XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa v. aizpuru 0049 zergatik zeokin artu proa naien, erabat arrixku aundin ondatzeko jarriz, beñepein ziur bezela esaten dizuet, oso berandu alperrik izango dezuenen, bere onura iritxiko zaitzuela.

2. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa etxba ibilt 0433 13. Eta Jaungoikuan begi oneko izatera etorri ziñanetik, itxututzian probauta izan ziñan. Jaungoikuak begi onian dituanak geixen probatzen ditu; Job santua adibide.

3. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa arti mundu 0228 - Nire amodioa nola probatu nahi duzu? Eskatzen didazun edozer gauza eginen dut.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0021 Trumoiaren dunbotsa baretu zen noizpait baiñan kaxuela artakorik iñork probatu nai ez eta antxen utzi zuten Pernando bere kaxuelarekin ler eta zapart egiten opa ziotelarik.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. iztueta 0057 Buruak lan nekezik egin gabe, errex proba dezakegu, eguneroko esperientzia baidugu maixurik seguruena.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. iztueta 0058 Izadiak, amaren bularrean ugaritzen dun esneak ezer proba al dezake?

7. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak a. zavala 0245 Ta Txirritak: - Bizi bazera probatuko dezu.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak a. zavala 0245 Ez probatzea-obe.

9. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak azurm 0027 Dirua ez omen da irabaztea zenbat kostatzen den probatu artean behar bezala estimatzen.

10. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a. zavala 0189 Ez du berriro probatzea merezi.

11. 1940-1968 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1967 0071 Xalbador
Nik bazkaltzean gaur bi aldetaik
artua det atsegiña:
bazkari ona eta gainera
zerbitzailea apaña;
gaur arte ez nun iñoiz probatu
ekarri duzun koziña,
naiago nuke nik zerbait baño
gure etxian baziña.

12. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Schmidt W.'k bederatzi volumenetan egi ori zugur-zalantza guziak kentzeko moduan probatu du (1).

13. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde amaiur 0041 MITXEL - Bai, horren zapokeria bide dela sartu zen gure Erreiñuan Villalba koronel erraigabea, gure herrietako etxe, eliza eta jauregiak kiskaliz eta porrokatuz. Horren kulpaz azpiratu dituzte gure gazteluak, ondasunak kendu, fameliak sakabanatu, eta presondegiko edo atzerriko samintasunak probatzen gauzkate. Zuria eta gezurkoia zen, noski, Arago'ko Fernando erregea; krudela Cisneros kardenala; erraigabea Villalba koronela; bekaizti eta haundiputza oraingo Karlos, Espaiñia guzitako errege gaztea...

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak aingura/2 00084 Probatu dezagun, probatzeaz ez da ezer galtzen eta.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0109 IKERKETA (2) Proba ezazu, ea honako irudi hauek egitea posible den lehenengo ariketan erabilitako metodoarekin, eta horretarako, hurrengo orriaren puxkak erabil itzazu.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0055 Posible al da? Eta simetria bat eta ondoren biraketa bat aplikatuz? Proba ezazu.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0073 Entseiu bidez probatu da, luzapen axiala, barraren albo-kontrakzio batekin batera gertatzen dela eta.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/8 0038 EGINKIZUNAK Toki berean mugitu gabe bira-biraka jarraien ibiliz gero zer gertatzen da? (Holakorik inoiz egin ez baduzu proba ezazu orain).

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak fisika 1990 0028 Baina ez zen denbora bikoitza atera, berdin-berdina baizik. Eta baita beste distantziekin probatu zuenean ere.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0007 Konintxik, muturrak luze luze jarri eta ez zituela lentejak probatuko.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. iriondo 0025 EGUZKI: Sokorro! SORGINA: Ixo! (mutikoari) Besoa! Uuuuyyyy! Bai beso mehea oraindik... Berdin da! Gaur jango zaitut! (labana probatu eta apalean uzten du).

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0036 - Bai, baina, probatuko nuke nahiz eta hotz egin eta berandu izan. Lagunduko al zenidake?.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0126 - Horrelako umekeriak esaten ibili ordez - erantzun du Blédurt jaunak, arnasa nekez hartzen zuela - proba ezazu denbora hau hobetzen!.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0018 Egia esan, bere buruan probatu duenean ez zaio oso aldeko atera, baina hau azken bost egunetan bizi izandakoari egozten dio, bost gauetan lo luze sakona galdu izateari.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0096 Seguru, e, komaidios! Oraingoan andereñoak barre egin zuen, eta Praiskuren ezagutza ezagutza: conocimiento probatzeko, beste galdera bat egin zion.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0054 Alferrik izan ziren, ordea, Zantarraren gelan barnean sartzeko probatu zituzten maisugiltz guztiak.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0013 - Saltsa honen kontra nor mintzo?, inor ez motiburekin, ona dago, bai, bai benetan, hau nork egin du?, nik hura, Gorrik hau, zein hobea?, itxoin probatu arte.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0116 Ia mutilzahar ezagutu eta liluratu zuen, parlez vous français?, hainbeste eta gehiago zuen ikasia Manuelek itsasoko ibilaldiek hala behartuta, gatza eta liraintasuna estimatu omen zizkion Manuelek, klasea kontramaixuari behin aitortu zion bezala, eta bi haien coktail-a zoragarriari ezin izan zion ezkon bizitza guztian ezer ukatu, arrantzaldi bakoitzaren ondorengo erregali garestia, blusa frantsesak, zergatik probatu aurretik lepondoko etiketari begiratzen diozu beti?

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. irigoien 00175 Baina albo hitzak lehenago Euskal Herri osoan zuela zabalera proba daiteke eta gero area bazterrekoetan zokoraturik gelditu dela, zeren Zuberoko hatsalbo hitza Azkue-k bere hiztegian gaztelaniako jadeo bezala biltzen baitu eta hitz konposatu bat besterik ez baita: hats eta albo dituela formazioan.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0155 Kanta zaharretan, Gaztelu-k ongi probatu duenez, azentu-oina da funtsezko neurkeraren irizpidea.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0344 Lan teorikoen aurrean, batez ere zerbait probatu nahi digutenean, beste jarrera bat hartzen dugula ematen du. Zorrotzago, kritikoago.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0036 Honelako altxor linguistikoa (euskarak hainbat etsai dituen memento honetan) ezin zitekeen argitara gabe ezkutuan utz. Euskara bere izatez edo ontologiaz aberatsa dela arlo honetan aski probatua gelditu dela uste dugu.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0036 Euskara bere izatez edo ontologiaz aberatsa dela arlo honetan aski probatua gelditu dela uste dugu.

34. 1969-1990 lapurtera-nafarrera bertsoak xa odol 0317 Gaur gutxi orroitzen naiz gertakari hartaz,
ez baitut Gipuzkoa'n maitalea eskas;
probatzen ez duenak ez dezake ikas,
hor zonbat jendek arta hartzen duten nitaz.

35. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1982 0020 58 Amuriza.
Elurrez zuri zegon goizean
gure etxeko haritza
negu gorrian loratzen hasi
zaigu historiko hitza;
lagunak alkar proba beharrez
trantze estuan gabiltza
batzuk atzean gelditu arren
aurrera bertsolaritza
denok txapeldun izan gintezke
hori lortuko balitza.

36. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1984 0001 Nola geratu halakorik probatu gabe, hain erraza izanik?.

37. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak sm 0001 Beste bati, galtzerdirik gabe zapatak probatzen, zapatariak irri-parrez: - Amak egindako galtzerdiok ez zaizkik berehalakoan apurtuko.

38. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... elhuyar 1990 0002 Pariseko Saint-Louis ospitalean probatu dute gero Laurent Degos doktoreak eta bere laguntzaileek.

39. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00063 Gaur egun, eta orduan be seminariotik kanpora, suspentsoa ohiko orbela izango zen, baina niretzat kalabaza bat ondino probatzeko nengoen zorigatx fatala zen eta hara non beste zorigatx handiago batek libratu ninduen.

40. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 00075 Probatu egingo dut.

41. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00118 Xakeko zaldiaren saltoa probatuko banu?

42. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/6 0119 b) Loeragingailuak izan ezik erremedio guztiak probatu ditut lo egin ahal izateko.

43. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0036 Hala, Becquerel substantzia fluoreszente desberdinekin probatzen hasi zen, eta eguzki argitan eduki ondoren, paper beltzez estalitako plaka fotografikoen aurrean jarri zituen.

44. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0151 Probatu nahi badituzu...

45. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0151 B: Probatuko ditut.

46. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0151 Bai, hementxe dituzu, probatu eta esan.

47. 1991> euskara batua ikasliburuak j.a. mujika 0259 2. Eta amorruaren kontrako txertoa pertsonekin probatu zuenean?

48. 1991> euskara batua ikasliburuak j.a. mujika 0259 8. Zenbat urte pasatu ziren amorruaren kontrako ikerketan hasi zenetik haren kontrako txertoa pertsonengan probatu arte?

49. 1991> euskara batua ikasliburuak j.a. mujika 0259 9. Pertsonekin baino lehen zeinekin probatu zuen txerto hori?

50. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. aristi 00021 - Pintxo ederrez gosaltzen ikusi zaituztet, eta nik berriz lau egun ditut mokadurik probatu gabe. Emaidazue zerbait mesedez, saltxitxa bat erosteko bada ere!

51. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. aristi 00054 Probatzen hasi denean biak hanka batekoak direla kexatu zaio dependientari.

52. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. aristi 00054 Bat hartu eta probatzen hasi denean patata frijituak erori dira barrutik. Orduan gogoratu zait kasualitatez patata bat eskatu dizuedanean zuk botatako arrazoi txarra, eta berehala ulertu dut gertatutakoa!

53. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00025 Nik dena ikusi nahi nuen, dena probatu eta gozatu.

54. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00113 - Aita tematu egin da fortuna probatu behar duela aipatu nizuen negozio harekin eta atzerrira doa hilabete batzuetarako, baina pentsatu du ongi funtzionatzea ez dela segurua, eta oraingoz hobe izango dela ni hemen gelditzea eta ikasketak eta gauza horiek ez galtzeko.

55. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0100 Arrazoia zenuen: inoiz frogatu gabeko zerbait ezin da, inolaz, atzera bota!

56. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. ugarteburu 0143 Beti ari da esaten probatu egin beharko genukeela, ez edozein modutan, jakina, eta bai ongi pentsatuta, elkar maite duten eta erabat elkarrenganatu nahi duten bi pertsona nagusi bezala, ez gerritik gora bakarrik.

57. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0011 Hanni kometa berria probatzera joan zen berehala, etxetik hurbil samar zegoen zelai zabal batera.

58. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0061 Probatu zuen lagunak,
hasieran herabe;
poz-pozik jarri zen gero,
ia arnasarik gabe;
liluratuta zegoen,
gozoaren mirabe.

59. 1991> euskara batua liturgia ibe 1995 0209 19 Beste batek, berriz: Bost idi-pare erosi ditut, eta probatzera joan behar dut; barkatu, arren.

60. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00032 Ez zidan bixamon makala laga gau hark, nahiz eta ia edaririk probatu ez.

61. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00159 Lagun berria ezagutu eta probatu ondoren, bikotekidearekin konparatuko duzu nahi eta nahi ez, eta gehienetan konprobatuko pitxi bat duzula etxean.

62. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00107 - Probatu bakarrik.

63. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00061 - Ba mutil, ordua duk heure botika probatzeko!

64. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00074 Proba nazazu.

65. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00074 Guk erronka handia genuen berarentzat, buztana probatzeko gutizia zuten bi lesbiana asetzea.

66. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00074 Gauza oso sinplea esan genion: Zure erronka gara, dibertitzea eta zakil eder bat probatzea nahi dugu.

67. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0011 Baina nik bere eskuarentzat tresna izan nahi dut, nire gorputzez frogatu ea bere artea benetakoa den ala ikasketa luzearen ondorio tekniko hutsa; ea Josu Triki Headek ba al dakien fereka sutsuek emakumeoi loditzen digun arnasotsaren ondoren musika barnekoi eta trinkoagoak iragazten.

68. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0181 -Beno, frogatu beharko dugu, ba.

69. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0050 -Hori probatu duanaren seinalea duk.

70. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0042 Nik nakare-girteneko labana, irrati bat, eta txokolatez estalitako gerezi libra bat erregalatu nahiko nizkioke (behin horietako gerezi batzuk probatu genituenetik beti zin egiten du: Gereziz bakarrik bizi ninteke, Buddy. Alajainkoa, horixe bizi nintekela!...eta hau ez da Bere izena alferrik hartzea).

71. 1991> euskara batua literatur prosa batx behi 0058 Ez, oraingoan ez zebilen ni probatu nahian.

72. 1991> euskara batua literatur prosa j. eizagirre 0059 - Proba ezak pixka bat.

73. 1991> euskara batua literatur prosa j. eizagirre 0059 - Benga motel, proba ezak behingoz -agindu zion Goldyk amorrazioz.

74. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0097 - Ongi, utziko dizut frogatzen.

75. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0140 Areago pentsatu behar zuen bere irrika eta itxaron ezinak egin nahi zion amarru bat zela, deseatzen baitzegoen noski museotik tramankulo jenial hura erreskatatu eta lehenbailehen frogatzeko, emakume japoniar bat kapaz bazen Sienako plazako harlauza zaharretan lokarturiko kantu bat atzartzeko, bera bezalako amerikar gizaseme batek harago jo zezakeela.

76. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0056 (...) edozein txilibitukeria txakur-amets aintzat hartzekoa iruditzen zaio, lokarri orotatik bere askatasuna probatzen dion edo probatu ahal lezakeen heinean.

77. 1991> euskara batua literatur prosa m. garikano 0122 Begira, Jim, hiru urte bota dizkiat hemen, eta hasieratik hasi eta gaur arte kristau mokadu bakar bat ez diat probatu.

78. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0014 - Ez dezala ardorik ez pattar tantarik probatu -agindu zien medikuak etxekoei.

79. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0211 Zera esaten didan, Luisito edo delako senorito horretaz maitemindu hintzenanez geroztik jesus batean ere ezin eraman dunala hire senar gizajoa, ez dunala begien bistan ikusi ere egin nahi, eta gauez laztanka eta lausenguka hasten zainanean ohean, gaur probatu beharko dugu aspaldiko partez, Venusen edari gozo horretatik, Maria? jota bertan akatzeko moduko amorrazioa ematen dinala, eta biderik errazena beleno puska bat izanen ez ote litzaken, eta horrelako kontuak...

80. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00027 Arintzeko modu asko daude. Haietariko bi datoz ondoren. Prestatzeko errazak dira baina hobe beraien eraginkortsuna probatu behar ez izatea.

81. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00101 Haurrei ez bazaie balio horien inguruko juzgatze-kategoriak lantzeko eta probatzeko aukerarik ematen, orduan doktrinamenduaren arriskua hurbildu egiten da.

82. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.j. deogracias 00117 Oraindik argitaratu gabe zegoen eta zela hartzen zuten probatzeko balio izan zion.

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0219 Estatu haundietan ezin den mila saio sozial proba genezake guk, askatasunean, justizian, lanaren organizazioan, begiratasun poliziakoan, garraioetan, heredentzia eta jabego kapituluetan, urbanismoan, edozertan.

84. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1996 0070 Kolezistotkininaren jariakin nahastua ere frogatu izan da.

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. beltran 0123 Guk ere (nahi gabe) probatu izan dugu eltzegorraren poderea.

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak c programazio-lengoaia 0186 Makro bezala inplementatzen dira eta bi motakoak daude: karakterearen mota probatzen dutenak eta bere mota aldatzen dutenak.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1995 0015 Sarea eratua da, baina arrantzan frogatu beharra dago.

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kirolentrenamendua 0083 Kirolariaren maila ezagutzeko, test edo proba orokor eta espezifikoaz balia gaitezke.

89. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0218 Hori zela medio mantenu zorrotza omen zeraman, batez ere, edari hotzak eta holakoak probatu ere egin gabe; sekulako hotzikara ematen baitzioten:

90. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0191 - Honek arrautza bilatu, honek sutan paratu, honek gatza eman, honek pixka bat probatu, pikaro gaizto honek den-dena jan.

91. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tutankamon-en hilobia 0151 Askotan, frogatua izan arte ez genekien gauza bat bere buruari eusteko bezain sendoa ote zen.

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0174 Galoen inkurtsioak ekialdera probatzen dira, aldiz: aurrenik, Plinio, Justino, Ptolomeo, Tito Livio eta Estrabonen testuetatik (ez zaizkigu interesatzen); bigarren, toponimiatik eta hizkuntz-azterketa konparatibotik (bazaigu interesatzen).

93. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila barnet 1993 0151 Gauza berriak probatzen saiatzen garen arren, uste dugu orain arte erabili izan dugun eskemak emaitza onak ematen dizkigula.

94. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila barnet 1993 0151 Hizkuntza baliabide desberdinak aztertu eta probatzen ditugu, eta gure ostiraleroko bileran baloratzen da aste horretan erabilitakoa eta hobekuntzak proposatzen dira.

95. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a.i. morales 0087 Gero irakaslegaiek AOI ziklo batzuk frogatu zituzten; bata irudiak alderatzean oinarritzen zen, eta bestea egunkari bateko kontaketa labur batean.

96. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak l. oihartzabal 0131 Gurea baino aurreratuago dabiltzan hainbat eta hainbat lurraldetan aurrez eta urte luzez frogatutako eredua da guztia.

97. 1991> gipuzkera bertsoak amabbiz 00111 Berrogei egun pasa zituan
Jesusek basamortuan,
egun eta gau otoitz egiñaz
janik probatu etzuan.
Ama Birjiñak bere antzera
berrogei egun osuan
ez jan da ez lo, otoitz egiñaz,
gu salbatzen parte zuan.

98. 1991> gipuzkera bertsoak m. zapirain 0022 Hiru anai gaude gu
baserri batian,
esne txar hori janak
hainbeste urtian.
Berrehun ta hogeitamairu
hiruen artian,
onena bereizteko
probatu gaitian.

99. 1991> gipuzkera bertsoak m. zapirain 0022 Ez noa lanerako
neurririk jartzera,
ohitu gera argitik
hasiz iluntzera.
Aitzur, sega, itaia
zuretzat aukera,
nahi dezun klasietan
probatuko gera.

100. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. zavala 00021 Bertsoak bi zutabetan jarri ote zitezkean probatzen asi nintzan orduan.

101. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. lasarte 0037 Ori, ongi probatu zuen norbaitek esana dala dirudi.

102. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak s. kalonje 00053 Errusitarrak eta amerikanuak,
aruntza dijoazenak gogor da sanuak.
Probatu nai dituzte ango platanuak,
ezpazaizkate oker irteten planuak.

103. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak salav 00101 - Bai. Joateko moduan bazera, sagardo pixka bat probatuko genduke Barkaiztegin, edo Ernanin Alberronean, edo Igeldon Pakonean.

104. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak salav 00101 - Lan asko zeukat eta badakizute etxeko berri, eta proba itzazute sagardoak. Baina ez dedilla beste iñor sartu zazpirak arte.

105. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak salav 00101 Alaxe, sartzen ginan sagardotegian, atea ixten genduan barrengo aldetik, eta basoak artu eskuetan eta lenengo kupeletik asten ginan sagardoa probatzen. Gero bestea eta urrengoa, eta alaxe jira osoa ematen genion kupelategiari; eta, naiz kupela danetan sagardo ona egon, konturatzen giñan onentxoena zein kupeletan zegoan.

106. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/98 00071 Nik igandero hoi probatzeko
hartzen det nere denbora
ta azkenengo jan nuen harek
ez zian egin mejora;
komonera joan ta isuria
bai behera eta bai gora;
nik pekaturik ez det egin ta
ostiana izango da. (bis)

107. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1994 0034 Gogo politez saiatua naiz
karneta atera lanetan
esan ditenak ez nau ipini
inolaz ere penetan
eta probatu egin behar det
kotxena gaurko honetan
formula uno polita izango
da neretzako benetan
baietz bidetik azkar atera
lehendabiziko kurbetan.

108. 1991> sailkatu gabeak egunkariak f. ibargutxi 00024 Puntua ondo hartua zuten, eta hor bazegoen beste teknikari garrantzitsu bat, cortador de aguas esaten ziotena, alegia, probatzen zuena altzairua ondo egina zegoen ala berriz urtu behar zen.

109. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1996 0040 Horrekin, lehiak proba osoan emozioa izan dezan lortu nahi da.

110. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0039 Baita txotxeko garaian denetik probatzera ez ematen ere.

111. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0039 Sagardozaleak denetatik probatu nahi izaten du.

112. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1991 0018 Eta bukatzeko, zaku karrera eta kanikekin ere frogatuko dira.

113. 1991> sailkatu gabeak egunkariak i. gonzalez 0007 Gure herrian, zoritxarrez, euskaltzaleok frogatu behar izan dugu kanpotik ezarri zaizkigun hizkuntza, kultura, nortasuna eta eskola ereduari aurre egiteko gai garela.

114. 1991> sailkatu gabeak egunkariak basarri 0016 Bazekian zerbait ori esan zuanak: ondo probatua egongo zan, iñolaz ere, Euskalerrian, oraingoz ixil xamar bagabiltz ere, aundiak dira Españiako lurralde askotan azkenaldi onetan egiten ari dan kalte ta pikardiak.

115. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0038 Lasterketa aunitz korritutakoa, ez zuen bat bera irabazi eta bizikletan probatu zen segituan.

116. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1994 2235 AGINDUA, 1994ko otsailaren 18koa, Garraio eta Herrilan sailburuarena, BHTko I lineako Plentzia-Bolueta bidezatiko geltokietako igongailuak fabrikatu, hornitu, montatu eta frogatzea horniketaren lehiaketarako deia egiten duena.

117. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1994 2235 Hornigaien izaera eta kopurua.- BHTko I lineako geltokietako igongailuak fabrikatu, hornitu, montatu eta frogatzea.

118. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. arozena 00004 1960. hamarkada bitartean eskulanean aritzen ziren, arpana eta aizkorarekin. Orduan iritsi zen motozerra 1961. urtean, Panttaleonek ederki gogoratzen duenez eta biak probatu zutenek, aldaketa haundia izan zela onartzen dute.

119. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. arozena 00004 Eratsun, Saldias, Donamaria, Oitz, Urrotz eta Zubieta inguruan ere, gutti dira berrogeita hamar urte beteak izan eta ofizio hau probatu ez dutenak.

120. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. arozena 00005 Biak probatutakoa Frantziakoa eta hemengoa, alegia da Leitzako Astibiabeheko Juan Jose Sagastibeltza.

121. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. arozena 00028 Igantzin Luis Mari Zelaieta eta Miguel Angel Etxarte hasi ziren Irisarriko Argata baserrian entrenatzen. Nik hori aditu, probatu eta gustatu zitzaidan. Hamasei urte nituen orduan. Hiruek entrenatzen hasi eta udan Nafarroako txapelketan atera ginen eta nik irabazi nuen txapela dio Eduardok.

122. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak aretxagazeta 1996 0015 Iaz probatu nuen lehenengo aldiz joan-etorria egitea eta aurten ere autobusez nabil egunero.

123. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1996 0006 Lehenengo pausua izaten da 100 pertsonarekin txertoa probatzea, gero 1000 pertsonarekin, gero igoal 5000 pertsonarekin, laugarrena 100.000 pertsonarekin eta azkenekoa da gizarte guztira zabaltzea.

124. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak b. kortabarria 0023 Ez gaizki geundelako, pisu batetako bizitza probatu nahi genuelako.

125. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak i. eguren 0028 Dena den, urtero bezala, Meza Nagusia ospatuko da eguerdiko 12-etan, eta ondoren auzo giroan ardo goxoa eta lagungarriren bat probatzeko aukerarik ere izango da.

126. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiltzen 1997 0012 Pereza ez dadila izan aitzakia, zeren behin probatuz gero seguru ondo aterako zaizula eta beste abentura batetan sartuko zarela.

126 emaitza

Datu-estatistikoak: