XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak dass-eliss 0595 Chichparik ez duenak, aski du haragi puska bat chehe-chehea eginik eta pozoin borthitz zerbeit barnean bildurik hildo batean pausatzea: ikusiko du zer andanak hilen dituen.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak zerb landareak 0228 Zainen pausatzeko ez omen da erremedio hoberik.

3. 1900-1939 zuberera antzerkia a. hillau 0018 GANICH - Baa, zer nahi gisaz, pausatuko gituk, lo aldi zombait eginen tiaguk gustian... Kattalinek iratzararazi gabe.

4. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0051 (Botoila pausatzen du)...
- Ez dut ba izigarrikeriarik galdatzen....

5. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia gh 1958 0290 PELLO (Erloja mahi gainean pausatuz).

6. 1940-1968 lapurtera-nafarrera ikasliburuak nere lehen katichima 0043 Apezak, mezan, ogia eta arnoa pausatuak izaten ditu, aldarea erraten zaion mahainaren gainean.

7. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia m. erdozainzi 0018 Bere altzoan pausatu zikan
Ene gazte gorputz gordina,
Bularren kontra tinkatu
Ene buru iluna;
Bere hatsaz berotu
Ene harpegi hoztua
Eta bere begiez xukatu
Ene begi bustiak...

8. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia l. ligueix 0028 Urtzo lepho chouria, horra hiz aphalik
Bai eta akiturik, moskoa zabalik;
Nafarrotik hegoa ari duk ephelik;
Hik hari buhurtzeko nekhez duk ahalik:
Pausa hakit aldian, ez beituk acholik.

9. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia l. ligueix 0028 Artzañ gazte gaizoa, mintzo hiz ejerki;
Bena zer dian gogoan Jinkoak badaki:
Pausu baten beharra banikek segurki;
Acholik eztudala segurrez baneki,
Pausa nintek hireki mila Plazereki!.

10. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia l. ligueix 0029 A. Urtzoa, pausa hadi hire nekezian;
Enuk hire galtzeko segur malezian;
Bortian bizi beiniz eskazian,
Nahiago nikek jakin zer berri Frantzian:
Zerbait khounta izadak hire deskantsian.

11. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ariztia 0190 Ate chilotik begiratu zuen gero eta ikusi zuen puñal eta errebolber, mahain-gainean pausatzen zer-nahi tresna.

12. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ariztia 0190 Erran zioten aitautchiri eta amatchiri: Ba, ez dakit hori zer den, ohoin bat othe den; zer-nahi puñal eta errebolber pausatu ditu hor mahain-gainean...

13. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. landart 0025 Laneko medikuak igorria zixun pausatzerat, bainan berdin-berdina joan duxu.

14. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zerb herr 1944 00001 Ti kainon legetai? - Makedoniako eskualdean gerla handia egin zuten Eskualdun chahar batzuek badakite oraino zer erran nahi duten mintzaira grekazko hirur hitz bitchi hauk: ti kainon legetai? Zer berri den... han gaindi? Berri hau; lehenik Frantzian, gero Holandian, azkenik Eslavian bezala, airez dabiltzan tropak, erdaraz parachutistes, pausatu direla orobat Grezian. Emeki-emeki hegal guziak mozten ari diozkate hola Alamaneri. Ez da gehiago urrun joaiten ahal. Egia erran, den bezalakoak badu bere doia eginik: ordu da paga dezan...

15. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zerb herr 1946 00001 Bainan eskolan abiatu orduko arras pausatu zen kasik jada gizondu, eta osoki liburueri eman. Eskolako orenetarik, lekhora lakhet zuen sukaldean amattoren laguntzea; are lakhetako etcheko ahuntzarekin larrerat joaitea.

16. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Gaia eginik da phausatzeko.

17. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1956 00001 Lau tokitan pausatu dituzte berantago zartatzeko bonbak, ala zakutto batean gorderik, ala paket batean. Bi ostatutan utziak zituzten present hoik, eta bertze biga karrika zoko batzuetan.

18. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1962 00001 Zonbait egunez pausatu-eta, Pierrek Donibane Lohizunerat joko du bolanjergoan artzeko, Antoinek Donibane Garazirat, René Larre karrosa-egilearen etchean lanean artzeko.

19. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1968 00001 Pierre Olhats Xixtelako nagusia pausatu da joan den astean burutik behera jina zaion gaitzaren ondotik.

20. 1940-1968 zuberera poesia l. ligueix 0184 Batto jin zitadian hullan phausatzera,
Ausart izan nintzaion hari mintzatzera:
Nountik nourat zabiltza, hegachti eijerra?
.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak p. zabaleta 0003 Uda sasoian, Erronkarira etortzen zenean, egun mordoska egiten zuen eta pausatzera etortzen bait zen, han ibili ohi zen solas eta jolas beste guztien artean.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura e. berazubi 0063 Hasieran adarra iruditu zitzaion zerbaiten gainean pausatu zen orduan.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0171 Burutsu pausaturik zegoeneko harresia gorritu egin zen.

24. 1969-1990 euskara batua poesia emakume olerkariak 0145 Bere gogoak uraren patinak irudikatzen ditu
argi ematen duen leihoa
sutan erdiurreztatuak erretratoak
eta zure hatzak
leiho baten
markoaren, koadroaren
iluntasunean
pausatzen dira,
eta zure hatz moreztak deika daude
.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. casenave 0050 Arratseko zortziak; afaria; logelan sartzen den gizonak hitz pobre batzuk botatzen platerak mahain gainean pausatzerakoan; presoaren marrazkiari begi ukaldi bat ematen dio zaintzaileak, konprenitu gabe; berak ez du sekulan ezer margotu, ez daki, inoiz ez ikasi; gauero bezala, jan aintzin, egiten ari den planoa erretzen presonerak, hautsontzia eta papelera begiraleari hutzi aurretik; bihar beste bat hasiko; irri hits bat dauka ezpainetan zaintzaileak; ez du ulertzen zergatik marrazkiak erretzen diren, botatzen dituen horrek arrats guziz.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0021 Orain dator egiaren unea: oraino hamar-hamabost pausu hurrengo faroleraino, arnasa sakon hartuz, bihotza bere onera ahalik eta lehen etor dadin desiatuz; gelditu; eskuineko eskua lepora eraman, hatz bat zainaren bila (sistole eta diastoleen kontrazioek engaina zaitzakete eta hobe lepoan bularrean bertan baino), anartean ezkerra begietara hurbildu, erlojuari so eta segunduen harian taupadak kontatzen hasi: bat, bi, hiru...... bihotza eroturik, pausatuago behar luke.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa batx bian 0025 Azkenez pausatu zen, eta Obabako eliza ikusi nuen, eta beltzez jantzitako beste gizon bat harmonium baten aurrean eserita jarri eta hamar mutil koskorren kantua zuzentzen.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. borda 0018 (Barulloren eskuetarik baso-botoilak hartzen ditu, zerbitzatzen da eta, basoa altxatuz, oihuka:) Nere aitari, Aragoiko errege zuzen eta Nafarroaren lapur, podere-makil zerrendatzalea, hainbeste erreinu ukaiten bukatuko duena, non ez duen jakingo non pausa bere ipurdi lerdena, eta hainbeste podere-makil ukanen dituena non Iruñako txorizoak bezala bere sukaldean dilindan ezarriko dituen.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0118 Stop. Dudarik gabe, beren hegada pausatu eta ero samarraz zerusapaian lorratz ikustezinak intsinuatzen dituzten kalatxorien xilioak, uretan plisti plasta ari diren ume eta ume handien karraxi histerikoak baino askozez ere proportzionatu eta atseginagoak dira.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. haranburu a. 0109 Instant batez pentsatu nuen zer gerta ote zitekeen ene eskuak haren izterretan pausatzeko ausardirik izanen banu.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa hiriart-u 0312 Primadera horren seinale bezala ez ote dira, hil-hobien gainean pausatzen ditugun loreak?

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0309 Itzulerako bidaia hartan, Artxipelagoan barrena joan ginen; berriro izan nuen izurdeak ur urdinetan jauzika ikusteko aukera, neure bizitzako azken aukera, noski; behatu ere egiten nuen, baina inolako aurre-zantzurik igartzeko asmorik gabe behatu gero, batzutan, atseden hartzeko, itsasontziko zubiaren gainean pausatzera etortzen ziren hegazti migratzaileen hegada luze patxadatsua; dastatu ere egiten nuen giza azalean hedatzen zen kresal- eta eguzki-usain gozo hura, bertan bizitzen gelditu nahiko nukeen baina, zoritxarrez, ukitu ere egingo ez nituela ondotxo nekien irla haietatik zetorren lurlastan eta lerrinezko lurrin hura.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0284 Deliberatu nintzen, beraz, eta tearen antzeko infusioa (gerora jakin nuen urriloz eta asma-belarrez egindakoa zela) zeukan kikara scriptorium gainean pausatuz, hauxe esan nion ez bat eta ez bi: - Ez dago herensugerik, frai Augustus.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0087 Oraintsu arte ez ziren asko konturatu hortaz, lehengo elur zaharra aski gogortua bait zegoen haien zamagatik kraskatu eta lorrazteko, baina elur maluta berriak mardulak izaki eta guriak, lurrean pausatu ahala bata bestearen gainean, bata bestearen alboan inork nahi baino aguroago mamitzen ziren.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0022 Biharamun goizean, eguzkiak eguna esnatzeko lehen errainuak piztu zituenean, arranoa geratzen zen hegalari bakar, nagusi eta pausatua, zeruko sabaitik hurbil, bere kemen osoaren jabea.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0070 Esaterako, Martin delako osaba baten baserrira joaten zirenean, nola gerizondo bakarraren azpian eseri eta elkarri konda-kondari ematen zuten arratsaldea, Julene zuhaitzaren enborraren kontra eutsita Joxek haren magalean burua pausatzen zuelarik.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizia lurrean (1) 0108 Beren oinak uretan pausatzen dituztenean, lehor zabalean baleude bezala egoten dira.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aizpurua 0020 Negua igaro eta lehen hegaldiak egiten dituztenean, sarritan harri gainetan pausatzen ikusten dira, eguraldi epela denean.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jauntxoak 0127 Halarik ere, denbora iragan ala, udaldia gizarte-prestigioko seinale bihurtu zen, batez ere Gortea pausatzen zen lekuetan suertatzekotan.

40. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa mde 0046 Arridurarekin botza moteldurik, galdegin zon: Ez zera lo? eta lotsa arren, aurra bere oean pausatzera zihoan, haren gelatik lapur atzeman batek bezela-iges egiteko asmotan.

41. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia a. nesprias 0044 Beltz beltza eta ixila, gauza pausatu zen zaharraren eskumuturrean.

42. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. arkotxa 0018 Erotako hartzen dukete. Nigarrez, tripa esku batekin atxikiz, mahasin dirdiratsu baten kontra pausatzen da.

43. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. arkotxa 0019 Parke edo plaza ttipi baten bila dabila orain alki baten gainean pausatzeko; oinetakoek orain min egiten diote.

44. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak lantziri 0094 Udaberrian, Atlantiko Itsasoko eskualde ekialdekoetik, Itsas Hileraino talde haundika igeri joanen dira, hango lehor-hurbileko uretan beren arraultzak pausatzeko.

45. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Tarteka musu geldi eta pausatuak ematen dizkiote elkarri.

46. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1969 0001 Aspaldiko partez nahi izan du de Gaullek bakantza poxi bat hartu, hameka urte Frantziaren buru egon ondoan baitu ere pausatzearen beharra.

47. 1969-1990 zuberera antzerkia a. aguergaray 0053 Hunki hanitx egin dûzû
Zure bizi ederrian.
Orai, phausatûren zira,
Bethiko, paradûsian.

48. 1969-1990 zuberera antzerkia casve petteb 0093 Xaxi
Aisa atzamaiten naizû
egûn ni boztariutan,
Zeren bertan banuazû
phausatzera lanartetan.

49. 1969-1990 zuberera antzerkia etxahun iruri 0009 Lizarrako eliza-nausin
Ezpata zian pausatû
Han jakin zer lazkeriak
Nabarran ziren jokhatû.

50. 1969-1990 zuberera antzerkia casve sgrazi 0032 Etxeberri
Gure bidaje lûzian
etxe bat diagû ikhusten;
Heltûbada arren gûtûk
amiñi bat phausatûren.

51. 1969-1990 zuberera antzerkia casve sgrazi 0122 Khakuetako Herrekan phausatziareki
Haien ezûrrak ziren oro arrabaski,
Baita ere buria khorphitzetik jaûzi.
Jesûs ez kitzatzûla hola hilerazi!

52. 1969-1990 zuberera antzerkia casve sgrazi 0158 Herrian zû phaûsatûren;
Garra dûzû etxekiren
Gûtan ere azkartûren;
Herrian zû phausatûren.

53. 1969-1990 zuberera poesia etxahun iruri 0089 VII- Ûrzo malin bat phauzatzen zaio delako haritxan gaiñian
Jeik-eta laster thiratzen deitzo bi tiro aide hunian
Segûrtatûrik egotxi ziala batan ez bazen bestian
Zer ikhûsten dû? bere ûrzua goxoki ber adarrian.

54. 1969-1990 zuberera poesia etxahun iruri 0143 III- Ligiko ûhaitzian arraña hanitx fina
Bena eskietatzeko ezinago maliña
Horen gatik Ligiarrek badie aski konbina
Truieta franko jaten die herri aizuek txardina
IV- Larrazkenin ûrzuak goizik dira phausatzen
Ligiko haitxtoietan laket dira bazkatzen
Ihizlariek atzamanak ostatietan gozatzen
Idi elibat bezala nulaxek gerrikatzen.

55. 1991> euskara batua antzerkia l. haranburu a. 0077 Margaritteren aurren pausatzen du.

56. 1991> euskara batua ikasliburuak m. gomendio 0101 b) Esku bat edo bere bornua marraz dezake buruz zenbatuz, edo/eta jasotzea edo pausatzea dagokion behatzaren zenbakia idatzi.

57. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00200 Logikoa denez, bokaletan Koaternarioko (Holozeno aldiko) materialak pausatzen ari dira, edo duela gutxi pausatu dira.

58. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00200 Era honetan esan dezakegu Bizkaiko itsasoko kosta osoa, Euskal Herriko kostaldea barne, higadura-kosta handi bat dela, eta ekialdeko deriban erauzi eta garraiatu diren materialak Landetako kostalde frantsesean pausatzen dira hondarrezko depositu handietan.

59. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00200 Eremu bateko haize nagusiek gidaturiko mareen araberako korronteek kostaldeetan zehar higatzen, garraiatzen eta pausatzen dituzte sedimentuak.

60. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. anzizar 00052 Tomek bere begirada aztoratu eta sakona Annierengan pausatu zuen.

61. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. arretxe 00112 Baina usapala ez zen gerturatu. Hegaz urrundu eta arbola batean pausatu zen, handik hogeita hamar metrora.

62. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00220 Hilabete luzeetako gogoeten helburua betea zuen, tristura gailendu zitzaion, txistua ezpain artera altxatu eta Inguruko abestiaren nota alegerak hedatu zituen, danborraren kolpe pausatuak, ondoko espaloi desertuan prozesio-pausoak ematen zituen bitartean.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00020 Harrespilaren aldamenean pausatu zuen Juliusek ontzia ezer hondatzen ez zuela kontuan harturik.

64. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00050 Nartziso samarra zen muinean eta bere irudi airosoa mirailean ispilaturik ikusten zuenean edota taberna batean sartzean emakumezkoen begiak beregan pausatzen zirenean, betea eta harro sentitzen zuen bere burua.

65. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. etxeberria 0092 (...) hirugarrenez irakurtzen zuen liburua eta baso bat ur lagun zituela, lurrean belaunikaturik, askariaren gosez eta oharkabean isuritako malkoa mukizapi baten gardentasunean pausatuz, ttantta nimiño hori zapian nola hedatzen den ikertuz.

66. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. olarra 0026 Poliki-poliki sartu ginen gure gurdian eta herriko plazara iritsi ginenerako alde guztietatik Mari agurtzera etorri ziren lamiak, adatsak airean zituztela eta oinak lurrean ia pausatu gabe hegan etorriko bailiran.

67. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0015 Sir Itzulipurdikarik buelta eman eta lehoia benetan itzuli zela ikusi zuen, eta ondo-ondoan etzanda zeukan, burua aurreko atzapar gurutzatuen gainean pausatua, eta barkamen aurpegia zuela.

68. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0020 Eskuak bildu, haietan burua pausatu eta hasi baino lehen tinko begiratzen zigun.

69. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0080 Estibalizek bere burua Beñaten sorbaldan pausatu zuen eta honek, inork ikusten ez zuela ziurtaturik, adatsean musu iheskor bat pausatu zion...

70. 1991> euskara batua poesia batx erregina 0021 ERREGINA TTIPIA
ERREGINA ttipia bezain goibel, oh bad dandelion
lehiatzen da primula (eri gartzelatua) salako lehiorat
eta esan zenezake: ez naiz aienaturen ekiaren zantzutik
ez zarela lerraturen itzal bioleta horretan pausatzeraino
baina zu ez bazatoz (oh bad boy) hilen da bakardadean
kikara xurian prisioner, bere petaloak binaka bildurik

71. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0074 ITSASKI I
HAURRAK dio xoriak eztirela sekulan hiltzen, eztituela
sekulan ikusi zerutik erortzen.
Itsashegian datza antxeta ñabarra. Haurrak dakusa
eta hartzen eta berotzen du besoen artean. Bainan
xoriaren lepoa gibelera erori dilindan, dilin dan, di lin
dan.
Haurrak xoriaren xango palmatu hotxa haztatzen du
polliki, polliki.
Orain, xoriaren gorputza legarrean pausatzen ari da,
kasu eginez, haizeak mugiarazten dituen luma ñabarrak
ahal bezein ongi apainduz. Bainan ezin du. Haizea.
Haurra ixilik dago, pentsaketa. Iduri betidanik eta
sekulakotz.
Nik horrelaxe ikusi nuen, belauniko. Belauniko,
otoitzean ari balitz bezala, antxetaren gorputz gaixoa
gerizatu nahi izan balu bezala heriotzatik at.
Haizea freskatzen hasten, Jaizkibeleko bizkar luzea
lano ilun batzuek ari dute estaltzen. Haurrak eztu nahi,
ez, xoria itsashegian utzi. Eta ikusi gero, bihar, etzi,
ekaitzak ekarri plastikozko botoila eta abar xehatuen
artean usteldua, jana, joana.

72. 1991> euskara batua literatur prosa a. bengoa 00063 Antzar eder hura bere balkoiko barandauan pausatu zen arin.

73. 1991> euskara batua literatur prosa i. borda 00056 Arianak Sararen gaizkizatea hauteman zuen bertan; neskak ahalgez apaltzen zuen arpegia altxatu zion, eta ezpain hegian musu arina pausatu.

74. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 00027 Agudo demonio listua eztarri lehorretik irentsi eta musu iheskor bat pausatu nion masailean.

75. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00010 Geldo-geldo erortzen ziren malutatxo bakanak, zeruko asti eta isiltasun guztia aldean balekarte bezala, eta maitekiro pausatzen, ziztu bizian hara eta hona zebiltzan auto eta pertsona zaratatsuen gainean.

76. 1991> euskara batua literatur prosa r. ilintxeta 00043 Egunotan bere etxe multzoko hormak ari dira zaharberritzen. Duela bi egun begiak pausatu zituen oso kantu ederra txistukatzen ari zen langile batengan. Lehenbizi bizkarrez ikusi eta berehala hasi zen aurpegia, begi urdinak, sudur fina, ezpain meheak, irudikatzen. Gaztetan telefonoz enpresetako ordezkariekin hitz egiten zuenean bezala, ziztada bat nabari zuen bihotzean. Ziztada epela, goxoa eta bizigarria denbora berean.

77. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00084 Auskeneko osaba eta Patxiren artean pausatu eta babes hartu zuen; zapelatzak etsipenez utzi zuen harrapakina.

78. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00108 Baina Oiartzungo herrian pausatzen dira eguzkiaren begiak, gertuago duelako zoko berde hura agian, lotsagabe berari so.

79. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00023 Esku bat, ohe,estalkiak apartaturik, nire gerrian pausatu zen, eta gero, iztarrartean behera labanduz, hauen erdian murgildu eta nire arrakalan irristatzen hasi zen.

80. 1991> euskara batua literatur prosa k. biguri 0007 Bere emazte Mariana lurperatu behar zuten egunean, etxean bertan egin behar zuten elizkizunera joateko prestatzen ari zela, oheburu gaineko gurutzean pausatu zitzaizkion begiak, eta une batez desafiozko begirada josi zion;

81. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0011 Ni dardarizo taigabean nauka bere eskua gorputzeko tentsioa lurmentzen hasi zaidanetik, biriketara haizerik iritsiko ez bailitzaidan ireki beharra dut ahoa, haren hatzak, ai!, izter artean pausatuz, haren hatzak, ai! saihetsetan gora igotzean laztan-purtzilka, haren hatzak, ai!, uzki inguruan ukituz bizkarrezurrean gora azkura sortzen...

82. 1991> euskara batua literatur prosa suetena belfasten 0099 Handik sartzen den argi errainuen bideari jarraituz pausatu dut begirada eta pentsamendua.

83. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0113 Oheratutakoan ez zuen irakurtzen, ez irratirik edo musikarik entzuten; berehala hartzen zuen lo, eta ahoa itxita egiten zuen, arnas hots pausatu eta leun batekin.

84. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0113 Ia gauero, gelako atea ixten zuenean, eta ni pasiloko zoruan esertzen nintzenean, burua belaunburuetan pausatu eta negarrari ekiten nion, errukarri sentitzen nintzelako.

85. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0011 Haren begiak laster ene begietan pausatu eta dei mutua luzatuko didatela dakit.

86. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0091 Mahaia jaso ondoren, dutxa lasaigarri bat hartu zuen eta atseginez ohe bigun batean pausatu zituen aurreko bi gauetan lurzoru gogorrak minberatutako hezurrak.

87. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0087 Samuelen baitatik, gero Gabriellerengana modu honetan pausatzeko:

88. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0100 Denborak ezerezean ahul pausatua zirudien eta doidoia nabari zitekeen zerbitzaria lehendabiziko plateratik bigarrenera, eta handik postrera igarotzean.

89. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0043 Hau esanda, belauniko jarri eta negarrez urtuz hasi zen bere burua ene magalean pausaturik.

90. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0052 Aterbe tipia nire aurrean; murrailan, aurrez-aurre, zeharkako itzalezko oihala; palmondo lerratuak, bizitzarik eta kolorerik gabeak, betirako pausatuak ziruditen...

91. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0064 Beso meheak pretil baten gainean pausaturik dauzka, buruaren paretsuan, eta urrunera begira dagoela dirudi.

92. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0060 Pausatua zuen tonoa, erbesteko hizkuntzei baino ezagutzen ez dien monotoniarako joera.

93. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0060 Pausatua zuen ahotsa, beroa.

94. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0162 Ea sendatuko zen galdegin nion, eta berak erantzun zidan, zeuzkan urteekin tamaina hartako gaitzak bizi guztirako zirela, leizeak gero eta sakonago egiten baitira eta birikak bahe baten pare zulatuta dauzkazunean, odola noraezean eta non pausatu ezin jakinik doanez, ahotik ixurtzen zaizu, eta hireak egin dik orduan, hasi hadi zerraldoa prestatzen.

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arruti 00056 Begi bat Irlandarantz so zuen bitartean, bestea Alemanian pausatua zuen.

96. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.e. urrutia 00031 Jesuit ikasetxea zen, beraz, diziplina bere gisako baten eragileak ziren jaun apez haiek, azaletik libertate askian gintuztelarik, barnagoa zen egiazko diziplina, nork bere baitan baitzuen pausatua ohartu gabeko xixarea.

97. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak b. del teso 0097 Aspalditik kamara lepoan harturik borrokan jardun duen Gutierrez Alea maisuak eta gazte makatz eta hezigaitza den Juan Carlos Taibok ez dute begirada pausatzen Miamin eta ez diete amerikanoei erreguka deitzen.

98. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. cillero 0011 Honen ondorioa, gogoeta pausatu eta hotzagoa irten zitzaion Hinton gazteari.

99. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0116 Arrantzale batek beste bat kontsolatu nahian dihardu, bere esku latza bizkar gainean pausatzen diolarik.

100. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lantziri 0191 Eta lauren gainean pausatua da estalkitako harlauza gotorra.

101. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0130 Hunkiturik, gelditzeko tokia seinalatu diet erleei hor, hor, hor!, eta ataritik gertu dagoen aberaska gorri batean pausatu da erle-saldoa, antzina Platonen eta Axularren ezpainetan pausatu ziren bezain astiro eta gozo.

102. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. apalategi 0098 Pausatzen garen ikuspuntuaren arabera, planteatzen diren problemak ez dira berberak.

103. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0311 Gai abstraktua izan arren, hondo filosofiko honetan pausatuko naiz, pentsamenduaren historian bere lekuan koadratzeko.

104. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. xarritton 00133 Uste dut gisa horretan ezohiko bidetik abia litekeela gure gogoeten itzulia: ezen oroitzen naiz, Klaudio Harluxeten gorputza pausatu dugularik Irisarriko elizaren itzalean, Emile Larre errotorak irakurri digula Klaudiok berak HERRIA astekarian aitzineko Pazkoetan izkiriatu artikuluaren pasarte bat, honelatsu zioena:

105. 1991> sailkatu gabeak egunkariak l. fourcade 00017 Alabaina, Ormako 35 pertsonek kereila pausatu zuten auzitegian, lantegiak zor zien dirua eskuratzeko.

106. 1991> sailkatu gabeak egunkariak l. fourcade 0010 Bestalde, errekurtsoa egin zuela Hirigoienen kasuan eta arazoa Europako korteraino pausatuko duela jakinarazi zuen.

107. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0002 - Angelun, herriko irratia norbaitek deitu du bozeri buruzko elkar-hizketa bati plantatuak zirelarik, igande goizean, baizik eta lehergailu bat bazela etxe hortan pausatua.

108. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0006 3. Ontzia paperaren erdian ezar, zola korapiloaren gainean pausatuz.

108 emaitza

Datu-estatistikoak: