XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia enb 0002 Negu baltzian il zadixantzat
Nai zabez billoxik utzi;
Alperrik baña... iñoiz be on
Ezingo dabe jadetsi:
Seme zintzuak egingo zabez
Orraztu ta sedaz jantzi;
Zeure gurenda batta edonun
Urrezko... izkiz... idatzi

Enbeita Kepa.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. arrue 0296 Berak esanda bezelaxe jarri dittut batere orraztu ta beste ikuturik egin gabe, naiz-ta berso batzuek txanka motzak, beste batzuek anka luzeak ta danak erderakadaz josita izan arren.

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak a lamiak 0092 @- Antxe, atxetan, egoten zirean laminak uretati urtenda, orraztu ta orraztu.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0246 Emaztekien lana zen beraz lihoaren garbitzea, urtaraztea, karbatzea, orraztatzea eta irutea.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0247 Karbatu eta, lihoa behar zen orraztatu.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0247 Eta, orraztatzeazekin, berechtuko zituzten kapita, istupa eta liho arruntena? Lan asko eta irriaz bertzerik bazen orduan ere.

7. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa onaind 0054 Baiña etzaitez, gero, oker onetan jausi: lan eta neke andietan bakarrik, ez uste, irabazia daukazunik; buru-ukapen txikiak be ba-dira, morroi-zeregin baliotsu doguzanak: mai bat jantzi, liburu batzuk atondu, neskato bat orraztu.

8. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0050 Bere etxekoen begi zan-da txukun-txukun agertzen zan beti ule orraztu, yantzi garbi ta oñetakoakin.

9. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg geroko 0020 Bide ori dogu lurrean gauzak adimenez aztertu, adialdu, alkarregaz erkatu, orraztu, gogaldu ta ulertzeko bide bakarra.

10. 1940-1968 gipuzkera antzerkia j.a. arkotxa 0401 APALLU - Pixkat orraztera sartu zaitez. Orain eramaten dan erara neronek orraztuko zaitut.

11. 1940-1968 gipuzkera antzerkia j.a. arkotxa 0401 EZTI - (Bizartegiko ate zirrikitotik barrura begiraka asten da. Begiratu labur baten ondoren, atzeratu ta barnean ikusi duanaren imintzioak egingo ditu, au da: Illeak orraztu, autseztu, españak margoztu, ta abar jendeari par arazteko eran. Gero berriz ere ate zirrikitora).

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde 16 seme 0068 Auen esanez, Etxepare'k, jendearen abotik jaso ondoren, geieneko ere apaindu, txukundu edo orraztu egin bide zitun.

13. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa b. iraola 0226 Ta oni bizkarreko illea eskuekin orraztuaz, jostaketa-antzean, etzaio ba irten eliz-gizon agurgarri ari!

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak netx 0078 Alkarri besoak emanda, an daude mendetan oñak lurrari itsatsita, gizaldi joanen maxiaketa ixilla orrazten.

15. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0067 - Orraztu barik billatu nazulako diñozu ori?.

16. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0046 Jenteak egiaz esan oi dau, gu errekondoetan egoten gareala orraztu ta orraztu, eguzkiak lurrari sartu-urtenez agur egitean. Orrela da.

17. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0046 Ezta arrigarri: laiñoak zear, giro on ta ekaitz zakar, ibilli bearrak gure uledi dizditsua nastuazo ta gero orraztu ta apain ipiñi nai izatea.

18. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0279 Izan lei Lekuona berberak batutako bertsuok beste norbaitek orraztuta emotea, onelako gauzak garratzak eta minkorrak izaten diralako.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0103 Nor izan ote zen, ileak lehen aldiz orraztu zituen emakumea? Ala gizonezkoa izan ote, zen?.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak euskararenprogr 1981 0017 Eskolaurrean lantzen hasitako zentzumenen hezkuntza sakondu egingo da, eta horretaz gainera, haurra bere buruaren jabe egin dadin jazten, erazten, orrazten, hortzak garbitzen, jaten, bainatzen...... ikasten lagunduko diogu.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. kaltzakorta 0061 11.- Honek horrek adina ile edukiko baldin balu, ondo orraztuko litzateke.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0016 HAIZEA DABIL MENDIAK ORRAZTEN / HARKAITZEN ERTZAK TXISTUKA UKITZEN / LOREEN HAUTSAK BEREGANATZEN / MARGO BERRIAK SOR DAITEZEN DAITEZEN / HAIZE ORRATZAK HARRO HARRO / ATZETIK DIO EZ IPINI ZENTRAL NUKLEARIK EGINGO GAITU / KIRIRIKOKO BOM BOM BOM BOM.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0050 Bularra, urdailaldea eta besoak ile beltzez estalita zeuzkan eta haren buruko adatsa luzea zen, iluna eta orraztu gabea.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0019 Janda dauzka atzazkalak ez da orrazten, zikin-zikina darama erropa....

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ipuin harrigarriak/2 0022 - Horrenbesteraino diozunez gero, orraz iezadazu bada - esan omen zion azkenean, eta bere burua atso haren eskutan jarri omen zuen.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. arratibel 0050 - Nahi baduzu ilea orraztuko dizut bitartean....

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. arratibel 0050 Emakumeak ez zuen inolaz ere nahi, baina neskame hark poltsikotik orraze bat atera zuen eta, haizeak banatuta zeuzkala eta, ilea orrazten hasi zitzaion.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/1 0054 Pozik zegoen Mary, eta bere ile kizkurra orraztu zion. Gozo gozo eta pozik.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0042 Orraztu gabeko ile luze eta kizkurra.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. azkune 0019 - Beno, zuek zoazte esku horiek garbitu eta pixka bat orraztera, trenaren kedar* kedar: erretako ikatzaren ondarra hollín guztiak zeuekin ekarri dituzuela dirudi eta.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0011 Andereñoak kontsolatu du, mukiak kendu dizkio, orraztu du eta Alzeste zigortu du lerro batzu idaztera: Ez dut joko burruka bila ez dabilen eta betaurrekoak dituen adiskiderik.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 0013 Nola haize balak
dizu aurkituko
sehaskatxo azpian
utzitako luma?
Uso luma.
Nola orraztuko?
.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0087 : (...) Maitagarriok! Ahuntzaren kideok! Sorgiñak! Baso jaun gaitz eta zuen urrezko hileak Zugarramurdiko errekako uretan orrazten dituzuen Lamiak! Aintzinako euskal mundu zaharreko izpiritu denak!.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. zarate 0100 Atarian eserita egon da gure MARI ikustalditxo bat egitera joan natzaionean, urregorrizko orrazi batekin ileak orrazten.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0077 Labe ondoko harraskan, aurpegia eta eskuak garbitu nituen, xaboitegian zegoen hazkazal zepiloarekin orraztu, alkondararen lepoa berdindu, gorbata gora altxa eta berriro hazkazalak ikusmiratu nituen: garbi zeuden.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0009 Ile beltz ugaria txukun ebakita eta orraztuta zeraman.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0021 Lehenagoko zelai zabalak, belar-zelai haiek, haizeak harro-harro utzi eta geroago berak orrazten zituenak, ez zituen inoiz ikusi izan....

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0068 Orrazten zen bitartean ilean zentratu zuen begirada, bizarra eta betazpiak ebitatuz.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0129 Ilaia ederra, txukun orraztuta, lepo gainean zabaltzen zitzaion zoragarri.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0025 Ilea aurrera orraztu eta hala estaltzeko asmoa hausnartu zuen pixka batean, baina gero txepelkeria iruditu zitzaion.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. arriaga 0126 Maiuk Mari orraztea bera ernalindarrez ornitzea ere balitzake.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0012 Arrazoi askorengatik eredu den lan hau ondo orraztutako emaitza bezala azaldu zaigu, iturrien aniztasuna gaindituz; izan ere, taldeko ikerketaldi batetik jaioa bait da, berez ikasketaz kanpo dauden lanez moldatua eta hainbat eta hainbat eragin jasana.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. lekuona 0199 Han urrezko orrazez orrazten zuen bere ilea.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. lekuona 0199 Lohiberria (Mendibe) baserriko seme batek, bazter haietatik bere beiekin pasatzean, bere jabeak garbitu berria zuen argi-mutila ikusi zuen eguzkitara, Basanderea bere ilea urrezko orrazez orrazten ari zen bitartean.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmb 0077 Zegamako baserri batean neskatilak ordu luzeak igarotzen zituen hilea orrazten, eta ama aserre.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmb 0077 Zegaman esaten da, askotan ikusten dela Mari, bere leizeko sukaldean, su ondoan exerita, ilea orrazten.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmb 0077 Beste batzuk orrazten ikusi dute, eguzkitan exerita, bere etxeko atarian.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0384 Txapelaren azala lehorra, zuri kolore eta beltz koloreko milaka zuntzeko ezkataz orrazturik dago, zuri koloreko hondotik nabarmengarriak, txapelaren erdirantz trinkoagoak, gris kolorea hartuz, igurtzean hori kolorea hartzen du.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinonimoen hiztegia 0012 Akatsak kentzen, orrazten ikutuka luzaro erabili arren, beti itzuriko zitzaizkigun batzu.

50. 1969-1990 gipuzkera antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra) 0088 AITOR - Inoiz entzun nion nik, oraintxe gogoratzen naizenez, nere amona zenari, itxas-egalean ibilten zaretela urarekon jolaska ta zeuron ille-mataza ederrak orraztu ta orraztu.

51. 1969-1990 gipuzkera antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra) 0088 BERBIZNE - Bai, gazte! Emeak gara, ta ba dakizu emakumezkoen oiturak; ardura haundia dugu zeregin batzuetan, dotore jantzi ta ilea orraztu; horixe duzu gure egitekorik bereziena, ta gero gerokoak.

52. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. estornes 0063 Batzuk baita ikusi ere izan omen dute leize inguruan, eguzkitan eserita, illea orrazten ari dala.

53. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. estornes 0066 Orhi`ko andrea Orhi-ko leizean, egun batez artzai batek ikusi zizun andre bat, urre-orraziaz iresten (illea orrazten) ari zala.

54. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0076 Aurpegia, ezpaiñak, eta azkazalak margoztuak zeuzkan ordurako, eta ondo orraztua illedi orail luzea.

55. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0120 Arri oietan egoten omen dira lamiak beren illeak orrazten....

56. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak zubk 0001 Onetan ba dago oitura batzuk orraztu bearra.

57. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. sarasua 0001 Kontu hau, herri askotan egiten den Santa-Ageda eskeko ohitura eta kintoak biltzearen ohituraren nahaspila da, plazan dantzasoka egiteko ohituraz orraztua.

58. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. irigoien 0002 Gogoan ditut eta zilegi izan bekit zerbait orraztaturik hona aldatzea egin nion ene gorazarre apala, oraingo gorazarre bihur dadin zuzentzen ari natzaion oraitizkribu honekin batera: . Bigarrena: .

59. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura iaun zuria 00045 - Lekobide jauna inoan Mundakatik abantean etorritako batek arnasestuaz eta ia berbartuaz berbarik askatu ezinik, baleki berorrek Izaro ondoko haitzean, bai, hantxe, lamiñak itsasbeheretan orraztuten urtetan daben leku berean zer gertatzen dan?

60. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura txantxangorria 0044 Hau da: bakarrik dutxatu, jantzi eta botoiak eta lokarriak lotu, orraztu...

61. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0136 Makurtu egin da ha, zeuganantz, suzko iretargi betean izar urdin dozuzan begiak alboratu dautsozuzanean eta dotore orraztutako bere ule luze gozatsuak ikutu egin dautsu, osta-ostan, matrailako azal berotua, sama ondoan be belarriostean lez eta batera kilikili arina egin izan dautsula.

62. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0025 Eli jaiki eta ondoren garbitu egiten dute, usain gozozko urez, jantzi, orraztu eta apaindu egiten dute.

63. 1991> euskara batua ikasliburuak gie hizkliter 0028
1. Anpulua: 1. gerezia; 2. negarra; 3. zabaldia; 4. tipula.
2. Muzin egin: 1. gaitzets(i); 2. korrika egin; 3. geldi(tu); 4. turuta jo.
3. Naharo: 1. pobre; 2. argi; 3. botila; 4. ugari.
4. Osina: 1. lasaia; 2. lorategia; 3. hezea; 4. leizea.
5. Otordua: 1. jatordua; 2. taloa; 3. tortila; 4. loaldia.
6. Oldar(tu): 1. blai(tu); 2. beldur(tu); 3. eraso; 4. bultza(tu).
7. Sorbalda: 1. bizkarra; 2. gorreria; 3. haizea; 4. galdekizuna.
8. Eupatza: 1. antzerkia; 2. gaupasa; 3. korrokada; 4. zuhaitza.
9. Suzia: 1. zuldarra; 2. zukua; 3. su urdina; 4. lastargia.
10. Ubidea: 1. ur lasterra; 2. erretena; 3. bide estua; 4. kupela.
11. Katramila: 1. mataza; 2. ohantzea; 3. tximeleta; 4. kaltea.
12. Lardaska(tu): 1. orraz(tu); 2. erdiets(i); 3. honda(tu); 4. leher(tu).

64. 1991> euskara batua ikasliburuak bene-benetan/4 0126 Ama ilea orrazten ari da.

65. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0080
Gaineratu
Distira
Ilea apaindu
Orraztu
Artega
Urduri
Gehitu
Adats
Disdira
Ilaia

66. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0112 Amilamia errekan orrazten ari da.

67. 1991> euskara batua ikasliburuak galtzagorri 0002 5. Gau osoan egin zuten lo, eta andereñoa esnatzera joan zenean Jontxu jantzita zegoen, eta orraztuta, gosaltzeko orduaren zain.

68. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz ba! 0068 Halako batean, mendi tontorretik neska eder bat ikusi zuen erreka ondoan, bere adats luzea orrazten eta abesti gozoak kantatzen.

69. 1991> euskara batua ikasliburuak j. ossa 0041 Amak egunero orrazten nau eta gaur, ilea atzera bilduta daramat.

70. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. olarra 0026 Gainera, beti orrazten ibiltzea gustatzen zaio.

71. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0015 Kokotean zeuzkan orain lau txima luze eta zepilo bitxia gandorrean, fijadorez orrazten zuena.

72. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0012 Lau ile tenteka, atzerantz orraztuak eta sudurra berriz hasi eta bukatzen ez den horietakoa; sagar biltzeko kizkitarako*kizkia: sagarrak lurretik biltzeko erreminta edo tresna. Iltze bat, makila baten muturrean josita ere balioko lukeena.

73. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0068 Horrela arraiatxoa eskerrean aterata ezkubira orrastus primeran jarriko sintusket.

74. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0057 Orraztua desegina zuen, besterik ez zuen, eta horregatik berehala etorri zen bere onera.

75. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. narbaiza 0013 Gero orrazten hasten da.

76. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. legarreta 0151 Batzutan, bere zaldia laztandu, eskubilatu, zurda orraztu eta ahopeka hitz egiten zionean, koleratsu jartzen nintzen.

77. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. legarreta 0151 Cohnekin ikuiluan nengoen batean - Cohnek zaldiari zurda orraztu eta sudurreretan laztantzen ari zitzaion bitartean -, zioen:

78. 1991> euskara batua poesia j.l. otamendi 00111 bihar helduko natzaizu
goiza urratzera
gaua orraztera ene eskuekin
bihar helduko natzaizu
pena ehizatzetik
laztan ikastetik zure behakora
bihar helduko natzaizu
gogo zaharrenekin
leiho zabalekin bezperatik
bihar helduko natzaizu
uda ozenetik
negu isilera bion gorputzekin

79. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 00043 Jolasaren ibilbideak etxe-osteetako bidexka ilun lokaztuetatik barrena eramaten gintuen, eta, hango txaboletako tribu gogorren kolpe-erauntsien artetik, erraustokien usaina zerien baratze ilun bustietako atzeko ateetara, eta, handik, berriz, zalditegi usaintsuetara, non ere kotxe-gidari bat aritzen baitzen zaldia orrazten eta leuntzen, edo uhalen metalezko lokarriekin musika ateratzen.

80. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0008 Ile horia, zaldibuztan eran orraztua, begi handi gardenak, sueter mehe hori batek bularrak eutsi ezinik dituela Federiko Felliniren filmeez gogoratzen da, frakamotz estu zuriekin izter mardul beltxaranak begien bistan dituela, altuera ederra...

81. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0008 Eta Beltran ilea distiratsua eta izurgabea, baina kokotean kiribilotan harrotua, atzera orraztua eraman ohi duten horietakoa zen.

82. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0253 Ederra zegoen Flora; ile motz bustia eta orraztuta zeramanean atsegin zitzaidan gehien.

83. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0253 Eta oso ederra zegoela ile bustia atzera orraztuta.

84. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0235 Bere buruarekiko lastima, azken tramite gisa argazkia egiteko eserarazten dutenean, eskuak nahi gabe ilea orraztera doazkionean; sentitzen duen pena, bere pertsonarekiko nazka, taula zuria eskuartean badoa, badoa txoritxoa argazkilariari irribarre egiteko masailak kizkurtzen dituenean.

85. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0061 Ez nintzen inoiz oheratzen Sookek neri ilea behatzez orraztu eta lotaratu aurreko muxua ematen zidan arte.

86. 1991> euskara batua literatur prosa j. eizagirre 0059 Atsoa andarra emanda joan duk ihesi, poltsikoa orraztu dian gizonarekin.

87. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0076 Houo, honen berri izanik, ikustera joan zen eta sukaldean aurkitu zuen, orraztu gabe eta deabru bat bezain itsusi.

88. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0074 Amezketako Loidi baserriko neska koskor bat behizain herri bertako Santuene mendira bidaltzen zuten eta mendi honetan emakume polit bat azaltzen zitzaion eta ilea orrazten zion neskari.

89. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0074 Neska koskor hau etxeratzen zenean, bere gurasoek galdetzen zioten ilea nork orrazten zion.

90. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0074 Neskak emakume polit batek orrazten ziola.

91. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0074 Jarraian, behin eta berriz neska behizain mendira joaten zen eta berriz emakume polit hori agertzen zen eta artzaintxoa orraztu, ohitura zuen bezala.

92. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0078 Ile urdindua atzerantz orraztuta zeraman lokietan, eta kontzertu batetik datorrenaren itxura ematen zuen.

93. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. barandiaran 00106 Orain arte egin den azterketaren arabera, 3.000 ordu izan daitezke eskura daudenak, baina digitalizatutakoa orraztu ondoren, mila ordutan gera daitekeela uste du Ibarrak.

94. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.r. eskibel 0290 Eta kareharrizko mendizka horiek, behin eta berriz norabide berean orraztuak, garbituak, zulatuak...

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. gabilondo 0038 Skinheadek ere jazteko, orrazteko eta non ibi1i jakiteko estilo berezia garatu dute, eta hauek ere supermerkatu orokorrean topatu dute beren eskaera propioak asetuko dituen apal merkatugaiz betea.

96. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak peillen 0010 Nire aintziñako ikerbideak apur bat orraztuta, ez dut uste, halare, gure euskal mundu sasidun honetan ez naizela nonbait zorri batetan trabatuko.

97. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak peillen 0010 egin ditudan biologia ta etnologiazko ikasketak ez zaizkit behin ere gehiegi izango gure zokotasunaren sasi-egiak, ikertzeko ta orrazteko, baina ondokoei ere utzi behar dizkiegu, geuk bildutako jakituriez hitzegiteko, aztertzeko ahalmenak, baldin egun batean argitaratzen badira.

98. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pirinioak 1995 0028 San Joan gauean neska gaztea arkakaratsaren azpian orrazten bada eta erortzen zaizkion ile guztiak arkakaratsaren kimu batean ipintzen baditu, kimua hazten denean neskari ere ileak oso kizkur eta eder haziko zaizkiola uste dute.

99. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pirinioak 1995 0102 emakumeak bitartean ileak orraztu eta zorriak kentzen zizkion.

100. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0007 Urrezko adats ugaria orrazten.

101. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. ruiz 0673 eta ordura arte ez bazuen horretarako betarik izan pentsatzekoa da izango zuela Arkangoitzeko jaunaren etxean Lapurdin alegia, pasatu zituen bost urteetan zuzena bada on Jose Ignacio Lasaren hipotesia, hain zuzen ere bere alegien zati bat behintzat idazten edo orrazten zegoenean hau da 1835etik 1840ra gutxi gora behera 16 Lasalaren hitz hauek Iturriagaren espainiar eta frantziar kultur ereduez orain arte esandakoak berresten dituzte: Compréndese así que D. Agustín Pascual Iturriaga atendiera con pasión á la lireratura española y después siguiese con solícito cuidado el derrotero de la filosofía francesa, uniendo una y otra en proporciones felices á su constante estudio del bascuence... (Una agrupación bascongada..., 13). Ez dut uste froga daitekeenik Iturriagak Bizenta Mogelen liburua ezagutzen zuela: zail da beste arrazoi askoren artean 17. oharrean esaten denagatik alegi genero honetan iturriei buruzko auziak garbitzea. Euscal errico gasteriari zortzikoaren hasierako lerro hauek ezezkoaren alde hitz egiten dutela dirudi: Badirade latiñez, / Badira erderaz, / Ez alditugu bear / Guc ere euscaraz? (9-12); ez da, ezta hurrik eman ere, froga erabakigarria..

102. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0042 Arras ongi orraztutako ille lasayen artean aurpegi xarmanta.

103. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1997 0010 3. Antolaketan jasotzen diren emaitzazko gune publiko askeak, kalitate oneko belardia eta landaketen bidez, orraztu, errefinatu eta egokitu egingo dira.

104. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1992 0007 H.- Eserialdi batean idatzitako lanak direla aipatu duzu beste nonbait, orraztu gabeak direla, nagikeriaz...

105. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. larrea 0029 Euren jardun ezagunenak, erreketan erropak garbitu eta urrezko orraziarekin ilea orraztea dira; baina trikuharri, zubi etxe eta gazteluen eraikuntza ere beraiei egozten diete.

106. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. loidi 0019 Ez dute inorako presarik, eta konfidantza hartu eta gero, gustora ari dira barriketan; antzinako kontuak gogoratzen dituzte erretratuan irteteko soinekoak lixatu eta ileak orrazten dituzten bitartean.

106 emaitza

Datu-estatistikoak: