten direlako.

92. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1957 0001 Aurtengo udan Ondarrun gertatu zana, edozein erritan gertatu leike eta batzuetan gertatu be bai: erriko jaiak zirala ta mutil batzuk gau guztian kalerik-kale ta tabernarik-taberna ogeratu barik.

93. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura txantxangorria 0060 -Ea, Begoña, gaur gauean sasoiz oheratu beharko dogu, bihar zortziretako trenean Bilbora joan nahi badogu.

94. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 0078 BELARRI BELTZA.- Eta holako pastila bat bazkaldu baino lehen, beste jarabe hori afaldu ondoren, oheratzean supositorio hau... eta...

95. 1991> euskara batua antzerkia i.e. odriozola 0038 LUKAX: Bai. Nekaturik naiz, goizean egin dudan ibilaldiarekin eta lehen bait lehen oheratzea hobe izango dut.

96. 1991> euskara batua antzerkia i.e. odriozola 0038 BENITA: Nahi al duzu kafetxo bat hartu oheratu baino lehen?

97. 1991> euskara batua antzerkia i.e. odriozola 0048 Gure neskame tuntun hori oheratua izango duk beste askotan bezala morroi alu horrekin.

98. 1991> euskara batua antzerkia i.e. odriozola 0048 ALBERTO: Gehiegi eskatzea ez bada, eskertuko nizuke kafetxo bat emango bazenidan oheratu aurrez.

99. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0067 Gaueko bederatzietan o_eratu ninduen aitonak.

100. 1991> euskara batua ikasliburuak e. agirre 0040 Baina gaur ez naiz oheratuko zuri, nire egunkari maitagarriari, gabon pasa esan gabe.

101. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0014 Amorruarekin afaltzeke oheratu nintzen eta gau osoa esna pasa nuen, nigarrez.

102. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. arretxe 00091 Eta, oheratu beharrean, irten egin zen. (Aurreko gauean baino beldur txikiagoa somatu zuen, ohitzen hasita zegoen eta.)

103. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0128 Oheratzeko ordua heldu zelarik, amonak esan zidan hobe nuela ordutik aurrera beren logelaren ondoko gela txikian lo egin, ikasteko ere oso aproposa zela.

104. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0016 Gero, oheratu nintzenean, betiko Zubia ikusi nuen ametsetan.

105. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0024 Bakarrik eta oheraturik.

106. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00106 Asteazken hartan amaitzen zen bahitzaileek atsoari alde egiteko emandako epea eta horregatik gau hartan guztiz arduraturik oheratu zen berau.

107. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 00437 Gainera, bezperan hartua nuen dutxa arin bat doña Luisaren ostatuan oheratu baino lehen, horregatik diot bainu hura garbitze psikologikoa izan zitekeela beste ezer baino gehiago.

108. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00132 Merezi ote du diru horren truke lehen geneukan bizimodu eder eta arduragabea galtzea, egunero goiz altxatu behar izatea, gauero laneko arduraren batekin oheratzea?

109. 1991> euskara batua literatur prosa l. oñederra 00149 Berriro ikusi zineten, baina ez zineten berriro oheratu.

110. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 00031 Geletan apur batean deskantsatzekotan geratu ziren denak, nahi zuena oheratuz, nahi zuena dutxa bat hartuz, eta gero bederatzietarako afaltzera aterako ziren.

111. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00023 Goiz oheratu nintzen; nion ikusiezina eta guzti, berotuta geratu nintzen haren zirriekin, eta nahiago izan nuen gustura masturbatu, Luisa eta Antoniorekin telebista ikusi baino.

112. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00032 ta begiratzen nien, zeren eta, ni ordurako jaunarekin oheratzen banintzen ere, ez nuen uste andereak lorazainarekin gauza bera egiten zuenik.

113. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00096 - Ez naiz berarekin oheratu eta ez dut asmorik, baina bere adiskidetasuna gorde nahi nuke.

114. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0021 Oheratu zenean, telefonoa hartu eta drogazaleen terapian aditua den psikiatra adiskide bati deitu nion.

115. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0079 Berandu oheratu nintzen, eta akordatzen naiz, ordu luzeak egin nituela loak hartu ezinik, eta neure buruari behin baino gehiagotan esan niola ere bai, ezinduta ikustea baino nahiago nuela hilda ikustea.

116. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0067 Baina gutxitan iristen zen inor zortzi t'erdiak baino lehenago, Jaunaren Izpiritua nahikoa tolerante izanik santuei denbora ematen baitzien larunbat arratsaldeko erosketak egin, etxeak txukundu eta umeak ohera zitzaten.

117. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0113 Oheratutakoan ez zuen irakurtzen, ez irratirik edo musikarik entzuten; berehala hartzen zuen lo, eta ahoa itxita egiten zuen, arnas hots pausatu eta leun batekin.

118. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0061 Ez nintzen inoiz oheratzen Sookek neri ilea behatzez orraztu eta lotaratu aurreko muxua ematen zidan arte.

119. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0096 Oheratu egin ninduten, eta Mirtori TRISTOS esan nionean, pentsatu nuen harrez gero ez zuela TRISTOS, POZOS esango zion inor izango, eta pena hartu nuen.

120. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0068 Gure ume txikia hilobiratuz geroztik gau batzu paseak bide ziren; berandu samar oheratu ginen eta zenbait ordu neraman lokarturik, nik uste, emazteak iratzarri ninduenean, izuak soilik ematen duen sendotasunaz niri helduta zegoelarik.

121. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0052 Etxera itzuli, baina ez nintzen oraingoz oheratu; gau hura gogoan finkatu nahi nuen, oroitzapen hura pentsamenduan itsatsi, iraunarazi (...).

122. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0012 Gau batean, lan eta marrazte ikasketa ugari egin ondoren, oso nekatuta oheratu zen.

123. 1991> euskara batua literatur prosa batx gizona 0183 Ezin naiz emakumeekin leku arruntetan oheratu, edo hobeto esanda, ez zait gustatzen.

124. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0036 Ez naiz inoiz oheratzen usain gozoenak dituzten perfumez lurrinztatu gabe.

125. 1991> euskara batua saiakera-liburuak baietz ba! 00046 Ozta-ozta ere oheratu eta jaiki ahal naiz neure kabuz.

126. 1991> euskara batua saiakera-liburuak baietz ba! 00046 Ezin dut jan, ez oheratu, ez jaiki, laguntzarik gabe.

127. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00051 Bestalde, bainu bero oso batek gorputza erlaxatu eta giharreko tentsioa apaldu egiten du, horregatik ezinhobea da urduri dauden pertsonentzat edo, oheratu baino lehen, lo egiten laguntzako.

128. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00077 - Oheratu baino lehen, ur eta hazi nahasketa mazeratua hartu.

129. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. rius 00050 Samidare zoshi (1924, Maiatzeko euria eta sedazko papera), esate baterako, sakrilegoa zela esan zuten, protagonista nagusia apaiz bat baitzen, geisha batekin oheratu nahi zuena.

130. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0040 Egunero, goiz eta arrats, jeikitzerakoan eta oyeratzerakoan, Yon'ek begiraldi bat ematen zien bere oñetakoei eta naigabez ikusten zuen gero ta amakalagozeuzkala.

131. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0025 Oeratu zanean, aurrekoan begirik bildu gabe nekatua zegoan eta bereala lo artu zuan, eta egunsentira arte esnatu gabe, ezeren arrastorik gabe.

132. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0025 Urte asko pasatu ondoren, gizona konturatu zala andreak gauean alde egiten ziola, eta goizean noiz oeratzen zan etzan akordatzen.

133. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. ugarte 0188 Leortu, aspertu, oeratu, atxurtu, uxartu, ausnartu, lertu

134. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. agirre 0048 Horregatik, beharbada, Euskaltzaindiaren ateak zabalik dituela esan diotenean ere, ez da alteratu eta Zorroagan okupatzen duen despatxu monastikoan edo etxean, bi alabatxoak oheratu eta ahopeka kontatutako ipuinekin lokartzen dituenean, ordenadore aurrean eseritzen denean, euskal lexikoari buruzko korapiloak izaten ditu gogoan.

135. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. agirre 0048 Gaupasa horien arrastoak nabari zaizkio begizuloetan eta oraindik ere, Izaro eta Maite, zazpi eta hiru urteko alabatxoak oheratu eta ahopeka ipuin luzeak kontatuz kokartzen dituenean, ordenagailuaren ondora itzuli eta katilukada bat kafe prestatu ondoren, ordu beranduak arte lanean segitzea gustatzen zaio.

136. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goierritarra 1998 00009 Mugikortasun eza. Denbora asko eserita edo zutik egoten diren egoerak. Oheratutako pertsonak.

137. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bertsolari 1992 0006 Hogeitazazpi urteko emakume batek Andoni Egañaren samurtasunaz, esaldi gordin samarra dio, oso samurra iruditzen zait eta inorekin oheratzekotan berarekin oheratuko nintzateke.

137 emaitza

Datu-estatistikoak: