XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa p. duhour 0204 Hor berehala heldu zaizku jaun batzu eta iganarazten gituzte oto handi batzuetarat, karrika berekoak denak elgarrekin, eta trebesatzen dugu Erromako hiri guzia, harrituak bezala gaudela, eskun eta ezker so, denak betan ikhusi nahi.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa je ber 0425 Oinez zabilan ardura, asti osoa hartuz, abiatzean gogoari eman gabetarik norat hel, ez noizko, - nun nahi baratua herritarrekin solasean, edo bazterrari so.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1904 0001 Ordu zen! erbia lau hurratsetan bezala, eni so! Tiratzen diot, pan! eta ene erbia lurrerat, kopeta, gerezi hechurrek zilatua.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1905 0001 Hala bada eta ez bada norbeitek erran dauku iragan astezkenean Beskoitze izena duelako herrian, behi bat ikhusi dutela plazaren erdian zoratua, iguzkia ilhuntzearekin; so eskuin, so ezker goiti: zer othe zuen iguzkiak?.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1905 0001 Bereziki laborari anhitz beren alhorretan, eta mendietan artzain kazetarik irakurtzen ez dutelakotz ez zakitenak, harriturik omen zagozin goiti so.

6. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa osk akats 0203 Geldi geldi zituan begiak kajoiari so, eia kanbioak noiz atheraten zizkion.

7. 1940-1968 gipuzkera poesia zait 0005 Il-oiala lenak aurpegitik yaso
ta zurbilduz geldi zurrun so eta so.
Al izan ba'indudan, neskatxa, ezagun,
bertatik izango maite gau ta egun.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak txill hetah 0063 Hitz eder eta unkigarriak! Nork ez du gauez, noiz edo behin, izartegiko illunari so jarririk, Teilhard olerkariak horren egiazki azaldu digun bakardade-txorabio hori senditu? Pilloturik gabe dirudienez, nora ari da gure Lurraren untzia? Nora ari da mendeetan zehar, eten gabe itzulika eta jiraka Lurraren egazkin borobil hau? Eguzkiaren ingurutik zertarako? Eguzkia ere jiratzen eta aldatzen da zeruan.

9. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak i. beristain 0016 Gipuzkoari so bi talde bereizi ditzakegu: Donostiako liberalak, batetik; eta probintzikoak, bestetik.

10. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia lf 0098 Mariun.- (Kocheri).- Eta hi, Koche, huni so, amiratua! (chimikatzen du).

11. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia gh 1958 0296 (Cirilori) Errak, Cirilo, luzaz egongo duka, besoak kurutze, eni so?.

12. 1940-1968 lapurtera-nafarrera bertsoak xa 0012 Eskual zeruko izar argi bat, hanbat behatu duguna,
Zinen Saint-Pierre bertutetsua, aphezpiku eskualduna,
Bihotz handiko gizon zuzen bat, zintzo eta jakintsuna,
Lorietan so ginakola, bichtatik joan zaukuna
.

13. 1940-1968 lapurtera-nafarrera haur-/gazte-literatura gh 1958 0348 Aldi huntan oraino, bihotzak du irabazten, sugeak begien soa prestatzen...

14. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0371 Gauaz besoak zabal
ikusten zuten
izarreri so, nigarrez...

15. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia m. erdozainzi 0016 Eta biak ginauzkan gure bi begiez elgarri so:
Iduri elgar nihundik ezin ezagut,
Iduri elgar nihundik ezin konpreni.

16. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia m. erdozainzi 0439 Kurutzeari so'ta so:
Mila pentsaketa eder...

17. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia mde 0007 Lotarik zure begi bluya
Ezagun nizun eni so,
Et'ezpañetan zur'ezpaña,
Potka... Ordin iatzarri niz;
Nihau nunduzun berriz ere...
Zertako, ai, iatzarri niz!!.

18. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia gh 1964 0406 Bethune-ko hirian sartu gindelarik,
Erdi hilak, zikinak, eta bethi preso,
Bazen andereño bat, karrika-hegitik,
Ogi bat eskietan, eni so eta so...
Jauzika neskatoa da gure lerrotan,
Irriz, ta esku batez sispak bazterturik,
Bere ogiarekin pott bat eman zautan,
Alemanak zanpaka, ken zadin bidetik.

19. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia j. agerre 0223 Zadazute barkat
irteten onarat:
Madrid ta Paris'at
so laukietarat:
An ageri gauz asko da gaitz oberat.

20. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. erdozainzi 0338 Gure gogoak behar du izan munduaren izariko edo, hobeki, munduaren izaria baino doi bat haundiago, mundua bere osotasunean jasaiteko gisan, Jainkozko so batez, gizon eta gertakarien behatzeko, inguratzeko eta xuxen jujatzeko gisan.

21. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa gh 1953 0146 Mundua kanpoan zen, eliza-dorre kaskoko zoriari so.

22. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa mde 0022 Elurra ari da eta Joanes txipia irri-karkailez dago, leihotik so.

23. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak soeg 0127 Animale jeinutsuak iduri du gizon lokartua harat-hunat erabilki: gogan duena egiten du, egiten errotik, bainan bazterrerat so baten emeiteko ahalaz buluzia.

24. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0114 Ez barrea sobera gogoa, arku, girlanda eta lore lerro hoieri so.

25. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. errecart 00001 Zorigaitzez zombat gaizki abiatuak garen orai ere, politikak sekulan baino gehiago alderdikatuak, herra eta herra, kalomnia, elgar ezin ikhus. Frantzia dolakabea ithotzerat johan, besoak hedaturik, othoizka salba dezagun, eta politikeroak egun osoak leihorretik so oihuka eta kalapitan hek ere, ezin hautatuz zer gisetan behar den sabatu dohakabea.

26. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Eskual-jendea, ichil eta ilhun menditik jausten haiz eta hil-herrietan hago... hire hezurreri so... nigarka...

27. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Chilar Jauna, ez zela deusere ustelik Halsuko plazan, igandean, oro zinez eta finki ari zirela eta arratsalde bat gochoa iragan dugula. Jaun ertora ere hor zagon so loriatua. Pentsa! Hoinbertze urthe egona han nunbeit kaskoin herrian! Zaude gurekin hola hola luzaz, Jaun ertora.

28. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Demborari so ari zen, sasouaren arabera: idorte luze bat lehenik ountsa gozatzen; gero, negiari buruz edo dembora tcharra sendi zianian, hasten zen erraiten ebia zouela, bi hilabeten burukoz berautena...

29. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak soeg 00001 Hainbertze hiri miresgarri dauzkan herrialdeak behar luzke trumilka kanpotiarrak, touriste direlakoak bere altzerat lerrarazi, papoan brodatuak dituen edergailu eta orhoitzapen paregaberi so eta eta beha.

30. 1969-1990 bizkaiera poesia onaind 0069 Leio ertzean gurutz besoak
So dagitzut nik goiz eta arrasti;
Soaren truke daustazuz josi
Maitezko ezten garrez eioak
.

31. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0052 Han jolasten genbiltzan artean, Padraig itsasoari so geratzen zan, isilean, begiekin uhinen dantza erotua segitzen ebala.

32. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0103 Gorria'ren leenbiziko bultzada, Urrebegi uxatzea izan zan, alabaiñan ezin zezaken arreba ñimiñoaren itxura eskaritsuari uko egiterik, eta azkenez onen ondoan etzanda, so oldozkorraz argi-eriotzaren igurikan geratu zan.

33. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0144 Bidai latza! Leiho atze guztietatik begiak berari so.

34. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0144 Udaletxeko balkoian, Aginte Batzordekoak erne eta harro zeruari so. Axolagabeko itxurarekin.

35. 1969-1990 euskara batua poesia j. urain 0032 Ez diot
fitxik ihardetsi,
ez eta so bat ere.

36. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0017 Egun batean, udarako arratsalde batean, Izadur, askotan
bezala, harkaitzak osatzen zuten xoko gozo hartara joan
zen; bertan etzan eta egun eta betirako itsasoari so geratu zen.
Bere buruaz beste egin zuen, udarako arratsalde batean
eguzkia itsasoan sartzen zen mementuan.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0020 Adibinatzen dituen so hotz epaile horiekin berea ez gurutzatzeko, aurrera begiratu irmoki eta abiadari eusten saiatzen da, abiada geldo honi, inkontzienteki azkartu baitzaio une batez.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0021 Orain dator egiaren unea: oraino hamar-hamabost pausu hurrengo faroleraino, arnasa sakon hartuz, bihotza bere onera ahalik eta lehen etor dadin desiatuz; gelditu; eskuineko eskua lepora eraman, hatz bat zainaren bila (sistole eta diastoleen kontrazioek engaina zaitzakete eta hobe lepoan bularrean bertan baino), anartean ezkerra begietara hurbildu, erlojuari so eta segunduen harian taupadak kontatzen hasi: bat, bi, hiru...... bihotza eroturik, pausatuago behar luke.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. legasse 0006 Eta, atzera so, uhartera begira, bururatu zuen: Egun batean berreraikitzen ba dugu, berriz libre izango omen garala diote.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0008 Parte hartzera, hauetxek etorri dira: trenetako eta fabriketako Kea; zaldien eta idien Hatsa; gizonen hasperenak; zakurren Zaunka; haizerik gabeko arratsaldeetan eskapatzen diren globoei eginikako Soak.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa peillen 0088 - Laguntzen?... ez diat beste beharrik... so'ik nola itzegoten naizen.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0140 Gezurraren ondorioz, nahiz bost axola zitzaiolako arre ala so, baina John Waynek: - Eskertzen dizut ahalegina baina alferrik ari zara, Madame.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0130 Txotxongilo desegin bat zirudien Y.-ren gorputzak zeru izarreztatuari so zirauen, izarrekin keinutik keinura ixilka komunikaturik, Sekretuan bat gehiago bezala parte hartuz, hiltxo bat gehiago bezala, Judas bat hamabi urrezko txanponetan saltzeko gaia izango zen kristo jainkogabe eta traidore baten moduan.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0168 Euria ari zuen, ordea; eta honek erraztu zituen gauzak: jendea ez baitzen espaloietan ezeri so baratzen.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0009 Horren ondoan, irribarreen artean emakume gazte batzuk bizarginaren lekurantz so.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0077 So nuen hura ere, baina ez zuen ezagutu-itxurarik egiten.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. dorronsoro 0026 Ijito-neskak sartu ziren bezain laister, suzia argi apalagoen artean agertu ohi denez azaldu zen Zoramenen dizdira beste guztien artean; beraz, laisterka joan zitzaizkion denak: besarkadan lotu zitzaizkion batzu, besteak so geratu; bazen bedeinkazioka hasi zenik, bai goraipalerik ere.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0026 Hortan zeudela, ate nagusitik lau lagun sartu, (gaueko gure lau kontrabandistak, hain zuzen) eta inorako begi ukaldirik gabe, barraren kontran mahaietara so jarri ziren.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1973 0026 Hauen bidez, emeki-emeki eta harrabots haundirik gabe, Ipar-Amerikatarrek beren muturrak sartu dituzte Txinari so den munduko leku estrategiko hontan.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1976 0015 Pundu honi so, gure alderdiak dio bi bide etarako fermuki prestatu behar garela, eta batez ere bortxaz agintearen hartzeko, zeren-eta era hontarako ontsa prestatzen bagara, beste bidetik joateko posibilitatea errealagoa bilakatuko baita (eta ez alderantziz).

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0157 Sartu aurretik, halere, ezpaloi-ertzeko gerezi-ondoei so gelditu gara: lore ederrik sortatan! denak kizkurrak!.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinonimoen hiztegia 0009 Bi begitxo zuri-beltzezko begirada zoli eta mugagabez geroari so.

53. 1969-1990 gipuzkera liturgia salmoak 0046 Egia zaio / gure lurrari / aterako,/ Zuzentasuna / zerutik so (begira).

54. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia d. landart 0029 (Beñat, aulki batetan jarria, maleta bat ondoan daukala, arras gogoetatua dago, bere ukaraiko ordulariari so eta so).

55. 1969-1990 lapurtera-nafarrera bertsoak xa odol 0076 Nik ere mundu hits hau utzi behaut laster,
orai zeruari so ez naiteke asper.

56. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0010 Gure soaz goragoan
Arrano bat airatzean
Galdu dela ezin erran.

57. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia m. courougnon 0011 Gizonak
Soak
garbiak
dituztelakoan
dira
maite
eta
beren
soinetik
hainbeste
indar
libro
ateratzen
dituztelakoan
ditut
maite.

58. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa etxamendi 0033 Baziren ere jaun xahar zonbait, xapela buruan, alkietan jarririk zerbait bixkotxeriaren jaten ari bakotxa beren alde bakarrik, karrikarat so.

59. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa l. etxezaharreta 0040 Hola etorri zen. Arats batez, argia piztean, Reeves andereak lavaboaren gainean bere zilueta begistatu zuen, bere soa hauteman.

60. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa b. mendisco 0084 Bi zangoez lurra joz, bota zautan: - Ago! Ago! Ezarriko hut ba nik beheiti so!.

61. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0096 Sukaldeko barne haundi ilunean bizi ziren, otto eta ttantta, leiho hersitik so bat eman plazarat nor zabilan eta nundik norat, ikusi behar.

62. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak pelota 0020 Nork daki zonbat gogo han ote dabiltzan
gure pilotarien so baten peskizan?
Mutil dohatu hoiek hartzen diren gisan
nork ez luke nahiko pilotari izan?.

63. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Nire begiak erne zeuden haren eskuari so, pistola bat hartuko ote zuen, lehen tiroa berari botatzeko.

64. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.j. iribar 0001 Galiziari so Datozen bi asteetan TVGren eskutik zerbait ikusi ahal izango dugu ETBn.

65. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. jimenez 0001 Hutsune horrek berorrek ahalbidetu du eztabaidaren gurpilak betiko basatzan sartuta irautea, ez arre ez so.

66. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. etxeberria 0001 Eta Ekialde Hurbiletik, Europa erabat marjinaturik dago gaur egun, petroliosaltzaileen maniobrei so ezinbestean.

67. 1969-1990 zuberera antzerkia etxahun iruri 0042 BELTZA
Etsaia soz ari zaikû
Mûrrû hegien gañeti
Indarrez bortxa dezagûn
Azken thebûkû txar hori.

68. 1969-1990 zuberera antzerkia casve sgrazi 0146 Aldi huntako gûdûka
dûkek ezinagokua;
Guri bere beharretan
so Eûskal Herri osua.

69. 1969-1990 zuberera poesia etxahun iruri 0089 III- Hargatik ez phentsa badela oroton bardin okherrik
Nik, sûjet hori aiphatzen dût ikhusik bat haietarik
Ixtoria Khunta bainio zier gomendatûz aski
Ez dezazien erririk egin bera so datekilarik.

70. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0034 eta mirarien herritik errealitatera itzultzeko ferekatzen zituen bere esku ederrez gaztainez egin xehelak, mendiko behiek, bordek, ihaztorrek ez omen ditek beherekoen usain bera, primaderako euriak ezpelari jalgiarazten zizkion bafada finek ene gidariari areagotzen ziotean so amultsu eta triste hura.

71. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0010 (zikindu duen zolari so)

72. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0040 (Hortzei so)

73. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. epaltza 00082 Denak barnera sartu ginen eta ordenadoreko pantailari so gelditu ginen.

74. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. nuñez 0030 Haurrek elkarri so eta...

75. 1991> euskara batua literatur prosa i. borda 00048 Distantzia ber-bera zitekeen gauaren minean, begiak itxirik, geltoki ahantzietan masturbatzen ari ziren zaharren so kulpableak zeharkatzean, edo metroko jargietan emazte nahiz gizonek kideen zakilak goseti murtxatzen begiztatzen zirenean, arpegiak inguratuz.

76. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00044 Nahi bai nik, ohartu bainintzen bertze emakumeei behatzen zietenean, ez zirela ahalke gorritzen; edo agian aurpegian jarria duten gorri koloreak ez du uzten estuasunak sortzen dien gorritasun huraxe ikusten; zeren ez gorritzeak hagitz nekeza izan behar baitu gizon bat begiz begi so duzunean.

77. 1991> euskara batua literatur prosa txirringa 00250 Hain dira indartsuak, sasoitsuak, kementsuak, dotoreak...; emakume tibetarrei so, ohartu gara herrialde garatuetako sexuen arteko alde fisiologiko zenbaitek, oinarri faltsua duela.

78. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00108 Baina Oiartzungo herrian pausatzen dira eguzkiaren begiak, gertuago duelako zoko berde hura agian, lotsagabe berari so.

79. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00023 Sartu al da inor ipurdi horretan? - galdetu zidan begietara so.

80. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00096 -Beno, utzi dezagun. Marge eta biok ondo gaude orain -esan zuen Dickiek desafiatzaile. Itzuli, eta itsasoari so jarri zen.

81. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0004 Eskuak poltsikotan sartu ditut eta hormari so, hari bizkarra emanez.

82. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0008 Ai! Euren amek jakin izan balute haur inuxente haien soak soin xarmangarri haren leku ezkutuetara zuzenduriko maliziaz betetakoak zirela!

83. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0024 Itzuli aurretik soa trenzubi aldera botatakoan jada ez dazagu ingurua.

84. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0056 Barren-barrenetik sorturiko zoriona bere aurpegi, begitarte, irribarre eta algara eta so maitekorretan islatzen zitzaion.

85. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0104 Begi urdin haietara bere so zohargia kendu gabe lau urrats atzera eman eta astiro eta patxadan kendu du nikia, bular tente oparoen ikuskizuna eskainiz.

86. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0104 Ez du une bakar batean ere bere soa kendu Pedroren begi urdinetatik.

87. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0168 Eta neska mugitu ez eta berari so jarraitzen zuela ikusiz, Gauean hitz egingo dugu horretaz.

88. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0242 Eta Johnengan pentsatu zuen, elizako atzealdean eserita, isilik eta loguraz beteta, begietan izaten zuen harridura eta izu hartaz guztiari so.

89. 1991> euskara batua literatur prosa pa. zabaleta 0010 Gero, berriro eseri, bazkari mokadua egin eta afal aurrean arrosariora joan arte, denborari so.

90. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0410 Suari so, pentsatzen du ez dakiela ziur hitz haiek ote ziren ametsetan, herriko plazan, kioskoaren inguruan ukabila altxatuta ikusi ohi zituen Izerreko Txato, Solana, Errezil eta gainerakoei esan nahi lizkiekeen hitzak, ala bizitzan ez zuela suerte onik izan, besterik gabe.

91. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0012 Ma Liang jaso berri zuen pintzelari so geratu zen.

92. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0120 Pizti-umea orduan, aztarkari utzi eta so geratu zaio.

93. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0108 Gero, Sotoviejoko herriari so, eskua ahalik eta gehien luzatu zuen, hatz erakuslea gora eta behera dantzatuz:

94. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0202 Eta hasperen eginda, orduantxe bertan hil zen, koadroaren mugetatik zetorkion gau mugagabeari so begiak zabalik, zabal-zabalik.

95. 1991> euskara batua literatur prosa batx gizona 0241 Aldaketa haiei so, Carlosek Ugarteren azken esaldia berritu zuen memorian: uste diat ondo arri naizela lanean.

96. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0255 Nire emazteak begiak zabaldu eta so geratu zitzaigun.

97. 1991> euskara batua saiakera-liburuak aralar 00019 Hantxe aritzen zen dantzan, bere buruari so, oraindik ez badakizue ere oso astro pertxenta baita ilargia!

98. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arruti 00056 Begi bat Irlandarantz so zuen bitartean, bestea Alemanian pausatua zuen.

99. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.e. urrutia 00112 >Ustegabe, gar haiek biribiltzen eta goritzen hasi ziren, eta markesak, berari deblauki so, aitzinean suzko begiak zeudela uste izan zuen:

100. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a.m. toledo 0026 Euskal XIX. mendeak dakarren hainbat berrikuntza, (elizgizonak ez diren idazleak hartzen doazen tokia, hitz-neurtuaren ugalpena, hizlauaren hesiak haustea, hitz-neurtua dastatzeko zaletasunaren zabalpena...), lehenaldiari so eta lehenaldiaren argitan honela planteatuko genuke: orduan bezala ahozko munduak fikziozko tramankuluak sortzen, igortzen eta jasotzen jarraitzen du, baina banaketa-modu orokor honetan, geroz eta gehiago ari da letra ahozko munduaren zerbitzutan jartzen eta mundu idatzia beste alor batzuei ateak irekitzen, eta mundu honetan jakintzaren esparruaren nagusitasuna nabaria bada ere, lekugune hori banatzen hasten da poliki-poliki.

101. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa j. ahamendaburu 0017 Soa ihes dohakio arroka batetik bestera bainan ez du luma izpirik aurkitzen.

102. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa j. ahamendaburu 0017 Are gutiago haur mukitzu batek bere astia gal dezan, sudurra airean, abere lumadun eta bizkarkoi bati geldi-geldian so.

103. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa etxamendi 00066 Nausiak zapela buruan ingura-erazten du, zaldiari ezkerreko eskuaz hetsburua kokotzpean tinkatuz. Zaldiak fruustmusmus... Sudur mizpirak dardarikarazten ditu, muturra goiti-beheitikatuz bizpahiru aldiz, eta gelditzen da beharri bat ezkaratzerat so ta bestea samatserat beha, begi beltz handiak.

104. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa etxamendi 00066 Pettikali so dank.

105. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j. irigaray 0023 Zeiarka behatzen zuen zaldiaren beharrier eta oihan bazterrari; ez begiak makurrez edo ezkel zituelakotz; baizik ahalak oro ikusi nahiz batean, mutil hezgaitz ainitzek bezala; haren soak bazuelarik sugeak saguari odola biltzen dakoneko sua.

106. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0038 Hirigunean zegoen Venancio D.V. 62 urtekoa, auto barruan, prakak behera zituela, masturbatzen, handik gertu zegoen neska talde bati so.

107. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0003 Gai beroa, eta etorkizunari so ezinbestekoa, zeren paradoxa badirudi ere mentalitate kolektiboen arabera orientaturik ari baitira gure gizarteak.

108. 1991> zuberera poesia casve bortûzale 0046 Goiz hontan, lo arin batetarik landa,
Ailande jaiki da argitû beno lehen.
Egûna igaran nahi dû bortûak gainti.
So bat arrunt kanpo.
Lanapeak bazterrak hartûrik dûtû.

109. 1991> zuberera poesia casve bortûzale 0049 Gainti hetan hanitxetan,
behien erditan,
bizi da zezen bat.
Ez da saldotik berezten.
Besteak alan, zezena alan;
besteak etzanik, hala ere zezena.
Hor den zezen beltzak,
Ailande ikusten dûan bezain sarri,
bûrûa iharrausten dû;
gero, mihia lûzatûrik hari so,
lûrra aitzineko zankoez erreûski aztaparkatzen dû.

110. 1991> zuberera poesia casve bortûzale 0051 Egûnko paradaz baliatzen da.
- Kafe txorta bat hartûko dûzû.
- Ez, ez, eskerrik hanitx.
Elestan ari diren artean,
Ailandek hobeki ikusten dûtû barneko xokoak.
So bat berreiatzen dû orotarat.
Gibelean, atzea,
taulen gainean lastozko ohe bat, estalki zonbait.
Bere aitzinean, untziak oro,
ez hanitx, doi behar dena.

111. 1991> zuberera poesia casve bortûzale 0051 Arrunt mozten dû baxa bati bûrûz,
hegitik igaiteko bixkar batetik bezala.
Han zolan, harlaxe batetan,
basahuntz bat hedailo.
So bat egin eta bûrûa beste aldealat ûtzûltzen dû.
- Nizan gûnetik, badakik
ez dizakeadala egin minik:
hûrrûnegi nûk hitarik.

112. 1991> zuberera saiakera-liburuak d. landart 0108 Bat, biga, hirur... mila
Izan dira
Nere bidean
Kurutzatu dituztanak:
Mintzatu gara
Ixtant bat
Soaz
Amodioa
Erraiteraino!

113. 1991> zuberera saiakera-liburuak d. landart 0108 Gure soek, berehala, elgarren alderako amodioa, estimua, sortu zuten.

114. 1991> zuberera saiakera-liburuak d. landart 0109 Eta segur naiz, hurbildu eta ezagutu dituenak oro, bere so amultsuaz eta bere ele zintzoaz, behin betikoz hunki dituela, markatu; bat bakarra ez dela gelditu ahal izan, haren amodio eskainitik gozatu gabe!...

114 emaitza

Datu-estatistikoak: