XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ag kr 0166 Oñetako barri batzuk jantzi bear dituan ume baten senera egon zan gau guztiau opari orren gomuteagaz.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa i. larrakoetxea 0064 Atzenean ez batera ez bestera ezebala ebazten ikusirik, erantzi eban bere onetakoa ta esan eutsan alabeari: - Artu egin azpian zuloa dauan oñetako au ta eskegin antxe agean agiri dan untze nausitik eta ixuri ura barrura.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa i. larrakoetxea 0064 Egin eban neskatoak agindu yakona, ta urak zuloa sarratu egin eutsan onetakoari ta goi-gorano urez bete arren etxakon tantakadarik yausten.

4. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0004 Tomax beintzat ez da xamurra poltza askatzen, nik asmatu bear izaten ditudanak xox batzuek ateratzeko! Lengo egun batean Donostia'n oñetako polit batzuek ikusi ta erosteko ziltzaldi biziya sartu zitzaidan.

5. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0004 - O Tomax, begira, begira, oñetako oyek bai politak...! eta bere erantzuna:
- Bai, ez dira itxusiak, bañan soñean dauzkazunak politagoak deritzazkit.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. garbizu 0060 Bein batean Txomin oñetakoak egiñ-aztera joan zan, eta oskitegira (zapategira) etorri zan bezin aguro, berriz laisterrka irrten zan.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab usauri 0021 Jausitako aulkiak oraindik ba'zeukan igidura ta berauxekin batzuek eta besteak estroposo eginda, aulkia zala-ta, baten batek arpegiarekin oñetakoak topatu zituan beerakoan.

8. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0248 Oinetakoak lauetan-hogoi liberetan direla, jes!...... zer da hori? takoinek: nor gira gu?... baderasate! Izanen ahal da diru gero ere!.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1918 0001 Estalpe atan jarri zan alako baten, eta oñetakoak aldatutia otu yakon.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00057 Lagunak, oñetakoak erantzita, laster beste aldera ziranaren, Bernardetxo bildur zan uretan sartzen, gexo samar ebillan-eta.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00057 Ibaian arri batzuk botateko eskatu eutsen lagunai; orrela oñetako ta gusti igaro leitekean. Arek, baña, jaramonik ez.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00057 Apur bat arrituta, oñetakoak erazten diardu barriro; ta, bat-batean, lengo zarata berbera dantzu.

13. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0050 Bere etxekoen begi zan-da txukun-txukun agertzen zan beti ule orraztu, yantzi garbi ta oñetakoakin.

14. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0199 Carreira-sendia Cova da Irian batuten eban diruagaz ondo bizi zala, yantzi ta oñetako onak eroyezala....

15. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0126 ZALDUNA @- Ogerleko (duro) batean larruzko oñetakorik ederrenak. Oraingo gazteak ez dakite ura zer zan. Oraingo gazteak ez dakite ura zer zan.

16. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zugker 0178 (35) Eta au esan zien: Sakelarik eta bidezorrorik eta oñetakorik gabe bialdu zinduedanean, zerbait paltatu al zitzaizuen?.

17. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jairaz joañixio 0235 Oñetako beltz ixpillua baño dirdirgarrigoak.

18. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak zait plat 0199 Erabat, noski, antze geienetan gizonik iakitunena baitzera, beinola, zeian, dirularien mai-ondoetan zerorren iakite andia ta opagarria erakutsirik, arro-arro zeure burua andi egiten neronek entzun zinudanez: soinean zenituenak oro zeuk eginak zenituelarik, Olimpi'ra bein ioan zinala esaten baitzenuen: lenik, zenaraman ereztuna ortik asten baitzinan zerorrek egina zala, ereztunak xixelatzen baitakizu; baita beste zigilua ere zeuk egina, ta zaldi-orrazia ta oliontzia ere zerorrek eginak: gero, zenituen oinetakoak ere zerorrek iosiak zirala esaten zenuen, baita txartesa ta txirikona ere zeuk eunduak zirala: ta guziei bitxien eta iakite andienaren erakusburua zirudiena auxe zan: esaten baitzenuen, zeneukan txirikon-gerrikoa Persi'ko andre andikienen bezalakoxea zala ta zerorrek txirikordatua, izan ere.

19. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker gernika 0008 Baiña gaur aren amak ikusi-ez egiten dau Santi, onek oiñetakoak bideko osintxo guztietan amorruz eta gurata sartzean; eta maleta txiki biak eroiazan aitak aurrerantz begiratzen eban, nora begiratzen ez ekiala.

20. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker gernika 0008 Galtzerdi zuriak eroiazan jantzita, txarolezko oiñetakoak eta txori ori ta aundi bat buruan.

21. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa m. zarate 0129 NORTASUNeko OSKITEGIan egon ez zaralako, oiñetakoak emoten daben nortasuna zer dan ez dakizulako.

22. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak gipuzkoako ekonomia 0113 Larruaren eta oinetakoen sektoreak murriztu egin zuen 1984aren aldean zeraman joera negatiboa, urte horretan jasandako atzerapenaren ondoren Eraikuntzako materiala, beira eta zeramikak eta Egurra eta altzariek egin zuten bezalaxe, eta eragin nabari batekin gainera urtearen azken bihilekoan, BEZa indarrean sartzeagatik erosketak aurreratu egin zirelako.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/2 0019 Jolasten ari diren haur horien oinetakoak, jantziak eta jostailuak ere kanpotik ekarritakoak dira.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak euskararenprogr 1981 0017 Honako ariketa hauek ere egin ditzakegu: - Haurrak taldeka beraietako baten ingurua marraz eta ondoren margotu haur horren berezitasunak kontutan izanik (jantziak, oinetakoak, ilea, begiak...).

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. kalzada 0276 Zaldun trebeak ziren eta urrutitik ezagutzen ziren, larruzko kaskoan ilargi erdia eramaten bait zuten apaingarri legez Larruzko soinekoz eta ahuntz ilezko kapusaiaz janzten ziren neguan, eta abarkak ziren oinetakorik erabilienak.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. uriarte 0034 OINETAKOAK ETA PATINAK EROSTEKO 16000 PTA ATERA DITUT. ZENBAT DAUKAT SOBERAN?.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. berriotxoa 0025 Kanalaren gehiena oinez zeharkatu zitekeen beraz, oinetakoak kendu eta igarotzen hasi nintzen, erdia igeriz, beste erdia oinez.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. azurmendi 0010 Oinetakoak galdu ditu; ahate hankak, esan nahi dut.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0058 Alfonbra ez zen ikusi ere egiten, ia guztia kolore ilunekoa zen erroparen, oinetakoen, bufanden, belarritakoen, marrazki kuadernoen, liburuen... pean.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0038 Maisuak kendu zituen oinetakoak eta une berberan Beñatek hotsegin zion osabari: - Zatoz, osaba, zatoz aguro!.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura t. elorza 0024 Paper batean janariak eta janariak prestatzeko behar ziren tresnak: beste paper batean, jantzi eta oinetakoak.

32. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0057 Modu askotako oinetakoak daude: euditakoak, alpargatak, zapatak, zapatilak...

33. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. monasterio 0022 Inoiz edo behin gauza batzu oparitzen zizkieten auzokoek: arropa, janariak, oinetakoak eta abar.

34. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0059 Egokiera hura galtzerik ez zegoen noski! Belartzar handia zegoen eta sugeei beldurra zieten arren, oinetakoz fidaturik edo... sartu ziren basoan barrena.

35. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura satr 0106 Oherakoan ez dakit zer egin zion andreari, une hartan kentzen ari zen oinetakoarekin jo zuen honek gizona.

36. 1969-1990 euskara batua poesia p. ezkiaga 0019 Urtetan marrarik
ezagutu ez duten galtzak
soka gorrizko gerriko merke batetik
zintzilik...
aspaldian ihartutako
larru lehorra estaliz...
goma lodizko neguko
oinetako zikinak...
izerdi ustelduaren
kiratsa aidean
igeriz...
lurreko aulkian
ikusi zaitut
eseririk,
Manuel Becerra metro ahoko
biztanle, poeta,
igarle eta bisitari...
Ya, Diario 16/ As, Dicen edo El País
zaharrak ipurdipean;
ez zaizu ajolik, zeu bait zara
zeure munduaren berri.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa lasa 0043 Tom-ek gorrotoz jositako begirada bota zidan, ailtxatu ta hauts pilara joan nintzenean: oinetakoekin ateratzen nituen hotsak hamorru bizitan jartzen zuten.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0037 Harriak, liburuak, edo oinetakoak edo orraze bat.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. zarate 0100 Eta behingo batean, oinetako bat sakadiz zuelarik, konjuroa egin zion gure anaia apaizak, baina alperrik, kaskabarra ta harria ez zen gelditzen eta.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. zarate 0100 Orduan, bere oinetako bat kendu, eta baratzera jaurtiki zuen.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. zarate 0100 Esan ta egin, apaizaren oinetakoan sartu zen harri guztia, ta lurralde hari ez zion kalterik egin.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0087 - Oinetakorik ez al duk, bada, aldatu behar, Frantzisko? Jar itzak espartzin horiek su ondoan, baditek premia ederra eta.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0030 Orduan, makila eta oinetakoak, bere jantziak eta armak hartu zituen eta Zedro Haranerantz abiatu zen.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0006 Haren familian beroak izaten ziren oinetakoak, nahikoa lasto eta ondo banatua jartzen bait zien barruan.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0009 Oinetako mantarrak blai egonarren irribartsu deitu zuen ostatuko atean.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0075 Paparra ere bikoitza du eta, kontrajarriz, txikiak, ia niminoak zango lodikote haien amaiera estaltzen duten oinetakoak.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0043 - Eta oinetakoen kordoiak, eta diru kartera, eta poltsikoetako guztia... - Niri berdin gertatu zait.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0281 Erlijiolaria aurrena atera zen elizatik eta sakristiara itzuli zen iltzedun oinetako lodi batzuk jaztera.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak izeta nigarrez 0068 Etzuten ezagutzen, baina salatariak mutillaren xehetasunak emanik, poliziek bazakiten atorra gorrixta batekin zegola eta oinetakoak ere bertzetaik desberdin.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. apalategi 0145 Udaletxeruntz joan da, esku batetan eskupoltsa iluna duela, soinean abrigo beltza, galtzerdi eta oinetako beltzakin.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1982 0014 Oinetakoak ohe ondoan utzi ditu..., e.a.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jesusek 1986 0065 Aitak, ordea, esan zien bere morroiei:
- Ekarri berehala soinekorik ederrena, eta jantz iezaiozue; ipin iezaiozue eraztuna eskuan, eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizenena, eta hil; jan dezagun eta jai egin: nire seme hau hila bait zegoen, eta biztu egin da; galdua zegoen, eta aurkitu dugu (Lk 15, 20-24).

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. urkola 0148 Len esan dugunez, gure Ama xar dan Eliz laztan onek oñetakoak neurriz aundigi utzi dizkigu gaurko gizonontzat eta moztu egin bear ditugu arin ibilliko bagera.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. olariaga 0068 Manresan hasitako urdaileko minak (oinetakoak eramatera behartu zuenak), utzi egin zion, eta, Jerusalenera abiatuz gero, orduan aurkitu zen ondo urdailetik.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0007 Brattahlid, Heriulfnes, Gardar, Sandnes-eko hilerriek jakintsuen jakinminari eskeintzen dizkiote, ez bakarrik aintzineko viking hauen hezurrak, baizik eta xumeak baina hunkigarriak diren bizitzaren azalpenak lur izoztuan gordeta: ezpatak, aizkoren burdinak, tresnak, soinpekoak, kapak, oinetakoak, eta baita gotzain baten makulua eta gudari baten kaskoa ere.

56. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak jesusen jarraitzaile 1985 0048 Gero Lantegi-eskola izango ziranak sortu zituan: aurrena, oiñetakoak josteko eta egiteko lantokia, urrena jostundegia; eta bera zan irakasle.

57. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0095 Tresnak: marrazkirako tresnak guraizak, oiñetakoen igortzikia edo sustraizko eskuilla zaarra.

58. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0095 Ondo garbitu eta oiñetakoentzat erabiltzen dan argizari gaztain koloreduna igurtzikiarekin eman, iru lau bider.

59. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak a. albisu 0086 - Urpera sartzeko, urpe-kanpaia erabilli zuten lenen; gerora, urpe-jantzia darabilte, bere buru-zorro, oiñetako astun eta arnasgai-bonbilla eta guzti.

60. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa r. murua 0137 Izan ere zakur onen jabea zapatari ta txistularia dezute, ta iñora oñetakoak saltzera joan bear dunean, akur onek eramaten dizkio bizkarrean eta emengo edo beste auzko errira joan bear dunean txistua jotzera, zakur onek eramaten dizkio bai txistu ta bai danborra bizkarrean.

61. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa pmuj mendi 0105 Atsalde artan bertan, mendirako bear zuan guzia gertu zuan: jantziak, oiñetakoak, zorroa eta abar...

62. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0105 Leenago ikusi degu, nola, apaiz egindako MARI`ren semeak, anai gaiztoak egiñ nai zituan okerrak, konjuratu zituan: bere oñetakoa baratzara, botata....

63. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0105 Konjuratzalleak bere oñetakoak, ostiko batekin, aidean botatzea, askotan aitatzen dan gauza da....

64. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0105 Geienetan, oñetako oiek odei artean galtzen dira... eta ekaitzak ere bai, oñetakoekin batera.

65. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm inauteria 0119 Oñetakotzat, abarketak zintzilik.

66. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0044 Gure oñetakoaren otsak ernatzen ditu.

67. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0044 Basoa oso bustia zegoen eta oñetako lodiak zugaitzen enborretan ondo irristatzen ziran.

68. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. arkotxa 0019 Parke edo plaza ttipi baten bila dabila orain alki baten gainean pausatzeko; oinetakoek orain min egiten diote.

69. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0014 Nahi nuzke, ibiltzeko, heien ara oinetakoak jauntzi.

70. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak zubk 0001 Mutrikuarra zan idazlea eta orduan gizon ondradutzat an bizi ziran gizon batzuei oiñetakoetan zer ipini eskatzea zeaztuten eban.

71. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak zubk 0001 Orretarako egozan ikatza eta serrautsa lotsari, nai eta oiñetakoak txukun garbituta ipini eta ametsez beterik.

72. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. ostolaiz 0001 Beure oñetako arriari muñ emanik, errosarioa errazatu.

73. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak bbarand 0001 Jantzi, oñetako, urdaiazpiko, txorixo eta abar.

74. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0001 Bikotea, bata likore zuriaren kiratsa zabalduz eta bestea bere oinetakoen hotsaz espaloia dardaraziz, bere ondotik igaro eta kale estu batetan gorde zenean, hasperen batez aurreko beira lausotu zuen.

75. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0001 Odolak, izerdiak eta hautsak, danak nahas-mahastean oinetako barriak egin eusten.

76. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0001 Eguzki galdarak eta oinetako barriok astiroagotzen eben lehenagoko ibilkera arina.

77. 1991> bizkaiera literatur prosa l. ayesta 00099 Urtearen asierako lenengo egunean, Urte Barri goxean, eguna zabalduaz beste barik, soñeko arropa barriak jantzirik, oñetako eta guzti, joaten ginean umezko guztiak iru-lau moltsotan, ze orduko sasoian famili andiak ginean danok, eta esate baterako amar urtetik berakoak, limosna bila etxerik etxe.

78. 1991> bizkaiera literatur prosa j.m. etxebarria 0210 Hurrengo goizean, tertzioz jagi, barausi, hartu zakuto baten biderako jakia, jantzi mendirako soineko eta oinetakoak, aitearen egin etxetik urtekeran eta Gorbeiako bidea hartu zuen.

79. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0241 -Joan eta ekarri bizkor soinekorik onenak, oinetakoak, eraztuna, seme lez jantzi; hil kortako zekor gizena.

80. 1991> euskara batua antzerkia pe. zabaleta 0156 (Gabardina eta txapel zuri izanak daramatza soinean, arretarik gabe; alkandora zahar bat, galtza zabalak txorkatilan lotuak, galtzerdi lodiak eta gimnasiako oinetakoak.)

81. 1991> euskara batua ikasliburuak j. etxeberria 00004 Jantzi eta oinetakoak % 11,48

82. 1991> euskara batua ikasliburuak argia/4 0050 5. Nori oparitzen dizkio Juanek bere oinetakoak?

83. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/4 0033 Ordu laurden bat ez zen pasa izango nire neba agertu denean, oinetakoak erabat lohiturik.

84. 1991> euskara batua ikasliburuak haurtxoa/3 0004 Paulek Aitorrek baino oinetako berriagoak dauzka.

85. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0036 Zapategiek haurrentzako oinetakoak bakarrik zerbitzatzen zituzten eta etxeetan mahai eta aulkien hankak zerratu egin behar izan zituzten eta oholtzak eta aulkitxoak sutondo, harraska eta hozkailuen aurrean ipini.

86. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0169 Nire lanean oinetako bereziak erabiltzen ditut.

87. 1991> euskara batua ikasliburuak irudi-hiztegia 0112 Guk, igeri egiteko, batzuetan gomazko oinetako batzuk erabiltzen ditugu.

88. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. ibarbia 00022 Baina... oh!... ez!!! Betiko oinetako saltsero eta harroputzarekin topo egin behar: Barrularru.

89. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. sarasola 00015 Luzera onekoa; bere oinetakoen gainean metro bat eta laurogei zentimetro ematen zituen; bere gorputz bikain giharretsuak aparteko bizitasuna eskaintzen zuen.

90. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0050 Garrasi egiten ez zutenak liburuekin mahai gainean joka ari ziren, edo oinetakoekin zoruan joka; batzuk mahai gainetan saltoka ere bai, mahai batetik bestera Tarzanena eginez.

91. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0036 (...) inortxok ere ez zuen zapata ezagutzen, eta are gutxiago jabea, eta oinetako berriak erosteko esaten ziguten...

92. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0112 Oinetakoak bustita geneuzkala, astiro-astiro gindoazen.

93. 1991> euskara batua liturgia itxi atea 0079 Aitak, ordea, esan zien bere morroiei: Ekarri berehala soinekorik ederrena, eta jantz iezaiozue; ipin iezaiozue eraztuna eskuan, eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizena, eta hil; jan dezagun eta jai egin: nire seme hau hila baitzegoen, eta biztu egin da; galdua zegoen, eta aurkitu dugu.

94. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0042 BIDEXIGORRA
HAREN eskuaren itzala paperean badabila. Arratsalde
apalean, patio hutsaren perspektiba garratza leihoan
haixturrez moztua. Begiak haize idorrak xukatuak
dizkio.
Eguerdi guziz, bidea xigortua dago. Usaian, eskuin
hartzen du, behereko bidexka hura, zokoraino. Bainan
gaur, arrosa kolorezko lore punpulen inguruan, erle,
liztor, uli beltz, leztafin eta eltxoen dantza eroak izitu du.
Ezin kondatuzko izidura. Gibelatu da bide horail
errautsuan. Harri koxkor bat oinetakoaren barnean
kokatu. Min. Gibelatu da polliki, polliki.
Igan du bertze xendra, mendixka ilunaren kaskoraino
doana. Haizeak ito. Haizea sartu hezurretaraino. Han,
zolan, Lizarra. Usteltzen doazin erdi aroko eliza
gorrantzak. Haize kolpe batez, elorriondoaren arantz
sistek aurpegia larrutzen. Han, hango beheitian, atari
xahar xahar batean, arrain ikaragarri bat bekatariak
idesten. Denborak harria porroskatzen. Urdindura.
Aditzen ditu santioko beilarien kalaka aferatuak.
Hamairugarren mendetik heldu diren maitaleen ele
murmuratuak, Egiaren izenean torturatzen ari
dituztenen orroak ere...

95. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00046 Azkenean, prezioaz ados jarri, eta etxera eraman nituen oinetakoak; zinez bitxiak ziren, krokodrilo azalez-edo egindakoak ziruditen.

96. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00046 Orduantxe xelebrekeria bururatu zitzaidan: oinetakook jantzi eta kalera irten ez nintzen ba egin!

97. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00046 Eta orduan konturatu nintzen eskuineko oinetakoak min egiten zidala, etxera erdi herrenka iritsi nintzen, eta sinetsia nengoen halako burutazio eroak beste atarramendurik ezin zuela izan, lupa batez oinetako haietako baten zorua miatzen hasi nintzenean.

98. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00046 Kontuan hartu bi mende inguru pasatu direla oinetako haiek erabili zirenetik, denboraren poderioz oinetako zorua arras hondatu eta higaturik zegoen.

99. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 00107 Gero, Akelarreri zerbait xuxurlatu ondoren, oinetakoak erantzi eta tapizean eseri da.

100. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00062 - Ez dut esan gaizki egon zenik, ez! oinetakoen lokarriak askatzen ari zen baina altxatu eta Ebaren galtzerdiak hartu zituen.

101. 1991> euskara batua literatur prosa i. ugarteburu 0169 Oinak begiratu dizkit eta erretolika handi bat bota dit neurriko oinetakoak erabiltzearen garrantziaz.

102. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0147 Galtza beltzak, alkandora beltza, oinetako eta galtzerdi beltzak daramatza soinean.

103. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 00076 Aspaldi-aspalditik erabili izan ditu gizakiak landare-zuntz ehunduak hamaika gauza egiteko, gutxienez Neolitikoaz geroztik ezagutzen baitira era horretako edukinontzi anitzak, arrantzarako nasak, tabikeak, itxiturak, altzariak... baita oinetakoak ere.

104. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: barbier, j.: piarres ii, ix-xl 00018 VII. kapituluan Oulche-ra bidean, elurpean eta lohiz leporaino, soldaduek badute nahikoa lan oinetakoei eusten ere (70. or); X. kapituluan Verdunen gas pozoitsuaren aurkako babesgarriekin borroka bizian dira; azkenean Joanesen balentriak erabaki du auzia, granadekin pilota-jokoan hasita (113-120. or.); besteak beste barregarria ere badelako, bizia eta atsegina da irakurtzeko XII. kapituluan preso hartu duten alemana arrastaka eramanaz-eta izan duten jazoera ere (131-132. or.).

105. 1991> euskara batua saiakera-liburuak osasunihard 1995 0123
Ez-ohizko kolorazioa: % 10.9
Protesiak: % 8.7
Pultsu pedioen gabezia: % 20.2
Atzazalen ebakera okerra: % 37
Oinetako desegokiak: % 29.6

106. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: piarres ii, xi-xl 0018 Deskribapen eta kontaketa horiek bizi-biziak eta atseginak dira irakurlearentzat eta gerraren benetako irudia erakusten digute, VII. kapituluan Oulche-ra bidean, elurpean eta lohiz leporaino, soldaduek badute nahikoa lan oinetakoei eusten ere (70. or);X. kapituluan Verdunen gas pozoitsuaren aurkako babesgarriekin borroka bizian dira;

107. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. sagastizabal 0069 mortozikleta. Oinetakorik onartzen ez duen ibilgailua.

108. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.m. azurmendi 00060 Buzo zikin bat eta oinetako ziztrin batzuk eman zizkiguten gure den-dena kendu miaketarako kendu eta gero.

109. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0059 abarka Euskal Herrian erabili ohi den larru zein gomazko oinetakoa, zangoaren behekaldean soka baten bidez lotzen dena.

110. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0059 abarketa Kalamu edo espartzuz egindako zola duen ehunezko oinetakoa:

111. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. lopetegi 0053 Adib.: Mikel, ekar itzazu oinetako horiek.

112. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0619 1. (Ipar.) Oinetakoei itsatsitako elurra.

113. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0040 Egunero, goiz eta arrats, jeikitzerakoan eta oyeratzerakoan, Yon'ek begiraldi bat ematen zien bere oñetakoei eta naigabez ikusten zuen gero ta amakalagozeuzkala.

114. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0040 Oñetako berriak erosteko baño diru geyago bazuen sakelean, baña lantegi berri bat eskuratu arte Caracas'tik ekarritakoekin irautea erabakia zeukan.

115. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. ugarte 0023 (Erabili) Erabilkera: ebaltze (erabiltze), ebalera (erabilkera), ebalkera (erabilkera), ebalkor (erabilkor), ebalaldi (erabillaldi), ebaliazi (erabillerazi), ebalierain (erabillerazi), ebali errex, ebalgaitz (erabilgaitz), eskutik ebali, oiñetakook (oiñetakoak) ebali, aldeen ebali

116. 1991> lapurtera-nafarrera ahozkoak pper 0020 Etzun ontan sosik gastatzen, berak itten baizizkiun ointakuk, ta ez gañea nolanai austen zianak!

117. 1991> lapurtera-nafarrera ahozkoak pper 0020 Gero, artille oso zaill batekin yosten zittun, aurrin iru yoskuraldi ta aztalaldin beste bat emanez; ala, iñak zeuden ointakuk, bolada on bateko.

118. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1997 2436 Enpresak bere langile guztiei uniforme, arropa eta oinetako egokiak entregatuko dizkie, trasko eta galtzerdiak barne, eta hauen garbiketa gastuak bere kontura joango dira.

119. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1994 0006 Oinetakoak konpontzea

120. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1994 0006 Beste ataletan ez dauden kontsumogaiak konpontzea (oinetakoen konponketa; eta artelanen, altzarien, antzinatekoen eta musikatresnen zaharberrikuntza izan ezik)

121. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1994 0013 Oinetakoak konpontzea

122. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1994 0014 Beste ataletan ez dauden kontsumogaiak konpontzea (oinetakoen konponketa; eta artelanen, altzarien, antzinatekoen eta musikatresnen zaharberrikuntza izan ezik)

123. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak aretxagazeta 1996 0011 Oinetakoak: Mendirako botak dira oinetako egokienak, botak oina ondo babestuko baitu eta orkatila ondo lotuta eramango da.

124. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak galtzaundi 1995 0011 Oinetakoen egokitasunari, elikadura eta hidratazioari, prestakuntzari, janzkera eta abarrei buruzko mila argibide emango dizkigu liburu honek.

125. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1996 0012 Burdi gainean, sukaldeko tresnak, buztarria, oinetakoak, gonak, jantzitako ogea, batzuetan, eta abar.

126. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiltzen 1997 0012 Zeure ametsei ez zerrailarik jarri, zeren egunen batean oinetakoz jantziko dira eta ttapa ttapa abiatuko dira errealitate bihurtuz.

126 emaitza

Datu-estatistikoak: